Edukira joan

Launangoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
lehen bertsioa
(Ez dago alderik)

21:18, 25 urria 2024ko berrikusketa

Launangoa
Jatorria
Jatorrizko herrialdeaDurangaldea
Ezaugarriak
Deskribapena
Honen parte daDantzari-dantza

Launangoa Durangaldeko dantza da, txistu eta danbolinaren doinuak jarraituz egiten da. Herriko eta auzo edo kofradietako jaietan zortzi lagunek egiten dituzte dantzok, txistulariak lagunduta.[1][2] Lehen Launakoa izena ere erabiltzen zen, baina orain Launangoa erabiltzea lehenesten da.[3]

Dantzari-dantza dantza sortako seigarrena da. Banangoan (hirugarrena), Binangoan (laugarrena), Launangoan (seigarrena) eta Zortzinangoan (lehenengoan), dantzariek ez dute tresnarik (makila edo espata) eta dantzari kopuruen arabera txandaka egiten dute, bakoitzak bere trebezia erakutsirik.[1] Launangoan dantzariek launan-launan egiten dute txandaka.[4]

Dantzak Zortzinangoaren oinarrizko egiturari jarraitzen dio pausoei eta posizio aldaketa orokorrei dagokienez, baina berezitasun batekin: Banangoaren eta Binangoaren kasuetan bezalaxe, erdialdeko zatia beti launaka egindako posizio aldaketek eta pausoetako trebetasun erakusketek osatuko dute, nahiz eta badiren aldaerak eta talde guztiak dantza burutzeko moduari buruz beti ados ez egon. Azken zatia Zortzinangoarena da.[4]

Dantzarien mugimenduak

Hiru zati bereiz ditzakegu: lehena Zortzinangoaren lehen zatiari dagokio, horrela zati hau bukatzean dantzarien posizioak hasieran posizioetan alderantzikatuta geratzen diren arte:[3]

Hasieran Bukaeran
1a 1b 4a 4b
2a 2b 3a 3b
3a 3b 2a 2b
4a 4b 1a 1b

Bigarren zatian, dantzariak launako azpimultzotan egiten dute, gainerakoak zain geratzen direla. Lehenengo aurreko lauek eta atzeko lauek gero. Eskuineko lauek eta ezkerreko lauek gero. Eskuineko lehengo biek eta ezkerreko atzeko biek hasieran eta ezkerreko lehengo biek eta eskuineko atzeko biek gero.

1. laukotea 2. laukotea 3. laukotea 4. laukotea 5. laukotea 5. laukotea
4a 4b 4a 4b 4a 4b 4a 4b 4a 4b 4a 4b
3a 3b 3a 3b 3a 3b 3a 3b 3a 3b 3a 3b
2a 2b 2a 2b 2a 2b 2a 2b 2a 2b 2a 2b
1a 1b 1a 1b 1a 1b 1a 1b 1a 1b 1a 1b

Azkenik, berriro ere talde osoak jarduten du eta hasiera-hasierako posizioetara itzultzen da:[3]

Hasieran Bukaeran
4a 4b 1a 1b
3a 3b 2a 2b
2a 2b 3a 3b
1a 1b 4a 4b

Dantzari-dantzako 4. dantza

Txelu Etxebarria: dantzari, txistulari eta idazle.

Guztira dantzari-dantzak zortzi atal hauek ditu hasierako Agintariena (edo Ikurrin dantza) sarreraren ondoren:

  1. Zortzinangoa
  2. Ezpata joko txikia
  3. Banangoa
  4. Binangoa
  5. Ezpata joko handia
  6. Launangoa
  7. Makil jokoa (edo Makil dantza)
  8. Txotxongiloa (edo Txakarrenkoa).

Jatorria

Dantza honen sorrerari ezin zaio data zehatz bat ezarri.[5] Durangaldeko tradizioan sortutako dantza-sorta da. Humdboldt alemaniarrak 1881ean deskribatu zuen. Txelu Etxebarria begoñatarrak, 28 urtez dantzari aritu ondoren, liburuak argitaratu zituen 1969an eta [6][7][8] 1990an.[9] Etxebarriak kontatzen zuenez, 1960ko abuztuaren 10ean, launaka ere egitea proposatu zuen, hori hobeto egokitzen baitzitzaion dantzaren egiturari. Honetan ere, Banangoan eta Binangoan bezala, esku hutsik dantzatzen da.

Gaur egun, Dantzari Dantzako gainerako dantzak bezala, Abadiño, Berriz, Garai, Iurreta, Izurtza eta Mañarian ikus dezakegu, baina iraganean merindade osoan zabaldu zela uste da.[4][3]

Erreferentziak

  1. a b DANTZARI-DANTZA - Urte sasoiak. Labayru eta Ikastolen elkartea (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  2. Larrinaga, Josu. «Dantzari-dantza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  3. a b c d «Euskal Herriko Dantzak | Binango» www.dantzak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
  4. a b c «Euskal Herriko Dantzak | Launango» www.dantzak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-25).
  5. «Mutilen dantzak» garaltxu 2010-12-18 (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  6. Etxebarria Goiri, Txelu. «Bizkaiko Dantzak = Danzas de Bizkaia» www.katalogoak.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  7. «j.l. de etxebarria y goiri -bizkai'ko dantzak / - Comprar Libros de Biografías en todocoleccion - 16391570» www.todocoleccion.net (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  8. Etxebarria y Goiri, J. L. de. (1984). Bizkai'ko dantzak danzas de Vizcaya. Caja de Ahorros Vizcai��na PMC 434432027. (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  9. «Zuzendari ohiak» Coro Garaizarko Matsorriak (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).

Kanpo estekak