Katalan Herriak: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
t robot Añadido: it:Paesi Catalani |
||
52. lerroa: | 52. lerroa: | ||
[[fr:Pays catalans]] |
[[fr:Pays catalans]] |
||
[[gl:Países Cataláns]] |
[[gl:Países Cataláns]] |
||
[[it:Paesi Catalani]] |
|||
[[sl:Katalonske države]] |
[[sl:Katalonske države]] |
12:34, 7 uztaila 2006ko berrikusketa
Katalan Herriak (Països Catalans) katalana mintzatzen den lurraldeari ematen zaion izena da. Orokorrean, Katalan Herriak Iberiar Penintsularen ekialdean kokatzen dira, Pirinioak eta Segura ibaiaren artean, Balear Uharteak ere batasun honetan sartuz. Zenbaitzuk Sardiniako Alguer (Alghero) hiria ere sartzen dute Katalan Herrien barne.
Hedadura 69.823 kilometro karratuetakoa da eta 12,9 milioi biztanle ditu (2004ean).
Katalan Herriak terminoa katalan nazionalistek erabiltzen dute maiz.
Mugak
- Iparraldean Okzitania.
- Hegoaldean Murtzia.
- Ekialdean Mediterranear itsasoa.
- Mendebaldean Aragoi eta Gaztela-Mantxa.
Banaketa administratiboa
Tradizionalki eta administratiboki, Katalan Herriak ondoko lurraldeok osatzen dituzte, guztiak Espainiako administraziopean Ipar Katalunia (Frantzia) eta Alguer (Italia) izan ezik:
- Katalunia (Catalunya), askotan Printzerria (Principat) deritzona. Pirinioetako Tratatuaren (1659) eraginez iparraldea (Ipar Katalunia) Frantziako estatuaren parte da. Hiriburua Bartzelona da.
- Balear Uharteak (Illes Balears). Hiriburua Mallorcako Palma (Mallorca) da.
- Andorrako Printzerria (Principat d'Andorra). Hiriburua Andorra la Vella da.
- Sartaldeko Zerrenda Aragoien (Franja de Ponent edo aragoieraz Francha de Lebán). Hiriburua Fraga da.
Hizkuntzan oinarrituriko ikuspuntu batetik, Katalan Herrien barruan ondorengo lurraldeak ere sartzen dira:
- Sardiniako Alguer hiria, non katalanaren aldaera bat (algerera, alguerès) mintzatzen baita.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katalan Herriak |
Katalan Herriak | ||
---|---|---|
Katalunia • Ipar Katalunia • Valentziako Erkidegoa • Balear Uharteak • Andorra • Sartaldeko Zerrenda • L'Alguer • El Carxe |