Errotabirus: berrikuspenen arteko aldeak
Rescuing 0 sources and tagging 1 as dead.) #IABot (v2.0.8 |
No edit summary |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{taxotaula automatikoa}} |
|||
[[Fitxategi:rotavirus.jpg|200px|eskuinera|thumb|Errotabirusak, [[mikroskopio]] elektronikoan ikusita]] |
[[Fitxategi:rotavirus.jpg|200px|eskuinera|thumb|Errotabirusak, [[mikroskopio]] elektronikoan ikusita]] |
||
Hauxe da oraingo bertsioa, 21:39, 18 otsaila 2023 data duena
Errotabirus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Orthornavirae |
Filuma | Duplornaviricota |
Klasea | Resentoviricetes (en) |
Ordena | Reovirales (en) |
Familia | Reoviridae |
Subfamilia | Sedoreovirinae |
Generoa | Rotavirus [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gaixotasuna | oka eta Gastroenteritisa |
Errotabirusak Rotavirus generoan sailkatzen diren birusak dira, Reoviridae familiako partaideak direnak. Haien izena latinetik dator (Rota: gurpila); izan ere, mikroskopio elektronikoan ikusita gurpil baten antzeko itxura dute (irudia). Gaur egun (2010ean) 7 talde daude Rotavirus generoan, horietako 3 giza-patogenoak.
Errotabirusak 1973an isolatu zituen lehenengoz Ruth Bishop mikrobiologo australiarrak, gastroenteritis latza zuten haurren heste-ehunak aztertuz: ehun horietan, mikroskopio elektronikoan behatuz, gurpil itxura zuten birusak zeuden, errotabirusak.
Errotabirusek haur txiki asko infektatzen dituzte, gorakoak eta beherakoak eraginez. Beherakoak oso larriak dira batzuetan, eta deshidratazio bortitzaren ondorioz heriotzaraino eraman dezakete. Horren ondorioz mundu osoan 600.000 haur hiltzen dira urtero, garatze-bidean dauden herrialdeetan batez ere.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errotabirusek harizpi bikoitzeko RNA dute material genetiko gisa, 11 pusketan zatituta. Kapside ikosaedrikoa dute, kanpoko bilgarririk ez duena.
Gripearen birusarekin gertatzen denaren antzera, RNAren zatiketak birusaren aldakortasun genetikoa areagotzen du, RNAren zatien arteko errekonbinaketa genetikoa errazten duelako.
Patogenia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errotabirus batzuek gastroenteritis akutua eragiten dute. Haur txikiak izan ohi dira kaltetuenak, baina infekzioak adin guztietan du eragina. Euskal Herrian kasu gehienak neguan gertatzen dira, eta kutsapen bidea gorozki-ahokoa da, hesteetako infekzio gehienen antzera. Gaitzaren inkubazio epea 2 egunetakoa da, eta gero beherako akutua dator, goragaleak, sukarra eta sabeleko minarekin batera. Sintomek astebete inguru irauten dute, eta gero berez desagertzen dira.
Azken urteotan ahalegin handiak egin dira gastroenteritisa sortzen duten errotabirusen aurkako txerto bat bilatzen; 2006an bi kaleratu ziren, Rotarix eta Rotateq izenekoak, birus motelduak dituztenak eta aho bidetik hartzen direnak. Emaitzak itxaropentsuak izan dira.