Miñan: berrikuspenen arteko aldeak
→Sariak: Erreferentzia |
antzezlana |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{Lan infotaula automatikoa|herrialdea=[[Euskal Herria]]}}'''''Miñan''''' liburua migrazio-abentura baten kronika da, [[2019]]an idatzi zuten [[Ibrahima Balde]] [[Konakry]]tarrak ([[Ginea]]) eta [[Amets Arzallus]] lapurtarrak. Ibrahima Balderen beraren bizitzaren kronika da nobela, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Liburuak [[Zilarrezko Euskadi Saria]] irabazi zuen 2020an.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Nagore|abizena=Arin|izenburua=Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek 'Miñan' aurkeztu dute|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/173164/ibrahima-baldek-eta-amets-arzallusek-minan-aurkeztu-dute.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2022-12-30}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Maddi Ane|abizena=Txoperena Iribarren|urtea=2020|izenburua=Mugimendu bat zuri-beltzean|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/ahomentan2020/09/06/mugimendu-bat-zuri-beltzean.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2020-11-29}}</ref><ref name=":2">{{Erreferentzia|izena=Amets|abizena=Arzallus|urtea=2019|izenburua=Miñan|argitaletxea=Susa literatura|hizkuntza=eu|abizena2=Balde|izena2=Ibrahima|url=https://susa-literatura.eus/liburuak/narr13103|aldizkaria=susa-literatura.eus|sartze-data=2024-04-18}}</ref> |
{{Lan infotaula automatikoa|herrialdea=[[Euskal Herria]]}}'''''Miñan''''' liburua migrazio-abentura baten kronika da, [[2019]]an idatzi zuten [[Ibrahima Balde]] [[Konakry]]tarrak ([[Ginea]]) eta [[Amets Arzallus]] lapurtarrak. Ibrahima Balderen beraren bizitzaren kronika da nobela, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Liburuak [[Zilarrezko Euskadi Saria]] irabazi zuen 2020an.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Nagore|abizena=Arin|izenburua=Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek 'Miñan' aurkeztu dute|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/173164/ibrahima-baldek-eta-amets-arzallusek-minan-aurkeztu-dute.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2022-12-30}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Maddi Ane|abizena=Txoperena Iribarren|urtea=2020|izenburua=Mugimendu bat zuri-beltzean|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/ahomentan2020/09/06/mugimendu-bat-zuri-beltzean.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2020-11-29}}</ref><ref name=":2">{{Erreferentzia|izena=Amets|abizena=Arzallus|urtea=2019|izenburua=Miñan|argitaletxea=Susa literatura|hizkuntza=eu|abizena2=Balde|izena2=Ibrahima|url=https://susa-literatura.eus/liburuak/narr13103|aldizkaria=susa-literatura.eus|sartze-data=2024-04-18}}</ref> |
||
[[Fitxategi:Miñan Susa narr131.jpg|thumb|Liburuaren azala.<ref name=":2" />]] |
[[Fitxategi:Miñan Susa narr131.jpg|thumb|Liburuaren azala.<ref name=":2" />]] |
||
Liburua [[Ingeles|Ingelesera]] itzuli zuen [[Timberlake Wertenbaker]] idazleak ''(Little brother. An odyssey to Europe).''<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Amets Azallus Antia + Ibrahima Balde|hizkuntza=en-US|url=http://barbarajzitweragency.com/amets-azallus-antia-ibrahima-balde|aldizkaria=Barbara J. Zitwer Agency|sartze-data=2020-11-29}}</ref>. [[Gaztelania|Gaztelaniara]] [[Ander Izagirre]] idazleak itzuli du (''Hermanito''). Orobat, [[Aleman|Alemanera]] (Kleiner Bruder. ''Die Geschichte meiner Suche)'', [[Katalan|katalanera]] (''Germanet''), [[italiera|italierara]] (''Fratellino'') eta [[galiziera|galizierara]] (''Miñán'') ere itzuli da.