Edukira joan

René Harluxet: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
esteka
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
18. lerroa: 18. lerroa:
== Informatikari euskalduna ==
== Informatikari euskalduna ==
[[Fitxategi:Klaudio Harluxet 84UEU.jpg|thumb|[[Klaudio Harluxet]] (1984)]]
[[Fitxategi:Klaudio Harluxet 84UEU.jpg|thumb|[[Klaudio Harluxet]] (1984)]]
Euskarazko [[Informatika|informatikan]] aitzindaria izan zen. 1977an [[Elhuyar zientzia eta teknologia|Elhuyar aldizkarian]] Klaudio Harluxet lehengusuarekin idatzi zuen informatikari buruz euskaraz argitaratu zen bigarren artikulua. Artikuluan [[Claude Shannon|Claude E. Shannonen]] [[Informazioaren teoria|informazioaren teoriari]] ekin zioten (informatikaren oinarri den teoria), informatikarekiko euskararen balizko zailtasuna gezurtatuz.<ref>{{Erreferentzia|izena=Klaudio|abizena=Harluxet|izenburua=Informatikaren egungo egoeraz|orrialdeak=37–45|hizkuntza=eu-ES|abizena2=Harluxet|izena2=Rene|data=1977|url=https://www.inguma.eus/produkzioa/ikusi/informatikaren-egungo-egoeraz|aldizkaria=ELHUYAR Txikia|alea=10|issn=0212-1735|sartze-data=2024-09-18}}</ref> Hurrengo urtean beste artikulu bat idatzi zuen Elhuyar aldizkarian konputagailuen memoriari buruz. Euskal komunitate zientifikoaren [[Inguma (datu-basea)|Inguma]] datu-basean Harluxeten 4 ekarpen bildu dira.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Rene Harluxet :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea|url=https://www.inguma.eus/egilea/ikusi/rene-harluxet|aldizkaria=www.inguma.eus|sartze-data=2024-09-18}}</ref>
Euskarazko [[Informatika|informatikan]] aitzindaria izan zen. 1977an [[Elhuyar zientzia eta teknologia|Elhuyar aldizkarian]] Klaudio Harluxet lehengusuarekin idatzi zuen informatikari buruz euskaraz argitaratu zen bigarren artikulua. Artikuluan [[Claude Shannon|Claude E. Shannonen]] [[Informazioaren teoria|informazioaren teoriari]] ekin zioten (informatikaren oinarri den teoria), informatikarekiko euskararen balizko zailtasuna gezurtatuz.<ref>{{Erreferentzia|izena=Klaudio|abizena=Harluxet|izenburua=Informatikaren egungo egoeraz|orrialdeak=37–45|hizkuntza=eu-ES|abizena2=Harluxet|izena2=Rene|data=1977|url=https://www.inguma.eus/produkzioa/ikusi/informatikaren-egungo-egoeraz|aldizkaria=ELHUYAR Txikia|alea=10|issn=0212-1735|sartze-data=2024-09-18}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Kepa|abizena=Sarasola|urtea=1994|izenburua=Klaudio Harluxet, informatikaria|hizkuntza=eu|data=1994-04-01|url=https://zientzia.eus/artikuluak/klaudio-harluxet-informatikaria/|aldizkaria=Zientzia.eus|sartze-data=2023-08-23}}</ref> Hurrengo urtean beste artikulu bat idatzi zuen Elhuyar aldizkarian konputagailuen memoriari buruz. Euskal komunitate zientifikoaren [[Inguma (datu-basea)|Inguma]] datu-basean Harluxeten 4 ekarpen bildu dira.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Rene Harluxet :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea|url=https://www.inguma.eus/egilea/ikusi/rene-harluxet|aldizkaria=www.inguma.eus|sartze-data=2024-09-18}}</ref>


== Errekonozimenduak ==
== Errekonozimenduak ==

18:57, 18 iraila 2024ko berrikusketa

René Harluxet

Bizitza
JaiotzaAhatsa, 1953 (70/71 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaIndustria eta Enpresarako goi-mailako Informatika Eskola Nazionala
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)SEI (informatika-enpresa)  (1980 -  2003)
Baionako eta Euskal Herriko Institutu Unibertsitario Teknologikoa  (1983 -
Industria Teknologia Aurreratuen Goi Eskola  (1986 -
Deustuko Unibertsitatea  (1990 -  1996)
Mondragon Korporazioa  (1994 -  2017)
Lan nabarmenak

