Barrokoa Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-euskal eskultore +euskal herritar eskultore) |
Link suggestions feature: 3 links added. Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Iritsi berrientzako atazak Suggested: add links |
||
(14 erabiltzailek tartean egindako 21 berrikusketa ez dira erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{HezkuntzaPrograma|Plastika eta ikus-entzunezkoak}} |
|||
[[Fitxategi:Basilica of St. Ignatius in Loyola.jpg|thumb|300px|[[Loiolako Santutegia]], [[Azpeitia]]n.]] |
[[Fitxategi:Basilica of St. Ignatius in Loyola.jpg|thumb|300px|[[Loiolako Santutegia]], [[Azpeitia]]n.]] |
||
'''Barrokoa Euskal Herrian''' [[XVII. |
'''Barrokoa Euskal Herrian''' [[XVII. mendea]]ren amaieran eta [[XVIII. mendea]]n garatu zen estilo artistikoa da. |
||
== Sarrera == |
== Sarrera == |
||
Arte barrokoak XVII. mendearen bukaeran egin zuen sarrera Euskal Herrian. Gerrek eta kolonietako gehiegikeriek lehen krisi larria ekarri zuten [[XVI. |
Arte barrokoak XVII. mendearen bukaeran egin zuen sarrera Euskal Herrian. Gerrek eta kolonietako gehiegikeriek lehen krisi larria ekarri zuten [[XVI. mendea]]ren bukaeran Espainiara eta, honen barnean, [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herrira]]; diru eskasia zela kausa, beheraldi handia izan zuen arteak. [[Kontrarreforma]]ren izpiritua jaso zuten erlijio ordenei esker -Jesusen Lagundiari ezker bereziki-, ordea, berpiztu egin zen. Euskal barrokoaren gorena [[XVIII. mendea]]n etorri zen, Indietako Konpainiak eta [[Caracasko Gipuzkoar Konpainia|Caracasko Errege Konpainiak]] bultzatuta. |
||
== XVII. mendeko arkitektura == |
|||
== Arkitektura == |
|||
[[XVI. mende]]aren bukaeran Euskal Herriko [[Pizkunde]]ko urrezko aroa amaitu zen, [[XVII. mende]]a ia osorik iraun zuen azken [[Habsburgo|Austrien]] krisi politiko eta ekonomikoarekin. Erregeen gobernu okerrak, horrek Espainia barnean eta kanpoan ekarri zituen gerrek, Ameriketan lorturiko aberastasunen erabilera gaiztoak, eta diruaren [[debaluazio]]ak hondamendi ekonomikora eraman zuten nazioa. Egoera horrek ondorio nabariak izan zituen arteetan. |
|||
Historialari batzuek —Llagunok, Kublerrek eta beste zenbaitek— arrazoi dute euskal arkitektura mende honetan gainbeheran abiatu zela baieztatzen dutenean; beste eskualde batzuei buruz ere erants daitekeen oharra da berau; izan ere, Barrokoan handitasun arkitektonikoa gutxiago bilatzen zen, antzerki-izaerak zuen eragina baino. |
|||
=== Erlijio eraikinak === |
|||
Hego Euskal Herrian eten egin ziren XVI. mendean hain oparoak izan ziren eraikuntza lanak, eta hasiak zirenak bukatu besterik ez ziren egin. Aldi berean, erlijio ordena asko eta asko, [[karmeldar]]rak, [[jesuita]]k, [[kaputxinoak]] eta abar, zabaldu ziren garai honetan, eta eragin handia izan zuten arteetan eta kulturan oro har. Barrokoaren hasierako garai honetakoak dira Euskal Herriko [[komentu]]etako eliza gehienak. |
|||
Baskonian gainbehera hau kantitatean antzematen da. Eraikuntzetan, XVI. mendearen hasieran, Ameriketako urrearen eta hazkunde demografikoaren bultzada sumatu bazen, XVII. mendean gainbehera politikoak eta geldialdi demografikoak egitasmo arkitektonikoak geldiarazi zituen. |
|||
Erlijio ordenek estilo berezia ekarri zuten, [[Juan de Herrera]]rengandik eta Kontraerreformaren izpiritutik hartua. Estilo honetako elizak [[nabe]]-bakarrak dira; gurutze latinoko [[oinplano]]ak dituzte, [[kanoi ganga|kanoi gangez]] estaliak, eta [[kupula]] izan ohi dute gurutzean eta kaperak alboetan. Oinplano mota hori XVIII. mendean eraikitako tenplu batzuetan ere agertuko da, nahiz eta, orokorrean, euskal gotiko edo Pizkundeko areto eliza (''[[hallenkirche]]'') ez zen desagertu. Eraikinaren barne espazioa antolatzeko modu honekin batera, ordena erlijiosoek fatxada laukizuzena erabili zuten, frontoi batez burutua. Euskal Herrian, barrokoaren hasieran, [[Zerain]]go [[Migel Aranburu]] frantziskotarrak eraikuntza eredu bat sortu zuen, bere ordenako eliza asko egin baitzituen; aipagarrienetako bat [[Tolosako San Frantziskoren Komentua|Tolosako San Frantzisko Komentukoa]] da. Bestalde, [[XVII. mende]]aren azken urteetan hasi ziren erabiltzen lehen [[igeltsu]] lan barrokoak, apaingarritzat landare gaiak dituztenak. |
|||
Beste alde batetik, aurreko aldian hasitako eta bukatu gabe zeuden eraikinak bukatu beharrean zeuden, besteak beste, atariak edertu, arkupeak eta ate ondoak erantsi eta dorreak eraiki behar zitzaizkien. |
|||
XVII-XVIII. mendeen artean beste dinastia batek, [[Borbondar]]rak, hartu zuen Espainiako erregetza. Borbondarren monarkiak neutraltasuna eta bakea ekarri zituen, eta horren ondorioz ekonomia suspertu egin zen; arteetan, bete-betean garatu zen arkitektura barrokoa, eta churriguerescoa zabaldu zen. XVIII.mendearen bigarren hamarralditik aurrera [[churrigueresco]]a bat dator frantses [[rokoko]]arekin, eta baita Jesusen Lagundiak [[Italia]]tik ekarri zituen forma berriekin ere. |
|||
Beraz, zehazki esanda, arkitekturari dagokionez, XVII. mendearen bigarren erdialdean geldialdi bat eman zen –begien bistan azaltzen da, adibidez, igeltsuz janzten hasi ziren zurezko gangetan–, eta, XVIII. mendetik edergarrietarako zaletasunari, [[Arkitektura neoklasikoa|neoklasikoa]] iritsi arte nabarmendu zenari, halakoxe susperraldi bat sumatu zitzaion. |
|||
Euskal Herrian lan asko egin zen urte hauetan, Ameriketako administrazio, merkataritza eta industria negozioek ekarri zuten ekonomiaren loratzeak bultzatuta. Garai honetako arkitekto garrantzitsuak izan ziren Carreratarrak, [[Beasain]]goak, eta Iberotarrak, [[azpeitia]]rrak. Bestalde, orduan hasi zen ([[1681]]) euskal barrokoaren monumentu nagusiaren eraikuntza, [[Loiolako San Ignazioren basilika]]rena; beste askoren eredu izan zen, hala nola [[Bilboko Bariko San Nikolas eliza]]rena eta [[Tuterako katedral]]eko Santa Ana eta Espiritu Santuaren kaperena. Berniniren dizipulu zen [[Carlos Fontana]]k egin zuen; elizak ardatza oinean du, kupulaz burutua da, eta oso apaingarri oparoak ditu. Barrokoko beste egitura ohikoak gurutze grekoko oinak dira, erdian kupula handi bat duen lauki baten barnean ezarriak. Badira halaber euskal gotikoko eliza asko XVII. ta XVIII. mendeetan aldatu, zabaldu edo berritu zirenak, hala nola [[Gasteizko San Frantzisko]], [[Corellako San Migel]], [[Lantziegoko parrokia]], eta abar. XVI. mendeko estiloari jarraitzen zioten eliza batzuk ere egin ziren garai honetan, Donostiako Santa Maria adibidez, edota Elgoibar, Andoain eta Pasai San Pedroko parrokiak. Nolanahi dela ere, euskal barrokoko emaitza interesgarrienak ataurreak eta dorreak dira. Lehenetan, aipagarria da Donostiako Santa Mariako abside ataurre barneratu rococoa, edota Tolosako Santa Maria elizakoa, churriguerescoa. |
|||
Trentoko Kontzilioaren kontrarreformaren aldekoen norabide eta eraginpean sortu eta berrituriko erlijiosoen ikastetxeak izan ziren tenplu eta bizitoki berrien premia sumatu zutenak. |
|||
[[Kanpandorre]] barrokoak Euskal Herri osoan eraiki ziren, Ibero eta Carreratarren ereduen arabera sarritan; era honetakoak eraiki ziren gero Errioxan eta Gaztelan ere. Euskal lurretan gotikoan jadanik erabiltzen ziren ataurre gaineko kanpandorreak,fatxadaren gorputzarekin bat datozenak, badira [[Elgoibar]], [[Andoain]], [[Eskoriatza]], [[Bergara]], [[Lesaka]], [[Portugalete]] eta abarretan. Horiek ez bezalakoak dira, [[mudejar]] estiloa baitute, Tuterako katedraleko dorrea eta Alesbesko Santa Eufemiakoa, XVII. mende bukaerakoak biak. |
|||
Ez dira asko, beraz, oinplano berriko elizak. Maisu euskaldunak behar izan ziren antzinako tenpluak arkupez, koruz eta atariez osatzeko eta edertzeko. |
|||
=== Eraikin zibilak === |
|||
Arkitektura zibilari dagokionez, garrantzi handia hartu zuen udaletxeen eraikuntzak, Hego Euskal Herriko garapen komertzial eta administratiboari esker. Udaletxe hauen ezaugarriak behe solairu arkupeduna eta solairu nagusiko burdin landuekiko balkoiak dira. Barnealdea oso soila izaten da, txikia eta erdiko patiorik gabea. XVII.. endekoak dira Bergara, Zestoa, Oiartzun eta abarretakoak, eta XVIII. mendekoak Elgoibar, [[Arrasate]], [[Oñati]], [[Bastida]], [[Balmaseda]], [[Durango]] eta Iruñekoa. |
|||
==== Arkupeak ==== |
|||
Asko dira halaber Ameriketan aberasturiko indianoek, edota finantza eta burokraziako nobleek, egin zituzten etxe eta jauregiak. Bi eratako oinak izaten dituzte: batetik, patiorik gabea, erdian zurubi handi bat dela, Bizkaian eta Gipuzkoan sarrien ikusten dena, eta erdian patioa duena, aurrekoarekin batera Nafarroan eta Araban erabilia. |
|||
[[Fitxategi:Bilbao - Catedral de Santiago 09.JPG|alt=Bilboko Done Jakue katedraleko ataria|ezkerrera|thumb|159x159px|Bilboko Done Jakue katedraleko ataria]] |
|||
Horrela ikusiko dugu Bilbon, [[Martin Ibañez Zalbidea]] maisua [[Begoñako Santutegia]]ren arkupe ederraren traza egiten. |
|||
Euskal Herrian, aldi honetan eraikitakoen artean handiena [[Bilboko Done Jakue katedrala|Bilboko Santiago Katedraleko]] arkupea da. Oinplanoa irregularra eta trapezoidea, erdi-puntuko arku zabalez loturiko zazpi pilastra handiz eusten zaiona da, den guztian tarte irregularretan kokaturiko gurutze-gangaz estalirik. Eraikuntza XVI. mendearen azken hamarkadan egina izan zen astiro‑astiro, eta duela gutxi izan da zaharberritua. |
|||
Zoragarria da Durangoko Uribarriko Santa Mariaren arkupea. Zurezko injinerutza-lan itzela, harrizko baranda batez mugaturiko esparru zabal bat estaltzen du eta zorua 1775ean harriztatu zitzaion. |
|||
Bitxitasunagatik oso interesgarria da Gipuzkoako Soraluzeko Santa Maria Erregina elizako arkupea, erabat zurez taillatua da, baita bera egin zeneko 1666ko data ere taillatua duelarik. |
|||
Fatxadetan Herreraren ondoko estiloa nagusitzen da; dorretxeetatik zetozen almenak-eta desagertu, eta apaingarri barrokoak agertzen dira armarrien ondoan.Nafarroako Erriberan badira Aragoiko eragina duten jauregiak, adreiluzko osagai geometrikoekin, buruan arku txikiko galeriak dituztela. |
|||
[[Araba]] aldeko lurraldeetara igaroz gero, mende bat beranduago, 1750 aldera, [[San Joan eliza (Agurain)|Aguraingo San Joan elizan]] “Ekialdeko Lautadako arkuperik hoberena”<ref>P. L. ETXEBERRIA, ''Álava en sus manos, IV.''ean, 141. or.</ref> eraiki zela ohartuko gara, [[Inazio Ibero]] azpeitiar maisuak trazaturikoa. |
|||
== Eskultura == |
|||
XVI. mendearen azken herena oso oparoa izan zen euskal eskulturagintzan,Juan Antxieta eskultore erromanistari esker. Antxietaren arteak halako arrakasta izan zuen, non XVII. mende erdialdea arte nabarmentzenbaita haren eragina, jarraitzaile asko izan baitzituen; ez ziren gauza izan ordea manierismoaren aurka erreakzionatzeko, Juan Bazcardo izan ezik agian. |
|||
Urte horietan eta hiri berean [[San Esteban parrokia]]n eraiki zen erdi-puntuko arkuak dituen arkupea ere kalitatezkoa da. |
|||
Hori izan liteke forma errealistak ([[Valladolid]]eko [[Gregorio Fernández]]enak batez ere), eta baita barroko churriguerescoa eta rococoa bera ere, berandu heldu izanaren arrazoia. Hala, obra handiak egin nahi izan zirenean,Fernándezengana eta haren jarraitzaileengana jo zuten aurrena, eta madrildar artistengana gero. Gregorio Fernándezen etorrerak (1624) eragin zuzena izanzuen [[euskal herritar]] [[eskulturagintza|eskultore]] manieristengan, forma barrokoak erabiltzen hasi baitziren erretauletan XVII. mendetik aurrera; hala, Nafarroan, mende bukaeran, oparotasun handiko erretaula sail bat agertzen da. XVIII. mende erdialdean erretaulen dekorazio barrokoak rococoaren ezaugarriak beretzen ditu. Euskal Herrira Madrilen lan egina zen Miguel de Yrazustak ekarri zuen rococoa; haren erretaulak eredutzat hartu zituzten leku askotan. |
|||
== |
==== Atariak ==== |
||
Berpizkundeko margolaritza ahitu egin zen XVI. mende bukaeran, eskola gisa erabat desagertu zen arte. XVII. mendean, arkitekturan eta erretaulagintzan erlijo ordenek fraide diseinatzaileengana jotzen duten bezala, margolanak ere kanpoko margolariei eskatzen zaizkie, Madrilgo gortekoei gehienetan. Badira halere margolari euskaldun aipagarri batzuk: hala, [[Vicente Berdusá]]n, Tuterakoa, XVII. mendeko madrildar eskolan ikasia, eta Erriberan lantegi bat sortu eta lan handia egin zuena. Garrantzitsua izan zen halaber [[Ignacio Iriarte]] [[azkoitia]]rra, batez ere koadroen atzealdeak eta paisajeak egiten zituena. Herreraren dizipulu izan zen, eta Murilloren lankidea. |
|||
Barroko aldi luze horretan zehar eraikitako eliza atarien kapituluan, Bilboko Mesedetako fraideen komentuko elizaren ataria gogoratu beharko litzateke, 1680an eraiki zena. Joan Ortiz de Colinaren lana da, nahiz eta Frantzisko Elorriagak amaitua izan. Geroztikako ordezko kanpai-horma duen ataria agertzen da, bertan hiriak berea duen arte giroko lautasuna eta soiltasuna da nagusi. |
|||
Antzeko eranskin bat bazuen Bizkaiko Gueñesko Santa Maria elizak; XVI. mendearen lehen erdian eraikitako eliza gotiko berantiarra da eta prozesu luze baten ondoren eliza‑areto bihurtu zen 1577 aldera, lehen gogorazi dugun bezala. Lehen aipatua dugun berpizkunde estiloko bere alboko atariaz gainera, elizaren oinetan aberastu bat hartu zuen 1603 eta 1611 bitartean Burgosko artzapezpikuaren ikerlaria zen Joan Gonzalez de Cisniega maisu menditarrak trazaturiko herreratar atari bikainarekin. Burgos eta Valladolideko (Diego de Prades) klasizismo fokuekin eta segoviar (Pedro de Brizuela) fokuarekin loturarik ikusi izan zaio. |
|||
Araban badira [[plateresko]] aldian egindako atari oso duin batzuk eta berpizkunde aldiko bikain batzuk, esaterako, Eltziego eta La Puebla de Labarcan eta horrela jarraitzen da tradizio berberarekin Kripan, Benasperi, Bilar, Guardian eta abarretan. |
|||
==== Dorreak ==== |
|||
Beste kapitulu interesgarri bat osa daiteke aldi horretan eraikitako dorreekin, tenplu berari dagokion data baino beranduago eraikiak direnekin. Elorrion 1661ean eraikitzen hasi zen [[Sortzez Garbiaren eliza (Elorrio)|Sortzen Garbiaren elizako]] dorre ederra hamar urte beranduago bukatu zen. |
|||
=== Arkitektura trentiarra === |
|||
==== Bizkaia ==== |
|||
Arkitekturaren bultzadan indar gabezia eman zela lehen aipatu badugu ere, aldi honetan sortu ziren ukaezinezko estetikazko eredu diren eraikinak. |
|||
Bi Joan Santuen eliza. Goiztiarrenen artean aipatzekoa da Josulagunen ikastetxeko eliza, 1624an San Andresen izenean Bilbon eraiki zena. |
|||
Eliza, hondamenagatik bertan behera utzi behar izan zena, bi Joan Santuen izena zuen beste antzinako parrokia baten ordezkoa zen; 1767an Karlos III.aren aginduz Borboien jabego guztietatik jesuitak bota zituztelarik, Jesusen Lagundiaren eraikinera ekarri zenean ere izen hau gorde zuen. |
|||
Barroko soilaren ereduari jarraitzen zaio eraikina, Vignola italiar arkitektoak, Erroman, Gesu eliza eraiki zienetik Josulagunek berentzat hartu zuten ereduari, hain zuzen ere. |
|||
Fatxada bi gorputzez osatua dago: ataria bera eta gainekoa, tenpluaren habearte nagusia kanpora ematen duen eta estilo honen berezko okerdurak alboan dituena; multzo osoari batasuna ematen dion piramidezko kapiteletan bukatzen da. Beheko gorputzaren erdian erdi-puntuko arkupean irekitako atea, alde bakoitzean atxikitako zutabe doriko garai pare batez mugaturik dago. |
|||
Baditu barrualdean garaiera desberdineko hiru habearte, gurutzadura eta beronen gainean Lagundiko santuak margoturik daramazkien kupula eder bat. Habearte nagusia kanoi‑gangaz estalia da eta barrunbeari argia eman ahal izateko sabaileiho edo ilargixkak ditu. Ez da handia eliza, baina han ez da falta peraltatu samarrak diren erdi-puntuko arkuen gainetan ganga aberatsik, ezta jesuiten elizetan jatorrizkoak diren eta garai hartako erromatarren eraikinen erara apainduriko frisoak dituzten galeria eta tribunak ere. |
|||
Eliza eta ikastetxearen arkitektoa oso litekeena Martin Ibañez Zalbidea izatea, Lagundiaren ordezkaria, honen eta Udalaren arteko hitzarmenean.<ref>M. BASAS, ''Miscelánea histórica bilbáina'' (Bilbo, 1971), 205‑209. or.</ref> |
|||
Josulagunen eraikuntza honetan aurkitzen zuen Jovellanosek herreratar kutsuren bat eta Lagundiak Santanderren egin zuenaren garaikidetzat jotzen zuen.<ref>G. M. de JOVELLANOS, ''Diarios'' (1915. argt.), 22. or.</ref> Oraingo hau “Juan de Nates‑en lana da, Perez de Regueraren ustetan Bilbokoaren egilea ere berau litzatekeelarik”.<ref>M. I. ASTIAZARAIN, ''Puntos de encuentro y comportamientos tipológicos en la arquitectura barroca vasca.'' Ondare, 19an, A.P.M. (Donostia, 2000) 28. or.</ref> Ibañez Zalbidea beraren esku-hartzea ere ezagutzen da Bizkaiko beste zenbait lekutan: Urduñan, Balmaseda, Artzentales, eta abar. |
|||
Uribarriko Santa Maria eliza. Durango. Durangoko Uribarriko Santa Maria ere klasizismo garaikoa (1620) da eta oso erabatekoa dirudien birmoldaketa batean, berpizkunde‑gotikoko beste eraikin baten gainean jaso zenaren ondorioa da, oinplanoa errespetatuz, Joan Urizarzabalaren trazari jarraituz egina. Gurutze itxurako pilare lodien bidez bereiziak daude hiru habearteak eta multzo osoari handitasun harrigarri bat ematen diote. Denbora joan ahala, “galdu egingo da estiloarekiko leialtasuna eta baziren klasizismo soila desitxuratzeaz arduratu ziren ertilariak, benetako norabide barrokorantz joanez, besteak beste, Domingo Vélez de Palacio, Juan de Setién, Juan Hernando eta Pedro de Potón”.<ref name="#1">Ibidem, 27. or.</ref> |
|||
Agustindarren Komentua. Durango. Durangotik irten ere egin gabe, hiri eder horretan aurkitzen da Agustindarren komentua; Joan Ansola gipuzkoarrak nahiago izan zuen diseinuan formula berriak asmatzea baino Tolosako San Frantzisko elizako eskema jarraitzea. |
|||
San Pedro eliza. Santurtzi. Mendearen erdira jada iritsita, Nerbioi ezkerreko ertzean Santurtziko San Pedro eliza eraiki zela gogoratzea merezi du. Gerora berrikuntzak nozitu baditu ere, gorde du geroztik orduko eliza barroko baten itxura bera, izaera soila eta lerro garbiena, alegia. |
|||
Urrutia sendiaren ermita. Zalla. Beste multzo aipagarri bat Zallan Urrutia sendiak mendearen bukaeran eraiki zuena da. Jauregia, burdinola eta ermita dituen jabego partikular bat da; ermita hau gurutze‑toki erakoa da eta badu jauregi aurrean elizkizunetarako balio zuen zabaldia ere. Esparru honen burualdea abside erakoa da, eta bere atariak, trinkotasun eta hutsarekin jokatuz, erdiko ardatza handiagotu egiten du, sendiaren armarria oso era barrokoan nabarmenduz. |
|||
Familia Santuaren eliza. Urduña. Bilbo eta bere ingurutik urrunduta, Urduñan, Familia Santuaren eliza topatuko dugu, on Joan Urdanegi eta Villafuerteko markesa zen bere emazteak fundatutako Jesusen Lagundiaren Ikastetxeko antzinako kapera izan zen honetaz Aita Josefinoak arduratzen dira gaur egun. Eliza 1680ean Luxenburgoko Santiago Raón arkitektoak diseinaturikoa da. |
|||
Fatxada Bilboko bi Joan Santuen elizaren eredutik apur bat aldentzen da; pilastra erraldoien bidez zatitzen da hiru gorputz zutetan, arkuperako sarreratzat balio duten erdi-puntuko arku ez bere beheko solairuan; apaingarririk gabekoak dira arkuak. Alboetako kaleak, fundatzaileen armarria dutelarik, kalostra bidez bereizitako kanpai-horma lirainez amaitzen dira. Nonahi azaltzen dira hostotza edergarriak eta Jesuiten IHS anagrama. |
|||
Barrutik jesuiten elizetako bat da, baina ez guztiz jatorra, ez baitu alboetako tribunarik. Oinplanoa gurutze latindarra du, burualde laua, hiru habearte, erdikoa zabalera ederrekoa eta gurutzadura ere oso zabala, kupula bere gainean duela. Alboetako habearteak, elizaren ardatzarekiko luzetarako norabidean kokatuak dauden ilargixka-gangaz estaltzen dira. Fajoi‑arku eta formeroak erdi-puntukoak dira eta pilare sendoen gainean ezarriak daude. Hostotza mamitsuz, erliebe geometrikoz eta loroiez eginiko apainketak barroko aurreratu samarreko aldiko eraikuntza bistaratzen du. |
|||
San Jose eliza. Lekeitio. Urduñako elizaren antzekoa eta ia data berekoa da gaur egungo San Jose eliza, Lekeitioko josulagunena. Elizaren eraikuntza, oinplano gurutze latindarra eta horma‑bularren arteko kaperak dituena, 1688an hasi zen; goiko tribuna lotu baten aldaera badu, kanoi‑ganga ilargixkadunaz estalia dago eta kupula itsu bat gurutzaduran. Hainbat osagai erantsi zitzaizkion XVIII. mendean edergarri gehitxorekin. |
|||
Enkartazioetara iristen bagara, zenbait tokitan, aitzitik, eraikuntza apalagoak topatuko ditugu, hirietako harresiez kanpo kokatuak. |
|||
Sandamendiko Santa Elixabeten komentua. Gordexola (1682). Frantziskotar lekaimeen eliza honetan, inguru horretako eliza askotan errepikatzen den eredua onartu zen: hiru edo lau tarte dituen oinplano gurutze latindarra, gurutzadura eta burualdea angeluzuzena, ilargixka-gangak, gurutzaduraren gainean kupula petxinaduna; alderdi batzuetan harlangaitzezko paramentua zarpeatua da, eta ertzetan eta baoen bazterretan ditu harlanduak. |
|||
Santa Klararen eliza. Balmaseda. Garai berekoa eta gurutze itxurari leial zaioa da Balmasedako Santa Klara eliza ere (1675). Klasizismo aurreratu samarrekoa eta eliza, bizitokia eta prestaketa eskolak (prezeptoria) osaturiko multzoa da, Panamara emigratu zuen Joan de la Piedra herritarrak utzitako ondareari esker sortutakoa delarik. Eraikin guztien elkartzea funtsezkoa da planteamenduz, eta oso litekeena da lana Trasmierako egilearena izatea, bi gela multzo dituen prestaketa eskola izan ezik, hau Pedro de Ozejok (1653) eraikia baita. |
|||
<center>* * *</center> |
|||
Astiazarainek garai horretan bizkaitarren eta menditarren (Trasmierakoak) artean ematen den lehia aipatzen du eta aldi berean ia herreratarra den barroko soilarekiko zein bat zetozen bi taldeak. Hala ere, barrokoa baitaratzerakoan harridura sumatzen da –esaterako, Lucas de Longa euskal maisuarengan– edergarri oso urriko kasuetan eta hizkera abanguardistagoa erabiltzera zihoazen beste batzuetan. |
|||
Garai horretan ez dira gutxi langintzaz era askotariko jardueratan murgilduta zeuden maisu eta lantegiak, gaurko gure artelanen ikusmoldetik begiratuta espezializazioa eskatzen duten zereginak pilatzen dituztenak. Garai horretan, baziren Bizkaian eta Baskoniako beste lurraldeetan, arkitekto, trazatzaile, mihiztatzaile, hozkalari eta baita sarritan eskulturagileak ere. Horrela izango ziren Antonio Alloitiz, Joan Bolialdea, Martin Olaizola azpeitiarra eta Bizkaia, Araba eta abarretan lanean topatu zitezkeen Frantzisko Martinez de Arce Kantabriakoa ere. |
|||
==== Araba ==== |
|||
Araban ere, XVII. mendearen lehen erdian, aurreko eraikuntza jarduera apur bat gutxitua gertatu zen. Hala ere, halako kategoria bat duten eraikin batzuk altxa ziren: |
|||
Guztiz Garbiaren komentua. Gasteiz. Egun San Antonio komentua (1611‑1619) deritzan hau, Araba Etxeko Maria Ana de Gebara Andereak sustatua izan zen, eskema klasikoetara bildu ziren Trasmierako (Vélez de la Huertatarrak) maisuekin hitzarmena eginez. Elizaren gorputza, gurtza‑toki eta jauregiaren artean kokatu zen, horrela gurutzadurako tribuna batera sarbidea izan zezakeen moduan kokaturik. |
|||
Elizaren oinplanoak Villagarcía de Campos‑eko San Luis kolegio‑elizaren eredua jarraitu zuen. Barruak edergarririk gabeko soiltasuna du ezaugarri. Fatxadak berriz, badu herreratar kutsu garbi bat: arkuteria hirukoitza duen arkupea, lerromakurreko frontoia eta bigarren mailan nitxoak, Gebaratarren bi armarri alboetan dituen angeluzuzeneko leiho handia hirugarren solairuan; eta honen guztiaren buruan triangeluzko frontoi bat. Madrilgo Gizakundearen, Avilako Santa Teresaren, eta Madrilgo Errege Fraide Oinutsen komentuetatik hartutako edo hark iradokitako ereduak liratekeenak aurkitu zaizkio. |
|||
Gasteizen bertako beste leku batzuetan barrokoa uzkur eta lotsati samar azaltzen da: |
|||
* San Migel parrokiako San Martin kaperan, (egun Guztiz Garbiarena), |
|||
* Santa Maria katedraleko Santo Kristoaren kaperan (egun bataiategia) eta abar. |
|||
* gaur egun desagertua den eta ezer esango ez dugun San Frantzisko komentu eta elizan, zeinaren jatorria Asisko Santu berarena dela esaten den eta gelditu diren eraikinaren dokumentu grafikoek XVII. mendearen azken urteetan igeltsuz eginiko apainketa barroko arranditsua erakusten duten.<ref name="#1"/> |
|||
Arabako hiriburutik kanpo, egoki litzateke, XVII. mendean zehar, barroko izaeraz zertzen ari ziren hainbat lan hemen aipatzea. |
|||
* Bastidako Jasokundekoa, fatxada eta dorrea egitea Trasmierako maisuen esku geratu zena.<ref>E. ENCISO VIANA, Labastida. C.M.A. I.ean, 206. or. eta hur. Ikusi, halaber, P. L. ETXEBERRIA GOÑI, ''Álava en sus manos'', IV.ean, 145. or.</ref> |
|||
* Aguraingo Klaratarren komentuan nabaria da Joan eta Lukas Longa (1679) gipuzkoar arkitektoen esku-hartzea, urte batzuk lehenago erre zen beste bat ordezkatuz beste eliza bat sortu zuten, bere alboetako habearteetan, burualdean eta gurutzaduran toskanar ordenako pilare pilastradunak erabiliz, jada ilargixkadun kanoi‑ganga erabiltzen den hiru habeartetako eliza, hain zuzen ere. |
|||
Dorreak. Aipa ditzagun espiritu berari erantzunez eraiki ziren dorre barrokoak: |
|||
* Gasteizko Santa Mariaren katedrala, |
|||
* Bastidako Jasokundearena,<ref>C.M.A. I.a, 209‑211. or.</ref> |
|||
* Oiongo Santa Mariarena, |
|||
* Arrietako Santiagorena... |
|||
Baina, batik bat eta orokorrean, Euskal Herrian kanpandorreak eraikitzeko zeregina, XVIII. mendeko kontua izan zen. |
|||
Jauregi eder bikainak eraiki ziren garai horretan; hainbeste izan ziren non baden barrokoaren arkitektura zibilari buruzko kapitulu berezi bat eskaintzeko adina arrazoibide. |
|||
==== Gipuzkoa ==== |
|||
Gipuzkoan, parrokia-eliza berriei lotzen bagatzaizkie ez da agertzen aipatzeko adinakorik. Eraikuntzak astiro eta nekez zihoazen aurrera, berreraikuntzak ugariago ziren, ehun‑urteko horretan, eta lehentxeago esan bezala, ia beti koru, arkupe, sakristia eta dorreen osaketak eta eranskinak egiten baitziren. |
|||
Hala ere, badira oinplano berria duten komentuetan garrantzi handiko eraikuntzak ere, [[:Fitxategi:Sortzez Garbia Segura 2007.jpg|Segurako Sorkundetarren eliza]] galanta, esate baterako. |
|||
===== Bergaran Josulagunen Ikastetxeko eliza ===== |
|||
[[Jesusen Lagundia|Jesusen lagundia]] 1593an kokatu ziren lekuan, oinplano berriko ikastetxea eraiki nahi izan zuten berari zegokion eliza eta guzti, eta 1628 hasi zen eraikuntza mende erdiz luzatu zen. XIX. mendean ikasgelen eraikin osoa desagertu zen. |
|||
Oraindik ere funtsezkoenean gorde den eliza josulagunen erara eraiki zen, Vignolaren Arauei jarraikiz: hiru tartetako habearte bakarrekoa den gurutze itxurako oinplanoa, gurutzadura zabala eta angeluzuzeneko presbiterioa, bere alboetan sakristiak dituela, eta arauari jarraikiz, beren artean pasabidea duten kaperak ireki ziren habearte aldera. |
|||
Eliza ilargixkadun kanoi‑gangaz estalia da eta gurutzaduraren gainean esfera erdi formako kupulaz. Fatxada ere garai hartako kanonak zioenarekin bat zetorren: hiru habearte erakusten zituen, alboetakoak baino garaiagoa zelarik erdikoa, bertan, alboetan atari pilastraduna, armarriarentzat tartea uzteko, frontoi lerromakur eta aldapatsu baten bidez bukatua. |
|||
Joan Martinez Agirre Azkoitiko maisuaren zuzendaritzapean hasi ziren lanak 1628an, Mateo de Ocejoren trazari jarraitu zitzaiolarik. Eraikuntza honen bigarren etapa batean A. Matos arkitekto josulagunak eta bertako beste maisu batzuk esku hartu zuten, jatorrizko traza berari jarraituz ziur asko.<ref>Mª J. ARANBURU, ''El antiguo colegio de la Compañia de Jesús en Bergara. Historia de su construcción.'' Ondare, 19an, ''Revisión del Arte Barroco'', A.P.M., (Donostia, 2000) 257‑267. or.</ref> |
|||
Guztiz eraldatua izan zen gerora fatxada. Trentotar barrokoaren berezko soiltasunez sortutako elizak berak gorabehera ugari nozitu behar izan zituen Ordena (1767) bota ondorenean, azkenean ia erabat hondamenak jota gelditu baitzen. |
|||
===== San Bartolome eliza. Elgoibar. ===== |
|||
Bergarako jesuiten elizako lanen hastapena eman zuen Martínez Agirre berak emana behar du izan Elgoibarko (1646) elizarako diseinua ere. |
|||
Gerora, Lucas Longak (1692) esku hartu zuen beronen eraikuntzan. Honek, ilargixkadun kanoi‑gangak jarri zizkion eraikinari eta kupulari eusgarri sendotasuna emteko, Italian XVI. mendean erabilitako formula manieristei jarraituz, pilareak alakatu egin zituen. Probintziako beste elizatan ohikoa denez, kupula ez da kanpora agertzen, danborrik ere ez du eta petxinen gainetan hartzen du atseden. Guztiz barneratuak dituen dorre eta arkupeek benetako esanahia dute egitasmoetan, fatxada berezia osatzen baitu, hurrengo menderako abiapuntu izanez. |
|||
<center>* * *</center> |
|||
Elizbarrutiko ikerlariaren irudiak eta eginkizunak zuen garrantzia gero eta gehiago azaltzen da ikerketetan, zeren eta, eliza jakin baten eraikuntzan aurkezturiko egitasmoak aztertzeko egiten zen bisita zela eta, ez baitzen inola ere harritzekoa, ikerlariak berak zekarren traza onartuz amaitzea. |
|||
Jazoera hauxe gertatu zela dirudi [[San Joan Bataiatzailearen eliza (Alegia)|Alegiako San Joan Bataiatzailea elizan]], berreraikuntza eta eranskin berriak egiten mende erdi bat iraun baitzuen; korua, berriz, hurrengoan egin zen. Elizaren oinplanoa gurutze latindarra da. |
|||
[[San Joan eliza (Pasai Donibane)|Pasai Donibaneko San Joan eliza]] ere oinplano gurutze latindarra duena da, eta ez zen gangaz estali 1700era arte. Hauek gotiko berantiarreko gurutzeriaz apaindu ziren, eta korua elizaren oinetan, altuera handi samarra emanda eraikitzea zelarik ohikoa Gipuzkoako barrokoan. |
|||
Gipuzkoan fatxada angeluzuzena onartu zen, Karlos V.aren diruzain eta kontseilari zen Pedro Zuazola jaunak fundaturiko [[Santa Klara komentua (Azkoitia)|Azkoitiko Santa Klararen komentuan]]; eliza, [[Lukas Longa]] diseinuaren arabera, 1684ra arte ez bazen egin ere. Honen barruan sartzen da arkupea, erabateko soiltasunez egina. |
|||
Eskema berari jarraitzen zaio, ikusmoldeetan aldaerak dituzten arren, Lazkaoko Karmeldarretan eta Zistertarretan, eta Segurako Sorkundetarren lekaimeenean, azkeneko komentu eta eliza multzo handi honen diseinua Juan Raoni zor zaio; frantses jatorriko arkitekto sonatua honek Vianan kokatu eta Nafarroa eta Errioxako eraikuntza askotan esku hartu zuen. Segurako komenturako diseinua Migel Martinez maisuari eman zitzaion. |
|||
==== Nafarroa ==== |
|||
===== Komentu‑elizak ===== |
|||
Nafarroa ere ez da oso aberatsa XVII. mendean eraikitako oinplano berriko parrokia-elizetan. Ugari dira, nola ez, komentu‑elizak eta santutegiak, noblezia laiko nahiz eliztarren debozio eta eskuzabaltasunari esker eraikiak orokorrean, gehientsuenetan beren hobiratzeak delako elizetan ziurtatzea izaten baitzuten xede, eta beste batzuetan sendiaren armarria elizaren aurrealdean jartzea edo sortzailearen jauregiko geletatik elizarako sarbidea izatea. |
|||
Erlijiosoen ikastetxeek sartutako eraikuntza-eskemek erakutsi zuten eragina halakoa izan zen, non XVII. mende osoan eta XVIII. zatirik handienean iraungo baitute, komentuetako eremua ere zeharkatuz eta santutegi eta parrokiei inspirazioa eraginez.<ref>J. J. AZANZA LOPEZ, ''El barroco conventual. El Arte en Navarra'', 25. znb. Diario de Navarra-k argt. (Iruña) 387. or.</ref> |
|||
Nafarroako komentu-elizen eredu orokorra hauxe da: |
|||
* egituretan adreilua zen osagaia nagusia, eraikinaren zenbait alderditan haren ordez harlanduak jartzen baziren ere. |
|||
* oinplano arrunta gurutze latindarra zen, josulagunen barroko estilori jarraikiz, saihetsetan zituela beren artean komunikatzen ziren habearteak, garaiera txikiagokoak. |
|||
* edergarriak gehiagotu egin ziren denbora joan ahala. |
|||
Erriberako eskualdeetan, esate baterako, hurrengo mendeko barroko apainegia aldarrikatzen zuen aldaketa hori sumatzen da. “XVII. mendearen azken laurdenean altxa ziren tenplu horietan eta garaitsu horretan berritu ziren besteetan, gangak eta kupulak nahiz arkitekturako beste osagaiak oso lauak ziren, baina igeltsuzko sare moduko batez estaltzera jo zen konposaketaz dinamikoak diren bolutekin”.<ref>C.M.N. I, XXXII.ean.</ref> |
|||
Tuteran eliza mota horren eredu zabala aurkituko dugu. |
|||
Jesusen Lagundiaren ikastetxeko eliza. Jesusen Lagundia 1600ean hasi zen bere ikastetxeko eliza eraikitzen, berpizkunde soil eta trentotar estilokoan eraiki zuen, eta barroko apaina bihurtzeko XVIII. mendera arte itxaron behar izan zuten. |
|||
Tenplu honek Ordenako kideren batek egina izan behar zuen.<ref>Dokumentuetan Joan Gonzalez Apaolazaren izena azaltzen da, litekeena da, gerora mende erdi bat luzatu ziren eraikuntza-lanen lehen egilea bera izatea.</ref> Eta jesuiten ereduari jarraitzen zaio: |
|||
* habearte zabala, |
|||
* hiru tarte, |
|||
* saihetsetan kaperak, |
|||
* kanoi‑erdiko gangak, gurutzaduraren erdiko tartearen gainean kupula duela. |
|||
Badu honek bitxikeria bat, eliza hau Espainiako josulagunen ia eliza guztiak baino zaharragoa dela.<ref>C.M.N. I.ean, 314‑315. or</ref> |
|||
Fatxada soilak eredutarako balio izango zuen, Nafarroako Erribera inguruko komentu‑eliza batzuetan: Corellako Karmeldar Oinutsen Arazeliko Santa Mariaren komentuko fatxadarako, adibidez. Karlos III. erregeak, Jesuitak handik bidali ondoren, bere eliza, San Jurgi parrokia bihurtu zuen. |
|||
Domingotar lekaimeen eliza. Oinplano gurutze latindarraren gainean hasi ziren eraikitzen 1635ean, bost tartetakoa da, koru garaia oinetan eta kanoi‑erdiko gangak ilargixkadunak, gurutzaduraren erdiko tartean izan ezik, hau linterna batez amaitzen den petxina gainetan laranjaerdi-formako kupula batez estalirik baitago. Eliza honi XVII. mendearen azkenera igeltsuzko eta pinturazko apainketa bat egin zitzaion; eta XVII. mendeko harrizko fatxada jator bat jarri zioten: gorputz zut bakarreko fatxada, bi solairutako beste batez konbinatuz, hiru kaletan zatiturik lehengoa eta bakarrean bigarrena. Bao batzuen eta erdi-puntuko arku baten azpian, giza irudi eta landare gaiak dituen mentsulaz oso ederturiko pilastrak alboetan dituela; gorputz bakarreko atari handi baten bidez alaitzen dira bere paramentuak. |
|||
Karmengo komentu‑eliza. Domingotar lekaimeen elizaren antz handikoa da egun Filipotarrena den Karmengo komentua. Eraikitzen hasi, Frantzisko de Gurrea eta Casadoren diseinuaren arabera, XVII. mendearen hasieran hasi ziren eta mende beraren erdialdean handiagotu zuten. Eskema jakin berari jarraitzen zaio, oinplano gurutze latindarra, bost tartetako habearte luzea, horma‑bularren artean kaperak dituela; oinetan korua eta kanoi‑erdiko ganga, gurutzaduraren erdiko tartean izan ezik, han laranjaerdi-formako kupulaz estaltzen baita. |
|||
Erriberatik Nafarroa erdialdera igaroz gero, herrigune nagusietan XVII. mendeko komentuetako edil arte galanten hainbat eredu ikusi ahal izango ditugu. |
|||
Garaiko erliziozko arkitekturan aipagarriak dira Lizarrako zenbait komentu: lekaime beneditarren komentu‑eliza –horrela zeritzan, gaur “San Benitorenak dira”– mendearen lehen erdiko komentu‑eliza motaren egiturakoa da eta gaur egun hondatu samarra dago. |
|||
Klaratarren komentu‑eliza. Aurrekoaren oso antzekoa da Klaratarrena, XVII. mendearen erdialdera, beste XV. mendeko baten ordezkoa izan zen. Gaurkoa, egitasmoa enkantean atera eta Joan Larrañaga maisuari eman zitzaionaren ordaina da, 1654an bukaturikoa. |
|||
Habearte bakarreko eliz hau garai horretako era xume eta soilari egokitzen zaio. Klaustro zabala da deigarriena, inguruan monasterio-multzoa banaturik duela. Herreratar soileko klaustro hau adreiluzko bi solairutan egina da, bat bestearen jarraian pilareen gainetan arkuteria itsuak dituela eta leiho burudunak txandakatuz. |
|||
Guztiz Garbiaren komentu‑eliza. Guztiz Garbiaren lekaime Errekoletoen eliza ere aipagarria da, 1688an hasita luxenburgotar Santiago Raon maisuaren diseinuaren arabera eta bertako maisu famatuen esku hartzea bitarteko eraiki zen. |
|||
Elizan ohiko gurutze egitura hartu zuten, habearte bakarra, gurutzadura oso zabalaren gainean esfera-erdiko estalkia eta burualde zuzena zuela. Harrizko fatxada izugarria du, josulagunen elizen fatxaden kutsukoa; erdiko paramentuan, hiru mailatan egituraturikoan, erraldoi ordenako pilastraz uztaiturikoa eta alboetan hegaltzarren profilez bi gorputz gehiago dituela. Behereneko mailan hiru arku desberdineko arkupe bat dago; bigarrenean berriz, hegaltzar ahurren artean horma-hobi bat, saihetsetan komentuaren fundatzaileen bi armarri handi kokaturik dituela; goieneko mailan leiho handi bat dago alde banatan, aurrekoak baino txikiagoak diren armarriekin. |
|||
Tafallan lehen barroko aldiko bi eraikin bikain ikus daitezke: |
|||
Kaputxinoen komentua. Ana Ollakarizketak fundatua eta 1658an fraideak berak eginiko diseinuaren gainean eraikitzen hasia. Oinplano gurutze latindarra da. Bere herreratar fatxada ez da kanpai-horma bat biltzen duen zatitutako frontoi zuzen batez amaitzen den angeluzuzen bat baino. |
|||
Sortzez Garbiaren lekaime Errekoletoak. Domingo Agirrek 1674 eta 1694 bitartean eraikitako hau, askoz handiagoa da. Garai honetan arrunt zen erari egokitzen zaiona da eta fundatzaileen jauregiari –Guatemalako gobernari Martin Carlos de Mencos eta Arbizu eta honen emaztea– lotuta agertzen da, elizako tribuna batera ematen duen pasabide batez. Kanpoaldera, saihetsetako hegalez elkarturiko hiru kaletako horma-atal bat erakusten du, hala ere, elizaren barrualdeari ez dagokiona, hau habearte bakarrekoa baita. |
|||
Hauexek dira Corellan aipa ditzakegunak: |
|||
Karmeldar Lekaime Oinutsen eliza, lehen ere zerbait esana dagoena. |
|||
San Migel eliza. Corellako elizarik zaharrena da orain ikusten duguna, XVII. eta XVIII. mendeetan berreraikitze baten ondorioz eliza barroko bihurtu bazen ere. Egungo erdian, kupula duen gurutzaduran Erdi Aroko fabrikaren eraldatzea eta alboetako habearteak zutitzea izan zen eraldaketa hori, batez ere. Lan hau Juan Martinez, Santiago Raon maisuak eta Anaia Anizeto Ansa domingotarrak eta beste maisuren batzuk egina da. |
|||
Gizakundearen komentu‑eliza (Beneditarrak). Gaur egun komentua Arte Sakratuaren Museoa da eta XVIII. mendeko eransgarri barrokoez oso eraldatuta dagoen bere elizak argi erakusten du trazaz, aurreko mendeko komentu‑elizen ereduari dagokiona dela, habearte bakarrekoa, kanoi-erdiko gangaz estalitako lau tarte eta kupula duela gurutzaduraren gainean. |
|||
Habeartearen zabalera eta tarteen arteko luzera apurraren proportzio bitxiak eta lau tarteetako bi estaltzen dituen koru bat izatea berak, ondorioz dakar, erdiratutako gune baten inpresioa ematea, gurutze grekoaren alderakoa. Harlanduzko oinarri gainetan adreiluzko fatxadak baditu hiru kale, eta bere estiloa, Aita Lorentzo de San Nikolas tratatu‑idazle eta agustindarraren egitasmoen bidez hedatutakoa da, berau Madrilgo Calatravas‑tarren elizarako diseinuagatik delarik ezaguna. |
|||
Mende horretan Iruñean hainbat erlijioso-elkarte kokatu ziren; baina ez dira gorde beren eraikinak edo gorde direnak oso egoera hondatuan iritsi dira gureganaino. Hemen aipatzea mereziko luketenak lirateke: |
|||
Karmeldar moja Oinutsen eliza, ohikoa den gurutze latindarrari jarraituz, 1644an eraikitzen hasi eta lehen barrokoari dagokion soiltasunaren araberako fatxada ikusgarri bat erakusten duena. |
|||
Moja Errekoletoen eliza. Felipe III.aren arkitekto zen Juan Gomez de Mora arduratu zen diseinuz. Eraikuntza-lanak Domingo Iriarte errege-lanetako maisuak zuzendu zituen (1624‑1634). Gurutzadura irtena duen habearte bakarrekoa da eliza, bere gainean, kanpoaldera zinborio batez disimulatzen den kupula bat altxatzen da. Ongi bereizitako bi alderdi ditu fatxadak, kuxindurazko harlandu behealdekoa eta adreiluzkoa goialdekoa, bertan Sortzez Garbiaren irudia eta Montejasoko Markesa zen Juan Ziriza fundatzailearen armarriak gailentzen dira.<ref>C.M.N. V.ean, 309‑313 or.</ref> |
|||
Vianan, XVII. mendeko arkitekturari dagokionetan, hauek dira deigarrienak: |
|||
San Frantziskoren komentua, anaia Pedro Uruelaren diseinuaren arabera 1642 eta 1677 bitartean eraikia da. |
|||
Elizak oinplano gurutze latindarra du, markatu gabeko gurutzadurarekin, lau tartetakoa eta kontrahorma artetan kokaturiko kaperak dituela, kanoi‑erdiz estalia dago gurutzadurako tartea izan ezik, hau kupulaz estaltzen baita. Kupula hau laster hedatu zen igeltsuzko apaingarriez eta denbora igaro ahala elizaren goieneko alderdietara horma pintura batez ederturik, azkenerako barrunbeari barroko zamatuegiaren itxura emanaz. |
|||
Harlandu onez egina da fatxada, soiltasun handikoa, komentuetako ereduarekin bat datorrena, bi solairuetan paramentu lauak ditu eta triangeluzko frontoiez koroatzen da. Beheko solairuan, atariak bi pilastra pare alboetan ditu, eta bi hegaltzarrez osaturiko paramentu lauak, eta fatxadako bi mailak ebakitzen dituen erlaitz gainaren erdian horma-hobi bat agertzen da, Birjinaren irudia duela. |
|||
Komentuak badu bi solairutako klaustro bat, soila berau ere: behekoa harlanduzkoa eta erdi-puntuko arkuak eta idi-begiko hutsarte edo baoak dituena, eta goienekoa adreiluzkoa, burudun leihoak dituela. |
|||
Zangozako merindadean apenas dagoen udal mailan erakusteko ezer, izatekotan ere: Irunberriko lekaime Beneditarren monasterio‑eliza. Honek, 1677 eta 1682 artean egin zenak, ilargixka-gangaz estaltzen den oinplano gurutze latindarra du, komentuetako arkitekturan ohikoa denez. |
|||
==== Ipar Euskal Herria ==== |
|||
Ipar Euskal Herrian, XVII. mendean eliza ugari eraiki ziren, eta aurreko eraikinak birmoldatzeko eta handiagotzeko aldia ere izan zen. |
|||
Elie Lambert historialari frantsesak Iparraldeko Euskal Herrian Erdi Aroko elizen berezko ezaugarritzat aipatu zituen batzuk garai modernoetan eraikitako elizei dagozkienak dira. Horien edertasuna eta dena delako indar hunkigarria xumetasun beretik sortzen zaizkio; xumetasun horrek, hala ere, onartzen du hainbat aniztasun Pirinioen harantzagoko hiru probintzietan batetik bestera igarotzen den heinean. |
|||
Oinplano gurutze latindarra –galeriarik gabekoa, beraz–, Miarritzeko San Martin elizaren antzera, salbuespen bakan batzuk izan ezik, habearte bakarreko eliza txikiak izan ohi dira eta horrela izateari ez zaio azalpenik bilatu behar, populazio txikiko landa-inguruak izatearena baino. Lambert‑en<ref>E. LAMBERT, ''L´Architecture religieuse dans le Pays Basque français''. Annales du Midi, 1952, 97‑112. or.</ref> ustez, eskualde horrek, bere kultur eta arte arloan, era bereziz jasotzen du abade-etxeen eragina; iritzi eztabaidagarria da batzuen ustez, izan ere, euskal bizimoduan parrokia funtsezko taldea izatea azpimarratzen dute, hau da, sendoki antolatua eta gizarte mailan garrantzi handikoa.<ref>René CUZACQ, ''L´architecture des églises au Pays Basque français''. Gure Herria‑n, 1942, 97‑113. or.</ref> |
|||
Egia esan, Lambert‑ek aipatutako eskualde desberdintasunek ez gaituzte arkitekturaren oinarrizko osagaietara eramaten, baizik eta lehentasunez erabilitako materialetara eta kanpandorreen moduko beste osagai eransgarrietara, batez ere. |
|||
Lapurdi. Lurralde horretako dorreek honako ezaugarri hauek dituzte: |
|||
* Atartea dute fatxadaren erdian, XVIII. mendean Gipuzkoan ohikoa zena.<ref>F. LAFAYE, ''Léglise basque.'' Gure Herria‑n, 1953, 75‑86. or.</ref> |
|||
* Lau angeluko oinplanoak izaten dituzte, edo oktogonala inoizka. |
|||
* Oinarri oktogonala duen bigarren solairuren bat izaten dute batzuk, atarte karratua gordez. |
|||
* Dorre mota honen garaiera makurra, habeartearena ia gainditzen ez duena da, eta ez du gezirik. |
|||
Zuberoa. Zuberoako elizetako dorreek beste egitura bat dute. Honelakoak zan ohi dira: |
|||
* Luzeak eta zorrotzak. |
|||
* Arbel-xafla beltzez estaliak, Pirinioez hegoaldeko Nafarroaren ekialdean ikusi daitezkeenez, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko bi eskualdeetan ez bezala, hauetan teila biribila erabiltzen baita estalgarritzat. |
|||
* Atartea oinetan dutela. |
|||
* Zuberoako dorreak elizaren fatxadan altxatzen dira eta ertz askoko hiru gailurrez amaitzen, hauetan Hirutasunaren dogma gogorarazteko xedea igartzen delarik. |
|||
Eskualde horretan, zenbaitetan, habearte nagusiaren ondoan beste alboko habearte bat eraiki ohi zen, aurrekotik zutabe zilindriko bat ala bestez eutsitako arkuen bidez bereizirik. |
|||
Nafarroa Beherea. Geografikoki beste bi probintzien artekoa delako, Nafarroa Behereak, Lamberten ustez, bietatik harturiko ezaugarriak bereganatu zituen, nahiz eta forma ugarikoa izan eta Lapurditik Zuberoatik baino gertuago egon. |
|||
Jatorriz Erdi Arokoa, eta zehatzago esanda erromanikoa den eliza mota honek XVI. mendeaz geroztik norabide aldaketa nabaria izan zuen, aipaturiko historialari eta Sorbonako irakaslearen ustez. Aldi berrietako aldakuntzarik esanguratsuenak presbiterioan eta alboetako galeriatan agertzen dira. |
|||
Eliza hauetan hormei josita eraiki ziren zurezko galeriak irtenbiderik egokiena zirelakoan eraiki ziren, biztanleria nabarmen hazi eta habearte bakarra alde batera utzi nahi ez zenean. [[Pierre de Lancre]] mariskalak, 1609an bere ibilbideetako Egunerokoan, galeria hauen bitxitasunaz harriturik idazten bazuen, uste izatekoa da XVI. mendean sarritako ohitura zela galeria hauek eraikitzea. |
|||
Elizako hormetan zehar luze doazen galeria hauek bi ala hiru mailatan jarriak izan ohi dira; baina bada bost solairuetako kasuren bat ere.<ref>R. CUZACQ, O.c.</ref> |
|||
Ipar Euskal Herrian hain bertako eta berea duten ohitura honek, elizkizunetara doazen gizonezkoen mugimenduaren erraztasunean laguntzen ez badu ere, gertutasunera behintzat behartzen ditu eta ikuspegia errazten, barrualdeko esparrua ikuskizunetako areto moduko zerbait bihurtuz. Garrantzizkoak dituzte, arreta handiz edertzen eta batzuetan margo desberdinez pintatzen zituzten eta. |
|||
Korua sarritan oso goiko mailan aurkitzen da –batzuetan aldare‑aldean izaten da–, dozena luze bat eskailera igo ondoren. Ohitura honen zuribidea Lambertentzat, sakristia presbiterio honen zoru azpian jartzea litzateke; eta honek erromesetako elizek berea zuten antzinako erlikia‑kriptan izango luke bere jatorria. |
|||
Bestalde, aldareak altura berezia du eta santutegi-alderentzat toki garaia gomendatzen zuen Trentoko ondorengo eliz jarraibideei dagokiena izan daiteke. |
|||
Elizara zetozen gizonezkorik gehienak galerietan barrena kokatzea sustraiturik dagoen ohiturak eragingo zuela pentsatzen da, ospakizunetako aldarea, zorua eta galeriaren bitarteko mailan egotea bilatuz. |
|||
Dagoeneko esan dezagun, ikonografia-ikuspuntutik eliza hauetako batzuk erretaula ikusgarriez aberastu eta edertuak geratzen direla; baina normalean hurrengo mendekoak direnez, beranduago aipatu beharko ditugu. |
|||
== Eskulturak eta erretaulak == |
|||
=== Erretaula berriak === |
|||
Eskulturen arte maila aurreko eskola erromanistak lortutako tontorrak ez baditu iritsi ere, XVII. mendean, kalitate on samarrekoa izaten jarraitzen du. Eskulturagintza hau, hainbat gunetan azaltzen zaigu: |
|||
* koruko aulkiterian, |
|||
* parrokia eta komentuetako horma-hobien fatxadetan, |
|||
* jauregien fatxadetan, |
|||
* zaindaritza duten kaperen apainketan, |
|||
* hilobi-monumentuetan, |
|||
* eskultura garrantzizkoa den erretauletan, batez ere. |
|||
Esan daiteke, urreztaturiko eta polikromiazko zuraren erresuma dela espainiar barrokoa eta euskal barrokoa. |
|||
Hitzarmenak. Erretauletako arteari dagokionez, esan dezagun komeni dela argi edukitzea erretaula baten eraikuntza lantegi konplexua zela, prozesu luzea eskatzeaz gain, elizbarruti bakoitzean bertako Sinodo Konstituzioetan aurreikusi eta arauturikoaren araberakoak baitziren: |
|||
* hitzartu eta dokumentuetan zehatz bildu beharrezko tratuei buruzkoak, |
|||
* nahiago zen estiloan –gehienetan jada bukatuak ziren erretaulekin alderatuta– eginak, |
|||
* bere mazoneria eta irudiak zein materialez zertu behar ziren, ordainketa moduak, beren azterketa eta tasazioa, eta abarrei buruzkoak. |
|||
Hitzarmena arkitektoarekin egiten zen eta batzuetan diseinuaren egilea bera izaten bazen ere, imajinagintzako eskulturagileak bilatzeaz eta tratua egiteaz berak arduratu behar izaten zuen. Horregatik, erretaulen hitzarmen baten dokumentuak ez zaizkigu beti informazio-iturri gertatzen, gaur gehien axola zaizkigun erretauletako eskulturagile eta erliebegileen izenak ezagutzeko orduan. |
|||
Euskal Herrian garai horretan arrunta zen hitzarmen horiek jendaurreko enkantean eta “kandelaz” egitea.<ref>Nahikoa bedi era honetako enkante baten adibidea ezagutzeko, kandela piztu baten aurrean ospatzen baitzen. Ataunen, San Martingo elizako erretaula nagusirako 1641ean ospatu zen enkantea: “Zabaliako Mateok 6.000 dukatekin ireki zuen enkantea, ondoren Arabako Zozayako Migelek 5.000 eskaini zituen, Diego Mayorak 4.000, Joan Mendarazek 3.900 dukat, eta azkenik Diego Mayorak 3.150 dukat; kandela luzez egon bazen ere piztuta, ez zen apustu hoberik eskaini zuenik azaldu”. J. de ARIN DORRONSORO, ''Clero y religiosos de Atáun'' (Gasteiz, 1964) I. CENDOYA‑k aipatua, ''El retablo barroco en el Goyerri''‑n. (Donostia, 1992), 71. or.</ref> |
|||
Egitura. Komeni da jakitea XVII. mendera arte iraun zuela bateraturiko multzo gisa Berpizkundera igaro zen Erdi Aroko erretaula gotikoaren egiturak, bere solairuetan eta kaleetan erliebeentzako nitxo edo etxeetan, apainketa aberastu eta aldatu bazuen ere. |
|||
Multzo hori ez zen soildu XVIII. mendean bitartean, eta erretaula gorputz konplexu bakar baina ongi batutako bat bilakatu zen, eta hori ez zen eragozpen izan ezarritako irudiei kokalekua bilatzeko, ohikoena baitzen irudiak inolako marko garrantzizkorik gabeak izatea, ertilari churriguereskoak edo rococoak izan zezakeen konposaketaren zentzuaren arabera. |
|||
Tipologia. Erretaula barrokoen labirinto polimorfikoetan ez galtzeko historialariak saiatzen dira aldizka sailkapenak egiten, tipologiaren arabera. Martin Gonzalezek,<ref>J. J. MARTIN GOZALEZ, ''Tipología e iconografía del retablo español del Renacimiento''.B.S.E.A.A., XXX. libk.‑an, (Valladolid, 1964) 5‑66. or.</ref> Gartzia Gaintzak,<ref>Mª C. GARCIA GAINZA, ''Notas para el estudio de la cultura barroca navarra''. L.D., V.ean, 10. znb., 1975, 127‑145. or.</ref> Inazio Zendoiak<ref>Zendoyak Gortetik zetorren barrokoko laugarren erretaula-mota bat ere onartzen du eta berak “madritarra” deitzen diona eta “churrigueresko aurrekoa” beste zenbaitzuk. O.c., 91‑124. or.</ref> eta Julen Zorrozuak<ref>J. ZORROZUA, ''El retablo barroco en Bizkaia'' (Bilbo, 1998) 88‑118. or.</ref> aukeratutako edozein eskemek balio diezaguke Euskal Herriko erretaulagintzari heltzen diogunean. Baina, Julen Zorrozuak eskaintzen duen sailkapen hirukoitzaren alde erabaki dugu: |
|||
* erretaula klasizista (c. 1620‑1680), |
|||
* erretaula churriguereskoa (c. 1680‑1740). |
|||
* erretaula rococoa (c. 1740‑1780). |
|||
Sailkapen honetan ez gatzaizkio data horri zehatz‑mehatz egokituko, hiru mota hauetan nolabaiteko misterio kronologikoa badela eta, aldaketak azkarrago gertatzen diren eskualdeetako hurbilpenaren arabera, kontutan harturik Baskoniako hainbat eskualdeetan badirela desberdintasunak. |
|||
Erretaula klasizista. Klasizista esaten zaion XVII. mendeko erretaulen ezaugarriak hauexek dira: |
|||
* ildaskaturiko zutabe klasiko handiak, |
|||
* dekorazioa kargatu samarra da, erretaula erromanistaren soiltasunaz alderatzen bada. |
|||
Ikonografia: |
|||
Hasiera batean eta Trentoko Kontziliotik sortutako ahalegin kateketikoaren ondorioz, eszena narratiboak dira nagusi. |
|||
Baina, hurbiltzera doan XVII. mendearen azkenaren eta rococo alderako urratsen arabera, honako ezaugarriok nabari dira: |
|||
* erliebe narratiboak noizbehinka azaltzen dira, |
|||
* irudi soilak eta solteak garrantzi gehiago dauka, ikuspuntu plastiko batetik –-nor den ezagutzera ematen duen enblemaren bat ondoan duela azaltzen den irudi soil eta solte batek bere esanahi biografikoa, berez laburbiltzen duela dirudi. |
|||
* imajinagintza, historietan baino gehiago kokatzen da pertsonaia sagaratuetan (Kristo, Birjina, Apostoluak, martiriak eta santuak). Pertsonaia sagaratu bakoitza bere berezko eremuan agertzen da, ongi mugatua eta bakar. |
|||
* margo‑oihalak ugari dira. |
|||
Trentoko eragina. Trentoko Kontziliotik pixkanaka urruntzeak, eta pretestanteen ''sola fides''‑aren aurrez aurre ekintza onen balioak behin eta berriz aldarrikatzen zituen Kontrarreformako borrokaren pentsamoldea uzteak, santuen heroitasunean arreta handiagoa jartzea ekarri zuen. Oraingoan, hauetako bakoitzak merezi du eliztarren jarraibide eta jaierarentzat kristau arteak norberari toki berezi bat izendatzea, hori dela eta mukulu biribil aldera egingo dute [[Erliebe (eskultura)|erliebeek]]. |
|||
Trento ondoko ikonografia plastikoa izugarri ugaria denez, ertilari eta lantegi sonatuenen lanak laburbiltzen saiatuko gara, euskal eta nafar eskulturagileek beste hispaniar artearen maisu handiengandik jaso zuten eragina azpimarratuz. |
|||
Ikuspuntu honetatik Euskal Herriko lehen eskultura barrokoaren historia izen entzutetsu baten eraginpean hasi behar da: galiziar maisu handi Gregorio Fernandez, Valladolideko eskola barrokoaren sortzailea. |
|||
Gregorio Fernandez: bere eragina gure herrian |
|||
Erretaulen egitura. Gregorio Fernandezen eragina erretaulen egituran bertan sumatu behar da lehendabizi; horrexegatik zenbait dokumentutan “arkitekto” izendatzen da. Eragin honi bere lehen jatorria italiar disenatzaileengan bilatu behar zaio, Vignolaren Regole delli cinque ordini d'archittetura delakoan hain zuzen ere, gaztelaniazko bi argitalpen azkar asko egin zitzaizkion horretan (1593‑1630). |
|||
Begirada mailan Vignolaren eragina Espainian El Escorialeko erretaularen bidez sartu zen; lehen ikusiaren arabera, hain lan itzel eta harrigarri hau ederki ezagutu zuten bizkaitar harginek ez ezik, baita tokia ezagutzera iritsi ziren maisu erromanistek ere, esate baterako, Joan Antxietak berak eta hori guztia grabatuen bidezko eragina kontutan hartu gabe.<ref>Euskal Herrian Francisco Vázquez eta Diego Basoco valladolidtarrek Gregorio Fernandezen eskulturentzat egin zituzten diseinuak eta erretaulak, 1590etik hasita, Juan Herrerak marraztu eta Perret‑ek grabatu zituen. El Escorialeko San Lorentzo basilikako erretaula nagusiaren estanpen banatzea, eta bertako arkitekto eta eskulturagilek, besteak beste, Bernabé Cordero edo Joan Bazkardok 1543an itzulia izan zen Vignolaren Erregela eskuetan izatea, horiexek dira Euskal Herrian erretaula klasizistaren sarbideari eutsiko dioten oinarriak”. J.J. VELEZ CHAURRI, ''La escultura barroca en el País Vasco''. Ondare 19, A.P.M. (Donostia, 2000), 54‑55. or. Ikusi, halaber, J.J. MARTIN GONZALEZ, O.c.</ref> Baskonian (Bergaran 1614ean eta Gasteizen ondoren, 1623tik aurrera) Gregorio Fernandezen lehen egonalditik bertatik hautaketa berehalakoan egin behar izan zen: |
|||
* erretaula erromanista, |
|||
* eta erretaula klasizistaren albistea. |
|||
Gasteizko San Migelen erretaula gertatu zen erakargarriena bere egituraren berritasunagatik, eta berau gertatuko zaigu eredu, oraindik ere nagusi zen erromanista gogoko hari aurka egin ziolako, oso poliki baizik sartu ez zen aldaketa hura zer izan zen ulertu ahal izateko. |
|||
“Korintoar ordenako bi gorputz zituen erretaula itzela, bost kalez eta atikoaz zatiturik dagoen hura, bereizketa garbiko lana da, Nava del Rey‑ko Joan Santuen edo Plasenciako katedralekoaren antzekoa.<ref>J.J. Martin Gonzalezek berregin egiten du Gregorio Fernandezi buruzko bere lanean (123. or.), bere traza Garcia Gaintzak argitaratua dela gogoraraziz. Prestameroren ustetan muntaketa Joan Velazquezi zor zaio eta erretaula 1637an kokatu zen. Ikusi Martin Gonzalezen bibliografia, O.c. 122. or.</ref> Dotorea eta egokia da egituraren funtsezko marrak inoiz ezkutatzera iristen ez den apainketarekin eta baditu galloiak, uztaietan itxurazko harriak, zintadun haurrak eta fruituak argiune eta oxkarretan; txartelak eta girnaldak idulki eta zerrendetan. Francisko Velasquez diseinugilea hartu behar da Valladolideko arkitektotzat, izan ere, honek eta bere anaia Joanek egin baitzituzten erretaula hau eta beste asko Gregorio Fernandezentzat”. Erretaula mota honen jatorria ez da zaila klasizismoaren haserako ereduetan ikusten.<ref>J.J. VELEZ CHAURRI, O.c., 51. or.</ref> |
|||
Beranduago, funtsean klasizista izateari utzi gabe, erretaularen arkitektura, egituretan eta apaingarrietan modalitate batzuk erakusten hasi zen, azkenean erretaula churriguereskoa izango zena iradokiz. Euskal Herrian erretaulagintzak norabide horretan aurrera jotzea Pedro de la Torre arkitektoak markatua eta eragina izan zen, Tolosako (erretaula desagertua), Bilboko Begoña eta (1640‑42) Santiago elizetan. |
|||
Ukaezina da kapitulu oso garrantzizko bat dela, XVII. mendeko euskal sormenaren barruan erretaulen diseinuari dagokiona, baina historia honi ezarritako mugek behartzen gaituzte aipamen urriak egitera eta gai honi buruzko historiako ikerketa dokumentatua eta sakona egin duten egileei lotzera. |
|||
Gregorio Fernandezen euskal eskultura |
|||
Gaztelako maisu handi honen estiloak berrikuntza nabariak jarri zituen, kultura erromanista lasai eta hotz honen aurrez aurre. Eskultura hau, batetik klasizismo izenez aipatzen duguna eta bestetik barrokoa aipatzen dugunean gure gogora etortzen zaigun horri egokitzen zaio: |
|||
* naturalismo alderako irudiak: anatomiako eiteetan eta janzkeretan egiantza bilatzen dute. |
|||
* sentimenduaren adierazpena: baina adierazpen hau arranditsu edo ozena izaten hasia da Trentoko Kontzilioaren arauei erantzunez, gure debozioa behartu eta beren keinu eta imintzioekin otoitz eginarazi eta gure nahimena menderatu nahiez, agian. |
|||
Gregorio eskulturan halako jenioa izanik, Trento osteko ikonografia taillatan ikusi behar da, Gregorio Fernandezek nolako eragin handia izan zuen euskal eskulturgintzan mendearen bigarren hamarkadaz geroztik San Inazioren irudia. Bergara. Fernandez, Valladolideko josulagunen ikastetxerako Loiolako San Inazioren irudi bikainean lanean ari zela, santu beraren beste irudi bat eskatu zitzaion Bergarako ikastetxerako. Aurrera zihoan 1614. Bost urte joanak ziren, zortzi urte beranduago kanonizatu zuten Jesusen Lagundiaren fundatzailea dohatsu aitortu zutenetik. Mende eta erdi beranduago, Espainiako erregeren aginpideko lur guztietatik josulagunak boteak izan zirelarik (1767), ikastetxea Bergarako Errege Mintegira eskualdatu zen, eta azkenik Erlijioso Domingotarren eskuetara. Bergarako domingotar ikastetxe horren elizan bada oraindik delako maisu horren lan bikaina. |
|||
Bere ondoren beste eskulturagile eta margolari askok bezala, ertilari hau Sanchez Coellok santuari egin zion argazkian inspiratu zen (1931n izandako sute batean desagertu zen margolana), A. Rafael Hornedoren<ref>R. Mª HORNEDO, ''La “vera effigies” de San Ignacio''. Razón y Fe, 154 (1956), 203‑224. or.</ref> iritziz “agian kokatua izan behar zuen herriko jendeak gidaturik, euskal arraza jatorraren hazpegiak areagotu egin zituen Fernandezek”. Lasai esan daitekeena eskultura horretan santuari bere aurpegian eta bere begiradan ematen jakin zuen espiritu mistikoaren adierazpen ezaugarriek hunkipena sortzen dutela. |
|||
Estiloaren ikuspegitik ikusten da eskultura honek markatzen duela historiako une horretan berezkotzat aipatu dugun oreka hori; hain zuzen ere, formalismo erromanistaren ordezko izan zen errealismo adierazkorraren eta hurrengo hamarkadetan bistako egingo den dinamismo barroko horren artekoa. |
|||
Gerora, Martzelo Martinezek polikromatu zuen, eta Martin Aranda zilarginak metalezko apaingarri batzuk erantsi zizkion; duela zenbait urte zaharberritu zen (1991). |
|||
Fernandezek egin zituen beste eskultura batzuk, gutxi izan dira Euskal Herrian gorde direnak; gerora aipatuko ditugu.<ref> Gregorio Fernandezek Euskal Herrian utzitako emaitza eta eraginari buruz, ikusi J.J. MARTIN GONZALEZ, ''Escultura barroca castellana'' (Madril, 1959) eta egile beraren, ''El escultor Gregorio Fernandez'' (Madril, 1980); Mª C. GARCIA GAINZA, ''La influencia de Gregorio Fernández en la escultura navarra y vascongada.'' B.S.A.A.n (1972), 371‑379; S. ANDRES ORDAX, ''Gregorio Fernández en Álava'' (Gasteiz, 1976); J.J. VELEZ CHAURRI, O.c. Ondare 19, 54‑55. or.</ref> |
|||
San Migel elizako erretaula. Maisuarenak izan daitezkeen beste eskulturak, solteak nahiz erretauletatik datozenak izan, oraindik ere ezagutu daitezkeenetatik, Gasteizko San Migel parrokiarako eskatu zioten erretaula da Euskal Herrian Gregorio Fernandezen lanik garrantzizkoena eta baita eraginik handiena izan duena ere. |
|||
Osagaien nolakotasunak, tailla-lanetarako prozedura teknikoak, polikromatze eta urreztatzeak, eta 1632an hitzarmena eduki ikonografikoen xehetasunek baldintzaturik egin zen eta denak ez egin arren, zehatz‑mehatz bete ziren. Tratuan hitzarturikoa hiru urteren buruan amaitua egotea zen, baina egiaz badirudi urte batzuk gehiago behar izan zirela bukatzeko, zeren eta Prestamerok ematen dituen berrien arabera, 1632ra arte ez baitzen bere tokian jarri. Fernandezek bere ofizialek lagundurik Valladolideko bere lantegian gidatu eta egin zuen lan bera eta halako handitasunak, konplexutasunak eta ikono ugariek –erliebe eta mukulu solteak– asko zailtzen dute lantegiko nagusiaren esku zuzena bereizten. |
|||
Erretaula harrizko idulki baten gainean kokatua dago eta baditu bi solairu atikodun, hiru kale eta bi kale tarte. |
|||
Hiru solairuen artean badira apaindurez hanpaturiko erliebeak dituen banku ala frisoak. Beheko oinean ebanjelioetako lau eszena agertzen dira: Deikundea, Epifania, Aurkezpena eta Ikustaldia. Bigarren gorputzaren oinetan dagoenak lau ebanjelarien eta sartaldeko lau Eliz Gurasoak erakusten ditu; goieneko frisoa bertuteen alegiei eskainia dago. |
|||
Multzoaren buru, lehen solairuko erdiko horma-hobian Sortzez Garbiaren irudia dago, bigarren gorputzeko zaindaria San Migel, eta atikoan Kalbarioa. |
|||
Erdiko Birjinaren irudia dago kale tartetan, San Pedro eta San Paulo alboetan dituela, eta artzainen Gurtza eta Erdainkuntzaren eszenak kaleetan; San Migelen parean, kale tartetan, San Sebastian eta San Felipe ikusten dira eta Gargano Mendiko elezaharra kaleetan; atikoan berriz, gurutziltzaturiko Kristoren alboetan San Joan Bataiatzaile eta Santiago apostolua. |
|||
Ikonografia multzo aberats eta askotariko honek nolako tamaina duen ikusita, pentsatzekoa da zenbait urtez lantegi oso bat eduki beharko zuela lanean. Parrokiak eskulturagilearekin egindako zorra 1637ra arte ez zuen kitatu ahal izan, maisua hil ondorenean, alegia. |
