Edukira joan

Gabi de la Maza: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
TTAP aldizkaria
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Biografia infotaula automatikoa}}
{{Biografia infotaula automatikoa}}


'''Gabi de la Maza Alonso''' edo '''Txantxangorria''' ([[Barakaldo]], [[Bizkaia]], [[1956]]ko [[martxoaren 22]]a) euskal kantugintzako [[Txantxangorriaren Karaoketeka|Karaoketekaren]] ekoizlea da. 2.500 baino gehiago dira [[Webgune|Internet-atari]] horretan eskaintzen dituen abestien karaoke-bideoak. Irakasle izan zen 37 urtez, 2017an erretiratu arte; [[Plentzia]]ko [[Euskal Girotze Barnetegiak|Euskal Girotze Barnetegian]] jardun zuen gehienbat.<ref name="Elustondo20180429">{{erreferentzia|izena=Miel Angel|abizena=Elustondo|izenburua=Gabi de la Maza: "Euskal musikaren arkeologiak asko motibatzen nau"|hizkuntza=eu|egile-lotura=Miel Anjel Elustondo|data=2018-04-29|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/2596/gabi-de-la-maza|aldizkaria=Argia|sartze-data=2019-08-23}}</ref><ref>{{Erreferentzia | izenburua=Txantxangorria-Euskal karaokeak|hizkuntza=eu|url=https://txantxangorria.eus/|aldizkaria=Txantxangorria-Euskal karaokeak|sartze-data=2019-08-23}}</ref> [[Gorliz]]en bizi da, eta 2019an euskara zinegotzia da bertan.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Gabi de la Maza: "Beti erabili izan dut musika nire ikasleak motibatzeko baliabide gisa" - Gorliz|hizkuntza=eu|url=https://hiruka.eus/gorliz/1554977318538-gabi-de-la-maza-alonso-euskara-irakasle-ohia|aldizkaria=Hiruka.eus|sartze-data=2019-08-23}}</ref>
'''Gabi de la Maza Alonso''' edo '''Txantxangorria''' ([[Barakaldo]], [[Bizkaia]], [[1956]]ko [[martxoaren 22]]a) euskal kantugintzako [[Txantxangorriaren Karaoketeka|Karaoketekaren]] ekoizlea da.<ref>{{Erreferentzia|abizena=TTAP|izenburua=Gabi de la Maza: “Euskal karaokeen frikia naiz”|hizkuntza=eu|data=2019-05-10|url=https://ttap.eus/gabi-de-la-maza-euskal-karaokeen-frikia-naiz/|aldizkaria=ttap aldizkari digitala|sartze-data=2024-11-26}}</ref> 2.500 baino gehiago dira [[Webgune|Internet-atari]] horretan eskaintzen dituen abestien karaoke-bideoak. Irakasle izan zen 37 urtez, 2017an erretiratu arte; [[Plentzia]]ko [[Euskal Girotze Barnetegiak|Euskal Girotze Barnetegian]] jardun zuen gehienbat.<ref name="Elustondo20180429">{{erreferentzia|izena=Miel Angel|abizena=Elustondo|izenburua=Gabi de la Maza: "Euskal musikaren arkeologiak asko motibatzen nau"|hizkuntza=eu|egile-lotura=Miel Anjel Elustondo|data=2018-04-29|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/2596/gabi-de-la-maza|aldizkaria=Argia|sartze-data=2019-08-23}}</ref><ref>{{Erreferentzia | izenburua=Txantxangorria-Euskal karaokeak|hizkuntza=eu|url=https://txantxangorria.eus/|aldizkaria=Txantxangorria-Euskal karaokeak|sartze-data=2019-08-23}}</ref> [[Gorliz]]en bizi da, eta 2019an euskara zinegotzia da bertan.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Gabi de la Maza: "Beti erabili izan dut musika nire ikasleak motibatzeko baliabide gisa" - Gorliz|hizkuntza=eu|url=https://hiruka.eus/gorliz/1554977318538-gabi-de-la-maza-alonso-euskara-irakasle-ohia|aldizkaria=Hiruka.eus|sartze-data=2019-08-23}}</ref>


== Ikasketak ==
== Ikasketak ==
45. lerroa: 45. lerroa:
* [https://twitter.com/maza_gabi?lang=eu @maza_gabi], Twitterreko kontua.
* [https://twitter.com/maza_gabi?lang=eu @maza_gabi], Twitterreko kontua.
* [https://www.linkedin.com/in/gabi-de-la-maza-alonso-a520a93b/?originalSubdomain=es Gabi de la Maza Alonso], Linkedin sare sozial profesionalean
* [https://www.linkedin.com/in/gabi-de-la-maza-alonso-a520a93b/?originalSubdomain=es Gabi de la Maza Alonso], Linkedin sare sozial profesionalean
* «Gabi de la Maza: “Euskal karaokeen frikia naiz”» [[Jon Gomez|Jon Gomez Garai]], [[Ttap|TTAP]] aldizkari digitala. (2019-05-10).


