Edukira joan

Hiru adinen sistema: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Tres edades» orriaren itzulpena eginez sortua
(Ez dago alderik)

12:12, 25 abuztua 2024ko berrikusketa

Hiru adinen sistema giza historiaurrearen periodizazio hiru alditan sailkatzen duen sistema historiografiko bat da: Harri Aroan, Brontze Aroan eta Burdin Aroan.

Historian, arkeologian eta antropologia fisikoan, hiru aroko sistema XIX. mendean hartutako kontzeptu metodologikoa da, zeinaren arabera historiaurre berantiarreko eta historia goiztiarreko artefaktuak eta gertaerak zabal antola baitaitezke kronologia ezagun batean.

K. J. Thomsen 1816tik 1825era bitartean garatu zuen kategorizazio hori, erakusketa arkeologiko baten bilduma kronologikoki sailkatzearen ondorioz: harriz, brontzez eta burdinaz hurrenez hurren egindako artefaktuekin egindako sekuentzia zabalak sortu zituen.

Sistemak etnologiaren zientzian lan egiten zuten ikertzaile britainiarrak erakarri zituen: Britainia Handiaren iraganerako arraza sekuentziak ezartzeko adoptatu zuten, garezur motetan oinarrituta. Lehen testuinguru akademikoa osatu zuen burezurren azterketa etnologikorako inolako balio zientifiko modernorik ez duen arren, Harri Aroaren, Brontze Aroaren eta Burdin Aroaren kronologia erlatiboak testuinguru publiko orokorrean erabiltzen jarraitzen da, eta hiru aroren kontzeptuak Europarako, Mediterraneoko mundurako eta Ekialde Hurbilerako historiaurreko kronologia sostengatzen du.[1][2][3]

Egiturak Europa mediterraneoaren eta Hego-mendebaldeko Asiaren kultura- eta historia-oinarria islatzen du. Laster azpisailkapen gehiago egin ziren; 1865ean Harri Aroaren barruan, Paleolito, Mesolito eta Neolito garaiak ezberdindu zituen John Lubbock britaniar zientzia gizonak.[4] Mediterraneorako, Europarako eta Asia hegoalderako periodizazio hori modu zabalean erabiltzen da akademian gaur egun, baina eskemak ez du erabilgarritasun handirik edo batere erabilgarritasunik Saharaz hegoaldeko Afrikan, Asiako zati handi batean, Ameriketan eta beste eremu batzuetan esparru kronologikoak ezartzeko; eta garrantzi txikia du eskualde horietarako eztabaida arkeologiko edo antropologiko garaikidean.[5] Historian eta arkeologian, eremu geografikoaren arabera definitzen dira garaiak, bertako ezaugarriak eta kronologiak kontuan hartuta.

Ikus, halaber

Erreferentziak

Bibliografia

  • M. H. Alimen y M. J. Steve (1982). Prehistoria. Madrid: Siglo XXI de España. p. 58. ISBN 84-323-0034-9