|||
Erliebeetan nahiz mukuluetan, imajinagintzak, bere ezaugarrietan estilo berriaren haserako une hartan gaztelar maisuak egina dela esan dugun naturalismo ozenari erantzuten dio. Litekeena da Maria Birjinaren erdiko irudiaren erantzukizun zuzena Fernandezek beretzat hartua izatea, eder eta gazte, aurrez aurre zutik, bere aurpegi biribila eta lepoa zilindrikoa, begiak erdi itxiak, eskuak alde batera bildurik, eta ia bere sinadura den ezaugarria, soingainekoa eta mantu zurruna tolestura zokotsu modura taillatuak. Ertilariak, hitzarmenaren arabera, bi aingeru jarri zizkion oinetan, eta hondoan berriz, paisaia hodeitsu eta aingeruak.<ref>Euskal Herrian eredu hau behin eta berriro kopiatu zen. J.J.VELEZ CHAURRI, O.c., 53. or.</ref> |
|||
Erretaula honetan Fernandezen sormen-ahalmena erakusten duten mukuluen eta erliebeen baliorik nabariena espresio ugaritasuna da. |
|||
Apostoluen bi printzeek maiestate hanpatu samar bera agertzen dute: lehenengoa bere ezkerreko esku gainean irekita daukan Ebanjelioetan arreta jarrita dagoela dirudien bitartean, Jendearen Apostoluak entzuleengana zorrozki zuzentzen dela dirudi. Gorpuzkera eta imintzioetan aberastasun bera ikusten da, Jesusen Haurtzaroko erliebeetan konposizioak simetriaren eta dinamismoaren arteko jokoa bilatuz. Deikundeko Birjinarengan harrigarrizko edertasuna du, aingeruaren mezuaren aurrean, jarrera beldurbera bezain harritu iheskorrak. |
|||
Ertilari-maisu honek, beti jakin izan du bere pertsonaiak ezaugarriz janzten, monotonian jauzi gabe; ia [[Mukulu biribileko eskultura|mukulu biribilekoak]] diren bere apaindurez hanpaturiko erliebeetan beti lortu izan du dinamismoa eta bete‑beteko konposaketa uztartzen –hitzarmeneko baldintzetan eskatzen zenez. Hanpadura horietan ikusten da ertilariak oroitu nahi dituen agerraldietan naturaltasuna bilatzen duten garaiko estanpak zituela inspirazio-iturri. |
|||
Egituren azterketari soilik lotuz, ez da gauza samurra, maisuaren eskua soil-soilik non ezagut daitekeen erabakitzea, izan ere, eszena eta irudi guztietan azaltzen baitira: |
|||
* ezaugarri duen hanpatasuna eta mantu irekia, |
|||
* tolesdura hautsi berak, |
|||
* aurpegi eta lepoetako biribiltasun bera, |
|||
* adierazkortasun zorrotza eta oparoa eta abar. |
|||
Erretaula honen eragina. Gregorio Fernandezen lan hau Euskal Herrian izateak ukaezinezko eragina sortu zuen euskal eskulturagileengan, Hernaniko erretaulan, esate baterako. Garzia Gaintzak jaso duenaren arabera, eragin hau Valladolideko guneko zenbait ertilariren artetik iritsi zen, baina, Nafar jatorrikoak zirenengandik, hala nola, Migel Elizalde ala Pedro Jimenezengandik. |
|||
“Elizaldetarrak Olatzagutiakoak ziren jatorriz. Migel, Gregorio Fernandezen alaba batekin ezkondu zen. Pedro Jimenez, Vianako nafarra berau, Oionen (Araba) Joan Bazkardorekin jardun zuen eta Fernandezekiko mendekotasuna azaltzen zaio honi ere, bere lantegian lan egindakoa baitzen”.<ref>Mª GARCIA GAINZA, ''La influencia de Gregorio Fernández...'' B.S.A.A., 371.ean; J.J. MARTIN GONZALEZ, O.c., 83. or.</ref> |
|||
Beste zenbait lan |
|||
* Gasteizko Frantziskotar Konzepzionisten komentuko elizan –San Antonio deritzan eliza–, erretaula nagusiaren eta bi alboetakoen hitzarmena egin zen 1618an; multzo honetatik Santa Teresa eta San Frantziskoren irudiak besterik ez dira gorde. |
|||
* Bere ardurapean, 1624tik aurrera Eibarko Frantziskotar lekaimeen komenturako zenbait erretaula ere hartu zuen, baina dena erre eta kiskali zen 1936ko gerra zibilean. |
|||
* Arantzazuko santutegiko erretaulak eta aulkiteriak garrantzi gehiagokoak izan behar zuten, baina lan hauei buruzko dokumentu ugari gorde bada ere, artelana bera, lehen karlistada garaian (1834) monasterioa erre zuen sutean desagertu zen. |
|||
* Azkoitiko Ecce‑Homoa. Maisu handiarenak diren ezaugarriak dituela eta, naturaltasuna eta deboziozko adierazpena duelako oso berezitzat hantzen den lan bakana da Azkoitian gorde den Ecce‑Homoa. Ipeñarrieta‑Idiakez sendiaren ondasuna izan zen eta bere egilearen izena, 1640an on Pedro Ipeñarrietak luzaturiko testamentu dokumentuan azaltzen da. |
|||
Irudi hau, zurean polikromaturiko garbitasun oihaleraino luzatzen den mukulu irudia da eta errealismo izugarriz egina dago, zainak, giharrak, ile eta bizar oso finak nabari zaizkiola. Bular gainean eskuak gurutzatuta, Aitari otoizka ahoa erdi ireki jarreran eta begirada zerura jasoa duen eskultura, Gregorio Fernandezena, Euskal Herriak duen ederrenetako bat dugu. |
|||
Erromanismoaren eta barrokoaren artean |
|||
Lehen eskultura barrokoaren irizpide kronologikoaren antolamenduak behartzen gaitu bi ertilarirengandik edo, hobeto esanda, bi lantegietatik hastera nolabait ere, manierismo Antxietarraren oinordekotzat hartu behar baitira: Pedro Aiala eta Joan Angulo. Eskulturagile hauek, beren taldeekin, Gregorio Fernandezen aurpegietako errealismoa neurri desberdinetan baitaratu zutenak dira: |
|||
* ertz askoko tolestura bereziak, |
|||
* ilearen tratamendu bera, ile‑xerloa kopetan duela, |
|||
* [[Erliebe (eskultura)|erliebeak]] [[Mukulu biribileko eskultura|mukulu biribi]]<nowiki/>l alderakoak. |
|||
Pedro Aiala. Gorago gogoratu dugu Gasteizko eskulturagile sendi korapilatsu eta aspaldiko baten kimua zen hau 1569an jaio zen. Frantzisko Aialaren semea zen, eta Joan Aiala II.aren biloba. Pedro 1569an jaioa zenez, bere artelanak XVII. mendekoak dira. |
|||
Familiako lantegian ikasi zuen erromanismoa eta hauetan agertzen zaigu: |
|||
* Billodako erretaulan (1606), |
|||
* Gopegiko sagrarioan (1610), |
|||
* Doroñuko erretaulan gelditu denean (1610), |
|||
* Zurbaoko sagrario hunkigarrian. |
|||
Baina Gregorio Fernandezen lanak goizegi begiztatzeagatik, arte emaitzak bi erretauletan apur bat eraldatzeko aukera eman zion, zahartzaro luzeak: |
|||
* Bergaran (1614), Gregorio Fernandezen San Inazio hartu zuen erretaula egin zuen, |
|||
* Gasteizen (1618). |
|||
Eskortzoen eta adierazkortasun naturalisten bila ikusten zaio, handitasun erromanista ukatu gabe, Zalduondoko (1623), Letonako (c. 1630), Zurbaoko (1633‑1642) eta Uribarri Ganboako erretauletan. |
|||
Uribarri Ganboako azkeneko erretaula honetan erdiko Birjinaren irudiak Gregorio Fernandezen Birjinen imitazio leial bat dirudi. |
|||
Joan Angulo. Bere aita Bartolome Angulo eta Pedro Gonzalez de San Pedrorekin egin zuen lan Barasoaingo (Nafarroa) erretaula nagusian.<ref>C.M.N. III.a, 36. or.</ref> |
|||
Etxalarko (Nafarroa) parrokiako Kalbarioa, XVII. mende hasierakoa, bere obratzat hartzen da, eta oso kalitate ederreko Kristo bat islatzen du. |
|||
Gero Gregorio Fernandezekin egin zuen lan eta harrez gero hainbat enkargu egin zuen Araban: |
|||
* Zalduondo eta Ozaetan bere anaia eta Pedro Aialarekin egin zuen lan; |
|||
* Arrietako erretaularen bankuan aurki zen lanean (1621); |
|||
* Gasteizko San Pedro parrokian taillatu zuen: haur bat babesten duen “Aingeru zaindariaren istorioa” erliebea (litekeena da Gregorio Fernandezen estiloan San Migelek herensugea lantzaz zulatzen duenekoaren imitazioa izatea.<ref>Teresa BALLESTEROS IZQUIERDO, ''El retablo del Santo Anjel de la Guarda en la iglesia de San Pedro de Vitoria''. Kultura 4. znb. (Ots. 1992), 19‑27</ref> |
|||
San Isidroren erliebea iturburu bat mirariz sortaraziz, Erroman eginiko grabatua da, San Isidro Nekazariaren aldarera igotzearen ospakizuna zela eta (1622). |
|||
Joan Angulo, bere seme Jose Angulorekin egin zituen lanak asko dira. Bere lantegitik sortu ziren honako erretauletako hauek: |
|||
Sagastieta (1630), Munain (1633), Dulantzi (1635), Añua (1635), Ali (1639) eta Lukoko (1640) erretauletakoak, beharbada. |
|||
Guztietan sumatzen da Gaztela aldeko eskulturaren kutsua. |
|||
<center>* * *</center> |
|||
Araba aldetik Gipuzkoa aldera igaroz gero, probintzia honetan ere aurkituko ditugu beren lanetan Gregorio Fernandezen eragina antzeman diezaiekegun eskulturagile sonatuak. Garrantzizkoenak nabarmenduko ditugu: Joan Mendiaraz, Diego Mayora eta Gartzia Berastegi. |
|||
Mendiaraztarrak. Mendiaraz familiak Urretxun zuen bere lantegia. |
|||
Ezer gutxi dakigu Domingo Mendiarazi buruz, Antxietaren inguruan trebatua izan zela uste bada ere. |
|||
Bizente Mendiarazi buruz berriz, 1625 eta 1627 bitartean Legazpi eta Zumarragako erretauletan jardun zuela badakigu, eta hauetako bat Legazpiko San Migelen ermita baterako izango dela. |
|||
Joan Mendiaraz. Domingo Mendiaraz honen semea eta agian Bizenteren anaia Joan Mendiarazen lana da hain, zuzen ere, gehien axola zaiguna, honetaz Inazio Zendoiak egindako ikerlanen ondoren berri gehiagoren jabe garenez.<ref>''El retablo barroco en el Goyerri'', 183‑185. or.</ref> |
|||
Legazpin. Ermitaren izena daraman San Migelen irudia. |
|||
Zumarragan dokumentuetan azaltzen zaizkionak: |
|||
* Gurutze bat (1618), |
|||
* eta aurretik Piztuera eta zutabeko Kristo bat. |
|||
Bere jatorritik gertuko Zumarraga eta Legazpiko inguru estutik kanpo, Araban beste lan batzuk ere bere gain hartu zituela azaltzen da dokumentuetan: |
|||
Maeztun, gerora ordezkatua izan zen sagrario bat egin zuen; |
|||
Erroetan, San Sebastian martiriaren erretaula baten arkitektura berari esker egin zen; santuaren irudia Diego Mayoraren ardurapean geratu zen. |
|||
Legazpin alboko erretaula. Joan Mendiaraz 1631ean Gipuzkoara itzuli zen eta bere suhi Joan Gartzia Berastegirekin batera Legazpiko parrokiarako alboko erretaulatxo bat egiten jardun zuen. |
|||
San Inazioren irudia. Mendiarazek bere bururi betebehar hau jarri zion “Azkoitiko parrokia-elizan dagoen Loiolako San Inazioaren antzeko irudi mukulu bat erretaula eta guzti egingo zuela, zeinarengatik 100 dukat jasoko zuen”. Loiolako San Inazioren kanonizatze eta Probintziako Zaindari izendatu zeneko garaia zela eta (1622) Batzarrek Santuaren estatuak edo irudiak egin zitezela agindu zuten. Mendiarazek Legazpirako taillatu zuen San Inazioren irudian, Migel Goroa eskulturagileak Azkoitirako egin zuenaren ereduari jarraitzeko gomendioa egin zitzaion. Gipuzkoako Zaindari Santuaren betiko irudia da, XVII. mendean ohikoa, eskuineko eskuan Jesusen Izenaren enblema edo anagrama duena eta liburua (Konstituzioenak ala Gogo Jardunenak) ezkerrekoan. |
|||
Mendiarazen eskultura, irudi zurruna, grazia eta mugimendurik gabea da, eredutzat hartu zuen Azkoitikoa baino kaskarragoa kalitatez. |
|||
Arriarango erretaula. Joan Mendiarazek, 1624an Arriaranen elizako erretaula egin zuen. Urte horietan bertan Gregorio Fernandezek Gasteizko San Migelen erretaulan eta Arantzazuko Andre Mariaren santutegikoan ziharduen. Beranduago desegin egin zen azkeneko lan honetan, Mendiarazen alaba batekin ezkondu zen Gartzia Berastegi izan zuen lagun maisu gaztelauak. Familiako egoera horrek lagunduko zion Mendiarazi Gregorio Fernandezekin harreman zuzen bat izaten eta, Urretxuko eskulturagilearen lanen barruan, Arriarango honek duen kalitatea baino hobea lortzen. Hauxe baita agian bere lanik hoberena; erromanista itxura argi baten ondoan, errealismo barroko hasberri bat suma daiteke. |
|||
Lazkaoko sagrarioa. Mendiarazek 1633an, Lazkaoko parrokiarekin egin zuen hitzarmena, 140 dukaten truke sagrarioa egitekoa; delako sagrarioa ez da gorde. |
|||
Diego Mayora. Mendiarazek baino garrantzi handiagoa du Diego Mayora eskulturagileak, Seguran bizi zen eta diseinugilea ere izan zen, kalitatez hobea ez bazen ere, bai ordea kantitatean. |
|||
Bengoetxearen ikasle honek erromanismoaren jarraibideak eredu izan zituen bere lehen lanetan. Gerora, Gregorio Fernandezen Arantzazuko lanaren eraginez, aldatu egin zuen bere estiloaren norabidea. |
|||
Zendoiak dioenaren arabera, aurreko estiloari nagusigoak hartu zion atxikimendua zela eta, eta itzal izatera ere iritsiko zitzaion beste imajinagilerik ere ez zelako, 1620 eta 1650 bitartean Goierrin (Gipuzkoako goialdeenean) bere artea ia monopolioa izana ulertu egiten da.<ref>O.c., 152. or.</ref> Bestalde, urte luzeetan bizi izanak –1650. hamarkadan zendu zen– eta bere jarduera emankorrak, mendearen lehen erdi horretan, bere eskulturetan, erretaula lanetan baino hobeto sumatzen zaion estiloaren garapenera eraman zuten. |
|||
Nafarroa. Eskualdeko erretaula nagusietarako egin ziren bere lehendabiziko lanak. Baina, oraindik gazte zelarik, badirudi Nafarroako erretauletan ere esku hartu zuela. |
|||
San Migelen erretaula Olatzagutian. Zehazki esateko, 1627an San Migelen erretaulan aurkitzen zen lanean. |
|||
Erretaulak baditu zortzi taula eta beste hainbat mukulu. Ia bere bizitza osoan Mayorak erakutsi zuen estetika erromanistarekiko leialtasuna zela eta, uste izatekoa da berari emango ziotela bankuko taula erliebeak egiteko. Baina, egitasmo ikonografiko hain korapilatsuak denbora luzez ertilari bat baino gehiago esku beteko lanez eduki zuenez gero, ez da erraza bere egilearen nortasuna ziurtasunez erabakitzen. |
|||
Araba. Mayorak, Arabako parrokietan ere egin zuen lan: |
|||
Okarizeko parrokiarako San Kristobalen irudi bat egin zuen 1625ean, eta beste batzuk beranduago San Antonio Abadearen irudia eta gurutze bat eliz bererako, baina, artelan hauetakorik ez da bat ere gorde. |
|||
Erdoñanako (Araba) erretaula nagusian, 1633 eta 1639 bitartean angeluzuzenezko zortzi nitxotan kokatuak dauden irudiak taillatu zituen eta baita ederki asko asmatu ere, Jasokundearen erdiko irudi eder eta hunkigarrian. |
|||
Erroetako parrokian, 1646an, San Sebastianen irudia egin zuen, lehen esan dugun bezala, Joan Mendiarazek hitzarmen egin zuen alboko erretaula batentzat. Imintzio barrokoak dituen irudia dugu, eskulturagilearen bizitzako azken aldiko data salatzen duena. |
|||
Gipuzkoa. Gipuzkoan berak egin zituen lanak ere ongi dokumentatuak daude: |
|||
Lezoko erretaula nagusian, Domingo Goroa erretaula‑mihiztatzailearekin hitzarmena egin zuen hartan Mayora izan zen eskultura lanez arduratu zena, horretan Goroa berak esku hartu behar izan bazuen ere. |
|||
Zeraingo erretaula nagusian, 1624an, inola ere azkar samar eginak izan behar dute imajinek. Egitura erromanista duen erretaula batean, bakoitza bere horma-hobian sartuta, santuen zortzi irudiek eta hauetaz gainera, Jasokundeko irudiaren mukulu nagusiak eta atikoko Kalbarioak ohikoa duen egitura erromanista agertzen dute: |
|||
* aurrez aurreko jarrera, |
|||
* monumentu alderako joera apur bat duen gelditasuna, |
|||
* anatomian egokitasuna baina, baita aurpegietako adierazkortasun gabezia garbia ere, |
|||
* bankuko erliebeetan naturalismoa baino manierismo gehiago duten irudiak agertzen dira. |
|||
Gaintzako erretaula. Denbora gehiago behar izan zuen 1626an Gaintzako erretaula nagusirako hitzartutako tratu handia burutzen, 1653an oraindik Mayora eta bere laguntzaile Joan Ayerdi asebetetzeko eran ordaindu gabea zelarik. |
|||
Erretaulako gaiak ohikoak dira: Kristoren haurtzaroko eta Nekaldiko irudiak eta San Migelen elezaharrekoak, Gregorio Fernandezek garaitsu horretan Gasteizko San Migelenean garatu zituenak, eta Mayorak ikusiak izan zitezkeenak; dena delarik ere, hori ez zitzaion nahikoa izan erromanismotik askatzeko, ezta bere artelanen kalitatea hobetzeko ere. |
|||
Segurako ertilariak ez du ia inoiz konposaketa zentzu on bat harrapatzen eta giza irudi lerdenaren aurrean sor geratzen da, beti mozkote samarrak sortzen baitzaizkio hauek. |
|||
Legazpiko Jasokundearen parrokiako erretaulan ere ez du kaskarkeria gainditu. Erretaula hau 1639an egina da eta Santa Ana eta Birjina Haurrari eskainia dago. |
|||
Ataungo San Martinen erretaula nagusian Mayorak egokiago jardun zuela iruditzen zaigu. Hainbat eszenatan, Artzainen Gurtzarenean, esate baterako, konposaketan egokiago asmatzea lortu zuen, eta, oro har, argi dago irudiek naturalismoan eta mugimenduan irabazi zutela erretaula honetan; tolesduren batzuetan Gregorio Fernandezen eragina ere sumatzen da, nahiz eta inoiz bereganatzerik lortu ez izan Valladolideko maisu handiak bereak dituen gorputzetako arintasun errealista eta aurpegietako adierazkortasun gozoak.<ref>Zendoyaren ustetan San Frantzisko estigmatizatua eta atikoko Kristo gurutziltzatuaren irudiak baino ez dute azpimarratzerik merezi, beren barrokotasun kutsuagatik, nahiz Gregorio Fernandezen aipamenengatik.</ref> |
|||
Beste zenbait artelan. Hala, ez dugu beharrezko ikusten Munain (1631), Heredia (1637) eta Alaiza (1646) nahiz beste leku batzuetan Mayorak egin zituen lanetan gelditzea, non gutxi-asko dokumentuen bermeaz, Segurako eskulturagilearen gubia ikusi nahi izaten den. |
|||
Joan Gartzia Berastegi. Beste asko lez, bi lanbide –arkitekto eta eskulturagile– elkartzen dituen maisu bat Joan Gartzia Berastegi dugu. Dokumentuetan “Valladolideko erretaula-mihiztatzailea” (1631) deitzen zaio. Ohar honek Gregorio Fernandezen lantegiarekin harremanetan jartzen du, eta halaxe gertatu zen Gipuzkoara Arantzazuko erretauletan lan egitera 1627an maisu Valladolidtarrak tratua eskaini ondoren iristen denean; bere kontura hartu zuen gerora aulkiteriaren lana. Eskulturagile gailego handiaren kategoria maila iritsi ez bazuen ere, “ez zela gutxiesteko ertilaria” epaitu zuen Julian de Pastor y Rodriguezek.<ref>''Historia de la imagen y santuario de Nuestra Señora de Arantzazu'' (1880). Bilbon argt. (Bilbo,1985), 171. or.</ref> |
|||
Arantzazuko aulkiteria 1834ko sutean erre eta desegina izan zenez, beste lanetatik epaitu beharko da –Viñazako Kondeak, Fernandezena<ref> ''Adiciones''... (Madril, 1889), 260. or.</ref> berarena zela aitortu zuen– eta bere kalitatea ikusita, beste batzuetatik, besteak beste, zenbait ikertzaileen arreta merezi duen Zegamako erretaula nagusitik. |
|||
Berastegi, familiaz, Joan Mendiarazen enborreko egin zen, bere alabarekin ezkontzean. |
|||
Erretaula txikiak. Mihiztatzaile edo arkitekto modura lan eginaz, erretaula txiki sail bat egin zuen: |
|||
* Legazpin (1631), |
|||
* Lazkaon (1640), |
|||
* eta Seguran (1654). |
|||
Aulkiteria. Gaur egun desagertua den Gasteizko San Domingo komentuko koruko aulkiteria (1654). |
|||
Zegamako erretaula. Zegaman egin zen lanari dagokionez, erretaulako mazoneria-lana egin zuela bederen ezin daiteke zalantzan jarri.<ref> “Erretaula nagusiaren eraikuntza alboetako beste hirurekin burutu zen, 1638ko maiatzaren 22an egin zen idatziaren arabera, hauetako bi oraindik mantentzen dira eta egile Zegamarra den.... arkitekto maisuaren egitasmoa “kandelara”, 3.950 dukatetara makurtuz” azaltzen da. I.CENDOYA, O.c., 191‑192. or.</ref> |
|||
Baina, hemen imajinagintza baizik ez dugu ukituko. Berastegiren arkitektura lana aitortzen eta goraipatzen du Velez Chuarrik, baina honen iritziz, irudiak ez dira bereak, zeren eta “nabari diren hainbat esku Viana‑Cabredoren lantegiko eskulturen sintonia berean azaltzen baitira. Ez litzateke batere harrigarri izango Bazkardo bera edo Diego Jimenez II.a lan honen atzean izatea”.<ref> “Gorpuzkerek eta konposaketek zenbaitetan Gregorio Fernandezen oroigarriak erakusten dituzte; baina oraindik ere nafar‑errioxar lantegi oparotik gertuago leudeke”. J.J. VELEZ, O.c., 70. or.</ref> |
|||
Egilea dena delakoa izanik ere, bereziki miresgarria da aldare nagusiko erretaula. Laua da zabaleran, bankua, bost kaletako bi gorputz eta errematearekin egituratzen dena. |
|||
Bankuan 4 ebanjelariak irudikatzen diren erliebeak daude; eta bi gorputz edo solairuetan, berriz, eskalearekin dagoen San Martin irudikatzen da erdiko nitxoan; lau etxeetan eszena hauek daude, gorputz bakoitzeko bina: Deikundea, Ikustaldia, Artzainen Gurtza eta Erregeen Gurtza; kale tartetan santuen estatuak agertzen dira Pedro eta Paulo, Joan Bataiatzailea eta Bartolome; atikoan, Kalbarioa, saihetsetan San Frantzisko eta San Antonio Paduakoren irudiak dituela. |
|||
Anatomien egokitasunak, jantzien zabalera dotoreak, jarreretan berezko malgutasunak, espazioaren iradokizunak eta perspektiban asmatzeak, keinuen grazia eta adierazkortasun eraginkorrak multzo osoari aparteko kalitatea ematen diote. |
|||
Arkitekto eta mihiztatzaile, bere maisutasunaz ziur gaudelarik, Zegamako eskultura-lanen egilea Berastegi dela erakutsiko balitz, barroko aldian berezkoa zen espezializazioari ihes egitea lortu zuen ertilari horietako baten aurrean ginateke. Egia da bai, galdera susmagarri honek harrapatzen gaituela: zergatik ez zioten besterik agindu eta ez dugu bere beste eskultura lanik ezagutzen? Nolanahi ere, Velez Chaurrik dioenez, “aitortu beharrean gaude Gipuzkoako eskultura barrokoaren multzorik hoberenaren aurrean” gaudela. |
|||
<center>* * *</center> |
|||
Valladolidetik, Berastegi Gregorio Fernandezen esparruan oroitu dugun ezkero, Arabara maisu handiaren ingurura iritsi eta beren artelanak utzi zituzten beste ertilari kanpotar batzuk ere gogoratu beharko lirateke, esate baterako, Rubalcaba. |
|||
Gabriel Rubalcaba. Cudeyoren lantegiko Gabriel Rubalcaba, Salamancan egona zen Pedro Hernandezen etxean langintzako ezaguerak hobetzen. Caicedo Behekoan erretaula nagusiko erliebeak egin zituen (1642); Ikustaldiaren erliebean Valladolid aldeko ukitua sumatzen da. |
|||
<center>* * *</center> |
|||
Bestalde, erromanismotik hasi eta barroko aurreko errealismoraino, XVII. mendearen lehen erdian euskal eta nafar ertilarien bilakaera nolakoa den ikusi nahi bada, ezinbestekoa dugu egile esanguratsuena den horrengan gelditzea: Joan Bazkardo nafarra. |
|||
Joan Bazkardo |
|||
Margolari baten semea zen Joan Bazkardo Caparroson jaio zen 1584an, Gonzalez San Pedroren lantegian ikasi zuen Cabredon eta bere alabarekin ezkonduta, 1600ean bere aitaginarreba hil zenez, bere lantegiko buru gelditu zen. Horrela beraz, Antxietaren erromanismoaren oinordeko izanik, berehala bereganatu zituen naturalismoaren berrikuntzak. Erretaulen diseinatzaile bikaina, lehenengo erromanista gustuarekiko leiala izan bazen ere, gero klasizismo alderako bilakaera izan zuen, bere eskultura lanetan baiezta daitekeenez. |
|||
Mende hauetako eskultura lantegien historia egiten ahaleginduko bagina, ezin ahantziko genuke –erromanismoaren kapituluan aipaturik utzi dugu– Cabredoko lantegiak izan zuen garrantzia, hainbat belaunaldi lanean egin zituen lantegia izanik.<ref>Lantegi hau, XVI. mendearen azken herenean Pedro Gonzalez San Pedroren eta Diego Jimenez “Zaharraren” eskumenean egon zen; Bazkardo eta Diego Jimenez “Zaharrarekin” kemen berriak hartu; Diego Jimenez Gaztearekin iraun zuen eta gerora Bernardo Elcaraetarekin, eta azkenik XVIII. mendean Frantzisko Jimenezekin. Honako hauxe da Jimeneztarren ahaidetasuna: Joan Bazkardo, Ana Maria Gonzalez San Pedrorekin ezkondu zen, eta bi hauengandik sorturiko alaba, Diego Jimenez II.arekin ezkondu zen, horrela bi eskulturagileren adarrak elkartuz. J.J. VELEZ CHAURRI, O.c., 67‑68. or.; ikusi, halaber, C.M.N. II, 1, XXXI.ean, 387. or</ref> Bazkardo da, inolako zalantzarik gabe Cabredon jaio zen ertilari leinu horretako eskulturagilerik garrantzitsuena. |
|||
Erretaulak Caparroson. Bere jaioterrian, Caparroson, gorde ez diren hainbat erretaula egin zituen. |
|||
Martin Bidartek esku hartu zuen erretaula nagusia, artean ere erromanista kutsu apur bat zuena zelarik. Handik, irudi batzuk salbatu ziren, erretaula, beste multzo barroko batek ordezkatu zuenean: |
|||
* Igokundea eta Mendekoste irudikatzen dituen bankuko bi erliebe, barroko aldiko polikromia polit bat dutenak dira. |
|||
* alboko kaleetako Pedro eta Paulo Santuen bi mukulu ere, Bazkardok eginak izango dira; bolumen handiko irudiak dira, zurrun eta ertz askoko tolesdurak dituzten mantu zabaletan bilduak. |
|||
Caparrosoko Virgen del Soto deritzanaren egilea nor den ere ez da zalantzan jartzekoa, Gaztela aldekoekin alderatuz gero, Maria Birjinaren irudirik ederrenetarikoa da, polikromia bikain batek areagotua delarik kasu honetan.<ref>C.M.N. III, XXVIII.ean.</ref> |
|||
Antxietaren erromanismoarekin. Bere lehen urteetako jardunean Bazkardok Antxietaren erromanismoa zabaltzen jarraitu zuen. |
|||
Oso litekeena da Cabredoko parrokiaren erretaulako eskultura batzuetan bere eskua ikusi izatea, lantegi hori berak gidatu baitzuen hil zen arte. |
|||
Tuterako katedraleko erretaula nagusian, eskema erromanistari leial zaion Igokundearen estatua berari esker egina da (1606). Baina, irudia ingurutzen duten aingeruak 1620an Pedro Martinez eta Joan Binies‑ek eginak dira.<ref>C.M.N. V, 1.ean, 259. or.</ref> |
|||
Oraindik erromanistak diren lehen lan horien artean sartu behar da Guardiako Santa Mariaren erretaula. |
|||
Iruñeko katedraleko bihitegiaren barruan (gaur egun katedraleko Museoa) Bazkardok 1616rako jada taillatua zuen Gurutziltzaturiko Kristoren irudi bikain bat dago. “Kristo bizirik adierazia dago, burua ezkerraldera okertua eta begirada gora aldera. Garbitasun‑oihala eskuinean korapilaturik duela, gorputza nabarmen azaltzen da bere soin‑enborraren anatomia sendotasunagatik eta beso eta zangoetako muskulaturagatik”.<ref>C.M.N. V.ean, 62. or.</ref> |
|||
Gregorio Fernandezen eraginarekin. Ondoren, Gregorio Fernandezen eragina bereganatuz, Arabako Errioxan eta Gipuzkoan lan oso emankorra lantzen jardun zuen. Bera zen lehen arduraduna erretaula nagusi hauetan: |
|||
Oiongoan (1624) Pedro Jimenez I.aren laguntzarekin, |
|||
La Puebla de Labarkakoan (1638) Diego Jimenez II.arekin, |
|||
Tolosakoan (1643) Bernabe Corderorekin, 1781ean sute batek irentsi zuen lanean, |
|||
Irungoan (167…), Junkaleko Andre Mariaren erretaula ederrean. |
|||
Meanuriko elizan: |
|||
* 1633an koruko aulkiterirako diseinua egin zuen, Andres Larreak bukatu zuena; |
|||
* hiri horretan bertan sakristian aurkitzen den Arrosarioko Andre Mariaren estatua taillatu zuen 1638an. Azterketa estilistikoak berak bultzatzen du, hainbat lekutan banatuak dauden beste Arrosarioko Birjina batzuk bereak direla pentsatzera. |
|||
Vianako Santa Marian: |
|||
* Bazkardok San Bartolomeren erretaulan esku hartu zuen mendearen laugarren hamarkadan; atikoko San Migel eta bi erliebe, erromanismoa eta naturalismoa uztartzen direneko lanak ditugu.<ref>C.M.N. II, 2an, 567. or.</ref> |
|||
* Vianako eliza berean, Santiago eta Santa Katalinaren erretauletan, Joan Bazkardoren (1631) eskultura-lana dokumenturik azaltzen da, Diego Jimenez II.ak lagunduta egina, beharbada. |
|||
Egitura hauen traza badirudi Logroñoko Santa Maria la Redondako erretaulan inspiratuak daudela. |
|||
Izendapenak. Bazkardok, Pedro Jimenezekin batera 1626an<ref>C.M.N. II, 2an, 572. or.</ref> egin zuen Logroñoko Santa Maria la Redondako Kristoren erretaula, izendapen hauen adibidea da. |
|||
Eliza honetan bertan Bazkardoren lantegiarekin zerikusirik izan dezakeen Gurutziltzatuaren tailla eder bat jasoa dago sakristian. |
|||
Gauza bera gertatzen da Vianako kanposantuko kaperan gurtzen den beste gurutziltzatuaren irudi batekin. |
|||
Anitz dira Bazkardori edo bere lantegiari egiten zaizkion esleipenak, hona hemen adibideak: |
|||
* Asiaingo erretaula nagusiko Jasokundearen irudia, |
|||
* Marañongo elizako Ecce‑Homo artistikoa. |
|||
Joan Bazkardoren lorratza |
|||
Diego Jimenez II.a. Bazkardoren eraginik izan duenik izan baldin bada, lehendabizikoa Vianako dinastiako Diego Jimenez II.a, bere suhia da zalantzarik gabe. Mikaela Bazkardorekin ezkondu zenean, elkarturik geratu ziren Viana eta Cabredoko lantegiak. Gasteizen kokamena harturik, Diego Jimenezen artelanak 1641etik hasita dokumentuetan sarritan azaltzen dira, hain justu, La Puebla de Labarkako erretaularen eskultura erdiak bere aitaginarrebak uzten dizkion garaitik. |
|||
Urte horietatik, 1660an, heriotzako ordura arte, Araba eta Errioxan lan emankor bat egin zuen, lantegiko nagusiak markaturiko ereduak jarraituz, baina horrek ez zion eragotzi hizkera hori berea duen hiztegi apur batez ñabartzen: |
|||
* tamaina handiko irudiak, |
|||
* mantu zabalez estaliak, |
|||
* toles zurrunak eta |
|||
* profil zorrotzeko aurpegi adierazkorrak. |
|||
Bere lanak Arabako Errioxan leku askotan zehar zabalduko dira (Ekora, Paganos, Eltziego, Guardia, Nabaridas, Leza) eta Ekialdekoan (Dallo, Luzuriaga, Erroeta). |
|||
“Artelan horietan gehienak alboko erretauletarako irudiak dira, eta Dallon baizik ez zitzaion agindu erretaula nagusi bat oso‑osorik bukatzeko, Oinak Garbitze eta Afari Santuko erliebeekin eta San Pedro, San Paulo eta San Andresen taillekin”.<ref>J.J. VELEZ, O.c. 68. or.</ref> |
|||
Bernardo Elkaraeta. Asteasun (Gipuzkoan) jaio zen Bernardo Elkaraeta, Santo Domingon bertakotu eta han lantegi bat sortuz, Cabredon ikasle jardun ondoren agian. Nolanahi ere, bere estiloak Bazkardorena gogorazten du; eta bere jarduerak lehentasuna Errioxa Garaian izan bazuen ere, Burgosera ere iritsi zen, baina batez ere, bere bizitza luzean zehar Baskonia osoan barrena hedatu zen: |
|||
* Larraulgo erretaula nagusiko irudiak (1655), |
|||
* San Migelen eta Arrosarioko Andre Mariaren irudiak Bergarako San Pedro parrokiarako (1656), |
|||
* Lezarako irudiak (1667‑1670), Gatzaga Buradonerako irudiak (1677) eta abar. |
|||
Bere lanen arteko ale eder bat galdu egin zen, Bilboko San Frantzisko komenturako eta Guardiako Santa Mariarako (1662) burutu zituenak, esate baterako. |
|||
Bere lanik garrantzizkoen eta esanguratsuenak Viana, Eltziego eta Bastidan ikusi behar dira: |
|||
Vianako erretaula nagusiak hiru gorputz, hiru kale eta lau kale tarte ditu. Bertan, Elkaraetak, Andres Larrea, Joan Larrainzar eta Joan Bautista Susorekin elkarlanean, 1670 eta 1674 bitartean, hamabi apostoluz, santuz eta martiriz inguraturiko Maria Birjinari buruzko mukulu eta erliebeen egitarau zabal bat burutu zuen. |
|||
Elkaraetak apur bat areagotu egiten du barrokismoa janzkeratan, jarreratan eta keinuetan; bere pertsonaietan ezagunak diren ile mardul kizkurreko, hazpegi txikiko aurpegi herrikoiek ez dute bere maisu Bazkardorenak duten dotoreziarik. |
|||
Elkaraetarekin, Eltziegoko San Andresen erretaulan elkarlanean aritu ziren Diego eta Pedro Jimenez. Badirudi Asteasuko eskulturagileak eginak direla: |
|||
* Apostoluen irudiak |
|||
* eta Birjinaren historiaren oholak. |
|||
Horietan alderdi “piktorikoa” edo bizitasun plastikoa izan da azpimarratua, zenbait eszenatan, besteak beste, Maria belauniko eta besoak zabaldurik Jainkoaren mezua onartuz, Vianakoaren oso antzera agertzen duen Deikundearenean. |
|||
Bastidan, mukulu handiak gainjartzen zaizkie erliebe txikiei, Viana eta Cabredoko lantegiekin lotura sumatzen zaien San Pedro eta Jasokundean, esate baterako.<ref>Ibidem 69. or.</ref> |
|||
Frantzisko Foronda. Viana‑Cabredoko lantegiekin badu zerikusirik, 1625ean Valladoliden aurkitzen zenez, Gregorio Fernandezekin izan zuen harremanaren berri garrantzitsua ezaguna dugu. Itzuli ondoren, lehendabizi Cabredon kokatu zen eta gerora lantegia irekiko zuen Arnedon. Bartolome Calvorekin izan zuen lotura ere ezaguna zaigu. |
|||
Aguraingo Santa Maria parrokiako erretaula nagusiaren atikoan (1637) egin zituen zenbait erliebe, Jasokunde/Koroatzearena hain zuzen ere, Valladolideko maisuaren Guztiz Garbiaren irudietan aurkitzen den ereduari jarraikiz. |
|||
Errioxan egin zituen zenbait lanez gainera, beste hauetaz ere arduratu zen: |
|||
* Urarteko alboko erretauletako irudiez, |
|||
* Bernedoko sagrariokoez (1663), |
|||
* Hiriberriko (Tobera) (1663) erretaula nagusiko bi Joan Santuen irudiez eta sagrarioaz, non lantegiko eskemak errepikatzen diren. |
|||
Bartolome Calvo. Viana‑Cabredoko lantegiarekin badu zerikusirik honek ere. Eskulturagile honek Orbison familiako lantoki emankor bat eratu zuen, bere seme Bartolome eta Migelekin batera. Lantegi horretatik sortu ziren Cabredoko lantegiarekin izandako harremanak nabarmenduko dituen lanak: |
|||
* Aletxan, San Esteban bat (1659), |
|||
* Bujandako Arrosarioko Ama (1664). |
|||
Eta hainbat irudi: |
|||
* Orbison (1665) eta Oteon (1666) alboetako erretauletakoak, |
|||
* eta Kripango (1663), Maeztuko (1666) eta Gebarako erretaula nagusietakoak, azkeneko hau zati batzuetan, bederen, bere semeek egina da (1680). |
|||
Agian, lan hauen kalitate estetiko eskasa, “arte herrikoia” izendapenez izendatzea egokiago litzatekeen esku-hartze horrek eragindakoa izan daiteke. |
|||
Domingo eta Martin Zatarain. Beharbada, Joan Bazkardoren ondoan ikasia izango zuten langintza eta honako erretaula hauek egin zituzten: |
|||
* Hernanikoa (1651), |
|||
* Andoaingoa (1657), |
|||
* Ordiziakoa, |
|||
* eta Zaldibiakoak (1660) beharbada, bertako erretaulen kontratista Bernabe Cordero eta Pedro Latijera arkitektoen inguruan ibiliak baitziren.<ref>I. CENDOYA, O.c., 215. or.</ref> Nolanahi ere, balio gutxiko ikono-multzoa da, bere arkitekturarekin alderatuz gero. |
|||
Lehen Barroko aldiko eskulturagile Nafarrak |
|||
Nafarroan XVII. mende osoan ezagutu zen erretaulen hedadurak, lantegi gehiago ireki beharra ekarri zuen, non gremioetan bildurik, Erriberan bereziki, bezero elizkoi eta dirudunen zerbitzuan jardun zuten. |
|||
Gurrearen lantegia. Tuterako Joan Gurrearen lantegitik irten zen: |
|||
* Birjinaren estatua (1635), Tuterako Garaziaren Andre Mariaren (Ospitalea) erretaula nagusian erdiko nitxoan dagoena, ukitu erromanista garbiekin. |
|||
* delako ospitale berean jasoa den zutabeko Kristo ederra, barroko aldiko naturaltasun handiagoa duena. |
|||
Gurreatarren lantegiari eginarazi zitzaion: |
|||
* Ablitaseko Santa Maria Madalena parrokiako erretaula nagusia. Bai zaindari emakume santuaren monumentuzko estatua eta kale tarteak betetzen dituzten beste emakume eta gizon santuak, Frantzisko Gurrea eta Casado lantegiko buruzagiaren semeak taillatu zituen. |
|||
Lantegi berean egina da: |
|||
* Tuterako Karmengo Amaren elizako erretaula. Lan hauek berehala datorren barrokoa aldarrikatzen zuten. |
|||
Sebastian Sola Calahorra. Eskulturagile hauxe da “Nafarroako Erriberan Barrokoaren benetako sarbidea gauzatu zuena”.<ref>C.M.N., I, XXXVII.ean.</ref> |
|||
* Horixe bera izan zen 1659an Tuterako katedraleko Espiritu Santuaren kaperako erretaularen iradokitzailea, gerora, Frantzisko Gurrea Casado bere laguntzaile minak egina izan bazen ere. |
|||
* Beranduago (1671‑74) eta horrekin batera, Corellako Arrosarioko parrokiaren berebiziko erretaula nagusia <ref>J. SEGURA MIRANDA, ''Tudela. Historia. Leyenda. Arte.'' (Tutera-Iruñea 1964).</ref> egin zuen; erretaula horretan, barroko aldiko egitura jatorrean: nagusi dira aihenez, mahats‑mordoz eta abarrez apainduriko zutabe salomondarrez uztaituriko zazpi ohol margotuak. |
|||
Beste lantegi batzuk. Ikusezinagoak azaltzen dira beste dinastia batzuk, Zaragozarekin harreman estuak zituzten Domingeztarrak, lehen barroko aldiko eskulturagile Joan de Binies famatuaren oinordeko Viñestarrak, ala Ganbartetarrak. |
|||
Eskulturgintzan aditua eta familia guzti hauekin, batez ere, San Joantarrekin eta Gurreatarrekin lan egin zuen ertilaria Azkoiengo (Peralta) Joan Peraltakoa da, Tuteran kokatu eta Frantzisko San Joanekin ikasten hasi, eta, 1735ean hil zen arte, bertan lan egin zuena.<ref>R. FERNANDEZ GRACIA, ''El retablo barroco en la Ribera''. 457. or.</ref> |
|||
Riotarrena da azken dinastia, baina berauekin, hurrengo kapituluan helduko diogun kultura barroko bete‑bete batean sartuko gara. |
|||
Bizkaiko, Kantabriako eta Errioxako lantegiak |
|||
Bizkaiko XVII. mendeko erretaula mihiztatzaile eta imajinagileen emaitzen arteko bereizitasunak zeintzuk ziren erabakitzeko orduan, ez da samurra gertatzen egileak eta lantegiak ezagutu eta hauen lanen berri ematen, baldin eta ez bada dokumentu behar bezain zehatzik eskuratzen. |
|||
Elizbarrutiz Calahorrakoa izanik, begien bistakoa da Bizkaiak errioxar artean izan zuela eragina. |
|||
Joan Palacio Arredondo I.a. Limpias lantegiko pertsonaia oso garrantzitsu bat da, Burgosen ere langile izan eta aldi baterako kokatu zenez Bilborako ere jardun zuena. Erretaula hauetan aritu zen: |
|||
* Gueñesko Santa Marian (c. 1631), |
|||
* Romañako San Pedrorenean, Turtziozen (1632), |
|||
* eta Arrosarioko Ama Birjinarenean, Balmasedako parrokian (1637). |
|||
Funtsean beren mukulu eta erliebeak erromanisten ereduei jarraitzen zaizkie, zenbait berezitasun badutelarik: |
|||
* kanon luzanga, |
|||
* gorputz tenteak, |
|||
* aurpegi lasai eta zorrotzak. |
|||
Adibidez, Gueñesko Deikundea eta Epifaniaren erliebeek Viana‑Cabredoko lantegiko konposaketak gogorazten dituzte. |
|||
Felipe Gargolla Ribero. Aldi berean erretaula mihiztatzaile eta eskulturagile, ertilari kanpotarra, Felipe Gargolla Ribero errioxarra zen, naturalismoaren bidezidorretik, egitura tolesgabe eta herrikoi bati jarraiki zitzaiona. Bizkaia, Errioxa eta Burgosen lan egin zuen. Aldi batez bizi izan zen Bilbon, eta ordukoak izan behar dute bere esku hartzeak: |
|||
* Zamudion (1639), |
|||
* Turtziozen Romañako San Pedro elizan (1640, erliebeak baino ez), |
|||
* Ahedoko San Migelerenean (c. 1640). |
|||
Gero Burgosen eta Errioxan jarraitu zuen lanean. |
|||
Antonio Alloitiz. Garai horretan Antonio Alloitiz izan zen Bizkaian eskulturagile seinalatu samarra, Muruetako elizatekoa izanik, gertuan zuen Foruan lantegia kokatu zuena. Bizkaia, Errioxa eta Burgosen barrena ibilia zen; Bernabe Cordero eta Pedro de la Torre mihiztatzaileekin harremanak baitzituen, baita Gregorio Fernandezen lantegitik irten zen eskulturagile hoberena zen Valladolideko Frantzisko Ferminekin ere, 1643an. Bere lantegi eraginkorrak “lehen mende barrokoko arkitekto eta eskulturagile bizkaitar nagusia bilakatu zuen”. Azkoitiko parrokiako erretaula nagusian ere esku hartu zuen.<ref>Antonio Alloytizi buruz, ikusi, J. ZORROZUA, O.c. 181. or. Joan Bautista Mendizabal Juaristi ikertzaile gogotsu eta Jaurlaritzako Turismo Sustapeneko Zuzendariari zor diot Azkoitiko erretaula nagusiari buruzko ohar hau: “Hasiera batean, beraren diseinu-lanean Bernabe Cordero arkitektoak esku hartu zuen; hau hil zenean, behin betirako traza egin zuen Frantzisko Bautista Anaiak, Madrilgo Jesusen Lagundiaren Ikastetxe Inperiala diseinatu zuenak. Aldaera batzuen ondoren, 1660tik aurrera Antonio Alloytizek egin zuen eta 1675 aldera Joan Ursularre Etxeberriak eman zion bukaera.”</ref> |
|||
Baina, dirudienez berez Alloitiz eskulturagile baino gehiago aritu zen mihiztatzaile eta erretaulen arkitekto ere jardun zuen, eta, beste batzuentzat uzten zituen eskultura, besteak beste, Pedro Alloitiz eta Joan Palacio Arredondorentzat. Arkitekto zen aldetik, nahiago izaten zituen euskarri ildaskatuak, eta “burdin hesi trinkodun” zutabeen hedatzaile nagusia izan zen. |
|||
Azkoitiko erretaula nagusiaren hitzarmenean aurkitzen dugu 1660an; delako erretaulan eskulturgintzan hasi egin bazen ere, ez zuen jarraitzerik izan, gaixotu eta hil egin baitzen; hala, Joan Usularrek amaitu zuen bere lana. |
|||
Bai Azkoitiko erretaularako egin zituen eskulturetan, nahiz Bilboko San Anton elizarako egin zituen beste batzuetan Alloitizek bere irudiei adierazpen berezia emateko gaitasun gutxi azaldu zuen. Zertxobait hobeak dira Zornotza eta Mañariako bere Birjinak, eta Bilboko katedraleko Errukiarena. |
|||
Pedro Alloitiz. Lehendik aipatua dugun hau Foruko lantegi beretik sortua da, eta oso litekeena da Antonioren ahaidea izatea ere. Berari buruz ezer gutxi dakigu zehazki eta ziurki: |
|||
* Debako (Gipuzkoa) Arrosarioko erretaulan lan egina izan behar du. |
|||
* Galdakaoko (1660‑1665) Santa Mariako alboko erretaulak bereak direla azaltzen da dokumentuetan. |
|||
* Urduñako Guztiz Garbiaren erretaulan esku hartu zuela uste izaten da eta, halaber, Busturiakoan. |
|||
Gregorio Fernandezen artea bereganatua zuela estiloan ikusten da, berari jarraitzen baitzaio tolesdura zokotsuen trataeran. Gordexolako artelana herrikoitzat hartu behar da, kanon motza, zurrun samarra eta erliebe batzuetan erromanisten erarekiko mendekotasun argia duena delako, esaterako, Kristoren Bataioan edo Bataiatzailearen Predikuan. |
|||
Ikerketen bidez, oraindaino anonimoak diren zenbait lanen egileak nortzuk diren jakitean, balio berezia eman beharko diegu agian, esteak beste, Mañarian, Gordexolan, Errigoitin, Iurren, Aretxabaletan eta abarretan ikus ditzakegun eskulturei. |
|||
Joan Palacio Arredondo II.a. Aipa dezagun Alloitizen parez pare Joan Palacio Arredondoren lana, Limpiaseko lantegiko eskulturagilea eta lehenago aipatutako Joan Palacio Arredondoren semerena. |
|||
Erromanismoaren mendekotasunak ditu bao eta baita hainbat gogortasun ere. Hutsune hauek Debako erliebeetan sumatzen dira ondoen. |
|||
Gregorio Fernandezen ereduei jarraikiz eginiko grabatu batzuk erabiltzen dituela ikusten da, besteak beste, ezagunak zaizkigun irudi batzuetan: |
|||
* Urduñako Santa Marian (1648), |
|||
* Amurrioko Santa Marian (1655), |
|||
* Artziniegako Jasokundean (1662). |
|||
Joan Azkunaga. Arkitektoa eta Foruko gunearekin uztartzen dena, eskema eta eredu berei eusten die erretaula hauetako eskulturetan: |
|||
* Busturian, Axpeko Santa Mariakoetan (1640), |
|||
* Gernikako San Pedro parrokiakoetan (1643). |
|||
Inportaturiko irudiak |
|||
Azkenik, barrokoaren hasierako mende honetan Baskoniako eskultura ondarea ezagutu nahi duenak ezin utziko ditu ahantzian Madriletik, Andaluziatik eta baita Italiatik ere ekarritako estatuak. Maisulan batzuk nabarmenak dira: |
|||
* Bergaran, San Pedro elizako Kristoren Agonia, Juan Mesaren lan hunkigarria (1626), |
|||
* Larreako Karmeldarren komentuko Ecce‑Homoa, Manuel Pereirarena, |
|||
* Gasteizko katedraleko San Joan Haurra, beharbada Juan Mesarena dena. |
|||
== XVII. mendeko euskal margolariak == |
|||
Barrokoaren lehen aldi honetan euskal margolanak ez dira oso distiratsuak. Deigarri gertatzen da, batez ere, asto gaineko deitu margolanak kantitatez hain gutxi izatea. Ez da ahaztu behar, Espainiako eskualdeetan XVII. mendearen lehen erdia pinturaren Urrezko Arotzat har daitekeela. Distira horren parean, Euskal Herrian ez da ia ezer aurkitzen, ez kantitatezko alderaketa egiteko modukorik, ezta teknikarekin parez pare jartzekorik ere. Beste eskualdeetan hain udari diren oihal gaineko margolanak, oso dira urri hemen. |
|||
Mende oso batean zehar Araotzetik hasi eta Bazkardorenganaino hainbesteko distira izan zuten euskal ertilari nafarren erretauletako eskulturarekiko hobespenak, ongi baino hobeto asebete zituen kristau fededunen zaletasunak, non otoitz eta gurtza lekuetan Jainkoaren presentzia baieztatzen zuten erliebe eta mukulu haien aurrean, ez zen oihal edo horma gaineko margolanen mirarik izan, agian erlijiozko funtsik eta berariazko karga handirik gabekotzat hartzen zituztelako. Hain errazki horregatik jartzen zuten talentu piktorikoa eskulturagilearen gubiaren zerbitzura eta oso era berezian estimatzen zuten eskulturagileen lana duintzen eta edertzen zuen polikromiaren artea, hots, sagaratua irudikatzean kartsuki bilatzen zen errealismo xarmangarri hori ematen ziena. |
|||
Historia honi ezarritako mugak eskulturen polikromia bazterrera utzarazten digu, bere garaian, gaur egun uste duguna baino garrantzi handiagoa eman zitzaion arren. |
|||
Inportaturiko artea Nafarroan |
|||
Erretauletako oihal eta paneletako margolan handiei dagokienez, ohartaraz dezagun ezer baino lehen kanpoko margolarien lankidetza handia izan zela Nafarroan. Normalean, besteak beste, Madril, Valladolid eta beste hirigune handietatik etortzen ziren. Batzuk Aragoitik gertuan dagoen Zangozako merindadera iritsi ziren. Gogora ditzagun horietako batzuk: |
|||
* Iruñeko Hirutasunaren komenturako “Hirutasuneko Ordenaren fundazioa” (1666) irudi handia Juan Carreño Mirandakoak margotu zuen –gaur egun Louvreko Museoan jasorik dago. |
|||
* Iruñeko Agustindar lekaime Errekoletoen klausuran jasoak dira besteak beste, Antonio Ricci, Oracio Borgianni, Francisco Camilo eta Pedro Villafrancaren oihalak. |
|||
* Iruñeko Karmeldar Oinutsen elizan Valladolideko Diego Diaz Ferrerasen oihalak jasotzen dira. |
|||
Nazio mailan entzute handiko zenbait izen eta kalitatezko lan batzuk azpimarra ditzagun: |
|||
* Urte asko ez dela, Tuterako Karmeldar Oinutsen antzinako komentuan aurkitua izan da Felipe Diriksen‑ek 1612an margotu zuen “Birjinaren koilarea jasotzen Santa Teresa eta San Jose” oihal bikaina. |
|||
* Pedro Orrentek gai beraren beste bertsio bat utzi zuen Corellako Karmeldarretan. |
|||
* Hiribildu berean Beneditarrentzat, Claudio Coellok egin zituen “Santa Jetrudizen Ezkontza Mistikoa” eta “San Placidoren martiritza” margolanak. |
|||
* Mateo Cerezok margotu zuen Cascanteko Garaipenaren sakristian jasorik den Burgosko Kristoa. |
|||
Baltasar Etxabe: atzerriratu ospetsua |
|||
Ezin ahaztuan utzi, une horretan, Euskal Herriko mugetatik kanpo jardun zuen margolari ospetsu honen presentzia eta lana, batez ere, bera dena izateagatik, besteak beste, Mexikoko eskola piktorikoaren fundatzailetzat hartzen delako. |
|||
Mexikar Eskola horren ezarpenean ezaugarri autodidaktiko bat eman zen, bertakoen arte gaitasunei probetxua ateratzen jakin zuten misiolariek ezagutua, hain zuzen ere. Espainia Berriko bi zibilizaziogile ospetsuak izan ziren Pedro Gante eta Toribio Benaventeren (Motolinia) lekukotasunak dioenez, gaitasun hori sendotu eta bideratu egin zen Europatik margolanak inportatzean.<ref>Mina RAMIREZ MONTES, ''Arte en tránsito a la Nueva España durante el siglo XVI. Anales del Instituto de Investigaciones Estéticas'', XV. libk. 60. znb. (Mexiko, 1989), 203‑210. or.</ref> Eta lanekin batera, ertilariak ere etorri ziren, asko etorri ere, non 1550‑1570 urte bitartean Espainia Berrian antolatua gelditu baitzen margolarien gremioa. |
|||
Baltasar Etxabe eta Orio, pintura-eskola novohispanoren fundatzaile taldeko kidetzat hartzen da, Simon Peyrins flandestarrarekin eta Andres de la Concha eta Alonso Vazquez espainiarrekin. |
|||
Aizarnazabalen jaio zen euskal margolaria XVI. mende erdialdera. Familia noble batekoa zen, zeren eta bere anaia zaharrena Joan Martinez, Etxabetarren oinetxeko jauna izan baitzen.<ref>Manuel TOUSSAINT, ''Pintura colonial en México'' (Mexiko, 1990), 86. or.</ref> Baltasar Etxabek prestakuntza literario sendoa zuen zalantzarik gabe, behin Mexikora joan zenean, 1607an kalitate nabarmeneko literatura gazteleraz bere Discursos de la antigüedad de la lengua cántabra<ref>Lemos Kondeari eskainia, liburu honen azalean, egilearen grabatu irudidun bat azaltzen da, familiaren armarria eta honen inguruan latinezko idazkun bat, aitortuz bera pintzelarekin bezain iaioa dela lumarekin: Patra penicillum et calamum utroque aeque artifex. D.D.</ref> argitaratzeko gai izan baitzen. Bere arte prestakuntzako dokumenturik ez da inon azaltzen, nahiz eta susmoa baden, Indietara joan aurretik Sevillan bizi izandakoa zenez, nolabait ere, beregana zezakeela orduko margogintzan manierismoa. Froga handiagoa ematen duten dokumentuetako daten arabera, uste izatekoa da Mexikora 1573an iritsi eta 1582an Frantzisko Zumaia margolariaren alabarekin ezkondu zelarik, bere aitaginarrebaren ikaslea izan zela eta bere lantegian trebatua. |
|||
Baltasar Etxabe Orio –bere seme Baltasar Etxabe Ibia eta honen biloba Baltasar Etxabe Errioxarekin ez dira nahastu behar, nahiz eta biak margolariak izan– Mexikoko margogintzaren historialarien aldetik nahikoa ikertu eta aztertu den ertilaria da.<ref>Manuel TOUSSAINT, Arte Colonial en Méjico. 2. argt. (Mexiko, 1962); Idem, Pintura Colonial en México. Mexiko 1965; José Bernardo COUTO. Diálogo sobre la historia de la pintura en México. M. Toussaint‑ek prestaturiko argitalpena. Fondo de Cultura Económica, 1947; Diego ANGULO IÑIGUEZ, Historia del Arte Hispanoamericano (Bartzelona 1945‑1950), I. libk. 386‑390. or.; George KUBLER eta Martin SORIA, The Art and Architecture of Spain, Portugal and theirs Americans Dominios 1500‑1800. The Pelikan History of Art 1959; Francisco STASTNY, Maniera y contramaniera en la pintura latinoamericana. La dispersión del Manierismo. Documentos de un coloquio (Mexiko, 1980), 197‑230. or.; Elisa VARGAS LUGO, La expresión pictórica religiosa y la sociedad colonial. Anales del Instituto de Investigaciones Estéticas. XIII. libk., 50, 1. znb., (Mexiko, 1987), 61‑67. or., José guadalupe VICTORIA, Un pintor en su tiempo. Baltasar de Etxabe Orio. Mexikoko Unibertsitate Nazioal Autonomoa. Ikerkuntza Estetikoen Institutoa (Mexiko, 1994).</ref> Berari buruz dakiguna da gutxi gorabehera 30 urte iraun zuen jardueraren emaitza ugaria izan zela –1620 aldera hil baitzen–; baina, Elizjendearen Ondasunen Nazionalizatze Legeak (1859) ekarri zituen ondorio basatiek, hein handi batean, novohispaniako erlijiozko margolanen artean sakabanaketa eta txikizioa erraztu zituen eta bereziki Baltasar Etxabek egin zituen Errepublikako elizen erretauletan. Gaur egun, ardurazko gerta dakizkigukeen lanen zerrenda honela zatitzen da: zortzi lan dira zinaturik eta data dutenak; hamaika dira harenak, adituen ustez; hamasei, berriz, literatur erreferentzietatik ezagutu baina aurkitu ez direnak. Gehientsuenak erlijioa dute gaitzat, baina, erretratu batzuk ere egin zituen. |
|||
Bezero garrantzitsuak izan zituen Etxabek, honako hauetan lan egin zuela azaltzen baita: Mexikoko Katedral Zaharreko batzartegirako, Frantziskotarrentzat, Josulagunentzat eta Lapueblako katedralerako; baina eliza horiekin egindako hitzarmenak etenaldiak izan zitzaketen eta hori dela eta, behar bezain ziurrak diren osagaiak falta zaizkigu, estilistikoki zein urratsen bidez garatu zen ikertu ahal izateko. Garapen hori flandestar edo florentziar erako manierismo batetik lehen barroko arterainokoa izan zela baieztatzen dute ikertzaile guztiek. |
|||
Guadalupeko Ama Birjinaren irudiarekin (jabetza pribatukoa) hasi zen emaitzaren data ziurra 1606an, eta partikular baten aginduz egina den San Pontzianoren martiritzari buruzko oihal-margolan batekin (gaur egun San Diegoko Erregeordetzako pinakotekan). |
|||
San Pontzianoren Martiritza ohol batean dago; martiriaren gorputz biluzi eta argitsua loturik eta goitik zintzilika dagoelarik hainbat pertsonaien konposaketa –epailea, borreroa nahiz aingeruak– korapilatsu baten erdian nabarmentzen da, hondo arkitektoniko baten gainean. Nahikoa da koadro hau –ez da besterik behar– egileak marrazkigintza anatomikoa, koloreak eta lerrozko perspektiba menderatzen duela konturatzeko. |
|||
Josulagunentzat. Mexiko hiriko Profesa Etxeko josulagunek beren elizako erretaula nagusia agindu zioten; lan honetatik gorde direnak Erregeen gurtza eta Baratzeko Otoitza dira, egun biak daude San Diegoko Erregeordetzako pinakotekan. |
|||
Erregeen Gurtzak, Etxabe, marrazkigile eta margolari ona dela ere erakusten du, nahiz eta sakoneran distantziak sortu nahiaren ahaleginak okerren batera eraman duen, esaterako, oso egokia ez dirudien belauniko dagoen agurean, zeren eta neurrian eta jarreran irudia lehen planora baitator, Jesus Haurrari eskuan muin ematen ari dela gertutasun desegokian. |
|||
Baratzeko Otoitzak Etxaberengan ezaugarria den estiloa erakusten du: sakoneko konposaketa; hala ere, ezin hitz egin daiteke zalantzarik gabeko barrokotasunaz. |
|||
Arrazoizkoagoa dirudi xehetasun eransgarriak tratatzeko moduan Flandesko eragin apur batez hitz egitea, eta eragin hau Martin de Vos‑en (1532‑1602) italiarturiko flandestar oholetatik –Mexikon ugari samar ziren– iritsi ziezaiokeelarik. |
|||
Baratzeko Otoitzaz, flandestar grabatu batean inspiraturikoa dela esan izan da; bada, nortasun ukitua ematen jakin izan du ertilari euskaldunak, Jaunaren aurpegian, agonia baten samina eta Aitaren borondatean jainkozko uztea, biak batera adieraztea lortuz; halako edertasun adierazkorrez lortu ere, non arrazoi osoz hartu izan den koadro hau “Espainia Berrian margotu izan den onenetarikotzat”.<ref>J.G. VICTORIA, ''Un pintor en su tiempo. Baltasar de Etxabe Orio''. 107. or.</ref> |
|||
San Apronianoren martiritza. Mexiko hiriko josulagunen Profesa Etxerako ere margotu zuen Etxabek, San Apronianoren Martiritza, hain justu, hantxe, beren elizan gorde eta gurtzen baitziren delako martiriaren erlikiak; koadro hau hizpide luzeetako gaia izan da novohispaniako margogintzaren historialarien artean. |
|||
Honek ere, San Pontzianoaren koadroak bezala, konposaketa zabal eta korapilatsua du, eta martiriaren erdiko irudia –erdi biluzik den gorputz ederra agerian– lepoa moztuko dioten unean, distantzia desberdinetan kokaturiko pertsonaia ugariz inguraturik dago, lehen mailan dauden gorputz erdikoetatik hasi eta urrunean ia sumatu ere egiten ez direnetaraino. |
|||
Santiago Sebastiani florentziar eta escorialdar<ref>S. SEBASTIAN, El arte iberoamericano del siglo XVI. S.A. XXVIII.ean, 247‑250. or.</ref> manieristak gogorarazi dizkion koadro honetan nabarmenena, neurriz eta edukieraz korapilatsua izateaz aparte, hemen lerroz zuzena gainera, atmosferikoa ere bihurtzen den perspektiba jakintsua da, XVII. mendeko ertilari handiak bereizgarri duen pintura handia aldarrikatzen duelarik. |
|||
Loiolako San Inazio. Ezin utziko dugu aipamenik gabe Loiolako San Inazioren koadroa, Guanajuaton, Lagundiaren elizaren sakristian Elisa Vargas Lugok aurkitu berria duen eta inolako zalantzarik gabe Etxabe Orioren pintzeletik sortu zena. Lagundiaren fundatzailearen argazkirik goiztiarrena izatea da xehetasuna, dohatsu izendatu berri hartan egindakoa, alegia. |
|||
Antzinakoa izatearen balio horri, kalitatezko margolana izatearena erantsi behar zaio, ertilariak lortu baitu santuaren aurpegi eroriari kalitate hori ematen: bi aingeruen artean Espiritu Santuaren usoaren azpian, Jainkoa ikusteak zorabiaturik, aurpegi eroria baina mistikotasunaren mistikotasunez akitua agertzen da. Sanchez Coellorena den irudirik zaharrenean eta ofizialean azaltzen denaren antzekoa da, eta normalean hotz eta konbentzionalak diren barroko aldiko irudietan ezohiko Loiolako Santua adierazten da. |
|||
Frantziskotarrentzat. Etxabek beste margolan piloa egin zuen, Tlatelolcon 1609an sagaratu zen frantziskotarren Santiago elizarako. Hauetatik, bi oihal bederen gorde dira gaur arte: Portziunkula eta Ikustaldia; zenbaiten ustez, Erregeordetzako pinakotekan jasorik diren Deikundearena eta Elizan Aurkeztearena ere multzo berekoak ziren. |
|||
Portziunkula. Bisitan datozen guztientzat San Frantziskori Birjinak barkamen osoa eman zion Portziunkulako eliza horretan frogatzen da, euskal ertilariak duen gaitasuna lerro diagonalak lehentasun dituela jarrera eta itxura desberdineko bost pertsonaia lasai erosoan banatzeko. |
|||
Gure epaian, Etxaberen lanen artean hobekien konposaturikoa dugu hau, betiere, konposaketatzat, pertsonaien banaketa ez ezik, balio plastikoen –argiak, margoak eta abar– kokamen organiko egokia ulertuz. |
|||
Ikustaldia. Aurkikuntza bitxia gertatzen zaigu Ikustaldian bi emakume santuak ikuslearen aurrez aurre jarrita, eskutik helduta eta senarrak atzetik dituztela aurkezteko modua.67 |
|||
Aipatutako beste bi lanak Etxabe Oriorenak izatekotan, halakoxe estilo aldaketaren bat sumatu beharko litzaieke. |
|||
Deikundea. Deikundean pertsonaia bien jarreretan antzezpen itxura bat eta barroko aldiko joerakoak liratekeen elkarrizketa-imintzioak antzematen dira.º |
|||
Elizan Aurkeztea. Aurkezpenaren koadroak Etxaberi –gai hau ukitu duten margolariengan sarritan ikusi izan den gauza, bestalde– konposaketa korapilatsu baten aukera eman zion: dozena bat irudi, gorputz erdiko bakarren batzuk lehen mailan, eta beste batzuk sakonean, denak perspektiba arkitektonikoan geometrikoki egituran zuzen uztaiturik. Hala ere, maisuaren eskua igartzen den begi tarte batzuen edertasun eta adierazkortasunaren ondoan, badira oso egokiak ez diren zenbait aurpegi –Jesus Haurrarena, besteak beste–, eta beste lantegiren batean egin zela pentsarazten dutenak.68 |
|||
Katedralean. Mexikoko katedralean kokatzen ditugu: |
|||
Kristo zutabeari loturik. Mexikoko katedralean aurkitzen da gure ertilariak sinaturiko beste koadroetako bat: Kristo zutabeari loturikoa; Nekaldiko gertaera honen berezitasuna da, San Pedro eta beste emaile bat, bi aingeru kontsolatzaile eta koadroaren hondoko beste irudi batzuen ondoan, Jaunaren zigorkatzearen lekuko azaltzen direla. Etxaberen azkenetako koadro bat izan behar du 1616ko data duen honek, eta bere edukiz, nahitaez gelditasuna behar duen eszena batean mugimenduaren bilaketagatik eta gorputzaren margo argitsuen eta espazioaren hondo ilunen arteko kontrasteagatik, barrokismo apur baten lekukotasuna du. Nolanahi ere, anatomian akatsen bat baldin badu ere, ertilariak aurpegiei adierazkortasuna emateko duen gaitasunaren erakusle on bat da. |
|||
San Sebastianen martiritza. Mexikoko katedralean erakusten ziren oihalen arteko batek –zoritxarrez 1967ko sutean galdu zenak– San Sebastianen Martiritza erakusten zuen. Nahikoa da margolan horren argazkia, bere eskortzoengatik eta anatomia atletiko baten gaineko argi jokoengatik, Baltasar Etxaberen manierismoaren ale bikaintzat hartzeko. Jose Guadalupe Victoriak ziur asko euskal margolariarena dela ziurtatzen duena baldin bada. Esan daiteke Palentziako katedralean den El Grecoren egundoko San Sebastianen irudian inspiratu zela Etxabe. |
|||
Izendapenak. Euskal ertilariarenak direla esaten den lanen artean balio berezia dutela uste dugun bi azpimarratuko ditugu. |
|||
Texcoco‑ko katedraleko Eukaristiaren ezarpenak Cornelis Cort‑en koadro batean inspiraturikoa dirudi; baina bere osaketak ez dauka, gure ustez, grabatu flamenkoak duen batasun trinkoa; horren ordez, lehen planoan, eskuinetara, ikusleari begiratzeko burua biratzen duen apostoluarengan ertilariaren autorretratua eskaintzen duela du abantaila.69 |
|||
Bi koadro. Profesako antzinako eliza beretik datorrelako, bi koadro interesgarri ere Etxaberenak direla esaten da: |
|||
* Bi Hirutasunak deritzana –Jainko Hirutasuna eta lurreko Jesus, Maria eta Joserena–, biribileko konposaketaren eredua da, baina kasu gehiago eginez pertsonaien banaketari, osagai plastikoen antolaketari baino; |
|||
* eta Mendekosteko eszena bat, beste kasu batzuetan bezala, koadro honi jatorria aurkitu zaio Ufizzi‑tarren florentziar Museok Ludovico Carli margolariaren grabatu batean. |
|||
Xochimilco‑ko erretaulan. Novohispaniako margolanen ezagutzaile eta adituek, esate baterako, Manuel Toussaint, Diego Angulo, Elisa Vazquez Lugo eta Jose Guadalupe Victoriak eman duten epaian diotenez, Xochimilcoko70 erretaula famatu eta miresgarritik Etxabe Oriorenak izan omen daitezke zenbait ohol, halako multzo zabala, inola ere, talde-lana izango delakoan. |
|||
Balorazioa. Laburbilduz, esan dezagun euskal margogintzaren eremua ia hutsik den XVII.eko mende honetan, Espainia Berrira emigratu zuen ertilari honen lana nabarmentzea ezinbestekoa dela, mende honetako ospetsuenen artean sailkatzerik ez izan arren, arreta berezia merezi baitu. |
|||
Beti eutsi izan zion manierismo era bati, irudien liraintasunetan, bere behin eta berrizko eskortzoetan, argi‑ilunen eta jarrera bortxatu aldeko zaletasun formalista samar batean eta, hasieretan, baita goibeltasun neurritsu batean sumatu ere zitekeelarik. |
|||
Apurka aberastuz zihoan bere paleta, veneziar ereduen eraginagatik agian, naturaltasun handiago eta tonalitate ilun eta grisetara bideratuz, hispaniar ereduekin etenik gabeko harremanetatik beharbada. |
|||
Aurpegiei espresio oso biziak eta oso ugariak emateko gaitasun horretan dago, batez ere, honen balioa, XVII. mendeko margolari gisa. Gorde direnak eta agirietan dauden lanak gutxi izan arren, adituek nahikoa iraunkorrak diren zenbait ezaugarrirengatik ezagutzen dute: |
|||
* diagonaleko antolaketaren zaletasunean; |
|||
* emakumezkoen aurpegiak, normalean obalatuak dira, kopeta handi eta aho txikikoak baina ezpain apur bat gizentxoak, betazal mardulak eta behatz luzeak; |
|||
* arropetako tolesdurak, aldi batean bederen, ertz askokoak eta zurrunak dira; |
|||
* aingeru mota berriz, lepo liraina eta adats kizkurrak, belarriak bistan utziz; |
|||
* gizonezkoen gorputz biluzien edertasun atletikoekiko atsegina, sentsual joerakoa da; |
|||
* adierazpide ikaragaitz nabarmena martirien aurpegietan. |
|||
Hauetako trazu batzuetan Martin de Vos‑en eragin garbia ikusi da antza. |
|||
Nolanahi ere, Baltasar Etxabe Oriok jakin zuen jasotako eraginak bereganatzen, eta handia izan behar zuen bere bizitzan zehar iritsi zuen ospe artistikoa, gure mende honetan oraindik ere gehiago estimatua izateko. |
|||
Fray Juan de Torquemadak Tlatelolco‑ko erretaula margotu zuenean ezagutu zuen, eta “bere artea parekorik gabea”71 zela aitortu. Dokumenturik ezean Baltasar Etxabe Orioren margolanak bere seme Baltasar Etxabe Ibia eta baita bere biloba Etxabe eta Errioxarekin ere nahasten ziren aldi baten ondoren, XIX. mendean Jose Bernardo Couto idazlea euskal margolariaren berregite kritiko batean abiatu zen,72 eta horren ondoren XX. mendean, arte historialari ezagunek, laudorioen artean, lan monografikoak eskaini dizkiote Etxaberi. |
|||
Manuel Tousaint, gure ertilaria sakonetik ezagutzen lehenengoa denaren iritziz, Baltasar Etxabe Orioren lanak “Urrezko Aroaren benetako goitasunak iritsi zituela”73 eta beranduago berriz “kolonia aldiko gure arte guztiaren nortasun irudirik distiratsuena”74 zela azaldu zuen. |
|||
Diego Angulo ere oso baikorra azaltzen da beronen lanari buruzko bere irizpide kritikoetan. |
|||
Frantzisko Stastny‑k nabarmendu egiten du manierismoaren eta naturaltasun flamenkoaren arteko bilduma egiteko duen gaitasuna. |
|||
Elisa Vargas Lugo, mexikar artearen historialari sonatuenak “novohispanako margogintzako ertilari nagusitzat” jotzen du eta Etxaberen manierismo ausarta azpimarratzen, nahiz eta Trentoko Kontzilioaren ikonoei buruzko aginduengatik, Espainia Berrian sortu zen manierismoaren aurkako giroak azkar asko zapuztu zuen estilo berria.75 |
|||
Bizente Berdusan: bertako maisu bat |
|||
Sarritako kanpoko ekarpen hauek Madrilgo Gorteko margogintzarekiko azaltzen duten interesarekin bat etortzen da oso “gorteko estiloa” deritzonarekin, bertako dei diezaiekegun margolarien artean emankorrena denaren jarduera bereizten baitu: Bizente Berdusanena. Ejea de los Caballeros‑en 1697an jaio zen ertilari Aragoar honek Nafarroako Erriberan utzi zituen bere margolanik gehienak. Bere emaitzen oparoa eta lantegiaren izen ona ikusita, bere prestakuntza aldiaz ez dezakegu dokumentuetan azaltzen den ezer esan. Nabaria da, bere lanek ia mende erdi bat osatu zutela, hau da, ezkondu egin zela-eta Tuteran 1655ean kokatu zenetik hasi eta 1697an hil zen artekoa. |
|||
Bere margolanak ikus daitezke: |
|||
* Tuterako katedralean –kapitulu‑gela eta Espiritu Santuaren eta Hiriberriko San Tomasen erretaulak–, |
|||
* Tutera, Corella, Alesbes, Fitero, Melida, Zentroniko, Balterra eta abarretako elizetan. |
