Vulgata: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean) |
t r2.7.1) (robota Erantsia: az:Vulqata |
||
35. lerroa: | 35. lerroa: | ||
[[ar:فولغاتا]] |
[[ar:فولغاتا]] |
||
[[az:Vulqata]] |
|||
[[bar:Vulgata]] |
[[bar:Vulgata]] |
||
[[bg:Вулгата]] |
[[bg:Вулгата]] |
06:11, 27 urtarrila 2012ko berrikusketa
Vulgata Bibliaren latin arrunterako itzulpena da, San Jeronimok egina V. mende hasieran Damaso I.a aita santuak 382an eskatu ondoren. Bertsioak, bere izena, vulgata editio esalditik hartzen du (herriarentzako edizioa) eta latin arrunt batean idatzi zen, Zizeronen latin klasikoaren oposizioz, San Jeronimok ondo zekiena. Vulgataren xedea, bere aurrekoak baino zehatzagoa eta ulerterrazagoa izatea zen.
Vulgataren aurretik erabili zen latindar Biblia Vetus Latina delakoa, ez zuen pertsona edo instituzio bakar batek itzuli, eta modu uniformean ere ez zen argitaratu. Banakako liburuen kalitatea eta estiloa aldatu egiten zen. Itun Zaharraren ia itzulpen guztiak, greziar Septuagintatik zetozen.
Jeronimoren lana
San Jeronimok lehen aldiz itzuli zuen, zuzenean hebreeratik latinera, Itun Zahar osoa. Salmoen Liburuari dagokionez, Jeronimoren hiru bertsio daude: Romanum salterioa, 384koa, Vetus latina berrikusi zuena Septuagintarekin bat egin zezan, Gallicanum 391koa, iturri bezala Origenesen Hexapla erabiltzen duena eta Hebraicum, oso-osorik hebreeratik itzulia 405ean. Tobiten Liburua eta Judithen Liburuaren itzulpenerako, Jeronimok, eskuizkribu arameerak erabili zituen, gainontzeko deuterokanonikoen edo apokrifoen bertsioak biltzera mugatu zen bitartean, aparte utzi zituenak. Ez dago zehatz jakiterik Itun Berri osoa itzuli zuen, edo soilik antzinako latindar itzulpenak berrikusi zituen, greziar eskuizkribuekin alderatuz.
Kontserbazioa
Vulgataren lekuko diren eskuizkribu goiztiar batzuk gaur egun mantentzen dira. VIII. mendean datatua, Amiatinus izeneko kodexa da eskuizkribu osorik antzinakoena. Fuldensis izeneko kodexa, 545 inguruan datatua, lehenagokoa da, ebanjelioak, Diatessaronaren bertsio zuzenduak diren arren.
Erdi Aroan, Vulgata, giza akatsek eragindako aldaketen mende geratu zen, Europa osoan zehar, monasterioetan eginiko testuaren kontaezin beste kopiatan. Bere lehen egunetatik Vetus Latinaren irakurketak sartu ziren. Alboetako oharrak, akatsen ondorioz tartekatu ziren testuan. Kopia bakar bat bera ere ez zen beste baten berdina. 550 inguruan, Kasiodorok, Vulgata bere erraietara itzultzearen lehen saiakera egin zuen. Alkuino Yorkekoak, ahaleginak gainbegiratu zituen berritutako Vulgata bat kopiatzeko, Karlomagnori aurkeztu ziona 801ean. Antzeko saiakerak egin zituzten Orleanseko apezpiku zen Teodulfok, Canterburyko apezpikua zen Lanfrankek, Cîteauxko abadea zen Esteban Hardingek eta Nikolas Maniakoria diakonoak.
Inprentaren garatze eta zabaltzeak, giza akatsak murriztu eta testuaren uniformetasuna eta sendotasuna gehitu zuen arren, Vulgataren ediziorik goiztiarrenek, argitaratzaileentzako modu errazean eskuragarri zeuden eskuizkribuak soilik kopiatu zituzten. Ehunka edizioetatik, nabarmengarriena Mazarinena da Johannes Gutenbergek argitaratua 1455ean, bere edertasun eta antzinatasunagatik ospetsua dena. 1504an, irakurketa aldaerak zituen lehen Vulgata argitaratu zen Parisen Biblia Poliglota Complutenseren testuetako bat, Vulgataren edizio bat izan zen, antzinako eskuizkribuekin egina eta greziarrarekin bat etor zedin zuzendua. Erasmo Rotterdamekoak, grezierarekin eta hebreerarekin alderatutako eta zuzendutako edizio bat argitaratu zuen 1516an. 1528an, gauza bera egin zuen Robertus Stephanusek. Ondoren, 1547an, Lovainan argitaratu zen Joan Henteniusen edizio kritikoa etorri zen.