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ingelesez, gaztelaniaz, katalanez, italieraz eta alemanez irakurriko da "Miñan"|hizkuntza=eu|data=2020-11-12|url=https://www.eitb.eus/eu/kultura/literatura/osoa/7629769/ingelesez-gaztelaniaz-katalanez-italieraz-eta-alemanez-egongo-da-minan/|aldizkaria=EITB Euskal Irrati Telebista|sartze-data=2021-09-28}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kleiner Bruder. Die Geschichte meiner Suche|url=https://www.goodreads.com/work/best_book/89793325-kleiner-bruder-die-geschichte-meiner-suche|aldizkaria=www.goodreads.com|sartze-data=2021-04-08}}</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=ricardomartinezllorca|izenburua=‘Hermanito’, de Ibrahima Balde y Amets Arzallus Antia|hizkuntza=es|data=2021-10-15|url=https://www.culturamas.es/2021/10/15/hermanito-de-ibrahima-balde-y-amets-arzallus-antia/|aldizkaria=Culturamas|sartze-data=2021-11-02}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=‘Fratellino’|hizkuntza=it|data=2021-11-08|url=https://https://www.feltrinellieditore.it/opera/opera/fratellino/|aldizkaria=Feltrinelli editore|sartze-data=2021-11-08}}</ref>''<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Miñán|url=https://rinoceronte.gal/produto/minan/|aldizkaria=www.rinoceronte.gal|sartze-data=2022-02-27}}</ref>''<ref>{{Erreferentzia|izena=Ander|abizena=Izagirre|izenburua=Ibrahima, el hombre que cruzó el desierto y el mar|hizkuntza=es|data=2020-04-11|url=https://elpais.com/elpais/2020/04/03/eps/1585929946_641691.html|aldizkaria=El País|issn=1134-6582|sartze-data=2022-12-30}}</ref> |
Liburua [[Ingeles|Ingelesera]] itzuli zuen [[Timberlake Wertenbaker]] idazleak ''(Little brother. An odyssey to Europe).''<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Amets Azallus Antia + Ibrahima Balde|hizkuntza=en-US|url=http://barbarajzitweragency.com/amets-azallus-antia-ibrahima-balde|aldizkaria=Barbara J. Zitwer Agency|sartze-data=2020-11-29}}</ref><ref name=":3">{{Erreferentzia|izena=Andrea|abizena=Ibarra|urtea=2024-10-15|izenburua='Miñan' antzezlan bilakatzeko «bide luzea» aurkeztu dute Saran|hizkuntza=eu|abizena2=Larre|izena2=Ximun|data=2024-10-15|url=https://www.kazeta.eus/eu/info_kz/20241015/minan-antzezlan-bilakatzeko-bide-luzea-aurkeztu-dute-saran|aldizkaria=Kazeta.eus|sartze-data=2024-10-23}}</ref> [[Gaztelania|Gaztelaniara]] [[Ander Izagirre]] idazleak itzuli du (''Hermanito''). Orobat, [[Aleman|Alemanera]] (Kleiner Bruder. ''Die Geschichte meiner Suche)'', [[Katalan|katalanera]] (''Germanet''), [[italiera|italierara]] (''Fratellino'') eta [[galiziera|galizierara]] (''Miñán'') ere itzuli da.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ingelesez, gaztelaniaz, katalanez, italieraz eta alemanez irakurriko da "Miñan"|hizkuntza=eu|data=2020-11-12|url=https://www.eitb.eus/eu/kultura/literatura/osoa/7629769/ingelesez-gaztelaniaz-katalanez-italieraz-eta-alemanez-egongo-da-minan/|aldizkaria=EITB Euskal Irrati Telebista|sartze-data=2021-09-28}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kleiner Bruder. Die Geschichte meiner Suche|url=https://www.goodreads.com/work/best_book/89793325-kleiner-bruder-die-geschichte-meiner-suche|aldizkaria=www.goodreads.com|sartze-data=2021-04-08}}</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=ricardomartinezllorca|izenburua=‘Hermanito’, de Ibrahima Balde y Amets Arzallus Antia|hizkuntza=es|data=2021-10-15|url=https://www.culturamas.es/2021/10/15/hermanito-de-ibrahima-balde-y-amets-arzallus-antia/|aldizkaria=Culturamas|sartze-data=2021-11-02}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=‘Fratellino’|hizkuntza=it|data=2021-11-08|url=https://https://www.feltrinellieditore.it/opera/opera/fratellino/|aldizkaria=Feltrinelli editore|sartze-data=2021-11-08}}</ref>''<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Miñán|url=https://rinoceronte.gal/produto/minan/|aldizkaria=www.rinoceronte.gal|sartze-data=2022-02-27}}</ref>''<ref>{{Erreferentzia|izena=Ander|abizena=Izagirre|izenburua=Ibrahima, el hombre que cruzó el desierto y el mar|hizkuntza=es|data=2020-04-11|url=https://elpais.com/elpais/2020/04/03/eps/1585929946_641691.html|aldizkaria=El País|issn=1134-6582|sartze-data=2022-12-30}}</ref> |