|||
* Olite eta Funeseko erretauletan, |
|||
* Zuberoako ermitako oihaletan, Erronkarin, eta abar. |
|||
* Iruñeko San Domingo komentuan dagoen San Tomas Akinokoaren Apoteosia, (1664an sinatua). |
|||
Bere lanen batzuk Aragoera iritsi ziren. |
|||
Estiloa. Ia bere emaitza osoa erlijio gaietan oinarritzen da eta mendearen bigarren erdia estaltzen du, Austriatarren garaiko margolari handiak desagertuz doazen aldikoa. Bere prestakuntzari buruz dokumentuetan ezer azaltzen ez zaigunez, asmakizunetan ibil gaitezke, berarengan aurkitzen baitira, izan ere, besteak beste, une hartako ia margolari ospetsu guztien arrastoak: Velázquez, Ribera, Valdés Leal, Rizzi, Carreño eta Herrera el Mozo‑renak, eta baita bere garaikide izan ziren Claudio Coello eta Antolínez nahiz beste zenbaitenak. |
|||
Berdusanen lantegitik irten zen lan ugaritasuna, Nafarroan eta Tuteran mendearen hirugarren herenean oparotasun ekonomikoak gora egin zuelako izan zen zalantzarik gabe, erlijiosoen komentuek beren eliza barrokoak berritu zituztenean. |
|||
Berdusanek iluntasunetik margolan argitsu eta koloretsu aldera egin zuen bere garabidea. Leial zaio ia beti Velazquezen ondorengo pintzelkada solte eta ausartaren teknikari, margolanetan Velazquezi hilezkortasuna eman zion girotzea eta Berdusanek sarritan veneziar polikromia beroarekin nahasi nahi zituen efektu lurrintsuak bilatuz, bere marrazkiak zituen akatsak disimulatu nahi zituela dirudien eklektizismo batez, alegia. |
|||
Adierazkortasuna topatu nahiez zalantzarik gabe, bere irudiei naturaltasuna falta zaien jarrera behartuak ematen dizkie, buru eta besoetan. Konposaketa dinamikoetarako ez zaio gaitasunik falta; baina eszenatoki konplexuak ukitzen dituenean kontaketa ahaleginak zurgatu egiten du, konposaketaren batasun plastikoak baino gehiago. |
|||
Rubens‑ek iradoki zizkionak dirudite oihal batzuk: San Pauloren konbertsioa, Tuterako San Jurgi, Balterrako Itxaropenaren ermitako Jaunaren Agerkundea eta abar; baina bere mendeko ertilari ezagunen batekin lotu beharko bagenu, Juan Carreño eta Frantzisko Ricci bere garaikideak aipatu beharko genituzke.76 Hala ere, honek guztiak ez du esan nahi zenbait maisulan zoragarri zor ez diogunik, hala nola, Tuterako Santa Maria de Gracia ospitaleko Guztiz Garbia Neskatoa, Zurbaranen eskolako gozotasun dirdiratsua duena eta 1663an sinatua. |
|||
Hainbestekoa izanik bere lan emaitza, oso litekeena da bere seme Karlosek inoizka lagundu izana, bera baita, aipatutako San Domingo komentuko Santa Teresa Irakaslea koadroa sinatu zuena, 1664an. |
|||
Bertako beste zenbait margolari |
|||
Sonatuak izan ziren beste margolari batzuk hauexek dira: |
|||
* Matias Guerrero, Corellan kokatu zena, |
|||
* Sebastian Garcia Camacho, mendearen azken aldera Tuterako elizan margotu zuena. |
|||
Erriberriko merindadean XVII. mendean hala moduzko kalitateko margolariak jardun ziren. Hauetako batzuetan Madrilgo eskolaren eragina sumatzen da, esate baterako: |
|||
* Berdusanen garaikidea zen Antonio Castrejón, Erriberriko Frantziskotarren komentuan Jasokundearen oihal barroko handia sinatu zuena. |
|||
Ondorengo hauen eskuz margoturiko oihalen kalitateaz antzeko kontuak esan daitezke: |
|||
* Pedro, Migel eta Martin Ibiriku anaiengatik, denak ere desagertu ziren Lizarra aldeko komentuetan jardun zutenak dira.77 Delako Pedro Ibiriku batena, leinuko aitarena agian, izan behar du Lizarrako San Pedro elizako San Sebastianen Martiritza, une hartantxe ematen zen iluntasuneko errealismoaren adibide egokia. |
|||
== Binomio zail bat XVIII. mendean: artea eta fedea == |
|||
Sartaldeko artea esaera sintetiko batean laburbildu beharko balitz, XVIII. mendea Estetikaren mendea izan zela esan beharko da hasieratik, betiere, neurketa bi aldetatik begiratuta: |
|||
* mende horretan Estetika zientzia filosofiko gisa jaio zenaren aldetik, |
|||
* eta arteak, erlijiotik estetikarantz abiatu zen pentsamenduaren eta bizitzaren sekularizazio batekin ados zegoen bidearen aldetik. |
|||
Ahaleginak egin ziren XVII. mendean –betiere, denbora ehunekoz neurtzeko ohiko gezur hori arretaz hartuta– frantses teorikoei esker artea bere egitekoaren arabera definitzeko: arteak “atsegin emanaz irakatsi” behar zuen. Halakoxea zen, Trenton eta Kontrarreformako idealetan inspiraturiko barroko artearekin iritsi eta lortu nahi zen helburuetako bat. Egia da, bai, gehiegizkoa edo nabarmen samarra izan zela artea, baina ez inola ere nabarmenkeria mesprezagarria, baizik eta baliagarria eta ugalkorra, sinestunen espirituarentzat. Berniniren eskulturetan enfasirik ukatu gabe, bere iruzkingile hoberenetako batek (Hibbard) zioen “Berniniren azken helburua funtsean ez zela eskultorikoa, espirituala baizik”. |
|||
Beraz, XVIII. mendea aurrera zihoan heinean, bikoteko horren izenetako bat deseginez eta disolbatuz zihoan. Irakastea baino garrantzizkoagoa izango zen atsegin ematea. Herri xeheak eta bere zuzendariek subkontzienteki hartutako arte-aukeretan eragin handiagoa zuen sentiberatasunaren eskariak adimenaren proposamenak baino. |
|||
Egia da, hasieran, Arrazoimenaren argitara setatsuki jotzeak, herria, Erdi Aroko izuetatik, sineskerien mamuetatik, aginpide hutsaren argudioetatik eta Inkisizioaren sinesgarritasunetik askatzeko balio izan zuela. Baita, erlijio gaietan, eszeptizismo hasiberri bat azkar iritsiko zela gizarte sekularrera ere. Historialariak luzatzen duen galdera da, sentimenen asebetetzeari pixkanaka lotzea eta galdera handi eta antzinako gai bikainenganako axolarik eza, ez ote dagoen artea beraren sustraietako nolabaiteko gainbeheran: gainbeheraz hitz egiten baitute gaur egun XVIII. mendeko artearen historialari asko eta askok. |
|||
Argitasunezko mendean Espainian eman zen hustasun artistikoaz hitz egin izan da, eta zalantzarik gabe iritzi gutxiesgarri honek beronen azterketa bertan behera uztera eraman du. Maila guztietako gertaera izan zen frantziar dinastia berriaren etorrerak eragindako gustuen aldaketa eta Espainiako sormen artistikoari nolabait ere lokartze bat eragin behar ziola esaten da, besteak beste, Goya jeinu aske eta hispaniar amorratu bat esnatu zen arte. |
|||
Laburbilduz esan dezakegu XVII. mendearen lehen hamarkadetatik mamitzen ari zen gizarte honen sakonean pentsamoldeen eta jokaeren ardatzak honela zehaztu daitezkeela: |
|||
* sinesmen tradizionalean krisialdi bat eman zen; arrazoimenaren arauak ezarri ziren misterio-zentzuaren aurrez aurre. |
|||
* Baina, paradoxikoki, atseginaren printzipioa lehen mailara igo zen. |
|||
== Arkitektura churriguereskoa eta rococoa == |
|||
=== Estilo churriguereskoa === |
|||
Jakina denez, churrigueresko izena, hainbat anaia ziren familia batetik dator, Churrigueratarrak,7 hain zuzen; hauetako hiru Jose Benito, Joakin eta Alberto gutxienez Gaztelan aritu ziren lanean XVII. mendearen azkenetik hurrengo mendeko bigarren herenera arte, erlijio arkitekturaren esparruan, batez ere. |
|||
[[José Benito Churriguera|Jose Benito de Churriguera]] (1665‑1725) izan zen garrantzitsuena eta berauxe hartu behar da izen‑emailetzat ere. Salamancako katedralaren (dorrea eta kupula) jarraipena eta herri bereko Clerecia (Josulagunen eliza) gidatu zituen 1693tik aurrera. Bere anaiekin Salamancako plaza nagusiko azken diseinuan esku hartu zuen. Egin zituen eraikinen arkitekturan neurritsua bada ere, Gaztelan, erretaula trazatzailerik barrokoenetakoa zen, honako hauek erabiltzen dituelarik: |
|||
* salomondar zutabeak,8 mahats‑hosto eta mahats‑mordoez estaliak, |
|||
* taulamendu mugituak, |
|||
* lorez eta igalizko markoztatzeak, |
|||
* mugimendu jarreran dauden aingeruak (Salamancako San Estebanen erretaulan, Segoviako Sagrarioaren kaperakoan, eta Plasenciako katedraleko erretaulan ikusten direnak). |
|||
Dena den, barrokoa gorengo adierazpenera eraman zuena [[Pedro de Ribera]] izan zen (1742), besteak beste, estipitea eta simetriarik gabeko ebakidurak zituen baketa handi gizenak osagai berri eta partikularrak erantsiz, non atariei ordura arte Europako arkitekturan ezezagunak ziren mugimenduaren eta edergarrien aberastasuna eman baitzien (Madrilgo Hospizioko ataria). |
|||
Churrigueraren zenbait diseinutan lotsati antzean azaltzen den estipitea –piramide zorrotz baten itxura duen eusgarria– Riberak hedatu zuen, harroina eta kapitela erantsita. Arkitekturazko paramentuei mugikortasuna eman nahiak estipete eusgarriaren konposaketa bitxi bat iradoki zion Riberari, fusteetan zati hauek dituela: |
|||
* lehenengo gorputzean buruz beherako piramidea, |
|||
* beste gorputzean kuboaren proportzioak, |
|||
* eta hirugarrenean jarrera zuta duen piramide tankerako gorputza. |
|||
=== Rococo estiloa === |
|||
Kronologikoki rococoa, churriguereskoaren ondoren, barrokoaren azken alditzat har daiteke. Baina bi estiloen arteko mugak ezartzea ez da gauza erraza, besteak beste, penintsulako hainbat eskualdetan hainbat izaera izan baitzituen barrokoak. Andaluziako barroko bat bada, Churrigueraren garaikidea izanik ere, adreilu eta harri zurizko estalduraz musulman erara jokatzen duena; barroko katalan bat ere bada, europarraren arrastokoa; baita “pikor‑harrizko” beste barroko bat ere, Galizian bertakoa dena eta abar. |
|||
Churriguereskoa eta rococoa. Churriguereskoa arkitekturari eta bolumenetako plastikotasunari lotzen zaio, “erliebe ugari duen taillari” alegia, eta kanpo aldeko argi naturala eskatzen duela dirudi: erretauletan euskarriak eta hauen mentsulak aurrerago ekartzera jo zuen. |
|||
Rococoa, aldiz, euskarrien lautasunean, lerroen eta profilen jokoetan eta barruetako intimitatean adierazpide izatera jo zuen espiritua da. |
|||
Churriguereskoan simetria nagusi da; rococoan simetriarik eza gailentzen da: |
|||
* Gaztela indartsuan sortutako churriguereskoak, indar kementsua eta bizi oparoa iradokitzen du, |
|||
* frantziar gortean sortutako rococoak, grazia, emetasuna eta atseginzaletasun jarioak sorrarazten ditu. |
|||
Hispaniar penintsulan ulertu egiten da rococoa apenas itsatsiriko eskualdeak badirela ikustea. |
|||
Rococo estiloa eratzen duten osagaiak jatorri bat bera baino gehiagokoak direla dirudi. Rococoa bere jatorrian, neurri batean bederen, agian berehalakoa ez izan arren, diseinuan zenbait italiar arkitektoren ([[Gian Lorenzo Bernini|Bernini]], [[Francesco Borromini|Borromini]], [[Andrea Pozzo]]) lerromakur, landare eta fatxada ganbilen zalea da. |
|||
Arkitekturan mugimendurako joerak eman zion forma, rococoaren ezaugarririk berezkoena dela irizten den erretaula-oskolari. Frantziatik ekarria izan zen arrokaia, simetriarik gabeko profilarekin estilo berriaren bereizgarri izango zena. Zutabeei itsatsitako plakak dira kanpotik inportaturiko beste berritasun bat eta Oppenord eta Lepautre frantses arkitektoek asmaturiko apainketa-gaien grabatu bidez hedatu ziren. Bestalde, “apainketa honen alemaniar osagaia, apainketa txinatarra deitu ohi zaiona, garrantzia hartuz joan zen”.9 |
|||
Barruko arkitekturan, rococoaren ezaugarririk ohikoena eta berriena, oraintsu esan dugun bezala, absidearen estalgarriari egokitzen zaion erretaula‑oskola da, esfera laurdenean diseinaturikoa. Bere ahurrean egokitzen da erretaula-tramankulua, eskultura-multzoak eta irudiak kokatzen ziren eszenatoki sakon baten modura, horrela antzerki‑izaera barrokoak berea duen efektu bisual eta plastiko berri bat lortuz. Hainbat tokitan saio batzuren ondoren, erretaula mota honen eredurik beteena Jose Benito Churriguerak egina ikusi zen, 1720 eta 1724 urte bitartean, Madrilgo Calatravatarren komentuko absidean. Inolako horma-hobia eta uztaitzerik gabeko estatuak altxatzen dira absideko mazoneria ahurrari itsatsirik. |
|||
Har dezagun gogoan, halaber, Berninik asmatu zuen erretaula-baldakinoa. Rococo artean izenda daitezke tenpleteak, erretaulatik isolatuta agertzen diren multzo horiek. Erretaula mota hori asko hedatu zen Gortean eta handik beste eskualdeetara igaro zen, osorik nahiz zatitan.10 |
|||
Euskal Herriko hainbat eskualdetan barrokoa churriguereskoz ala rococoz jantzi zeneko denbora tarteen aldea ikusita, hemen ez zaigu batere erraza gure ohiko kronologia irizpideari leial eustea. Bestalde, gogoan hartzekoa da bertako eskulturagileen lanei dagozkien dokumentuetan dagoen urritasuna, mende honetan arkitektoen diseinuari eta mihiztatzaileen lanari funtsezko garrantzia ematen zitzaienez, hauen eskuetan uzten baitzen taillagileekin eta eskulturagileekin tratuak egiteko ardura. Hortaz, ez gara ziurtasunez erabakitzen saiatuko, oso nabarmenak direnak salbu, aipatzera goazen eraikin eta erretauletako eskultura-lan horien egiletasuna. |
|||
==== Nafarroa ==== |
|||
Normala da churriguereskoa eta rococoa behatu nahi dituen historialaria elizetan barrura sartzea erretaulak kontenplatzera, edergarrietako berrikuntzak, zeren eta, hauexetan hartu baitziren ikusteko modu garbian. Batez ere, XVIII. mendea bete‑betean zen garai hartan eraiki izan ziren komentu‑elizetan ikusten da arkitekturazko egituren diseinatzaileek (Ordena Erlijiosoetako kideak normalean) ez dutela inolako goserik aurreko mendetik jasotako eskema tradizionalak hausteko. |
|||
;Churriguereskoa |
|||
Zalantzarik gabe, oraingoan edergarriz jori janzten diren egituretan eta euskarrietan oso nabarmen azaltzen diren ezaugarri barrokoen oharpenak aipatu beharko ditugu. Baina, churriguereskoa eliza barrutan hedatu zen oparotasun nabarmenez eta ausardia handienaz. |
|||
Nafarroan XVIII. menderako jada, barrokoa ganga, kupula eta beste arkitekturazko zatietan adierazten zen, oso lauak baina konposaketa dinamikoa duten erroleo modukoak osatzen dituzten zenbait igeltsuzko sareen bitartez. Ezin nabarmenago agertzen da hau, Tuterako Domingotar lekaimetan, Alesbeseko Portalean eta Cascanteko Erromesaren eliza berrian, adibidez. |
|||
Modu berean edergarriak kargatzeko joera Nafarroako bi dorre nagusietan azaltzen da: Tuterako katedralekoan eta Alesbesko Santa Eufemiakoan, baina erretauletan bereziki. |
|||
Nafarroan, XVIII. mende honetan, erretaulen taillatze-langintza gremio eta kofradietan antolatzen jarraitzen zuten. Tuterakoak nabarmendu ziren berritasun alderako zaletasunagatik. Erriberako hiriburu horretan, 1783an gotzain‑hiri bihurtu zen horretan Gurrea, San Juan, Viñes, Sola eta Serranotarren lantegiak ari ziren lanean eta erretaulen hitzarmenak egin eta ikonografia osatu ahal izateko, irudien eskulturagileekin eta oihalen margolariekin azpi-hitzarmenak eginez jarduten zuten lantegi hauek eta delako egitasmo hauek ordaintzeko ez zuten nagusi eta mezenasen beharrik izan. |
|||
;Rococoa |
|||
Beste zenbait lekutan bezala, Nafarroako Erriberan barroko soilaren klasizismo aldia igaro ondoren, XVIII. mende aldera, aldaketa bat gertatu zen Barrokoaren “apaina” deritzonaren aldera, bi aldi desberdinetan hedatuko zelarik: |
|||
* lehengoan XVII. mendearen azken hamarkadetan hasitako apainketa joerak jarraitu zuen, Churrigueraren lanean inspiraturikoak; |
|||
* bigarrenean, Nafarroak ordain eskasa eman zion: rococoarena. Espiritu horri erantzun ziona, berehalako batean neoklasizismoari bideak irekitzeko izan zen. |
|||
;Tutera |
|||
[[Fitxategi:Tudela - Iglesia del Carmen (Filipenses) 2.jpg|alt=Tuterako Karmengo elizaren erretaula barrokoa|thumb|Tuterako Karmengo elizaren erretaula]] |
|||
Tuterako [[Karmengo eliza eta komentua (Tutera)|Karmenen elizako erretaula]]. [[Neoklasizismo]] alderako aldaketaren hasiera, aurreko atalean jardun dugun Frantzisko Gurrea Casadoren lana den Tuterako Karmengo erretaulan suma daiteke jada. Aldi hau, aurretik eraikiak ziren elizen eraikuntza osatzeko dorre batzuk altxatzen zireneko garaia da. Barrokoa gainazalen apainketan iritsi zen bere gailurrera, klimaxera; nahiz lerromakurrak izan igeltsuak eskaintzen zituen erraztasunak egiaztatzean. |
|||
[[Predikarien Ordena|Domingotar]] lekaimeen komentuko erretaula. Churriguereskoaren ezaugarri den landare-formen loraldi harrigarri hori Tuteran ikusi zen goizenik, Domingotar lekaimeen komentuko erretaula nagusian, hain zuzen ere.11 Esana dugu jada, manierista ukituko bere erretaularen eraikuntza 1623an hasia zela, baina erretaula bera 1685ekoa dela. Hau ere Frantzisko Gurrea Garziak diseinatua delarik, badirudi Madriletik eraldatua izan zela une hartako gustu abangoardistaren arabera. |
|||
Gorputz bakarreko erretaula dugu hau, Berdusanen zazpi margolan markoztatzeko zeregina duena, hostotza fineko lau mentsula gainetan kokaturiko salomondar ordenako zutabe erraldoien eremu batean. Landare apainketa hau panel eta euskarriei itsasten zaie: salomondar zutabeetan sare trinko bat osatzen dute, berauen berezko kiribilak desagertzeraino ere iritsiko direlarik.12 |
|||
Santa Ana kapera. Baina, estilo berri hau bereziki ikusgarria katedraleko Santa Ana kaperan agertu zen, horretarako beste aurreko kapera bat erabili zelarik. Lanak Joan Lazkano eta Joan Estanga arkitektoen diseinuaren arabera 1716an hasi eta 1724an amaitu ziren. |
|||
Oinplanoa oktagonala du eta fatxadan horma-ataletan txirlez estalitako horma-hobiak darraizkio, eta beroien gainera zuzenean igotzen diren tondoak petxinetan; zortzi leihoz markaturiko danbor-kupula batez estaltzen da, Rafaelek Erromako Popoloko Santa Marian eraiki zuen Chigi kapera imitatuz. |
|||
Honen apainketa oparoa, marmol oktogonaletan eta dena estaltzera egiten duen gaineko polikromiazko igeltsuetan oinarritzen da; gai geometriak dituen armazoi bat ikusten da eta bertan zeregin garrantzizkoa duten xaflatuak, eta horren gainean aingeru eta kerubin piloak, itxurazko errezelak, hostotzak eta lore kordak azaltzen diren. |
|||
Horrez gainera Kaperan Familia Santuari, sartaldeko Eliz Gurasoei eta Ebanjelariei eskainitako egitarau ikonografiko korapilatsu bat garatzen da. |
|||
Oparotasun bera ikus daiteke kaperako sarrerako atearen apainketan. Kanpotik eraikuntza adreiluzkoa da, harrizko zenbait osagai badituelarik.13 |
|||
Espiritu Santuaren kapera, Tuterako katedralean, 1737 eta 1739 bitartean eraiki zen aurreko bi kaperen lekuak elkartu eta Epistola aldeko habearteari itsatsirik, tarte horretako zati bat arma gangaz estalia gelditu zen eta bestea berriz linternadun kupula arrauzkaraz. Baina, benetan barrokoa eta deigarria bere igeltsuzko apainketa oparoa da, eta, Santa Ana kaperako egitarau ikonografikoaren aldean oso bestelakoa ez delarik, apainketa modu hain geometrikoa ez izatea du bereizgarri. |
|||
<center><nowiki>* * *</nowiki></center> |
|||
Tuterak, XVIII. mendean barrena, jaiera handiko nagusi eta mezenasen eskariei erantzun beharrez, barrokoaren ugaltze bidean, zenbait elizetarako ale bikainak eskaintzen jarraitu zuen: |
|||
San Jose eliza. Tuterako kolegio‑eliza birmoldatu zuten Jose eta Antonio del Rio anaiak arduratu ziren (1749. aldera) apainketa oparoaz Josulagunen eliza (gerora San Jurgi parrokia) “eguneratzen”, jada rococoa aldarrikatuz. |
|||
Mariaren alaben Lagunartearen eliza izan zen birmoldaketa nabarmenena izan zuena; rococoaren presentzia azaltzen da esfera laurdenetan, irudiak eta margolanak baitaraturik dituzten laukien profiletan eta aurrekoak haina akidura sorrarazten ez zuen apainketa osoaren grazia atseginzaleetan. |
|||
Lekaime Kaputxinoen eliza. Nafarroako Erriberan, arkitekturari dagokionetan, azken barrokoaren erakusle on bat da lekaime Kaputxinoen Tuterako eliza ere. Adreiluzko fatxada agertzen du XVIII. mendearen erdialdera eraikitako honek mugimendu handiagoa du, aurreko aldiko komentuetako fatxada rococo jatorraren aldaera izanik, atarietako eta horma‑konketako taulamendu makurrei eta azalera osoa zeharkatzen duten moldura lerronahasiei esker.14 |
|||
;Corella |
|||
Arrosarioaren eliza. Tuteratik Corellara jauzi eginez gero, 1657an eraikitze lanak hasitako Arrosarioko elizan konturatuko gara oraindik oso mamitsuak eta beren trataeran gutxi landuak diren lehenengo igeltsuzko lan barrokoak azaltzen direla, erlaitzetan eta elizaren beste leku jakin batzuetan itsatsirik. |
|||
Eliza honi sakristia erantsi zitzaion eta Arguedasko eliza bere garaikidearekin batera barrokoaren eredu da. Biak ere, saskigintzako lanak imitatzen dituzten igeltsuz apainduak daude, Yugoko Ama Birjina deritzanaren elizako gurutzaduran hedatzen direnen antzekoak. |
|||
Mikel Donearen eliza. Urte horietan bertan, XVIII. mendearen lehen herenean Mikel Donearen parrokiako hiru habearteak gurutzaduradun igeltsuzko landare eta aingeru apaingarriz estali ziren eta taillatze lanak Joan Antonio Gutierrez eta Pedro Onofrek egin zituzten. Maisu horiek berak izan ziren erretaula nagusiko nahiz bertako irudigintzaren arduradunak.15 |
|||
Hasierako kanpaina batean, 1696an, churriguereskoaren eztanda horretan zenbait ertilari jardun zen inguru eta garaiko gustu orokorrari aurrea hartuz, besteak beste, Joan Martinez, Santiago Raon eta Joan Antonio Jimenez Romano. Jose Benito Churriguera bere Madrilgo erretauletan bistaratzen hasi zenaren ildotik. Aldi horretako ia erretaula guztietan bezala, oraingo honetan lan arkitektonikoak haratagoko garrantzia zuen, ikonografiarekin alderatuz.16 |
|||
Alesbeseko Santa Eufemiaren eliza bere osotasunean XVIII. mendeko eraikina da, aurretik izandako eliza baten oinplanoa aprobetxatuz gurutze latindarra aukeratu bazuen ere. |
|||
Eraikin-lanak 1716an atera ziren jendaurrera eta urte horretan bertan Antonio Olea, Alfaroko maisua azaldu zen haien arduradun. |
|||
Corellako San Migel parrokiako maisuetako batek, lehendik aipatua dugun Joan Antonio Jimenezek, “eraikinaren traza” ere egin zuenak, garrantzi handiagoa izan zuen, dokumentuen arabera. Bere gidaritzapean hartu zituen, 1725ean, lau urtetan amaitzea lortu zuen gurutzadurako lanak. |
|||
Habeartea 1728an hasi, Anaia Luis Tafallako kaputxinoaren planoarekin eta Jose Arizmendi hargin‑maisuaren esku hartzearekin hasi zen eraikitzen, eta azkeneko hau arduratu zen sakristiaz eta erortzen ari zen kupularen berreraikuntzaz, 1734 eta 1736 bitartean. |
|||
Zabalera baino garaiera handiagoko duen habearteak, ilargixkak dituen kanoi‑erdiko gangaz estalitako hiru tarte ditu, eta saihetsetako bi kaperez gain: Ebanjelio aldetik bata eta honen kontrako aldean bestea. Egitura honen gainean igeltsuzko apainketa barroko bat garatu zen, Tuterako katedraleko Espiritu Santuaren kaperakoaren antzekoa.17 |
|||
Karmeldar oinutsen eliza, aldiz, berea eraikuntza-data berantiarra (1754‑63) izan arren, eta erdiko paramentuaren bukaerako frontoi kurbatua kenduta, aurreko mendeko komentuen eskema bereri jarraitzen zaio. |
|||
;Sorlada (Lizarra) |
|||
San Gregorio Ostiakoaren santutegia. Ebroren Erriberatik ez oso urrun, Lizarrako merindadean, Sorlada baserriaren barrutian, mendiaren gainean kokamen hartuta aurkitzen da San Gregorio Ostiakoaren santutegia, 1044an Logroñon hil zen Ostiako kardinal santuaren hilobia XIII. mendean aurkitu zutenean erromes leku bihurtuz joan zen erromaniko aurreko antzinako ermitaren ordezkoa dena. Oraingo eraikina laurogei urteko lanaren emaitza da, orain daukan rococo itxura emanaz hasi 1694an eta 1771ean bukatu zena. Bere alderdirik garrantzizkoenak: ataria, dorrea, eta bere gelatxoa duen burualdea dira.18 |
|||
Ataria egin zuen Bizente Lopez Friasek, Nafarroako hainbat elizatan egin zituen igeltsuzko apainketa-lanak medio, ospea hartu zuen Lizarrako arkitektoak berak. Hemen, gertuan duen Vianako Santa Mariaren atarian inspiratu nahi izan zuen. Bere ereduaren arabera, exedra erako ataria du eta esfera-laurdenean amaitua. Hormaren ahurtasuna, hegal handiz elkartutako eta azpil eran zabaldutako bi solairutako erretaula dela ulertu zuen, zeinetan Vianako euskarri klasikoak, bere kiribiletan bildutako lore‑uztaiak dituzten zortzi zutabe salomondarrez ordezkatu ziren: beheko solairuaren alde bakoitzean hiruna, mentsula sendoetako frisoetan ezarriak, eta beste biak zaindari santuaren irudiaren horma-hobia uztaitzen dutela. Txartelak, armarriak eta irudiak betetzen dituzte barruti guztiak, landare gaiak nonahi direla. |
|||
Dorreak, atariaren ondoren eraikia izan behar du, Joan Larrearen ardurapean. Hargin-lan bikaineko erakina da, barroko neurritsu erakoa, txikiagotuz doan oinplano gainean hiru gorputzez osatua, eta, hiru ordena klasikoen arabera, angeluetan diseinaturiko pilastrak itsatsiak dituena. |
|||
Elizaren barruan sartzen bagara, diseinu plastikotik begiratuta, harrituta uzten du habearteari eman zitzaion garbiketa neoklasikotik aske geratu zen kapera nagusiak. |
|||
Burualdea, Anaia Jose San Juan de la Cruz zeritzanaren trazari jarraikiz eraiki zen honi, egitura hirugingildun eman zion esfera-laurdenekoekin, multzo osoa, danbor airoso baten gainean kupula oktagonal eder batez erdiratu eta koroaturik. |
|||
Ez da oso urruti Errenazimentuko eraikin handien oroitzapena; baina barrokoaren ikusgarritasuna nonahi eta bere zati guztietan azaltzen da: |
|||
* barrunbea betez kupula-danborreko leihateetatik sartzen den argitasun distiratsuetan; |
|||
* hirusta itxurako gurutzaduraz lortu den alderdi eszenografikoan; |
|||
* edergarrien arrokaia osatzen duten era askotariko igeltsuzko sortetan; |
|||
* gangetako gailoietan ezarritako nitxoetan, petxinetan eta horma-ataletan kokaturik dauden imajina konplexuetan; |
|||
* aldare nagusiaren atzealdean irekitako erlikitegi-ganbaratxoan. |
|||
Egituren, argien eta urreen antolaketa harmoniatsu bat eratzen da horrela, barrunbe hau Nafarroako rococoaren multzorik erakargarrien eta liluragarriena bihurtuz. |
|||
;Iruñeko Merindadea |
|||
Ugari dira eliza barrokoak Iruñeko merindadean ere. Adibide batzuk baizik ez aipatzearren, gogora dezagun sarritan ematen direla aurreko elizen birmoldaketak. |
|||
Beste batzuk, aldiz, ia oinplano berrikoak bezala hartu behar dira, esaterako Azpilkuetako (1751‑52) San Andres eliza, Michoacan‑eko (Mexiko) gotzaindegiaren diruz eraiki izan zena. |
|||
Beste zenbaitetan berriz, rococoa alboko erretauletan azaltzen da erakusgai, Carcarreko Tomas Martinez arkitektoak trazatu zuen Eneritzeko (1762‑63) Santa Katalina eta San Martzialen erretauletan adibidez. |
|||
Eliza barroko zabala den Iturmendiko elizan orduan (1750) eraiki ziren bere gurutzadura eta burualdea, Martin Karrera (1758) gipuzkoarraren trazaren arabera. |
|||
Garesen garrantzitsua da San Pedro parrokiako birmoldaketa, eta baita herri bereko Hirukoiztarren komentuko multzoa ere, neoklasizismoa aldarrikatuz. |
|||
Iruñeko hirian estilo berri honetakoak dira: |
|||
* artzapezpikutegi Jauregia, |
|||
* San Joan Seminarioa, |
|||
* eta San Zernin parrokian eraikiak dauden kapera barrokoak. |
|||
===== Kanpandorreak ===== |
|||
Nafarroan ez dira falta barroko estiloaren adierazle ederrak, hemen aipatu eta gogorarazi behar diren XVIII. mende honetan eraikitako kanpandorreak. |
|||
Erriberan, kanpandorreak harria eta adreilua nahasian erabili izanak bereizten ditu; hauetan nabarmena gertatzen da mudejarren tradizioa. Bereziki eder eta bikainak dira aurrez aipaturikoak: |
|||
* Tuterako katedralekoa, Domingo Gil eta Jose Ezkerrak 1682an hasitakoa, |
|||
* eta Jose Ezkurrak berak eraiki zuen Alesbesko Santa Eufemiarenekoa. |
|||
Gehienetan, aurreko aldietako oinarri prismatiko garai baten gainean altxatzen den kanpai-gorputz bat izan ohi da. |
|||
Lizarra aldeko eskualdean. Dorre horietan Logroñoko Santo Domingo eta Santa Maria la Redondakoaren eragina ikusi nahi izan da. Hauek, kanpai gorputz oktagonaletan amaitzen baitira: |
|||
* erdi‑puntuko arkuak dituztela, |
|||
* eta idi-begiak pilastra tartetan, |
|||
* kupula burutsu eta liternaz amaituz, |
|||
* beste erdi‑puntuez hornituak |
|||
* eta kiribildura eta piramide bidez eginiko apainketa aberatsa. |
|||
Zenbait aldagai dituzten arren, modu horretako adibideak ikusi ohi dira Aguilarren, Desoion, Deikaztelun, Andosillan, Carcarren eta abarretan; San Adriangoak ezaugarri rococo bat erakusten du. |
|||
Erriberriko merindadean badira adreiluzko barroko aldiko dorre batzuk, mudejarren trazeriaz janzten direnak: Funes, Milagro, Miranda eta abar. |
|||
Kantabriar probintzietatik gertueneko beste zenbait lekutan, maisu gipuzkoarren eragina sumatzen da; esate baterako, Inazio Gorriaran maisu donostiarrak diseinaturiko Iturmendiko San Migel dorrean (1753). |
|||
==== Erretaulak eta aulkiteriak ==== |
|||
Oraingoan Nafarroako elizetan sartu eta erretauletako arteari so eginez gero, kanpoko maisu batzuen eragin bultzatzaileaz ohartuko gara lehendabizi. Halakoa behar zuen izan mende horretan gertatu zen erretaulen eskariak, non, gauza ziurra dirudien aipatutako Tutera inguruko ertilariek ezin izango ziotela hainbeste eskakizuni erantzun. Corellan, esaterako, Aragoiko, Andaluziako eta Murtziako beste ertilari batzuk onartu behar izan ziren erretaulak egiteko ala apaintzeko.19 Gauza jakina da, Lesakako komentu batzuetan ere, laster aipatu beharko ditugu eragin handia izan zuten kanpoko maisu batzuen esku-hartzeak. |
|||
Agoizko San Migel parrokian, beste erretaula nagusi handi batek ordezkatu zuen Joan Antxietak 1584an hitzartu zuen erretaula; erretaula horretatik, bere tokian esan genuen bezala, taillatutako zenbait ohol gorde dira eguneko erretaularen idulki txikian, bankuan eta kaleetan. Eguneko erretaula nagusia 1745 eta 1748 bitartean eraikia da Jakako Juan Tornés eskulturagile eta erretaulagilearen eskutik. Bankuko lau mentsula handiengatik nabarmentzen den eraikuntza da, zeinaren gainetik altxatzen diren erretaularen bi solairuak, hiru kaleak eta atikoa artikulatzen dituen kapitel konposatuzko lau zutabe erraldoi kalostradunak. Kaleen artetik gehien ikusten dena zaindariaren baldakinoa duen erdikoa da. |
|||
Juan Tornés beraren lana, Agoitzekoaren oso antzekoa da, Irunberriko erretaula, 1748an egile ahazturen baten Errenazimentuko ikonografia baitaratzeko eraikitakoa. |
|||
Erriberriko merindadean eta XVIII. mendeko arkitekturari dagokionez, funtsezko atal gisa adierazi izan da lehendabizi, XVII. mendeko azken urteetan eta XVIII.aren lehen erdialdean Birjinari eskainitako ermitena, eta garai horretan eraikitako komentuak gainera. |
|||
Trantsizio aldi horretakoak dira beste zenbait erretaula: |
|||
* Caparrosoko nagusia, |
|||
* Larragakoa, Fermin Larrainzar, Iruñeko arkitektoak diseinaturikoa. |
|||
Lizarrako maisuek esku hartu zuten Erriberriko merindadeko erretauletan, esate baterako: |
|||
* Dionisio Bilodakoaren Sortzez Garbiarenean, |
|||
* Faltzesko Arrosarioarenean, Neoklasizismo alderako rococo estilo garbitu batean gainera, |
|||
-Erriberriko20 frantziskotarren Komentuko San Frantziskoren estigmatizazioaren erliebean, 1779an Lucas de Menak egindakoan. |
|||
Aulkiteriak. Erriberriko merindadean bertako zenbait tokitan aulkiteria interesgarriak, erliebe ugari eta barroko aurreratuak, rococo alderakoak ere ikus daitezke: Mendigorrian, Uxuen, Caparroson eta abar. |
|||
==== Gipuzkoa ==== |
|||
;Elizak |
|||
Gipuzkoan XVIII. mendean oinplano berri gainean eraiki ziren elizak ez direla bost baino gehiago izan esan daiteke; hain zuzen ere, honako parrokia-elizak: |
|||
* Donostiako Santa Maria (1742), |
|||
* Andoaingo San Martin (1758), |
|||
* Eskoriatzakoa (1759), |
|||
* Pasai San Pedrokoa (1763), |
|||
* Loiolako Santutegia. |
|||
Aitzitik, ez dira gutxi churrigueresko eta rococo estilo berriaren arabera apaintzen diren atariak, koruak eta batez ere, erretaula berriak dituzten kaperak. Halakoa izan zen mende horretan arkitektura zibilak iritsi zuen garrantzia, non atal berezi bat mereziko baitu. |
|||
Loiolako San Inazioren Santutegia. Euskal Herriko eraikuntza barrokorik handiena eta, bertako arkitektoengan sortu zuen eraginagatik, inolako zalantzarik gabe garrantzizkoena ere badena, eliza aparta eta ikastetxe galant bat bere baitan dituen Loiolako San Inazioren Santutegia da. |
|||
Loiolako San Inazioren jaiotetxearen jabeak, 1681an, Alcaziñasko Markesak ziren; eta hauek Loiolako maiorazkoa zena ez zatikatzeko eta ez besterentzeko ardura zeukaten. Austriako Mariana anderea, Erregina Amak, josulagunak eraginda, inola ere, leku horretan santutegi handi bat eraikitzeko nahia agertu zienean baino ez zuten erabaki “saldu, ukoa egin eta delako etxe ohoragarriaren eskualdatzea, bere Maiorazkoarengandik bereiziz...”, beraren eskubideak erreginari emanaz, eta zenbait baldintzetan aipatu helburuarekin etxearen eta bere lurren Zaindaritza erreginarengana eskualdatuz.21 |
|||
Konpainiaren Fundatzailearen jaiolekuan bertan eraikitako Santutegia izanik, ulertzekoa da Institutu bereko kideak izatea hainbat herrialdeetan, eta batez ere Indiak deritzanetan eraikin lanak ordaintzeko baliabideen bila ibiliko zirenak, eta Erroman bizi zen Joan Pablo Oliva, Nagusi Orokorra izatea, bere aginpide eta aholkuez, diseinuaren egilea nor izango zen eta zein eratara eta baldintzatan burutua izan behar zuen erabaki zuena. |
|||
Berniniren ikasle izan zen Carlo Fontana italiar arkitekto ospetsua arduratu zen eraikinaren planoak egiteaz, Santua jaio zeneko Dorretxea bere barrenean hartzeko, baina guztiz aske uzteko baldintzapean; baldintza hau ez zen bete. Fontanak, onartu eta Loiolara22 bidali ziren planoak diseinatu zituen, baina inoiz ez zen etorri, funtsezko aldaera batzuk eginez, bertako maisu sonatuen bidez burutu ziren lanak zuzentzera edo in situ gainbegiratzera. |
|||
Johannes Begrand josulagun flandestarrak zuzenduak izan ziren 1688an lur‑berdinketa eta zimenduak jartzeko lanak. Gidaritza-lanak, 1693an, Martin Zaldua euskal maisuak hartu zituen. Asteasun jaioa zen Zaldua (1654‑1726), Loiolako eraikuntza-lanetan denbora osoko maisu nagusi sartu zena zuzenean 1693an.23 |
|||
Fontanaren planoetan, eraikinaren oinplanoak, hegoak zabalduriko arrano baten itxura iradokitzen du. Delako planoei lotzeko erantzukizuna zorrotza bazen ere, arkitekto italiarrak aurreikusi ez zituen gure herriko baldintza klimatikoek beharturik, zenbait aldaketa egin ziren. |
|||
Ikastetxearen eraikuntza ezkerreko hegaletik hasi zen,24 elizan lanean jarduten zen bitartean josulagun elkarte txiki batek lehenbailehen bertan jarri beharko baitzuen bizitzen. |
|||
Elizan, beronen erdiko biribilunea eraikitzen ari ziren eta baita eraztun itxurako habeartea ere –dirudienez, Martin Zalduaren zorioneko asmakuntza izan zen–, Fontanaren planoak aldaturik. |
|||
Lanen gidaritza 1719an Oiartzungo Sebastian Lekuonaren (1662‑1733)25 eskuetara pasa zenean, arazo larri bat agertu zitzaion honi elizaren egitura biribila, bere arku eta gangak eta arkupe zabalari heltzerakoan. |
|||
Orduan Salamancako katedraleko maisu nagusiari, Joakin Churriguera arkitektoari, deitu zitzaion kontseilu eske. Churriguerak egun batzuk igaro zituen Loiolan eta elizako arkuen arazoa konpontzeko bere aholkua erabakigarria izateaz gainera, arkupeko tinpanoari eman zitzaion benetako churriguereskoaren izaera zehaztu egin zuen, erdian armarria, bi aldeetan kalostrak, eta bertako taillagile askori eman zitzaion apainketa sakona zituela. |
|||
Diametroz 20 m eta eraztun itxurako habeartean 33,50 m-tara zabaldutako elizaren biribiluneko esparrua, marmol beltzeko zortzi arku ausartez mugatua dago, lau zabalagoak eta garaiagoak ardatz nagusietan, eta hauen artean txandaka, beste lau makurragoak eta estuagoak, denak ere friso dotore batez koroatzen direnak. |
|||
Bigarren solairua marmol argiagoko danbor zabal eta garai batek osatua da, gerra‑gaiez apainduriko frisoa duela zokaloan eta zortzi leihate berdin lurrin‑ontziz uztaiturikoak, dena marmolean landua. |
|||
Lekuona 1733an hil zenean, eraikuntza-lanetan Inazio Ibero (1694‑1766) azpeitiarrak ordezkatu zuen.26 Loiolako Santutegiko lehen maisuaren lanaz gain, Inazio Iberori esker ditugu eraikuntza eta erretauletako lan ugari eta garrantzizkoak. Berak eta bere seme Frantziskok egin zituzten “une hartako hirietako birmoldaketa eta eraikuntza hidrauliko hoberenen enkarguak, eta peritutza, tasatze eta lur‑neurketak bereganatu zituzten, eta baita probintzia osoko komunikabide bizien norabideen trazaketa ere”.27 |
|||
Frantzisko Ibero (1725‑1795) Churrigueraren eraginarekiko bereziki sentikorra izan zen eta elizaren eraikuntza bere amaiera arte gidatu zuen. Linternako lanak egin ziren 1731 eta 1734 urte bitartean. Pinakulua errematatzen duen eta 65 m-tako garaierara iristen den gurutzea, 1735ean, urriak 25ean jarri zen. |
|||
Data horretatik abiatuta danborraren eta laranjaerdi-formakoaren apainketari heldu zitzaion, arrosa tankerako marmol landuzko pabiloi azpiak erregeen ezkutuez jantzi ziren eta Bertuteen alegiazko zortzi estatua handiz apaindu. |
|||
Aldareetako eta erretauletako lanei 1739an eman zitzaien hasiera. |
|||
Erretaula nagusia eta bi pulpituak Inazio Iberoren diseinuaren gainean eraiki ziren. Lau salomondar zutaberen titakadura lan fina (alde bakoitzeko bina, baina zeiharka jarreran jarrita), hirugingildun arkuak nitxoetan, margo ugaritako marmol bitxizko mosaiko horretako hainbeste eta hain finki landutako ale ugariek erakusten dute Iberotarrak Churriguerarekin izan zuten harremanaren eragina. Erdiko nitxoan 1758an jarri zen zaindariaren estatua, Frantzisko Bergara valentziar eskulturagilearen lan bikaina, ikusiko dugun bezala. |
|||
Gerora jarraituko zuen beste erretaula, aldare, sarrerako burdin hesi, aldareetako eta arkupeko estatuekin eta abar. |
|||
Ikastetxea. Eraikinari dagokionez, eskuinaldeko hegala bukatu gabe gelditu zen, josulagunak 1773an Espainiatik boteak izan zirenean. Lanak, XIX. mendean zehar, geldialdi asko eginaz jarraitu ziren, eta 1885ean azken bultzada emanda, 1888an amaitu zen eraikuntza. Elizaren bikaintasun barrokoaren aldea handia da inguratzen duen Ikastetxearen soiltasun ia herreratarraren ondoan. |
|||
Erabaki ausarta izan zen baina asmatu egin zuen elizako Erretoreak, Fontanaren planoetan patiotarako izendatuak ziren bi leku zabaletan harrizko eskailerak(alde banatan bata) jartzeko erabiltzean. Beren eskailburuetan santu eta Aita Santuen estatua handiak jarri ziren gero. Harrizko eskailera dotore horiek, jangela aurrea, jangela, liburutegia, sakristiak eta hiru klaustroek edertasunez harrituta uzten duten multzoa osatzen dute, eta harmoniaren zentzua handitasun soil baten gustuarekin nola elkartu daitekeen erakusten. Otto Schubert‑ek “espainiar lur-azaleko josulagunen monumenturik distiratsuena” izendatu zuen. |
|||
Donostiako Santa Maria basilika. Gaurko Koruko Andre Mariaren basilikak hiri honetako parrokiarik zaharrenetarikoa dela dirudi. Dokumentuetan azaltzen denez, leku horretan Urgull mendiaren magalean, bat bestearen atzetik Birjina Mariari eskainitako elizak izan omen ziren, XII. mendetik hasita hiri honek nozitu zituen suteen ondorioz desagertuz joan zirenak, azkenekoak 1575ean eta 1688an Mota zeritzan gazteluko bolborategiko bi leherketen ondorioz. Koruko Andre Mariaren eta San Inazioren babespean 1728an sortutako Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarra bere zeruko zaindariari eliza berri bat eraiki beharrean gertatu zen.28 |
|||
Lanak 1738an hasi ziren, diseinuaren begirunez klaustro gotikoa eta alboko etxeak bota beharrean gertatu zirelarik. Bere lehenengo arkitektoak, Pedro Inazio Lizardi29 eta Migel Salezan izan ziren eta hauek joan beharrean gertatu zirenez, Loiolako Santutegiko arkitektoaren seme Frantzisko Iberok ordezkatu zituen. Beronen eraikuntza 212.000 peso kosta zen eta ofizialki 1774an inauguratu zen. |
|||
Azaleran 2.773 m betetzen ditu. Barrutik baditu luzeran 55, 50 m eta 32,70 m zabaleran, eta 28 m garaieran (ganga jarraituraino eta 35 m laranjaerdi-formako loroiraino). Barruan 4.000 lagunentzako edukiera du. Barrokoa da bere estiloa, halakoxe rococo kutsua duena, atarian hobeto ikus daitekeenez. |
|||
Areto oinplanoa eta garaiera bereko hiru habearte dituena dugu, baina gangak gotikoak izaten jarraitzen dute, garaiera handiko pilastrez eutsitakoak, kapitelak kapitelen gainetan jarriaz disimulatzen saiatu ziren arren. |
|||
Barruan badira churriguereskotik eta rococotik hasi eta neoklasikora arte doazen kapera eta erretaulak. Multzo aberats eta harmoniatsua da horren ondorioa, eliza honi gipuzkoar hiriburuko elizarik ederren eta dotoreena izatearen sona eman zaio. |
|||
Andoaingo San Martin eliza. Indiano eskuzabal batek ordaindutako beste eraikin bat Andoaingo San Martin eliza dugu. Historia honen datu guztiak A. Manuel Lekuonak ikertu eta aztertuak dira.30 Andoainen jaioa zen [[Agustin Leitza]] eta Latijera, Peruko Erreinuko Kapitain Jeneralak, 1756an jada agindu zuen eta 1763ko abuztuaren 19an hil baino pixka bat lehenago bere testamentuan baieztatu, halaber, bere ondasunetako zati handi bat bere jaioterriaren aldeko beste eskaintzen artean, hiribilduko herri plaza eratzen zihoan lekuan aurrez aurre altxa behar zen parrokia berri baten eraikuntzarako erabilia izan zedila. Behar haina lur erosi zen eta A. Manuel Larramendi euskaralari sonatuaren kontseiluz, egitasmoaren diseinua eta obra, urte horietan Loiolako Santutegiaren lanen bukaera bere gain zuen Frantzisko Ibero maisuari eskatu zitzaion. |
|||
Badirudi arkitektoaren traza, Lucas Longak Elgoibarko elizan hartu zuen oinplano gurutze latindarrari jarraitzen zaiola, baina Andoainen Frantzisko Iberok, dorreaz gainera, bost tartetako arkupe luze bana erantsi zuen habeartearen luzeran. |
|||
Eliza berriaren eraikuntza 1759an hasi zen, Buruntza mendiko harrobiko harriez, eta 1770ean bukaturik zegoen jada. Frantzisko Iberorekin hargin* eta eskulangile-talde espezializatu handi batek esku hartu zuen, Frantzisko Azurmendi taillagilea jardun zelarik aldare nagusiko oskolari azken ukituak ematen eta Arrosarioko Andre Mariaren albokoa eraikitzen. |
|||
Karmengo Andre Mariaren beste albokoa egiteaz Frantzisko Ugartemendia arduratu zen, Azurmendi beraren diseinuaren gainean. |
|||
Sortzez Garbiari eta San Agustini eskainitako beste alboetako bi, hurrenez hurren, Jose Inazio Lavi eta Ugartemendiaren diseinuaren arabera gauzatu ziren. |
|||
Arkitektura mailan emaitza sendo eta trinkoa da, eta bere barrokotasuna ez da barrunbean bilatu behar, apainketan eta kanpandorrearen estiloan baizik. Eraikinaren fatxada bete eta ataripea sortuz altxatzen den kanpandorrean alegia. Eliza 1770ean inauguratu zen, dorreari azken ukitua ematea besterik falta ez zenean. |
|||
Eskoriatzako San Pedro eliza. Beste behin ere, indiano eskuzabalen dirua izan zen, hondamen-zemaika zegoena ordezkatzeko, oinplano berrian eraiki behar izan zen Eskoriatzako elizaren gastuak ordaintzeko erabili zena. Hiribildu hau Calahorrako elizbarrutiari zegokionez, gotzaindegitik behin baimena ateraz gero, Martin Karrerak31 egin zuen 1759ko lehen hilabeteetan eliza honen diseinua, ziur asko egun horietan harremanetan zegoen Inazio Iberoren aholkuak entzun ondoren. Eliza berriaren sagaratze-meza ospa zitekeen 1762aren azken aldera jada, baina lanak ez ziren hamarkada horren amaiera arte bukatu. |
|||
Eliza. Ia ezin esan daiteke bere oinplanoa gurutze latindar erakoa denik, zeren eta bere besoak oso sakonera txikikoak baitira. Fajoi‑arku eta arku toralen euskarriak kapitel dorikoen pilastretan ezarriak dira. Elizak presbiterioa poligonala du, eta lau tarte, gurutzadura eta koroarena kontuan hartuz gero. Kanoi‑gangak ilargixkadunak dira eta aldare nagusiaren aurrea ertz‑gangaz estalia. Petxina gainetan atseden hartzen du gurutzadurakoak. Barrunbe honek ia ez du apainketarik. |
|||
Tenpluaren oinetan kokatua dagoen dorrea da XVIII. mendearen erdialdeko giroan gaudela sentiarazten diguna; bere egituran Elgoibar eta Andoaingo ereduei jarraitzen zaie, habeartearen paraleloan bi aldeetara arkupeak dituela. |
|||
Pasai Donibaneko eliza. Pasai Donibaneko parrokia-eliza da Gipuzkoan oinplano berrian eraikitako elizen adibide bakarretakoa. Jose Lizardiren plano bat txikiegia zelako eta Inazio Iberoren beste bat garestiegia zelako bazterrera utzita, egun haietan Tolosako Santa Mariaren kanpai-horma eta dorreetan ari zen Martin Karrerari deitzea erabaki zen azkenean. Eraikuntza-lanak 1763an hasi eta Martin Karrera 1768an hil zenez, lanak bere seme Manuel Martinek (1742‑1804) jarraitu eta amaitu zituen, 1774an. |
|||
Elizak, alderdi batzuetan Herriko eliza kolumnariaren eskema jarraitzen du: |
|||
* pilastraz eutsitako gurutze-gangak; |
|||
* garaiera bereko hiru habearte, erdikoa besteak baino zabalagoa; |
|||
* hiru tarte; |
|||
* presbiterioa; |
|||
* korua, oinetan; |
|||
* bitxia bada ere, baoak gutxi: bi leiho hegoaldean; beste batzuk gezilehio modura dorrearen aldetik, leiho bat koruan eta beste bat presbiterioaren saihetsetara. |
|||
Deigarria da barroko airea oraindik arnasten den garaian eraikitako eraikin honen soiltasun eta apaltasuna, esate baterako, bere garaikidea den Donostiako Santa Maria elizaren aldean. |
|||
Dorrea elizaren eranskina da eta egokiago datorkio kanpai-horma deitura, Martin Karrera bere diseinatzaileak esan zion moduan. |
|||
;Atariak |
|||
Euskal Herria XVIII. mendean ez zen nabarmendu eraikuntza berri ugaritan, ez nolabait ere, zabaltze, berriztatze eta lehendik egokitzapenetan zirenetan bezainbat. Egokitzapen eta osatze hauek azken batean, eliza atarietan gauzatu ziren, estilo berri baten eta gustu berri baten adierazpenak horretan sumatzen baititugu. |
|||
Hernaniko San Joan Bataiatzaileren ataria. Gipuzkoan, horren adibide garbi bat Martin Zalduak, 1707an, Loiolako eraikinean ari zen bitartean, Hernaniko San Joan Bataiatzailea parrokiarako diseinatu zuen fatxadan aurkituko dugu. |
|||
Fatxada angeluzuzen bat da, frontoi triangeluar bati eusten dioten bi pilastra handiz mugatua, eta hauts‑babes baten modura arku erraldoi batek baitaratua duena. Atearen gainean zaindariaren irudia duen horma-hobia dago; eta saihetsetan, zutabe bikoitzen tarteek San Joan Bataiatzailea eta San Pedroren irudiak hartzen dituzte barruan –dokumentuetan oso argi ez dagoen egileren batenak–, idulki garai batzuen gainetan. Horretan guztian bada atari platereskoen kutsurik, baina sumatzen da une hartako barrokotasun neurritsua ere: arkuarte eta pilastretan gai naturalistak apainketetan, lore eta hosto-sortak, mahats mordoak eta lurrinontzi lerronahasiak. |
|||
Oñatiko San Migelen ataria. Barrokotasun neurritsu horretan diseinatu zuen Martin Zalduak berak Oñatiko San Migelen ataria. Hernanikoak bezala, atari handi honek arku handi bat du buruan: baina hemen arkubarnera deigarri bat darama, kerubinez eta bolutaz guztiz estalirik. |
|||
Ez da erraza Asteasuko maisuaren egiletasuna zenbatekoa den erabakitzea, zeren eta atari galant hau burutzen igaro ziren hiru urteren buruan beste maisuen lankidetza eskatu baitzen, eta horma-hobietan jarritako irudiak eta apainketaren zati handi bat behintzat Juan Bautista Suso eskulturagileari agindu zitzaizkion, eta berehalako batean hitzartu zen elizaren erretaula nagusirako. |
|||
Azkoitiko Santa Maria elizako ataria. Arkupea, petrila eta atarirako lehen diseinua Jose Lizardik egina izan zen 1725ean, baina eraikuntza (Inazio Iberoren aldaketaren bategatik edo) ez zen bukatutzat eman Xabier Inazio Etxeberriaren zuzendaritzapean 1734ra arte. |
|||
Ataria aparteko multzoa da: nitxo handi baten irudikoa, elizaren kontrahormen artean sartuta, eta ordena erraldoiko bi pilastraz mugaturik. |
|||
Bere ezkerraldeari atxikirik doa arkupea, luzeran elizaren azkeneko bi tarteak beteaz, eta zutabe dorikoen gainean atseden hartuz erdi‑puntuko sei arku dituela. |
|||
Atariaren exedra basamentu garai batez osaturik dago eta honen gainean zutabe bikoitzak alboetan, Joan Bautista Mendizabal eibartar eskulturagileak beranduago landu zituen eskulturak barruan hartzen dituzten horma-hobiak hegaletan dituela. |
|||
Erdian dagoen erdi‑puntuko arku batek ematen du elizarako sarbidea. Taulamenduaren gainean pitxerrez apainduriko apala. Kabujoiez ederturiko bost galloietako oskolak nitxo bat eskaintzen du erdikoan, Birjina zaindariarentzat. |
|||
Multzoak plastikotasun alaia duen arren, klasizismoko soiltasun kutsuak irauten duela esan daiteke.32 |
|||
<center><nowiki>* * *</nowiki></center> |
|||
Gipuzkoako beste lekuetan hainbat atari zuhurxeago ikus daitezke, Zegamako parrokian gurutzadurakoa esate baterako, Inazio Iberok diseinatua. |
|||
Dorreak |
|||
Kanpaientzat eraiki ziren dorreak dira une hartako barrokoa ezkutatzen duen egitura arkitektonikoen beste kapitulu bat, funtsean eta unibertsalki kristaua zen gizartean esanahi bat zuen kanpaiak jotzeak, gaur egun herrialde askotan desagertua bada ere. |
|||
Urretxuko San Martin elizako dorrea. Jose Lizardi, Asteasuko maisuari zor zaio, Tours‑eko San Martin elizako kanpandorrearen azkeneko gorputzaren diseinua. Poligonozko oinplanoa, angeluetan pilastrak, eta ia apaingarririk gabea da, kupula buruz eta baita ere buruduna den kupulatxo batez estalia dago, 1720 eta 1724 bitartean egina da. |
|||
Bergarako San Pedro elizako dorrea. Urretxukoaren estilo berekoa da Bergarako San Pedrorena (1737‑1743) eta goitik beheraino arkupeko dorre hau Jose Lizardi berak diseinaturikoa da eta kupula burudunen aldeko zaletasun berdintsua agertzen zaio, baina oraingoan barrokotasuna nabarmendu egin zuen, frisoen gainetan plakak sarriago, erlaitzetan zabalera handiagoko eta hutsarte eta konkorren txandakatze handiagoko edergarri ugarien bidez, horrela argi-itzalen jokoa areagotuz. |
|||
Zestoako Andre Maria Birjinaren Jaiotza elizako dorrea. Zestoako dorrean (1735‑1738), Jose Lizardik aurreko dorreen ezaugarri berdinak erakutsi zituen, dorrearen oinarri angeluzuzeneko oinplanotik kanpaien gorputzaren oinplano karraturako igarobidean irtenbide egokiak aurkituz eta barrokotasun zuhur berari eutsiz; beronen edertasuna goraipatu egin zuen Loiolako maisu nagusi ospetsua zen Inazio Iberok.33 |
|||
Elgoibarko San Bartolome elizako dorrea. Inazio Ibero eta honen seme Frantziskori zor diegu Elgoibarko San Bartolome parrokiako dorrea, goialdeko zatia bederen, kanpaien multzoa, alegia; bi maisuek sinaturiko barrokotasun eder eta lirain honi buruzko dokumentu irudidun interesgarriak eta zehatzak gelditu zaizkigu.34 |
|||
Andoaingo San Martin dorrea. Lehenago ere aipatu dugu, elizaren fatxadan bertan, Frantzisko Iberok eraikitako Andoaingo kanpandorrea. Elizaren sarrerari aterpea egiten dion dorrearen kokamen honek nortasuna ematen dio eraikinari. Multzoaren batasuna simetrikoa areagotu egiten du, elizaren fatxada zabalera nabarmenduz. Honen barrokotasuna bere edergarri xehe eta oparoetan dago. Eraikin-masak landare moduko osagaiez apainduak dira, eta eraikin-lana estaltzen duen laranjaerdi-formako abiagunea harrizko loroi handiek inguratzen dute. Kupulatxoari ere eransten zaio osagairik, kiribildurak eta loroi ñimiñoak. Hau eta erdi‑puntuko arkuak koroatzen dituen zatituriko frontoi bakar batek eta beste xehetasun batzuk alaitzen dute eliza honen kanpoaldeko multzoa, ia kutsu rococoz. |
|||
Frantzisko Iberoren beste dorre batzuk |
|||
* Ia antzeko gauzak esan daitezke Usurbilgo Salbatore parrokia-elizako dorrerako arkitekto berak diseinatu zuen kanpandorreaz, kupularen abiagunean kalostra eder batez jantzi zuen horretaz (1761‑1764). |
|||
* Hondarribiko Jasokundeko parrokia-elizako dorreak ere osagai lerronahasi ugari agertzen du (1764‑68). |
|||
* Frantzisko Ibero berak diseinaturiko Hernani, Gaztelu eta Ordiziako dorreek, aldiz, bestelako estilo bat dute nabarmen, trinkoagoa eta soilagoa, azpeitiar maisu iaioa, gustu neoklasikoaren argitasun eta xumetasunarekiko sentikorrago izaten hasia balitz bezala. |
|||
Neoklasikorantz garatuz |
|||
Hain zuzen ere, Gipuzkoako dorreen ardura kronologikoak erakuts diezaguke garapen estilistikoa, barroko churriguereskotik neoklasikoa aldarrikatzen duen egitura soilen alderakoa. |
|||
Ibarrako San Bartolome elizako dorrea. Hala, Ibarrako elizarako Martin Karrerak diseinaturiko kanpandorreak (1761‑70), adibidez, Iberoren dorreekin kidetasun garbia du. Eliz aurrea dorrearen eredu bera da, baina hemen arkupeak ez doaz habeartearekin paraleloan. |
|||
Karreraren ardura bere fatxadaren aurrekotasuna sendotzea da, elizpearen estalguneko itzalak aurrearen goieneko horma-atalen lautasunarekin kontrastea bilatuz, arkupearekin batasun estua osatzen duten hegalen bidez. |
|||
Erdiko balkoiaren gainean zutasuna azpimarratzen duen biribil-formako baoarengatik bereizten da Iberotarrengandik eta apaingarrien soiltasungatik eta kanpaien multzoa edertzen eta mugatzen duten pitxarren berdintasun eta bikaintasunagatik, halaber. |
|||
Tolosako Santa Maria elizako dorrea. Hala ere, Martin Karrerak barrokoaren aldeko izaten jarraituko du kanpai‑horman, alboetan bi kanpai multzo dituela koroatu baitzuen Tolosako Santa Mariaren fatxada galant eta biluzia. |
|||
;Erretaulak |
|||
Baina ez da zalantzarik, elizetako erretauletan azaltzen dela, luze eta zabal, barrokoaren espiritu askea; beharbada, une honetako zaletasunak eragiten duen gehiegikeria formala eta apainketa birtuala harriaren taillan baino errazago gertatzen delako zuraren taillan. |
|||
;Sebastian Lekuona |
|||
Pasai Donibaneko San Joanen erretaula nagusia. Sebastian Lekuonari agindu zitzaion erretaula hau lantzeko, Loiolako eraikinean maisu nagusi ziharduen bitartean. |
|||
Gorputz bakarrekoa da, bankuarekin eta biribileko errematea gorputzaren neurri berekoa duela. Alboetako kaleetan, idulkiko kerubin buruez ederturiko mentsula handien gainetan eta horma-hobiak saihetsetan dituela, salomondar bi zutabe handi zutitzen dira. Euskarri hauek, orbel eta mahats mordo gizenez nahaspilatzen diren hamaika zuztarrez inguraturik daude. Horma-hobietako hiru arkuak ohiko erdi‑puntukoak dira, sakonera txikiz baina edergarri ugariz egin eta eutsiak. |
|||
Zaindariaren irudia, alboetako Pedro eta Paulo Santuenak eta goieneko mailako San Mikel Goiaingeruaren taillak Felipe Arizmendik eginak dira, gerora oroitaraziko dugun bezala. |
|||
Oiartzungo San Estebanen erretaula. Bere jaioterria zen Oiartzungo parrokiako hiru erretaula Sebastian Lekuona berari esker ditugunak: Gurutziltzaturiko Kristori, eta Loiolako Inaziori zein Xabierko Frantziskori eskainiak (1721). |
|||
Hiru ale hauek ia egitura bera eta oso antzeko apaingarriak dituzte, arku hirugingilaren azpian dagoen Gurutzeak izan ezik. Neurri txikikoen erakoa da, kupulako danbor kalostraren azpian osaturiko ilargixkekin oso egoki lotzen dena. Hemen ere, arku batek erdiratzen du erdiko horma-hobia,salomondar zutabeekin. |
|||
Inazio Ibero. Bikaina da Inazio Iberoren erretaulen emaitza, eta historialariarentzat garrantzizkoa da azpeitiar maisu handiaren aurrerabidea ezagutzea, egiturazko eta klasizismoko zorroztasun batetik hasi eta ia gehiegizkoa den Loiolako erretaula nagusi barroko eta rococo arterainokoa. |
|||
Azpeitiko Sortzez Garbiaren erretaula nagusia (1737). Hiru kale ditu, erdikoa tenpletearentzat, solairu bakarrekoa eta saihetsetakoak bi solairutakoak, irudientzat horma-hobiak dituztela, eta landarez jositako bost kiribileko salomondar zutabeak igotzen dira, churrigueresko zentzu oso nabarmena dutela. |
|||
Loiolako Santutegiko erretaula nagusia. Aipatu berria dugun eta M. Isabel Astiazarainen ikerketen ondoren zein egilerena den zalantzan jartzen ez den Loiolako Santutegiko erretaula nagusia, oso litekeena da Azpeitiko erretaularen garaikidea edo lehenagokoa izatea, agian.35 |
|||
Harritzekoa ere bada, baina badirudi hurrengo erretaulen eskarietan –Azkoitiko (1742) eta Tolosako (1744) Klaratarrentzat– Iberok segurtasunez egiten duela rococo aldera: |
|||
* erretaula‑oskola hautatzen du, |
|||
* salomondar zutabeak alde batera uzten ditu, |
|||
* apaingarrietan neurritsuagoa da, aurreko erretauletan irtenegia eta handiegia izan baitzen. |
|||
Fermin Larrainzar. Urte horietan Iraurgiko haranetik, Goierrikora igarotzen bagara, erretaula barrokoetan ale ugari topatuko dugu. |
|||
Lazkaoko erretaula zistertarra. “Langintza anitzekoa, arkitekto, eskulturagile, mihiztatzaile eta arotz”36, halaxe sinatzen zuen Fermin Larrainzar nafar maisuari esker dituzte Lazkaoko Santa Anaren Zistertar Errekoletoen komentuko erretaula nagusia eta alboetakoak, 1714an Iruñeko elizbarrutiko ikuskatzailearen bisita ondoren hitzarturiko lanak. Erretaula honek, 1718ra baino lehen eraikitzen hasi ez zen honek, baditu idulkia, hiru kaletan banaturiko gorputz bakar bat, banku garaia, suge ildasketako lau zutabe erraldoiez mugaturik, eta elizaren burualdeari egokitzen zaion zirkuluerdi-formako profila duen atikoa. |
|||
Inazio Zendoiak tramankulu hau xehetasun guztiz deskribatu ondoren, lotura kronologikorik eza ikusten du, une hartakoxea zen apaingarrien aberastasun ugariaren eta ordurako erabiltzen ez ziren ildaska uhintsuak zituzten zutabe bihurrikatuen erabileraren artean.37 |
|||
;Joan Antonio Iparragirre |
|||
Idiazabalgo San Migelen erretaulak. Idiazabalgo San Migel parrokian arte gaietan arduraduna zen Joan Antonio Iparragirre maisua, arkitekto eta taillagilea ere badena, Idiazabalen jaioa bazen ere, Seguran bizi zena. Berarekin egin zen 1734ko abenduan Familia Santuaren alboko erretaularen hitzarmena eta bi urte beranduago, erdiko nitxoan San Inazioren irudia eta nitxo apalagoetan [[Frantzisko Borjakoa|Borjako Frantziskoren]] eta Xabierko Frantziskoren mukuluak” eduki beharko zuen beste berdin bat eskatu zitzaion. |
|||
Astigarretako San Martinen erretaula nagusia. Iparragirrek bere ardurapean 1745an hartu zuen. Haren arkitektura gerora berriztatua izan zenez, ezin jakin daiteke une hartako churriguereskorako zaletasuna zein mailatan bereganatu zuen. |
|||
Frantzisko Ibero. Frantzisko Ibero arkitektoak erretaula asko ditu bere eskuei esker eginak, bere aita Inazioren aldean. |
|||
Aizarnako Jasokundeko erretaulak. Aizarnako elizaren alboetako erretaulak eskatu zizkioten 1751ean, bata Arrosarioko Amari eskainia eta San Inaziori bestea. Egitura ahur samarra duten aleak dira, lau mentsuletako basamentu baten gainean lau zutabezko gorputz bat, eta gainean atikoa osatzen dutenak. Apainketak, xaflen, buru hegodunen, loreen eta fruituen bidez estaltzen du zoru guztia. |
|||
Azkoitiko Klaratarren erretaulak. Hamar urte beranduago diseinatu zituen, halaber, Azkoitiko Klaratarren alboko erretaulak, bere aitak ordurako diseinatua zuen erretaula nagusiaren ondoan. Aitaren lanarekin alderatuta, barrokotasun oso aurreratua baten ausardia adierazten dute Frantziskoren erretaulek, horma lau bati atxikitzean, zeiharka ebakitako erlaitz gainetan kokatuta dauden zutabez markaturiko bere erdiko kalea aurreratzen du erretaulen egitura irtenak. Taulamendua egitura berari egokitzen zaio. |
|||
Beste zenbait erretaula. Begien bistakoa da hauetan eta Eibarko San Andres parrokiarako diseinatu zuen alboko erretaulan (c. 1765), Frantzisko Iberok sentikor jarraitzen duela plastika churriguereskoarekin. |
|||
Beste zenbaitetan, bere Lizartzako Santa Katalina elizako erretaula nagusiaren azterketan, esate baterako, xumetasun klasiko alderako aldaketa usnatuko balu bezala, arruntasun eta xumetasun handiagoa eta hostotza apaingarri gutxiago aholkatzen ditu.38 |
|||
==== Bizkaia ==== |
|||
Bizkaian churrigueresko erako eliza askorik ez da. Mende honetan bizkaitar arkitekturak eskaintzen duena, batez ere, hauxe da: jarraibide baten erakustea, esperimentatzeko ausardiarik eza eta zaharkitutako estalkiekiko leialtasun itsua; fantasia sortzaileaz hitz egitera bultzatuko gaituen ezer ez, alegia.39 |
|||
Lekeitioko San Jose eliza. XVIII. mendearen lehen herenean bukatu zen Lekeitioko San Jose eliza (Josulagunen Antzinakoa); aurreko atalean hitz egin dugu bere eraikuntzaz. Gaur egun ere 1680an sortu zenean zuen estilo soil bera du; baina litekeena da bere ataria, bere apaindutako markoa eta bere frontoi oker zatitua eta guzti, Loiolako Santutegiko arkitektoek eginiko aldaketaren bat izatea. |
|||
Durangoko Santa Anaren eliza. Durangon Uribarriko Santa Mariaren eta San Agustin komentuaren arteko bilketa bat da Santa Anaren eliza (1720), Lazaro Laincerak40 egindako lan honetan apaingarrien biluztasuna gailentzen delarik. |
|||
Ezkerraldeko (Somorrostroko) San Joan eliza. Abangoardiari mendearen erdialde hartan zitzaion erresistentziaren froga bera da Somorrostroko San Joanen hau, bere piramidezko dorre eta gurutzadura gotiko konkordun estalkiarekin. |
|||
Bilboko San Nikolas eliza. Lehenago jardun dugun bezala, espazioaren barroko italieratzaile ikusmolde bakarra Inazio Iberok ekarri zuen 1743an Bilboko San Nikolas elizara. Hondamenean zegoelako goitik behera botatako aurreko eliza baten esparrua bera betetzen du. Bertako harginekin eman zitzaion hasiera 1743ko egitasmoaren eraikuntzari, Antonio de la Vega menditar maisuaren gidaritzapean, eta ez zen bukatutzat jo mendearen azken urteetara bitartean, eliz ospakizunen hasiera 1756koa bada ere. |
|||
Eliza. Karratu perfektu bat da oinplanoan eta erantsita du presbiterioa. Karratu hau beste karratu handiago batean sartuta gelditzen da, elkartzen diren bi esparru angeluzuzen sorraraziz, burualdean sakristia osatzeko eta oinetan aparteko bi kapera antolatzeko. Eremu oktogonal edo biribilaren itxura ematen diote lau exedrek, karratua nagusitzen zaiolarik elizari. |
|||
Ftxadanan, Elgoibarko dorrearen antzeko diren bi dorre zutitzen zaizkio alde banatan. Fatxadaren horizontaltasun ukitu gaitza leundu egiten dute dorreek eta kanpai-hormak. Eliza bilbotar honen barrunbeak Santa Inesen eliza erromatarraren oroimena ekartzen du gogora; baina, badira Loiolako frontoiaren oroitzapenak ere atari artikulatuan, eta gotikoarenak, dorreen sarbide zorrotzetan. |
|||
Balmasedako San Seberino eliza. Lehen aipatu dugun Lazaro Lainceraren diseinua (1728) duen San Seberino elizako dorrearen aipamena egitea ere komeni da. |
|||
Hargintzan aditua zen Laincera, eta zenbait eraikin-lanetan Martin Zalduarekin batera esku hartu zuen Euskal Herrian: Azpeitian –normalean hemen bizi izaten baitzen–, Berritzen, Elgoibarren eta abar. Urretxuko elizako dorrearen diseinua egin zuen, gerora Lizardiren diseinuak ordezkatu zuena, eta 1717an Zumarragako elizaren dorrea diseinatu zuen, halaber.41 |
|||
<center><nowiki>* * *</nowiki></center> |
|||
Bizkaiko erretaulen diseinatze eta eraikitze barroko churriguereskoari dagokionez, eskultura lanei buruz bereziki hitz egingo dugunaz gain, nahikoa bekigu berriro ere Julen Zorrozuak Bizkaiko erretaula barrokoari buruzko ikerketa sakon eta oso dokumentuari lotzea. |
|||
==== Araba ==== |
|||
Gasteizko San Frantzisko komentua. Arabar lurraldean XVII. mendearen azkenean, barrokoa bere apaingarrietan aldirik oparoenera iritsi zenean, Gasteizko San Frantzisko komentua eta eliza izan ziren egin zirenetan lanik behinena, historiaren eta artearen distira zenbait mendez bizi ondoren, erabateko hondamendian amaitu zen lan itzela. |