Klementear Vulgata
Klementetar Vulgata (Biblia Sacra Vulgatae Editionis Sixti Quinti Pontificis Maximu iussu recognita ataque edita), katolikoentzako ediziorik ezagunena izan zen Vatikanoko II. kontzilioan egindako aldaketen aurretik. Erreforma Protestantearen ondoren, eliza katolikoa, Protestantismoaren doktrinak gezurtatzen eta erasoak kontraesaten saiatzen zen bitartean, Vulgata berretsia izan zen Trentoko Kontzilioan, Bibliaren testu latindar baimendu bezala. Adierazpen honi indarra emateko, Kontzilioak, Aita Santuari, Vulgataren testu estandar bat argitaratzeko esan zion. Baimendutako testu honen lehenengo edizioa 1590 arte agertu zen. Sixto V.a aita santuaren bermea izan zuen. Stephanusen edizioan oinarritu zen eta Sixtoar Vulgata bezala ezagutu zen. Laster aldatua izan zen edizio berri batengatik hurrengo aita santuaren aukeraketarekin batera, Klemente VIII.a. Berrikusitako bertsio berri hau, gehiago oinarritu zen Henteniusen edizioan. Sixtoar-Klementear Vulgata deitu zitzaion eta gaur egun, soilik Klementetar Vulgata bezala ezagutzen da. 1592ko edizioa Eliza Katolikoarentzat ofiziala bihurtu zen 1979 arte.
Vulgata berria
Nova Vulgata edo Neovulgata, gaur egun, Eliza Katolikoak onartu eta argitaratutako latindar bertsio ofiziala da. 1965ean, Vatikano II. Kontzilioaren amaieran, Paulo VI.a aita santuak, komisio bat izendatu zuen Vulgata, testu eta hizkuntza azterketen arabera berrikusteko, aldi bereank, bere estilo latindar kristaua mantendu edo hobetzen zen bitartean. Salterioa 1969an argitaratu zuten, eta Biblia osoa 1979an Nova Vulgata edo Vulgata Berri gehienaren oinarrizko testua, San Jeronimoren abade-etxe benediktoarreko fraideek eginiko edizio kritikoa da, Pio X.aren garaian. Tobit eta Judithen liburuarentzat, Vetus Latinaren eskuizkribuak jarraitzen ditu. Testu guzti hauek, gaur egungo arameerazko, grezierazko eta hebreerazko edizio kritikoekin berrikusiak eta alderatuak izan dira. Gaur egungo adituen arabera Jeronimok, jatorrizko hizkuntzen esanahia behar zen bezala ulertu ez zuen gertakizunetan aldaketak daude Vulgata Berriak ez ditu Klementearrean eta beste edizio batzuetan aurkitutako libururik, Eliza Katolikoak Bibliako Kanonetik kanpokotzat jotzen dituenak, adibidez, Manasesen Otoitza eta Esdrasen Liburua 3 eta 4.
Stuttgarteko Vulgata
Azken aipamen bat egin behar zaio Alemaniako Elkarte Biblikoak Stuttgarten argitaratutako Vulgataren edizioari. Jeronimok duela 1600 urte argitaratu zuen jatorrizko testua berritzen saiatzen da, eskuizkribu garrantzitsuen alderaketa kritikoaren bidez. Vulgataren adituentzat Stuttgarteko edizioko ezaugarri garrantzitsu bat, Jeronimoren hitzaurreak liburu ezberdinetara sartzea da. Apokrifoen sailean 151. salmoa du, baita Laodizearrentzako gutuna, Esdrasen Liburuaren 3. eta 4. liburuak eta Manasesen otoitza ere. Gainera, bere gaur egungo prefazioak, Vulgataren historiari buruzko informazio iturri baliotsuak dira.
Kanpo loturak
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: [[:s:{{{1}}}|Vulgata]] |