Nikolai Piskunov: berrikuspenen arteko aldeak
Buruxkak |
Buruxkak |
||
21. lerroa: | 21. lerroa: | ||
== Kanpo estekak == |
== Kanpo estekak == |
||
* [ |
* [https://www.ueu.eus/argitaletxea/liburuak/kalkulu-diferentziala-eta-integrala-2-argitalpena Kalkulu diferentziala eta integrala (2. argitalpena)]. [[Buruxkak]], UEUren liburutegi digitala |
||
{{bizialdia|1908ko|1977ko|Piskunov, Nikolai}} |
{{bizialdia|1908ko|1977ko|Piskunov, Nikolai}} |
Hauxe da oraingo bertsioa, 12:05, 3 urria 2024 data duena
Nikolai Piskunov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ivanovo, 1908ko maiatzaren 9a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Heriotza | 1977 (68/69 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Yaroslavl State Pedagogical University (en) |
Hezkuntza-maila | Fisika eta Matematika zientzietan doktorea |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria |
Enplegatzailea(k) | Steklov Institute of Mathematics (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak |
Nikolai Semenovich Piskunov (errusieraz: Пискунов, Николай Семенович) (Froltsovo, Ivanovo Oblast), 1908ko maiatzaren 9a - 1977) matematikari sobietarra izan zen, batez ere ekuazio diferentzial partzialen eremuan lan egin zuena.[1][2] Kolmogorov–Petrovsky–Piskunoven ekuazioarengatik da ezaguna, demografia-dinamikaren azterketa matematikoan funtsezko eredua dena, baina ezaguna da batez ere, kalkulu diferentzial eta integralari buruzko bere testu-liburuarengatik. Liburua unibertsitate tekniko askotan erabiltzen da munduan zehar, eta hainbat hizkuntzatara itzuli da.[1]
Liburuaren euskarazko bertsioa Patxi Angulo Martin irakasleak itzuli zuen 1992an beste matematikari hauen laguntzarekin: Jose Ramon Aizpurua Sarasola, Victoria Fernandez Gonzalez, Adela Moyua Pinillos, Juanjo Otxoa de Alda Etxebarria, Cecilia Sarasola Iurrita, Mari Jose Zarate Azkuna, Enrike Zuazua Iriondo. Bigarren argitalpena zabaldu uzten 2009an.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Froltsovo-n (Ivanovo Oblast) jaio zen eta Yaroslavl Estatuko Unibertsitate Pedagogikoan graduatu zen 1929an. Zientzia-doktore titulua 1939an lortu zuen. 1941. urtetik aurrera Sobietar Batasuneko Zientzien Akademiako Steklov Matematika Institutuan lan egin zuen. RSFSR erakundeko zientzialaria da (1965).[2]
Legatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asuncióneko Unibertsitate Nazionaleko Ingeniaritza Fakultateak (FIUNA) Piskunov saria eman die fakultateko bi ikasle onenei 2019tik.[3]
Hautatutako argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Piskunov, Nikolai (1965). Differential and Integral Calculus. P. Noordhoff.
- 29 argitalpen, 14 liburu barne, Zentralblatt MATHren arabera [1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Bacaër N. (2011) The diffusion of genes (1937). In: A Short History of Mathematical Population Dynamics. Springer, London. https://doi.org/10.1007/978-0-85729-115-8_20
- ↑ a b «Пискунов Николай Семенович - Биография» www.biografija.ru (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
- ↑ Premios Piskunov
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kalkulu diferentziala eta integrala (2. argitalpena). Buruxkak, UEUren liburutegi digitala