|||
Komentuak XIII. mendeko klaustro polit bat zuen eta eliza berebiziko tenplu gotikoa zen, zortzi tartetako habearte bakarrekoa; beroni XVI. mendean arkupea eta zenbait kapera erantsi zitzaizkion. Eliza, XVI. mendearen inguruan, churrigueresko gustuko igeltsuzko apainketa arranditsu batez jantzi zen guztiz, gangak izan ezik; honen idatzizko dokumentuak eta argazkiak ugari dira. Delako desamortizazioa zela eta, 1835ean bere gainbehera hasia zenez, 1930ean multzo osoa goitik behera eraitsi zen.42 |
|||
Honen estilo eta garai berekoak dira: |
|||
* Santa Mariaren kolegio‑elizako sakristia eta |
|||
* San Pedro parrokiako dorrea. |
|||
;Arabako Lautada |
|||
Arabako Lautadakoetan, esan daiteke, oinplano berriko elizarik ez zela aldi honetan eraiki. |
|||
Gangaren batzuk trazerietan eraldatu egin ziren, are konplexuagoak bihurtuz. |
|||
Eraiki zirenen artean: |
|||
* arkupeak, esaterako, Inazio Ibero maisuaren eskuz egindako Aguraingo San Joan elizakoak, |
|||
* atariak, Ilarduiako San Migel elizakoak, |
|||
* koruak, Migel Salezanen eskuz egindako Narbaxako San Esteban elizakoak, |
|||
* sakristiak eta kanpandorreak. |
|||
Gustuaren aldaketa adierazten duen testigantza da dena. |
|||
Erretaulak eraikitzen. Berrikuntza gehiago antzematen da erretaulen arkitekturan, hementxe hedatu baitzen batez ere rococo estiloa. |
|||
Eliza askotako erretauletan oraingoan asko dira arrosetak, zuztarrak, lore uztaiak, aingeruak, xaflak eta ildaskaturiko zutabeen fusteak, horma‑hobi tontorrak eta irudien oinazpikoak estaltzen dituzten oihal zintzilikariak. |
|||
Alor horretan izen berezia bereganatu zuen Joan Bautista Jauregik, Gasteizen eta Arabako beste lekuetan erretaula asko diseinatu zituen ertilariak. |
|||
;Arabako Errioxa |
|||
Gauza berak esan daitezke XVIII. mendeko Arabako Errioxaz, eraikin-lan batzuk amaitu eta hondatuak ziren beste batzuk konponduko baitziren: |
|||
* Oinplano angeluzuzen baten gainean zutitutako Oioneko Santa Maria eliza eraikin berria da, zirkuluerdi-formako absidea eta ilargixka-ganga duena. |
|||
* Kripango San Joan Bataiatzailea parrokian ere estali zen XVIII. mendean, ilargixkadun estalkia esferaerdi-formako kupulaz (1774‑1788). |
|||
* Mañuetako Antigoako Andre Mariaren elizan eta Santa Maria Morenaren elizan, halaber, kupulaz estali ziren gurutzadurak. |
|||
* Eltziegoko San Andres parrokiako zenbait kaperatan erretaula rococoak eraiki ziren. |
|||
* oinplano oktogonalaren gainean eraiki zen Plazako Andre Mariaren ermita eta esferaerdi-formako gangaz estali, Eltziegokoa ere. |
|||
Trebiñu‑Albaita eta Kanpezu |
|||
Trebiñu‑Albaita eta Kanpezu aldean ere ez zitzaion sarrera horren aisa eman barroko apainari. |
|||
Trebiñuko San Pedro eliza honen ganga hiru euskal harginek jasotakoa zen 1700ean.43 |
|||
* bikaina da kanpaientzako dorrea, Jose Elejalde Axpeko arkitekto apartak diseinatu eta eraikitzen hasi zena (1774). |
|||
* kupula eta linterna beranduago Joan Antonio Etxeberriak eraiki zituen, 1790ean. |
|||
Dorreak. |
|||
Eskualde horretan asko dira XVIII. mendeko dorreak eta kanpai-hormak. |
|||
* Arrietako dorrea. Arrietako dorre lirainaren goieneko gorputzak, gar‑irudiz, esferaz eta idi-begi ugariz apainduak, Jose Elejalde beraren eskuz eginak dira (1775). |
|||
* Albaitako dorrea. Eskoriatzako Joan Zubia maisuak diseinua egin eta Gatzagan bizi zen Joakin Elejaldek eraiki zuen. |
|||
* Paiuetako dorrea. Joan Zubiak berak diseinatua da eta Eskoriatzako Jose Elejaldek eraikia. |
|||
== Bertako eta kanpoko eskulturagileak == |
|||
Esan liteke urte horietan zehar (1650‑1730) –arrazoiez idatzi zuen Velez Chaurrik– “Euskal Herrian eskulturaren gainbeherarik gordinenean aurkitzen garela”.44 Ez da erraza zehatz‑mehatz adierazten Euskal Herriko eliza barrokoetako imajinen ekarpen ugaria ez ote zen, ugazaben, kofradien eta mezenasen aldetik, bertako maisuengan nahi zen kalitaterako beharrezkoa zen mailarik ez zela ematen-eta, horren kontzientzia hartze baten ondorioa. Garbi dago historialariarentzat Antxietaren jeinuak ondorengo belaunaldietan ertilari on askorengan arrastoa utzi izan bazuen ere, eta Gregorio Fernandezen artelan eredugarriek bere garaikide euskaldun batzuengan fantasia sortzailea ugaldu, lorratz distiratsu hau urte gutxiren buruan itzaliz joan zela. Ia ezin aurki dezakegu, XVII. mendearen bigarren erdian, lanean ari ziren maisuen artean kanpoko lantegietatik ez datorren izenik, inola ere ez behintzat Salvador Carmona edo Juan Pascual de Menaren talentu sortzailearen ondoan neur zitekeenik. |
|||
Gure ustez, bertako maisuetan talentu pobreziaren kontzientzia izan bazen herritik kanpora bilatzera bultza zituena, ugazaba eta mezenasak imajinetako eskakizun naturala asetzeko gai ziren ertilariak, bidezkoa da gure aipamena horietatik hastea. |
|||
=== Kanpoko eskulturagile batzuk === |
|||
Sierratarrak. Euskal Herrian XVIII. mendearen bigarren erdian egin ziren artelanetan, Medina de Riosecon kokatu zen Sierratarren familiaren esku hartzea nahikoa aztertu izan da.45 Tomas de Sierrak sortutako lantegia zen, bera hil ondoren, bere semeek eraman zutena.46 Litekeena bezala pentsatu izan da Anaia Jazinto Sierra lantegiko bere laguntzaile, Frantzisko, Tomas, Jose eta Pedroren anaitzakoa zela eta dokumentuetan saiatu zirela Gaztelan eraikitako erretaula askotan bere esku hartzea –bakarka nahiz taldean– nolakoa izan zen bereizten. |
|||
Sierratarren Segurako eta Oñatiko erretaulei dagokionez, arrazoia begien bistakoa da, Frantziskotarren ordenako Segoviako Ayllon‑go komentuan bizi zen Anaia Jazinto Sierra eskultura-maisuaren ordena berekoak baitziren komentuko erretaula hauek. |
|||
Segurako Sortzez Garbiaren komentuko erretaula. Anaia Jazintori 1742 eta 1745 urte bitarte horretarako deitu zitzaion Segurako Sortzez Garbiaren komentuko erretaula egitera eta eraikuntza-lanak, zatirik handienean, komentu horretan kide ziren Lardizabal familiako bi lekaimek ordainduak izan ziren, Segurako parrokiako erretaula nagusiaren emaile eskuzabala ere izan zen Martin Lardizabalen arrebak, hain zuzen ere. |
|||
Anaia Jazintok berak egina izan behar du, inola ere, egitura handi honen diseinua –bankua eta ordena erraldoiko zutabeak dituzten hiru kale–,47 Maria Birjinaren eta frantziskotarren Ordenaren ohorez programa ikonografiko zabal bat eskatzen zuena: Birjinaren istorioak bankuan; Sortzez Garbia zaindari moduan, Hungariako Santa Isabel eta Portugaleko Santa Isabel lagun dituela; goragoko mailan San Joan Sahagunekoa eta Santa Klararen irudiak, amaieran Birjinaren Koroatzea duela; eta alboetan San Joan Kapistranokoa eta San Paskual Bailon. Eskulturen zerrenda osatzeko erants ditzagun alboetako erretauletan dauden San Frantzisko eta San Antonio Paduakoaren estatuak. |
|||
Arruntena da halako multzo konplexuez arduratzen zen lantegi bat izatean, kalitaterik oneneko lanak lantegi-buruen zeregina zela pentsatzea. Oraingo honetan Gaztelan eginiko lan dokumentuetan ahaidetasun estilistikoarengatik, Inazio Zendoiaren iritziz, Sortzez Garbiaren eta Hungariako Santa Isabelen irudiak lantegi-buru gorenak, Anaia Jazinto Sierrak, eginikotzat hartzea da arrazoizkoena.48 |
|||
Manuel Martin Hontañon. Kanpoko beste ertilari bat aipatuko dugu orain, jaiotzez Gaztelakoa (Burgoskoa), Manuel Martin Hontañon eskulturagilea. |
|||
Segurako Sortzez Garbiaren komentuko erretaulak. Manuel Martin eliza bereko alboetakoen irudiez arduratu zen, 1754an Jose Joakin Arizaga eta Joan Antonio Iriarte maisuak hitzartu zirelarik eraikuntza horretarako. |
|||
Alboetako erretauletan, beren erdiko nitxoetan, adierazkortasun bikaineko aurpegiak dituzte eta seguruenik aldare nagusiko irudirik hoberenak taillatu zituenaren lanak dira –San Frantzisko batean eta San Antonioren irudiak bestean–, baina horiek salbuetsiz gero, gainerako eskulturek ez dute halako kalitate artistikorik. |
|||
Oñatiko Bidaurreta komentuko erretaula. Frantziskotar ertilariek “an echo un prodixio” gogoan hartuta, Oñatiko Bidaurreta komentuko Lekaime Frantziskotarrak beren esku-hartze bat eskatu zuten erretaularako. Erretaula berri hau 1751‑1753 hirurtekoan egina izan zen, aipaturiko Segoviako komentuan bizi ziren Anaia Jazinto Sierra eta Anaia Esteban Lopez bi fraideen zuzendaritzapean. |
|||
Horien programa ikonografikoa zeharo zabala da: bankuan, lau ebanjelarien irudiak erliebean eta Kristoren Haurtzaroko eszenak; lehen gorputzean, San Agustin, San Frantzisko, San Jose, San Joan Ebanjelaria, Santa Klara eta San Antonio; bigarren gorputzean, Birjinaren gurasoak; goieneko zatian, Mariaren Koroatzea eta Eliz Gurasoak. |
|||
Badirudi Anaia Jazintoren anaien ardurapean egon zela lan hau. Erretaularen erdian balkoi modura zintzilikatua eta aingeru handiez koroaturik dagoen Birjinaren ganbaratxoa bereziki bitxia eta interesgarria gertatzen da. Urreztatu eta polikromiaz jantzitako eskulturak gailentzen dira polikromiaz jantzi gabeko mazoneriaren gainean. |
|||
Joan Antonio Hontañon kantabriar ertilaria Pedro de Borjesekin batera aritu zen: |
|||
* Amorotoko Arrosarioko Andre Mariaren erretaulan (1737‑38), |
|||
* Elorrioko Sortzez Garbiaren erretaulan, bertako irudiez Elorrioko Joan Munar arduratu zelarik (1754‑58). |
|||
Ramon de Solar Santoñakoa: |
|||
* San Joan zein San Kosme eta San Damianen irudiak eta Gordexolako erretaula nagusian Gurutze bat taillatu zituen (1753‑55), |
|||
* Zornotzako erretaula handiko eskulturetan ere esku hartu zuen. |
|||
Manuel de Acebo. Jaiotzez Arnuerokoa baina Bilbon bizi zen beste kantabriar honek, Gamiz‑Fikako Santo Kristoren ermitan utzi zuen lanen bat (1785). |
|||
Pascual de Mena. Donostiako Santa Mariaren basilikan, Pascual de Menaren gubiari eskaini zitzaion Familia Sagaratuaren aldarea. |
|||
Robert Michel. Robert Michel frantziar honengana jo zen, Lepantoko garaipena zela eta, mirari bat konta zezakeen erliebea tailla dezan. |
|||
Caetano Pace. Munduan zehar sakabanaturik zebiltzan josulagunek Loiolako Santutegiaren arkitektura eta arte-ekimena garai hartan haiek eginikotzat jotzen zutena, bistakoa da ezagutzen zituzten ertilari onenak esku hartu zezaten nahi izatea. Eta beroiengana jo zuten, zalantza handirik gabe, eraikin handiaren imajinagintza eta apainketa osatzeko. |
|||
Izen oneko eskulturagile erromatarrari deitu zitzaion, Caetano Paceri, Portugalen lan batzuk bazituela eta, egokiera horri helduz, Aguraingo harri zuriz landu zezan basilikako arkupean erromesari arrera eginez elizarako sarrerako ate handi nagusiaren gainean dagoen San Inazioren estatua. |
|||
Eskulturagile berak, elizaren barruko aldetik, kupularen abiapuntuan kokaturik dauden Bertuteen zortzi estatua handiak lantzeko erantzukizuna hartu zuen. |
|||
Migel del Mazo. Beste estatuagile maisu bati, Migel del Mazo santandertarrari esker eginak dira santutegian bertan arkupeko nitxoetan jarri ziren Xabierko Frantzisko, Borjako Frantzisko, Kostkako Estanislao eta Luis Gonzaga josulagun santuen eskulturak, hil berria zen Caetano Pacek eginiko diseinua jarraituz berak landu zituenak (1738‑39). |
|||
Frantzisko Bergara Bartual. Loiolako basilika handiaren eder lanetan lagundu zuen beste eskulturagileetako bat izan zen Frantzisko Bergara Bartual, 49 Erroman egin zituen bere lanen batzuengatik izen ona harturik, batez ere, Vatikanoko basilikan habearte nagusian miretsi daitekeen Alkantarako San Pedroren estatua erraldoiagatik agindu zitzaion Loiolako erretaula nagusiko erdiko nitxoa betetzen duen San Inazioren estatua. Valentziar eskulturagile bikain honek eskultura barroko eder honen eredua egin zuen, benetako berniniar mugimenduaz eta rococo graziaz jantziz; baina, berau urtutako eta zizelaturiko zilar xaflan lantzea Giuseppe Agricola –Bauer izeneko ertilari baten italierako izena– erromatar lantegiaren ardura izan zen. |
|||
Estatua Loiolara 1758an iritsi zen. |
|||
Tomas de Gorozollo. Bestalde, Azpeitiko Soreasuko San Sebastian parrokian ere kanpoko ertilari batengana jo zen, Tomas Gorozollo eskulturagilearengana, alboko erretaulako Borjako Frantzisko, Luis Gonzaga eta Kostkako Estanislao Santuen irudiak egiteko. Erdiko horma-hobian, urte batzuk lehenago egindako San Inazioren irudi bat jarri zen. |
|||
Tomas Gargollo. Inazio Iberok diseinatu, eta Frantzisko Inazio Azpiazu azkoitiar maisuak egin zuen Tolosako Santa Klararen komentuko erretaularako Tomas Gargolloren imajinak hitzartu ziren, eta Tolosan (1744) bizi bazen ere, Trasmieran, Meruelo bailarakoa zen honek urtebete baino gehixeagoan egin zuen bere betebeharra erretaula bete-beterik utzi zuten hainbat neurritako 22 mukulurekin.50 |
|||
Santiago Marsili. Gure begirunea eta esker ona merezi duten lanak Euskal Herrian egin zituen beste kanpoko ertilari italiar bat Santiago Martini da; bertan bizitzera etorria dirudi, urte luzeetan Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat lekutan bizi zela agertzen baita. Eskultura ugari egin zuen Marsilik, XVIII. mendeko hirurogeita hamargarren hamarkadan, Amasa eta Abaltzisketako erretauletarako. Inazio Zendoiak eta Julen Zorrozuak dokumentu ugariz bereziki jantzi dituzte hauek eta, merezi duenez, eskulturagile honen barrokoarekiko etengabeko leialtasuna eta bere lanen bikaintasuna azpimarratu dituzte. |
|||
Bistakoa da Berniniren eskulturak ongi ezagutzen zituela, aipatutako erretauletako nitxoak betetzen dituzten santuen irudiak, izan ere, agertzen duten mugimendu eta bizitasunagatik, italiar maisu handiaren estiloa ekartzen dute gogora: tolesdura hanpurutsuen astintzearen atzean eta kontraposto apur batez anatomia ezkutatzeko iaiotasun bera, adierazpen plastiko orekaturako gaitasun handi bat erakutsiz. |
|||
Marsili 1772an ere hitzartu zen, Billabonan bizi zenean, Andoaingo –horren eraikuntzaz lehen aritu gara– San Martin elizan alboko irudiak taillatzeko. Lau dira zaindari estatua handiak –Arrosarioko eta Karmengo Ama Birjinak, Sortzez Garbia eta San Agustin– “bikainak egituraz –dio Manuel Lekuonak– nahiz eta ez hainbat espresioetan, graziarik falta ez zaien dozena bat baino gehiago irudi txikiez gain, erlaitz eta koska gainetan aingeru handiak...”. |
|||
Pedro Ramirez de Arellano. Ez da ahantzi behar Tafallako eskualdean Aragoiko ertilarien ekarpena ere, besteak beste, Pedro Ramirez de Arellano eskulturagilearena, bere bizitzako azken urteetan (1766‑1771) Azkoienko parrokiako erretaularen ikonografia, Ante Portam Latinam San Joanen historia eta lau apostoluren eskultura ederrak landu eta zuzendu zituena, Zaragozako Pilareko Amaren Kapera Santuan egin zuen lanagatik sonatua den eskulturagile honen lanik onentzat har daitekeen multzoa delarik.51 |
|||
Carmonaren elkartea. Faltzeseko San Joan Ebanjelaria parrokiako alboko kaperetarako Madriletik inportaturiko zenbait estatua ere aipa dezakegu, denen artetik Sortzez Garbiarena nabarmenduz, hazpegietako fintasuna, gozotasun rococoa, eta kontraposto apurrak salatzen dutelarik Salvador Carmonaren lantegia. |
|||
Beste zenbait. Inportaturiko estatuen atal honetan, gogoratu behar da, halaber, Madrildik ekarritako eskultura multzoa, Erriberriko Frantziskotarren komentu eta elizan aurkitu zena. Eliza Marko domingotarrak diseinaturikoa da eta azpeitiarra zen Frantzisko Iberok 1745 eta 1757 bitartean egina. |
|||
<center><nowiki>* * *</nowiki></center> |
|||
Eta honek Euskal Herrian lan ugari utzi zuen mende hartako ertilari handiarengana eramaten gaitu. |
|||
Mende horretan, Herriko arte ondarea aberasten duten kanpoko ertilarien esku-hartze sail luzean, bi dira adinez eta jeinutasunez antzeko izateagatik azaldu behar diren eskulturagileak: Luis Salvador Carmona eta Juan Pascual de Mena. |
|||
==== Luis Salvador Carmona: bere euskal artea ==== |
|||
Ilustrazioaren mende horretan Euskal Herrian ikusi zen eskultura lanik ugariena eta arte kalitatez aberatsena Valladolideko Luis Salvador Carmonari esker izan zen (1708‑1767). |
|||
Sortu berria zen San Fernando Errege Akademiako eskultura irakasle honek bere bizitzan zehar lan guztiz oparoa egin zuen; 200 eskultura baino gehiago beharbada, gaur egun hauetatik dokumentatuak 180 zenbatu daitezkeenak, gehientsuenak erlijiozkoak direlarik. J.A. Villabrile eta Ron‑en lantegian bere sei urteko prestakuntza eta trebakuntzan, teknikoki lortu zuen iaiotasuna ia birtuosoaren mailakoa izan zen. Churrigueraren inguruko harremanetan eta berak miresten zituen aurreko maisu guztiak barneratzeko zuen gaitasun handiaz, jakin zuen bere eskultura-lanei ematen modan egoten hasia zen rococo gustuarekin ederki uztartzen zen edertasun, fintasun eta sentiberatasuna. |
|||
Halaxe lortu zuen bada ezagutzeko erraza den eta bere‑berea duen estiloa, estatuen muturretan zurari ematen dion mehetasunean.52 Harrian aritu bazen ere, erlijiozko eskultura garrantzizkoenak normalean zurez eginak daude eta bere lantegitik jada apainduak eta polikromiaz margotuak irten ohi ziren, baita zenbait data jarri eta sinatuta ere. |
|||
[[Fitxategi:Bergara - Santa Marina de Oxirondo 27.jpg|alt=Bergarko Santa Marina Oxirondo elizako kanpaidorrea.|thumb|Bergarko Santa Marina Oxirondo elizako kanpaidorrea.]] |
|||
Oxirondoko Santa Marinaren erretaula. Bergara. Euskal Herrian Carmonaren lehenengo esku-hartzea Bergarako Oxirondoko Santa Marinaren erretaula nagusikoa izan zitekeen, Madrilen bizi zen eta erretaulari churrigueresko diseinua eman zion eskulturagilearen laguna zen Migel Irazusta arkitektoak eskaturik beharbada. Caenek dioenez, Salvador Carmonak Bergarako aldare nagusirako “berezkoa baino neurri handiagoko hamabi eskultura egin zituen”. Denetara hamabost dira, baina batzuk neurriz txikiagoak. Artelana 1742an egin zen. |
|||
Santa Marina martiriaren irudia, erdiko nitxoan azaltzen dena, zoragarria da eta berniniren plantarik ez zaio falta. |
|||
Zaindariaren irudi inguruan, maila desberdinetan, beste irudi batzuk azaltzen dira: |
|||
* zutik, Abdon eta Senen martiri Santuen irudiak; |
|||
* Jeronimo eta Agustin Santuenak, eserita; baita lau Bertuteen alegiak diren beste batzuk ere. |
|||
Eliza bereko beste kapera batzuetarako Carmonak zenbait irudi zoragarri taillatu zuen: |
|||
* Arrosarioko Ama Birjina, irudi atsegina, handitasunez eta xamurtasunez betea, Mariaren izenekoetan eskulturagile honen ohikoa izan zen, |
|||
* San Joserena, |
|||
* San Migelena, berezkotasun eta mugikortasun-adierazpide harrigarria duena, |
|||
* eta batez ere, Santa Teresa aparta, ertilariaren jeinuaren ahaleginez lortutako maisulana. Bergarako multzoan bera da ederrena, Karmelo ordenako eliz guraso santari egin zaizkionetan ederrenetakoa. Gorpuzkerazkoa baino barruagoko bizitasun espirituala islatzen duen mugimendu diskretua, eutsiezinezko goiargitze mistikoaren indarra laburbiltzen duen edertasun harrigarria agertzen zaio aurpegian eta tailla oso finean, santaren soingainekoan ehunarekin lehiatzen dela dirudiena; eta bera den guztian rococo eta klasizismoaren laburbiltze txundigarri bat da. |
|||
Idiazabalgo San Migelen erretaula. Bergaran bere lan bikaina lantzen ari zen bitartean taillatua izango zuen Salvador Carmonak Idiazabalgo San Migelen estatua.53 Delako Idiazabalgo erretaularen diseinua bere gain hartua zuen Migel Irazustaren aholkua ontzat ematen zen, baina San Migel Carmonaren gubiaz egina izatea eskatzen zitzaion. |
|||
Segurako Jasokundearen erretaula. Aurrekoa bukatu orduko Segurako erretaulako imajinak eskatu zitzaizkion eta neurri naturaleko 42 estatua egin zituen. Lan itzel bat dugu hau, jaiotzez Segurarra eta Indietako Errege Kontseiluko kide zen Joan Martin Lardizabal Elortza izeneko mezenas baten diru-laguntzaz ordaindua zen, hain zuzen. |
|||
Migel Irazustak hemen ere jardun zuen, zeren eta, erretaularen mazoneria Diego Martinez Artze bere ikasleari eskatu baitzitzaion. Lanaren tratua 1743ko uztailean eginda, dena bukatuta –erretaula eta horrekin batera imajinak– 1747ko martxoan ekarri ziren. |
|||
Gipuzkoako multzo barrokorik guztizkoena da, zalantzarik gabe, Segurako erretaula, rococoaren efektu xarmangarriak bere goiengo gradura igotzen dituena. Beheragoko mailatan Pedro eta Paulo Santuen irudiak ganbaratxoaren alboetan. Baina goiko mailan, zerua lurrarekin lotu nahia garbi azaltzen da, Birjina Mariari bere heriotza igarotzetik zeruko aintzaraino jarraituz. Erdiko nitxoan, keinu eta jarrera desberdineko apostolu guztiek hilobi hutsa inguratzen dute; eta lurreko eszena horren gainean, goialderako mugimendu batean oskol galloiak betetzen dituzten hodeiak eta aingeruen hierarkia zalapartari bat askatzen dira Birjina zorabiatuari zerura laguntzeko Espiritu Santuaren eta Aitaren bedeinkapen-irudiaren azpian. |
|||
Kontua da, agian, Leongo katedral nagusiko erretaulan Tomé‑tarrek eraiki zuten antzeko multzo batean inspiratua izan zitekeela Carmona.54 |
|||
Berrogeita hamargarren hamarkadan eskultura baliotsu sail bat iritsi zen Nafarroako zenbait parrokietara, antza denez, ertilari handi honek Nafarren San Fermin kofradia madrildarrarekin zuen loturaren bitartez egindako tratuaren ondorioz eta Gortean bizi ziren nafarren emariei esker. |
|||
Erriberriko Frantziskotarren elizak, janzteko zenbait irudiz aparte, baditu bi eskultura bikain ere: |
|||
* Asisko Frantziskorena, jarrera gogoetatsuan, gurutzea eskuetan duela, Pedro de Menak sortua izan zen ikono-mota bere eginez. |
|||
* Viterboko Santa Arrosarena, aurreko irudiarekin bikotea osatuz, haur hazpegiak eta kristalezko begiak dituela, berriro ere ertilariak naturaltasuna eta formetako edertasuna lotzeko duen gaitasuna erakutsiz. |
|||
Azpilkuetako eliza. Eliza honetarako egin zituen, Valladolideko Museoak daukanaren oso antzekoa eta alboko kapera batean gurtzen den Gurutze politaz gainera, gizon eta emakume santuen irudiak. Nafarroako bi zaindariak, San Frantzisko Xabier eta San Fermin, eta San Andres; hauetakoren bat datarekin eta sinatua dago (1752). |
|||
Besteak beste gailentzen dira: |
|||
* erretaula nagusikoa, hazpegi oso bitxi eta biziak dituen San Andres izenekoa. |
|||
* eta saihetseko kapera batean, Arrosarioko Ama Birjina, distira eta gozotasun keinu hori duena behin eta berriz azalduko da, Carmonak oso berea eta bakarra duen eta beti ezagutzen den Birjina sortuz.55 |
|||
Salvador Carmonaren ukaezinezko Arrosarioko Ama Birjinaren eredua da eta molde berari leial zaiona aurkituko dugu: |
|||
* Arizkuneko San Joan Bataiatzailearen erretaula nagusian (1757), lehentasunezko kokamenean, |
|||
* Azpilkuetako alboko aldare batean, |
|||
* Lekarozko San Bartolome elizan, |
|||
* Doneztebeko San Lorentzorenean, |
|||
* Elizondoko Santiago elizan (izendatua), |
|||
* Erratzuko San Pedrorenean (izendatua), |
|||
* Ziortzako Santa Mariarenean (Bizkaia). |
|||
Lesakan San Martin elizako erretaula. Salvador Carmonaren eskultura sail bat duen zorioneko beste nafar hiribilduetako bat dugu hau. Lehen aipatutako Tomas Jauregi arkitektoak, Jose Zuaznabar (Ermukoa) eta Manuel Ariznabarreterekin (Tolosakoa) batera, 1751 eta 1754 artean eraiki zuen erretaula nagusi galanterako egin ziren.56 Erretaula horretan zutitzen diren hogeiren bat mukulu horietatik eta Carmonaren lantegiko jatorri ia ukaezina dutenak erretaulan erdiko tokiak betetzen dituzten Sortzez Garbiaren eta San Martinen bi multzoak dira: |
|||
* Sortzez Garbiarena gustu finekoa da eta, Gartzia Gaintzaren iritziz, “Salvador Carmonaren eskulturarik onentzat eta alaitasun irribarretsuaren eta dotorezia rococoaren adierazle ontzat har daiteke”.57 |
|||
* San Martinen taldea, elizaren izenekoa denez erdiko horma-hobi batean kokatua dago, baina oso goian, gotzain intsignia eta guzti agertzen zaigu, hazpegirik adierazkorrenak aurpegian nabarian jartzen saiaturik. |
|||
Beste hainbat lan. Nafarroako beste leku batzuetan ere badira Salvador Carmonaren lantegian eginikoak jotzen diren eskulturak: |
|||
* Sesman (Arrosarioko Ama Birjina, San Rafael eta Asisko San Frantzisko), |
|||
* Faltzesen (lehenago aipatu dugun Sortzez Garbia, San Joakin eta Santa Ana), |
|||
* Goizuetan eta abar. |
|||
Euskal Probintzietan ikus daitezkeen Valladolideko maisu handiaren lanik berandukoenak Loiolako Santutegirako eskatu zitzaizkion hiru eskulturak dira. Bere bizitzako azkenekoen artean ere sar daitezke, 1763 eta 1764an eginak izan baitziren: |
|||
* Josulagunen aldetik oso bultzatua izan zen 1726an santu aitortutako –San Estanislao Kostkakoa eta San Luis Gonzagakoa‑ bi gazteen estatuak, zeinaren aldeko jaiera gazte kristauen artean eta elizako aldareetarako izendatuak ziren arren, Ikastetxeko ezkerretako hegalean eskailburua dotoretzen bukatu dute. |
|||
* Zaindaritzako Birjinaren estatua, basilikako aldare baten buru dena. Badira garrantzizko dokumentu batzuk Salvador Carmonaren egiletasuna ziurtatzeari buruzkoak, bere bizitzako azken urteetan murgildurik zegoen depresio eta malenkonia egoera gaindituz egin zituenei buruzkoak.58 Ertilari honek igaro zuen makalaldi arimikoaren lekuko izan ordez, bere jeinu izaeraren heldutasuna agertutzen duen eskultura da, Birjinaren irudiari edertasun eta bake betetasun miresgarri bat erantsiz. Ondoren Arrosarioko Ama Birjinaren eredua etorri zen, Errege makilaren ordez arrosarioa harturik. |
|||
==== Juan Pascual de Mena: Bere euskal lana ==== |
|||
Carmona baino zazpi urte gazteagoa zen eskulturagile handi hau (1707‑1784), Toledoko Sagra herrian jaio zen eta bere prestakuntzaz ziurki ezer ez dakigun arren, Gortean sona handikoa egin zen Nafarren San Fermin elizarako egin zuen Zaindaritzako Birjinaren estatuarekin (1746). |
|||
Bilbo hiribilduak eskulturagilearen zerbitzuak alokatu zituen 1754 otsailean San Nikolas elizako imajinak taillatzeko; eta honek hiribildu honetara familia eta lantegia berekin zituela etortzeko erantzukizuna hartu zuen. Menaren prestakuntza Madrilen sortu berria zen akademiaren inguruan egina zenaren susmoa izatekoa da, laster bertako Eskulturako Maisu Zuzendari izendatua izan baitzen. Aipatu Erakundearen fundatzailea zen Juan Antonio Olivieri eskulturagile italiarraren inguruan mugitzen zenez, oso litekeena da, bere estiloaren prestakuntza italiar klasizismoaren ertilariek eragindakoa izatea. |
|||
Sarritan Salvador Carmonak eginak direla esan arren, Pascual de Mena ertilari emankor honenak diren lanak, anatomietan, jantzi luze ederren tolesturetan eta jarrera eta mugimenduetan duten naturaltasunagatik, eta, batez ere, emakumezkoen eta haurren irudien egitura eder zoragarriengatik eta beti bere modelatuaren ezaugarria den rococo “morbidezza” esaten zaion horrengatik ezagutzen dira. |
|||
San Nikolas Barikoa eliza. Bilbo. Pascual de Menak San Nikolas bilbotar elizako bost aldareetarako taillatzeko erantzukizuna hartu zuen 17 aletako eskultura saila da “Juan Pascual de Menaren eskultura multzorik interesgarriena”.59 Erretaulak urreztatu gabe eta polikromiaz jantzi gabe utzi ziren, intxaurrondo-zuraren margo ilunean. |
|||
Sail honetan deigarriak dira: |
|||
* batez ere Karitateko Ama Birjina, jarraian aipatuko dugun bi irudi santuen multzoari ematen dion batasun trinkoak sortzen duen harriduragatik: |
|||
* Santa Apolonia, |
|||
* Santa Barbara. |
|||
Oso bikainak dira: |
|||
* San Lazarorena, |
|||
* San Nikolas Barikoaren aldare nagusian buru den santuaren izenekoa. |
|||
San Anton eliza. Hiru irudi taillatu zituen Bilboko parrokia honetarako: San Antonio, San Roke eta San Sebastian. Haurrarekin dagoen San Antoniok oso ederki laburbiltzen ditu lehen aipatutako hazpegiak. |
|||
Goraipamenezko hitz berak esan daitezke bilbotar Arte Ederretako Museoak egun duen Ama Doloretakoaz. |
|||
Donostiako Santa Maria basilika. Camino Doktoreak dioenez,60 Donostiako Santa Maria elizako eskultura batzuk ere Pascual de Menari esker ditugu, hain zuzen ere Santa Katalinaren aldarekoa (edo “Kontsulatukoa”). Familia Santuari buruzkoa da, Birjinaren gurasoekin eta Jesus Haurra talde osoaren erdigunean dela. Hodei lehorren gainean atseden hartzen duten lagun santuek badute, halako bake adierazpen baten barruan, barroko keinu neurritsu bat eta batez ere argi dagoen halakoxe grazia rococoa. Horrelako talde ugariaren konposaketa, barrokoa baino neoklasikoagoa den simetria eskema baten inspirazio bidez lortua da. |
|||
Horma-hobiak betetzen dituzten hiru eskulturak Pascual de Menak eginikotzat hartu behar dira inolako zalantzarik gabe: |
|||
* Santa Katalina goienekoan, |
|||
* San Inazio Loiolako eta San Frantzisko Xabierkoa albokoetan. |
|||
=== Bertako eskulturagileak === |
|||
==== Nafarroa eta Araba ==== |
|||
Idatzi dugun bezala, haizeak ez zuen kalitate oneko irudigintza baten alde jotzen, XVII. mendearen azken urteetan. Alde batetik, egia da erretauletako imajinagintza pintura-oihalez osatzen dela, estatua-mukuluz baino gehiago; bestalde herri fededunaren artean, tailla churriguereskoak zirikatze liluragarriagoa eragingo zuen apainketa zorabiagarri batekin, arte mailako balioa zuten eskulturarekin baino. Samaniegoko erretaula nagusi zamatuegiari buruz P.L. Etxeberria Goñik arrazoi osoz idatzi du, honako hau askoren artean “eskulturaren galeran, arkitektura nahiago izatearen adibide bat gehiago dela”.61 |
|||
Nafarroari dagokionez, guztiz eskulturazko balioari eta benetako arte sormenezkoa denari jaramonik ez badiogu egiten, zilegi da, aldi honetan honako hauen herentzia bereganatu zuten erriberako zenbait lantegik iritsi zuen sona txalotzea, hala nola Tuteran Gurreatarrena, San Juantarrena, Domingueztarrena, Biniestarrena eta Cascanten Serranotarren.62 |
|||
Joan Peraltakoa. Baina, une horretan ertilari bilatuenen sona –adibidez, Joan Peraltakoarena– ez zegoen eskultura solte baliotsu bati hain lotuta, ez behintzat, besteak beste, Iruñeko Lekaime Errekoletoen erretaulakoa izan behar zuenaren modura, nahiz Iruñea, Naiara edo Calahorra eta hiri garrantzizkoagoetan, nafar Erriberako elizetako erretaula churrigueresko eta rococoetan polikromiazko igeltsuen bitartez eginiko apainketa lan oparoari bezainbat. |
|||
Del Rio senideak. Gauza bera esan daiteke, Del Rio anaiez bezala, hurrengo belaunaldiko mihiztatzaile batzuei buruz ere, beren jardueraren barruan jarri behar baitira, ez hainbat dokumentu onetako eskultura baliotsuak, baizik rococo apainketak dituztenak, esaterako, Tuterako San Jurgi parrokian eraikiak (1749). |
|||
Frantzisko Jimenez. Viana eta Cabredoko lantegi ospetsu eta zaharrak ez ziren mende berriaren argitan desagertu. Eta Frantzisko Jimenezek, bere aita Diego Jimenez Gaztearena, ez bere aitona Joan Bazkardoren izen ona ezin izan bazuen berpiztu ere, hala ere, gorde zuen behar adinako sona bi menderen abagunean ezagunenak ziren arkitektoen ondoan esku hartzera dei ziezaioten. Horrela, estimatzeko lanik burutu zuen ekialdeko Lautadan eta Arabako Errioxan. |
|||
Manuel Izquierdo. Garai honetakoa den Manuel Izquierdo arabarrak ere mereziko luke aipamen berezirik, bere Gasteizko lantegitik atera baitziren XVIII. mendearen lehen hamarkadan, Gasteizko San Bizente parrokiako erretaula nagusirako irudi eta erliebeak. |
|||
==== Gipuzkoa ==== |
|||
Probintzia honetan ere badirudi XVIII.aren erdira iritsi zain egon behar zela, Salvador Carmona, Pascual de Mena eta beste kanpoko eskulturagileen lanen eragina izan zitekeenaren bidez, kontuan hartzea merezi duten euskal izenak sortzeko: Felipe Arizmendi, Frantzisko Azurmendi eta Mendizabaltarrak. |
|||
Felipe Arizmendi (1725). Donostiar ertilarira izan zen Felipe, estimazio handiko imajinagilea, dokumentu askotan azaltzen denez. Berea, barroko klasizista moduko lana da. |
|||
Berea da, Zendoiaren iritzian, Olaberrian elizako erretaula nagusiaren buru den San Joan Bataiatzailearen irudia, inolako zalantzarik gabe, erretaula egin aurretik ere bazena. |
|||
Santa Maria elizan (1710‑1713), Donostian ere lan egina da Arizmendi, Pio V.aren aldareko San Joseren irudi polita bere eskuz egina baita. Bakardade deritzan aldarearen azpian dagoen etzaniko Kristo eta gaur egun basilika horren atzealdean gurtzen den Ecce‑Homoa ere bereak dira. |
|||
Ceán Bermudezek bere Hiztegian, eta Viñaza Kondeak bere Eranskinetan ertilari honenak diren eskultura batzuk ematen dituzte, ohar frogarri eta guzti: |
|||
Donostiako Santa Marian; |
|||
* San Pedro Apostoluarena, Kontsulatukoa deritzon aldarean, |
|||
* Arimen dominak, San Bizente parrokian. |
|||
Pasai Donibanen, aldare nagusiko irudi batzuk: |
|||
* San Joan Bataiatzailea, erdiko nitxoan buru dena, |
|||
* eta saihetsetan, San Pedro eta San Paulo, oraindik ere beren tokiak eder azalduz. |
|||
Inola ere, Pasai Donibanetik ekarritakoa da Pasai San Pedro herrian gordetzen den San Joseren irudia, zeinaren egilea guztiz frogatua baita, ertilariak berak ideia bikaina izan zuenez, hau da, oinazpiko aingerutxo baten tailla txokoan, hiru mende igaro arren irakur daitekeen txartel bat uztekoa: “Felipe de Arizmendi me izo y mando acer el...sr... ...Agustin Diez... En San Juan a 11 de julio de 1696”. |
|||
Ceán Bermudez eta Viñaza Kondeak Arizmendi beste zenbait aleren egiletzat ere hartzen dute: |
|||
* Soraluzen, Jesus Nazaretarrarena, |
|||
* Tolosan (1722), San Inazio Loiolakoren irudi batena eta, zalantzarik gabe 1781eko parrokiako sutean desagertu ziren Nekaldiko pauso batzuena. |
|||
* Bilboko katedralean Sortzez Garbiaren eta Santa Barbararen estatuak bereak direla esan ohi da. |
|||
Frantzisko Azurmendi. Erretaula diseinatzaile eta mihiztatzailea zen. Eskulturak egiten ere jarduten zuen noizbehinka. Rococoa modan jartzen ari den garaian sartu zen horretan. |
|||
Donostiako Santa Mariaren basilikako erretaulak. Estiloa da Donostiako Santa Maria basilikan alboetako erretaulak bereizten dituena: |
|||
* San Pedrorena, arrantzaleen kofradiak ordaindu zuena, |
|||
* Familia Santuarena, |
|||
* baita eliza beraren presbiterioko oskola apaintzen duten aingeruetan ere. |
|||
Andoaingo San Martingo erretaulak. Azurmendi berriro ere, lehen esan dugun bezala, San Pedrori eta Familia Santuari eskainitako alboko erretauletan forma berdinetara itzuli zen, eta Manuel Lekuonaren iritziz, Donostiakoen berdin‑berdinak dira. |
|||
Eliza horretako oskolaren errematea agindu zitzaion Azurmendiri 1765ean, gangak amaitzeko puntan zeudela; eta berehalaxe bere bizkar hartu zuen alboetako batzuen ardura, baina aurreko orrialdeetan esan bezala, Santiago Marsili izan zen zegozkien irudiak taillatu zituena. |
|||
Arkitekto mihiztatzaile honen azken lanetan, nabarian dagoen ibilbide estilistikoari buruz ari delarik, hauxe da Zendoiaren iritzia, “bere lan ugariak lekuko hartuta, litekeena da Azurmendi Neoklasikoaren maisurik garrantzizkoena izatea, bere ekoizpena Rococoaren azken aldean hasia bada ere”. |
|||
Mendizabaltarrak. Eibarko familia leinu batekoak dira, Zorrozua eta Zendoia historialariek orain berriki dokumentatu dituztenak.63 Familia horretan gehien axola zaizkigunak, Aulestiko sagrarioa baizik ezagutzen ez diogun Hilario Mendizabal baino gehiago, Joan Bautista Mendizabal I.a, eta honen seme Joan Bautista II.a dira, zeinaren lanak joera neoklasikoaren barruan kokatu beharko liratekeen. |
|||
Joan Bautista Mendizabal I.a. Eskulturagile honi buruz dakiguna da hauxe: oso joria izan zela. Idiazabal, Astigarreta, Zumarraga, Lekeitio, Lesaka eta abarretako irudiak egiteko hitzarmenak egina zen.64 |
|||
Mendizabal ez zen jeinua zuen eskulturagilea inola ere, baina berari bizitzea egokitu zitzaion artearen erdi‑basamortu lehorra gogoan hartuz, benetako estimazioa merezi du historialariaren aldetik. Eskulturagile barrokoa da; eta bere Zumarragako lanaren data begiratu ondoren, uste izatekoa litzateke bere barrokotasun soila, neoklasizismoa aldera irekitzear dagoen sentikortasun rococoa iradokitzen duela; egia esatekotan, alderantziz baita, bere eskulturen azterketa batek azken barrokoari etekina ateratzeko eta dinamismo plastikoa bere azken ondorioetara eramateko ezintasuna salatzen duenean. |
|||
Idiazabalgo San Migelen erretaulak. Erretaula lana, Idiazabalgo San Migel parrokian alboetako erretauletatik hasi zen. Jose Antonio Iparragirre maisuarekin 1734‑36etan egindako hitzarmenak dira: bata Familia Sagaratuari eskainia da eta bestea San Inazio Loiolakoari. |
|||
Ez da dokumentuetan azaltzen imajinagilearen izenik; baina, San Inazioren irudia bederen, kalitate handikoa dela esan dezakegu, Fundatzaile santuaren itxura bitxi bat erakutsiz, oraindik barrokismo oso soila eta anatomiako zatietan xehetasunezko modelatua egoki dituela: santuaren aurpegian eta eskuetan eta liburuari eusten dion aingeru biluzean. |
|||
Urte batzuk beranduago (1742) Migel Irazustak Madrildik bidalitako diseinuari jarraikiz, Iparragirrek bere gain hartu zuen erretaula nagusia burutzeko erantzukizuna; eta imajinagintzarako Joan Bautista Mendizabal hartu zuenhitzarmen bidez. |
|||
Irazustak egitasmoan erdiko nitxoko San Migelentzat bereziki ikasia zen esku bat eskatzen zuen –eta litekeena da horretarako Salvador Carmonaren esku-hartzea lortu izana azkenean–; bi aldeetara gaur egun Lorentzo eta Bizente martiri santuen irudiak ikus ditzakegu; zutabe artetan Apostoluen Printzeen irudi politak zutitzen dira; atikoan Kalbarioa. |
|||
Emaitza kalitate bikainekoa da, Mendizabalek eginikoetan, hoberenetakoa, agian. Anatomia modelatuaren egokitasunak, ia irudi guztien jarrera dinamikoak, era askotariko mantuen tolesturen aireratzeak eta aurpegietako halakoxe adierazkortasun indarrak, multzo hau gipuzkoar gubietatik sortu den eskultura barrokorik helduenaren adierazgarririk duinenen artean jartzen dute. |
|||
Astigarretako San Pedroren erretaula. Joan Bautista Mendizabalekin egin zen 1745ean Astigarretako San Pedroren erretaula nagusiko irudien tratua. Ertilariak Apostoluen Printzea gotzain jantziez adierazi zuen, bere mitra zorrotza eta artzain‑makila luzearekin, aurpegi duin bizarduna, begi hondoratuak eta jarrera zurrunarekin. |
|||
Alboko nitxoetako bi irudiak, San Joan Bataiatzailearena eta San Inaziorena barrokoagoak dira, plastikoki egoki baino kontrapostoz behartuxeago.65 |
|||
Zumarragako Santa Mariako erretaula. Tomas Jauregi arkitektoarekin egin zen 1756ko abenduaren 3an Zumarragako Santa Mariako erretaula nagusiaren tratua, eta arkitekto honek egun berean, Joan Bautista Mendizabal eskulturagilearekin hitzarmen bat sinatu zuen, honako honek erretaulako irudiak lehenengoaren diseinuaren arabera egiteko erantzukizuna hartuz. Erabakitako prezioa 52.000 errealetakoa zela eta urtean 4.000koz ordainduko zitzaiela jakitea interesgarria da, eta bi ertilariek beren artean erabaki zutela 52.000 horietatik, 15.000 eskulturagileari zegozkiola, eta gainerako 37.000k, arkitekto-maisuarentzat geldituko zirela. |
|||
San Inazio, oso dotoretuak diren apaiz kasulaz eta albaz jantzita azaltzen da laino baten gainean. Loiolako santuaren delako hazpegien arabera, hots, erdi-burusoila eta bizar motza duela, bere ezkerreko eskuan AMDG hizkiak dituen Inazioren Araudiaren liburu irekiari helduta eta eskuinekoaz berau erakutsiz, asmatu dezakegu Loiolako Santutegirako Frantzisko Bergarak modelaturiko zilarrezko estatua famatuan duela sorburua.66 Dakigun gauza da Loiolako estatuatik desagertu egin zela Santuaren oinetan aingeru batek eusten zuen IHS anagrama distiratsua, Zumarragakoak duenaren antzekoa baitzen, baina kontrako aldean jarrita. |
|||
San Inazio aurrez aurre jarritako Neri‑ko San Feliperen estatuak duintasunez eusten dio berarekin duen paralelotasunari. |
|||
Zakarragoak dirudite beste irudiek: San Joakin eta Santa Ana, San Pedro eta San Paulo Apostoluek, eta lau ebanjelariek.67 |
|||
Frantzisko Iberori eskatu zitzaion 1769an eskulturei buruzko epaia. Hauxe izan zen bere iritzia “San Inazioren eta San Felipe Nerikoaren estatuak ez direla bakoitzari dagokion nitxoaren neurrikoak eta, hortaz, oinazpikoen gainean zutitu behar direla, jantzita dituzten birretak kendu eta horien ordez argi‑koroak eman behar zaizkiela”. Jasokundearen estatuari ere antzeko oharrak egin zizkion, izarrezko koroa txikiagotu zedila kontseilu emanaz. Gainerako tailla guztia “artez eraikia dagoela” iruditu zitzaion. Joan Bautista Mendizabalek bere adostasuna adierazi zuen eta ondorioz delako proportziorik ezak konponduko zituela agindu zuen.68 |
|||
Aizarnako Jasokundeko erretaulak. Eibarko ertilariaren Aizarnako lanaren aipamena egina dugu dagoeneko. Parrokiako alboetako erretauletan, Kantabriako Lucas de Caminok muntatu eta agian Frantzisko Iberok 1746an diseinaturiko beren lau nitxoetan beste hainbat irudi kokatu ziren. Mendizabalek landuak izan ziren 1758an: |
|||
Erdiko nitxoan, Arrosarioko Andre Maria, saihetsetako horma-hobi sendoetan San Domingo eta Santa Teresa dituela. Goieneko nitxoan dago Santa Ana. |
|||
Beste saihetsekoan: |
|||
* San Inaziok betetzen du erdigunea, |
|||
* bi Antonio Santuak albokoak, eta |
|||
* San Sebastian martiriak goieneko nitxoa okupatzen du.69 |
|||
Lagundiaren Fundatzailearen irudiak, ertilariak berak Zumarragarako egin zuenaren berdina dirudi. Biek dute barrokoaren mugimendua ezaugarri eta dagoeneko esan dugun bezala, Loiolan zilarrezko irudi ezaguna jarritako urte hartatik aurrera landuak daude. Argi eta garbi dago eibartarraren eskulturei guztiz falta zaiela Frantzisko Bergara valentziarraren eskulturetan liluratzen gaituen malgutasun naturala eta rococoaren grazia. |
|||
Errezilgo San Martinen erretaulak. Errezilgo (Gipuzkoa) parrokiako alboetakoen imajinak –Sortzez Garbiarena eta Arrosarioko Amarena– bukatutzat emanda gelditu ziren 1765 eta 1768 bitartean, Tomas Jauregi arkitekto ezaguna mazoneriaz arduratu ondoren. Joan Bautista Mendizabalekin egindako ikonografiaren eskaria dokumentatua dago, baina ez da ziurtasunez agertzen egilea bera izan zenik, batez ere, estatua ugari dituen bi multzo baitira (hamabiren bat mukulu).70 Dena den, gauza bat nabarmentzen da, jeinu bat izan ez bazen ere, une horretan jantziena zela bertako imajinagileen artean. Bi erretauletako irudiak kalitate onekoak dira, Sortzez Garbiaren erretaulan buru dena bereziki, dinamismo barroko alderako hastapen-joera bat rococoaren graziaz geldiaraziz; nahiz eta, gehiegizko polikromiak, aurpegietakoak batez ere, modelatuaren edertasun plastikoak merezi duen arreta galarazi. |
|||
Antonio Migel Jauregi. Tomas Jauregi arkitektoaren semea zen Antonio. |
|||
Gabiriako Santa Mariako erretaula. Tomas Jauregik 1766an egin zuen Gabiriako Santa Marian erretaula nagusiaren tratua, baina ezin amaitu izan zuen, 1769an hil baitzen. Antonio Migel eskulturagilea zen eta bere aitaren lanak amaitzea bere gain hartu zuen, bost irudi nagusiren tailla barruan zela: Jasokundea –“sei oineko garaierarekin, bere tronu eta serafinekin, bi mutiko lagun dituela”–, Pedro, Paulo, Mikel eta Lorentzo Santuen mukulu txikiagoak gainera. |
|||
Tomas Jauregi arkitektoarekin hitzartu zen egitasmoari dagokionez, Gabirian egin zena oso bestelakoa eta erraztu samarra da. Aurreikusitako salomondar zutabeak ez dira agertzen, eta arkitekturaren rococo estiloak neoklasikorantz egin zuen, nabarmenki erraztuz. Eta, guztien gainetik imajinak bestelakoak dira: eta buru den irudia, Mariaren Jasokundearena, bistan dago barrokoa dela eta besteak baino onargarriagoa bada ere, bere bolumenetan modelatu kaskarrekoa eta batasun plastikorik gabea da. |
|||
Zegamako San Martinen erretaula. Zegaman 1769 eta 1772 bitartean, San Martin elizako bi saihetsetan, Arrosarioko Ama Birjinari eta Arima Bedeinkatuei eskainitako bi erretauletako ikonografian barrokotasun bera eta gabezia berdinak sumatzen dira.71 |
|||
==== Bizkaia ==== |
|||
Barrokoaren azken aldi horretako eskultura lanei buruz gaur egun lortu daitezkeen dokumentuetako ohar guztiak ezagutu ahal izateko, ezinbestekoa da berriro Julen Zorrozuak gai honi eskaini dion azterketara jotzea, nahiz eta, salbuespen gisa zenbait alditan ohartarazi dugun, kasu askotan ezin bereiz daitekeela norainokoa den diseinatzaile eta arkitektoaren lana eta non hasten den benetako imajinagilearena. Imajinagile gisa nolabaiteko izen ona duten euskal eskulturagile ziurtagarrien izenetan jarriko dugu beraz, muga. |
|||
Joan Munar. Elorrion jaio zen eskulturagilea dugu. |
|||
Atxondoko Arrosarioko Andre Mariaren erretaula. Joan Munarrek Arrosarioko Andre Mariaren erretaulan buruan denaren mukulua egin zuen. Domingo Zumalde oñatiarrari San Joakin eta Birjina Haurraren irudiak agindu zitzaizkion (1742‑44). |
|||
Mundakako Santa Mariaren erretaula. Munarri 1754‑58an ordaindu zitzaizkion Mundakako Santa Mariako erretaula nagusiko bi mukuluak. |
|||
Elorrioko Sortzez Garbiaren erretaula. Urte horietan bertan, Munarrek, Juan Antonio Hontañon kantabriarra lankide zuela, bere gain hartu zituen Elorrioko Sortzez Garbiaren erretaulako eskultura rococoak, eta 1761‑63 urte bitartean San Migelen eta San Gabrielen irudiak. |
|||
Zornotzako erretaula 1761). |
|||
Gero irudi hauek egiten jardun zuen: |
|||
* Arrosarioko Ama Birjina, |
|||
* San Antonio Paduakoa, |
|||
* San Antonio Abadea. |
|||
Foruko San Martinen erretaula. Bi urte beranduago ordaindu zitzaizkion Munarri Foruko San Martinen erretaula Nagusiko mukuluak (1763). |
|||
Jeronimo Argos. Oroitzapen garbi bat merezi duen beste bertako ertilari bat Jeronimo Argos da; Bilbon bizi zen. |
|||
Gernikako Santa Mariako erretaula. Eta 1775ean Gernikako Santa Mariako aldare nagusiko zenbait irudirengatik jaso zuen ordainsaria. Erretaula desagertua bada ere, erretaula horretakoak ziren eskultura batzuk mantendu dira: |
|||
* parrokian bertan, |
|||
* Muxikakoan, |
|||
* Elizbarrutiko Museoan, |
|||
* eta oso litekeena da berari zor zaizkionak izatea aipatu dugun Zornotzako Santa Mariako erretaula rococoko eskulturak. |
|||
Urdulizko Arrosarioko Andre Mariaren erretaula. Jeronimo Argosek egina da erretaularen erdiguneko Arrosarioko Andre Maria, Santa Ana eta Birjina Haurraren irudiak lagun dituela, (c. 1775). |
|||
==== Baskonia kontinentaleko erretaulak ==== |
|||
Baskonia kontinentaleko eskulturagile barrokoei buruzkoetan laburrak izan beharra daukagu, urriak baitira dokumentuak. Beste alde batetik, 1789ko erreboluzioko bandalismotik salbu gelditu ziren apurrak –egitura arkitektonikoetan nahiz eskultura eta margolanetan– oso erretaula apal batzuk baino ez dira Euskal Herriko hegoaldekoekin alderatuz gero. |
|||
Hauen artetik, neurrien apaltasuna eta santutegien nagusitasuna bereizten ditu; agian honen azalpena izan daiteke Baionako gotzainek protestanteen aurrean “Erregeren Bertakotasun” dogma eta Erreserba santuarekiko jaiera bultzatu eta defenditzearren jarri zuten berotasuna. Ipar Pirinioetako barrokoaren historialariek egokiro azpimarratu dute Euskal Elizak eukaristiaren gurtzari, eta zehatzago esanda, sagrarioen apainketari eman zioten garrantzia eta geldiro ikertu dute. 72 |
|||
Bat izan ala bestea izan, Baionako ia eliza guztiak beren apainketa barrokoa galdua dute, eta berari buruz esan daitekeen pixka dokumentu idatzietan azaltzen den horretan oinarritzen da. |
|||
Lapurdin berriz, barrualdeko elizatan bada oraindik garai horretako erretaula xumeren bat duenik. |
|||
Ainhoako erretaula. Ainhoako erretaula oraindik klasikoa da. Honek, bi solairuetan, eskualde horretan sarritan ematen diren irudiak ditu: |
|||
* lehenengo mailan, San Pedro eta San Paulo, San Joan Bataiatzailea eta San Martin; |
|||
* bigarrenean, Birjinaren Jasokundearen alboetan San Blas eta Santa Katalina Alexandriakoaren irudiak. |
|||
Donibane Lohitzuneko San Joan Bataiatzailearen erretaula. Eskualdeko erretaularik aberats eta galantena Donibane Lohitzunekoa da. Frontoi hiruki txiki batez errematatzen diren hiru gorputz eta hiru kale ditu, gainean bi aingeru etzanak dituela: |
|||
* Betiereko Aitaren irudia mendean duela; |
|||
* bere hegalak zabaltzen dituen pelikano bat beraren azpian; |
|||
* Pedro eta Paulo apostoluak lehen solairuko horma-hobietan. |
|||
Martin Bidatxeren lantegiko lanak dira: |
|||
Itsasuko San Fruktuosoren erretaula. Beste erretaula oso eder bat bada Itsasuko San Fruktuoso elizan, barrokoan ohikoa denez ikonografia eta apainketa oso joria duena.73 Bernard Dartigacave‑ren lantegian egindakotzat jotzen da. |
|||
Senpereko San Pedroren erretaula. Bere multzoagatik bisitaria gehien hunkitzen eta elizaren burualdeko frontoi osoa estaltzen duena Senpereko San Pedroren erretaula da. Hobeto esateko, hiru dira erretaulak, zeren eta, absideko aurrealde oktogonala estaltzen duen nagusiaz gainera, badaude eliztarren aurrez aurre alboetako hormak guztiz estaltzen dituzten beste bi erretaula ere, bikiak hain zuzen. |
|||
Hiru erretaulok badituzte erliebedun bankua, hiru kaleetako bi gorputz eta atikoa. Irudien horma-hobiak erdi-puntuko arkuak dituzte behereneko solairuan, eta burudunak dira goienekoak. |
|||
Badaude San Pedro eta Eliz Guraso Santuen irudiak, nahikoa kalitatezkoak. Bankuko erliebeetan barroko soileko zenbait eszena gailentzen dira, ongi samar osatuak daude; Hilobiratze Santua eta Pilatoren Ikuzketa, esate baterako. |
|||
Sorburuko tabernakulua erreboluzioko txikizioan desagertu zen, eta XVII. mendeko sagrario bat jarri zen beraren ordez, Aita Kaputxinoen kapera batetik ekarritakoa: hemen agertzen dira San Pedro eta Eliz Gurasoen erliebeak, eta santu bizardunek –santu Kaputxinoak zalantzarik gabe– egindako mirarien zenbait eszena.74 |
|||
Bernard Dartigacave. Lapurdiko lurralde horretan duela gutxi dokumentatu den beste ertilari bat Biarnoko Santa Koloman jaio zen Bernard Dartigacave dugu, eskulturagilea eta erretaula-urreztatzailea. Lanean, familiako lantegian aritua zen, abizen bereko beste bi ertilariren berri bai baitugu: Oloroen bizi izan zen Joan Bautista, eta Etienne emakume euskaldun batekin ezkondua eta Mendiondon (Lapurdin) bizitu zen. Honen espezialitatea erretaulak urreztatzea zen. Oloroeko Gurutze Santuaren erretaula, oso‑osorik gorde dena, 1706an landu ondoren Bernard Dartigacaveri Euskal Herrian lan egiteko tratua egin zitzaion. Kanbon kokatu zuen bere lantegia eta hantxe hil zen 1722ko ekainaren 20an. |
|||
Bereak ditu Oregeko elizan erdiko erretaula eta bi alboetakoak –benetako erretaulak baino gehiago ohol soilak– Bidaxuneko kanonikoen hamarrenen kontura kobratu zituelarik. |
|||
Bere alargunari eginiko ordainagiri batzuen bitartez ikusten da zehazten ez diren lanen batzuk egin zituela Luhuson. |
|||
Eskulturako emaitzak, Bernard Dartigacaveren lanak, langintza ongi ezagutzen duen norbait adierazten badu ere, ez du Espainia aldeko barrokoaren ezaugarri diren bizitasun eta malgutasun ezaugarririk. Estiloan bat datozelako, aipatuko ditugun lanetatik kanpo, oso litekeena da bere eskua beronen bizilekua zen Kanbotik gertuan dauden Arrauten, Masparrauten, Gabat‑en eta abarretan ikusi behar izatea. |
|||
Oloroeko Gurutze Santuaren erretaula. Oloroeko Gurutze Santuaren erretaularen moda hau, “espainiar barrokoaren” adibidetzat jartzen duten historialari frantsesen ustez, Luis XIV.aren emazte Austriako Ana espainiarrak sartua izan zen. Oso aldatua eta hondatua gelditu zen Gurutze Santuaren erretaula hau transeptuan kokatzeko askatu zenean. |
|||
Erretaula hau, salomondar zutabez berezitako bi solairu eta hiru kale dituena da, churrigueresko apaingarriak dituela; beranduago zati batzuetan urreztatu eta polikromiaz jantzi zen. Beronen Kalbarioko irudiak gorde dira, orain erdiko kaxan –garai bateko ekisainduari zegokionean– daudenak eta lau santuren irudiak: San Pedro eta San Paulo lehen solairuan, eta bi Joan Santuenak bigarrenean. |
|||
Antzeko egitura duena da Oregeko erretaula, desberdintasun batekin, hemen erdiko nitxoa Kristoren bataioa adierazten duen margo‑oihal batek betetzen duela, eta data edukitzeaz gainera sinaturik azaltzen da: “Heguy d´Oregue anno 1712”. Sinadura bera dute San Domingo lagun duela, Santa Katalina Alexandriakoa eta Ama Birjina Arrosariokoa irudikaturik azaltzen diren alboetako erretaulatxo biek. |
|||
Joseph de Courrèges. Bernard Dartigacave‑ren garaikidea zen eta, hura bezala, Biarnoko Santa Kolomako auzoan jaioa zen Joseph Courrèges.75 |
|||
Aiherrako elizan San Bartolomeren erretaula egin eta eraikitzeagatik 350 libera jaso zituen 1729ko urtarrilean. Desagertu egin zen aipatu dugun erretaula hau, eta gaur egungoan –mahats sarezko salomondar zutabeak dituen churrigueresko mazoneriaz– Jesusen aurrean belauniko dagoen San Pedroren margolan bat agertzen da erdian. |
|||
<center><nowiki>* * *</nowiki></center> |
|||
Era berean XVIII. mendeko bigarren erdiko Euskal lurraldeko eskulturagile eta margolariei buruzko dokumenturen batzuk azaltzen ari dira; esate baterako, dokumentuetan azaltzen da Lamarreko Michel‑Barthélemy izeneko bat, Arbonako elizan lan egin zuena; baina ia ez dira ezagutzen zehaz eta ziur bereak diren lanak. |
|||
== XVIII. mendeko margolanak == |
|||
Astoko margolanen gainbehera aurrera zihoan XVIII. mendean, ia euskal lurralde osoan; eta pintzelezko lanbidea hartzen zutenek mazoneriako zuraren polikromia-lanetan eta erretauletako imajinagintzan murgildurik jardun zuten. |
|||
=== Antonio Gonzalez Ruiz === |
|||
Nafarroan corellarra zen Antonio Gonzalez Ruiz margolaria gailenduko litzateke, Madrilen prestakuntza egin eta sona irabazi zuena; horrez gainera, San Fernando Errege Akademiaren fundazioan lagundu zuen corellarrak. Bere jaioterrian utzi zituen zenbait margolan. “Maiestatearen margolaria izan zen”. Neoklasikotzat har daiteke bere lanen batzuengatik. |
|||
=== Goienetxea === |
|||
Goienetxea nafar ertilaria margolan batzuen egiletzat jotzen da, Donostiako Santa Maria elizako erretaula nagusia edertzen duten lau santa hauei eskainitakoena: Santa Maria Madalena, Santa Urtsula, Santa Dorotea eta Santa Marta. Baina, badirudi ertilari arabar Jose Lopez Torrerenak direla uste izateko arrazoi gehiago daudela. Nolanahi ere lan kaskar samarrak dira. |
|||
=== Luis Boccia === |
|||
Bere marrazki eta polikromian duen indarragatik bitxiago eta baliotsuagoa da aipatu dugun Donostiako Santa Maria elizako erretaulan erdiko margolana, San Sebastianen martiritza irudikatzen duena eta Luiz Bocciaren (1819) pintzelari esker egin zena. |
|||
== Urregintza == |
|||
Berriro ere, kapitulu honetan, lan honi hedaduran mugak ezarri beharrak eraginda, alde batera utzi beharrean gara beste maila bateko zenbait arte xehe, hala nola: zur eta burdin arotz-lanak. Gauza jakina baita Euskal Herriak teknika horietan mendeetako tradizioa izan duela: kutxak, mahaiak, oheak, idazmahaiak, uztarriak, eta abar. Hala lotuko gatzaizkio urregintzari, gurtza liturgiakoaren zerbitzuan aritu zenari, orokorrean, gorde direnetan, gaur egun ugaritasun handiena horretan azaltzen baita. |
|||
Zilargintzaren alorrean, liturgiakoan batez ere, barrokoa distira handiko aldia izan zen. Platereskoaren urteetan zilargintzak egin zuen aurrerakada gehituz joan zen XVI. mendaren bigarren erdian zehar; Amerika hispaniarrean landutako aleak inportatzeak ekarri zuen artelan hauek gorakada, hala kalitatez nola kantitatez. |
|||
Ikerketa berrienen arabera, argitara azaltzen ari zaizkigu delako herrietan bereziki eraginkorrak izan ziren zilarginen eta lantegien izenak.76 Antzinako gremioen antolaketak eraldatze handi bat bizitu zuen. Ikastetxe deitzera etorri ziren gremioak, eta zilarginen jarduerak elkartu eta antolatuko zituen lege-araudietara makurtu behar izan zuten, praktikotasuna xedetzat hartuta. Faltsifikazioak eragozteko, artelanak hiru ikurrez markatzera behartuak ziren, egileari, lantegiaren lekuari eta estiloaren bermeari buruzko ikurrez. Arautze hau onuragarria izan zen, “erabilerako” artelanak zirela kontutan harturik. Gainera, Espainian meatzaritzak ezagutu zuen garapenak eta metal preziatuen ekoizpenetan eta industrian aberatsak ziren amerikar koloniekiko merkataritza-harremanak, metropoliko artisauen mesedetarako ziren. |
|||
Egitura estilistikoei dagokienez, XVII. eta XVIII. mendeetako liturgia zerbitzurako tresna guztiak artelan handiek erakusten duten gustu eta sentiberatasunezko garapenari dagozkionak dira. El Escorial garaiari dagokion egitura zorrotz eta garbietatik, luxua erabilgarritasuna baino gutxiago bilatzetik, apainketa eta forma naturalekiko gustu aldera eginez joan zen. |
|||
Garai horretan, orduko ziurtasunik ezak eta gerren ondorioz (Konbentziokoa eta napoleonikoa), eman ziren harrapaketa eta lapurretak zirela medio, galdu dena asko izanagatik, izugarria da Euskal Herriko lantegietan gordetzen den zilarreria. Eta mende batzuetako historia duten parrokiez esan daiteke apenas egongo den parrokiaren bat kristau fedea artean bizia zen garaian artelanen emariak egitea ondasun apalen jabe zirenen esku zegoen garaiko gauza baliosoak gordetzen ez duenik. |
|||
Gai honen harira, historialariaren harridura sortzen duen gertakarietako bat da Hispanoamerikar lantegietako markak gordetzen dituzten edo material eta estiloengatik jatorria nabarmen adierazten duten liturgiako ontzi pilak. Hainbat parrokiatan eta elizbarrutietako museotan gordetzen dira Mexiko, Peru eta Guatemalatik ekarritako ekisainduak, kalizak eta kopoiak. Badira Espainiako hirietatik ekarritako beste asko ere. Ezinezkoa zaigu deskribapenak egiten hastea eta zalantzarik gabeko arte balioa duten aleak banan‑banan aipatzea. Espezialistek ikerketak egin eta garrantzizkotzat dituzten batzuen aipamena egingo dugu. |
|||
Nafarroan. Iruñeko, Lizarrako, Zangozako eta Tuterako lantegien jarduera hauetan azaltzen da dokumentaturik; ale bikaintzat hartzen dira ekisainduak: |
|||
* Tuterako katedralekoa, |
|||
* Balterrakoa, Madrilgo jatorria duena; |
|||
* Corellako Encarnación Museoan gorderik dena bereziki baliotsua da. XVII. mendearen bigarren erdiko maisulana, |
|||
* Zentronikoko San Joan elizako ekisaindua, estiloz geroagokoa, rococo gustukoa, baina kalitate handikoa. |
|||
Gipuzkoan. Probintziako herrietako jatorria duten alerik hoberenak elizbarrutiko Museoan bilatu behar dira. |
|||
* Bada Alegiatik ekarritako ekisaindu bat, XVIII. mendekoa, eguzkia inguratzen duen koroan urrezko hariz eginiko apainketa-lan aberatsa eta eskulekuko edergarrietan kurba eta kontra kurba joko ugari dituena. |
|||
* Artelan bereziko kopoia da eta emaileak sinatua: “Soreasuko San Sebastianen zerbitzari eta kaperaua zen Larraizar 1699an”. Zilar‑koloreko urrean, oinarri zabal gainean bi gorputz ganbil, mailuz landuriko edergarriak dituela: mahats‑mordo, mahatsondo eta puttiak; galloi uztai artean, pitxer zanpatuzko eskuleku korapiloduna, bolutaz eta kopa-azpikoa aingeruz ederturik duen kopa, gailurreriaz errematatuz. |
|||
Bizkaian. zilarreriak erakusten du Ameriketako koloniekin salerosketa eta emarien joan‑etorria handia izango zela, ugari baitira Mexiko eta Perutik bidalitako aleak. Badira XVIII. mendearen erdialdetik jaso ziren zilarrezko ekisaindu batzuk: |
|||
* Enkartazioetako parrokietan (Gueñes, Lanestosa, Balmaseda eta abar) |
|||
* eta Jaurerriko beste elizetan, Durangon San Fausto, esate baterako, Mexikoko Gonzalez de la Cueva zilarginaren ikurra duena; |
|||
* Busturiako Santa Mariarenean beste bat, hau ere mexikarra da. |
|||
Esan beharrik ez da espainiar lantegietatik zetozen aleak ere bazirela, esaterako, Madrilgo marka duen Larreako kaliza, Bizkaiko kaliza rococorik politenetakoa. |
|||
Araban. Liturgiako urregintza izan da Baskonian sakonen aztertu dena,77 arte eta teknika mailako kalitate handiko pieza ugari baititu, prozesioetako gurutze eta kalizetan, batez ere. Pieza hauetako batzuk aipa ditzagun, 1990an Arabako Foru Aldundiak Gasteizko Amerika Aretoaren ate‑irekitzea zela eta antolatu zuenerako espezialista handia den Cruz Valdevinos‑ek aukeratu eta deskribatu zituenen artetik, nabarmenenak iruditzen zaizkigunak.78 Denak, kanpoko lantegietatik ekarritakoak dira. |
|||
Prozesioetako ekisaindua. Barroko aldiaren hastapenetan oso adierazgarria zen prozesioetako ekisaindu zilarrezko eder bat gogoratuko dugu, zorroztasun klasikoa oraindik gordetzen duena. Tenplete baten itxura du (160 cm garaieran) eta hiru gorputz ditu garaieran gutxiagotzen doazenak; emailearen izena jartzen du (Frantzisko Deskibel artzapezpikua) eta data, 1653 gurutze erako eta laua den plinto baten gaineko idazkunean jarririk. Gorputz handiena ere, gurutze erakoa da eta toskanar zutabeak, taulamenduak, erdi-puntuko zutabeak eta txandakaturiko arkitrabeak ditu, erdiko gorputzean errepikatu egiten den egitura, azkenekoa oinplano biribilekoa izanik, pilastra eta kupuladuna da, Jasokundearen irudia bere baitan duela. Valladolideko Juan Lorenzoren lantegiaren egiletasuna 1968an kokatu zen dokumentuetan. |
|||
Aldareko ontziteria. Kaliza eta ur‑ardo ontzi apartak dira aldareko hauek, gain-urrezko zilarrezkoak, Guardiako Erregeen Santa Mariako liturgia altxorreko alerik bikainenak dira. |
|||
Zilindro erako kopa du kalizak, arrosaz dotoretua eta arrokaia erliebean: eskuleku estutua, non profil ahurreko lau lepo txandakatzen diren, korapiloa mugatzen duten zezen antzeko moldurak dituela; lepoak uhindura zeiharrez ildaskaturik doaz –xehetasun rococo hau ur‑ardo ontzietan errepikatzen da. Oina zilarrezkoa, hau ere uhin lerrozko erliebeak dituena, bere beheko eta zati ganbilean, arrokaia medailoietan Apokalipsiko bildotsa, pelikanoa eta mahats‑mordoak dituela. Kordobako (Argentina), Damian de Castroren lantegiko lana da eta handik 1758an bidali zuen Guardiako onuraduna eta Argentinako hiri honetako inkisidore zen Antonio Ilarduyk. |
|||
Aldareko zerbitzua. Aurrekoaren antzekoa den gain‑urrezko zilarrezkoa 1785 aldera Madrildik Maeztuko Gurutze Santuaren Aurkikundearen parrokia-elizara bidali zen. Zilindro-formakoa da kaliza, eskulekuaren hasieran lepo bikoitza duena; udare formako korapiloa eta zezena; profil ganbil leuna duen biribileko oina eta zilindro-formako oinarria, akanto hostoz apainduriko goieneko ertz ahurra dituena. Kalizaren ia azalera guztia urre‑harizko saretxoz estalia da, simetria egokian pabilioi, arroseta eta medailoien apainketa duela. Ur‑ardo ontziak urre‑harizko saretxo berak estaltzen ditu. Cruz Valdevinosen oharra, urre‑harizko kalizak Espainian dozena batera ez direla iristen, gogoratuz gero, hobeto estimatuko dugu Euskal Herriko zilargintzako bitxi hau. |
|||
== Erreferentziak == |
== Erreferentziak == |
||
{{lur}} |
{{lur}} |
||
{{erreferentzia zerrenda|2}} |
|||
== Kanpo estekak == |
|||
{{autoritate kontrola}} |
|||
[[Kategoria:Euskal Herriko artearen historia]] |
[[Kategoria:Euskal Herriko artearen historia]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 00:21, 17 maiatza 2024 data duena
Barrokoa Euskal Herrian XVII. mendearen amaieran eta XVIII. mendean garatu zen estilo artistikoa da.
Sarrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arte barrokoak XVII. mendearen bukaeran egin zuen sarrera Euskal Herrian. Gerrek eta kolonietako gehiegikeriek lehen krisi larria ekarri zuten XVI. mendearen bukaeran Espainiara eta, honen barnean, Hego Euskal Herrira; diru eskasia zela kausa, beheraldi handia izan zuen arteak. Kontrarreformaren izpiritua jaso zuten erlijio ordenei esker -Jesusen Lagundiari ezker bereziki-, ordea, berpiztu egin zen. Euskal barrokoaren gorena XVIII. mendean etorri zen, Indietako Konpainiak eta Caracasko Errege Konpainiak bultzatuta.
XVII. mendeko arkitektura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historialari batzuek —Llagunok, Kublerrek eta beste zenbaitek— arrazoi dute euskal arkitektura mende honetan gainbeheran abiatu zela baieztatzen dutenean; beste eskualde batzuei buruz ere erants daitekeen oharra da berau; izan ere, Barrokoan handitasun arkitektonikoa gutxiago bilatzen zen, antzerki-izaerak zuen eragina baino.
Baskonian gainbehera hau kantitatean antzematen da. Eraikuntzetan, XVI. mendearen hasieran, Ameriketako urrearen eta hazkunde demografikoaren bultzada sumatu bazen, XVII. mendean gainbehera politikoak eta geldialdi demografikoak egitasmo arkitektonikoak geldiarazi zituen.
Beste alde batetik, aurreko aldian hasitako eta bukatu gabe zeuden eraikinak bukatu beharrean zeuden, besteak beste, atariak edertu, arkupeak eta ate ondoak erantsi eta dorreak eraiki behar zitzaizkien.
Beraz, zehazki esanda, arkitekturari dagokionez, XVII. mendearen bigarren erdialdean geldialdi bat eman zen –begien bistan azaltzen da, adibidez, igeltsuz janzten hasi ziren zurezko gangetan–, eta, XVIII. mendetik edergarrietarako zaletasunari, neoklasikoa iritsi arte nabarmendu zenari, halakoxe susperraldi bat sumatu zitzaion.
Trentoko Kontzilioaren kontrarreformaren aldekoen norabide eta eraginpean sortu eta berrituriko erlijiosoen ikastetxeak izan ziren tenplu eta bizitoki berrien premia sumatu zutenak.
Ez dira asko, beraz, oinplano berriko elizak. Maisu euskaldunak behar izan ziren antzinako tenpluak arkupez, koruz eta atariez osatzeko eta edertzeko.
Arkupeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horrela ikusiko dugu Bilbon, Martin Ibañez Zalbidea maisua Begoñako Santutegiaren arkupe ederraren traza egiten. Euskal Herrian, aldi honetan eraikitakoen artean handiena Bilboko Santiago Katedraleko arkupea da. Oinplanoa irregularra eta trapezoidea, erdi-puntuko arku zabalez loturiko zazpi pilastra handiz eusten zaiona da, den guztian tarte irregularretan kokaturiko gurutze-gangaz estalirik. Eraikuntza XVI. mendearen azken hamarkadan egina izan zen astiro‑astiro, eta duela gutxi izan da zaharberritua. Zoragarria da Durangoko Uribarriko Santa Mariaren arkupea. Zurezko injinerutza-lan itzela, harrizko baranda batez mugaturiko esparru zabal bat estaltzen du eta zorua 1775ean harriztatu zitzaion.
Bitxitasunagatik oso interesgarria da Gipuzkoako Soraluzeko Santa Maria Erregina elizako arkupea, erabat zurez taillatua da, baita bera egin zeneko 1666ko data ere taillatua duelarik.
Araba aldeko lurraldeetara igaroz gero, mende bat beranduago, 1750 aldera, Aguraingo San Joan elizan “Ekialdeko Lautadako arkuperik hoberena”[1] eraiki zela ohartuko gara, Inazio Ibero azpeitiar maisuak trazaturikoa.
Urte horietan eta hiri berean San Esteban parrokian eraiki zen erdi-puntuko arkuak dituen arkupea ere kalitatezkoa da.
Atariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barroko aldi luze horretan zehar eraikitako eliza atarien kapituluan, Bilboko Mesedetako fraideen komentuko elizaren ataria gogoratu beharko litzateke, 1680an eraiki zena. Joan Ortiz de Colinaren lana da, nahiz eta Frantzisko Elorriagak amaitua izan. Geroztikako ordezko kanpai-horma duen ataria agertzen da, bertan hiriak berea duen arte giroko lautasuna eta soiltasuna da nagusi. Antzeko eranskin bat bazuen Bizkaiko Gueñesko Santa Maria elizak; XVI. mendearen lehen erdian eraikitako eliza gotiko berantiarra da eta prozesu luze baten ondoren eliza‑areto bihurtu zen 1577 aldera, lehen gogorazi dugun bezala. Lehen aipatua dugun berpizkunde estiloko bere alboko atariaz gainera, elizaren oinetan aberastu bat hartu zuen 1603 eta 1611 bitartean Burgosko artzapezpikuaren ikerlaria zen Joan Gonzalez de Cisniega maisu menditarrak trazaturiko herreratar atari bikainarekin. Burgos eta Valladolideko (Diego de Prades) klasizismo fokuekin eta segoviar (Pedro de Brizuela) fokuarekin loturarik ikusi izan zaio.
Araban badira plateresko aldian egindako atari oso duin batzuk eta berpizkunde aldiko bikain batzuk, esaterako, Eltziego eta La Puebla de Labarcan eta horrela jarraitzen da tradizio berberarekin Kripan, Benasperi, Bilar, Guardian eta abarretan.
Dorreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste kapitulu interesgarri bat osa daiteke aldi horretan eraikitako dorreekin, tenplu berari dagokion data baino beranduago eraikiak direnekin. Elorrion 1661ean eraikitzen hasi zen Sortzen Garbiaren elizako dorre ederra hamar urte beranduago bukatu zen.
Arkitektura trentiarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkitekturaren bultzadan indar gabezia eman zela lehen aipatu badugu ere, aldi honetan sortu ziren ukaezinezko estetikazko eredu diren eraikinak.
Bi Joan Santuen eliza. Goiztiarrenen artean aipatzekoa da Josulagunen ikastetxeko eliza, 1624an San Andresen izenean Bilbon eraiki zena. Eliza, hondamenagatik bertan behera utzi behar izan zena, bi Joan Santuen izena zuen beste antzinako parrokia baten ordezkoa zen; 1767an Karlos III.aren aginduz Borboien jabego guztietatik jesuitak bota zituztelarik, Jesusen Lagundiaren eraikinera ekarri zenean ere izen hau gorde zuen.
Barroko soilaren ereduari jarraitzen zaio eraikina, Vignola italiar arkitektoak, Erroman, Gesu eliza eraiki zienetik Josulagunek berentzat hartu zuten ereduari, hain zuzen ere.
Fatxada bi gorputzez osatua dago: ataria bera eta gainekoa, tenpluaren habearte nagusia kanpora ematen duen eta estilo honen berezko okerdurak alboan dituena; multzo osoari batasuna ematen dion piramidezko kapiteletan bukatzen da. Beheko gorputzaren erdian erdi-puntuko arkupean irekitako atea, alde bakoitzean atxikitako zutabe doriko garai pare batez mugaturik dago.
Baditu barrualdean garaiera desberdineko hiru habearte, gurutzadura eta beronen gainean Lagundiko santuak margoturik daramazkien kupula eder bat. Habearte nagusia kanoi‑gangaz estalia da eta barrunbeari argia eman ahal izateko sabaileiho edo ilargixkak ditu. Ez da handia eliza, baina han ez da falta peraltatu samarrak diren erdi-puntuko arkuen gainetan ganga aberatsik, ezta jesuiten elizetan jatorrizkoak diren eta garai hartako erromatarren eraikinen erara apainduriko frisoak dituzten galeria eta tribunak ere.
Eliza eta ikastetxearen arkitektoa oso litekeena Martin Ibañez Zalbidea izatea, Lagundiaren ordezkaria, honen eta Udalaren arteko hitzarmenean.[2]
Josulagunen eraikuntza honetan aurkitzen zuen Jovellanosek herreratar kutsuren bat eta Lagundiak Santanderren egin zuenaren garaikidetzat jotzen zuen.[3] Oraingo hau “Juan de Nates‑en lana da, Perez de Regueraren ustetan Bilbokoaren egilea ere berau litzatekeelarik”.[4] Ibañez Zalbidea beraren esku-hartzea ere ezagutzen da Bizkaiko beste zenbait lekutan: Urduñan, Balmaseda, Artzentales, eta abar.
Uribarriko Santa Maria eliza. Durango. Durangoko Uribarriko Santa Maria ere klasizismo garaikoa (1620) da eta oso erabatekoa dirudien birmoldaketa batean, berpizkunde‑gotikoko beste eraikin baten gainean jaso zenaren ondorioa da, oinplanoa errespetatuz, Joan Urizarzabalaren trazari jarraituz egina. Gurutze itxurako pilare lodien bidez bereiziak daude hiru habearteak eta multzo osoari handitasun harrigarri bat ematen diote. Denbora joan ahala, “galdu egingo da estiloarekiko leialtasuna eta baziren klasizismo soila desitxuratzeaz arduratu ziren ertilariak, benetako norabide barrokorantz joanez, besteak beste, Domingo Vélez de Palacio, Juan de Setién, Juan Hernando eta Pedro de Potón”.[5]
Agustindarren Komentua. Durango. Durangotik irten ere egin gabe, hiri eder horretan aurkitzen da Agustindarren komentua; Joan Ansola gipuzkoarrak nahiago izan zuen diseinuan formula berriak asmatzea baino Tolosako San Frantzisko elizako eskema jarraitzea.
San Pedro eliza. Santurtzi. Mendearen erdira jada iritsita, Nerbioi ezkerreko ertzean Santurtziko San Pedro eliza eraiki zela gogoratzea merezi du. Gerora berrikuntzak nozitu baditu ere, gorde du geroztik orduko eliza barroko baten itxura bera, izaera soila eta lerro garbiena, alegia.
Urrutia sendiaren ermita. Zalla. Beste multzo aipagarri bat Zallan Urrutia sendiak mendearen bukaeran eraiki zuena da. Jauregia, burdinola eta ermita dituen jabego partikular bat da; ermita hau gurutze‑toki erakoa da eta badu jauregi aurrean elizkizunetarako balio zuen zabaldia ere. Esparru honen burualdea abside erakoa da, eta bere atariak, trinkotasun eta hutsarekin jokatuz, erdiko ardatza handiagotu egiten du, sendiaren armarria oso era barrokoan nabarmenduz.
Familia Santuaren eliza. Urduña. Bilbo eta bere ingurutik urrunduta, Urduñan, Familia Santuaren eliza topatuko dugu, on Joan Urdanegi eta Villafuerteko markesa zen bere emazteak fundatutako Jesusen Lagundiaren Ikastetxeko antzinako kapera izan zen honetaz Aita Josefinoak arduratzen dira gaur egun. Eliza 1680ean Luxenburgoko Santiago Raón arkitektoak diseinaturikoa da.
Fatxada Bilboko bi Joan Santuen elizaren eredutik apur bat aldentzen da; pilastra erraldoien bidez zatitzen da hiru gorputz zutetan, arkuperako sarreratzat balio duten erdi-puntuko arku ez bere beheko solairuan; apaingarririk gabekoak dira arkuak. Alboetako kaleak, fundatzaileen armarria dutelarik, kalostra bidez bereizitako kanpai-horma lirainez amaitzen dira. Nonahi azaltzen dira hostotza edergarriak eta Jesuiten IHS anagrama.
Barrutik jesuiten elizetako bat da, baina ez guztiz jatorra, ez baitu alboetako tribunarik. Oinplanoa gurutze latindarra du, burualde laua, hiru habearte, erdikoa zabalera ederrekoa eta gurutzadura ere oso zabala, kupula bere gainean duela. Alboetako habearteak, elizaren ardatzarekiko luzetarako norabidean kokatuak dauden ilargixka-gangaz estaltzen dira. Fajoi‑arku eta formeroak erdi-puntukoak dira eta pilare sendoen gainean ezarriak daude. Hostotza mamitsuz, erliebe geometrikoz eta loroiez eginiko apainketak barroko aurreratu samarreko aldiko eraikuntza bistaratzen du.
San Jose eliza. Lekeitio. Urduñako elizaren antzekoa eta ia data berekoa da gaur egungo San Jose eliza, Lekeitioko josulagunena. Elizaren eraikuntza, oinplano gurutze latindarra eta horma‑bularren arteko kaperak dituena, 1688an hasi zen; goiko tribuna lotu baten aldaera badu, kanoi‑ganga ilargixkadunaz estalia dago eta kupula itsu bat gurutzaduran. Hainbat osagai erantsi zitzaizkion XVIII. mendean edergarri gehitxorekin.
Enkartazioetara iristen bagara, zenbait tokitan, aitzitik, eraikuntza apalagoak topatuko ditugu, hirietako harresiez kanpo kokatuak. Sandamendiko Santa Elixabeten komentua. Gordexola (1682). Frantziskotar lekaimeen eliza honetan, inguru horretako eliza askotan errepikatzen den eredua onartu zen: hiru edo lau tarte dituen oinplano gurutze latindarra, gurutzadura eta burualdea angeluzuzena, ilargixka-gangak, gurutzaduraren gainean kupula petxinaduna; alderdi batzuetan harlangaitzezko paramentua zarpeatua da, eta ertzetan eta baoen bazterretan ditu harlanduak.
Santa Klararen eliza. Balmaseda. Garai berekoa eta gurutze itxurari leial zaioa da Balmasedako Santa Klara eliza ere (1675). Klasizismo aurreratu samarrekoa eta eliza, bizitokia eta prestaketa eskolak (prezeptoria) osaturiko multzoa da, Panamara emigratu zuen Joan de la Piedra herritarrak utzitako ondareari esker sortutakoa delarik. Eraikin guztien elkartzea funtsezkoa da planteamenduz, eta oso litekeena da lana Trasmierako egilearena izatea, bi gela multzo dituen prestaketa eskola izan ezik, hau Pedro de Ozejok (1653) eraikia baita.
Astiazarainek garai horretan bizkaitarren eta menditarren (Trasmierakoak) artean ematen den lehia aipatzen du eta aldi berean ia herreratarra den barroko soilarekiko zein bat zetozen bi taldeak. Hala ere, barrokoa baitaratzerakoan harridura sumatzen da –esaterako, Lucas de Longa euskal maisuarengan– edergarri oso urriko kasuetan eta hizkera abanguardistagoa erabiltzera zihoazen beste batzuetan. Garai horretan ez dira gutxi langintzaz era askotariko jardueratan murgilduta zeuden maisu eta lantegiak, gaurko gure artelanen ikusmoldetik begiratuta espezializazioa eskatzen duten zereginak pilatzen dituztenak. Garai horretan, baziren Bizkaian eta Baskoniako beste lurraldeetan, arkitekto, trazatzaile, mihiztatzaile, hozkalari eta baita sarritan eskulturagileak ere. Horrela izango ziren Antonio Alloitiz, Joan Bolialdea, Martin Olaizola azpeitiarra eta Bizkaia, Araba eta abarretan lanean topatu zitezkeen Frantzisko Martinez de Arce Kantabriakoa ere.
Araba
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araban ere, XVII. mendearen lehen erdian, aurreko eraikuntza jarduera apur bat gutxitua gertatu zen. Hala ere, halako kategoria bat duten eraikin batzuk altxa ziren:
Guztiz Garbiaren komentua. Gasteiz. Egun San Antonio komentua (1611‑1619) deritzan hau, Araba Etxeko Maria Ana de Gebara Andereak sustatua izan zen, eskema klasikoetara bildu ziren Trasmierako (Vélez de la Huertatarrak) maisuekin hitzarmena eginez. Elizaren gorputza, gurtza‑toki eta jauregiaren artean kokatu zen, horrela gurutzadurako tribuna batera sarbidea izan zezakeen moduan kokaturik.
Elizaren oinplanoak Villagarcía de Campos‑eko San Luis kolegio‑elizaren eredua jarraitu zuen. Barruak edergarririk gabeko soiltasuna du ezaugarri. Fatxadak berriz, badu herreratar kutsu garbi bat: arkuteria hirukoitza duen arkupea, lerromakurreko frontoia eta bigarren mailan nitxoak, Gebaratarren bi armarri alboetan dituen angeluzuzeneko leiho handia hirugarren solairuan; eta honen guztiaren buruan triangeluzko frontoi bat. Madrilgo Gizakundearen, Avilako Santa Teresaren, eta Madrilgo Errege Fraide Oinutsen komentuetatik hartutako edo hark iradokitako ereduak liratekeenak aurkitu zaizkio.
Gasteizen bertako beste leku batzuetan barrokoa uzkur eta lotsati samar azaltzen da:
- San Migel parrokiako San Martin kaperan, (egun Guztiz Garbiarena),
- Santa Maria katedraleko Santo Kristoaren kaperan (egun bataiategia) eta abar.
- gaur egun desagertua den eta ezer esango ez dugun San Frantzisko komentu eta elizan, zeinaren jatorria Asisko Santu berarena dela esaten den eta gelditu diren eraikinaren dokumentu grafikoek XVII. mendearen azken urteetan igeltsuz eginiko apainketa barroko arranditsua erakusten duten.[5]
Arabako hiriburutik kanpo, egoki litzateke, XVII. mendean zehar, barroko izaeraz zertzen ari ziren hainbat lan hemen aipatzea.
- Bastidako Jasokundekoa, fatxada eta dorrea egitea Trasmierako maisuen esku geratu zena.[6]
- Aguraingo Klaratarren komentuan nabaria da Joan eta Lukas Longa (1679) gipuzkoar arkitektoen esku-hartzea, urte batzuk lehenago erre zen beste bat ordezkatuz beste eliza bat sortu zuten, bere alboetako habearteetan, burualdean eta gurutzaduran toskanar ordenako pilare pilastradunak erabiliz, jada ilargixkadun kanoi‑ganga erabiltzen den hiru habeartetako eliza, hain zuzen ere.
Dorreak. Aipa ditzagun espiritu berari erantzunez eraiki ziren dorre barrokoak:
- Gasteizko Santa Mariaren katedrala,
- Bastidako Jasokundearena,[7]
- Oiongo Santa Mariarena,
- Arrietako Santiagorena...
Baina, batik bat eta orokorrean, Euskal Herrian kanpandorreak eraikitzeko zeregina, XVIII. mendeko kontua izan zen.
Jauregi eder bikainak eraiki ziren garai horretan; hainbeste izan ziren non baden barrokoaren arkitektura zibilari buruzko kapitulu berezi bat eskaintzeko adina arrazoibide.
Gipuzkoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gipuzkoan, parrokia-eliza berriei lotzen bagatzaizkie ez da agertzen aipatzeko adinakorik. Eraikuntzak astiro eta nekez zihoazen aurrera, berreraikuntzak ugariago ziren, ehun‑urteko horretan, eta lehentxeago esan bezala, ia beti koru, arkupe, sakristia eta dorreen osaketak eta eranskinak egiten baitziren.
Hala ere, badira oinplano berria duten komentuetan garrantzi handiko eraikuntzak ere, Segurako Sorkundetarren eliza galanta, esate baterako.
Bergaran Josulagunen Ikastetxeko eliza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jesusen lagundia 1593an kokatu ziren lekuan, oinplano berriko ikastetxea eraiki nahi izan zuten berari zegokion eliza eta guzti, eta 1628 hasi zen eraikuntza mende erdiz luzatu zen. XIX. mendean ikasgelen eraikin osoa desagertu zen.
Oraindik ere funtsezkoenean gorde den eliza josulagunen erara eraiki zen, Vignolaren Arauei jarraikiz: hiru tartetako habearte bakarrekoa den gurutze itxurako oinplanoa, gurutzadura zabala eta angeluzuzeneko presbiterioa, bere alboetan sakristiak dituela, eta arauari jarraikiz, beren artean pasabidea duten kaperak ireki ziren habearte aldera.
Eliza ilargixkadun kanoi‑gangaz estalia da eta gurutzaduraren gainean esfera erdi formako kupulaz. Fatxada ere garai hartako kanonak zioenarekin bat zetorren: hiru habearte erakusten zituen, alboetakoak baino garaiagoa zelarik erdikoa, bertan, alboetan atari pilastraduna, armarriarentzat tartea uzteko, frontoi lerromakur eta aldapatsu baten bidez bukatua.
Joan Martinez Agirre Azkoitiko maisuaren zuzendaritzapean hasi ziren lanak 1628an, Mateo de Ocejoren trazari jarraitu zitzaiolarik. Eraikuntza honen bigarren etapa batean A. Matos arkitekto josulagunak eta bertako beste maisu batzuk esku hartu zuten, jatorrizko traza berari jarraituz ziur asko.[8]
Guztiz eraldatua izan zen gerora fatxada. Trentotar barrokoaren berezko soiltasunez sortutako elizak berak gorabehera ugari nozitu behar izan zituen Ordena (1767) bota ondorenean, azkenean ia erabat hondamenak jota gelditu baitzen.
San Bartolome eliza. Elgoibar.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bergarako jesuiten elizako lanen hastapena eman zuen Martínez Agirre berak emana behar du izan Elgoibarko (1646) elizarako diseinua ere.
Gerora, Lucas Longak (1692) esku hartu zuen beronen eraikuntzan. Honek, ilargixkadun kanoi‑gangak jarri zizkion eraikinari eta kupulari eusgarri sendotasuna emteko, Italian XVI. mendean erabilitako formula manieristei jarraituz, pilareak alakatu egin zituen. Probintziako beste elizatan ohikoa denez, kupula ez da kanpora agertzen, danborrik ere ez du eta petxinen gainetan hartzen du atseden. Guztiz barneratuak dituen dorre eta arkupeek benetako esanahia dute egitasmoetan, fatxada berezia osatzen baitu, hurrengo menderako abiapuntu izanez.
Elizbarrutiko ikerlariaren irudiak eta eginkizunak zuen garrantzia gero eta gehiago azaltzen da ikerketetan, zeren eta, eliza jakin baten eraikuntzan aurkezturiko egitasmoak aztertzeko egiten zen bisita zela eta, ez baitzen inola ere harritzekoa, ikerlariak berak zekarren traza onartuz amaitzea.
Jazoera hauxe gertatu zela dirudi Alegiako San Joan Bataiatzailea elizan, berreraikuntza eta eranskin berriak egiten mende erdi bat iraun baitzuen; korua, berriz, hurrengoan egin zen. Elizaren oinplanoa gurutze latindarra da.
Pasai Donibaneko San Joan eliza ere oinplano gurutze latindarra duena da, eta ez zen gangaz estali 1700era arte. Hauek gotiko berantiarreko gurutzeriaz apaindu ziren, eta korua elizaren oinetan, altuera handi samarra emanda eraikitzea zelarik ohikoa Gipuzkoako barrokoan.
Gipuzkoan fatxada angeluzuzena onartu zen, Karlos V.aren diruzain eta kontseilari zen Pedro Zuazola jaunak fundaturiko Azkoitiko Santa Klararen komentuan; eliza, Lukas Longa diseinuaren arabera, 1684ra arte ez bazen egin ere. Honen barruan sartzen da arkupea, erabateko soiltasunez egina.
Eskema berari jarraitzen zaio, ikusmoldeetan aldaerak dituzten arren, Lazkaoko Karmeldarretan eta Zistertarretan, eta Segurako Sorkundetarren lekaimeenean, azkeneko komentu eta eliza multzo handi honen diseinua Juan Raoni zor zaio; frantses jatorriko arkitekto sonatua honek Vianan kokatu eta Nafarroa eta Errioxako eraikuntza askotan esku hartu zuen. Segurako komenturako diseinua Migel Martinez maisuari eman zitzaion.
Nafarroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komentu‑elizak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroa ere ez da oso aberatsa XVII. mendean eraikitako oinplano berriko parrokia-elizetan. Ugari dira, nola ez, komentu‑elizak eta santutegiak, noblezia laiko nahiz eliztarren debozio eta eskuzabaltasunari esker eraikiak orokorrean, gehientsuenetan beren hobiratzeak delako elizetan ziurtatzea izaten baitzuten xede, eta beste batzuetan sendiaren armarria elizaren aurrealdean jartzea edo sortzailearen jauregiko geletatik elizarako sarbidea izatea.
Erlijiosoen ikastetxeek sartutako eraikuntza-eskemek erakutsi zuten eragina halakoa izan zen, non XVII. mende osoan eta XVIII. zatirik handienean iraungo baitute, komentuetako eremua ere zeharkatuz eta santutegi eta parrokiei inspirazioa eraginez.[9]
Nafarroako komentu-elizen eredu orokorra hauxe da:
- egituretan adreilua zen osagaia nagusia, eraikinaren zenbait alderditan haren ordez harlanduak jartzen baziren ere.
- oinplano arrunta gurutze latindarra zen, josulagunen barroko estilori jarraikiz, saihetsetan zituela beren artean komunikatzen ziren habearteak, garaiera txikiagokoak.
- edergarriak gehiagotu egin ziren denbora joan ahala.
Erriberako eskualdeetan, esate baterako, hurrengo mendeko barroko apainegia aldarrikatzen zuen aldaketa hori sumatzen da. “XVII. mendearen azken laurdenean altxa ziren tenplu horietan eta garaitsu horretan berritu ziren besteetan, gangak eta kupulak nahiz arkitekturako beste osagaiak oso lauak ziren, baina igeltsuzko sare moduko batez estaltzera jo zen konposaketaz dinamikoak diren bolutekin”.[10]
Tuteran eliza mota horren eredu zabala aurkituko dugu.
Jesusen Lagundiaren ikastetxeko eliza. Jesusen Lagundia 1600ean hasi zen bere ikastetxeko eliza eraikitzen, berpizkunde soil eta trentotar estilokoan eraiki zuen, eta barroko apaina bihurtzeko XVIII. mendera arte itxaron behar izan zuten.
Tenplu honek Ordenako kideren batek egina izan behar zuen.[11] Eta jesuiten ereduari jarraitzen zaio:
- habearte zabala,
- hiru tarte,
- saihetsetan kaperak,
- kanoi‑erdiko gangak, gurutzaduraren erdiko tartearen gainean kupula duela.
Badu honek bitxikeria bat, eliza hau Espainiako josulagunen ia eliza guztiak baino zaharragoa dela.[12]
Fatxada soilak eredutarako balio izango zuen, Nafarroako Erribera inguruko komentu‑eliza batzuetan: Corellako Karmeldar Oinutsen Arazeliko Santa Mariaren komentuko fatxadarako, adibidez. Karlos III. erregeak, Jesuitak handik bidali ondoren, bere eliza, San Jurgi parrokia bihurtu zuen.
Domingotar lekaimeen eliza. Oinplano gurutze latindarraren gainean hasi ziren eraikitzen 1635ean, bost tartetakoa da, koru garaia oinetan eta kanoi‑erdiko gangak ilargixkadunak, gurutzaduraren erdiko tartean izan ezik, hau linterna batez amaitzen den petxina gainetan laranjaerdi-formako kupula batez estalirik baitago. Eliza honi XVII. mendearen azkenera igeltsuzko eta pinturazko apainketa bat egin zitzaion; eta XVII. mendeko harrizko fatxada jator bat jarri zioten: gorputz zut bakarreko fatxada, bi solairutako beste batez konbinatuz, hiru kaletan zatiturik lehengoa eta bakarrean bigarrena. Bao batzuen eta erdi-puntuko arku baten azpian, giza irudi eta landare gaiak dituen mentsulaz oso ederturiko pilastrak alboetan dituela; gorputz bakarreko atari handi baten bidez alaitzen dira bere paramentuak. Karmengo komentu‑eliza. Domingotar lekaimeen elizaren antz handikoa da egun Filipotarrena den Karmengo komentua. Eraikitzen hasi, Frantzisko de Gurrea eta Casadoren diseinuaren arabera, XVII. mendearen hasieran hasi ziren eta mende beraren erdialdean handiagotu zuten. Eskema jakin berari jarraitzen zaio, oinplano gurutze latindarra, bost tartetako habearte luzea, horma‑bularren artean kaperak dituela; oinetan korua eta kanoi‑erdiko ganga, gurutzaduraren erdiko tartean izan ezik, han laranjaerdi-formako kupulaz estaltzen baita.
Erriberatik Nafarroa erdialdera igaroz gero, herrigune nagusietan XVII. mendeko komentuetako edil arte galanten hainbat eredu ikusi ahal izango ditugu.
Garaiko erliziozko arkitekturan aipagarriak dira Lizarrako zenbait komentu: lekaime beneditarren komentu‑eliza –horrela zeritzan, gaur “San Benitorenak dira”– mendearen lehen erdiko komentu‑eliza motaren egiturakoa da eta gaur egun hondatu samarra dago.
Klaratarren komentu‑eliza. Aurrekoaren oso antzekoa da Klaratarrena, XVII. mendearen erdialdera, beste XV. mendeko baten ordezkoa izan zen. Gaurkoa, egitasmoa enkantean atera eta Joan Larrañaga maisuari eman zitzaionaren ordaina da, 1654an bukaturikoa.
Habearte bakarreko eliz hau garai horretako era xume eta soilari egokitzen zaio. Klaustro zabala da deigarriena, inguruan monasterio-multzoa banaturik duela. Herreratar soileko klaustro hau adreiluzko bi solairutan egina da, bat bestearen jarraian pilareen gainetan arkuteria itsuak dituela eta leiho burudunak txandakatuz.
Guztiz Garbiaren komentu‑eliza. Guztiz Garbiaren lekaime Errekoletoen eliza ere aipagarria da, 1688an hasita luxenburgotar Santiago Raon maisuaren diseinuaren arabera eta bertako maisu famatuen esku hartzea bitarteko eraiki zen.
Elizan ohiko gurutze egitura hartu zuten, habearte bakarra, gurutzadura oso zabalaren gainean esfera-erdiko estalkia eta burualde zuzena zuela. Harrizko fatxada izugarria du, josulagunen elizen fatxaden kutsukoa; erdiko paramentuan, hiru mailatan egituraturikoan, erraldoi ordenako pilastraz uztaiturikoa eta alboetan hegaltzarren profilez bi gorputz gehiago dituela. Behereneko mailan hiru arku desberdineko arkupe bat dago; bigarrenean berriz, hegaltzar ahurren artean horma-hobi bat, saihetsetan komentuaren fundatzaileen bi armarri handi kokaturik dituela; goieneko mailan leiho handi bat dago alde banatan, aurrekoak baino txikiagoak diren armarriekin.
Tafallan lehen barroko aldiko bi eraikin bikain ikus daitezke:
Kaputxinoen komentua. Ana Ollakarizketak fundatua eta 1658an fraideak berak eginiko diseinuaren gainean eraikitzen hasia. Oinplano gurutze latindarra da. Bere herreratar fatxada ez da kanpai-horma bat biltzen duen zatitutako frontoi zuzen batez amaitzen den angeluzuzen bat baino.
Sortzez Garbiaren lekaime Errekoletoak. Domingo Agirrek 1674 eta 1694 bitartean eraikitako hau, askoz handiagoa da. Garai honetan arrunt zen erari egokitzen zaiona da eta fundatzaileen jauregiari –Guatemalako gobernari Martin Carlos de Mencos eta Arbizu eta honen emaztea– lotuta agertzen da, elizako tribuna batera ematen duen pasabide batez. Kanpoaldera, saihetsetako hegalez elkarturiko hiru kaletako horma-atal bat erakusten du, hala ere, elizaren barrualdeari ez dagokiona, hau habearte bakarrekoa baita.
Hauexek dira Corellan aipa ditzakegunak:
Karmeldar Lekaime Oinutsen eliza, lehen ere zerbait esana dagoena.
San Migel eliza. Corellako elizarik zaharrena da orain ikusten duguna, XVII. eta XVIII. mendeetan berreraikitze baten ondorioz eliza barroko bihurtu bazen ere. Egungo erdian, kupula duen gurutzaduran Erdi Aroko fabrikaren eraldatzea eta alboetako habearteak zutitzea izan zen eraldaketa hori, batez ere. Lan hau Juan Martinez, Santiago Raon maisuak eta Anaia Anizeto Ansa domingotarrak eta beste maisuren batzuk egina da.
Gizakundearen komentu‑eliza (Beneditarrak). Gaur egun komentua Arte Sakratuaren Museoa da eta XVIII. mendeko eransgarri barrokoez oso eraldatuta dagoen bere elizak argi erakusten du trazaz, aurreko mendeko komentu‑elizen ereduari dagokiona dela, habearte bakarrekoa, kanoi-erdiko gangaz estalitako lau tarte eta kupula duela gurutzaduraren gainean.
Habeartearen zabalera eta tarteen arteko luzera apurraren proportzio bitxiak eta lau tarteetako bi estaltzen dituen koru bat izatea berak, ondorioz dakar, erdiratutako gune baten inpresioa ematea, gurutze grekoaren alderakoa. Harlanduzko oinarri gainetan adreiluzko fatxadak baditu hiru kale, eta bere estiloa, Aita Lorentzo de San Nikolas tratatu‑idazle eta agustindarraren egitasmoen bidez hedatutakoa da, berau Madrilgo Calatravas‑tarren elizarako diseinuagatik delarik ezaguna.
Mende horretan Iruñean hainbat erlijioso-elkarte kokatu ziren; baina ez dira gorde beren eraikinak edo gorde direnak oso egoera hondatuan iritsi dira gureganaino. Hemen aipatzea mereziko luketenak lirateke:
Karmeldar moja Oinutsen eliza, ohikoa den gurutze latindarrari jarraituz, 1644an eraikitzen hasi eta lehen barrokoari dagokion soiltasunaren araberako fatxada ikusgarri bat erakusten duena.
Moja Errekoletoen eliza. Felipe III.aren arkitekto zen Juan Gomez de Mora arduratu zen diseinuz. Eraikuntza-lanak Domingo Iriarte errege-lanetako maisuak zuzendu zituen (1624‑1634). Gurutzadura irtena duen habearte bakarrekoa da eliza, bere gainean, kanpoaldera zinborio batez disimulatzen den kupula bat altxatzen da. Ongi bereizitako bi alderdi ditu fatxadak, kuxindurazko harlandu behealdekoa eta adreiluzkoa goialdekoa, bertan Sortzez Garbiaren irudia eta Montejasoko Markesa zen Juan Ziriza fundatzailearen armarriak gailentzen dira.[13]
Vianan, XVII. mendeko arkitekturari dagokionetan, hauek dira deigarrienak:
San Frantziskoren komentua, anaia Pedro Uruelaren diseinuaren arabera 1642 eta 1677 bitartean eraikia da.
Elizak oinplano gurutze latindarra du, markatu gabeko gurutzadurarekin, lau tartetakoa eta kontrahorma artetan kokaturiko kaperak dituela, kanoi‑erdiz estalia dago gurutzadurako tartea izan ezik, hau kupulaz estaltzen baita. Kupula hau laster hedatu zen igeltsuzko apaingarriez eta denbora igaro ahala elizaren goieneko alderdietara horma pintura batez ederturik, azkenerako barrunbeari barroko zamatuegiaren itxura emanaz.
Harlandu onez egina da fatxada, soiltasun handikoa, komentuetako ereduarekin bat datorrena, bi solairuetan paramentu lauak ditu eta triangeluzko frontoiez koroatzen da. Beheko solairuan, atariak bi pilastra pare alboetan ditu, eta bi hegaltzarrez osaturiko paramentu lauak, eta fatxadako bi mailak ebakitzen dituen erlaitz gainaren erdian horma-hobi bat agertzen da, Birjinaren irudia duela.
Komentuak badu bi solairutako klaustro bat, soila berau ere: behekoa harlanduzkoa eta erdi-puntuko arkuak eta idi-begiko hutsarte edo baoak dituena, eta goienekoa adreiluzkoa, burudun leihoak dituela.
Zangozako merindadean apenas dagoen udal mailan erakusteko ezer, izatekotan ere: Irunberriko lekaime Beneditarren monasterio‑eliza. Honek, 1677 eta 1682 artean egin zenak, ilargixka-gangaz estaltzen den oinplano gurutze latindarra du, komentuetako arkitekturan ohikoa denez.
Ipar Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Euskal Herrian, XVII. mendean eliza ugari eraiki ziren, eta aurreko eraikinak birmoldatzeko eta handiagotzeko aldia ere izan zen.
Elie Lambert historialari frantsesak Iparraldeko Euskal Herrian Erdi Aroko elizen berezko ezaugarritzat aipatu zituen batzuk garai modernoetan eraikitako elizei dagozkienak dira. Horien edertasuna eta dena delako indar hunkigarria xumetasun beretik sortzen zaizkio; xumetasun horrek, hala ere, onartzen du hainbat aniztasun Pirinioen harantzagoko hiru probintzietan batetik bestera igarotzen den heinean.
Oinplano gurutze latindarra –galeriarik gabekoa, beraz–, Miarritzeko San Martin elizaren antzera, salbuespen bakan batzuk izan ezik, habearte bakarreko eliza txikiak izan ohi dira eta horrela izateari ez zaio azalpenik bilatu behar, populazio txikiko landa-inguruak izatearena baino. Lambert‑en[14] ustez, eskualde horrek, bere kultur eta arte arloan, era bereziz jasotzen du abade-etxeen eragina; iritzi eztabaidagarria da batzuen ustez, izan ere, euskal bizimoduan parrokia funtsezko taldea izatea azpimarratzen dute, hau da, sendoki antolatua eta gizarte mailan garrantzi handikoa.[15]
Egia esan, Lambert‑ek aipatutako eskualde desberdintasunek ez gaituzte arkitekturaren oinarrizko osagaietara eramaten, baizik eta lehentasunez erabilitako materialetara eta kanpandorreen moduko beste osagai eransgarrietara, batez ere.
Lapurdi. Lurralde horretako dorreek honako ezaugarri hauek dituzte:
- Atartea dute fatxadaren erdian, XVIII. mendean Gipuzkoan ohikoa zena.[16]
- Lau angeluko oinplanoak izaten dituzte, edo oktogonala inoizka.
- Oinarri oktogonala duen bigarren solairuren bat izaten dute batzuk, atarte karratua gordez.
- Dorre mota honen garaiera makurra, habeartearena ia gainditzen ez duena da, eta ez du gezirik.
Zuberoa. Zuberoako elizetako dorreek beste egitura bat dute. Honelakoak zan ohi dira:
- Luzeak eta zorrotzak.
- Arbel-xafla beltzez estaliak, Pirinioez hegoaldeko Nafarroaren ekialdean ikusi daitezkeenez, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko bi eskualdeetan ez bezala, hauetan teila biribila erabiltzen baita estalgarritzat.
- Atartea oinetan dutela.
- Zuberoako dorreak elizaren fatxadan altxatzen dira eta ertz askoko hiru gailurrez amaitzen, hauetan Hirutasunaren dogma gogorarazteko xedea igartzen delarik.
Eskualde horretan, zenbaitetan, habearte nagusiaren ondoan beste alboko habearte bat eraiki ohi zen, aurrekotik zutabe zilindriko bat ala bestez eutsitako arkuen bidez bereizirik.
Nafarroa Beherea. Geografikoki beste bi probintzien artekoa delako, Nafarroa Behereak, Lamberten ustez, bietatik harturiko ezaugarriak bereganatu zituen, nahiz eta forma ugarikoa izan eta Lapurditik Zuberoatik baino gertuago egon.
Jatorriz Erdi Arokoa, eta zehatzago esanda erromanikoa den eliza mota honek XVI. mendeaz geroztik norabide aldaketa nabaria izan zuen, aipaturiko historialari eta Sorbonako irakaslearen ustez. Aldi berrietako aldakuntzarik esanguratsuenak presbiterioan eta alboetako galeriatan agertzen dira.
Eliza hauetan hormei josita eraiki ziren zurezko galeriak irtenbiderik egokiena zirelakoan eraiki ziren, biztanleria nabarmen hazi eta habearte bakarra alde batera utzi nahi ez zenean. Pierre de Lancre mariskalak, 1609an bere ibilbideetako Egunerokoan, galeria hauen bitxitasunaz harriturik idazten bazuen, uste izatekoa da XVI. mendean sarritako ohitura zela galeria hauek eraikitzea.
Elizako hormetan zehar luze doazen galeria hauek bi ala hiru mailatan jarriak izan ohi dira; baina bada bost solairuetako kasuren bat ere.[17]
Ipar Euskal Herrian hain bertako eta berea duten ohitura honek, elizkizunetara doazen gizonezkoen mugimenduaren erraztasunean laguntzen ez badu ere, gertutasunera behintzat behartzen ditu eta ikuspegia errazten, barrualdeko esparrua ikuskizunetako areto moduko zerbait bihurtuz. Garrantzizkoak dituzte, arreta handiz edertzen eta batzuetan margo desberdinez pintatzen zituzten eta.
Korua sarritan oso goiko mailan aurkitzen da –batzuetan aldare‑aldean izaten da–, dozena luze bat eskailera igo ondoren. Ohitura honen zuribidea Lambertentzat, sakristia presbiterio honen zoru azpian jartzea litzateke; eta honek erromesetako elizek berea zuten antzinako erlikia‑kriptan izango luke bere jatorria.
Bestalde, aldareak altura berezia du eta santutegi-alderentzat toki garaia gomendatzen zuen Trentoko ondorengo eliz jarraibideei dagokiena izan daiteke.
Elizara zetozen gizonezkorik gehienak galerietan barrena kokatzea sustraiturik dagoen ohiturak eragingo zuela pentsatzen da, ospakizunetako aldarea, zorua eta galeriaren bitarteko mailan egotea bilatuz.
Dagoeneko esan dezagun, ikonografia-ikuspuntutik eliza hauetako batzuk erretaula ikusgarriez aberastu eta edertuak geratzen direla; baina normalean hurrengo mendekoak direnez, beranduago aipatu beharko ditugu.
Eskulturak eta erretaulak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erretaula berriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskulturen arte maila aurreko eskola erromanistak lortutako tontorrak ez baditu iritsi ere, XVII. mendean, kalitate on samarrekoa izaten jarraitzen du. Eskulturagintza hau, hainbat gunetan azaltzen zaigu:
- koruko aulkiterian,
- parrokia eta komentuetako horma-hobien fatxadetan,
- jauregien fatxadetan,
- zaindaritza duten kaperen apainketan,
- hilobi-monumentuetan,
- eskultura garrantzizkoa den erretauletan, batez ere.
Esan daiteke, urreztaturiko eta polikromiazko zuraren erresuma dela espainiar barrokoa eta euskal barrokoa. Hitzarmenak. Erretauletako arteari dagokionez, esan dezagun komeni dela argi edukitzea erretaula baten eraikuntza lantegi konplexua zela, prozesu luzea eskatzeaz gain, elizbarruti bakoitzean bertako Sinodo Konstituzioetan aurreikusi eta arauturikoaren araberakoak baitziren:
- hitzartu eta dokumentuetan zehatz bildu beharrezko tratuei buruzkoak,
- nahiago zen estiloan –gehienetan jada bukatuak ziren erretaulekin alderatuta– eginak,
- bere mazoneria eta irudiak zein materialez zertu behar ziren, ordainketa moduak, beren azterketa eta tasazioa, eta abarrei buruzkoak.
Hitzarmena arkitektoarekin egiten zen eta batzuetan diseinuaren egilea bera izaten bazen ere, imajinagintzako eskulturagileak bilatzeaz eta tratua egiteaz berak arduratu behar izaten zuen. Horregatik, erretaulen hitzarmen baten dokumentuak ez zaizkigu beti informazio-iturri gertatzen, gaur gehien axola zaizkigun erretauletako eskulturagile eta erliebegileen izenak ezagutzeko orduan.
Euskal Herrian garai horretan arrunta zen hitzarmen horiek jendaurreko enkantean eta “kandelaz” egitea.[18]
Egitura. Komeni da jakitea XVII. mendera arte iraun zuela bateraturiko multzo gisa Berpizkundera igaro zen Erdi Aroko erretaula gotikoaren egiturak, bere solairuetan eta kaleetan erliebeentzako nitxo edo etxeetan, apainketa aberastu eta aldatu bazuen ere.
Multzo hori ez zen soildu XVIII. mendean bitartean, eta erretaula gorputz konplexu bakar baina ongi batutako bat bilakatu zen, eta hori ez zen eragozpen izan ezarritako irudiei kokalekua bilatzeko, ohikoena baitzen irudiak inolako marko garrantzizkorik gabeak izatea, ertilari churriguereskoak edo rococoak izan zezakeen konposaketaren zentzuaren arabera.
Tipologia. Erretaula barrokoen labirinto polimorfikoetan ez galtzeko historialariak saiatzen dira aldizka sailkapenak egiten, tipologiaren arabera. Martin Gonzalezek,[19] Gartzia Gaintzak,[20] Inazio Zendoiak[21] eta Julen Zorrozuak[22] aukeratutako edozein eskemek balio diezaguke Euskal Herriko erretaulagintzari heltzen diogunean. Baina, Julen Zorrozuak eskaintzen duen sailkapen hirukoitzaren alde erabaki dugu:
- erretaula klasizista (c. 1620‑1680),
- erretaula churriguereskoa (c. 1680‑1740).
- erretaula rococoa (c. 1740‑1780).
Sailkapen honetan ez gatzaizkio data horri zehatz‑mehatz egokituko, hiru mota hauetan nolabaiteko misterio kronologikoa badela eta, aldaketak azkarrago gertatzen diren eskualdeetako hurbilpenaren arabera, kontutan harturik Baskoniako hainbat eskualdeetan badirela desberdintasunak.
Erretaula klasizista. Klasizista esaten zaion XVII. mendeko erretaulen ezaugarriak hauexek dira:
- ildaskaturiko zutabe klasiko handiak,
- dekorazioa kargatu samarra da, erretaula erromanistaren soiltasunaz alderatzen bada.
Ikonografia: Hasiera batean eta Trentoko Kontziliotik sortutako ahalegin kateketikoaren ondorioz, eszena narratiboak dira nagusi. Baina, hurbiltzera doan XVII. mendearen azkenaren eta rococo alderako urratsen arabera, honako ezaugarriok nabari dira:
- erliebe narratiboak noizbehinka azaltzen dira,
- irudi soilak eta solteak garrantzi gehiago dauka, ikuspuntu plastiko batetik –-nor den ezagutzera ematen duen enblemaren bat ondoan duela azaltzen den irudi soil eta solte batek bere esanahi biografikoa, berez laburbiltzen duela dirudi.
- imajinagintza, historietan baino gehiago kokatzen da pertsonaia sagaratuetan (Kristo, Birjina, Apostoluak, martiriak eta santuak). Pertsonaia sagaratu bakoitza bere berezko eremuan agertzen da, ongi mugatua eta bakar.
- margo‑oihalak ugari dira.
Trentoko eragina. Trentoko Kontziliotik pixkanaka urruntzeak, eta pretestanteen sola fides‑aren aurrez aurre ekintza onen balioak behin eta berriz aldarrikatzen zituen Kontrarreformako borrokaren pentsamoldea uzteak, santuen heroitasunean arreta handiagoa jartzea ekarri zuen. Oraingoan, hauetako bakoitzak merezi du eliztarren jarraibide eta jaierarentzat kristau arteak norberari toki berezi bat izendatzea, hori dela eta mukulu biribil aldera egingo dute erliebeek.
Trento ondoko ikonografia plastikoa izugarri ugaria denez, ertilari eta lantegi sonatuenen lanak laburbiltzen saiatuko gara, euskal eta nafar eskulturagileek beste hispaniar artearen maisu handiengandik jaso zuten eragina azpimarratuz.
Ikuspuntu honetatik Euskal Herriko lehen eskultura barrokoaren historia izen entzutetsu baten eraginpean hasi behar da: galiziar maisu handi Gregorio Fernandez, Valladolideko eskola barrokoaren sortzailea.
Gregorio Fernandez: bere eragina gure herrian
Erretaulen egitura. Gregorio Fernandezen eragina erretaulen egituran bertan sumatu behar da lehendabizi; horrexegatik zenbait dokumentutan “arkitekto” izendatzen da. Eragin honi bere lehen jatorria italiar disenatzaileengan bilatu behar zaio, Vignolaren Regole delli cinque ordini d'archittetura delakoan hain zuzen ere, gaztelaniazko bi argitalpen azkar asko egin zitzaizkion horretan (1593‑1630). Begirada mailan Vignolaren eragina Espainian El Escorialeko erretaularen bidez sartu zen; lehen ikusiaren arabera, hain lan itzel eta harrigarri hau ederki ezagutu zuten bizkaitar harginek ez ezik, baita tokia ezagutzera iritsi ziren maisu erromanistek ere, esate baterako, Joan Antxietak berak eta hori guztia grabatuen bidezko eragina kontutan hartu gabe.[23] Baskonian (Bergaran 1614ean eta Gasteizen ondoren, 1623tik aurrera) Gregorio Fernandezen lehen egonalditik bertatik hautaketa berehalakoan egin behar izan zen:
- erretaula erromanista,
- eta erretaula klasizistaren albistea.
Gasteizko San Migelen erretaula gertatu zen erakargarriena bere egituraren berritasunagatik, eta berau gertatuko zaigu eredu, oraindik ere nagusi zen erromanista gogoko hari aurka egin ziolako, oso poliki baizik sartu ez zen aldaketa hura zer izan zen ulertu ahal izateko. “Korintoar ordenako bi gorputz zituen erretaula itzela, bost kalez eta atikoaz zatiturik dagoen hura, bereizketa garbiko lana da, Nava del Rey‑ko Joan Santuen edo Plasenciako katedralekoaren antzekoa.[24] Dotorea eta egokia da egituraren funtsezko marrak inoiz ezkutatzera iristen ez den apainketarekin eta baditu galloiak, uztaietan itxurazko harriak, zintadun haurrak eta fruituak argiune eta oxkarretan; txartelak eta girnaldak idulki eta zerrendetan. Francisko Velasquez diseinugilea hartu behar da Valladolideko arkitektotzat, izan ere, honek eta bere anaia Joanek egin baitzituzten erretaula hau eta beste asko Gregorio Fernandezentzat”. Erretaula mota honen jatorria ez da zaila klasizismoaren haserako ereduetan ikusten.[25]
Beranduago, funtsean klasizista izateari utzi gabe, erretaularen arkitektura, egituretan eta apaingarrietan modalitate batzuk erakusten hasi zen, azkenean erretaula churriguereskoa izango zena iradokiz. Euskal Herrian erretaulagintzak norabide horretan aurrera jotzea Pedro de la Torre arkitektoak markatua eta eragina izan zen, Tolosako (erretaula desagertua), Bilboko Begoña eta (1640‑42) Santiago elizetan.
Ukaezina da kapitulu oso garrantzizko bat dela, XVII. mendeko euskal sormenaren barruan erretaulen diseinuari dagokiona, baina historia honi ezarritako mugek behartzen gaituzte aipamen urriak egitera eta gai honi buruzko historiako ikerketa dokumentatua eta sakona egin duten egileei lotzera.
Gregorio Fernandezen euskal eskultura
Gaztelako maisu handi honen estiloak berrikuntza nabariak jarri zituen, kultura erromanista lasai eta hotz honen aurrez aurre. Eskultura hau, batetik klasizismo izenez aipatzen duguna eta bestetik barrokoa aipatzen dugunean gure gogora etortzen zaigun horri egokitzen zaio:
- naturalismo alderako irudiak: anatomiako eiteetan eta janzkeretan egiantza bilatzen dute.
- sentimenduaren adierazpena: baina adierazpen hau arranditsu edo ozena izaten hasia da Trentoko Kontzilioaren arauei erantzunez, gure debozioa behartu eta beren keinu eta imintzioekin otoitz eginarazi eta gure nahimena menderatu nahiez, agian.
Gregorio eskulturan halako jenioa izanik, Trento osteko ikonografia taillatan ikusi behar da, Gregorio Fernandezek nolako eragin handia izan zuen euskal eskulturgintzan mendearen bigarren hamarkadaz geroztik San Inazioren irudia. Bergara. Fernandez, Valladolideko josulagunen ikastetxerako Loiolako San Inazioren irudi bikainean lanean ari zela, santu beraren beste irudi bat eskatu zitzaion Bergarako ikastetxerako. Aurrera zihoan 1614. Bost urte joanak ziren, zortzi urte beranduago kanonizatu zuten Jesusen Lagundiaren fundatzailea dohatsu aitortu zutenetik. Mende eta erdi beranduago, Espainiako erregeren aginpideko lur guztietatik josulagunak boteak izan zirelarik (1767), ikastetxea Bergarako Errege Mintegira eskualdatu zen, eta azkenik Erlijioso Domingotarren eskuetara. Bergarako domingotar ikastetxe horren elizan bada oraindik delako maisu horren lan bikaina.
Bere ondoren beste eskulturagile eta margolari askok bezala, ertilari hau Sanchez Coellok santuari egin zion argazkian inspiratu zen (1931n izandako sute batean desagertu zen margolana), A. Rafael Hornedoren[26] iritziz “agian kokatua izan behar zuen herriko jendeak gidaturik, euskal arraza jatorraren hazpegiak areagotu egin zituen Fernandezek”. Lasai esan daitekeena eskultura horretan santuari bere aurpegian eta bere begiradan ematen jakin zuen espiritu mistikoaren adierazpen ezaugarriek hunkipena sortzen dutela.
Estiloaren ikuspegitik ikusten da eskultura honek markatzen duela historiako une horretan berezkotzat aipatu dugun oreka hori; hain zuzen ere, formalismo erromanistaren ordezko izan zen errealismo adierazkorraren eta hurrengo hamarkadetan bistako egingo den dinamismo barroko horren artekoa.
Gerora, Martzelo Martinezek polikromatu zuen, eta Martin Aranda zilarginak metalezko apaingarri batzuk erantsi zizkion; duela zenbait urte zaharberritu zen (1991).
Fernandezek egin zituen beste eskultura batzuk, gutxi izan dira Euskal Herrian gorde direnak; gerora aipatuko ditugu.[27] San Migel elizako erretaula. Maisuarenak izan daitezkeen beste eskulturak, solteak nahiz erretauletatik datozenak izan, oraindik ere ezagutu daitezkeenetatik, Gasteizko San Migel parrokiarako eskatu zioten erretaula da Euskal Herrian Gregorio Fernandezen lanik garrantzizkoena eta baita eraginik handiena izan duena ere.
Osagaien nolakotasunak, tailla-lanetarako prozedura teknikoak, polikromatze eta urreztatzeak, eta 1632an hitzarmena eduki ikonografikoen xehetasunek baldintzaturik egin zen eta denak ez egin arren, zehatz‑mehatz bete ziren. Tratuan hitzarturikoa hiru urteren buruan amaitua egotea zen, baina egiaz badirudi urte batzuk gehiago behar izan zirela bukatzeko, zeren eta Prestamerok ematen dituen berrien arabera, 1632ra arte ez baitzen bere tokian jarri. Fernandezek bere ofizialek lagundurik Valladolideko bere lantegian gidatu eta egin zuen lan bera eta halako handitasunak, konplexutasunak eta ikono ugariek –erliebe eta mukulu solteak– asko zailtzen dute lantegiko nagusiaren esku zuzena bereizten.
Erretaula harrizko idulki baten gainean kokatua dago eta baditu bi solairu atikodun, hiru kale eta bi kale tarte.
Hiru solairuen artean badira apaindurez hanpaturiko erliebeak dituen banku ala frisoak. Beheko oinean ebanjelioetako lau eszena agertzen dira: Deikundea, Epifania, Aurkezpena eta Ikustaldia. Bigarren gorputzaren oinetan dagoenak lau ebanjelarien eta sartaldeko lau Eliz Gurasoak erakusten ditu; goieneko frisoa bertuteen alegiei eskainia dago.
Multzoaren buru, lehen solairuko erdiko horma-hobian Sortzez Garbiaren irudia dago, bigarren gorputzeko zaindaria San Migel, eta atikoan Kalbarioa.
Erdiko Birjinaren irudia dago kale tartetan, San Pedro eta San Paulo alboetan dituela, eta artzainen Gurtza eta Erdainkuntzaren eszenak kaleetan; San Migelen parean, kale tartetan, San Sebastian eta San Felipe ikusten dira eta Gargano Mendiko elezaharra kaleetan; atikoan berriz, gurutziltzaturiko Kristoren alboetan San Joan Bataiatzaile eta Santiago apostolua.
Ikonografia multzo aberats eta askotariko honek nolako tamaina duen ikusita, pentsatzekoa da zenbait urtez lantegi oso bat eduki beharko zuela lanean. Parrokiak eskulturagilearekin egindako zorra 1637ra arte ez zuen kitatu ahal izan, maisua hil ondorenean, alegia.
Erliebeetan nahiz mukuluetan, imajinagintzak, bere ezaugarrietan estilo berriaren haserako une hartan gaztelar maisuak egina dela esan dugun naturalismo ozenari erantzuten dio. Litekeena da Maria Birjinaren erdiko irudiaren erantzukizun zuzena Fernandezek beretzat hartua izatea, eder eta gazte, aurrez aurre zutik, bere aurpegi biribila eta lepoa zilindrikoa, begiak erdi itxiak, eskuak alde batera bildurik, eta ia bere sinadura den ezaugarria, soingainekoa eta mantu zurruna tolestura zokotsu modura taillatuak. Ertilariak, hitzarmenaren arabera, bi aingeru jarri zizkion oinetan, eta hondoan berriz, paisaia hodeitsu eta aingeruak.[28]
Erretaula honetan Fernandezen sormen-ahalmena erakusten duten mukuluen eta erliebeen baliorik nabariena espresio ugaritasuna da. Apostoluen bi printzeek maiestate hanpatu samar bera agertzen dute: lehenengoa bere ezkerreko esku gainean irekita daukan Ebanjelioetan arreta jarrita dagoela dirudien bitartean, Jendearen Apostoluak entzuleengana zorrozki zuzentzen dela dirudi. Gorpuzkera eta imintzioetan aberastasun bera ikusten da, Jesusen Haurtzaroko erliebeetan konposizioak simetriaren eta dinamismoaren arteko jokoa bilatuz. Deikundeko Birjinarengan harrigarrizko edertasuna du, aingeruaren mezuaren aurrean, jarrera beldurbera bezain harritu iheskorrak. Ertilari-maisu honek, beti jakin izan du bere pertsonaiak ezaugarriz janzten, monotonian jauzi gabe; ia mukulu biribilekoak diren bere apaindurez hanpaturiko erliebeetan beti lortu izan du dinamismoa eta bete‑beteko konposaketa uztartzen –hitzarmeneko baldintzetan eskatzen zenez. Hanpadura horietan ikusten da ertilariak oroitu nahi dituen agerraldietan naturaltasuna bilatzen duten garaiko estanpak zituela inspirazio-iturri.
Egituren azterketari soilik lotuz, ez da gauza samurra, maisuaren eskua soil-soilik non ezagut daitekeen erabakitzea, izan ere, eszena eta irudi guztietan azaltzen baitira:
- ezaugarri duen hanpatasuna eta mantu irekia,
- tolesdura hautsi berak,
- aurpegi eta lepoetako biribiltasun bera,
- adierazkortasun zorrotza eta oparoa eta abar.
Erretaula honen eragina. Gregorio Fernandezen lan hau Euskal Herrian izateak ukaezinezko eragina sortu zuen euskal eskulturagileengan, Hernaniko erretaulan, esate baterako. Garzia Gaintzak jaso duenaren arabera, eragin hau Valladolideko guneko zenbait ertilariren artetik iritsi zen, baina, Nafar jatorrikoak zirenengandik, hala nola, Migel Elizalde ala Pedro Jimenezengandik.
“Elizaldetarrak Olatzagutiakoak ziren jatorriz. Migel, Gregorio Fernandezen alaba batekin ezkondu zen. Pedro Jimenez, Vianako nafarra berau, Oionen (Araba) Joan Bazkardorekin jardun zuen eta Fernandezekiko mendekotasuna azaltzen zaio honi ere, bere lantegian lan egindakoa baitzen”.[29]
Beste zenbait lan
- Gasteizko Frantziskotar Konzepzionisten komentuko elizan –San Antonio deritzan eliza–, erretaula nagusiaren eta bi alboetakoen hitzarmena egin zen 1618an; multzo honetatik Santa Teresa eta San Frantziskoren irudiak besterik ez dira gorde.
- Bere ardurapean, 1624tik aurrera Eibarko Frantziskotar lekaimeen komenturako zenbait erretaula ere hartu zuen, baina dena erre eta kiskali zen 1936ko gerra zibilean.
- Arantzazuko santutegiko erretaulak eta aulkiteriak garrantzi gehiagokoak izan behar zuten, baina lan hauei buruzko dokumentu ugari gorde bada ere, artelana bera, lehen karlistada garaian (1834) monasterioa erre zuen sutean desagertu zen.
