Edukira joan

Jon Gomez: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +biografia infotaula automatikoa, +bizialdia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
+Kategoria:Hamaika Telebistako aurkezleak
22. lerroa: 22. lerroa:
{{bizialdia|1990eko||Gomez, Jon}}
{{bizialdia|1990eko||Gomez, Jon}}
[[Kategoria:Euskal Herriko telebista aurkezleak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko telebista aurkezleak]]
[[Kategoria:Hamaika Telebistako aurkezleak]]
[[Kategoria:Galdakoztarrak]]
[[Kategoria:Galdakoztarrak]]

20:57, 20 maiatza 2017ko berrikusketa

Jon Gomez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJon Gomez Garai
JaiotzaGaldakao1990eko maiatzaren 17a (34 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, telebista aurkezlea eta aktorea
Enplegatzailea(k)Hamaika Telebista
Euskal Irrati Telebista
Lan nabarmenak

Jon Gomez Garai[1] (Galdakao, Bizkaia, 1990eko maiatzaren 17a) musikaria eta telebista aurkezlea da; une honetan, Euskal Telebistako aurkezleen artean gazteena.

2009. urtean Hamaika Telebistan gazteei eskainitako Gaztero izeneko programa aurkeztu eta zuzendu zuen. Hala ere, Hamaikan denbora gutxi eman zuen, hortik denbora gutxira EiTBrentzat lanean hasi baitzen. Bi urtez Betizu Jaia eta Betizu haur-ikuskizunetako aurkezlea izan zen, 2010eko urrian Euskal Herriko V. Pintxo Txapelketako aurkezlea izan zen eta David de Jorge sukaldariak Bilboko Areatzan egindako munduko errusiar xerra handienaren errekorra aurkeztu zuen. Zuzenean aurkeztu dituen ETBko beste saio batzuk izan ziren Olentzeroren Etorrera 2010 (Izaro Iraetarekin) eta 2011; eta Erregeen Kabalgata 2011 eta 2012 (Klaudio Landa eta Izaro Iraeta lagun zituela).

Telebista eta irratiaz gain, urtean zehar hainbat omenaldi, animazio, gala eta aurkezpen ere egiten ditu Gomezek zuzenean.


Egun, 2011ko martxoaz geroztik, ETB-1eko IBIL2D («ibilbide») saioko aurkezlea da. IBIL2D Euskal Herriko natura eta kultur ondarea, turismo baliabideak eta gure herrian diren hamaika txoko, modu atsegin eta dibulgatzailean ezagutarazteko telebista saioa da.[2]

Erreferentziak

  1. Jon Gomezen aukera pertsonala da bere lehen deitura azenturik gabe idaztea euskaraz. Ikus bere blog pertsonala: http://berbenxarma.blogspot.com/
  2. IBIL2D saioaren webgunea.

Kanpo loturak