||
''Miñan'' liburua oinarritzat hartuta [[Timberlake Wertenbaker]] idazleak antzerkirako egokitzapen bat idatzi zuen 2024an. Izen bereko antzezlana muntatu zuen [[Artedrama Arte Eszenikoen Plataforma|Artedramak]] gero [[Ander Lipus|Ander Lipusek]], [[Manex Fuchs|Manex Fuchsek]] eta [[Philippe Ducou|Philippe Ducouk]] zuzendurik. Wertenbaker txikitan luzaro bizi izan zen Ziburun, eta geroago artetan [[Sara|Saran]] bizi eta euskaldundu zen.<ref name=":02">{{Erreferentzia|izena=Iñaki|abizena=Etxeleku|urtea=2024-10-16|izenburua='Miñan' antzezlana estreinatuko du Artedramak, ostiralean, Luhuson|hizkuntza=eu|data=2024-10-15|url=https://www.berria.eus/kultura/minan-antzezlana-estreinatuko-du-artedramak-ostiralean-luhuson_2132060_102.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2024-10-17}}</ref><ref name=":3" /> |
|||
== Narrazioaren haria == |
== Narrazioaren haria == |
12:54, 23 urria 2024ko berrikusketa
Miñan | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Amets Arzallus eta Ibrahima Balde |
Argitaratze-data | 2019 |
Izenburua | Miñan |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Argitaletxea | Susa |
ISBN | 978-84-17051-34-1 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | CC BY-SA lizentzia |
Historia | |
Jasotako sariak |
Miñan liburua migrazio-abentura baten kronika da, 2019an idatzi zuten Ibrahima Balde Konakrytarrak (Ginea) eta Amets Arzallus lapurtarrak. Ibrahima Balderen beraren bizitzaren kronika da nobela, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Liburuak Zilarrezko Euskadi Saria irabazi zuen 2020an.[1][2][3]
Liburua Ingelesera itzuli zuen Timberlake Wertenbaker idazleak (Little brother. An odyssey to Europe).[4][5] Gaztelaniara Ander Izagirre idazleak itzuli du (Hermanito). Orobat, Alemanera (Kleiner Bruder. Die Geschichte meiner Suche), katalanera (Germanet), italierara (Fratellino) eta galizierara (Miñán) ere itzuli da.[6][7][8][9][10][11]
Miñan liburua oinarritzat hartuta Timberlake Wertenbaker idazleak antzerkirako egokitzapen bat idatzi zuen 2024an. Izen bereko antzezlana muntatu zuen Artedramak gero Ander Lipusek, Manex Fuchsek eta Philippe Ducouk zuzendurik. Wertenbaker txikitan luzaro bizi izan zen Ziburun, eta geroago artetan Saran bizi eta euskaldundu zen.[12][5]
Narrazioaren haria
Aita gazterik hil zitzaion, ikasketak moztu behar izan zituen. Liberiara lan bila joatea bururatu zitzaion Ibrahimari eta Monroviara joan zen. Hasieran zamak bizkar gainean garraiatzen ibili zen baina halako batean Gineako kamioizale batek aprendiz hartu zuen. Bitartean anaia txikia amaren etxetik alde egin zuen eta Libian zegoela jakin zuen amak. Anaia txikia desagertu eta gero Ibrahima anaiaren bila abiatu zen Gineatik Libiara, horretarako Saharako basamortua zeharkatu behar izan zuen hegoaldetik iparraldera.[1]
-
Thiankoi Herria
-
Amaren etxea, Thiankoi: Coloron, kouri, eta lemonne landareak
-
Police, Redonke, yirry
Pular hizkuntzan anaia txikiari miñan esaten zaio, eta horixe da liburuaren izenburua. Pobrezia, desertua gurutzatzea, ankerkeria eta tortura, esplotazioa, Mediterraneo itsasoa gurutzatzea... Bizipen gogorrek markatu zuten Euskal Herrira iritsi bitarte Ibrahimak egin zuen bidaia.