- Azkoitiko Ecce‑Homoa. Maisu handiarenak diren ezaugarriak dituela eta, naturaltasuna eta deboziozko adierazpena duelako oso berezitzat hantzen den lan bakana da Azkoitian gorde den Ecce‑Homoa. Ipeñarrieta‑Idiakez sendiaren ondasuna izan zen eta bere egilearen izena, 1640an on Pedro Ipeñarrietak luzaturiko testamentu dokumentuan azaltzen da.
Irudi hau, zurean polikromaturiko garbitasun oihaleraino luzatzen den mukulu irudia da eta errealismo izugarriz egina dago, zainak, giharrak, ile eta bizar oso finak nabari zaizkiola. Bular gainean eskuak gurutzatuta, Aitari otoizka ahoa erdi ireki jarreran eta begirada zerura jasoa duen eskultura, Gregorio Fernandezena, Euskal Herriak duen ederrenetako bat dugu.
Erromanismoaren eta barrokoaren artean
Lehen eskultura barrokoaren irizpide kronologikoaren antolamenduak behartzen gaitu bi ertilarirengandik edo, hobeto esanda, bi lantegietatik hastera nolabait ere, manierismo Antxietarraren oinordekotzat hartu behar baitira: Pedro Aiala eta Joan Angulo. Eskulturagile hauek, beren taldeekin, Gregorio Fernandezen aurpegietako errealismoa neurri desberdinetan baitaratu zutenak dira:
- ertz askoko tolestura bereziak,
- ilearen tratamendu bera, ile‑xerloa kopetan duela,
- erliebeak mukulu biribil alderakoak.
Pedro Aiala. Gorago gogoratu dugu Gasteizko eskulturagile sendi korapilatsu eta aspaldiko baten kimua zen hau 1569an jaio zen. Frantzisko Aialaren semea zen, eta Joan Aiala II.aren biloba. Pedro 1569an jaioa zenez, bere artelanak XVII. mendekoak dira.
Familiako lantegian ikasi zuen erromanismoa eta hauetan agertzen zaigu:
- Billodako erretaulan (1606),
- Gopegiko sagrarioan (1610),
- Doroñuko erretaulan gelditu denean (1610),
- Zurbaoko sagrario hunkigarrian.
Baina Gregorio Fernandezen lanak goizegi begiztatzeagatik, arte emaitzak bi erretauletan apur bat eraldatzeko aukera eman zion, zahartzaro luzeak:
- Bergaran (1614), Gregorio Fernandezen San Inazio hartu zuen erretaula egin zuen,
- Gasteizen (1618).
Eskortzoen eta adierazkortasun naturalisten bila ikusten zaio, handitasun erromanista ukatu gabe, Zalduondoko (1623), Letonako (c. 1630), Zurbaoko (1633‑1642) eta Uribarri Ganboako erretauletan.
Uribarri Ganboako azkeneko erretaula honetan erdiko Birjinaren irudiak Gregorio Fernandezen Birjinen imitazio leial bat dirudi. Joan Angulo. Bere aita Bartolome Angulo eta Pedro Gonzalez de San Pedrorekin egin zuen lan Barasoaingo (Nafarroa) erretaula nagusian.[30] Etxalarko (Nafarroa) parrokiako Kalbarioa, XVII. mende hasierakoa, bere obratzat hartzen da, eta oso kalitate ederreko Kristo bat islatzen du.
Gero Gregorio Fernandezekin egin zuen lan eta harrez gero hainbat enkargu egin zuen Araban:
- Zalduondo eta Ozaetan bere anaia eta Pedro Aialarekin egin zuen lan;
- Arrietako erretaularen bankuan aurki zen lanean (1621);
- Gasteizko San Pedro parrokian taillatu zuen: haur bat babesten duen “Aingeru zaindariaren istorioa” erliebea (litekeena da Gregorio Fernandezen estiloan San Migelek herensugea lantzaz zulatzen duenekoaren imitazioa izatea.[31]
San Isidroren erliebea iturburu bat mirariz sortaraziz, Erroman eginiko grabatua da, San Isidro Nekazariaren aldarera igotzearen ospakizuna zela eta (1622).
Joan Angulo, bere seme Jose Angulorekin egin zituen lanak asko dira. Bere lantegitik sortu ziren honako erretauletako hauek: Sagastieta (1630), Munain (1633), Dulantzi (1635), Añua (1635), Ali (1639) eta Lukoko (1640) erretauletakoak, beharbada.
Guztietan sumatzen da Gaztela aldeko eskulturaren kutsua.
Araba aldetik Gipuzkoa aldera igaroz gero, probintzia honetan ere aurkituko ditugu beren lanetan Gregorio Fernandezen eragina antzeman diezaiekegun eskulturagile sonatuak. Garrantzizkoenak nabarmenduko ditugu: Joan Mendiaraz, Diego Mayora eta Gartzia Berastegi.
Mendiaraztarrak. Mendiaraz familiak Urretxun zuen bere lantegia.
Ezer gutxi dakigu Domingo Mendiarazi buruz, Antxietaren inguruan trebatua izan zela uste bada ere.
Bizente Mendiarazi buruz berriz, 1625 eta 1627 bitartean Legazpi eta Zumarragako erretauletan jardun zuela badakigu, eta hauetako bat Legazpiko San Migelen ermita baterako izango dela.
Joan Mendiaraz. Domingo Mendiaraz honen semea eta agian Bizenteren anaia Joan Mendiarazen lana da hain, zuzen ere, gehien axola zaiguna, honetaz Inazio Zendoiak egindako ikerlanen ondoren berri gehiagoren jabe garenez.[32]
Legazpin. Ermitaren izena daraman San Migelen irudia.
Zumarragan dokumentuetan azaltzen zaizkionak:
- Gurutze bat (1618),
- eta aurretik Piztuera eta zutabeko Kristo bat.
Bere jatorritik gertuko Zumarraga eta Legazpiko inguru estutik kanpo, Araban beste lan batzuk ere bere gain hartu zituela azaltzen da dokumentuetan:
Maeztun, gerora ordezkatua izan zen sagrario bat egin zuen;
Erroetan, San Sebastian martiriaren erretaula baten arkitektura berari esker egin zen; santuaren irudia Diego Mayoraren ardurapean geratu zen.
Legazpin alboko erretaula. Joan Mendiaraz 1631ean Gipuzkoara itzuli zen eta bere suhi Joan Gartzia Berastegirekin batera Legazpiko parrokiarako alboko erretaulatxo bat egiten jardun zuen.
San Inazioren irudia. Mendiarazek bere bururi betebehar hau jarri zion “Azkoitiko parrokia-elizan dagoen Loiolako San Inazioaren antzeko irudi mukulu bat erretaula eta guzti egingo zuela, zeinarengatik 100 dukat jasoko zuen”. Loiolako San Inazioren kanonizatze eta Probintziako Zaindari izendatu zeneko garaia zela eta (1622) Batzarrek Santuaren estatuak edo irudiak egin zitezela agindu zuten. Mendiarazek Legazpirako taillatu zuen San Inazioren irudian, Migel Goroa eskulturagileak Azkoitirako egin zuenaren ereduari jarraitzeko gomendioa egin zitzaion. Gipuzkoako Zaindari Santuaren betiko irudia da, XVII. mendean ohikoa, eskuineko eskuan Jesusen Izenaren enblema edo anagrama duena eta liburua (Konstituzioenak ala Gogo Jardunenak) ezkerrekoan.
Mendiarazen eskultura, irudi zurruna, grazia eta mugimendurik gabea da, eredutzat hartu zuen Azkoitikoa baino kaskarragoa kalitatez. Arriarango erretaula. Joan Mendiarazek, 1624an Arriaranen elizako erretaula egin zuen. Urte horietan bertan Gregorio Fernandezek Gasteizko San Migelen erretaulan eta Arantzazuko Andre Mariaren santutegikoan ziharduen. Beranduago desegin egin zen azkeneko lan honetan, Mendiarazen alaba batekin ezkondu zen Gartzia Berastegi izan zuen lagun maisu gaztelauak. Familiako egoera horrek lagunduko zion Mendiarazi Gregorio Fernandezekin harreman zuzen bat izaten eta, Urretxuko eskulturagilearen lanen barruan, Arriarango honek duen kalitatea baino hobea lortzen. Hauxe baita agian bere lanik hoberena; erromanista itxura argi baten ondoan, errealismo barroko hasberri bat suma daiteke.
Lazkaoko sagrarioa. Mendiarazek 1633an, Lazkaoko parrokiarekin egin zuen hitzarmena, 140 dukaten truke sagrarioa egitekoa; delako sagrarioa ez da gorde.
Diego Mayora. Mendiarazek baino garrantzi handiagoa du Diego Mayora eskulturagileak, Seguran bizi zen eta diseinugilea ere izan zen, kalitatez hobea ez bazen ere, bai ordea kantitatean.
Bengoetxearen ikasle honek erromanismoaren jarraibideak eredu izan zituen bere lehen lanetan. Gerora, Gregorio Fernandezen Arantzazuko lanaren eraginez, aldatu egin zuen bere estiloaren norabidea.
Zendoiak dioenaren arabera, aurreko estiloari nagusigoak hartu zion atxikimendua zela eta, eta itzal izatera ere iritsiko zitzaion beste imajinagilerik ere ez zelako, 1620 eta 1650 bitartean Goierrin (Gipuzkoako goialdeenean) bere artea ia monopolioa izana ulertu egiten da.[33] Bestalde, urte luzeetan bizi izanak –1650. hamarkadan zendu zen– eta bere jarduera emankorrak, mendearen lehen erdi horretan, bere eskulturetan, erretaula lanetan baino hobeto sumatzen zaion estiloaren garapenera eraman zuten.
Nafarroa. Eskualdeko erretaula nagusietarako egin ziren bere lehendabiziko lanak. Baina, oraindik gazte zelarik, badirudi Nafarroako erretauletan ere esku hartu zuela.
San Migelen erretaula Olatzagutian. Zehazki esateko, 1627an San Migelen erretaulan aurkitzen zen lanean.
Erretaulak baditu zortzi taula eta beste hainbat mukulu. Ia bere bizitza osoan Mayorak erakutsi zuen estetika erromanistarekiko leialtasuna zela eta, uste izatekoa da berari emango ziotela bankuko taula erliebeak egiteko. Baina, egitasmo ikonografiko hain korapilatsuak denbora luzez ertilari bat baino gehiago esku beteko lanez eduki zuenez gero, ez da erraza bere egilearen nortasuna ziurtasunez erabakitzen.
Araba. Mayorak, Arabako parrokietan ere egin zuen lan:
Okarizeko parrokiarako San Kristobalen irudi bat egin zuen 1625ean, eta beste batzuk beranduago San Antonio Abadearen irudia eta gurutze bat eliz bererako, baina, artelan hauetakorik ez da bat ere gorde.
Erdoñanako (Araba) erretaula nagusian, 1633 eta 1639 bitartean angeluzuzenezko zortzi nitxotan kokatuak dauden irudiak taillatu zituen eta baita ederki asko asmatu ere, Jasokundearen erdiko irudi eder eta hunkigarrian.
Erroetako parrokian, 1646an, San Sebastianen irudia egin zuen, lehen esan dugun bezala, Joan Mendiarazek hitzarmen egin zuen alboko erretaula batentzat. Imintzio barrokoak dituen irudia dugu, eskulturagilearen bizitzako azken aldiko data salatzen duena.
Gipuzkoa. Gipuzkoan berak egin zituen lanak ere ongi dokumentatuak daude:
Lezoko erretaula nagusian, Domingo Goroa erretaula‑mihiztatzailearekin hitzarmena egin zuen hartan Mayora izan zen eskultura lanez arduratu zena, horretan Goroa berak esku hartu behar izan bazuen ere.
Zeraingo erretaula nagusian, 1624an, inola ere azkar samar eginak izan behar dute imajinek. Egitura erromanista duen erretaula batean, bakoitza bere horma-hobian sartuta, santuen zortzi irudiek eta hauetaz gainera, Jasokundeko irudiaren mukulu nagusiak eta atikoko Kalbarioak ohikoa duen egitura erromanista agertzen dute:
- aurrez aurreko jarrera,
- monumentu alderako joera apur bat duen gelditasuna,
- anatomian egokitasuna baina, baita aurpegietako adierazkortasun gabezia garbia ere,
- bankuko erliebeetan naturalismoa baino manierismo gehiago duten irudiak agertzen dira.
Gaintzako erretaula. Denbora gehiago behar izan zuen 1626an Gaintzako erretaula nagusirako hitzartutako tratu handia burutzen, 1653an oraindik Mayora eta bere laguntzaile Joan Ayerdi asebetetzeko eran ordaindu gabea zelarik.
Erretaulako gaiak ohikoak dira: Kristoren haurtzaroko eta Nekaldiko irudiak eta San Migelen elezaharrekoak, Gregorio Fernandezek garaitsu horretan Gasteizko San Migelenean garatu zituenak, eta Mayorak ikusiak izan zitezkeenak; dena delarik ere, hori ez zitzaion nahikoa izan erromanismotik askatzeko, ezta bere artelanen kalitatea hobetzeko ere.
Segurako ertilariak ez du ia inoiz konposaketa zentzu on bat harrapatzen eta giza irudi lerdenaren aurrean sor geratzen da, beti mozkote samarrak sortzen baitzaizkio hauek.
Legazpiko Jasokundearen parrokiako erretaulan ere ez du kaskarkeria gainditu. Erretaula hau 1639an egina da eta Santa Ana eta Birjina Haurrari eskainia dago.
Ataungo San Martinen erretaula nagusian Mayorak egokiago jardun zuela iruditzen zaigu. Hainbat eszenatan, Artzainen Gurtzarenean, esate baterako, konposaketan egokiago asmatzea lortu zuen, eta, oro har, argi dago irudiek naturalismoan eta mugimenduan irabazi zutela erretaula honetan; tolesduren batzuetan Gregorio Fernandezen eragina ere sumatzen da, nahiz eta inoiz bereganatzerik lortu ez izan Valladolideko maisu handiak bereak dituen gorputzetako arintasun errealista eta aurpegietako adierazkortasun gozoak.[34]
Beste zenbait artelan. Hala, ez dugu beharrezko ikusten Munain (1631), Heredia (1637) eta Alaiza (1646) nahiz beste leku batzuetan Mayorak egin zituen lanetan gelditzea, non gutxi-asko dokumentuen bermeaz, Segurako eskulturagilearen gubia ikusi nahi izaten den. Joan Gartzia Berastegi. Beste asko lez, bi lanbide –arkitekto eta eskulturagile– elkartzen dituen maisu bat Joan Gartzia Berastegi dugu. Dokumentuetan “Valladolideko erretaula-mihiztatzailea” (1631) deitzen zaio. Ohar honek Gregorio Fernandezen lantegiarekin harremanetan jartzen du, eta halaxe gertatu zen Gipuzkoara Arantzazuko erretauletan lan egitera 1627an maisu Valladolidtarrak tratua eskaini ondoren iristen denean; bere kontura hartu zuen gerora aulkiteriaren lana. Eskulturagile gailego handiaren kategoria maila iritsi ez bazuen ere, “ez zela gutxiesteko ertilaria” epaitu zuen Julian de Pastor y Rodriguezek.[35]
Arantzazuko aulkiteria 1834ko sutean erre eta desegina izan zenez, beste lanetatik epaitu beharko da –Viñazako Kondeak, Fernandezena[36] berarena zela aitortu zuen– eta bere kalitatea ikusita, beste batzuetatik, besteak beste, zenbait ikertzaileen arreta merezi duen Zegamako erretaula nagusitik.
Berastegi, familiaz, Joan Mendiarazen enborreko egin zen, bere alabarekin ezkontzean.
Erretaula txikiak. Mihiztatzaile edo arkitekto modura lan eginaz, erretaula txiki sail bat egin zuen:
- Legazpin (1631),
- Lazkaon (1640),
- eta Seguran (1654).
Aulkiteria. Gaur egun desagertua den Gasteizko San Domingo komentuko koruko aulkiteria (1654).
Zegamako erretaula. Zegaman egin zen lanari dagokionez, erretaulako mazoneria-lana egin zuela bederen ezin daiteke zalantzan jarri.[37] Baina, hemen imajinagintza baizik ez dugu ukituko. Berastegiren arkitektura lana aitortzen eta goraipatzen du Velez Chuarrik, baina honen iritziz, irudiak ez dira bereak, zeren eta “nabari diren hainbat esku Viana‑Cabredoren lantegiko eskulturen sintonia berean azaltzen baitira. Ez litzateke batere harrigarri izango Bazkardo bera edo Diego Jimenez II.a lan honen atzean izatea”.[38]
Egilea dena delakoa izanik ere, bereziki miresgarria da aldare nagusiko erretaula. Laua da zabaleran, bankua, bost kaletako bi gorputz eta errematearekin egituratzen dena.
Bankuan 4 ebanjelariak irudikatzen diren erliebeak daude; eta bi gorputz edo solairuetan, berriz, eskalearekin dagoen San Martin irudikatzen da erdiko nitxoan; lau etxeetan eszena hauek daude, gorputz bakoitzeko bina: Deikundea, Ikustaldia, Artzainen Gurtza eta Erregeen Gurtza; kale tartetan santuen estatuak agertzen dira Pedro eta Paulo, Joan Bataiatzailea eta Bartolome; atikoan, Kalbarioa, saihetsetan San Frantzisko eta San Antonio Paduakoren irudiak dituela.
Anatomien egokitasunak, jantzien zabalera dotoreak, jarreretan berezko malgutasunak, espazioaren iradokizunak eta perspektiban asmatzeak, keinuen grazia eta adierazkortasun eraginkorrak multzo osoari aparteko kalitatea ematen diote.
Arkitekto eta mihiztatzaile, bere maisutasunaz ziur gaudelarik, Zegamako eskultura-lanen egilea Berastegi dela erakutsiko balitz, barroko aldian berezkoa zen espezializazioari ihes egitea lortu zuen ertilari horietako baten aurrean ginateke. Egia da bai, galdera susmagarri honek harrapatzen gaituela: zergatik ez zioten besterik agindu eta ez dugu bere beste eskultura lanik ezagutzen? Nolanahi ere, Velez Chaurrik dioenez, “aitortu beharrean gaude Gipuzkoako eskultura barrokoaren multzorik hoberenaren aurrean” gaudela.
Valladolidetik, Berastegi Gregorio Fernandezen esparruan oroitu dugun ezkero, Arabara maisu handiaren ingurura iritsi eta beren artelanak utzi zituzten beste ertilari kanpotar batzuk ere gogoratu beharko lirateke, esate baterako, Rubalcaba.
Gabriel Rubalcaba. Cudeyoren lantegiko Gabriel Rubalcaba, Salamancan egona zen Pedro Hernandezen etxean langintzako ezaguerak hobetzen. Caicedo Behekoan erretaula nagusiko erliebeak egin zituen (1642); Ikustaldiaren erliebean Valladolid aldeko ukitua sumatzen da.
Bestalde, erromanismotik hasi eta barroko aurreko errealismoraino, XVII. mendearen lehen erdian euskal eta nafar ertilarien bilakaera nolakoa den ikusi nahi bada, ezinbestekoa dugu egile esanguratsuena den horrengan gelditzea: Joan Bazkardo nafarra.
Joan Bazkardo
Margolari baten semea zen Joan Bazkardo Caparroson jaio zen 1584an, Gonzalez San Pedroren lantegian ikasi zuen Cabredon eta bere alabarekin ezkonduta, 1600ean bere aitaginarreba hil zenez, bere lantegiko buru gelditu zen. Horrela beraz, Antxietaren erromanismoaren oinordeko izanik, berehala bereganatu zituen naturalismoaren berrikuntzak. Erretaulen diseinatzaile bikaina, lehenengo erromanista gustuarekiko leiala izan bazen ere, gero klasizismo alderako bilakaera izan zuen, bere eskultura lanetan baiezta daitekeenez.
Mende hauetako eskultura lantegien historia egiten ahaleginduko bagina, ezin ahantziko genuke –erromanismoaren kapituluan aipaturik utzi dugu– Cabredoko lantegiak izan zuen garrantzia, hainbat belaunaldi lanean egin zituen lantegia izanik.[39] Bazkardo da, inolako zalantzarik gabe Cabredon jaio zen ertilari leinu horretako eskulturagilerik garrantzitsuena.
Erretaulak Caparroson. Bere jaioterrian, Caparroson, gorde ez diren hainbat erretaula egin zituen.
Martin Bidartek esku hartu zuen erretaula nagusia, artean ere erromanista kutsu apur bat zuena zelarik. Handik, irudi batzuk salbatu ziren, erretaula, beste multzo barroko batek ordezkatu zuenean:
- Igokundea eta Mendekoste irudikatzen dituen bankuko bi erliebe, barroko aldiko polikromia polit bat dutenak dira.
- alboko kaleetako Pedro eta Paulo Santuen bi mukulu ere, Bazkardok eginak izango dira; bolumen handiko irudiak dira, zurrun eta ertz askoko tolesdurak dituzten mantu zabaletan bilduak.
Caparrosoko Virgen del Soto deritzanaren egilea nor den ere ez da zalantzan jartzekoa, Gaztela aldekoekin alderatuz gero, Maria Birjinaren irudirik ederrenetarikoa da, polikromia bikain batek areagotua delarik kasu honetan.[40]
Antxietaren erromanismoarekin. Bere lehen urteetako jardunean Bazkardok Antxietaren erromanismoa zabaltzen jarraitu zuen. Oso litekeena da Cabredoko parrokiaren erretaulako eskultura batzuetan bere eskua ikusi izatea, lantegi hori berak gidatu baitzuen hil zen arte.
Tuterako katedraleko erretaula nagusian, eskema erromanistari leial zaion Igokundearen estatua berari esker egina da (1606). Baina, irudia ingurutzen duten aingeruak 1620an Pedro Martinez eta Joan Binies‑ek eginak dira.[41]
Oraindik erromanistak diren lehen lan horien artean sartu behar da Guardiako Santa Mariaren erretaula.
Iruñeko katedraleko bihitegiaren barruan (gaur egun katedraleko Museoa) Bazkardok 1616rako jada taillatua zuen Gurutziltzaturiko Kristoren irudi bikain bat dago. “Kristo bizirik adierazia dago, burua ezkerraldera okertua eta begirada gora aldera. Garbitasun‑oihala eskuinean korapilaturik duela, gorputza nabarmen azaltzen da bere soin‑enborraren anatomia sendotasunagatik eta beso eta zangoetako muskulaturagatik”.[42]
Gregorio Fernandezen eraginarekin. Ondoren, Gregorio Fernandezen eragina bereganatuz, Arabako Errioxan eta Gipuzkoan lan oso emankorra lantzen jardun zuen. Bera zen lehen arduraduna erretaula nagusi hauetan:
Oiongoan (1624) Pedro Jimenez I.aren laguntzarekin, La Puebla de Labarkakoan (1638) Diego Jimenez II.arekin, Tolosakoan (1643) Bernabe Corderorekin, 1781ean sute batek irentsi zuen lanean, Irungoan (167…), Junkaleko Andre Mariaren erretaula ederrean.
Meanuriko elizan:
- 1633an koruko aulkiterirako diseinua egin zuen, Andres Larreak bukatu zuena;
- hiri horretan bertan sakristian aurkitzen den Arrosarioko Andre Mariaren estatua taillatu zuen 1638an. Azterketa estilistikoak berak bultzatzen du, hainbat lekutan banatuak dauden beste Arrosarioko Birjina batzuk bereak direla pentsatzera.
Vianako Santa Marian:
- Bazkardok San Bartolomeren erretaulan esku hartu zuen mendearen laugarren hamarkadan; atikoko San Migel eta bi erliebe, erromanismoa eta naturalismoa uztartzen direneko lanak ditugu.[43]
- Vianako eliza berean, Santiago eta Santa Katalinaren erretauletan, Joan Bazkardoren (1631) eskultura-lana dokumenturik azaltzen da, Diego Jimenez II.ak lagunduta egina, beharbada.
Egitura hauen traza badirudi Logroñoko Santa Maria la Redondako erretaulan inspiratuak daudela.
Izendapenak. Bazkardok, Pedro Jimenezekin batera 1626an[44] egin zuen Logroñoko Santa Maria la Redondako Kristoren erretaula, izendapen hauen adibidea da.
Eliza honetan bertan Bazkardoren lantegiarekin zerikusirik izan dezakeen Gurutziltzatuaren tailla eder bat jasoa dago sakristian.
Gauza bera gertatzen da Vianako kanposantuko kaperan gurtzen den beste gurutziltzatuaren irudi batekin.
Anitz dira Bazkardori edo bere lantegiari egiten zaizkion esleipenak, hona hemen adibideak:
- Asiaingo erretaula nagusiko Jasokundearen irudia,
- Marañongo elizako Ecce‑Homo artistikoa.
Joan Bazkardoren lorratza
Diego Jimenez II.a. Bazkardoren eraginik izan duenik izan baldin bada, lehendabizikoa Vianako dinastiako Diego Jimenez II.a, bere suhia da zalantzarik gabe. Mikaela Bazkardorekin ezkondu zenean, elkarturik geratu ziren Viana eta Cabredoko lantegiak. Gasteizen kokamena harturik, Diego Jimenezen artelanak 1641etik hasita dokumentuetan sarritan azaltzen dira, hain justu, La Puebla de Labarkako erretaularen eskultura erdiak bere aitaginarrebak uzten dizkion garaitik.
Urte horietatik, 1660an, heriotzako ordura arte, Araba eta Errioxan lan emankor bat egin zuen, lantegiko nagusiak markaturiko ereduak jarraituz, baina horrek ez zion eragotzi hizkera hori berea duen hiztegi apur batez ñabartzen:
- tamaina handiko irudiak,
- mantu zabalez estaliak,
- toles zurrunak eta
- profil zorrotzeko aurpegi adierazkorrak.
Bere lanak Arabako Errioxan leku askotan zehar zabalduko dira (Ekora, Paganos, Eltziego, Guardia, Nabaridas, Leza) eta Ekialdekoan (Dallo, Luzuriaga, Erroeta).
“Artelan horietan gehienak alboko erretauletarako irudiak dira, eta Dallon baizik ez zitzaion agindu erretaula nagusi bat oso‑osorik bukatzeko, Oinak Garbitze eta Afari Santuko erliebeekin eta San Pedro, San Paulo eta San Andresen taillekin”.[45]
Bernardo Elkaraeta. Asteasun (Gipuzkoan) jaio zen Bernardo Elkaraeta, Santo Domingon bertakotu eta han lantegi bat sortuz, Cabredon ikasle jardun ondoren agian. Nolanahi ere, bere estiloak Bazkardorena gogorazten du; eta bere jarduerak lehentasuna Errioxa Garaian izan bazuen ere, Burgosera ere iritsi zen, baina batez ere, bere bizitza luzean zehar Baskonia osoan barrena hedatu zen:
- Larraulgo erretaula nagusiko irudiak (1655),
- San Migelen eta Arrosarioko Andre Mariaren irudiak Bergarako San Pedro parrokiarako (1656),
- Lezarako irudiak (1667‑1670), Gatzaga Buradonerako irudiak (1677) eta abar.
Bere lanen arteko ale eder bat galdu egin zen, Bilboko San Frantzisko komenturako eta Guardiako Santa Mariarako (1662) burutu zituenak, esate baterako.
Bere lanik garrantzizkoen eta esanguratsuenak Viana, Eltziego eta Bastidan ikusi behar dira:
Vianako erretaula nagusiak hiru gorputz, hiru kale eta lau kale tarte ditu. Bertan, Elkaraetak, Andres Larrea, Joan Larrainzar eta Joan Bautista Susorekin elkarlanean, 1670 eta 1674 bitartean, hamabi apostoluz, santuz eta martiriz inguraturiko Maria Birjinari buruzko mukulu eta erliebeen egitarau zabal bat burutu zuen.
Elkaraetak apur bat areagotu egiten du barrokismoa janzkeratan, jarreratan eta keinuetan; bere pertsonaietan ezagunak diren ile mardul kizkurreko, hazpegi txikiko aurpegi herrikoiek ez dute bere maisu Bazkardorenak duten dotoreziarik.
Elkaraetarekin, Eltziegoko San Andresen erretaulan elkarlanean aritu ziren Diego eta Pedro Jimenez. Badirudi Asteasuko eskulturagileak eginak direla:
- Apostoluen irudiak
- eta Birjinaren historiaren oholak.
Horietan alderdi “piktorikoa” edo bizitasun plastikoa izan da azpimarratua, zenbait eszenatan, besteak beste, Maria belauniko eta besoak zabaldurik Jainkoaren mezua onartuz, Vianakoaren oso antzera agertzen duen Deikundearenean.
Bastidan, mukulu handiak gainjartzen zaizkie erliebe txikiei, Viana eta Cabredoko lantegiekin lotura sumatzen zaien San Pedro eta Jasokundean, esate baterako.[46]
Frantzisko Foronda. Viana‑Cabredoko lantegiekin badu zerikusirik, 1625ean Valladoliden aurkitzen zenez, Gregorio Fernandezekin izan zuen harremanaren berri garrantzitsua ezaguna dugu. Itzuli ondoren, lehendabizi Cabredon kokatu zen eta gerora lantegia irekiko zuen Arnedon. Bartolome Calvorekin izan zuen lotura ere ezaguna zaigu.
Aguraingo Santa Maria parrokiako erretaula nagusiaren atikoan (1637) egin zituen zenbait erliebe, Jasokunde/Koroatzearena hain zuzen ere, Valladolideko maisuaren Guztiz Garbiaren irudietan aurkitzen den ereduari jarraikiz.
Errioxan egin zituen zenbait lanez gainera, beste hauetaz ere arduratu zen:
- Urarteko alboko erretauletako irudiez,
- Bernedoko sagrariokoez (1663),
- Hiriberriko (Tobera) (1663) erretaula nagusiko bi Joan Santuen irudiez eta sagrarioaz, non lantegiko eskemak errepikatzen diren.
Bartolome Calvo. Viana‑Cabredoko lantegiarekin badu zerikusirik honek ere. Eskulturagile honek Orbison familiako lantoki emankor bat eratu zuen, bere seme Bartolome eta Migelekin batera. Lantegi horretatik sortu ziren Cabredoko lantegiarekin izandako harremanak nabarmenduko dituen lanak:
- Aletxan, San Esteban bat (1659),
- Bujandako Arrosarioko Ama (1664).
Eta hainbat irudi:
- Orbison (1665) eta Oteon (1666) alboetako erretauletakoak,
- eta Kripango (1663), Maeztuko (1666) eta Gebarako erretaula nagusietakoak, azkeneko hau zati batzuetan, bederen, bere semeek egina da (1680).
Agian, lan hauen kalitate estetiko eskasa, “arte herrikoia” izendapenez izendatzea egokiago litzatekeen esku-hartze horrek eragindakoa izan daiteke. Domingo eta Martin Zatarain. Beharbada, Joan Bazkardoren ondoan ikasia izango zuten langintza eta honako erretaula hauek egin zituzten:
- Hernanikoa (1651),
- Andoaingoa (1657),
- Ordiziakoa,
- eta Zaldibiakoak (1660) beharbada, bertako erretaulen kontratista Bernabe Cordero eta Pedro Latijera arkitektoen inguruan ibiliak baitziren.[47] Nolanahi ere, balio gutxiko ikono-multzoa da, bere arkitekturarekin alderatuz gero.
Lehen Barroko aldiko eskulturagile Nafarrak
Nafarroan XVII. mende osoan ezagutu zen erretaulen hedadurak, lantegi gehiago ireki beharra ekarri zuen, non gremioetan bildurik, Erriberan bereziki, bezero elizkoi eta dirudunen zerbitzuan jardun zuten.
Gurrearen lantegia. Tuterako Joan Gurrearen lantegitik irten zen:
- Birjinaren estatua (1635), Tuterako Garaziaren Andre Mariaren (Ospitalea) erretaula nagusian erdiko nitxoan dagoena, ukitu erromanista garbiekin.
- delako ospitale berean jasoa den zutabeko Kristo ederra, barroko aldiko naturaltasun handiagoa duena.
Gurreatarren lantegiari eginarazi zitzaion:
- Ablitaseko Santa Maria Madalena parrokiako erretaula nagusia. Bai zaindari emakume santuaren monumentuzko estatua eta kale tarteak betetzen dituzten beste emakume eta gizon santuak, Frantzisko Gurrea eta Casado lantegiko buruzagiaren semeak taillatu zituen.
Lantegi berean egina da:
- Tuterako Karmengo Amaren elizako erretaula. Lan hauek berehala datorren barrokoa aldarrikatzen zuten.
Sebastian Sola Calahorra. Eskulturagile hauxe da “Nafarroako Erriberan Barrokoaren benetako sarbidea gauzatu zuena”.[48]
- Horixe bera izan zen 1659an Tuterako katedraleko Espiritu Santuaren kaperako erretaularen iradokitzailea, gerora, Frantzisko Gurrea Casado bere laguntzaile minak egina izan bazen ere.
- Beranduago (1671‑74) eta horrekin batera, Corellako Arrosarioko parrokiaren berebiziko erretaula nagusia [49] egin zuen; erretaula horretan, barroko aldiko egitura jatorrean: nagusi dira aihenez, mahats‑mordoz eta abarrez apainduriko zutabe salomondarrez uztaituriko zazpi ohol margotuak.
Beste lantegi batzuk. Ikusezinagoak azaltzen dira beste dinastia batzuk, Zaragozarekin harreman estuak zituzten Domingeztarrak, lehen barroko aldiko eskulturagile Joan de Binies famatuaren oinordeko Viñestarrak, ala Ganbartetarrak.
Eskulturgintzan aditua eta familia guzti hauekin, batez ere, San Joantarrekin eta Gurreatarrekin lan egin zuen ertilaria Azkoiengo (Peralta) Joan Peraltakoa da, Tuteran kokatu eta Frantzisko San Joanekin ikasten hasi, eta, 1735ean hil zen arte, bertan lan egin zuena.[50]
Riotarrena da azken dinastia, baina berauekin, hurrengo kapituluan helduko diogun kultura barroko bete‑bete batean sartuko gara.
Bizkaiko, Kantabriako eta Errioxako lantegiak
Bizkaiko XVII. mendeko erretaula mihiztatzaile eta imajinagileen emaitzen arteko bereizitasunak zeintzuk ziren erabakitzeko orduan, ez da samurra gertatzen egileak eta lantegiak ezagutu eta hauen lanen berri ematen, baldin eta ez bada dokumentu behar bezain zehatzik eskuratzen.
Elizbarrutiz Calahorrakoa izanik, begien bistakoa da Bizkaiak errioxar artean izan zuela eragina.
Joan Palacio Arredondo I.a. Limpias lantegiko pertsonaia oso garrantzitsu bat da, Burgosen ere langile izan eta aldi baterako kokatu zenez Bilborako ere jardun zuena. Erretaula hauetan aritu zen:
- Gueñesko Santa Marian (c. 1631),
- Romañako San Pedrorenean, Turtziozen (1632),
- eta Arrosarioko Ama Birjinarenean, Balmasedako parrokian (1637).
Funtsean beren mukulu eta erliebeak erromanisten ereduei jarraitzen zaizkie, zenbait berezitasun badutelarik:
- kanon luzanga,
- gorputz tenteak,
- aurpegi lasai eta zorrotzak.
Adibidez, Gueñesko Deikundea eta Epifaniaren erliebeek Viana‑Cabredoko lantegiko konposaketak gogorazten dituzte.
Felipe Gargolla Ribero. Aldi berean erretaula mihiztatzaile eta eskulturagile, ertilari kanpotarra, Felipe Gargolla Ribero errioxarra zen, naturalismoaren bidezidorretik, egitura tolesgabe eta herrikoi bati jarraiki zitzaiona. Bizkaia, Errioxa eta Burgosen lan egin zuen. Aldi batez bizi izan zen Bilbon, eta ordukoak izan behar dute bere esku hartzeak:
- Zamudion (1639),
- Turtziozen Romañako San Pedro elizan (1640, erliebeak baino ez),
- Ahedoko San Migelerenean (c. 1640).
Gero Burgosen eta Errioxan jarraitu zuen lanean.
Antonio Alloitiz. Garai horretan Antonio Alloitiz izan zen Bizkaian eskulturagile seinalatu samarra, Muruetako elizatekoa izanik, gertuan zuen Foruan lantegia kokatu zuena. Bizkaia, Errioxa eta Burgosen barrena ibilia zen; Bernabe Cordero eta Pedro de la Torre mihiztatzaileekin harremanak baitzituen, baita Gregorio Fernandezen lantegitik irten zen eskulturagile hoberena zen Valladolideko Frantzisko Ferminekin ere, 1643an. Bere lantegi eraginkorrak “lehen mende barrokoko arkitekto eta eskulturagile bizkaitar nagusia bilakatu zuen”. Azkoitiko parrokiako erretaula nagusian ere esku hartu zuen.[51]
Baina, dirudienez berez Alloitiz eskulturagile baino gehiago aritu zen mihiztatzaile eta erretaulen arkitekto ere jardun zuen, eta, beste batzuentzat uzten zituen eskultura, besteak beste, Pedro Alloitiz eta Joan Palacio Arredondorentzat. Arkitekto zen aldetik, nahiago izaten zituen euskarri ildaskatuak, eta “burdin hesi trinkodun” zutabeen hedatzaile nagusia izan zen.
Azkoitiko erretaula nagusiaren hitzarmenean aurkitzen dugu 1660an; delako erretaulan eskulturgintzan hasi egin bazen ere, ez zuen jarraitzerik izan, gaixotu eta hil egin baitzen; hala, Joan Usularrek amaitu zuen bere lana.
Bai Azkoitiko erretaularako egin zituen eskulturetan, nahiz Bilboko San Anton elizarako egin zituen beste batzuetan Alloitizek bere irudiei adierazpen berezia emateko gaitasun gutxi azaldu zuen. Zertxobait hobeak dira Zornotza eta Mañariako bere Birjinak, eta Bilboko katedraleko Errukiarena.
Pedro Alloitiz. Lehendik aipatua dugun hau Foruko lantegi beretik sortua da, eta oso litekeena da Antonioren ahaidea izatea ere. Berari buruz ezer gutxi dakigu zehazki eta ziurki:
- Debako (Gipuzkoa) Arrosarioko erretaulan lan egina izan behar du.
- Galdakaoko (1660‑1665) Santa Mariako alboko erretaulak bereak direla azaltzen da dokumentuetan.
- Urduñako Guztiz Garbiaren erretaulan esku hartu zuela uste izaten da eta, halaber, Busturiakoan.
Gregorio Fernandezen artea bereganatua zuela estiloan ikusten da, berari jarraitzen baitzaio tolesdura zokotsuen trataeran. Gordexolako artelana herrikoitzat hartu behar da, kanon motza, zurrun samarra eta erliebe batzuetan erromanisten erarekiko mendekotasun argia duena delako, esaterako, Kristoren Bataioan edo Bataiatzailearen Predikuan.
Ikerketen bidez, oraindaino anonimoak diren zenbait lanen egileak nortzuk diren jakitean, balio berezia eman beharko diegu agian, esteak beste, Mañarian, Gordexolan, Errigoitin, Iurren, Aretxabaletan eta abarretan ikus ditzakegun eskulturei.
Joan Palacio Arredondo II.a. Aipa dezagun Alloitizen parez pare Joan Palacio Arredondoren lana, Limpiaseko lantegiko eskulturagilea eta lehenago aipatutako Joan Palacio Arredondoren semerena.
Erromanismoaren mendekotasunak ditu bao eta baita hainbat gogortasun ere. Hutsune hauek Debako erliebeetan sumatzen dira ondoen. Gregorio Fernandezen ereduei jarraikiz eginiko grabatu batzuk erabiltzen dituela ikusten da, besteak beste, ezagunak zaizkigun irudi batzuetan:
- Urduñako Santa Marian (1648),
- Amurrioko Santa Marian (1655),
- Artziniegako Jasokundean (1662).
Joan Azkunaga. Arkitektoa eta Foruko gunearekin uztartzen dena, eskema eta eredu berei eusten die erretaula hauetako eskulturetan:
- Busturian, Axpeko Santa Mariakoetan (1640),
- Gernikako San Pedro parrokiakoetan (1643).
Inportaturiko irudiak
Azkenik, barrokoaren hasierako mende honetan Baskoniako eskultura ondarea ezagutu nahi duenak ezin utziko ditu ahantzian Madriletik, Andaluziatik eta baita Italiatik ere ekarritako estatuak. Maisulan batzuk nabarmenak dira:
- Bergaran, San Pedro elizako Kristoren Agonia, Juan Mesaren lan hunkigarria (1626),
- Larreako Karmeldarren komentuko Ecce‑Homoa, Manuel Pereirarena,
- Gasteizko katedraleko San Joan Haurra, beharbada Juan Mesarena dena.
XVII. mendeko euskal margolariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barrokoaren lehen aldi honetan euskal margolanak ez dira oso distiratsuak. Deigarri gertatzen da, batez ere, asto gaineko deitu margolanak kantitatez hain gutxi izatea. Ez da ahaztu behar, Espainiako eskualdeetan XVII. mendearen lehen erdia pinturaren Urrezko Arotzat har daitekeela. Distira horren parean, Euskal Herrian ez da ia ezer aurkitzen, ez kantitatezko alderaketa egiteko modukorik, ezta teknikarekin parez pare jartzekorik ere. Beste eskualdeetan hain udari diren oihal gaineko margolanak, oso dira urri hemen. Mende oso batean zehar Araotzetik hasi eta Bazkardorenganaino hainbesteko distira izan zuten euskal ertilari nafarren erretauletako eskulturarekiko hobespenak, ongi baino hobeto asebete zituen kristau fededunen zaletasunak, non otoitz eta gurtza lekuetan Jainkoaren presentzia baieztatzen zuten erliebe eta mukulu haien aurrean, ez zen oihal edo horma gaineko margolanen mirarik izan, agian erlijiozko funtsik eta berariazko karga handirik gabekotzat hartzen zituztelako. Hain errazki horregatik jartzen zuten talentu piktorikoa eskulturagilearen gubiaren zerbitzura eta oso era berezian estimatzen zuten eskulturagileen lana duintzen eta edertzen zuen polikromiaren artea, hots, sagaratua irudikatzean kartsuki bilatzen zen errealismo xarmangarri hori ematen ziena.
Historia honi ezarritako mugak eskulturen polikromia bazterrera utzarazten digu, bere garaian, gaur egun uste duguna baino garrantzi handiagoa eman zitzaion arren.
Inportaturiko artea Nafarroan
Erretauletako oihal eta paneletako margolan handiei dagokienez, ohartaraz dezagun ezer baino lehen kanpoko margolarien lankidetza handia izan zela Nafarroan. Normalean, besteak beste, Madril, Valladolid eta beste hirigune handietatik etortzen ziren. Batzuk Aragoitik gertuan dagoen Zangozako merindadera iritsi ziren. Gogora ditzagun horietako batzuk:
- Iruñeko Hirutasunaren komenturako “Hirutasuneko Ordenaren fundazioa” (1666) irudi handia Juan Carreño Mirandakoak margotu zuen –gaur egun Louvreko Museoan jasorik dago.
- Iruñeko Agustindar lekaime Errekoletoen klausuran jasoak dira besteak beste, Antonio Ricci, Oracio Borgianni, Francisco Camilo eta Pedro Villafrancaren oihalak.
- Iruñeko Karmeldar Oinutsen elizan Valladolideko Diego Diaz Ferrerasen oihalak jasotzen dira.
Nazio mailan entzute handiko zenbait izen eta kalitatezko lan batzuk azpimarra ditzagun:
- Urte asko ez dela, Tuterako Karmeldar Oinutsen antzinako komentuan aurkitua izan da Felipe Diriksen‑ek 1612an margotu zuen “Birjinaren koilarea jasotzen Santa Teresa eta San Jose” oihal bikaina.
- Pedro Orrentek gai beraren beste bertsio bat utzi zuen Corellako Karmeldarretan.
- Hiribildu berean Beneditarrentzat, Claudio Coellok egin zituen “Santa Jetrudizen Ezkontza Mistikoa” eta “San Placidoren martiritza” margolanak.
- Mateo Cerezok margotu zuen Cascanteko Garaipenaren sakristian jasorik den Burgosko Kristoa.
Baltasar Etxabe: atzerriratu ospetsua
Ezin ahaztuan utzi, une horretan, Euskal Herriko mugetatik kanpo jardun zuen margolari ospetsu honen presentzia eta lana, batez ere, bera dena izateagatik, besteak beste, Mexikoko eskola piktorikoaren fundatzailetzat hartzen delako.
Mexikar Eskola horren ezarpenean ezaugarri autodidaktiko bat eman zen, bertakoen arte gaitasunei probetxua ateratzen jakin zuten misiolariek ezagutua, hain zuzen ere. Espainia Berriko bi zibilizaziogile ospetsuak izan ziren Pedro Gante eta Toribio Benaventeren (Motolinia) lekukotasunak dioenez, gaitasun hori sendotu eta bideratu egin zen Europatik margolanak inportatzean.[52] Eta lanekin batera, ertilariak ere etorri ziren, asko etorri ere, non 1550‑1570 urte bitartean Espainia Berrian antolatua gelditu baitzen margolarien gremioa. Baltasar Etxabe eta Orio, pintura-eskola novohispanoren fundatzaile taldeko kidetzat hartzen da, Simon Peyrins flandestarrarekin eta Andres de la Concha eta Alonso Vazquez espainiarrekin.
Aizarnazabalen jaio zen euskal margolaria XVI. mende erdialdera. Familia noble batekoa zen, zeren eta bere anaia zaharrena Joan Martinez, Etxabetarren oinetxeko jauna izan baitzen.[53] Baltasar Etxabek prestakuntza literario sendoa zuen zalantzarik gabe, behin Mexikora joan zenean, 1607an kalitate nabarmeneko literatura gazteleraz bere Discursos de la antigüedad de la lengua cántabra[54] argitaratzeko gai izan baitzen. Bere arte prestakuntzako dokumenturik ez da inon azaltzen, nahiz eta susmoa baden, Indietara joan aurretik Sevillan bizi izandakoa zenez, nolabait ere, beregana zezakeela orduko margogintzan manierismoa. Froga handiagoa ematen duten dokumentuetako daten arabera, uste izatekoa da Mexikora 1573an iritsi eta 1582an Frantzisko Zumaia margolariaren alabarekin ezkondu zelarik, bere aitaginarrebaren ikaslea izan zela eta bere lantegian trebatua.
Baltasar Etxabe Orio –bere seme Baltasar Etxabe Ibia eta honen biloba Baltasar Etxabe Errioxarekin ez dira nahastu behar, nahiz eta biak margolariak izan– Mexikoko margogintzaren historialarien aldetik nahikoa ikertu eta aztertu den ertilaria da.[55] Berari buruz dakiguna da gutxi gorabehera 30 urte iraun zuen jardueraren emaitza ugaria izan zela –1620 aldera hil baitzen–; baina, Elizjendearen Ondasunen Nazionalizatze Legeak (1859) ekarri zituen ondorio basatiek, hein handi batean, novohispaniako erlijiozko margolanen artean sakabanaketa eta txikizioa erraztu zituen eta bereziki Baltasar Etxabek egin zituen Errepublikako elizen erretauletan. Gaur egun, ardurazko gerta dakizkigukeen lanen zerrenda honela zatitzen da: zortzi lan dira zinaturik eta data dutenak; hamaika dira harenak, adituen ustez; hamasei, berriz, literatur erreferentzietatik ezagutu baina aurkitu ez direnak. Gehientsuenak erlijioa dute gaitzat, baina, erretratu batzuk ere egin zituen.
Bezero garrantzitsuak izan zituen Etxabek, honako hauetan lan egin zuela azaltzen baita: Mexikoko Katedral Zaharreko batzartegirako, Frantziskotarrentzat, Josulagunentzat eta Lapueblako katedralerako; baina eliza horiekin egindako hitzarmenak etenaldiak izan zitzaketen eta hori dela eta, behar bezain ziurrak diren osagaiak falta zaizkigu, estilistikoki zein urratsen bidez garatu zen ikertu ahal izateko. Garapen hori flandestar edo florentziar erako manierismo batetik lehen barroko arterainokoa izan zela baieztatzen dute ikertzaile guztiek.
Guadalupeko Ama Birjinaren irudiarekin (jabetza pribatukoa) hasi zen emaitzaren data ziurra 1606an, eta partikular baten aginduz egina den San Pontzianoren martiritzari buruzko oihal-margolan batekin (gaur egun San Diegoko Erregeordetzako pinakotekan).
San Pontzianoren Martiritza ohol batean dago; martiriaren gorputz biluzi eta argitsua loturik eta goitik zintzilika dagoelarik hainbat pertsonaien konposaketa –epailea, borreroa nahiz aingeruak– korapilatsu baten erdian nabarmentzen da, hondo arkitektoniko baten gainean. Nahikoa da koadro hau –ez da besterik behar– egileak marrazkigintza anatomikoa, koloreak eta lerrozko perspektiba menderatzen duela konturatzeko.
Josulagunentzat. Mexiko hiriko Profesa Etxeko josulagunek beren elizako erretaula nagusia agindu zioten; lan honetatik gorde direnak Erregeen gurtza eta Baratzeko Otoitza dira, egun biak daude San Diegoko Erregeordetzako pinakotekan.
Erregeen Gurtzak, Etxabe, marrazkigile eta margolari ona dela ere erakusten du, nahiz eta sakoneran distantziak sortu nahiaren ahaleginak okerren batera eraman duen, esaterako, oso egokia ez dirudien belauniko dagoen agurean, zeren eta neurrian eta jarreran irudia lehen planora baitator, Jesus Haurrari eskuan muin ematen ari dela gertutasun desegokian.
Baratzeko Otoitzak Etxaberengan ezaugarria den estiloa erakusten du: sakoneko konposaketa; hala ere, ezin hitz egin daiteke zalantzarik gabeko barrokotasunaz.
Arrazoizkoagoa dirudi xehetasun eransgarriak tratatzeko moduan Flandesko eragin apur batez hitz egitea, eta eragin hau Martin de Vos‑en (1532‑1602) italiarturiko flandestar oholetatik –Mexikon ugari samar ziren– iritsi ziezaiokeelarik.
Baratzeko Otoitzaz, flandestar grabatu batean inspiraturikoa dela esan izan da; bada, nortasun ukitua ematen jakin izan du ertilari euskaldunak, Jaunaren aurpegian, agonia baten samina eta Aitaren borondatean jainkozko uztea, biak batera adieraztea lortuz; halako edertasun adierazkorrez lortu ere, non arrazoi osoz hartu izan den koadro hau “Espainia Berrian margotu izan den onenetarikotzat”.[56] San Apronianoren martiritza. Mexiko hiriko josulagunen Profesa Etxerako ere margotu zuen Etxabek, San Apronianoren Martiritza, hain justu, hantxe, beren elizan gorde eta gurtzen baitziren delako martiriaren erlikiak; koadro hau hizpide luzeetako gaia izan da novohispaniako margogintzaren historialarien artean.
Honek ere, San Pontzianoaren koadroak bezala, konposaketa zabal eta korapilatsua du, eta martiriaren erdiko irudia –erdi biluzik den gorputz ederra agerian– lepoa moztuko dioten unean, distantzia desberdinetan kokaturiko pertsonaia ugariz inguraturik dago, lehen mailan dauden gorputz erdikoetatik hasi eta urrunean ia sumatu ere egiten ez direnetaraino.
Santiago Sebastiani florentziar eta escorialdar[57] manieristak gogorarazi dizkion koadro honetan nabarmenena, neurriz eta edukieraz korapilatsua izateaz aparte, hemen lerroz zuzena gainera, atmosferikoa ere bihurtzen den perspektiba jakintsua da, XVII. mendeko ertilari handiak bereizgarri duen pintura handia aldarrikatzen duelarik.
Loiolako San Inazio. Ezin utziko dugu aipamenik gabe Loiolako San Inazioren koadroa, Guanajuaton, Lagundiaren elizaren sakristian Elisa Vargas Lugok aurkitu berria duen eta inolako zalantzarik gabe Etxabe Orioren pintzeletik sortu zena. Lagundiaren fundatzailearen argazkirik goiztiarrena izatea da xehetasuna, dohatsu izendatu berri hartan egindakoa, alegia.
Antzinakoa izatearen balio horri, kalitatezko margolana izatearena erantsi behar zaio, ertilariak lortu baitu santuaren aurpegi eroriari kalitate hori ematen: bi aingeruen artean Espiritu Santuaren usoaren azpian, Jainkoa ikusteak zorabiaturik, aurpegi eroria baina mistikotasunaren mistikotasunez akitua agertzen da. Sanchez Coellorena den irudirik zaharrenean eta ofizialean azaltzen denaren antzekoa da, eta normalean hotz eta konbentzionalak diren barroko aldiko irudietan ezohiko Loiolako Santua adierazten da.
Frantziskotarrentzat. Etxabek beste margolan piloa egin zuen, Tlatelolcon 1609an sagaratu zen frantziskotarren Santiago elizarako. Hauetatik, bi oihal bederen gorde dira gaur arte: Portziunkula eta Ikustaldia; zenbaiten ustez, Erregeordetzako pinakotekan jasorik diren Deikundearena eta Elizan Aurkeztearena ere multzo berekoak ziren.
Portziunkula. Bisitan datozen guztientzat San Frantziskori Birjinak barkamen osoa eman zion Portziunkulako eliza horretan frogatzen da, euskal ertilariak duen gaitasuna lerro diagonalak lehentasun dituela jarrera eta itxura desberdineko bost pertsonaia lasai erosoan banatzeko.
Gure epaian, Etxaberen lanen artean hobekien konposaturikoa dugu hau, betiere, konposaketatzat, pertsonaien banaketa ez ezik, balio plastikoen –argiak, margoak eta abar– kokamen organiko egokia ulertuz.
Ikustaldia. Aurkikuntza bitxia gertatzen zaigu Ikustaldian bi emakume santuak ikuslearen aurrez aurre jarrita, eskutik helduta eta senarrak atzetik dituztela aurkezteko modua.67
Aipatutako beste bi lanak Etxabe Oriorenak izatekotan, halakoxe estilo aldaketaren bat sumatu beharko litzaieke.
Deikundea. Deikundean pertsonaia bien jarreretan antzezpen itxura bat eta barroko aldiko joerakoak liratekeen elkarrizketa-imintzioak antzematen dira.º
Elizan Aurkeztea. Aurkezpenaren koadroak Etxaberi –gai hau ukitu duten margolariengan sarritan ikusi izan den gauza, bestalde– konposaketa korapilatsu baten aukera eman zion: dozena bat irudi, gorputz erdiko bakarren batzuk lehen mailan, eta beste batzuk sakonean, denak perspektiba arkitektonikoan geometrikoki egituran zuzen uztaiturik. Hala ere, maisuaren eskua igartzen den begi tarte batzuen edertasun eta adierazkortasunaren ondoan, badira oso egokiak ez diren zenbait aurpegi –Jesus Haurrarena, besteak beste–, eta beste lantegiren batean egin zela pentsarazten dutenak.68
Katedralean. Mexikoko katedralean kokatzen ditugu:
Kristo zutabeari loturik. Mexikoko katedralean aurkitzen da gure ertilariak sinaturiko beste koadroetako bat: Kristo zutabeari loturikoa; Nekaldiko gertaera honen berezitasuna da, San Pedro eta beste emaile bat, bi aingeru kontsolatzaile eta koadroaren hondoko beste irudi batzuen ondoan, Jaunaren zigorkatzearen lekuko azaltzen direla. Etxaberen azkenetako koadro bat izan behar du 1616ko data duen honek, eta bere edukiz, nahitaez gelditasuna behar duen eszena batean mugimenduaren bilaketagatik eta gorputzaren margo argitsuen eta espazioaren hondo ilunen arteko kontrasteagatik, barrokismo apur baten lekukotasuna du. Nolanahi ere, anatomian akatsen bat baldin badu ere, ertilariak aurpegiei adierazkortasuna emateko duen gaitasunaren erakusle on bat da.
San Sebastianen martiritza. Mexikoko katedralean erakusten ziren oihalen arteko batek –zoritxarrez 1967ko sutean galdu zenak– San Sebastianen Martiritza erakusten zuen. Nahikoa da margolan horren argazkia, bere eskortzoengatik eta anatomia atletiko baten gaineko argi jokoengatik, Baltasar Etxaberen manierismoaren ale bikaintzat hartzeko. Jose Guadalupe Victoriak ziur asko euskal margolariarena dela ziurtatzen duena baldin bada. Esan daiteke Palentziako katedralean den El Grecoren egundoko San Sebastianen irudian inspiratu zela Etxabe.
Izendapenak. Euskal ertilariarenak direla esaten den lanen artean balio berezia dutela uste dugun bi azpimarratuko ditugu.
Texcoco‑ko katedraleko Eukaristiaren ezarpenak Cornelis Cort‑en koadro batean inspiraturikoa dirudi; baina bere osaketak ez dauka, gure ustez, grabatu flamenkoak duen batasun trinkoa; horren ordez, lehen planoan, eskuinetara, ikusleari begiratzeko burua biratzen duen apostoluarengan ertilariaren autorretratua eskaintzen duela du abantaila.69
Bi koadro. Profesako antzinako eliza beretik datorrelako, bi koadro interesgarri ere Etxaberenak direla esaten da:
- Bi Hirutasunak deritzana –Jainko Hirutasuna eta lurreko Jesus, Maria eta Joserena–, biribileko konposaketaren eredua da, baina kasu gehiago eginez pertsonaien banaketari, osagai plastikoen antolaketari baino;
- eta Mendekosteko eszena bat, beste kasu batzuetan bezala, koadro honi jatorria aurkitu zaio Ufizzi‑tarren florentziar Museok Ludovico Carli margolariaren grabatu batean.
Xochimilco‑ko erretaulan. Novohispaniako margolanen ezagutzaile eta adituek, esate baterako, Manuel Toussaint, Diego Angulo, Elisa Vazquez Lugo eta Jose Guadalupe Victoriak eman duten epaian diotenez, Xochimilcoko70 erretaula famatu eta miresgarritik Etxabe Oriorenak izan omen daitezke zenbait ohol, halako multzo zabala, inola ere, talde-lana izango delakoan.
Balorazioa. Laburbilduz, esan dezagun euskal margogintzaren eremua ia hutsik den XVII.eko mende honetan, Espainia Berrira emigratu zuen ertilari honen lana nabarmentzea ezinbestekoa dela, mende honetako ospetsuenen artean sailkatzerik ez izan arren, arreta berezia merezi baitu.
Beti eutsi izan zion manierismo era bati, irudien liraintasunetan, bere behin eta berrizko eskortzoetan, argi‑ilunen eta jarrera bortxatu aldeko zaletasun formalista samar batean eta, hasieretan, baita goibeltasun neurritsu batean sumatu ere zitekeelarik.
Apurka aberastuz zihoan bere paleta, veneziar ereduen eraginagatik agian, naturaltasun handiago eta tonalitate ilun eta grisetara bideratuz, hispaniar ereduekin etenik gabeko harremanetatik beharbada.
Aurpegiei espresio oso biziak eta oso ugariak emateko gaitasun horretan dago, batez ere, honen balioa, XVII. mendeko margolari gisa. Gorde direnak eta agirietan dauden lanak gutxi izan arren, adituek nahikoa iraunkorrak diren zenbait ezaugarrirengatik ezagutzen dute:
- diagonaleko antolaketaren zaletasunean;
- emakumezkoen aurpegiak, normalean obalatuak dira, kopeta handi eta aho txikikoak baina ezpain apur bat gizentxoak, betazal mardulak eta behatz luzeak;
- arropetako tolesdurak, aldi batean bederen, ertz askokoak eta zurrunak dira;
- aingeru mota berriz, lepo liraina eta adats kizkurrak, belarriak bistan utziz;
- gizonezkoen gorputz biluzien edertasun atletikoekiko atsegina, sentsual joerakoa da;
- adierazpide ikaragaitz nabarmena martirien aurpegietan.
Hauetako trazu batzuetan Martin de Vos‑en eragin garbia ikusi da antza.
Nolanahi ere, Baltasar Etxabe Oriok jakin zuen jasotako eraginak bereganatzen, eta handia izan behar zuen bere bizitzan zehar iritsi zuen ospe artistikoa, gure mende honetan oraindik ere gehiago estimatua izateko.
Fray Juan de Torquemadak Tlatelolco‑ko erretaula margotu zuenean ezagutu zuen, eta “bere artea parekorik gabea”71 zela aitortu. Dokumenturik ezean Baltasar Etxabe Orioren margolanak bere seme Baltasar Etxabe Ibia eta baita bere biloba Etxabe eta Errioxarekin ere nahasten ziren aldi baten ondoren, XIX. mendean Jose Bernardo Couto idazlea euskal margolariaren berregite kritiko batean abiatu zen,72 eta horren ondoren XX. mendean, arte historialari ezagunek, laudorioen artean, lan monografikoak eskaini dizkiote Etxaberi.
Manuel Tousaint, gure ertilaria sakonetik ezagutzen lehenengoa denaren iritziz, Baltasar Etxabe Orioren lanak “Urrezko Aroaren benetako goitasunak iritsi zituela”73 eta beranduago berriz “kolonia aldiko gure arte guztiaren nortasun irudirik distiratsuena”74 zela azaldu zuen.
Diego Angulo ere oso baikorra azaltzen da beronen lanari buruzko bere irizpide kritikoetan.
Frantzisko Stastny‑k nabarmendu egiten du manierismoaren eta naturaltasun flamenkoaren arteko bilduma egiteko duen gaitasuna.
Elisa Vargas Lugo, mexikar artearen historialari sonatuenak “novohispanako margogintzako ertilari nagusitzat” jotzen du eta Etxaberen manierismo ausarta azpimarratzen, nahiz eta Trentoko Kontzilioaren ikonoei buruzko aginduengatik, Espainia Berrian sortu zen manierismoaren aurkako giroak azkar asko zapuztu zuen estilo berria.75
Bizente Berdusan: bertako maisu bat
Sarritako kanpoko ekarpen hauek Madrilgo Gorteko margogintzarekiko azaltzen duten interesarekin bat etortzen da oso “gorteko estiloa” deritzonarekin, bertako dei diezaiekegun margolarien artean emankorrena denaren jarduera bereizten baitu: Bizente Berdusanena. Ejea de los Caballeros‑en 1697an jaio zen ertilari Aragoar honek Nafarroako Erriberan utzi zituen bere margolanik gehienak. Bere emaitzen oparoa eta lantegiaren izen ona ikusita, bere prestakuntza aldiaz ez dezakegu dokumentuetan azaltzen den ezer esan. Nabaria da, bere lanek ia mende erdi bat osatu zutela, hau da, ezkondu egin zela-eta Tuteran 1655ean kokatu zenetik hasi eta 1697an hil zen artekoa.
Bere margolanak ikus daitezke:
- Tuterako katedralean –kapitulu‑gela eta Espiritu Santuaren eta Hiriberriko San Tomasen erretaulak–,
- Tutera, Corella, Alesbes, Fitero, Melida, Zentroniko, Balterra eta abarretako elizetan.
- Olite eta Funeseko erretauletan,
- Zuberoako ermitako oihaletan, Erronkarin, eta abar.
- Iruñeko San Domingo komentuan dagoen San Tomas Akinokoaren Apoteosia, (1664an sinatua).
Bere lanen batzuk Aragoera iritsi ziren.
Estiloa. Ia bere emaitza osoa erlijio gaietan oinarritzen da eta mendearen bigarren erdia estaltzen du, Austriatarren garaiko margolari handiak desagertuz doazen aldikoa. Bere prestakuntzari buruz dokumentuetan ezer azaltzen ez zaigunez, asmakizunetan ibil gaitezke, berarengan aurkitzen baitira, izan ere, besteak beste, une hartako ia margolari ospetsu guztien arrastoak: Velázquez, Ribera, Valdés Leal, Rizzi, Carreño eta Herrera el Mozo‑renak, eta baita bere garaikide izan ziren Claudio Coello eta Antolínez nahiz beste zenbaitenak. Berdusanen lantegitik irten zen lan ugaritasuna, Nafarroan eta Tuteran mendearen hirugarren herenean oparotasun ekonomikoak gora egin zuelako izan zen zalantzarik gabe, erlijiosoen komentuek beren eliza barrokoak berritu zituztenean.
Berdusanek iluntasunetik margolan argitsu eta koloretsu aldera egin zuen bere garabidea. Leial zaio ia beti Velazquezen ondorengo pintzelkada solte eta ausartaren teknikari, margolanetan Velazquezi hilezkortasuna eman zion girotzea eta Berdusanek sarritan veneziar polikromia beroarekin nahasi nahi zituen efektu lurrintsuak bilatuz, bere marrazkiak zituen akatsak disimulatu nahi zituela dirudien eklektizismo batez, alegia.
Adierazkortasuna topatu nahiez zalantzarik gabe, bere irudiei naturaltasuna falta zaien jarrera behartuak ematen dizkie, buru eta besoetan. Konposaketa dinamikoetarako ez zaio gaitasunik falta; baina eszenatoki konplexuak ukitzen dituenean kontaketa ahaleginak zurgatu egiten du, konposaketaren batasun plastikoak baino gehiago.
Rubens‑ek iradoki zizkionak dirudite oihal batzuk: San Pauloren konbertsioa, Tuterako San Jurgi, Balterrako Itxaropenaren ermitako Jaunaren Agerkundea eta abar; baina bere mendeko ertilari ezagunen batekin lotu beharko bagenu, Juan Carreño eta Frantzisko Ricci bere garaikideak aipatu beharko genituzke.76 Hala ere, honek guztiak ez du esan nahi zenbait maisulan zoragarri zor ez diogunik, hala nola, Tuterako Santa Maria de Gracia ospitaleko Guztiz Garbia Neskatoa, Zurbaranen eskolako gozotasun dirdiratsua duena eta 1663an sinatua. Hainbestekoa izanik bere lan emaitza, oso litekeena da bere seme Karlosek inoizka lagundu izana, bera baita, aipatutako San Domingo komentuko Santa Teresa Irakaslea koadroa sinatu zuena, 1664an.
Bertako beste zenbait margolari
Sonatuak izan ziren beste margolari batzuk hauexek dira:
- Matias Guerrero, Corellan kokatu zena,
- Sebastian Garcia Camacho, mendearen azken aldera Tuterako elizan margotu zuena.
Erriberriko merindadean XVII. mendean hala moduzko kalitateko margolariak jardun ziren. Hauetako batzuetan Madrilgo eskolaren eragina sumatzen da, esate baterako:
- Berdusanen garaikidea zen Antonio Castrejón, Erriberriko Frantziskotarren komentuan Jasokundearen oihal barroko handia sinatu zuena.
Ondorengo hauen eskuz margoturiko oihalen kalitateaz antzeko kontuak esan daitezke:
- Pedro, Migel eta Martin Ibiriku anaiengatik, denak ere desagertu ziren Lizarra aldeko komentuetan jardun zutenak dira.77 Delako Pedro Ibiriku batena, leinuko aitarena agian, izan behar du Lizarrako San Pedro elizako San Sebastianen Martiritza, une hartantxe ematen zen iluntasuneko errealismoaren adibide egokia.
Binomio zail bat XVIII. mendean: artea eta fedea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sartaldeko artea esaera sintetiko batean laburbildu beharko balitz, XVIII. mendea Estetikaren mendea izan zela esan beharko da hasieratik, betiere, neurketa bi aldetatik begiratuta:
- mende horretan Estetika zientzia filosofiko gisa jaio zenaren aldetik,
- eta arteak, erlijiotik estetikarantz abiatu zen pentsamenduaren eta bizitzaren sekularizazio batekin ados zegoen bidearen aldetik.
Ahaleginak egin ziren XVII. mendean –betiere, denbora ehunekoz neurtzeko ohiko gezur hori arretaz hartuta– frantses teorikoei esker artea bere egitekoaren arabera definitzeko: arteak “atsegin emanaz irakatsi” behar zuen. Halakoxea zen, Trenton eta Kontrarreformako idealetan inspiraturiko barroko artearekin iritsi eta lortu nahi zen helburuetako bat. Egia da, bai, gehiegizkoa edo nabarmen samarra izan zela artea, baina ez inola ere nabarmenkeria mesprezagarria, baizik eta baliagarria eta ugalkorra, sinestunen espirituarentzat. Berniniren eskulturetan enfasirik ukatu gabe, bere iruzkingile hoberenetako batek (Hibbard) zioen “Berniniren azken helburua funtsean ez zela eskultorikoa, espirituala baizik”.
Beraz, XVIII. mendea aurrera zihoan heinean, bikoteko horren izenetako bat deseginez eta disolbatuz zihoan. Irakastea baino garrantzizkoagoa izango zen atsegin ematea. Herri xeheak eta bere zuzendariek subkontzienteki hartutako arte-aukeretan eragin handiagoa zuen sentiberatasunaren eskariak adimenaren proposamenak baino.
Egia da, hasieran, Arrazoimenaren argitara setatsuki jotzeak, herria, Erdi Aroko izuetatik, sineskerien mamuetatik, aginpide hutsaren argudioetatik eta Inkisizioaren sinesgarritasunetik askatzeko balio izan zuela. Baita, erlijio gaietan, eszeptizismo hasiberri bat azkar iritsiko zela gizarte sekularrera ere. Historialariak luzatzen duen galdera da, sentimenen asebetetzeari pixkanaka lotzea eta galdera handi eta antzinako gai bikainenganako axolarik eza, ez ote dagoen artea beraren sustraietako nolabaiteko gainbeheran: gainbeheraz hitz egiten baitute gaur egun XVIII. mendeko artearen historialari asko eta askok.
Argitasunezko mendean Espainian eman zen hustasun artistikoaz hitz egin izan da, eta zalantzarik gabe iritzi gutxiesgarri honek beronen azterketa bertan behera uztera eraman du. Maila guztietako gertaera izan zen frantziar dinastia berriaren etorrerak eragindako gustuen aldaketa eta Espainiako sormen artistikoari nolabait ere lokartze bat eragin behar ziola esaten da, besteak beste, Goya jeinu aske eta hispaniar amorratu bat esnatu zen arte.
Laburbilduz esan dezakegu XVII. mendearen lehen hamarkadetatik mamitzen ari zen gizarte honen sakonean pentsamoldeen eta jokaeren ardatzak honela zehaztu daitezkeela:
- sinesmen tradizionalean krisialdi bat eman zen; arrazoimenaren arauak ezarri ziren misterio-zentzuaren aurrez aurre.
- Baina, paradoxikoki, atseginaren printzipioa lehen mailara igo zen.
Arkitektura churriguereskoa eta rococoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estilo churriguereskoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jakina denez, churrigueresko izena, hainbat anaia ziren familia batetik dator, Churrigueratarrak,7 hain zuzen; hauetako hiru Jose Benito, Joakin eta Alberto gutxienez Gaztelan aritu ziren lanean XVII. mendearen azkenetik hurrengo mendeko bigarren herenera arte, erlijio arkitekturaren esparruan, batez ere.
Jose Benito de Churriguera (1665‑1725) izan zen garrantzitsuena eta berauxe hartu behar da izen‑emailetzat ere. Salamancako katedralaren (dorrea eta kupula) jarraipena eta herri bereko Clerecia (Josulagunen eliza) gidatu zituen 1693tik aurrera. Bere anaiekin Salamancako plaza nagusiko azken diseinuan esku hartu zuen. Egin zituen eraikinen arkitekturan neurritsua bada ere, Gaztelan, erretaula trazatzailerik barrokoenetakoa zen, honako hauek erabiltzen dituelarik:
- salomondar zutabeak,8 mahats‑hosto eta mahats‑mordoez estaliak,
- taulamendu mugituak,
- lorez eta igalizko markoztatzeak,
- mugimendu jarreran dauden aingeruak (Salamancako San Estebanen erretaulan, Segoviako Sagrarioaren kaperakoan, eta Plasenciako katedraleko erretaulan ikusten direnak).
Dena den, barrokoa gorengo adierazpenera eraman zuena Pedro de Ribera izan zen (1742), besteak beste, estipitea eta simetriarik gabeko ebakidurak zituen baketa handi gizenak osagai berri eta partikularrak erantsiz, non atariei ordura arte Europako arkitekturan ezezagunak ziren mugimenduaren eta edergarrien aberastasuna eman baitzien (Madrilgo Hospizioko ataria). Churrigueraren zenbait diseinutan lotsati antzean azaltzen den estipitea –piramide zorrotz baten itxura duen eusgarria– Riberak hedatu zuen, harroina eta kapitela erantsita. Arkitekturazko paramentuei mugikortasuna eman nahiak estipete eusgarriaren konposaketa bitxi bat iradoki zion Riberari, fusteetan zati hauek dituela:
- lehenengo gorputzean buruz beherako piramidea,
- beste gorputzean kuboaren proportzioak,
- eta hirugarrenean jarrera zuta duen piramide tankerako gorputza.
