Konpromiso historikoa: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
t {{ISBN}} txantiloia sartu, lotura magikoak desagertzen direnean, prest egoteko |
||
81. lerroa: | 81. lerroa: | ||
== Bibliografia == |
== Bibliografia == |
||
* Scoppola, Pietro (1997). La repubblica dei partiti : evoluzione e crisi di un sistema politico: 1945-1996 (en italiano). Bolonia: Il Mulino. ISBN |
* Scoppola, Pietro (1997). La repubblica dei partiti : evoluzione e crisi di un sistema politico: 1945-1996 (en italiano). Bolonia: Il Mulino. {{ISBN|8815059601}} |
||
{{autoritate kontrola}} |
{{autoritate kontrola}} |
Hauxe da oraingo bertsioa, 10:45, 16 apirila 2023 data duena
Konpromiso historikoa (italieraz Compromesso storico) Enrico Berlinguerrek teorizatu eta burututako ildo politiko bat izan zen. Gizon hau Italiako Alderdi Komunistako idazkari nagusia izan zen 70. hamarkadako urteetan zehar.
Konpromisoak lankidetza organikoa sustatzen zuen nazio mailan ordezkaritza handiena zuten alderdien artean: Kristau-demokrazia (KD), Italiako Alderdi Komunista eta Italiako Alderdi Sozialista. Modu honetan, erakunde demokratikoen inguruan ahalik eta adostasun handiena lortu nahi zen, politika erreformista baten bidez, autoritarismorako tentazioak saihestuz.
Konpromiso historiko hau Italiako Alderdi Komunistaren laguntzaz egin zen. 1978an alderdi honek Giulio Andreottiren gobernu kristau-demokratikoari kanpo-babesa eman zion; eta Aldo Mororen (konpromiso honen defendatzaile sutsua) erailketarekin amaitu zen. Horrela, 1980ko azaroaren 28an konpromisoaren amaiera iragarri zen ofizialki. Nabarmentzekoa da Ameriketako Estatu Batuakek eta Sobietar Batasunak izan zuten akordioaren aurkako jarrera.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konpromiso historikoa 1973an sortu zen Berlinguerrek komunista italiarren komunikazio-organoan, Rinascita aldizkarian, egindako proposamen baten ondorioz. Aldizkari horretan, Kristau Demokraziari (KD) gobernu aliantza bat hastea eskatzen zitzaion, eta hasieratik Aldo Mororen laguntza izan zuen. Hurbilketa egitearen ideia Txileko Estatu Kolpearen (irailak 11) ondorio zuzena izan zen. Alderdi Komunistako idazkariaren ustez, Txileko gertaerek erakutsi zuten alderdi komunistek ezin izango zutela herrialde demokratikoetan gobernatu indar moderatuen babesik gabe.
Hurbilketak Italiako Alderdi Komunistaren zati baten aurkakotasuna izan zuen, bereziki, Bettino Craxi eta Riccardo Lombardi politikarienak. Ideia horren aurka zeuden sozialista italiarrak alde batera uzteko plan bat zela uste zutelako, eta baita Italiako Alderdi Sozialistak gobernuan zuen lidergoarekin ezkertiar alternatiba bat sortzeko edozein saiakera zapuztuko zuela uste zutelako ere. Gainera, Ugo La Malfa buruzagi zela, Italiako Alderdi Errepublikarrak horren aurka agertu ziren, beste indar alderdikariak alde batera uzteko saiakera bezala ikusten zutelako ere. Eskuindarren aldetik, KDren alde kontserbadoreena ere, Giulio Andreottik ordezkatua, ez zen akordioaren alde agertu[1].
Garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1976ko ekainaren 20an hauteskunde orokorrak ospatu ziren Italian. Kristau Demokraziak irabazi zuen Diputatuen Ganberan 262 aulki lortuz 14,2 milioi botori esker, eta bigarren postuan kokatu ziren komunista italiarrak 228 diputatu eta 12,6 milioi botorekin. 1972arekin alderatuta, Italiako Alderdi Komunistak 3,5 milioiko hautesleen gorakada izan zuen. Komunistek izan zuten babesaren gorakadaren ondorioz, sektore zentristek eta enpresa-sektoreek estrategiak bilatu zituzten etorkizunean herrialdea SESBra hurbildu eta NATOtik urrunduko zuen garaipen komunista saihesteko.