{{bizialdia|1956ko||de la Maza, Gabi}}
{{bizialdia|1956ko||de la Maza, Gabi}}

12:16, 26 azaroa 2024ko berrikusketa

Gabi de la Maza

Bizitza
JaiotzaBarakaldo1956ko martxoaren 22a (68 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
txantxangorria.eus

Gabi de la Maza Alonso edo Txantxangorria (Barakaldo, Bizkaia, 1956ko martxoaren 22a) euskal kantugintzako Karaoketekaren ekoizlea da.[1] 2.500 baino gehiago dira Internet-atari horretan eskaintzen dituen abestien karaoke-bideoak. Irakasle izan zen 37 urtez, 2017an erretiratu arte; Plentziako Euskal Girotze Barnetegian jardun zuen gehienbat.[2][3] Gorlizen bizi da, eta 2019an euskara zinegotzia da bertan.[4]

Ikasketak

Lanbide Heziketan elektronika ikasi zuen. Bilbon goizez ikasten zuen bitartean, gero arratsaldean batxilergoa ikasten zuen Txurdinagako institutuan, eta gero euskara ikasten zuen Santutxuko Karmelon, gauez, kuadrillakoekin.

Batxilergoa bukatuta soldadutzara joan behar izan zuen Leonera. Handik itzulita, 22 urterekin taxilari lanean hasi zen Bilbon, eta aldi berean irakasle-ikasketak egin zituen. Irakasletza Bilboko irakasle Eskolan ikasi eta euskal filologian espezializatu zen.

Musika-formazioaren aldetik, txikitan, 11 urterekin, institutuko koruan kantatu zuen. Gero gaztetan Bilboko Jatorki abesbatzan kantatu zuen.[2]

Irakaslea

Lehen hezkuntzako irakaslea (1980-1991)

1980ean hasi zen irakasle espezifiko moduan, euskara erakusten Plentzian. Hurrengo urtean, ikasketak amaitu eta Arrieta-Libaoko eskolara bidali zuten, Sollube magalean. Francoren garaiaz geroko lehen irakasle euskalduna izan zen eskola horretan. Hiru urte egin zituen han, gelan adin guztietako ikasleak biltzen zirela. Hogeita bat ikaslerekin, 3 urtekoak ziren txikienak, eta 14 urtekoak handienak. Arrietatik Gorlizko eskolara jo zuen, 7 urtez aritu zen bertan.

Euskal Girotze Barnetegietako irakaslea (1991-2017)

1991n Plentziako Euskal Girotze Barnetegian lan egiteko barne-lehiaketa bat irabazi zuen, eta 26 urte egin zituen horretan gero. Plentziakoan, hemezortzi urtez.

Barnetegien programa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak abiarazi zuen, A, B eta D irakastereduak martxan jarri eta gero, ikasleek aisialdian euskaraz aritzeko aukera izan zezaten. Hezkuntza Saileko Euskara zerbitzuan aritzen ziren Mikel Zalbide, Joxemari Berasategi, Ibon Olaziregi, Iñaki Artola… eta Agustin Mujika (Takolo pailazoa ere zena). Lehen bost urteetan barnetegiak Euban izan ziren B ereduko ikasleei zuzenduta. Ideia 1990ean Plentziara eraman zutenean orduan fitxatu zuten Gabi de la Maza. Besteak beste, Plentzia, Urduña eta Andrakako barnetegietan ere egin zuen lan.

Ikasleen motibazioa lantzeko kantua bide egokia zenez, barnetegian materialak landu eta landu, mende berriko lehen urteetan ikastaroa bukatzean CD bat banatzen zizkieten ikasleei 180 abestirekin.

« Umeekin lan egitea gustuko izan dut beti, irakaskuntzan eman ditudan 37 urte hauetan asko gozatu dut [...] Beti erabili izan dut musika nire ikasleak motibatzeko baliabide gisa, gaur egungo erronka gazteenak motibatzea baita: euskara barnetik atera behar dugu. »

Gabi de la Maza[4]

Gabi de la Maza Gorlizeko hondartzan.

Txantxangorriaren karaokeak

2005. urtetik aurrera, bere lanerako hainbat karaoke sortu zituen De la Mazak, ikasleekin egonaldietan erabiltzeko. 2008an, ikasleek eskatuta, Youtubera igotzen hasi zen. 2019an bi kanal zituen, eta bien artean 2.500 abesti baino gehiago daude. Lehenengo hamaika urteetan, gune horrek miloi bat bisita baino gehiago jaso zituen, eta harpidedunak orain 80.000 mila baina gehiago dira bien artean.[5]

TBX.eus atariak euskarazko kanalek jaso dituzten bisitak zenbatzen ditu, eta egunean, astean, hilean, urtean… gehien ikusi diren euskarazko bideoak zein izan diren adierazten du. 2017an Txatxangorria-Euskal Karaokeak laugarrena izan zen bisitatuenen artean.[6]

Sariak eta errekonozimenduak

Erreferentziak

  1. TTAP. (2019-05-10). «Gabi de la Maza: “Euskal karaokeen frikia naiz”» ttap aldizkari digitala (Noiz kontsultatua: 2024-11-26).
  2. a b c Elustondo, Miel Angel. (2018-04-29). «Gabi de la Maza: "Euskal musikaren arkeologiak asko motibatzen nau"» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-08-23).
  3. «Txantxangorria-Euskal karaokeak» Txantxangorria-Euskal karaokeak (Noiz kontsultatua: 2019-08-23).
  4. a b «Gabi de la Maza: "Beti erabili izan dut musika nire ikasleak motibatzeko baliabide gisa" - Gorliz» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-23).
  5. «Bihotzeko Fonoteka: Gabi de la Maza» www.eitb.eus (Euskadi Irratia) (Noiz kontsultatua: 2019-08-23).
  6. «Bideon artxibo urteka: 2017 - TBX.eus» tbx.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-23).
  7. «Interneten egindako lan onenaren Argia Saria Gabi de la Mazari eman diote» txantxangorria (Noiz kontsultatua: 2019ko abuztua).

Ikus, gainera

Kanpo estekak