Rococo estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kronologikoki rococoa, churriguereskoaren ondoren, barrokoaren azken alditzat har daiteke. Baina bi estiloen arteko mugak ezartzea ez da gauza erraza, besteak beste, penintsulako hainbat eskualdetan hainbat izaera izan baitzituen barrokoak. Andaluziako barroko bat bada, Churrigueraren garaikidea izanik ere, adreilu eta harri zurizko estalduraz musulman erara jokatzen duena; barroko katalan bat ere bada, europarraren arrastokoa; baita “pikor‑harrizko” beste barroko bat ere, Galizian bertakoa dena eta abar.
Churriguereskoa eta rococoa. Churriguereskoa arkitekturari eta bolumenetako plastikotasunari lotzen zaio, “erliebe ugari duen taillari” alegia, eta kanpo aldeko argi naturala eskatzen duela dirudi: erretauletan euskarriak eta hauen mentsulak aurrerago ekartzera jo zuen.
Rococoa, aldiz, euskarrien lautasunean, lerroen eta profilen jokoetan eta barruetako intimitatean adierazpide izatera jo zuen espiritua da.
Churriguereskoan simetria nagusi da; rococoan simetriarik eza gailentzen da:
- Gaztela indartsuan sortutako churriguereskoak, indar kementsua eta bizi oparoa iradokitzen du,
- frantziar gortean sortutako rococoak, grazia, emetasuna eta atseginzaletasun jarioak sorrarazten ditu.
Hispaniar penintsulan ulertu egiten da rococoa apenas itsatsiriko eskualdeak badirela ikustea.
Rococo estiloa eratzen duten osagaiak jatorri bat bera baino gehiagokoak direla dirudi. Rococoa bere jatorrian, neurri batean bederen, agian berehalakoa ez izan arren, diseinuan zenbait italiar arkitektoren (Bernini, Borromini, Andrea Pozzo) lerromakur, landare eta fatxada ganbilen zalea da.
Arkitekturan mugimendurako joerak eman zion forma, rococoaren ezaugarririk berezkoena dela irizten den erretaula-oskolari. Frantziatik ekarria izan zen arrokaia, simetriarik gabeko profilarekin estilo berriaren bereizgarri izango zena. Zutabeei itsatsitako plakak dira kanpotik inportaturiko beste berritasun bat eta Oppenord eta Lepautre frantses arkitektoek asmaturiko apainketa-gaien grabatu bidez hedatu ziren. Bestalde, “apainketa honen alemaniar osagaia, apainketa txinatarra deitu ohi zaiona, garrantzia hartuz joan zen”.9
Barruko arkitekturan, rococoaren ezaugarririk ohikoena eta berriena, oraintsu esan dugun bezala, absidearen estalgarriari egokitzen zaion erretaula‑oskola da, esfera laurdenean diseinaturikoa. Bere ahurrean egokitzen da erretaula-tramankulua, eskultura-multzoak eta irudiak kokatzen ziren eszenatoki sakon baten modura, horrela antzerki‑izaera barrokoak berea duen efektu bisual eta plastiko berri bat lortuz. Hainbat tokitan saio batzuren ondoren, erretaula mota honen eredurik beteena Jose Benito Churriguerak egina ikusi zen, 1720 eta 1724 urte bitartean, Madrilgo Calatravatarren komentuko absidean. Inolako horma-hobia eta uztaitzerik gabeko estatuak altxatzen dira absideko mazoneria ahurrari itsatsirik.
Har dezagun gogoan, halaber, Berninik asmatu zuen erretaula-baldakinoa. Rococo artean izenda daitezke tenpleteak, erretaulatik isolatuta agertzen diren multzo horiek. Erretaula mota hori asko hedatu zen Gortean eta handik beste eskualdeetara igaro zen, osorik nahiz zatitan.10
Euskal Herriko hainbat eskualdetan barrokoa churriguereskoz ala rococoz jantzi zeneko denbora tarteen aldea ikusita, hemen ez zaigu batere erraza gure ohiko kronologia irizpideari leial eustea. Bestalde, gogoan hartzekoa da bertako eskulturagileen lanei dagozkien dokumentuetan dagoen urritasuna, mende honetan arkitektoen diseinuari eta mihiztatzaileen lanari funtsezko garrantzia ematen zitzaienez, hauen eskuetan uzten baitzen taillagileekin eta eskulturagileekin tratuak egiteko ardura. Hortaz, ez gara ziurtasunez erabakitzen saiatuko, oso nabarmenak direnak salbu, aipatzera goazen eraikin eta erretauletako eskultura-lan horien egiletasuna.
Nafarroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normala da churriguereskoa eta rococoa behatu nahi dituen historialaria elizetan barrura sartzea erretaulak kontenplatzera, edergarrietako berrikuntzak, zeren eta, hauexetan hartu baitziren ikusteko modu garbian. Batez ere, XVIII. mendea bete‑betean zen garai hartan eraiki izan ziren komentu‑elizetan ikusten da arkitekturazko egituren diseinatzaileek (Ordena Erlijiosoetako kideak normalean) ez dutela inolako goserik aurreko mendetik jasotako eskema tradizionalak hausteko.
- Churriguereskoa
Zalantzarik gabe, oraingoan edergarriz jori janzten diren egituretan eta euskarrietan oso nabarmen azaltzen diren ezaugarri barrokoen oharpenak aipatu beharko ditugu. Baina, churriguereskoa eliza barrutan hedatu zen oparotasun nabarmenez eta ausardia handienaz.
Nafarroan XVIII. menderako jada, barrokoa ganga, kupula eta beste arkitekturazko zatietan adierazten zen, oso lauak baina konposaketa dinamikoa duten erroleo modukoak osatzen dituzten zenbait igeltsuzko sareen bitartez. Ezin nabarmenago agertzen da hau, Tuterako Domingotar lekaimetan, Alesbeseko Portalean eta Cascanteko Erromesaren eliza berrian, adibidez.
Modu berean edergarriak kargatzeko joera Nafarroako bi dorre nagusietan azaltzen da: Tuterako katedralekoan eta Alesbesko Santa Eufemiakoan, baina erretauletan bereziki.
Nafarroan, XVIII. mende honetan, erretaulen taillatze-langintza gremio eta kofradietan antolatzen jarraitzen zuten. Tuterakoak nabarmendu ziren berritasun alderako zaletasunagatik. Erriberako hiriburu horretan, 1783an gotzain‑hiri bihurtu zen horretan Gurrea, San Juan, Viñes, Sola eta Serranotarren lantegiak ari ziren lanean eta erretaulen hitzarmenak egin eta ikonografia osatu ahal izateko, irudien eskulturagileekin eta oihalen margolariekin azpi-hitzarmenak eginez jarduten zuten lantegi hauek eta delako egitasmo hauek ordaintzeko ez zuten nagusi eta mezenasen beharrik izan.
- Rococoa
Beste zenbait lekutan bezala, Nafarroako Erriberan barroko soilaren klasizismo aldia igaro ondoren, XVIII. mende aldera, aldaketa bat gertatu zen Barrokoaren “apaina” deritzonaren aldera, bi aldi desberdinetan hedatuko zelarik:
- lehengoan XVII. mendearen azken hamarkadetan hasitako apainketa joerak jarraitu zuen, Churrigueraren lanean inspiraturikoak;
- bigarrenean, Nafarroak ordain eskasa eman zion: rococoarena. Espiritu horri erantzun ziona, berehalako batean neoklasizismoari bideak irekitzeko izan zen.
- Tutera
Tuterako Karmenen elizako erretaula. Neoklasizismo alderako aldaketaren hasiera, aurreko atalean jardun dugun Frantzisko Gurrea Casadoren lana den Tuterako Karmengo erretaulan suma daiteke jada. Aldi hau, aurretik eraikiak ziren elizen eraikuntza osatzeko dorre batzuk altxatzen zireneko garaia da. Barrokoa gainazalen apainketan iritsi zen bere gailurrera, klimaxera; nahiz lerromakurrak izan igeltsuak eskaintzen zituen erraztasunak egiaztatzean.
Domingotar lekaimeen komentuko erretaula. Churriguereskoaren ezaugarri den landare-formen loraldi harrigarri hori Tuteran ikusi zen goizenik, Domingotar lekaimeen komentuko erretaula nagusian, hain zuzen ere.11 Esana dugu jada, manierista ukituko bere erretaularen eraikuntza 1623an hasia zela, baina erretaula bera 1685ekoa dela. Hau ere Frantzisko Gurrea Garziak diseinatua delarik, badirudi Madriletik eraldatua izan zela une hartako gustu abangoardistaren arabera.
Gorputz bakarreko erretaula dugu hau, Berdusanen zazpi margolan markoztatzeko zeregina duena, hostotza fineko lau mentsula gainetan kokaturiko salomondar ordenako zutabe erraldoien eremu batean. Landare apainketa hau panel eta euskarriei itsasten zaie: salomondar zutabeetan sare trinko bat osatzen dute, berauen berezko kiribilak desagertzeraino ere iritsiko direlarik.12 Santa Ana kapera. Baina, estilo berri hau bereziki ikusgarria katedraleko Santa Ana kaperan agertu zen, horretarako beste aurreko kapera bat erabili zelarik. Lanak Joan Lazkano eta Joan Estanga arkitektoen diseinuaren arabera 1716an hasi eta 1724an amaitu ziren.
Oinplanoa oktagonala du eta fatxadan horma-ataletan txirlez estalitako horma-hobiak darraizkio, eta beroien gainera zuzenean igotzen diren tondoak petxinetan; zortzi leihoz markaturiko danbor-kupula batez estaltzen da, Rafaelek Erromako Popoloko Santa Marian eraiki zuen Chigi kapera imitatuz.
Honen apainketa oparoa, marmol oktogonaletan eta dena estaltzera egiten duen gaineko polikromiazko igeltsuetan oinarritzen da; gai geometriak dituen armazoi bat ikusten da eta bertan zeregin garrantzizkoa duten xaflatuak, eta horren gainean aingeru eta kerubin piloak, itxurazko errezelak, hostotzak eta lore kordak azaltzen diren.
Horrez gainera Kaperan Familia Santuari, sartaldeko Eliz Gurasoei eta Ebanjelariei eskainitako egitarau ikonografiko korapilatsu bat garatzen da.
Oparotasun bera ikus daiteke kaperako sarrerako atearen apainketan. Kanpotik eraikuntza adreiluzkoa da, harrizko zenbait osagai badituelarik.13
Espiritu Santuaren kapera, Tuterako katedralean, 1737 eta 1739 bitartean eraiki zen aurreko bi kaperen lekuak elkartu eta Epistola aldeko habearteari itsatsirik, tarte horretako zati bat arma gangaz estalia gelditu zen eta bestea berriz linternadun kupula arrauzkaraz. Baina, benetan barrokoa eta deigarria bere igeltsuzko apainketa oparoa da, eta, Santa Ana kaperako egitarau ikonografikoaren aldean oso bestelakoa ez delarik, apainketa modu hain geometrikoa ez izatea du bereizgarri.
Tuterak, XVIII. mendean barrena, jaiera handiko nagusi eta mezenasen eskariei erantzun beharrez, barrokoaren ugaltze bidean, zenbait elizetarako ale bikainak eskaintzen jarraitu zuen:
San Jose eliza. Tuterako kolegio‑eliza birmoldatu zuten Jose eta Antonio del Rio anaiak arduratu ziren (1749. aldera) apainketa oparoaz Josulagunen eliza (gerora San Jurgi parrokia) “eguneratzen”, jada rococoa aldarrikatuz.
Mariaren alaben Lagunartearen eliza izan zen birmoldaketa nabarmenena izan zuena; rococoaren presentzia azaltzen da esfera laurdenetan, irudiak eta margolanak baitaraturik dituzten laukien profiletan eta aurrekoak haina akidura sorrarazten ez zuen apainketa osoaren grazia atseginzaleetan.
Lekaime Kaputxinoen eliza. Nafarroako Erriberan, arkitekturari dagokionetan, azken barrokoaren erakusle on bat da lekaime Kaputxinoen Tuterako eliza ere. Adreiluzko fatxada agertzen du XVIII. mendearen erdialdera eraikitako honek mugimendu handiagoa du, aurreko aldiko komentuetako fatxada rococo jatorraren aldaera izanik, atarietako eta horma‑konketako taulamendu makurrei eta azalera osoa zeharkatzen duten moldura lerronahasiei esker.14
- Corella
Arrosarioaren eliza. Tuteratik Corellara jauzi eginez gero, 1657an eraikitze lanak hasitako Arrosarioko elizan konturatuko gara oraindik oso mamitsuak eta beren trataeran gutxi landuak diren lehenengo igeltsuzko lan barrokoak azaltzen direla, erlaitzetan eta elizaren beste leku jakin batzuetan itsatsirik.
Eliza honi sakristia erantsi zitzaion eta Arguedasko eliza bere garaikidearekin batera barrokoaren eredu da. Biak ere, saskigintzako lanak imitatzen dituzten igeltsuz apainduak daude, Yugoko Ama Birjina deritzanaren elizako gurutzaduran hedatzen direnen antzekoak.
Mikel Donearen eliza. Urte horietan bertan, XVIII. mendearen lehen herenean Mikel Donearen parrokiako hiru habearteak gurutzaduradun igeltsuzko landare eta aingeru apaingarriz estali ziren eta taillatze lanak Joan Antonio Gutierrez eta Pedro Onofrek egin zituzten. Maisu horiek berak izan ziren erretaula nagusiko nahiz bertako irudigintzaren arduradunak.15
Hasierako kanpaina batean, 1696an, churriguereskoaren eztanda horretan zenbait ertilari jardun zen inguru eta garaiko gustu orokorrari aurrea hartuz, besteak beste, Joan Martinez, Santiago Raon eta Joan Antonio Jimenez Romano. Jose Benito Churriguera bere Madrilgo erretauletan bistaratzen hasi zenaren ildotik. Aldi horretako ia erretaula guztietan bezala, oraingo honetan lan arkitektonikoak haratagoko garrantzia zuen, ikonografiarekin alderatuz.16
Alesbeseko Santa Eufemiaren eliza bere osotasunean XVIII. mendeko eraikina da, aurretik izandako eliza baten oinplanoa aprobetxatuz gurutze latindarra aukeratu bazuen ere.
Eraikin-lanak 1716an atera ziren jendaurrera eta urte horretan bertan Antonio Olea, Alfaroko maisua azaldu zen haien arduradun. Corellako San Migel parrokiako maisuetako batek, lehendik aipatua dugun Joan Antonio Jimenezek, “eraikinaren traza” ere egin zuenak, garrantzi handiagoa izan zuen, dokumentuen arabera. Bere gidaritzapean hartu zituen, 1725ean, lau urtetan amaitzea lortu zuen gurutzadurako lanak.
Habeartea 1728an hasi, Anaia Luis Tafallako kaputxinoaren planoarekin eta Jose Arizmendi hargin‑maisuaren esku hartzearekin hasi zen eraikitzen, eta azkeneko hau arduratu zen sakristiaz eta erortzen ari zen kupularen berreraikuntzaz, 1734 eta 1736 bitartean.
Zabalera baino garaiera handiagoko duen habearteak, ilargixkak dituen kanoi‑erdiko gangaz estalitako hiru tarte ditu, eta saihetsetako bi kaperez gain: Ebanjelio aldetik bata eta honen kontrako aldean bestea. Egitura honen gainean igeltsuzko apainketa barroko bat garatu zen, Tuterako katedraleko Espiritu Santuaren kaperakoaren antzekoa.17 Karmeldar oinutsen eliza, aldiz, berea eraikuntza-data berantiarra (1754‑63) izan arren, eta erdiko paramentuaren bukaerako frontoi kurbatua kenduta, aurreko mendeko komentuen eskema bereri jarraitzen zaio.
- Sorlada (Lizarra)
San Gregorio Ostiakoaren santutegia. Ebroren Erriberatik ez oso urrun, Lizarrako merindadean, Sorlada baserriaren barrutian, mendiaren gainean kokamen hartuta aurkitzen da San Gregorio Ostiakoaren santutegia, 1044an Logroñon hil zen Ostiako kardinal santuaren hilobia XIII. mendean aurkitu zutenean erromes leku bihurtuz joan zen erromaniko aurreko antzinako ermitaren ordezkoa dena. Oraingo eraikina laurogei urteko lanaren emaitza da, orain daukan rococo itxura emanaz hasi 1694an eta 1771ean bukatu zena. Bere alderdirik garrantzizkoenak: ataria, dorrea, eta bere gelatxoa duen burualdea dira.18
Ataria egin zuen Bizente Lopez Friasek, Nafarroako hainbat elizatan egin zituen igeltsuzko apainketa-lanak medio, ospea hartu zuen Lizarrako arkitektoak berak. Hemen, gertuan duen Vianako Santa Mariaren atarian inspiratu nahi izan zuen. Bere ereduaren arabera, exedra erako ataria du eta esfera-laurdenean amaitua. Hormaren ahurtasuna, hegal handiz elkartutako eta azpil eran zabaldutako bi solairutako erretaula dela ulertu zuen, zeinetan Vianako euskarri klasikoak, bere kiribiletan bildutako lore‑uztaiak dituzten zortzi zutabe salomondarrez ordezkatu ziren: beheko solairuaren alde bakoitzean hiruna, mentsula sendoetako frisoetan ezarriak, eta beste biak zaindari santuaren irudiaren horma-hobia uztaitzen dutela. Txartelak, armarriak eta irudiak betetzen dituzte barruti guztiak, landare gaiak nonahi direla.
Dorreak, atariaren ondoren eraikia izan behar du, Joan Larrearen ardurapean. Hargin-lan bikaineko erakina da, barroko neurritsu erakoa, txikiagotuz doan oinplano gainean hiru gorputzez osatua, eta, hiru ordena klasikoen arabera, angeluetan diseinaturiko pilastrak itsatsiak dituena.
Elizaren barruan sartzen bagara, diseinu plastikotik begiratuta, harrituta uzten du habearteari eman zitzaion garbiketa neoklasikotik aske geratu zen kapera nagusiak.
Burualdea, Anaia Jose San Juan de la Cruz zeritzanaren trazari jarraikiz eraiki zen honi, egitura hirugingildun eman zion esfera-laurdenekoekin, multzo osoa, danbor airoso baten gainean kupula oktagonal eder batez erdiratu eta koroaturik.
Ez da oso urruti Errenazimentuko eraikin handien oroitzapena; baina barrokoaren ikusgarritasuna nonahi eta bere zati guztietan azaltzen da:
- barrunbea betez kupula-danborreko leihateetatik sartzen den argitasun distiratsuetan;
- hirusta itxurako gurutzaduraz lortu den alderdi eszenografikoan;
- edergarrien arrokaia osatzen duten era askotariko igeltsuzko sortetan;
- gangetako gailoietan ezarritako nitxoetan, petxinetan eta horma-ataletan kokaturik dauden imajina konplexuetan;
- aldare nagusiaren atzealdean irekitako erlikitegi-ganbaratxoan.
Egituren, argien eta urreen antolaketa harmoniatsu bat eratzen da horrela, barrunbe hau Nafarroako rococoaren multzorik erakargarrien eta liluragarriena bihurtuz.
- Iruñeko Merindadea
Ugari dira eliza barrokoak Iruñeko merindadean ere. Adibide batzuk baizik ez aipatzearren, gogora dezagun sarritan ematen direla aurreko elizen birmoldaketak.
Beste batzuk, aldiz, ia oinplano berrikoak bezala hartu behar dira, esaterako Azpilkuetako (1751‑52) San Andres eliza, Michoacan‑eko (Mexiko) gotzaindegiaren diruz eraiki izan zena.
Beste zenbaitetan berriz, rococoa alboko erretauletan azaltzen da erakusgai, Carcarreko Tomas Martinez arkitektoak trazatu zuen Eneritzeko (1762‑63) Santa Katalina eta San Martzialen erretauletan adibidez.
Eliza barroko zabala den Iturmendiko elizan orduan (1750) eraiki ziren bere gurutzadura eta burualdea, Martin Karrera (1758) gipuzkoarraren trazaren arabera.
Garesen garrantzitsua da San Pedro parrokiako birmoldaketa, eta baita herri bereko Hirukoiztarren komentuko multzoa ere, neoklasizismoa aldarrikatuz.
Iruñeko hirian estilo berri honetakoak dira:
- artzapezpikutegi Jauregia,
- San Joan Seminarioa,
- eta San Zernin parrokian eraikiak dauden kapera barrokoak.
Kanpandorreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroan ez dira falta barroko estiloaren adierazle ederrak, hemen aipatu eta gogorarazi behar diren XVIII. mende honetan eraikitako kanpandorreak.
Erriberan, kanpandorreak harria eta adreilua nahasian erabili izanak bereizten ditu; hauetan nabarmena gertatzen da mudejarren tradizioa. Bereziki eder eta bikainak dira aurrez aipaturikoak:
- Tuterako katedralekoa, Domingo Gil eta Jose Ezkerrak 1682an hasitakoa,
- eta Jose Ezkurrak berak eraiki zuen Alesbesko Santa Eufemiarenekoa.
Gehienetan, aurreko aldietako oinarri prismatiko garai baten gainean altxatzen den kanpai-gorputz bat izan ohi da. Lizarra aldeko eskualdean. Dorre horietan Logroñoko Santo Domingo eta Santa Maria la Redondakoaren eragina ikusi nahi izan da. Hauek, kanpai gorputz oktagonaletan amaitzen baitira:
- erdi‑puntuko arkuak dituztela,
- eta idi-begiak pilastra tartetan,
- kupula burutsu eta liternaz amaituz,
- beste erdi‑puntuez hornituak
- eta kiribildura eta piramide bidez eginiko apainketa aberatsa.
Zenbait aldagai dituzten arren, modu horretako adibideak ikusi ohi dira Aguilarren, Desoion, Deikaztelun, Andosillan, Carcarren eta abarretan; San Adriangoak ezaugarri rococo bat erakusten du.
Erriberriko merindadean badira adreiluzko barroko aldiko dorre batzuk, mudejarren trazeriaz janzten direnak: Funes, Milagro, Miranda eta abar.
Kantabriar probintzietatik gertueneko beste zenbait lekutan, maisu gipuzkoarren eragina sumatzen da; esate baterako, Inazio Gorriaran maisu donostiarrak diseinaturiko Iturmendiko San Migel dorrean (1753).
Erretaulak eta aulkiteriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oraingoan Nafarroako elizetan sartu eta erretauletako arteari so eginez gero, kanpoko maisu batzuen eragin bultzatzaileaz ohartuko gara lehendabizi. Halakoa behar zuen izan mende horretan gertatu zen erretaulen eskariak, non, gauza ziurra dirudien aipatutako Tutera inguruko ertilariek ezin izango ziotela hainbeste eskakizuni erantzun. Corellan, esaterako, Aragoiko, Andaluziako eta Murtziako beste ertilari batzuk onartu behar izan ziren erretaulak egiteko ala apaintzeko.19 Gauza jakina da, Lesakako komentu batzuetan ere, laster aipatu beharko ditugu eragin handia izan zuten kanpoko maisu batzuen esku-hartzeak.
Agoizko San Migel parrokian, beste erretaula nagusi handi batek ordezkatu zuen Joan Antxietak 1584an hitzartu zuen erretaula; erretaula horretatik, bere tokian esan genuen bezala, taillatutako zenbait ohol gorde dira eguneko erretaularen idulki txikian, bankuan eta kaleetan. Eguneko erretaula nagusia 1745 eta 1748 bitartean eraikia da Jakako Juan Tornés eskulturagile eta erretaulagilearen eskutik. Bankuko lau mentsula handiengatik nabarmentzen den eraikuntza da, zeinaren gainetik altxatzen diren erretaularen bi solairuak, hiru kaleak eta atikoa artikulatzen dituen kapitel konposatuzko lau zutabe erraldoi kalostradunak. Kaleen artetik gehien ikusten dena zaindariaren baldakinoa duen erdikoa da.
Juan Tornés beraren lana, Agoitzekoaren oso antzekoa da, Irunberriko erretaula, 1748an egile ahazturen baten Errenazimentuko ikonografia baitaratzeko eraikitakoa.
Erriberriko merindadean eta XVIII. mendeko arkitekturari dagokionez, funtsezko atal gisa adierazi izan da lehendabizi, XVII. mendeko azken urteetan eta XVIII.aren lehen erdialdean Birjinari eskainitako ermitena, eta garai horretan eraikitako komentuak gainera.
Trantsizio aldi horretakoak dira beste zenbait erretaula:
- Caparrosoko nagusia,
- Larragakoa, Fermin Larrainzar, Iruñeko arkitektoak diseinaturikoa.
Lizarrako maisuek esku hartu zuten Erriberriko merindadeko erretauletan, esate baterako:
- Dionisio Bilodakoaren Sortzez Garbiarenean,
- Faltzesko Arrosarioarenean, Neoklasizismo alderako rococo estilo garbitu batean gainera,
-Erriberriko20 frantziskotarren Komentuko San Frantziskoren estigmatizazioaren erliebean, 1779an Lucas de Menak egindakoan. Aulkiteriak. Erriberriko merindadean bertako zenbait tokitan aulkiteria interesgarriak, erliebe ugari eta barroko aurreratuak, rococo alderakoak ere ikus daitezke: Mendigorrian, Uxuen, Caparroson eta abar.
Gipuzkoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elizak
Gipuzkoan XVIII. mendean oinplano berri gainean eraiki ziren elizak ez direla bost baino gehiago izan esan daiteke; hain zuzen ere, honako parrokia-elizak:
- Donostiako Santa Maria (1742),
- Andoaingo San Martin (1758),
- Eskoriatzakoa (1759),
- Pasai San Pedrokoa (1763),
- Loiolako Santutegia.
Aitzitik, ez dira gutxi churrigueresko eta rococo estilo berriaren arabera apaintzen diren atariak, koruak eta batez ere, erretaula berriak dituzten kaperak. Halakoa izan zen mende horretan arkitektura zibilak iritsi zuen garrantzia, non atal berezi bat mereziko baitu.
Loiolako San Inazioren Santutegia. Euskal Herriko eraikuntza barrokorik handiena eta, bertako arkitektoengan sortu zuen eraginagatik, inolako zalantzarik gabe garrantzizkoena ere badena, eliza aparta eta ikastetxe galant bat bere baitan dituen Loiolako San Inazioren Santutegia da.
Loiolako San Inazioren jaiotetxearen jabeak, 1681an, Alcaziñasko Markesak ziren; eta hauek Loiolako maiorazkoa zena ez zatikatzeko eta ez besterentzeko ardura zeukaten. Austriako Mariana anderea, Erregina Amak, josulagunak eraginda, inola ere, leku horretan santutegi handi bat eraikitzeko nahia agertu zienean baino ez zuten erabaki “saldu, ukoa egin eta delako etxe ohoragarriaren eskualdatzea, bere Maiorazkoarengandik bereiziz...”, beraren eskubideak erreginari emanaz, eta zenbait baldintzetan aipatu helburuarekin etxearen eta bere lurren Zaindaritza erreginarengana eskualdatuz.21
Konpainiaren Fundatzailearen jaiolekuan bertan eraikitako Santutegia izanik, ulertzekoa da Institutu bereko kideak izatea hainbat herrialdeetan, eta batez ere Indiak deritzanetan eraikin lanak ordaintzeko baliabideen bila ibiliko zirenak, eta Erroman bizi zen Joan Pablo Oliva, Nagusi Orokorra izatea, bere aginpide eta aholkuez, diseinuaren egilea nor izango zen eta zein eratara eta baldintzatan burutua izan behar zuen erabaki zuena.
Berniniren ikasle izan zen Carlo Fontana italiar arkitekto ospetsua arduratu zen eraikinaren planoak egiteaz, Santua jaio zeneko Dorretxea bere barrenean hartzeko, baina guztiz aske uzteko baldintzapean; baldintza hau ez zen bete. Fontanak, onartu eta Loiolara22 bidali ziren planoak diseinatu zituen, baina inoiz ez zen etorri, funtsezko aldaera batzuk eginez, bertako maisu sonatuen bidez burutu ziren lanak zuzentzera edo in situ gainbegiratzera.
Johannes Begrand josulagun flandestarrak zuzenduak izan ziren 1688an lur‑berdinketa eta zimenduak jartzeko lanak. Gidaritza-lanak, 1693an, Martin Zaldua euskal maisuak hartu zituen. Asteasun jaioa zen Zaldua (1654‑1726), Loiolako eraikuntza-lanetan denbora osoko maisu nagusi sartu zena zuzenean 1693an.23
Fontanaren planoetan, eraikinaren oinplanoak, hegoak zabalduriko arrano baten itxura iradokitzen du. Delako planoei lotzeko erantzukizuna zorrotza bazen ere, arkitekto italiarrak aurreikusi ez zituen gure herriko baldintza klimatikoek beharturik, zenbait aldaketa egin ziren.
Ikastetxearen eraikuntza ezkerreko hegaletik hasi zen,24 elizan lanean jarduten zen bitartean josulagun elkarte txiki batek lehenbailehen bertan jarri beharko baitzuen bizitzen.
Elizan, beronen erdiko biribilunea eraikitzen ari ziren eta baita eraztun itxurako habeartea ere –dirudienez, Martin Zalduaren zorioneko asmakuntza izan zen–, Fontanaren planoak aldaturik.
Lanen gidaritza 1719an Oiartzungo Sebastian Lekuonaren (1662‑1733)25 eskuetara pasa zenean, arazo larri bat agertu zitzaion honi elizaren egitura biribila, bere arku eta gangak eta arkupe zabalari heltzerakoan.
Orduan Salamancako katedraleko maisu nagusiari, Joakin Churriguera arkitektoari, deitu zitzaion kontseilu eske. Churriguerak egun batzuk igaro zituen Loiolan eta elizako arkuen arazoa konpontzeko bere aholkua erabakigarria izateaz gainera, arkupeko tinpanoari eman zitzaion benetako churriguereskoaren izaera zehaztu egin zuen, erdian armarria, bi aldeetan kalostrak, eta bertako taillagile askori eman zitzaion apainketa sakona zituela.
Diametroz 20 m eta eraztun itxurako habeartean 33,50 m-tara zabaldutako elizaren biribiluneko esparrua, marmol beltzeko zortzi arku ausartez mugatua dago, lau zabalagoak eta garaiagoak ardatz nagusietan, eta hauen artean txandaka, beste lau makurragoak eta estuagoak, denak ere friso dotore batez koroatzen direnak.
Bigarren solairua marmol argiagoko danbor zabal eta garai batek osatua da, gerra‑gaiez apainduriko frisoa duela zokaloan eta zortzi leihate berdin lurrin‑ontziz uztaiturikoak, dena marmolean landua.
Lekuona 1733an hil zenean, eraikuntza-lanetan Inazio Ibero (1694‑1766) azpeitiarrak ordezkatu zuen.26 Loiolako Santutegiko lehen maisuaren lanaz gain, Inazio Iberori esker ditugu eraikuntza eta erretauletako lan ugari eta garrantzizkoak. Berak eta bere seme Frantziskok egin zituzten “une hartako hirietako birmoldaketa eta eraikuntza hidrauliko hoberenen enkarguak, eta peritutza, tasatze eta lur‑neurketak bereganatu zituzten, eta baita probintzia osoko komunikabide bizien norabideen trazaketa ere”.27
Frantzisko Ibero (1725‑1795) Churrigueraren eraginarekiko bereziki sentikorra izan zen eta elizaren eraikuntza bere amaiera arte gidatu zuen. Linternako lanak egin ziren 1731 eta 1734 urte bitartean. Pinakulua errematatzen duen eta 65 m-tako garaierara iristen den gurutzea, 1735ean, urriak 25ean jarri zen.
Data horretatik abiatuta danborraren eta laranjaerdi-formakoaren apainketari heldu zitzaion, arrosa tankerako marmol landuzko pabiloi azpiak erregeen ezkutuez jantzi ziren eta Bertuteen alegiazko zortzi estatua handiz apaindu.
Aldareetako eta erretauletako lanei 1739an eman zitzaien hasiera.
Erretaula nagusia eta bi pulpituak Inazio Iberoren diseinuaren gainean eraiki ziren. Lau salomondar zutaberen titakadura lan fina (alde bakoitzeko bina, baina zeiharka jarreran jarrita), hirugingildun arkuak nitxoetan, margo ugaritako marmol bitxizko mosaiko horretako hainbeste eta hain finki landutako ale ugariek erakusten dute Iberotarrak Churriguerarekin izan zuten harremanaren eragina. Erdiko nitxoan 1758an jarri zen zaindariaren estatua, Frantzisko Bergara valentziar eskulturagilearen lan bikaina, ikusiko dugun bezala.
Gerora jarraituko zuen beste erretaula, aldare, sarrerako burdin hesi, aldareetako eta arkupeko estatuekin eta abar. Ikastetxea. Eraikinari dagokionez, eskuinaldeko hegala bukatu gabe gelditu zen, josulagunak 1773an Espainiatik boteak izan zirenean. Lanak, XIX. mendean zehar, geldialdi asko eginaz jarraitu ziren, eta 1885ean azken bultzada emanda, 1888an amaitu zen eraikuntza. Elizaren bikaintasun barrokoaren aldea handia da inguratzen duen Ikastetxearen soiltasun ia herreratarraren ondoan.
Erabaki ausarta izan zen baina asmatu egin zuen elizako Erretoreak, Fontanaren planoetan patiotarako izendatuak ziren bi leku zabaletan harrizko eskailerak(alde banatan bata) jartzeko erabiltzean. Beren eskailburuetan santu eta Aita Santuen estatua handiak jarri ziren gero. Harrizko eskailera dotore horiek, jangela aurrea, jangela, liburutegia, sakristiak eta hiru klaustroek edertasunez harrituta uzten duten multzoa osatzen dute, eta harmoniaren zentzua handitasun soil baten gustuarekin nola elkartu daitekeen erakusten. Otto Schubert‑ek “espainiar lur-azaleko josulagunen monumenturik distiratsuena” izendatu zuen.
Donostiako Santa Maria basilika. Gaurko Koruko Andre Mariaren basilikak hiri honetako parrokiarik zaharrenetarikoa dela dirudi. Dokumentuetan azaltzen denez, leku horretan Urgull mendiaren magalean, bat bestearen atzetik Birjina Mariari eskainitako elizak izan omen ziren, XII. mendetik hasita hiri honek nozitu zituen suteen ondorioz desagertuz joan zirenak, azkenekoak 1575ean eta 1688an Mota zeritzan gazteluko bolborategiko bi leherketen ondorioz. Koruko Andre Mariaren eta San Inazioren babespean 1728an sortutako Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarra bere zeruko zaindariari eliza berri bat eraiki beharrean gertatu zen.28
Lanak 1738an hasi ziren, diseinuaren begirunez klaustro gotikoa eta alboko etxeak bota beharrean gertatu zirelarik. Bere lehenengo arkitektoak, Pedro Inazio Lizardi29 eta Migel Salezan izan ziren eta hauek joan beharrean gertatu zirenez, Loiolako Santutegiko arkitektoaren seme Frantzisko Iberok ordezkatu zituen. Beronen eraikuntza 212.000 peso kosta zen eta ofizialki 1774an inauguratu zen.
Azaleran 2.773 m betetzen ditu. Barrutik baditu luzeran 55, 50 m eta 32,70 m zabaleran, eta 28 m garaieran (ganga jarraituraino eta 35 m laranjaerdi-formako loroiraino). Barruan 4.000 lagunentzako edukiera du. Barrokoa da bere estiloa, halakoxe rococo kutsua duena, atarian hobeto ikus daitekeenez.
Areto oinplanoa eta garaiera bereko hiru habearte dituena dugu, baina gangak gotikoak izaten jarraitzen dute, garaiera handiko pilastrez eutsitakoak, kapitelak kapitelen gainetan jarriaz disimulatzen saiatu ziren arren.
Barruan badira churriguereskotik eta rococotik hasi eta neoklasikora arte doazen kapera eta erretaulak. Multzo aberats eta harmoniatsua da horren ondorioa, eliza honi gipuzkoar hiriburuko elizarik ederren eta dotoreena izatearen sona eman zaio.
Andoaingo San Martin eliza. Indiano eskuzabal batek ordaindutako beste eraikin bat Andoaingo San Martin eliza dugu. Historia honen datu guztiak A. Manuel Lekuonak ikertu eta aztertuak dira.30 Andoainen jaioa zen Agustin Leitza eta Latijera, Peruko Erreinuko Kapitain Jeneralak, 1756an jada agindu zuen eta 1763ko abuztuaren 19an hil baino pixka bat lehenago bere testamentuan baieztatu, halaber, bere ondasunetako zati handi bat bere jaioterriaren aldeko beste eskaintzen artean, hiribilduko herri plaza eratzen zihoan lekuan aurrez aurre altxa behar zen parrokia berri baten eraikuntzarako erabilia izan zedila. Behar haina lur erosi zen eta A. Manuel Larramendi euskaralari sonatuaren kontseiluz, egitasmoaren diseinua eta obra, urte horietan Loiolako Santutegiaren lanen bukaera bere gain zuen Frantzisko Ibero maisuari eskatu zitzaion.
Badirudi arkitektoaren traza, Lucas Longak Elgoibarko elizan hartu zuen oinplano gurutze latindarrari jarraitzen zaiola, baina Andoainen Frantzisko Iberok, dorreaz gainera, bost tartetako arkupe luze bana erantsi zuen habeartearen luzeran.
Eliza berriaren eraikuntza 1759an hasi zen, Buruntza mendiko harrobiko harriez, eta 1770ean bukaturik zegoen jada. Frantzisko Iberorekin hargin* eta eskulangile-talde espezializatu handi batek esku hartu zuen, Frantzisko Azurmendi taillagilea jardun zelarik aldare nagusiko oskolari azken ukituak ematen eta Arrosarioko Andre Mariaren albokoa eraikitzen.
Karmengo Andre Mariaren beste albokoa egiteaz Frantzisko Ugartemendia arduratu zen, Azurmendi beraren diseinuaren gainean. Sortzez Garbiari eta San Agustini eskainitako beste alboetako bi, hurrenez hurren, Jose Inazio Lavi eta Ugartemendiaren diseinuaren arabera gauzatu ziren.
Arkitektura mailan emaitza sendo eta trinkoa da, eta bere barrokotasuna ez da barrunbean bilatu behar, apainketan eta kanpandorrearen estiloan baizik. Eraikinaren fatxada bete eta ataripea sortuz altxatzen den kanpandorrean alegia. Eliza 1770ean inauguratu zen, dorreari azken ukitua ematea besterik falta ez zenean.
Eskoriatzako San Pedro eliza. Beste behin ere, indiano eskuzabalen dirua izan zen, hondamen-zemaika zegoena ordezkatzeko, oinplano berrian eraiki behar izan zen Eskoriatzako elizaren gastuak ordaintzeko erabili zena. Hiribildu hau Calahorrako elizbarrutiari zegokionez, gotzaindegitik behin baimena ateraz gero, Martin Karrerak31 egin zuen 1759ko lehen hilabeteetan eliza honen diseinua, ziur asko egun horietan harremanetan zegoen Inazio Iberoren aholkuak entzun ondoren. Eliza berriaren sagaratze-meza ospa zitekeen 1762aren azken aldera jada, baina lanak ez ziren hamarkada horren amaiera arte bukatu.
Eliza. Ia ezin esan daiteke bere oinplanoa gurutze latindar erakoa denik, zeren eta bere besoak oso sakonera txikikoak baitira. Fajoi‑arku eta arku toralen euskarriak kapitel dorikoen pilastretan ezarriak dira. Elizak presbiterioa poligonala du, eta lau tarte, gurutzadura eta koroarena kontuan hartuz gero. Kanoi‑gangak ilargixkadunak dira eta aldare nagusiaren aurrea ertz‑gangaz estalia. Petxina gainetan atseden hartzen du gurutzadurakoak. Barrunbe honek ia ez du apainketarik.
Tenpluaren oinetan kokatua dagoen dorrea da XVIII. mendearen erdialdeko giroan gaudela sentiarazten diguna; bere egituran Elgoibar eta Andoaingo ereduei jarraitzen zaie, habeartearen paraleloan bi aldeetara arkupeak dituela.
Pasai Donibaneko eliza. Pasai Donibaneko parrokia-eliza da Gipuzkoan oinplano berrian eraikitako elizen adibide bakarretakoa. Jose Lizardiren plano bat txikiegia zelako eta Inazio Iberoren beste bat garestiegia zelako bazterrera utzita, egun haietan Tolosako Santa Mariaren kanpai-horma eta dorreetan ari zen Martin Karrerari deitzea erabaki zen azkenean. Eraikuntza-lanak 1763an hasi eta Martin Karrera 1768an hil zenez, lanak bere seme Manuel Martinek (1742‑1804) jarraitu eta amaitu zituen, 1774an.
Elizak, alderdi batzuetan Herriko eliza kolumnariaren eskema jarraitzen du:
- pilastraz eutsitako gurutze-gangak;
- garaiera bereko hiru habearte, erdikoa besteak baino zabalagoa;
- hiru tarte;
- presbiterioa;
- korua, oinetan;
- bitxia bada ere, baoak gutxi: bi leiho hegoaldean; beste batzuk gezilehio modura dorrearen aldetik, leiho bat koruan eta beste bat presbiterioaren saihetsetara.
Deigarria da barroko airea oraindik arnasten den garaian eraikitako eraikin honen soiltasun eta apaltasuna, esate baterako, bere garaikidea den Donostiako Santa Maria elizaren aldean.
Dorrea elizaren eranskina da eta egokiago datorkio kanpai-horma deitura, Martin Karrera bere diseinatzaileak esan zion moduan.
- Atariak
Euskal Herria XVIII. mendean ez zen nabarmendu eraikuntza berri ugaritan, ez nolabait ere, zabaltze, berriztatze eta lehendik egokitzapenetan zirenetan bezainbat. Egokitzapen eta osatze hauek azken batean, eliza atarietan gauzatu ziren, estilo berri baten eta gustu berri baten adierazpenak horretan sumatzen baititugu.
Hernaniko San Joan Bataiatzaileren ataria. Gipuzkoan, horren adibide garbi bat Martin Zalduak, 1707an, Loiolako eraikinean ari zen bitartean, Hernaniko San Joan Bataiatzailea parrokiarako diseinatu zuen fatxadan aurkituko dugu.
Fatxada angeluzuzen bat da, frontoi triangeluar bati eusten dioten bi pilastra handiz mugatua, eta hauts‑babes baten modura arku erraldoi batek baitaratua duena. Atearen gainean zaindariaren irudia duen horma-hobia dago; eta saihetsetan, zutabe bikoitzen tarteek San Joan Bataiatzailea eta San Pedroren irudiak hartzen dituzte barruan –dokumentuetan oso argi ez dagoen egileren batenak–, idulki garai batzuen gainetan. Horretan guztian bada atari platereskoen kutsurik, baina sumatzen da une hartako barrokotasun neurritsua ere: arkuarte eta pilastretan gai naturalistak apainketetan, lore eta hosto-sortak, mahats mordoak eta lurrinontzi lerronahasiak.
Oñatiko San Migelen ataria. Barrokotasun neurritsu horretan diseinatu zuen Martin Zalduak berak Oñatiko San Migelen ataria. Hernanikoak bezala, atari handi honek arku handi bat du buruan: baina hemen arkubarnera deigarri bat darama, kerubinez eta bolutaz guztiz estalirik.
Ez da erraza Asteasuko maisuaren egiletasuna zenbatekoa den erabakitzea, zeren eta atari galant hau burutzen igaro ziren hiru urteren buruan beste maisuen lankidetza eskatu baitzen, eta horma-hobietan jarritako irudiak eta apainketaren zati handi bat behintzat Juan Bautista Suso eskulturagileari agindu zitzaizkion, eta berehalako batean hitzartu zen elizaren erretaula nagusirako.
Azkoitiko Santa Maria elizako ataria. Arkupea, petrila eta atarirako lehen diseinua Jose Lizardik egina izan zen 1725ean, baina eraikuntza (Inazio Iberoren aldaketaren bategatik edo) ez zen bukatutzat eman Xabier Inazio Etxeberriaren zuzendaritzapean 1734ra arte.
Ataria aparteko multzoa da: nitxo handi baten irudikoa, elizaren kontrahormen artean sartuta, eta ordena erraldoiko bi pilastraz mugaturik.
Bere ezkerraldeari atxikirik doa arkupea, luzeran elizaren azkeneko bi tarteak beteaz, eta zutabe dorikoen gainean atseden hartuz erdi‑puntuko sei arku dituela.
Atariaren exedra basamentu garai batez osaturik dago eta honen gainean zutabe bikoitzak alboetan, Joan Bautista Mendizabal eibartar eskulturagileak beranduago landu zituen eskulturak barruan hartzen dituzten horma-hobiak hegaletan dituela. Erdian dagoen erdi‑puntuko arku batek ematen du elizarako sarbidea. Taulamenduaren gainean pitxerrez apainduriko apala. Kabujoiez ederturiko bost galloietako oskolak nitxo bat eskaintzen du erdikoan, Birjina zaindariarentzat.
Multzoak plastikotasun alaia duen arren, klasizismoko soiltasun kutsuak irauten duela esan daiteke.32
Gipuzkoako beste lekuetan hainbat atari zuhurxeago ikus daitezke, Zegamako parrokian gurutzadurakoa esate baterako, Inazio Iberok diseinatua.
Dorreak
Kanpaientzat eraiki ziren dorreak dira une hartako barrokoa ezkutatzen duen egitura arkitektonikoen beste kapitulu bat, funtsean eta unibertsalki kristaua zen gizartean esanahi bat zuen kanpaiak jotzeak, gaur egun herrialde askotan desagertua bada ere.
Urretxuko San Martin elizako dorrea. Jose Lizardi, Asteasuko maisuari zor zaio, Tours‑eko San Martin elizako kanpandorrearen azkeneko gorputzaren diseinua. Poligonozko oinplanoa, angeluetan pilastrak, eta ia apaingarririk gabea da, kupula buruz eta baita ere buruduna den kupulatxo batez estalia dago, 1720 eta 1724 bitartean egina da.
Bergarako San Pedro elizako dorrea. Urretxukoaren estilo berekoa da Bergarako San Pedrorena (1737‑1743) eta goitik beheraino arkupeko dorre hau Jose Lizardi berak diseinaturikoa da eta kupula burudunen aldeko zaletasun berdintsua agertzen zaio, baina oraingoan barrokotasuna nabarmendu egin zuen, frisoen gainetan plakak sarriago, erlaitzetan zabalera handiagoko eta hutsarte eta konkorren txandakatze handiagoko edergarri ugarien bidez, horrela argi-itzalen jokoa areagotuz.
Zestoako Andre Maria Birjinaren Jaiotza elizako dorrea. Zestoako dorrean (1735‑1738), Jose Lizardik aurreko dorreen ezaugarri berdinak erakutsi zituen, dorrearen oinarri angeluzuzeneko oinplanotik kanpaien gorputzaren oinplano karraturako igarobidean irtenbide egokiak aurkituz eta barrokotasun zuhur berari eutsiz; beronen edertasuna goraipatu egin zuen Loiolako maisu nagusi ospetsua zen Inazio Iberok.33
Elgoibarko San Bartolome elizako dorrea. Inazio Ibero eta honen seme Frantziskori zor diegu Elgoibarko San Bartolome parrokiako dorrea, goialdeko zatia bederen, kanpaien multzoa, alegia; bi maisuek sinaturiko barrokotasun eder eta lirain honi buruzko dokumentu irudidun interesgarriak eta zehatzak gelditu zaizkigu.34
Andoaingo San Martin dorrea. Lehenago ere aipatu dugu, elizaren fatxadan bertan, Frantzisko Iberok eraikitako Andoaingo kanpandorrea. Elizaren sarrerari aterpea egiten dion dorrearen kokamen honek nortasuna ematen dio eraikinari. Multzoaren batasuna simetrikoa areagotu egiten du, elizaren fatxada zabalera nabarmenduz. Honen barrokotasuna bere edergarri xehe eta oparoetan dago. Eraikin-masak landare moduko osagaiez apainduak dira, eta eraikin-lana estaltzen duen laranjaerdi-formako abiagunea harrizko loroi handiek inguratzen dute. Kupulatxoari ere eransten zaio osagairik, kiribildurak eta loroi ñimiñoak. Hau eta erdi‑puntuko arkuak koroatzen dituen zatituriko frontoi bakar batek eta beste xehetasun batzuk alaitzen dute eliza honen kanpoaldeko multzoa, ia kutsu rococoz.
Frantzisko Iberoren beste dorre batzuk
- Ia antzeko gauzak esan daitezke Usurbilgo Salbatore parrokia-elizako dorrerako arkitekto berak diseinatu zuen kanpandorreaz, kupularen abiagunean kalostra eder batez jantzi zuen horretaz (1761‑1764).
- Hondarribiko Jasokundeko parrokia-elizako dorreak ere osagai lerronahasi ugari agertzen du (1764‑68).
- Frantzisko Ibero berak diseinaturiko Hernani, Gaztelu eta Ordiziako dorreek, aldiz, bestelako estilo bat dute nabarmen, trinkoagoa eta soilagoa, azpeitiar maisu iaioa, gustu neoklasikoaren argitasun eta xumetasunarekiko sentikorrago izaten hasia balitz bezala.
Neoklasikorantz garatuz
Hain zuzen ere, Gipuzkoako dorreen ardura kronologikoak erakuts diezaguke garapen estilistikoa, barroko churriguereskotik neoklasikoa aldarrikatzen duen egitura soilen alderakoa.
Ibarrako San Bartolome elizako dorrea. Hala, Ibarrako elizarako Martin Karrerak diseinaturiko kanpandorreak (1761‑70), adibidez, Iberoren dorreekin kidetasun garbia du. Eliz aurrea dorrearen eredu bera da, baina hemen arkupeak ez doaz habeartearekin paraleloan.
Karreraren ardura bere fatxadaren aurrekotasuna sendotzea da, elizpearen estalguneko itzalak aurrearen goieneko horma-atalen lautasunarekin kontrastea bilatuz, arkupearekin batasun estua osatzen duten hegalen bidez.
Erdiko balkoiaren gainean zutasuna azpimarratzen duen biribil-formako baoarengatik bereizten da Iberotarrengandik eta apaingarrien soiltasungatik eta kanpaien multzoa edertzen eta mugatzen duten pitxarren berdintasun eta bikaintasunagatik, halaber.
Tolosako Santa Maria elizako dorrea. Hala ere, Martin Karrerak barrokoaren aldeko izaten jarraituko du kanpai‑horman, alboetan bi kanpai multzo dituela koroatu baitzuen Tolosako Santa Mariaren fatxada galant eta biluzia.
- Erretaulak
Baina ez da zalantzarik, elizetako erretauletan azaltzen dela, luze eta zabal, barrokoaren espiritu askea; beharbada, une honetako zaletasunak eragiten duen gehiegikeria formala eta apainketa birtuala harriaren taillan baino errazago gertatzen delako zuraren taillan.
- Sebastian Lekuona
Pasai Donibaneko San Joanen erretaula nagusia. Sebastian Lekuonari agindu zitzaion erretaula hau lantzeko, Loiolako eraikinean maisu nagusi ziharduen bitartean.
Gorputz bakarrekoa da, bankuarekin eta biribileko errematea gorputzaren neurri berekoa duela. Alboetako kaleetan, idulkiko kerubin buruez ederturiko mentsula handien gainetan eta horma-hobiak saihetsetan dituela, salomondar bi zutabe handi zutitzen dira. Euskarri hauek, orbel eta mahats mordo gizenez nahaspilatzen diren hamaika zuztarrez inguraturik daude. Horma-hobietako hiru arkuak ohiko erdi‑puntukoak dira, sakonera txikiz baina edergarri ugariz egin eta eutsiak.
Zaindariaren irudia, alboetako Pedro eta Paulo Santuenak eta goieneko mailako San Mikel Goiaingeruaren taillak Felipe Arizmendik eginak dira, gerora oroitaraziko dugun bezala.
Oiartzungo San Estebanen erretaula. Bere jaioterria zen Oiartzungo parrokiako hiru erretaula Sebastian Lekuona berari esker ditugunak: Gurutziltzaturiko Kristori, eta Loiolako Inaziori zein Xabierko Frantziskori eskainiak (1721).
Hiru ale hauek ia egitura bera eta oso antzeko apaingarriak dituzte, arku hirugingilaren azpian dagoen Gurutzeak izan ezik. Neurri txikikoen erakoa da, kupulako danbor kalostraren azpian osaturiko ilargixkekin oso egoki lotzen dena. Hemen ere, arku batek erdiratzen du erdiko horma-hobia,salomondar zutabeekin.
Inazio Ibero. Bikaina da Inazio Iberoren erretaulen emaitza, eta historialariarentzat garrantzizkoa da azpeitiar maisu handiaren aurrerabidea ezagutzea, egiturazko eta klasizismoko zorroztasun batetik hasi eta ia gehiegizkoa den Loiolako erretaula nagusi barroko eta rococo arterainokoa.
Azpeitiko Sortzez Garbiaren erretaula nagusia (1737). Hiru kale ditu, erdikoa tenpletearentzat, solairu bakarrekoa eta saihetsetakoak bi solairutakoak, irudientzat horma-hobiak dituztela, eta landarez jositako bost kiribileko salomondar zutabeak igotzen dira, churrigueresko zentzu oso nabarmena dutela.
Loiolako Santutegiko erretaula nagusia. Aipatu berria dugun eta M. Isabel Astiazarainen ikerketen ondoren zein egilerena den zalantzan jartzen ez den Loiolako Santutegiko erretaula nagusia, oso litekeena da Azpeitiko erretaularen garaikidea edo lehenagokoa izatea, agian.35
Harritzekoa ere bada, baina badirudi hurrengo erretaulen eskarietan –Azkoitiko (1742) eta Tolosako (1744) Klaratarrentzat– Iberok segurtasunez egiten duela rococo aldera:
- erretaula‑oskola hautatzen du,
- salomondar zutabeak alde batera uzten ditu,
- apaingarrietan neurritsuagoa da, aurreko erretauletan irtenegia eta handiegia izan baitzen.
Fermin Larrainzar. Urte horietan Iraurgiko haranetik, Goierrikora igarotzen bagara, erretaula barrokoetan ale ugari topatuko dugu.
Lazkaoko erretaula zistertarra. “Langintza anitzekoa, arkitekto, eskulturagile, mihiztatzaile eta arotz”36, halaxe sinatzen zuen Fermin Larrainzar nafar maisuari esker dituzte Lazkaoko Santa Anaren Zistertar Errekoletoen komentuko erretaula nagusia eta alboetakoak, 1714an Iruñeko elizbarrutiko ikuskatzailearen bisita ondoren hitzarturiko lanak. Erretaula honek, 1718ra baino lehen eraikitzen hasi ez zen honek, baditu idulkia, hiru kaletan banaturiko gorputz bakar bat, banku garaia, suge ildasketako lau zutabe erraldoiez mugaturik, eta elizaren burualdeari egokitzen zaion zirkuluerdi-formako profila duen atikoa. Inazio Zendoiak tramankulu hau xehetasun guztiz deskribatu ondoren, lotura kronologikorik eza ikusten du, une hartakoxea zen apaingarrien aberastasun ugariaren eta ordurako erabiltzen ez ziren ildaska uhintsuak zituzten zutabe bihurrikatuen erabileraren artean.37
- Joan Antonio Iparragirre
Idiazabalgo San Migelen erretaulak. Idiazabalgo San Migel parrokian arte gaietan arduraduna zen Joan Antonio Iparragirre maisua, arkitekto eta taillagilea ere badena, Idiazabalen jaioa bazen ere, Seguran bizi zena. Berarekin egin zen 1734ko abenduan Familia Santuaren alboko erretaularen hitzarmena eta bi urte beranduago, erdiko nitxoan San Inazioren irudia eta nitxo apalagoetan Borjako Frantziskoren eta Xabierko Frantziskoren mukuluak” eduki beharko zuen beste berdin bat eskatu zitzaion. Astigarretako San Martinen erretaula nagusia. Iparragirrek bere ardurapean 1745an hartu zuen. Haren arkitektura gerora berriztatua izan zenez, ezin jakin daiteke une hartako churriguereskorako zaletasuna zein mailatan bereganatu zuen.
Frantzisko Ibero. Frantzisko Ibero arkitektoak erretaula asko ditu bere eskuei esker eginak, bere aita Inazioren aldean. Aizarnako Jasokundeko erretaulak. Aizarnako elizaren alboetako erretaulak eskatu zizkioten 1751ean, bata Arrosarioko Amari eskainia eta San Inaziori bestea. Egitura ahur samarra duten aleak dira, lau mentsuletako basamentu baten gainean lau zutabezko gorputz bat, eta gainean atikoa osatzen dutenak. Apainketak, xaflen, buru hegodunen, loreen eta fruituen bidez estaltzen du zoru guztia.
Azkoitiko Klaratarren erretaulak. Hamar urte beranduago diseinatu zituen, halaber, Azkoitiko Klaratarren alboko erretaulak, bere aitak ordurako diseinatua zuen erretaula nagusiaren ondoan. Aitaren lanarekin alderatuta, barrokotasun oso aurreratua baten ausardia adierazten dute Frantziskoren erretaulek, horma lau bati atxikitzean, zeiharka ebakitako erlaitz gainetan kokatuta dauden zutabez markaturiko bere erdiko kalea aurreratzen du erretaulen egitura irtenak. Taulamendua egitura berari egokitzen zaio.
Beste zenbait erretaula. Begien bistakoa da hauetan eta Eibarko San Andres parrokiarako diseinatu zuen alboko erretaulan (c. 1765), Frantzisko Iberok sentikor jarraitzen duela plastika churriguereskoarekin.
Beste zenbaitetan, bere Lizartzako Santa Katalina elizako erretaula nagusiaren azterketan, esate baterako, xumetasun klasiko alderako aldaketa usnatuko balu bezala, arruntasun eta xumetasun handiagoa eta hostotza apaingarri gutxiago aholkatzen ditu.38
Bizkaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkaian churrigueresko erako eliza askorik ez da. Mende honetan bizkaitar arkitekturak eskaintzen duena, batez ere, hauxe da: jarraibide baten erakustea, esperimentatzeko ausardiarik eza eta zaharkitutako estalkiekiko leialtasun itsua; fantasia sortzaileaz hitz egitera bultzatuko gaituen ezer ez, alegia.39
Lekeitioko San Jose eliza. XVIII. mendearen lehen herenean bukatu zen Lekeitioko San Jose eliza (Josulagunen Antzinakoa); aurreko atalean hitz egin dugu bere eraikuntzaz. Gaur egun ere 1680an sortu zenean zuen estilo soil bera du; baina litekeena da bere ataria, bere apaindutako markoa eta bere frontoi oker zatitua eta guzti, Loiolako Santutegiko arkitektoek eginiko aldaketaren bat izatea.
Durangoko Santa Anaren eliza. Durangon Uribarriko Santa Mariaren eta San Agustin komentuaren arteko bilketa bat da Santa Anaren eliza (1720), Lazaro Laincerak40 egindako lan honetan apaingarrien biluztasuna gailentzen delarik.
Ezkerraldeko (Somorrostroko) San Joan eliza. Abangoardiari mendearen erdialde hartan zitzaion erresistentziaren froga bera da Somorrostroko San Joanen hau, bere piramidezko dorre eta gurutzadura gotiko konkordun estalkiarekin.
Bilboko San Nikolas eliza. Lehenago jardun dugun bezala, espazioaren barroko italieratzaile ikusmolde bakarra Inazio Iberok ekarri zuen 1743an Bilboko San Nikolas elizara. Hondamenean zegoelako goitik behera botatako aurreko eliza baten esparrua bera betetzen du. Bertako harginekin eman zitzaion hasiera 1743ko egitasmoaren eraikuntzari, Antonio de la Vega menditar maisuaren gidaritzapean, eta ez zen bukatutzat jo mendearen azken urteetara bitartean, eliz ospakizunen hasiera 1756koa bada ere.
Eliza. Karratu perfektu bat da oinplanoan eta erantsita du presbiterioa. Karratu hau beste karratu handiago batean sartuta gelditzen da, elkartzen diren bi esparru angeluzuzen sorraraziz, burualdean sakristia osatzeko eta oinetan aparteko bi kapera antolatzeko. Eremu oktogonal edo biribilaren itxura ematen diote lau exedrek, karratua nagusitzen zaiolarik elizari.
Ftxadanan, Elgoibarko dorrearen antzeko diren bi dorre zutitzen zaizkio alde banatan. Fatxadaren horizontaltasun ukitu gaitza leundu egiten dute dorreek eta kanpai-hormak. Eliza bilbotar honen barrunbeak Santa Inesen eliza erromatarraren oroimena ekartzen du gogora; baina, badira Loiolako frontoiaren oroitzapenak ere atari artikulatuan, eta gotikoarenak, dorreen sarbide zorrotzetan.
Balmasedako San Seberino eliza. Lehen aipatu dugun Lazaro Lainceraren diseinua (1728) duen San Seberino elizako dorrearen aipamena egitea ere komeni da.
Hargintzan aditua zen Laincera, eta zenbait eraikin-lanetan Martin Zalduarekin batera esku hartu zuen Euskal Herrian: Azpeitian –normalean hemen bizi izaten baitzen–, Berritzen, Elgoibarren eta abar. Urretxuko elizako dorrearen diseinua egin zuen, gerora Lizardiren diseinuak ordezkatu zuena, eta 1717an Zumarragako elizaren dorrea diseinatu zuen, halaber.41
Bizkaiko erretaulen diseinatze eta eraikitze barroko churriguereskoari dagokionez, eskultura lanei buruz bereziki hitz egingo dugunaz gain, nahikoa bekigu berriro ere Julen Zorrozuak Bizkaiko erretaula barrokoari buruzko ikerketa sakon eta oso dokumentuari lotzea.
Araba
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gasteizko San Frantzisko komentua. Arabar lurraldean XVII. mendearen azkenean, barrokoa bere apaingarrietan aldirik oparoenera iritsi zenean, Gasteizko San Frantzisko komentua eta eliza izan ziren egin zirenetan lanik behinena, historiaren eta artearen distira zenbait mendez bizi ondoren, erabateko hondamendian amaitu zen lan itzela.
Komentuak XIII. mendeko klaustro polit bat zuen eta eliza berebiziko tenplu gotikoa zen, zortzi tartetako habearte bakarrekoa; beroni XVI. mendean arkupea eta zenbait kapera erantsi zitzaizkion. Eliza, XVI. mendearen inguruan, churrigueresko gustuko igeltsuzko apainketa arranditsu batez jantzi zen guztiz, gangak izan ezik; honen idatzizko dokumentuak eta argazkiak ugari dira. Delako desamortizazioa zela eta, 1835ean bere gainbehera hasia zenez, 1930ean multzo osoa goitik behera eraitsi zen.42
Honen estilo eta garai berekoak dira:
- Santa Mariaren kolegio‑elizako sakristia eta
- San Pedro parrokiako dorrea.
- Arabako Lautada
Arabako Lautadakoetan, esan daiteke, oinplano berriko elizarik ez zela aldi honetan eraiki.
Gangaren batzuk trazerietan eraldatu egin ziren, are konplexuagoak bihurtuz.
Eraiki zirenen artean:
- arkupeak, esaterako, Inazio Ibero maisuaren eskuz egindako Aguraingo San Joan elizakoak,
- atariak, Ilarduiako San Migel elizakoak,
- koruak, Migel Salezanen eskuz egindako Narbaxako San Esteban elizakoak,
- sakristiak eta kanpandorreak.
Gustuaren aldaketa adierazten duen testigantza da dena.
Erretaulak eraikitzen. Berrikuntza gehiago antzematen da erretaulen arkitekturan, hementxe hedatu baitzen batez ere rococo estiloa.
Eliza askotako erretauletan oraingoan asko dira arrosetak, zuztarrak, lore uztaiak, aingeruak, xaflak eta ildaskaturiko zutabeen fusteak, horma‑hobi tontorrak eta irudien oinazpikoak estaltzen dituzten oihal zintzilikariak.
Alor horretan izen berezia bereganatu zuen Joan Bautista Jauregik, Gasteizen eta Arabako beste lekuetan erretaula asko diseinatu zituen ertilariak.
- Arabako Errioxa
Gauza berak esan daitezke XVIII. mendeko Arabako Errioxaz, eraikin-lan batzuk amaitu eta hondatuak ziren beste batzuk konponduko baitziren:
- Oinplano angeluzuzen baten gainean zutitutako Oioneko Santa Maria eliza eraikin berria da, zirkuluerdi-formako absidea eta ilargixka-ganga duena.
- Kripango San Joan Bataiatzailea parrokian ere estali zen XVIII. mendean, ilargixkadun estalkia esferaerdi-formako kupulaz (1774‑1788).
- Mañuetako Antigoako Andre Mariaren elizan eta Santa Maria Morenaren elizan, halaber, kupulaz estali ziren gurutzadurak.
- Eltziegoko San Andres parrokiako zenbait kaperatan erretaula rococoak eraiki ziren.
- oinplano oktogonalaren gainean eraiki zen Plazako Andre Mariaren ermita eta esferaerdi-formako gangaz estali, Eltziegokoa ere.
Trebiñu‑Albaita eta Kanpezu
Trebiñu‑Albaita eta Kanpezu aldean ere ez zitzaion sarrera horren aisa eman barroko apainari.
Trebiñuko San Pedro eliza honen ganga hiru euskal harginek jasotakoa zen 1700ean.43
- bikaina da kanpaientzako dorrea, Jose Elejalde Axpeko arkitekto apartak diseinatu eta eraikitzen hasi zena (1774).
- kupula eta linterna beranduago Joan Antonio Etxeberriak eraiki zituen, 1790ean.
Dorreak. Eskualde horretan asko dira XVIII. mendeko dorreak eta kanpai-hormak.
- Arrietako dorrea. Arrietako dorre lirainaren goieneko gorputzak, gar‑irudiz, esferaz eta idi-begi ugariz apainduak, Jose Elejalde beraren eskuz eginak dira (1775).
- Albaitako dorrea. Eskoriatzako Joan Zubia maisuak diseinua egin eta Gatzagan bizi zen Joakin Elejaldek eraiki zuen.
- Paiuetako dorrea. Joan Zubiak berak diseinatua da eta Eskoriatzako Jose Elejaldek eraikia.
Bertako eta kanpoko eskulturagileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esan liteke urte horietan zehar (1650‑1730) –arrazoiez idatzi zuen Velez Chaurrik– “Euskal Herrian eskulturaren gainbeherarik gordinenean aurkitzen garela”.44 Ez da erraza zehatz‑mehatz adierazten Euskal Herriko eliza barrokoetako imajinen ekarpen ugaria ez ote zen, ugazaben, kofradien eta mezenasen aldetik, bertako maisuengan nahi zen kalitaterako beharrezkoa zen mailarik ez zela ematen-eta, horren kontzientzia hartze baten ondorioa. Garbi dago historialariarentzat Antxietaren jeinuak ondorengo belaunaldietan ertilari on askorengan arrastoa utzi izan bazuen ere, eta Gregorio Fernandezen artelan eredugarriek bere garaikide euskaldun batzuengan fantasia sortzailea ugaldu, lorratz distiratsu hau urte gutxiren buruan itzaliz joan zela. Ia ezin aurki dezakegu, XVII. mendearen bigarren erdian, lanean ari ziren maisuen artean kanpoko lantegietatik ez datorren izenik, inola ere ez behintzat Salvador Carmona edo Juan Pascual de Menaren talentu sortzailearen ondoan neur zitekeenik. Gure ustez, bertako maisuetan talentu pobreziaren kontzientzia izan bazen herritik kanpora bilatzera bultza zituena, ugazaba eta mezenasak imajinetako eskakizun naturala asetzeko gai ziren ertilariak, bidezkoa da gure aipamena horietatik hastea.
Kanpoko eskulturagile batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sierratarrak. Euskal Herrian XVIII. mendearen bigarren erdian egin ziren artelanetan, Medina de Riosecon kokatu zen Sierratarren familiaren esku hartzea nahikoa aztertu izan da.45 Tomas de Sierrak sortutako lantegia zen, bera hil ondoren, bere semeek eraman zutena.46 Litekeena bezala pentsatu izan da Anaia Jazinto Sierra lantegiko bere laguntzaile, Frantzisko, Tomas, Jose eta Pedroren anaitzakoa zela eta dokumentuetan saiatu zirela Gaztelan eraikitako erretaula askotan bere esku hartzea –bakarka nahiz taldean– nolakoa izan zen bereizten.
Sierratarren Segurako eta Oñatiko erretaulei dagokionez, arrazoia begien bistakoa da, Frantziskotarren ordenako Segoviako Ayllon‑go komentuan bizi zen Anaia Jazinto Sierra eskultura-maisuaren ordena berekoak baitziren komentuko erretaula hauek. Segurako Sortzez Garbiaren komentuko erretaula. Anaia Jazintori 1742 eta 1745 urte bitarte horretarako deitu zitzaion Segurako Sortzez Garbiaren komentuko erretaula egitera eta eraikuntza-lanak, zatirik handienean, komentu horretan kide ziren Lardizabal familiako bi lekaimek ordainduak izan ziren, Segurako parrokiako erretaula nagusiaren emaile eskuzabala ere izan zen Martin Lardizabalen arrebak, hain zuzen ere.
Anaia Jazintok berak egina izan behar du, inola ere, egitura handi honen diseinua –bankua eta ordena erraldoiko zutabeak dituzten hiru kale–,47 Maria Birjinaren eta frantziskotarren Ordenaren ohorez programa ikonografiko zabal bat eskatzen zuena: Birjinaren istorioak bankuan; Sortzez Garbia zaindari moduan, Hungariako Santa Isabel eta Portugaleko Santa Isabel lagun dituela; goragoko mailan San Joan Sahagunekoa eta Santa Klararen irudiak, amaieran Birjinaren Koroatzea duela; eta alboetan San Joan Kapistranokoa eta San Paskual Bailon. Eskulturen zerrenda osatzeko erants ditzagun alboetako erretauletan dauden San Frantzisko eta San Antonio Paduakoaren estatuak.
Arruntena da halako multzo konplexuez arduratzen zen lantegi bat izatean, kalitaterik oneneko lanak lantegi-buruen zeregina zela pentsatzea. Oraingo honetan Gaztelan eginiko lan dokumentuetan ahaidetasun estilistikoarengatik, Inazio Zendoiaren iritziz, Sortzez Garbiaren eta Hungariako Santa Isabelen irudiak lantegi-buru gorenak, Anaia Jazinto Sierrak, eginikotzat hartzea da arrazoizkoena.48
Manuel Martin Hontañon. Kanpoko beste ertilari bat aipatuko dugu orain, jaiotzez Gaztelakoa (Burgoskoa), Manuel Martin Hontañon eskulturagilea.
Segurako Sortzez Garbiaren komentuko erretaulak. Manuel Martin eliza bereko alboetakoen irudiez arduratu zen, 1754an Jose Joakin Arizaga eta Joan Antonio Iriarte maisuak hitzartu zirelarik eraikuntza horretarako.
Alboetako erretauletan, beren erdiko nitxoetan, adierazkortasun bikaineko aurpegiak dituzte eta seguruenik aldare nagusiko irudirik hoberenak taillatu zituenaren lanak dira –San Frantzisko batean eta San Antonioren irudiak bestean–, baina horiek salbuetsiz gero, gainerako eskulturek ez dute halako kalitate artistikorik.
Oñatiko Bidaurreta komentuko erretaula. Frantziskotar ertilariek “an echo un prodixio” gogoan hartuta, Oñatiko Bidaurreta komentuko Lekaime Frantziskotarrak beren esku-hartze bat eskatu zuten erretaularako. Erretaula berri hau 1751‑1753 hirurtekoan egina izan zen, aipaturiko Segoviako komentuan bizi ziren Anaia Jazinto Sierra eta Anaia Esteban Lopez bi fraideen zuzendaritzapean.
Horien programa ikonografikoa zeharo zabala da: bankuan, lau ebanjelarien irudiak erliebean eta Kristoren Haurtzaroko eszenak; lehen gorputzean, San Agustin, San Frantzisko, San Jose, San Joan Ebanjelaria, Santa Klara eta San Antonio; bigarren gorputzean, Birjinaren gurasoak; goieneko zatian, Mariaren Koroatzea eta Eliz Gurasoak.
Badirudi Anaia Jazintoren anaien ardurapean egon zela lan hau. Erretaularen erdian balkoi modura zintzilikatua eta aingeru handiez koroaturik dagoen Birjinaren ganbaratxoa bereziki bitxia eta interesgarria gertatzen da. Urreztatu eta polikromiaz jantzitako eskulturak gailentzen dira polikromiaz jantzi gabeko mazoneriaren gainean.
Joan Antonio Hontañon kantabriar ertilaria Pedro de Borjesekin batera aritu zen:
- Amorotoko Arrosarioko Andre Mariaren erretaulan (1737‑38),
- Elorrioko Sortzez Garbiaren erretaulan, bertako irudiez Elorrioko Joan Munar arduratu zelarik (1754‑58).