Ibrahimaren ama-hizkuntza Pularra da, eta hitz egiteko modu berezia darabil, guretzat poetiko izan daitekeen hitz egiteko era, berezia duelako zauria, eta berezia kontatzeko manera. Hitz egitean han balego bezala hitz egiten du, berriro gertakizun haiek bizi izango balitu bezala.[13]
Ibrahima Irungo harrera-sarean zebilela ezagutu zuen Amets Arzallusek. Ofizioz auto-mekanikaria da, eta Madrilen bizi da gaur egun, mekanika-lantegi batean dabil, prestakuntza egiten ari den bitartean.
Gineako hiriburua den Konakrytik, Gineako bigarren hirira den Nzérékoréra mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzérékoréra joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen Ibrahima. Saharako basamortua gurutzatu zuen, Mali, Aljeria, Libia; pasatzaile, polizia, eta bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.[13]
-
Ginea Afrikako mapan.
Ibrahimaren ibilbidea
Hau da liburuan Ibrahimak egiten duen bidaia (eta alboan mapa interaktiboa):[14]
- Ginea: Thiankoi - Konakry - Sigiri -
- Mali: Bamako - Gao -
- Tuareg. Kidal - Taalanda -
- Aljeria: Timiauine - Bordj - Reggane - Adrar - Ghardaia - Ouargla - Debdeb -
- Libia: Ghadames - Sabratha - Zawiya - Zintan - Zawiya - Sabratha - Ghadames -
- Aljeria: Debdeb - Ouargla - Ghardaia - Aljer - Oran -
- Maroko: Tanger - Tiznit - Tanger - Nador
Liburua hor bukatzen da, ez da azaltzen baina geroago Europara pasatzea lortu zuen. Hasieran Euskal Herrian egon zen Irunen, bertako Harrera Sarearen bidez Amets Arzallus ezagutu zuen. Ibrahimak bere bidaia kontatu zion, eta Ametsek idatziz jaso. Horrela sortu zen Miñan liburua. Geroago Madrilera jo zuen mekanika-ikasketak egiteko.[15]
-
Thiankoi (Ginea)
-
Ibilibidea
-
Itsasoan, txalupa puzgarrian, Zodiakean.
-
Txalupa puzgarri baten argazkia.
Frantzisko I.a Aita Santuak gomendatu zuenekoa
Liburua hainbat hizkuntzatara itzuli eta gero ale bat Frantzisko I.a Aita Santuarenganaino iritsi zen. Katolizismoaren buruak irakurri zuen eta publikoki goraipatu eta gomendatu zuen.[16][17][18]
CC-BY-SA lizentziaduna
Susa argitaletxeko beste hainbat liburuetan bezala liburua CC-BY-SA lizentziarekin argitaratu da. Lizentzia hori sormenezko lanak munduan zehar erraz partekatzeko lizentzia da.
- Edonon erabil daitezke liburu horiek (CC)
- baina edukien iturria zein den aipatu behar da beti (BY), hau da, egilea nor den esatea.
- Liburu horretan aldaketak egin ahal izango dira eta berriro zabaldu, baina lan berri eraldatua ere CC-BY-SA lizentziarekin zabaldu beharko da (SA). Bi baldintza horiek beteta CC-BY-SA lizentziadun edukiak berrerabilita, posible izango da irabazi ekonomikorik lortzea ere.