KDk proposatutako konponbidea komunistak gobernuaren politikan integratzea izan zen, horrela beraien jarrera moteltzeko asmoz, iraganean sozialistekin funtzionatu zuen bezala. Andreotti aukeratu zuten akordio batera heltzeko, hala ere, politikoa ez zen oso aldekoa, nahasmendu bezala ikusten baitzuen egoera: “Nire iritziz, akordio historikoa nahasmendu ideologikoaren, kulturalaren, programatikoaren eta historikoaren emaitza da, hitz praktikoetan, bi arazoren gehiketa izango litzateke: klerikalismoa eta kolektibismo komunista[1]”. Azkenik, Italiako Alderdi Komunistak Elkartasun Nazionala izenarekin kanpo-akordio bat onartu zuen.
1977an Italiako Alderdi Komunistak Eurokomunismoa jarri zuen martxan, komunismoaren aldaera bat, erdi-mailako klaseetara hurbiltzea eta alderdi-aniztasuneko parlamentuaren funtzionamendua onartzea bilatzen zuena. Horrek Moskutik gomendatutako eredutik urruntzen zituen alderdiak, proposamenak Frantziako Alderdi Komunistaren eta Espainiakoaren babesa izan zuen.
Hasiera hasieratik ezker muturra akordioa boikoteatzen saiatu zen, 1978ko martxoaren 16an lehenengo ministro ohia, Aldo Moro, bahitua izan zen Brigada Gorrien eskutik, Andreottiren gobernuari konfiantza mozioa ematera bidean zela, hain zuzen. Bahitzaileek presoen askatasuna eta aitorpen politikoa eskatzen zuten Mororen askatasunaren truke, hala ere, proposatutako negoziazio oro baztertu zituen gobernuak eta azkenean garai bateko lehen ministroa erail zuten maiatzaren 9an. Ekimen honen ostean, Kristau-Demokratek zuzendutako administrazioaren babesa kentzea erabaki zuten komunistek, gobernua beste indar politiko batzuekin hitzarmenak lortzen saiatu zen, baina dena den, huts egin zuen eta hauteskunde berrien deia egitea beharrezkoa izan zen.
1979ko ekainaren 3an, konpromiso historikoaren markuan gauzatu ziren bigarren hauteskunde orokorrak. Kristau-Demokraziak berriz irabazi zituen hauteskundeak, lehendik zituen diputatuak mantendu zituen eta guztira 14 milioi boto lortu zituen. Bestalde, Italiako Alderdi Komunistak, gainbehera sufritu eta babes gutxi izan zuen, 201 eserleku bereganatu zituen soilik. Hauen erorketak, sozialistei eta Italiako Gizarte Mugimenduari (eskuin muturreko alderdiari) mesede egin zion. Ondorioz, akordioak gero eta arazo gehiago izaten jarraitu zuen.
1980ko otsailean, Italiako Kristau-Demokraziaren XIV. Kongresua ospatu zen. Sektore moderatuak ( “Ekimen Demokratikoa", " Dorotea” eta" Indar Berria" korronteek osatua) irabazi zituen barne hauteskundeak, programa antikomunista bati esker, non botoen %57,7a lortu zituen. Kontserbadoreek eta Andreottiren formulak, “Udaberri” izenpean, akordioarekin jarraitzeko apustua egin zuten, baina soilik %42,3ko babesa jaso zuten. Kongresua egin ondoren, Flaminio Piccoli KD-ko idazkari nagusi berria bihurtu zen, hitzarmenaren amaiera ekarriko zuena. Azaroaren 28an Enrico Berlinguer-ek aliantzaren amaiera iragarri zuen[2].
Hauteskundeen emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauteskunde-urtea | Boto-kopurua | Botoen % | Aulkien % | +/- | Liderrak |
---|---|---|---|---|---|
1976 | 26 824 169
(#1) |
73,1 | 491/630 | – | Aldo Moro, Enrico Berlinguer |
1979 | 25 185 521
(#1) |
68,7 | 463/630 | - 28 | Benigno Zaccagnini, Enrico Berlinguer |
Hauteskunde-urtea | Boto-kopurua | Botoen % | Aulkien % | +/- | Liderrak |
---|---|---|---|---|---|
1976 | 22 865 125 (#1) | 72,7 | 251/315 | – | Aldo Moro, Enrico Berlinguer |
1979 | 21 866 667 (#1) | 69,8 | 247/315 | - 4 | Benigno Zaccagnini, Enrico Berlinguer |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Edoardo., Cannavò, Alessandro. Nicosia, Alessandro. Perazzi,. (2007). Oriana Fallaci : intervista con la storia : immagini e parole di una vita. Rizzoli ISBN 978-88-17-01979-8. PMC 799761671. (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Orbegozo, Maria José. (1981-01-17). «"Jaque mate" de Berlinguer al "compromiso histórico"» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scoppola, Pietro (1997). La repubblica dei partiti : evoluzione e crisi di un sistema politico: 1945-1996 (en italiano). Bolonia: Il Mulino. ISBN 8815059601