Ramon de Solar Santoñakoa:
- San Joan zein San Kosme eta San Damianen irudiak eta Gordexolako erretaula nagusian Gurutze bat taillatu zituen (1753‑55),
- Zornotzako erretaula handiko eskulturetan ere esku hartu zuen.
Manuel de Acebo. Jaiotzez Arnuerokoa baina Bilbon bizi zen beste kantabriar honek, Gamiz‑Fikako Santo Kristoren ermitan utzi zuen lanen bat (1785).
Pascual de Mena. Donostiako Santa Mariaren basilikan, Pascual de Menaren gubiari eskaini zitzaion Familia Sagaratuaren aldarea. Robert Michel. Robert Michel frantziar honengana jo zen, Lepantoko garaipena zela eta, mirari bat konta zezakeen erliebea tailla dezan.
Caetano Pace. Munduan zehar sakabanaturik zebiltzan josulagunek Loiolako Santutegiaren arkitektura eta arte-ekimena garai hartan haiek eginikotzat jotzen zutena, bistakoa da ezagutzen zituzten ertilari onenak esku hartu zezaten nahi izatea. Eta beroiengana jo zuten, zalantza handirik gabe, eraikin handiaren imajinagintza eta apainketa osatzeko.
Izen oneko eskulturagile erromatarrari deitu zitzaion, Caetano Paceri, Portugalen lan batzuk bazituela eta, egokiera horri helduz, Aguraingo harri zuriz landu zezan basilikako arkupean erromesari arrera eginez elizarako sarrerako ate handi nagusiaren gainean dagoen San Inazioren estatua.
Eskulturagile berak, elizaren barruko aldetik, kupularen abiapuntuan kokaturik dauden Bertuteen zortzi estatua handiak lantzeko erantzukizuna hartu zuen.
Migel del Mazo. Beste estatuagile maisu bati, Migel del Mazo santandertarrari esker eginak dira santutegian bertan arkupeko nitxoetan jarri ziren Xabierko Frantzisko, Borjako Frantzisko, Kostkako Estanislao eta Luis Gonzaga josulagun santuen eskulturak, hil berria zen Caetano Pacek eginiko diseinua jarraituz berak landu zituenak (1738‑39).
Frantzisko Bergara Bartual. Loiolako basilika handiaren eder lanetan lagundu zuen beste eskulturagileetako bat izan zen Frantzisko Bergara Bartual, 49 Erroman egin zituen bere lanen batzuengatik izen ona harturik, batez ere, Vatikanoko basilikan habearte nagusian miretsi daitekeen Alkantarako San Pedroren estatua erraldoiagatik agindu zitzaion Loiolako erretaula nagusiko erdiko nitxoa betetzen duen San Inazioren estatua. Valentziar eskulturagile bikain honek eskultura barroko eder honen eredua egin zuen, benetako berniniar mugimenduaz eta rococo graziaz jantziz; baina, berau urtutako eta zizelaturiko zilar xaflan lantzea Giuseppe Agricola –Bauer izeneko ertilari baten italierako izena– erromatar lantegiaren ardura izan zen. Estatua Loiolara 1758an iritsi zen.
Tomas de Gorozollo. Bestalde, Azpeitiko Soreasuko San Sebastian parrokian ere kanpoko ertilari batengana jo zen, Tomas Gorozollo eskulturagilearengana, alboko erretaulako Borjako Frantzisko, Luis Gonzaga eta Kostkako Estanislao Santuen irudiak egiteko. Erdiko horma-hobian, urte batzuk lehenago egindako San Inazioren irudi bat jarri zen.
Tomas Gargollo. Inazio Iberok diseinatu, eta Frantzisko Inazio Azpiazu azkoitiar maisuak egin zuen Tolosako Santa Klararen komentuko erretaularako Tomas Gargolloren imajinak hitzartu ziren, eta Tolosan (1744) bizi bazen ere, Trasmieran, Meruelo bailarakoa zen honek urtebete baino gehixeagoan egin zuen bere betebeharra erretaula bete-beterik utzi zuten hainbat neurritako 22 mukulurekin.50
Santiago Marsili. Gure begirunea eta esker ona merezi duten lanak Euskal Herrian egin zituen beste kanpoko ertilari italiar bat Santiago Martini da; bertan bizitzera etorria dirudi, urte luzeetan Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat lekutan bizi zela agertzen baita. Eskultura ugari egin zuen Marsilik, XVIII. mendeko hirurogeita hamargarren hamarkadan, Amasa eta Abaltzisketako erretauletarako. Inazio Zendoiak eta Julen Zorrozuak dokumentu ugariz bereziki jantzi dituzte hauek eta, merezi duenez, eskulturagile honen barrokoarekiko etengabeko leialtasuna eta bere lanen bikaintasuna azpimarratu dituzte.
Bistakoa da Berniniren eskulturak ongi ezagutzen zituela, aipatutako erretauletako nitxoak betetzen dituzten santuen irudiak, izan ere, agertzen duten mugimendu eta bizitasunagatik, italiar maisu handiaren estiloa ekartzen dute gogora: tolesdura hanpurutsuen astintzearen atzean eta kontraposto apur batez anatomia ezkutatzeko iaiotasun bera, adierazpen plastiko orekaturako gaitasun handi bat erakutsiz.
Marsili 1772an ere hitzartu zen, Billabonan bizi zenean, Andoaingo –horren eraikuntzaz lehen aritu gara– San Martin elizan alboko irudiak taillatzeko. Lau dira zaindari estatua handiak –Arrosarioko eta Karmengo Ama Birjinak, Sortzez Garbia eta San Agustin– “bikainak egituraz –dio Manuel Lekuonak– nahiz eta ez hainbat espresioetan, graziarik falta ez zaien dozena bat baino gehiago irudi txikiez gain, erlaitz eta koska gainetan aingeru handiak...”.
Pedro Ramirez de Arellano. Ez da ahantzi behar Tafallako eskualdean Aragoiko ertilarien ekarpena ere, besteak beste, Pedro Ramirez de Arellano eskulturagilearena, bere bizitzako azken urteetan (1766‑1771) Azkoienko parrokiako erretaularen ikonografia, Ante Portam Latinam San Joanen historia eta lau apostoluren eskultura ederrak landu eta zuzendu zituena, Zaragozako Pilareko Amaren Kapera Santuan egin zuen lanagatik sonatua den eskulturagile honen lanik onentzat har daitekeen multzoa delarik.51
Carmonaren elkartea. Faltzeseko San Joan Ebanjelaria parrokiako alboko kaperetarako Madriletik inportaturiko zenbait estatua ere aipa dezakegu, denen artetik Sortzez Garbiarena nabarmenduz, hazpegietako fintasuna, gozotasun rococoa, eta kontraposto apurrak salatzen dutelarik Salvador Carmonaren lantegia.
Beste zenbait. Inportaturiko estatuen atal honetan, gogoratu behar da, halaber, Madrildik ekarritako eskultura multzoa, Erriberriko Frantziskotarren komentu eta elizan aurkitu zena. Eliza Marko domingotarrak diseinaturikoa da eta azpeitiarra zen Frantzisko Iberok 1745 eta 1757 bitartean egina.
Eta honek Euskal Herrian lan ugari utzi zuen mende hartako ertilari handiarengana eramaten gaitu.
Mende horretan, Herriko arte ondarea aberasten duten kanpoko ertilarien esku-hartze sail luzean, bi dira adinez eta jeinutasunez antzeko izateagatik azaldu behar diren eskulturagileak: Luis Salvador Carmona eta Juan Pascual de Mena.
Luis Salvador Carmona: bere euskal artea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ilustrazioaren mende horretan Euskal Herrian ikusi zen eskultura lanik ugariena eta arte kalitatez aberatsena Valladolideko Luis Salvador Carmonari esker izan zen (1708‑1767).
Sortu berria zen San Fernando Errege Akademiako eskultura irakasle honek bere bizitzan zehar lan guztiz oparoa egin zuen; 200 eskultura baino gehiago beharbada, gaur egun hauetatik dokumentatuak 180 zenbatu daitezkeenak, gehientsuenak erlijiozkoak direlarik. J.A. Villabrile eta Ron‑en lantegian bere sei urteko prestakuntza eta trebakuntzan, teknikoki lortu zuen iaiotasuna ia birtuosoaren mailakoa izan zen. Churrigueraren inguruko harremanetan eta berak miresten zituen aurreko maisu guztiak barneratzeko zuen gaitasun handiaz, jakin zuen bere eskultura-lanei ematen modan egoten hasia zen rococo gustuarekin ederki uztartzen zen edertasun, fintasun eta sentiberatasuna.
Halaxe lortu zuen bada ezagutzeko erraza den eta bere‑berea duen estiloa, estatuen muturretan zurari ematen dion mehetasunean.52 Harrian aritu bazen ere, erlijiozko eskultura garrantzizkoenak normalean zurez eginak daude eta bere lantegitik jada apainduak eta polikromiaz margotuak irten ohi ziren, baita zenbait data jarri eta sinatuta ere.
Oxirondoko Santa Marinaren erretaula. Bergara. Euskal Herrian Carmonaren lehenengo esku-hartzea Bergarako Oxirondoko Santa Marinaren erretaula nagusikoa izan zitekeen, Madrilen bizi zen eta erretaulari churrigueresko diseinua eman zion eskulturagilearen laguna zen Migel Irazusta arkitektoak eskaturik beharbada. Caenek dioenez, Salvador Carmonak Bergarako aldare nagusirako “berezkoa baino neurri handiagoko hamabi eskultura egin zituen”. Denetara hamabost dira, baina batzuk neurriz txikiagoak. Artelana 1742an egin zen.
Santa Marina martiriaren irudia, erdiko nitxoan azaltzen dena, zoragarria da eta berniniren plantarik ez zaio falta. Zaindariaren irudi inguruan, maila desberdinetan, beste irudi batzuk azaltzen dira:
- zutik, Abdon eta Senen martiri Santuen irudiak;
- Jeronimo eta Agustin Santuenak, eserita; baita lau Bertuteen alegiak diren beste batzuk ere.
Eliza bereko beste kapera batzuetarako Carmonak zenbait irudi zoragarri taillatu zuen:
- Arrosarioko Ama Birjina, irudi atsegina, handitasunez eta xamurtasunez betea, Mariaren izenekoetan eskulturagile honen ohikoa izan zen,
- San Joserena,
- San Migelena, berezkotasun eta mugikortasun-adierazpide harrigarria duena,
- eta batez ere, Santa Teresa aparta, ertilariaren jeinuaren ahaleginez lortutako maisulana. Bergarako multzoan bera da ederrena, Karmelo ordenako eliz guraso santari egin zaizkionetan ederrenetakoa. Gorpuzkerazkoa baino barruagoko bizitasun espirituala islatzen duen mugimendu diskretua, eutsiezinezko goiargitze mistikoaren indarra laburbiltzen duen edertasun harrigarria agertzen zaio aurpegian eta tailla oso finean, santaren soingainekoan ehunarekin lehiatzen dela dirudiena; eta bera den guztian rococo eta klasizismoaren laburbiltze txundigarri bat da.
Idiazabalgo San Migelen erretaula. Bergaran bere lan bikaina lantzen ari zen bitartean taillatua izango zuen Salvador Carmonak Idiazabalgo San Migelen estatua.53 Delako Idiazabalgo erretaularen diseinua bere gain hartua zuen Migel Irazustaren aholkua ontzat ematen zen, baina San Migel Carmonaren gubiaz egina izatea eskatzen zitzaion.
Segurako Jasokundearen erretaula. Aurrekoa bukatu orduko Segurako erretaulako imajinak eskatu zitzaizkion eta neurri naturaleko 42 estatua egin zituen. Lan itzel bat dugu hau, jaiotzez Segurarra eta Indietako Errege Kontseiluko kide zen Joan Martin Lardizabal Elortza izeneko mezenas baten diru-laguntzaz ordaindua zen, hain zuzen.
Migel Irazustak hemen ere jardun zuen, zeren eta, erretaularen mazoneria Diego Martinez Artze bere ikasleari eskatu baitzitzaion. Lanaren tratua 1743ko uztailean eginda, dena bukatuta –erretaula eta horrekin batera imajinak– 1747ko martxoan ekarri ziren.
Gipuzkoako multzo barrokorik guztizkoena da, zalantzarik gabe, Segurako erretaula, rococoaren efektu xarmangarriak bere goiengo gradura igotzen dituena. Beheragoko mailatan Pedro eta Paulo Santuen irudiak ganbaratxoaren alboetan. Baina goiko mailan, zerua lurrarekin lotu nahia garbi azaltzen da, Birjina Mariari bere heriotza igarotzetik zeruko aintzaraino jarraituz. Erdiko nitxoan, keinu eta jarrera desberdineko apostolu guztiek hilobi hutsa inguratzen dute; eta lurreko eszena horren gainean, goialderako mugimendu batean oskol galloiak betetzen dituzten hodeiak eta aingeruen hierarkia zalapartari bat askatzen dira Birjina zorabiatuari zerura laguntzeko Espiritu Santuaren eta Aitaren bedeinkapen-irudiaren azpian.
Kontua da, agian, Leongo katedral nagusiko erretaulan Tomé‑tarrek eraiki zuten antzeko multzo batean inspiratua izan zitekeela Carmona.54
Berrogeita hamargarren hamarkadan eskultura baliotsu sail bat iritsi zen Nafarroako zenbait parrokietara, antza denez, ertilari handi honek Nafarren San Fermin kofradia madrildarrarekin zuen loturaren bitartez egindako tratuaren ondorioz eta Gortean bizi ziren nafarren emariei esker.
Erriberriko Frantziskotarren elizak, janzteko zenbait irudiz aparte, baditu bi eskultura bikain ere:
- Asisko Frantziskorena, jarrera gogoetatsuan, gurutzea eskuetan duela, Pedro de Menak sortua izan zen ikono-mota bere eginez.
- Viterboko Santa Arrosarena, aurreko irudiarekin bikotea osatuz, haur hazpegiak eta kristalezko begiak dituela, berriro ere ertilariak naturaltasuna eta formetako edertasuna lotzeko duen gaitasuna erakutsiz.
Azpilkuetako eliza. Eliza honetarako egin zituen, Valladolideko Museoak daukanaren oso antzekoa eta alboko kapera batean gurtzen den Gurutze politaz gainera, gizon eta emakume santuen irudiak. Nafarroako bi zaindariak, San Frantzisko Xabier eta San Fermin, eta San Andres; hauetakoren bat datarekin eta sinatua dago (1752).
Besteak beste gailentzen dira:
- erretaula nagusikoa, hazpegi oso bitxi eta biziak dituen San Andres izenekoa.
- eta saihetseko kapera batean, Arrosarioko Ama Birjina, distira eta gozotasun keinu hori duena behin eta berriz azalduko da, Carmonak oso berea eta bakarra duen eta beti ezagutzen den Birjina sortuz.55
Salvador Carmonaren ukaezinezko Arrosarioko Ama Birjinaren eredua da eta molde berari leial zaiona aurkituko dugu:
- Arizkuneko San Joan Bataiatzailearen erretaula nagusian (1757), lehentasunezko kokamenean,
- Azpilkuetako alboko aldare batean,
- Lekarozko San Bartolome elizan,
- Doneztebeko San Lorentzorenean,
- Elizondoko Santiago elizan (izendatua),
- Erratzuko San Pedrorenean (izendatua),
- Ziortzako Santa Mariarenean (Bizkaia).
Lesakan San Martin elizako erretaula. Salvador Carmonaren eskultura sail bat duen zorioneko beste nafar hiribilduetako bat dugu hau. Lehen aipatutako Tomas Jauregi arkitektoak, Jose Zuaznabar (Ermukoa) eta Manuel Ariznabarreterekin (Tolosakoa) batera, 1751 eta 1754 artean eraiki zuen erretaula nagusi galanterako egin ziren.56 Erretaula horretan zutitzen diren hogeiren bat mukulu horietatik eta Carmonaren lantegiko jatorri ia ukaezina dutenak erretaulan erdiko tokiak betetzen dituzten Sortzez Garbiaren eta San Martinen bi multzoak dira:
- Sortzez Garbiarena gustu finekoa da eta, Gartzia Gaintzaren iritziz, “Salvador Carmonaren eskulturarik onentzat eta alaitasun irribarretsuaren eta dotorezia rococoaren adierazle ontzat har daiteke”.57
- San Martinen taldea, elizaren izenekoa denez erdiko horma-hobi batean kokatua dago, baina oso goian, gotzain intsignia eta guzti agertzen zaigu, hazpegirik adierazkorrenak aurpegian nabarian jartzen saiaturik.
Beste hainbat lan. Nafarroako beste leku batzuetan ere badira Salvador Carmonaren lantegian eginikoak jotzen diren eskulturak:
- Sesman (Arrosarioko Ama Birjina, San Rafael eta Asisko San Frantzisko),
- Faltzesen (lehenago aipatu dugun Sortzez Garbia, San Joakin eta Santa Ana),
- Goizuetan eta abar.
Euskal Probintzietan ikus daitezkeen Valladolideko maisu handiaren lanik berandukoenak Loiolako Santutegirako eskatu zitzaizkion hiru eskulturak dira. Bere bizitzako azkenekoen artean ere sar daitezke, 1763 eta 1764an eginak izan baitziren:
- Josulagunen aldetik oso bultzatua izan zen 1726an santu aitortutako –San Estanislao Kostkakoa eta San Luis Gonzagakoa‑ bi gazteen estatuak, zeinaren aldeko jaiera gazte kristauen artean eta elizako aldareetarako izendatuak ziren arren, Ikastetxeko ezkerretako hegalean eskailburua dotoretzen bukatu dute.
- Zaindaritzako Birjinaren estatua, basilikako aldare baten buru dena. Badira garrantzizko dokumentu batzuk Salvador Carmonaren egiletasuna ziurtatzeari buruzkoak, bere bizitzako azken urteetan murgildurik zegoen depresio eta malenkonia egoera gaindituz egin zituenei buruzkoak.58 Ertilari honek igaro zuen makalaldi arimikoaren lekuko izan ordez, bere jeinu izaeraren heldutasuna agertutzen duen eskultura da, Birjinaren irudiari edertasun eta bake betetasun miresgarri bat erantsiz. Ondoren Arrosarioko Ama Birjinaren eredua etorri zen, Errege makilaren ordez arrosarioa harturik.
Juan Pascual de Mena: Bere euskal lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carmona baino zazpi urte gazteagoa zen eskulturagile handi hau (1707‑1784), Toledoko Sagra herrian jaio zen eta bere prestakuntzaz ziurki ezer ez dakigun arren, Gortean sona handikoa egin zen Nafarren San Fermin elizarako egin zuen Zaindaritzako Birjinaren estatuarekin (1746).
Bilbo hiribilduak eskulturagilearen zerbitzuak alokatu zituen 1754 otsailean San Nikolas elizako imajinak taillatzeko; eta honek hiribildu honetara familia eta lantegia berekin zituela etortzeko erantzukizuna hartu zuen. Menaren prestakuntza Madrilen sortu berria zen akademiaren inguruan egina zenaren susmoa izatekoa da, laster bertako Eskulturako Maisu Zuzendari izendatua izan baitzen. Aipatu Erakundearen fundatzailea zen Juan Antonio Olivieri eskulturagile italiarraren inguruan mugitzen zenez, oso litekeena da, bere estiloaren prestakuntza italiar klasizismoaren ertilariek eragindakoa izatea.
Sarritan Salvador Carmonak eginak direla esan arren, Pascual de Mena ertilari emankor honenak diren lanak, anatomietan, jantzi luze ederren tolesturetan eta jarrera eta mugimenduetan duten naturaltasunagatik, eta, batez ere, emakumezkoen eta haurren irudien egitura eder zoragarriengatik eta beti bere modelatuaren ezaugarria den rococo “morbidezza” esaten zaion horrengatik ezagutzen dira.
San Nikolas Barikoa eliza. Bilbo. Pascual de Menak San Nikolas bilbotar elizako bost aldareetarako taillatzeko erantzukizuna hartu zuen 17 aletako eskultura saila da “Juan Pascual de Menaren eskultura multzorik interesgarriena”.59 Erretaulak urreztatu gabe eta polikromiaz jantzi gabe utzi ziren, intxaurrondo-zuraren margo ilunean.
Sail honetan deigarriak dira:
- batez ere Karitateko Ama Birjina, jarraian aipatuko dugun bi irudi santuen multzoari ematen dion batasun trinkoak sortzen duen harriduragatik:
- Santa Apolonia,
- Santa Barbara.
Oso bikainak dira:
- San Lazarorena,
- San Nikolas Barikoaren aldare nagusian buru den santuaren izenekoa.
San Anton eliza. Hiru irudi taillatu zituen Bilboko parrokia honetarako: San Antonio, San Roke eta San Sebastian. Haurrarekin dagoen San Antoniok oso ederki laburbiltzen ditu lehen aipatutako hazpegiak.
Goraipamenezko hitz berak esan daitezke bilbotar Arte Ederretako Museoak egun duen Ama Doloretakoaz.
Donostiako Santa Maria basilika. Camino Doktoreak dioenez,60 Donostiako Santa Maria elizako eskultura batzuk ere Pascual de Menari esker ditugu, hain zuzen ere Santa Katalinaren aldarekoa (edo “Kontsulatukoa”). Familia Santuari buruzkoa da, Birjinaren gurasoekin eta Jesus Haurra talde osoaren erdigunean dela. Hodei lehorren gainean atseden hartzen duten lagun santuek badute, halako bake adierazpen baten barruan, barroko keinu neurritsu bat eta batez ere argi dagoen halakoxe grazia rococoa. Horrelako talde ugariaren konposaketa, barrokoa baino neoklasikoagoa den simetria eskema baten inspirazio bidez lortua da.
Horma-hobiak betetzen dituzten hiru eskulturak Pascual de Menak eginikotzat hartu behar dira inolako zalantzarik gabe:
- Santa Katalina goienekoan,
- San Inazio Loiolako eta San Frantzisko Xabierkoa albokoetan.
Bertako eskulturagileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroa eta Araba
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idatzi dugun bezala, haizeak ez zuen kalitate oneko irudigintza baten alde jotzen, XVII. mendearen azken urteetan. Alde batetik, egia da erretauletako imajinagintza pintura-oihalez osatzen dela, estatua-mukuluz baino gehiago; bestalde herri fededunaren artean, tailla churriguereskoak zirikatze liluragarriagoa eragingo zuen apainketa zorabiagarri batekin, arte mailako balioa zuten eskulturarekin baino. Samaniegoko erretaula nagusi zamatuegiari buruz P.L. Etxeberria Goñik arrazoi osoz idatzi du, honako hau askoren artean “eskulturaren galeran, arkitektura nahiago izatearen adibide bat gehiago dela”.61 Nafarroari dagokionez, guztiz eskulturazko balioari eta benetako arte sormenezkoa denari jaramonik ez badiogu egiten, zilegi da, aldi honetan honako hauen herentzia bereganatu zuten erriberako zenbait lantegik iritsi zuen sona txalotzea, hala nola Tuteran Gurreatarrena, San Juantarrena, Domingueztarrena, Biniestarrena eta Cascanten Serranotarren.62
Joan Peraltakoa. Baina, une horretan ertilari bilatuenen sona –adibidez, Joan Peraltakoarena– ez zegoen eskultura solte baliotsu bati hain lotuta, ez behintzat, besteak beste, Iruñeko Lekaime Errekoletoen erretaulakoa izan behar zuenaren modura, nahiz Iruñea, Naiara edo Calahorra eta hiri garrantzizkoagoetan, nafar Erriberako elizetako erretaula churrigueresko eta rococoetan polikromiazko igeltsuen bitartez eginiko apainketa lan oparoari bezainbat.
Del Rio senideak. Gauza bera esan daiteke, Del Rio anaiez bezala, hurrengo belaunaldiko mihiztatzaile batzuei buruz ere, beren jardueraren barruan jarri behar baitira, ez hainbat dokumentu onetako eskultura baliotsuak, baizik rococo apainketak dituztenak, esaterako, Tuterako San Jurgi parrokian eraikiak (1749).
Frantzisko Jimenez. Viana eta Cabredoko lantegi ospetsu eta zaharrak ez ziren mende berriaren argitan desagertu. Eta Frantzisko Jimenezek, bere aita Diego Jimenez Gaztearena, ez bere aitona Joan Bazkardoren izen ona ezin izan bazuen berpiztu ere, hala ere, gorde zuen behar adinako sona bi menderen abagunean ezagunenak ziren arkitektoen ondoan esku hartzera dei ziezaioten. Horrela, estimatzeko lanik burutu zuen ekialdeko Lautadan eta Arabako Errioxan.
Manuel Izquierdo. Garai honetakoa den Manuel Izquierdo arabarrak ere mereziko luke aipamen berezirik, bere Gasteizko lantegitik atera baitziren XVIII. mendearen lehen hamarkadan, Gasteizko San Bizente parrokiako erretaula nagusirako irudi eta erliebeak.
Gipuzkoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Probintzia honetan ere badirudi XVIII.aren erdira iritsi zain egon behar zela, Salvador Carmona, Pascual de Mena eta beste kanpoko eskulturagileen lanen eragina izan zitekeenaren bidez, kontuan hartzea merezi duten euskal izenak sortzeko: Felipe Arizmendi, Frantzisko Azurmendi eta Mendizabaltarrak.
Felipe Arizmendi (1725). Donostiar ertilarira izan zen Felipe, estimazio handiko imajinagilea, dokumentu askotan azaltzen denez. Berea, barroko klasizista moduko lana da.
Berea da, Zendoiaren iritzian, Olaberrian elizako erretaula nagusiaren buru den San Joan Bataiatzailearen irudia, inolako zalantzarik gabe, erretaula egin aurretik ere bazena.
Santa Maria elizan (1710‑1713), Donostian ere lan egina da Arizmendi, Pio V.aren aldareko San Joseren irudi polita bere eskuz egina baita. Bakardade deritzan aldarearen azpian dagoen etzaniko Kristo eta gaur egun basilika horren atzealdean gurtzen den Ecce‑Homoa ere bereak dira.
Ceán Bermudezek bere Hiztegian, eta Viñaza Kondeak bere Eranskinetan ertilari honenak diren eskultura batzuk ematen dituzte, ohar frogarri eta guzti:
Donostiako Santa Marian;
- San Pedro Apostoluarena, Kontsulatukoa deritzon aldarean,
- Arimen dominak, San Bizente parrokian.
Pasai Donibanen, aldare nagusiko irudi batzuk:
- San Joan Bataiatzailea, erdiko nitxoan buru dena,
- eta saihetsetan, San Pedro eta San Paulo, oraindik ere beren tokiak eder azalduz.
Inola ere, Pasai Donibanetik ekarritakoa da Pasai San Pedro herrian gordetzen den San Joseren irudia, zeinaren egilea guztiz frogatua baita, ertilariak berak ideia bikaina izan zuenez, hau da, oinazpiko aingerutxo baten tailla txokoan, hiru mende igaro arren irakur daitekeen txartel bat uztekoa: “Felipe de Arizmendi me izo y mando acer el...sr... ...Agustin Diez... En San Juan a 11 de julio de 1696”.
Ceán Bermudez eta Viñaza Kondeak Arizmendi beste zenbait aleren egiletzat ere hartzen dute:
- Soraluzen, Jesus Nazaretarrarena,
- Tolosan (1722), San Inazio Loiolakoren irudi batena eta, zalantzarik gabe 1781eko parrokiako sutean desagertu ziren Nekaldiko pauso batzuena.
- Bilboko katedralean Sortzez Garbiaren eta Santa Barbararen estatuak bereak direla esan ohi da.
Frantzisko Azurmendi. Erretaula diseinatzaile eta mihiztatzailea zen. Eskulturak egiten ere jarduten zuen noizbehinka. Rococoa modan jartzen ari den garaian sartu zen horretan. Donostiako Santa Mariaren basilikako erretaulak. Estiloa da Donostiako Santa Maria basilikan alboetako erretaulak bereizten dituena:
- San Pedrorena, arrantzaleen kofradiak ordaindu zuena,
- Familia Santuarena,
- baita eliza beraren presbiterioko oskola apaintzen duten aingeruetan ere.
Andoaingo San Martingo erretaulak. Azurmendi berriro ere, lehen esan dugun bezala, San Pedrori eta Familia Santuari eskainitako alboko erretauletan forma berdinetara itzuli zen, eta Manuel Lekuonaren iritziz, Donostiakoen berdin‑berdinak dira. Eliza horretako oskolaren errematea agindu zitzaion Azurmendiri 1765ean, gangak amaitzeko puntan zeudela; eta berehalaxe bere bizkar hartu zuen alboetako batzuen ardura, baina aurreko orrialdeetan esan bezala, Santiago Marsili izan zen zegozkien irudiak taillatu zituena.
Arkitekto mihiztatzaile honen azken lanetan, nabarian dagoen ibilbide estilistikoari buruz ari delarik, hauxe da Zendoiaren iritzia, “bere lan ugariak lekuko hartuta, litekeena da Azurmendi Neoklasikoaren maisurik garrantzizkoena izatea, bere ekoizpena Rococoaren azken aldean hasia bada ere”.
Mendizabaltarrak. Eibarko familia leinu batekoak dira, Zorrozua eta Zendoia historialariek orain berriki dokumentatu dituztenak.63 Familia horretan gehien axola zaizkigunak, Aulestiko sagrarioa baizik ezagutzen ez diogun Hilario Mendizabal baino gehiago, Joan Bautista Mendizabal I.a, eta honen seme Joan Bautista II.a dira, zeinaren lanak joera neoklasikoaren barruan kokatu beharko liratekeen.
Joan Bautista Mendizabal I.a. Eskulturagile honi buruz dakiguna da hauxe: oso joria izan zela. Idiazabal, Astigarreta, Zumarraga, Lekeitio, Lesaka eta abarretako irudiak egiteko hitzarmenak egina zen.64
Mendizabal ez zen jeinua zuen eskulturagilea inola ere, baina berari bizitzea egokitu zitzaion artearen erdi‑basamortu lehorra gogoan hartuz, benetako estimazioa merezi du historialariaren aldetik. Eskulturagile barrokoa da; eta bere Zumarragako lanaren data begiratu ondoren, uste izatekoa litzateke bere barrokotasun soila, neoklasizismoa aldera irekitzear dagoen sentikortasun rococoa iradokitzen duela; egia esatekotan, alderantziz baita, bere eskulturen azterketa batek azken barrokoari etekina ateratzeko eta dinamismo plastikoa bere azken ondorioetara eramateko ezintasuna salatzen duenean.
Idiazabalgo San Migelen erretaulak. Erretaula lana, Idiazabalgo San Migel parrokian alboetako erretauletatik hasi zen. Jose Antonio Iparragirre maisuarekin 1734‑36etan egindako hitzarmenak dira: bata Familia Sagaratuari eskainia da eta bestea San Inazio Loiolakoari.
Ez da dokumentuetan azaltzen imajinagilearen izenik; baina, San Inazioren irudia bederen, kalitate handikoa dela esan dezakegu, Fundatzaile santuaren itxura bitxi bat erakutsiz, oraindik barrokismo oso soila eta anatomiako zatietan xehetasunezko modelatua egoki dituela: santuaren aurpegian eta eskuetan eta liburuari eusten dion aingeru biluzean.
Urte batzuk beranduago (1742) Migel Irazustak Madrildik bidalitako diseinuari jarraikiz, Iparragirrek bere gain hartu zuen erretaula nagusia burutzeko erantzukizuna; eta imajinagintzarako Joan Bautista Mendizabal hartu zuenhitzarmen bidez. Irazustak egitasmoan erdiko nitxoko San Migelentzat bereziki ikasia zen esku bat eskatzen zuen –eta litekeena da horretarako Salvador Carmonaren esku-hartzea lortu izana azkenean–; bi aldeetara gaur egun Lorentzo eta Bizente martiri santuen irudiak ikus ditzakegu; zutabe artetan Apostoluen Printzeen irudi politak zutitzen dira; atikoan Kalbarioa.
Emaitza kalitate bikainekoa da, Mendizabalek eginikoetan, hoberenetakoa, agian. Anatomia modelatuaren egokitasunak, ia irudi guztien jarrera dinamikoak, era askotariko mantuen tolesturen aireratzeak eta aurpegietako halakoxe adierazkortasun indarrak, multzo hau gipuzkoar gubietatik sortu den eskultura barrokorik helduenaren adierazgarririk duinenen artean jartzen dute. Astigarretako San Pedroren erretaula. Joan Bautista Mendizabalekin egin zen 1745ean Astigarretako San Pedroren erretaula nagusiko irudien tratua. Ertilariak Apostoluen Printzea gotzain jantziez adierazi zuen, bere mitra zorrotza eta artzain‑makila luzearekin, aurpegi duin bizarduna, begi hondoratuak eta jarrera zurrunarekin.
Alboko nitxoetako bi irudiak, San Joan Bataiatzailearena eta San Inaziorena barrokoagoak dira, plastikoki egoki baino kontrapostoz behartuxeago.65
Zumarragako Santa Mariako erretaula. Tomas Jauregi arkitektoarekin egin zen 1756ko abenduaren 3an Zumarragako Santa Mariako erretaula nagusiaren tratua, eta arkitekto honek egun berean, Joan Bautista Mendizabal eskulturagilearekin hitzarmen bat sinatu zuen, honako honek erretaulako irudiak lehenengoaren diseinuaren arabera egiteko erantzukizuna hartuz. Erabakitako prezioa 52.000 errealetakoa zela eta urtean 4.000koz ordainduko zitzaiela jakitea interesgarria da, eta bi ertilariek beren artean erabaki zutela 52.000 horietatik, 15.000 eskulturagileari zegozkiola, eta gainerako 37.000k, arkitekto-maisuarentzat geldituko zirela.
San Inazio, oso dotoretuak diren apaiz kasulaz eta albaz jantzita azaltzen da laino baten gainean. Loiolako santuaren delako hazpegien arabera, hots, erdi-burusoila eta bizar motza duela, bere ezkerreko eskuan AMDG hizkiak dituen Inazioren Araudiaren liburu irekiari helduta eta eskuinekoaz berau erakutsiz, asmatu dezakegu Loiolako Santutegirako Frantzisko Bergarak modelaturiko zilarrezko estatua famatuan duela sorburua.66 Dakigun gauza da Loiolako estatuatik desagertu egin zela Santuaren oinetan aingeru batek eusten zuen IHS anagrama distiratsua, Zumarragakoak duenaren antzekoa baitzen, baina kontrako aldean jarrita.
San Inazio aurrez aurre jarritako Neri‑ko San Feliperen estatuak duintasunez eusten dio berarekin duen paralelotasunari. Zakarragoak dirudite beste irudiek: San Joakin eta Santa Ana, San Pedro eta San Paulo Apostoluek, eta lau ebanjelariek.67 Frantzisko Iberori eskatu zitzaion 1769an eskulturei buruzko epaia. Hauxe izan zen bere iritzia “San Inazioren eta San Felipe Nerikoaren estatuak ez direla bakoitzari dagokion nitxoaren neurrikoak eta, hortaz, oinazpikoen gainean zutitu behar direla, jantzita dituzten birretak kendu eta horien ordez argi‑koroak eman behar zaizkiela”. Jasokundearen estatuari ere antzeko oharrak egin zizkion, izarrezko koroa txikiagotu zedila kontseilu emanaz. Gainerako tailla guztia “artez eraikia dagoela” iruditu zitzaion. Joan Bautista Mendizabalek bere adostasuna adierazi zuen eta ondorioz delako proportziorik ezak konponduko zituela agindu zuen.68
Aizarnako Jasokundeko erretaulak. Eibarko ertilariaren Aizarnako lanaren aipamena egina dugu dagoeneko. Parrokiako alboetako erretauletan, Kantabriako Lucas de Caminok muntatu eta agian Frantzisko Iberok 1746an diseinaturiko beren lau nitxoetan beste hainbat irudi kokatu ziren. Mendizabalek landuak izan ziren 1758an:
Erdiko nitxoan, Arrosarioko Andre Maria, saihetsetako horma-hobi sendoetan San Domingo eta Santa Teresa dituela. Goieneko nitxoan dago Santa Ana.
Beste saihetsekoan:
- San Inaziok betetzen du erdigunea,
- bi Antonio Santuak albokoak, eta
- San Sebastian martiriak goieneko nitxoa okupatzen du.69
Lagundiaren Fundatzailearen irudiak, ertilariak berak Zumarragarako egin zuenaren berdina dirudi. Biek dute barrokoaren mugimendua ezaugarri eta dagoeneko esan dugun bezala, Loiolan zilarrezko irudi ezaguna jarritako urte hartatik aurrera landuak daude. Argi eta garbi dago eibartarraren eskulturei guztiz falta zaiela Frantzisko Bergara valentziarraren eskulturetan liluratzen gaituen malgutasun naturala eta rococoaren grazia.
Errezilgo San Martinen erretaulak. Errezilgo (Gipuzkoa) parrokiako alboetakoen imajinak –Sortzez Garbiarena eta Arrosarioko Amarena– bukatutzat emanda gelditu ziren 1765 eta 1768 bitartean, Tomas Jauregi arkitekto ezaguna mazoneriaz arduratu ondoren. Joan Bautista Mendizabalekin egindako ikonografiaren eskaria dokumentatua dago, baina ez da ziurtasunez agertzen egilea bera izan zenik, batez ere, estatua ugari dituen bi multzo baitira (hamabiren bat mukulu).70 Dena den, gauza bat nabarmentzen da, jeinu bat izan ez bazen ere, une horretan jantziena zela bertako imajinagileen artean. Bi erretauletako irudiak kalitate onekoak dira, Sortzez Garbiaren erretaulan buru dena bereziki, dinamismo barroko alderako hastapen-joera bat rococoaren graziaz geldiaraziz; nahiz eta, gehiegizko polikromiak, aurpegietakoak batez ere, modelatuaren edertasun plastikoak merezi duen arreta galarazi.
Antonio Migel Jauregi. Tomas Jauregi arkitektoaren semea zen Antonio.
Gabiriako Santa Mariako erretaula. Tomas Jauregik 1766an egin zuen Gabiriako Santa Marian erretaula nagusiaren tratua, baina ezin amaitu izan zuen, 1769an hil baitzen. Antonio Migel eskulturagilea zen eta bere aitaren lanak amaitzea bere gain hartu zuen, bost irudi nagusiren tailla barruan zela: Jasokundea –“sei oineko garaierarekin, bere tronu eta serafinekin, bi mutiko lagun dituela”–, Pedro, Paulo, Mikel eta Lorentzo Santuen mukulu txikiagoak gainera.
Tomas Jauregi arkitektoarekin hitzartu zen egitasmoari dagokionez, Gabirian egin zena oso bestelakoa eta erraztu samarra da. Aurreikusitako salomondar zutabeak ez dira agertzen, eta arkitekturaren rococo estiloak neoklasikorantz egin zuen, nabarmenki erraztuz. Eta, guztien gainetik imajinak bestelakoak dira: eta buru den irudia, Mariaren Jasokundearena, bistan dago barrokoa dela eta besteak baino onargarriagoa bada ere, bere bolumenetan modelatu kaskarrekoa eta batasun plastikorik gabea da.
Zegamako San Martinen erretaula. Zegaman 1769 eta 1772 bitartean, San Martin elizako bi saihetsetan, Arrosarioko Ama Birjinari eta Arima Bedeinkatuei eskainitako bi erretauletako ikonografian barrokotasun bera eta gabezia berdinak sumatzen dira.71
Bizkaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barrokoaren azken aldi horretako eskultura lanei buruz gaur egun lortu daitezkeen dokumentuetako ohar guztiak ezagutu ahal izateko, ezinbestekoa da berriro Julen Zorrozuak gai honi eskaini dion azterketara jotzea, nahiz eta, salbuespen gisa zenbait alditan ohartarazi dugun, kasu askotan ezin bereiz daitekeela norainokoa den diseinatzaile eta arkitektoaren lana eta non hasten den benetako imajinagilearena. Imajinagile gisa nolabaiteko izen ona duten euskal eskulturagile ziurtagarrien izenetan jarriko dugu beraz, muga.
Joan Munar. Elorrion jaio zen eskulturagilea dugu.
Atxondoko Arrosarioko Andre Mariaren erretaula. Joan Munarrek Arrosarioko Andre Mariaren erretaulan buruan denaren mukulua egin zuen. Domingo Zumalde oñatiarrari San Joakin eta Birjina Haurraren irudiak agindu zitzaizkion (1742‑44).
Mundakako Santa Mariaren erretaula. Munarri 1754‑58an ordaindu zitzaizkion Mundakako Santa Mariako erretaula nagusiko bi mukuluak.
Elorrioko Sortzez Garbiaren erretaula. Urte horietan bertan, Munarrek, Juan Antonio Hontañon kantabriarra lankide zuela, bere gain hartu zituen Elorrioko Sortzez Garbiaren erretaulako eskultura rococoak, eta 1761‑63 urte bitartean San Migelen eta San Gabrielen irudiak.
Zornotzako erretaula 1761).
Gero irudi hauek egiten jardun zuen:
- Arrosarioko Ama Birjina,
- San Antonio Paduakoa,
- San Antonio Abadea.
Foruko San Martinen erretaula. Bi urte beranduago ordaindu zitzaizkion Munarri Foruko San Martinen erretaula Nagusiko mukuluak (1763).
Jeronimo Argos. Oroitzapen garbi bat merezi duen beste bertako ertilari bat Jeronimo Argos da; Bilbon bizi zen.
Gernikako Santa Mariako erretaula. Eta 1775ean Gernikako Santa Mariako aldare nagusiko zenbait irudirengatik jaso zuen ordainsaria. Erretaula desagertua bada ere, erretaula horretakoak ziren eskultura batzuk mantendu dira:
- parrokian bertan,
- Muxikakoan,
- Elizbarrutiko Museoan,
- eta oso litekeena da berari zor zaizkionak izatea aipatu dugun Zornotzako Santa Mariako erretaula rococoko eskulturak.
Urdulizko Arrosarioko Andre Mariaren erretaula. Jeronimo Argosek egina da erretaularen erdiguneko Arrosarioko Andre Maria, Santa Ana eta Birjina Haurraren irudiak lagun dituela, (c. 1775).
Baskonia kontinentaleko erretaulak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baskonia kontinentaleko eskulturagile barrokoei buruzkoetan laburrak izan beharra daukagu, urriak baitira dokumentuak. Beste alde batetik, 1789ko erreboluzioko bandalismotik salbu gelditu ziren apurrak –egitura arkitektonikoetan nahiz eskultura eta margolanetan– oso erretaula apal batzuk baino ez dira Euskal Herriko hegoaldekoekin alderatuz gero.
Hauen artetik, neurrien apaltasuna eta santutegien nagusitasuna bereizten ditu; agian honen azalpena izan daiteke Baionako gotzainek protestanteen aurrean “Erregeren Bertakotasun” dogma eta Erreserba santuarekiko jaiera bultzatu eta defenditzearren jarri zuten berotasuna. Ipar Pirinioetako barrokoaren historialariek egokiro azpimarratu dute Euskal Elizak eukaristiaren gurtzari, eta zehatzago esanda, sagrarioen apainketari eman zioten garrantzia eta geldiro ikertu dute. 72
Bat izan ala bestea izan, Baionako ia eliza guztiak beren apainketa barrokoa galdua dute, eta berari buruz esan daitekeen pixka dokumentu idatzietan azaltzen den horretan oinarritzen da.
Lapurdin berriz, barrualdeko elizatan bada oraindik garai horretako erretaula xumeren bat duenik.
Ainhoako erretaula. Ainhoako erretaula oraindik klasikoa da. Honek, bi solairuetan, eskualde horretan sarritan ematen diren irudiak ditu:
- lehenengo mailan, San Pedro eta San Paulo, San Joan Bataiatzailea eta San Martin;
- bigarrenean, Birjinaren Jasokundearen alboetan San Blas eta Santa Katalina Alexandriakoaren irudiak.
Donibane Lohitzuneko San Joan Bataiatzailearen erretaula. Eskualdeko erretaularik aberats eta galantena Donibane Lohitzunekoa da. Frontoi hiruki txiki batez errematatzen diren hiru gorputz eta hiru kale ditu, gainean bi aingeru etzanak dituela:
- Betiereko Aitaren irudia mendean duela;
- bere hegalak zabaltzen dituen pelikano bat beraren azpian;
- Pedro eta Paulo apostoluak lehen solairuko horma-hobietan.
Martin Bidatxeren lantegiko lanak dira:
Itsasuko San Fruktuosoren erretaula. Beste erretaula oso eder bat bada Itsasuko San Fruktuoso elizan, barrokoan ohikoa denez ikonografia eta apainketa oso joria duena.73 Bernard Dartigacave‑ren lantegian egindakotzat jotzen da.
Senpereko San Pedroren erretaula. Bere multzoagatik bisitaria gehien hunkitzen eta elizaren burualdeko frontoi osoa estaltzen duena Senpereko San Pedroren erretaula da. Hobeto esateko, hiru dira erretaulak, zeren eta, absideko aurrealde oktogonala estaltzen duen nagusiaz gainera, badaude eliztarren aurrez aurre alboetako hormak guztiz estaltzen dituzten beste bi erretaula ere, bikiak hain zuzen.
Hiru erretaulok badituzte erliebedun bankua, hiru kaleetako bi gorputz eta atikoa. Irudien horma-hobiak erdi-puntuko arkuak dituzte behereneko solairuan, eta burudunak dira goienekoak.
Badaude San Pedro eta Eliz Guraso Santuen irudiak, nahikoa kalitatezkoak. Bankuko erliebeetan barroko soileko zenbait eszena gailentzen dira, ongi samar osatuak daude; Hilobiratze Santua eta Pilatoren Ikuzketa, esate baterako.
Sorburuko tabernakulua erreboluzioko txikizioan desagertu zen, eta XVII. mendeko sagrario bat jarri zen beraren ordez, Aita Kaputxinoen kapera batetik ekarritakoa: hemen agertzen dira San Pedro eta Eliz Gurasoen erliebeak, eta santu bizardunek –santu Kaputxinoak zalantzarik gabe– egindako mirarien zenbait eszena.74
Bernard Dartigacave. Lapurdiko lurralde horretan duela gutxi dokumentatu den beste ertilari bat Biarnoko Santa Koloman jaio zen Bernard Dartigacave dugu, eskulturagilea eta erretaula-urreztatzailea. Lanean, familiako lantegian aritua zen, abizen bereko beste bi ertilariren berri bai baitugu: Oloroen bizi izan zen Joan Bautista, eta Etienne emakume euskaldun batekin ezkondua eta Mendiondon (Lapurdin) bizitu zen. Honen espezialitatea erretaulak urreztatzea zen. Oloroeko Gurutze Santuaren erretaula, oso‑osorik gorde dena, 1706an landu ondoren Bernard Dartigacaveri Euskal Herrian lan egiteko tratua egin zitzaion. Kanbon kokatu zuen bere lantegia eta hantxe hil zen 1722ko ekainaren 20an.
Bereak ditu Oregeko elizan erdiko erretaula eta bi alboetakoak –benetako erretaulak baino gehiago ohol soilak– Bidaxuneko kanonikoen hamarrenen kontura kobratu zituelarik.
Bere alargunari eginiko ordainagiri batzuen bitartez ikusten da zehazten ez diren lanen batzuk egin zituela Luhuson.
Eskulturako emaitzak, Bernard Dartigacaveren lanak, langintza ongi ezagutzen duen norbait adierazten badu ere, ez du Espainia aldeko barrokoaren ezaugarri diren bizitasun eta malgutasun ezaugarririk. Estiloan bat datozelako, aipatuko ditugun lanetatik kanpo, oso litekeena da bere eskua beronen bizilekua zen Kanbotik gertuan dauden Arrauten, Masparrauten, Gabat‑en eta abarretan ikusi behar izatea.
Oloroeko Gurutze Santuaren erretaula. Oloroeko Gurutze Santuaren erretaularen moda hau, “espainiar barrokoaren” adibidetzat jartzen duten historialari frantsesen ustez, Luis XIV.aren emazte Austriako Ana espainiarrak sartua izan zen. Oso aldatua eta hondatua gelditu zen Gurutze Santuaren erretaula hau transeptuan kokatzeko askatu zenean.
Erretaula hau, salomondar zutabez berezitako bi solairu eta hiru kale dituena da, churrigueresko apaingarriak dituela; beranduago zati batzuetan urreztatu eta polikromiaz jantzi zen. Beronen Kalbarioko irudiak gorde dira, orain erdiko kaxan –garai bateko ekisainduari zegokionean– daudenak eta lau santuren irudiak: San Pedro eta San Paulo lehen solairuan, eta bi Joan Santuenak bigarrenean.
Antzeko egitura duena da Oregeko erretaula, desberdintasun batekin, hemen erdiko nitxoa Kristoren bataioa adierazten duen margo‑oihal batek betetzen duela, eta data edukitzeaz gainera sinaturik azaltzen da: “Heguy d´Oregue anno 1712”. Sinadura bera dute San Domingo lagun duela, Santa Katalina Alexandriakoa eta Ama Birjina Arrosariokoa irudikaturik azaltzen diren alboetako erretaulatxo biek.
Joseph de Courrèges. Bernard Dartigacave‑ren garaikidea zen eta, hura bezala, Biarnoko Santa Kolomako auzoan jaioa zen Joseph Courrèges.75
Aiherrako elizan San Bartolomeren erretaula egin eta eraikitzeagatik 350 libera jaso zituen 1729ko urtarrilean. Desagertu egin zen aipatu dugun erretaula hau, eta gaur egungoan –mahats sarezko salomondar zutabeak dituen churrigueresko mazoneriaz– Jesusen aurrean belauniko dagoen San Pedroren margolan bat agertzen da erdian.
Era berean XVIII. mendeko bigarren erdiko Euskal lurraldeko eskulturagile eta margolariei buruzko dokumenturen batzuk azaltzen ari dira; esate baterako, dokumentuetan azaltzen da Lamarreko Michel‑Barthélemy izeneko bat, Arbonako elizan lan egin zuena; baina ia ez dira ezagutzen zehaz eta ziur bereak diren lanak.
XVIII. mendeko margolanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astoko margolanen gainbehera aurrera zihoan XVIII. mendean, ia euskal lurralde osoan; eta pintzelezko lanbidea hartzen zutenek mazoneriako zuraren polikromia-lanetan eta erretauletako imajinagintzan murgildurik jardun zuten.
Antonio Gonzalez Ruiz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroan corellarra zen Antonio Gonzalez Ruiz margolaria gailenduko litzateke, Madrilen prestakuntza egin eta sona irabazi zuena; horrez gainera, San Fernando Errege Akademiaren fundazioan lagundu zuen corellarrak. Bere jaioterrian utzi zituen zenbait margolan. “Maiestatearen margolaria izan zen”. Neoklasikotzat har daiteke bere lanen batzuengatik.
Goienetxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goienetxea nafar ertilaria margolan batzuen egiletzat jotzen da, Donostiako Santa Maria elizako erretaula nagusia edertzen duten lau santa hauei eskainitakoena: Santa Maria Madalena, Santa Urtsula, Santa Dorotea eta Santa Marta. Baina, badirudi ertilari arabar Jose Lopez Torrerenak direla uste izateko arrazoi gehiago daudela. Nolanahi ere lan kaskar samarrak dira.
Luis Boccia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere marrazki eta polikromian duen indarragatik bitxiago eta baliotsuagoa da aipatu dugun Donostiako Santa Maria elizako erretaulan erdiko margolana, San Sebastianen martiritza irudikatzen duena eta Luiz Bocciaren (1819) pintzelari esker egin zena.
Urregintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berriro ere, kapitulu honetan, lan honi hedaduran mugak ezarri beharrak eraginda, alde batera utzi beharrean gara beste maila bateko zenbait arte xehe, hala nola: zur eta burdin arotz-lanak. Gauza jakina baita Euskal Herriak teknika horietan mendeetako tradizioa izan duela: kutxak, mahaiak, oheak, idazmahaiak, uztarriak, eta abar. Hala lotuko gatzaizkio urregintzari, gurtza liturgiakoaren zerbitzuan aritu zenari, orokorrean, gorde direnetan, gaur egun ugaritasun handiena horretan azaltzen baita. Zilargintzaren alorrean, liturgiakoan batez ere, barrokoa distira handiko aldia izan zen. Platereskoaren urteetan zilargintzak egin zuen aurrerakada gehituz joan zen XVI. mendaren bigarren erdian zehar; Amerika hispaniarrean landutako aleak inportatzeak ekarri zuen artelan hauek gorakada, hala kalitatez nola kantitatez.
Ikerketa berrienen arabera, argitara azaltzen ari zaizkigu delako herrietan bereziki eraginkorrak izan ziren zilarginen eta lantegien izenak.76 Antzinako gremioen antolaketak eraldatze handi bat bizitu zuen. Ikastetxe deitzera etorri ziren gremioak, eta zilarginen jarduerak elkartu eta antolatuko zituen lege-araudietara makurtu behar izan zuten, praktikotasuna xedetzat hartuta. Faltsifikazioak eragozteko, artelanak hiru ikurrez markatzera behartuak ziren, egileari, lantegiaren lekuari eta estiloaren bermeari buruzko ikurrez. Arautze hau onuragarria izan zen, “erabilerako” artelanak zirela kontutan harturik. Gainera, Espainian meatzaritzak ezagutu zuen garapenak eta metal preziatuen ekoizpenetan eta industrian aberatsak ziren amerikar koloniekiko merkataritza-harremanak, metropoliko artisauen mesedetarako ziren.
Egitura estilistikoei dagokienez, XVII. eta XVIII. mendeetako liturgia zerbitzurako tresna guztiak artelan handiek erakusten duten gustu eta sentiberatasunezko garapenari dagozkionak dira. El Escorial garaiari dagokion egitura zorrotz eta garbietatik, luxua erabilgarritasuna baino gutxiago bilatzetik, apainketa eta forma naturalekiko gustu aldera eginez joan zen.
Garai horretan, orduko ziurtasunik ezak eta gerren ondorioz (Konbentziokoa eta napoleonikoa), eman ziren harrapaketa eta lapurretak zirela medio, galdu dena asko izanagatik, izugarria da Euskal Herriko lantegietan gordetzen den zilarreria. Eta mende batzuetako historia duten parrokiez esan daiteke apenas egongo den parrokiaren bat kristau fedea artean bizia zen garaian artelanen emariak egitea ondasun apalen jabe zirenen esku zegoen garaiko gauza baliosoak gordetzen ez duenik.
Gai honen harira, historialariaren harridura sortzen duen gertakarietako bat da Hispanoamerikar lantegietako markak gordetzen dituzten edo material eta estiloengatik jatorria nabarmen adierazten duten liturgiako ontzi pilak. Hainbat parrokiatan eta elizbarrutietako museotan gordetzen dira Mexiko, Peru eta Guatemalatik ekarritako ekisainduak, kalizak eta kopoiak. Badira Espainiako hirietatik ekarritako beste asko ere. Ezinezkoa zaigu deskribapenak egiten hastea eta zalantzarik gabeko arte balioa duten aleak banan‑banan aipatzea. Espezialistek ikerketak egin eta garrantzizkotzat dituzten batzuen aipamena egingo dugu.
Nafarroan. Iruñeko, Lizarrako, Zangozako eta Tuterako lantegien jarduera hauetan azaltzen da dokumentaturik; ale bikaintzat hartzen dira ekisainduak:
- Tuterako katedralekoa,
- Balterrakoa, Madrilgo jatorria duena;
- Corellako Encarnación Museoan gorderik dena bereziki baliotsua da. XVII. mendearen bigarren erdiko maisulana,
- Zentronikoko San Joan elizako ekisaindua, estiloz geroagokoa, rococo gustukoa, baina kalitate handikoa.
Gipuzkoan. Probintziako herrietako jatorria duten alerik hoberenak elizbarrutiko Museoan bilatu behar dira.
- Bada Alegiatik ekarritako ekisaindu bat, XVIII. mendekoa, eguzkia inguratzen duen koroan urrezko hariz eginiko apainketa-lan aberatsa eta eskulekuko edergarrietan kurba eta kontra kurba joko ugari dituena.
- Artelan bereziko kopoia da eta emaileak sinatua: “Soreasuko San Sebastianen zerbitzari eta kaperaua zen Larraizar 1699an”. Zilar‑koloreko urrean, oinarri zabal gainean bi gorputz ganbil, mailuz landuriko edergarriak dituela: mahats‑mordo, mahatsondo eta puttiak; galloi uztai artean, pitxer zanpatuzko eskuleku korapiloduna, bolutaz eta kopa-azpikoa aingeruz ederturik duen kopa, gailurreriaz errematatuz.
Bizkaian. zilarreriak erakusten du Ameriketako koloniekin salerosketa eta emarien joan‑etorria handia izango zela, ugari baitira Mexiko eta Perutik bidalitako aleak. Badira XVIII. mendearen erdialdetik jaso ziren zilarrezko ekisaindu batzuk:
- Enkartazioetako parrokietan (Gueñes, Lanestosa, Balmaseda eta abar)
- eta Jaurerriko beste elizetan, Durangon San Fausto, esate baterako, Mexikoko Gonzalez de la Cueva zilarginaren ikurra duena;
- Busturiako Santa Mariarenean beste bat, hau ere mexikarra da.
Esan beharrik ez da espainiar lantegietatik zetozen aleak ere bazirela, esaterako, Madrilgo marka duen Larreako kaliza, Bizkaiko kaliza rococorik politenetakoa.
Araban. Liturgiako urregintza izan da Baskonian sakonen aztertu dena,77 arte eta teknika mailako kalitate handiko pieza ugari baititu, prozesioetako gurutze eta kalizetan, batez ere. Pieza hauetako batzuk aipa ditzagun, 1990an Arabako Foru Aldundiak Gasteizko Amerika Aretoaren ate‑irekitzea zela eta antolatu zuenerako espezialista handia den Cruz Valdevinos‑ek aukeratu eta deskribatu zituenen artetik, nabarmenenak iruditzen zaizkigunak.78 Denak, kanpoko lantegietatik ekarritakoak dira.
Prozesioetako ekisaindua. Barroko aldiaren hastapenetan oso adierazgarria zen prozesioetako ekisaindu zilarrezko eder bat gogoratuko dugu, zorroztasun klasikoa oraindik gordetzen duena. Tenplete baten itxura du (160 cm garaieran) eta hiru gorputz ditu garaieran gutxiagotzen doazenak; emailearen izena jartzen du (Frantzisko Deskibel artzapezpikua) eta data, 1653 gurutze erako eta laua den plinto baten gaineko idazkunean jarririk. Gorputz handiena ere, gurutze erakoa da eta toskanar zutabeak, taulamenduak, erdi-puntuko zutabeak eta txandakaturiko arkitrabeak ditu, erdiko gorputzean errepikatu egiten den egitura, azkenekoa oinplano biribilekoa izanik, pilastra eta kupuladuna da, Jasokundearen irudia bere baitan duela. Valladolideko Juan Lorenzoren lantegiaren egiletasuna 1968an kokatu zen dokumentuetan.
Aldareko ontziteria. Kaliza eta ur‑ardo ontzi apartak dira aldareko hauek, gain-urrezko zilarrezkoak, Guardiako Erregeen Santa Mariako liturgia altxorreko alerik bikainenak dira.
Zilindro erako kopa du kalizak, arrosaz dotoretua eta arrokaia erliebean: eskuleku estutua, non profil ahurreko lau lepo txandakatzen diren, korapiloa mugatzen duten zezen antzeko moldurak dituela; lepoak uhindura zeiharrez ildaskaturik doaz –xehetasun rococo hau ur‑ardo ontzietan errepikatzen da. Oina zilarrezkoa, hau ere uhin lerrozko erliebeak dituena, bere beheko eta zati ganbilean, arrokaia medailoietan Apokalipsiko bildotsa, pelikanoa eta mahats‑mordoak dituela. Kordobako (Argentina), Damian de Castroren lantegiko lana da eta handik 1758an bidali zuen Guardiako onuraduna eta Argentinako hiri honetako inkisidore zen Antonio Ilarduyk.
Aldareko zerbitzua. Aurrekoaren antzekoa den gain‑urrezko zilarrezkoa 1785 aldera Madrildik Maeztuko Gurutze Santuaren Aurkikundearen parrokia-elizara bidali zen. Zilindro-formakoa da kaliza, eskulekuaren hasieran lepo bikoitza duena; udare formako korapiloa eta zezena; profil ganbil leuna duen biribileko oina eta zilindro-formako oinarria, akanto hostoz apainduriko goieneko ertz ahurra dituena. Kalizaren ia azalera guztia urre‑harizko saretxoz estalia da, simetria egokian pabilioi, arroseta eta medailoien apainketa duela. Ur‑ardo ontziak urre‑harizko saretxo berak estaltzen ditu. Cruz Valdevinosen oharra, urre‑harizko kalizak Espainian dozena batera ez direla iristen, gogoratuz gero, hobeto estimatuko dugu Euskal Herriko zilargintzako bitxi hau.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik hartu da. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ P. L. ETXEBERRIA, Álava en sus manos, IV.ean, 141. or.
- ↑ M. BASAS, Miscelánea histórica bilbáina (Bilbo, 1971), 205‑209. or.
- ↑ G. M. de JOVELLANOS, Diarios (1915. argt.), 22. or.
- ↑ M. I. ASTIAZARAIN, Puntos de encuentro y comportamientos tipológicos en la arquitectura barroca vasca. Ondare, 19an, A.P.M. (Donostia, 2000) 28. or.
- ↑ a b Ibidem, 27. or.
- ↑ E. ENCISO VIANA, Labastida. C.M.A. I.ean, 206. or. eta hur. Ikusi, halaber, P. L. ETXEBERRIA GOÑI, Álava en sus manos, IV.ean, 145. or.
- ↑ C.M.A. I.a, 209‑211. or.
- ↑ Mª J. ARANBURU, El antiguo colegio de la Compañia de Jesús en Bergara. Historia de su construcción. Ondare, 19an, Revisión del Arte Barroco, A.P.M., (Donostia, 2000) 257‑267. or.
- ↑ J. J. AZANZA LOPEZ, El barroco conventual. El Arte en Navarra, 25. znb. Diario de Navarra-k argt. (Iruña) 387. or.
- ↑ C.M.N. I, XXXII.ean.
- ↑ Dokumentuetan Joan Gonzalez Apaolazaren izena azaltzen da, litekeena da, gerora mende erdi bat luzatu ziren eraikuntza-lanen lehen egilea bera izatea.
- ↑ C.M.N. I.ean, 314‑315. or
- ↑ C.M.N. V.ean, 309‑313 or.
- ↑ E. LAMBERT, L´Architecture religieuse dans le Pays Basque français. Annales du Midi, 1952, 97‑112. or.
- ↑ René CUZACQ, L´architecture des églises au Pays Basque français. Gure Herria‑n, 1942, 97‑113. or.
- ↑ F. LAFAYE, Léglise basque. Gure Herria‑n, 1953, 75‑86. or.
- ↑ R. CUZACQ, O.c.
- ↑ Nahikoa bedi era honetako enkante baten adibidea ezagutzeko, kandela piztu baten aurrean ospatzen baitzen. Ataunen, San Martingo elizako erretaula nagusirako 1641ean ospatu zen enkantea: “Zabaliako Mateok 6.000 dukatekin ireki zuen enkantea, ondoren Arabako Zozayako Migelek 5.000 eskaini zituen, Diego Mayorak 4.000, Joan Mendarazek 3.900 dukat, eta azkenik Diego Mayorak 3.150 dukat; kandela luzez egon bazen ere piztuta, ez zen apustu hoberik eskaini zuenik azaldu”. J. de ARIN DORRONSORO, Clero y religiosos de Atáun (Gasteiz, 1964) I. CENDOYA‑k aipatua, El retablo barroco en el Goyerri‑n. (Donostia, 1992), 71. or.
- ↑ J. J. MARTIN GOZALEZ, Tipología e iconografía del retablo español del Renacimiento.B.S.E.A.A., XXX. libk.‑an, (Valladolid, 1964) 5‑66. or.
- ↑ Mª C. GARCIA GAINZA, Notas para el estudio de la cultura barroca navarra. L.D., V.ean, 10. znb., 1975, 127‑145. or.
- ↑ Zendoyak Gortetik zetorren barrokoko laugarren erretaula-mota bat ere onartzen du eta berak “madritarra” deitzen diona eta “churrigueresko aurrekoa” beste zenbaitzuk. O.c., 91‑124. or.
- ↑ J. ZORROZUA, El retablo barroco en Bizkaia (Bilbo, 1998) 88‑118. or.
- ↑ Euskal Herrian Francisco Vázquez eta Diego Basoco valladolidtarrek Gregorio Fernandezen eskulturentzat egin zituzten diseinuak eta erretaulak, 1590etik hasita, Juan Herrerak marraztu eta Perret‑ek grabatu zituen. El Escorialeko San Lorentzo basilikako erretaula nagusiaren estanpen banatzea, eta bertako arkitekto eta eskulturagilek, besteak beste, Bernabé Cordero edo Joan Bazkardok 1543an itzulia izan zen Vignolaren Erregela eskuetan izatea, horiexek dira Euskal Herrian erretaula klasizistaren sarbideari eutsiko dioten oinarriak”. J.J. VELEZ CHAURRI, La escultura barroca en el País Vasco. Ondare 19, A.P.M. (Donostia, 2000), 54‑55. or. Ikusi, halaber, J.J. MARTIN GONZALEZ, O.c.
- ↑ J.J. Martin Gonzalezek berregin egiten du Gregorio Fernandezi buruzko bere lanean (123. or.), bere traza Garcia Gaintzak argitaratua dela gogoraraziz. Prestameroren ustetan muntaketa Joan Velazquezi zor zaio eta erretaula 1637an kokatu zen. Ikusi Martin Gonzalezen bibliografia, O.c. 122. or.
- ↑ J.J. VELEZ CHAURRI, O.c., 51. or.
- ↑ R. Mª HORNEDO, La “vera effigies” de San Ignacio. Razón y Fe, 154 (1956), 203‑224. or.
- ↑ Gregorio Fernandezek Euskal Herrian utzitako emaitza eta eraginari buruz, ikusi J.J. MARTIN GONZALEZ, Escultura barroca castellana (Madril, 1959) eta egile beraren, El escultor Gregorio Fernandez (Madril, 1980); Mª C. GARCIA GAINZA, La influencia de Gregorio Fernández en la escultura navarra y vascongada. B.S.A.A.n (1972), 371‑379; S. ANDRES ORDAX, Gregorio Fernández en Álava (Gasteiz, 1976); J.J. VELEZ CHAURRI, O.c. Ondare 19, 54‑55. or.
- ↑ Euskal Herrian eredu hau behin eta berriro kopiatu zen. J.J.VELEZ CHAURRI, O.c., 53. or.
- ↑ Mª GARCIA GAINZA, La influencia de Gregorio Fernández... B.S.A.A., 371.ean; J.J. MARTIN GONZALEZ, O.c., 83. or.
- ↑ C.M.N. III.a, 36. or.
- ↑ Teresa BALLESTEROS IZQUIERDO, El retablo del Santo Anjel de la Guarda en la iglesia de San Pedro de Vitoria. Kultura 4. znb. (Ots. 1992), 19‑27
- ↑ El retablo barroco en el Goyerri, 183‑185. or.
- ↑ O.c., 152. or.
- ↑ Zendoyaren ustetan San Frantzisko estigmatizatua eta atikoko Kristo gurutziltzatuaren irudiak baino ez dute azpimarratzerik merezi, beren barrokotasun kutsuagatik, nahiz Gregorio Fernandezen aipamenengatik.
- ↑ Historia de la imagen y santuario de Nuestra Señora de Arantzazu (1880). Bilbon argt. (Bilbo,1985), 171. or.
- ↑ Adiciones... (Madril, 1889), 260. or.
- ↑ “Erretaula nagusiaren eraikuntza alboetako beste hirurekin burutu zen, 1638ko maiatzaren 22an egin zen idatziaren arabera, hauetako bi oraindik mantentzen dira eta egile Zegamarra den.... arkitekto maisuaren egitasmoa “kandelara”, 3.950 dukatetara makurtuz” azaltzen da. I.CENDOYA, O.c., 191‑192. or.
- ↑ “Gorpuzkerek eta konposaketek zenbaitetan Gregorio Fernandezen oroigarriak erakusten dituzte; baina oraindik ere nafar‑errioxar lantegi oparotik gertuago leudeke”. J.J. VELEZ, O.c., 70. or.
- ↑ Lantegi hau, XVI. mendearen azken herenean Pedro Gonzalez San Pedroren eta Diego Jimenez “Zaharraren” eskumenean egon zen; Bazkardo eta Diego Jimenez “Zaharrarekin” kemen berriak hartu; Diego Jimenez Gaztearekin iraun zuen eta gerora Bernardo Elcaraetarekin, eta azkenik XVIII. mendean Frantzisko Jimenezekin. Honako hauxe da Jimeneztarren ahaidetasuna: Joan Bazkardo, Ana Maria Gonzalez San Pedrorekin ezkondu zen, eta bi hauengandik sorturiko alaba, Diego Jimenez II.arekin ezkondu zen, horrela bi eskulturagileren adarrak elkartuz. J.J. VELEZ CHAURRI, O.c., 67‑68. or.; ikusi, halaber, C.M.N. II, 1, XXXI.ean, 387. or
- ↑ C.M.N. III, XXVIII.ean.
- ↑ C.M.N. V, 1.ean, 259. or.
- ↑ C.M.N. V.ean, 62. or.
- ↑ C.M.N. II, 2an, 567. or.
- ↑ C.M.N. II, 2an, 572. or.
- ↑ J.J. VELEZ, O.c. 68. or.
- ↑ Ibidem 69. or.
- ↑ I. CENDOYA, O.c., 215. or.
- ↑ C.M.N., I, XXXVII.ean.
- ↑ J. SEGURA MIRANDA, Tudela. Historia. Leyenda. Arte. (Tutera-Iruñea 1964).
- ↑ R. FERNANDEZ GRACIA, El retablo barroco en la Ribera. 457. or.
- ↑ Antonio Alloytizi buruz, ikusi, J. ZORROZUA, O.c. 181. or. Joan Bautista Mendizabal Juaristi ikertzaile gogotsu eta Jaurlaritzako Turismo Sustapeneko Zuzendariari zor diot Azkoitiko erretaula nagusiari buruzko ohar hau: “Hasiera batean, beraren diseinu-lanean Bernabe Cordero arkitektoak esku hartu zuen; hau hil zenean, behin betirako traza egin zuen Frantzisko Bautista Anaiak, Madrilgo Jesusen Lagundiaren Ikastetxe Inperiala diseinatu zuenak. Aldaera batzuen ondoren, 1660tik aurrera Antonio Alloytizek egin zuen eta 1675 aldera Joan Ursularre Etxeberriak eman zion bukaera.”
- ↑ Mina RAMIREZ MONTES, Arte en tránsito a la Nueva España durante el siglo XVI. Anales del Instituto de Investigaciones Estéticas, XV. libk. 60. znb. (Mexiko, 1989), 203‑210. or.
- ↑ Manuel TOUSSAINT, Pintura colonial en México (Mexiko, 1990), 86. or.
- ↑ Lemos Kondeari eskainia, liburu honen azalean, egilearen grabatu irudidun bat azaltzen da, familiaren armarria eta honen inguruan latinezko idazkun bat, aitortuz bera pintzelarekin bezain iaioa dela lumarekin: Patra penicillum et calamum utroque aeque artifex. D.D.
- ↑ Manuel TOUSSAINT, Arte Colonial en Méjico. 2. argt. (Mexiko, 1962); Idem, Pintura Colonial en México. Mexiko 1965; José Bernardo COUTO. Diálogo sobre la historia de la pintura en México. M. Toussaint‑ek prestaturiko argitalpena. Fondo de Cultura Económica, 1947; Diego ANGULO IÑIGUEZ, Historia del Arte Hispanoamericano (Bartzelona 1945‑1950), I. libk. 386‑390. or.; George KUBLER eta Martin SORIA, The Art and Architecture of Spain, Portugal and theirs Americans Dominios 1500‑1800. The Pelikan History of Art 1959; Francisco STASTNY, Maniera y contramaniera en la pintura latinoamericana. La dispersión del Manierismo. Documentos de un coloquio (Mexiko, 1980), 197‑230. or.; Elisa VARGAS LUGO, La expresión pictórica religiosa y la sociedad colonial. Anales del Instituto de Investigaciones Estéticas. XIII. libk., 50, 1. znb., (Mexiko, 1987), 61‑67. or., José guadalupe VICTORIA, Un pintor en su tiempo. Baltasar de Etxabe Orio. Mexikoko Unibertsitate Nazioal Autonomoa. Ikerkuntza Estetikoen Institutoa (Mexiko, 1994).
- ↑ J.G. VICTORIA, Un pintor en su tiempo. Baltasar de Etxabe Orio. 107. or.
- ↑ S. SEBASTIAN, El arte iberoamericano del siglo XVI. S.A. XXVIII.ean, 247‑250. or.