Larramendi-ziza: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
41. lerroa: | 41. lerroa: | ||
{{autoritate kontrola}} |
{{autoritate kontrola}} |
||
[[Kategoria:Tricholomataceae]] |
|||
[[Kategoria:Perretxiko jangarriak]] |
19:54, 25 martxoa 2022ko berrikusketa
Larramendi-ziza | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Ordena | Tricholomatales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Lepista |
Espeziea | Lepista luscina Singer, 1951 |
Basionimoa | Agaricus luscinus |
Lepista luscina (Fr.) Sing.
Larramendi-ziza
Lepista panaeola (Fr.) Karst.
Tricholoma panaeola Queleti
Perretxiko jangarria, kardu-zizaren antzeko koloreko kapela du, orbanak dauzka eta hatzarekin igurztean orriak erraz bereizten dira. Maiz kardu-zizarekin nahasten da, bere kolore, habitat eta hanka laburragatik, eta batzuetan eszentrikoa ere bai.
Deskribapena
Kapela: 5 eta 12 cm. arteko diametrokoa. Lehenik ganbila, gero laua, eta ertza sarritan uhindua eta bihurgunetsua. Haragitsua, lehorra,oso hauskorra. Kolore gris-zurixkakoa, askotan orban ilun zentrokideekin markatuta.
Orriak: Estu, meheak, okertuak, itsatsiak edo eskotatuak, kapelaren haragitik bereiz daitezkeenak. Hasieran zurixkak, gero grisaxka-horixkak.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: 3 – 7 x 1 – 2 cm-koa. Zilindrikoa edo pixka bat meheagoa goian, haritsua, haragitsua, betea, lehorra, kapelaren kolorekoa baino pixka bat zurbilagoa. Eszentriko samarra, gehienetan laburra eta apur bat kurbatua.
Haragia: Trinkoa, hauskorra, kolore zuri-grisaxkakoa. Zapore gozoa du, eta irin-usain atsegina.[1]
Etimologia: Lepista hitza grekotik dator, “lepistós”-etik, soil, esan nahi du. Apaingarri berezirik ez duen onddoa.
Jangarritasuna
Zapore min arina duen arren, interesgarria da sukaldaritzarako. Gordinik jan daiteke eta zapore atsegina du gainera.[2]
Nahasketa arriskua
Lepista rickenii Sing. = Tricholoma panaeolus ss. Ricken, perretxikoarekin, non kapelaren kolorea laranja-arrea den.Lepista caespitosa-rekin, zurixka da eta usain espermatikoa du. Pleurotus eryngii-arekin, honek orri dekurrenteak ditu eta unbelifero sustraietan hazten da.[3]
Sasoia eta lekua
Udazkenean ugaria, zirkuluetan ateratzen da, mendiko belardietan eta larreetan, arraroagoa koniferoen azpian.[4]
Banaketa eremua:
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 170 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 334 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 218 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 144 or. ISBN 282-0865-4..