Rene Harluxet[1] (Ahatsa, Nafarroa Beherea, 1953) informatika-ingeniaria, eta euskarazko informatikan aitzindaria. Evryko Goi-Mailako Informatika Eskolan ingeniaritza ikasi zuen,[2] eta gero zuzendari teknikoa izan da Informatika-enpresetan, irakasle Deustuko Unibertsitatean (1996-2000) eta Bidarteko ESTIA Eskolan (2005etik). Kontsultore moduan ("consultant") moduan aritzen da (LKS zerbitzu-kooperatiban 2003tik eta METIS SAS enpresan 2017tik).[3] [4]

Ikasketak

Ahatsako Arrokigaraia izeneko etxean sortu zen eta lau haurrideko familia bateko bigarrena izan zen. 10 urtetan (1963an), herriko eskola publikoa utzi, Biarritzeko kolegio-lizeoan sartu eta bere batxilergoa han ukan zuen 1970ean.[5] 1970-1972 urteetan, Pauen Maths sup-Maths spé matematika-ikasketak egin ondoan, CNAM-eko Enpresa-Informatikaren Institutuan segitu zuen Paris 3 unibertsitatean (geroztik, industria eta enpresarako goi-mailako informatika eskola nazionala bilakatu dena eta Essonne departamenduko Evry hirian kokatua dena).[2]

Informatika-ingeniaria

1975eko azaroaren 4an, bere kusia Klaudio Harlouxet-ek Donostian sortu SETI S.A (Sociedad de Estudios del Territorio y Ingenieria) enpresan sartu zen. [2]Garai berean gainera, Elhuyar taldearen bitartez, euskarazko lehen hiztegi zientifikoak informatikan ezartzen aritu zen.[2]1979an SETI S.A enpresa hetsi zelarik, René Gipuzkoako Farmazien Batasunean (UFG) lanean aritu zen 1981a arte,  SETI S.A enpresa horren zerbitzu hornitzaile zelarik. [2]

1981ean Baionan plantatu zen eta SEI informatika enpresaren langilea zen era progresiboan (Enpresa horren sortzaileetan eta akzioduna izan da 1976tik goiti). 1980an, astean behin ari zen, 1981ean astean hiru egunez, etab. 1994an Mondragon Korporazioa taldeko LKS zerbitzu-kooperatibak SEIren kudeaketa-informatikaren adarra bereganatu zuen, adar horretan 60 langile ari zirela, Harluxet barne.[2] 2003an, Renék SEI utzi eta LKS-era joan zen, eta erretiroa 2017an hartu zuen.[2]

Horrela, 40 urtez, Rene-k informatikaren eta kooperatiba mugimenduaren garapenean parte hartu du Euskal Herrian.[6][2]

Unibertsitateko irakaslea

Bere ibilbide profesionalaz gain, René Harluxet irakaslea ere izan da goi mailako irakaskuntzan, lehenik 1983an Baionako IUTn, 1986tik goiti Software eta sistemen Institutuan (IDLS), 1995ean gaur egungo ESTIA (Industria Teknologia Aurreratuen Goi Eskola) bilakatuko zena, eta 1990etik 1996ra Deustuko unibertsitatean (Bilbo).[2]

Informatikari euskalduna

Klaudio Harluxet (1984)

Euskarazko informatikan aitzindaria izan zen. 1977an Elhuyar aldizkarian Klaudio Harluxet lehengusuarekin idatzi zuen informatikari buruz euskaraz argitaratu zen bigarren artikulua. Artikuluan Claude E. Shannonen informazioaren teoriari ekin zioten (informatikaren oinarri den teoria), informatikarekiko euskararen balizko zailtasuna gezurtatuz.[7][8] Hurrengo urtean beste artikulu bat idatzi zuen Elhuyar aldizkarian konputagailuen memoriari buruz. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean Harluxeten 4 ekarpen bildu dira.[9]

Errekonozimenduak

Erreferentziak

  1. Ofiziala frantsesezko idazkeran, René Harlouchet
  2. a b c d e f g h i «René Harlouchet - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  3. Harlouchet, René. Tené Harluxet Linkedin sare sozialean.. Linkedin.com.
  4. «René Harlouchet - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  5. Harluxet, René. (2022). «Ahatsatik Biarritzera: bi mundu (1963-1970) - 6-GZB-05 - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (EKE) (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  6. Harluxet, René. (2022). «nformatikaren garapena Euskal Herrian (1970-2010) - 6-GZB-06 - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (Euskal Kultur Erakundea) (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  7. Harluxet, Klaudio; Harluxet, Rene. (1977). «Informatikaren egungo egoeraz» ELHUYAR Txikia (10): 37–45. ISSN 0212-1735. (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  8. Sarasola, Kepa. (1994). «Klaudio Harluxet, informatikaria» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-23).
  9. «Rene Harluxet :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  10. Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  11. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).

Kanpo estekak