Sariak
- 2021: English PEN ("Poets, Essayists and Novelists") elkartearen itzulpen saria. Little brother itzulpenari. Timberlake Wertenbakerrek.[19][20]
- 2020: Zilarrezko Euskadi saria esleitu zioten.[21]
Erreferentziak
- ↑ a b Arin, Nagore. «Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek 'Miñan' aurkeztu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
- ↑ Txoperena Iribarren, Maddi Ane. (2020). «Mugimendu bat zuri-beltzean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
- ↑ a b Arzallus, Amets; Balde, Ibrahima. (2019). «Miñan» susa-literatura.eus (Susa literatura) (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
- ↑ (Ingelesez) «Amets Azallus Antia + Ibrahima Balde» Barbara J. Zitwer Agency (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
- ↑ a b Ibarra, Andrea; Larre, Ximun. (2024-10-15). «'Miñan' antzezlan bilakatzeko «bide luzea» aurkeztu dute Saran» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).
- ↑ «Ingelesez, gaztelaniaz, katalanez, italieraz eta alemanez irakurriko da "Miñan"» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-11-12 (Noiz kontsultatua: 2021-09-28).
- ↑ «Kleiner Bruder. Die Geschichte meiner Suche» www.goodreads.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) ricardomartinezllorca. (2021-10-15). «‘Hermanito’, de Ibrahima Balde y Amets Arzallus Antia» Culturamas (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).
- ↑ (Italieraz) «‘Fratellino’» Feltrinelli editore 2021-11-08 (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
- ↑ «Miñán» www.rinoceronte.gal (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Izagirre, Ander. (2020-04-11). «Ibrahima, el hombre que cruzó el desierto y el mar» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
- ↑ Etxeleku, Iñaki. (2024-10-16). «'Miñan' antzezlana estreinatuko du Artedramak, ostiralean, Luhuson» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-10-17).
- ↑ a b «Miñan» 111 Akademia 2019-10-25 (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
- ↑ «Mapa: Konakry - Ghardaia - Sabratha - Ghardaia-Nador» query.wikidata.org (Wikidata Query Service) (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).
- ↑ DAPA, Dinamoa sortzen gunea. 09 | Miñan. .
- ↑ «Francisco aita santuak 'Miñan' liburua gomendatu du» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ Rey Gorraiz, Uxue. «Aita santuak 'Miñan' liburua gomendatu die zenbait kazetariri» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-04-04). «La historia de Ibrahima Balde y Amets Arzallus, ejemplo del drama migratorio para el Papa» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
- ↑ (Ingelesez) «PEN Translates awards announced» English Pen (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
- ↑ «PEN Translates sarietako bat eman diote 'Miñan'-i» Berria 2021-02-10 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-11-18). «Amets Arzallus, Ibrahima Balde eta Eshkol Nevok jasoko dituzte Zilarrezko Euskadi Sariak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Miñan e-burutegian
- Miñan, Susa on-line Testu osoa eta audioliburua.
- (Ingelesez) «Amets Azallus Antia + Ibrahima Balde» Miñan liburuaren ingelesezko bertsioaz (Little brother. An odyssey to Europe) Barbara J. Zitwer Agency, 2020https://www.youtube.com/watch?v=e2hJ70ijLp4
- Liburua argitaratu ondoren Ametsek Ibrahimi Madrilera egindako bisitan oinarritutako ikus-entzunezkoa (Dinamo sormen gunea)
- Miñan Kritiken hemeroteka. Nuria Cano, Arrate Beristain (Aizu!), Mikel Asurmendi (argia.eus), Ibon Egaña (Deia), Estibalitz Ezkerra (Gara), Nerea Goioaga Uriarte (Begitu), Javier Rojo (El Diario Vasco), Irati Majuelo (Berria)....
- Kritika: Irati Majuelo Berria egunkarian "Miñan" liburutik lau "min" azpimarratzen ditu Majuelok: larri "mina", azal "mina", oroi "mina", eta bizi "mina"