Mastodon (sare soziala): berrikuspenen arteko aldeak
erreferentziak ingelesezko wikipedaatik |
|||
15. lerroa: | 15. lerroa: | ||
'''Mastodon''' [[gizarte-sare]] eta [[mikroblogintza]] zerbitzua da, 2016ean sortua, egitura deszentralizatuan eta [[software libre]]an oinarritzen dena. "Toot" izeneko mezuak argitaratzean datza. |
'''Mastodon''' [[gizarte-sare]] eta [[mikroblogintza]] zerbitzua da, 2016ean sortua, egitura deszentralizatuan eta [[software libre]]an oinarritzen dena. "Toot" izeneko mezuak argitaratzean datza. |
||
Mastodon enpresaren erabiltzaileen parte-hartzearen gailurra 2022ko apirilean izan zen, [[Elon Musk|Elon Musk-en]] [[Twitter]] erosi zuela iragarri ondoren. Apirilaren 27rako, 30 mila erabiltzaile berri elkartu ziren Mastodonen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=After Musk's Twitter takeover, an open-source alternative is 'exploding'|hizkuntza=en-US|url=https://www.engadget.com/twitter-alternative-mastodon-open-source-021001965.html|aldizkaria=Engadget|sartze-data=2022-05-06}}</ref> 2022ko apirilaren 28an, Datuak Babesteko Europako Gainbegiraleak (SEPD) EU Voice mikroblogging plataforma ofiziala Mastodonera pasatzeko prozesua martxan jarri zuen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=EDPS launches pilot phase of two social media platforms {{!}} European Data Protection Supervisor|hizkuntza=en|url=https://edps.europa.eu/press-publications/press-news/press-releases/2022/edps-launches-pilot-phase-two-social-media_en|aldizkaria=edps.europa.eu|sartze-data=2022-05-06}}</ref> |
|||
== Deskribapena == |
== Deskribapena == |
12:35, 6 maiatza 2022ko berrikusketa
Mastodon | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2016 |
Argitaratze-data | 2016 |
Azken bertsioa | 4.3.2 |
Honen izena darama | Mastodonte eta Mastodon |
Behar ditu | React, Node.js, PostgreSQL, Redis, Ruby on Rails, Sidekiq (en) eta Puma (en) |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | eleaniztuna, ingelesa, alemana, ukrainera, frantsesa, gaztelania, portugesa, esperantoa, japoniera, errusiera, nederlandera, Txinera sinplifikatua, hungariera, finlandiera, katalana, korsikera, galiziera, greziera, poloniera, islandiera, persiera, galesa, txinera tradizionala eta arabiera |
Programazio-lengoaia | Ruby on Rails, React eta Node.js |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU Affero General Public License, version 3.0 (en) |
Deskribapena | |
Honen parte da | Fedibertso |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Eugen Rochko (en) eta Mastodon gGmbH (en) |
Fikzioa | |
Erabiltzen du | ActivityPub |
Maskota | Masto Don (en) |
Euskaraz | |
Euskaraz | bai |
Historia | |
Jasotako sariak | |
https://joinmastodon.org/ | |
Iturri-kodea | https://github.com/mastodon/mastodon |
Mastodon gizarte-sare eta mikroblogintza zerbitzua da, 2016ean sortua, egitura deszentralizatuan eta software librean oinarritzen dena. "Toot" izeneko mezuak argitaratzean datza.
Mastodon enpresaren erabiltzaileen parte-hartzearen gailurra 2022ko apirilean izan zen, Elon Musk-en Twitter erosi zuela iragarri ondoren. Apirilaren 27rako, 30 mila erabiltzaile berri elkartu ziren Mastodonen.[1] 2022ko apirilaren 28an, Datuak Babesteko Europako Gainbegiraleak (SEPD) EU Voice mikroblogging plataforma ofiziala Mastodonera pasatzeko prozesua martxan jarri zuen.[2]
Deskribapena
Mastodon sarea 2016ko urrian sortu zuen Eugen Rochko alemaniarrak, artean 24 urte zituela.
Sare sozial itxiak ez bezala, Mastodon ez dago sistema monopolistiko baten menpe; Mastodon "instantzia" deritzen egitura independenteek osatzen dute, elkarren artean komunikatzen direnak.[3] Erabiltzaile-kontu bakoitza sare osoarekin lotuta dago berak aukeratu duen instantzia baten bitartez (@erabiltzaile@instantzia), e-mail helbideekin egiten den antzera.
Mastodon sarea Twitterekin alderatuz gero, ezaugarri berezi hauek nabarmendu daitezke[4]: mezu luzeagoak argitara daitezke (500 karaktere, eta batzuetan gehiago instantziaren ezarpenen arabera); publizitaterik ez dago; eta edonork bere instantzia sortzeko aukera du (norberaren datuen kontrola gordetzeko, adibidez) gero sare orokorrera konektatzeko[5][6].
Mastodonek denbora-lerro pare bat aurkezten ditu: bata lokala, erabiltzaileen mezuak aurkezten dituena, baina soilik norberaren instantziakoak; bestea federatutako denbora-lerroa, non instantzia federatu guztien mezuak ikusten diren. Mastodon-Instantzien artean komunikatu daitezke erabiltzaileak, erabiltzaile izen osoa ezarriz (adibidez @urlia@sendia.eus erabiltzaileak "urlia" izen lokala du, eta "sendia.eus" instantziakoa da).
Mastodon sarean erabiltzaile partikularrek parte hartzen dute, baita erakundeek edo elkarteek ere.
Komunitatea
Sarea oso bizkor handitzen ari da, informazioa herrialde desberdinetan zabaldu ahala: 2017ko apiril hasieran (sareak 31.000 erabiltzaile inguru zituela) erabiltzaile frantsesdunen sartze handia egon zen, Numerama eta Framasoft aldizkarietan Mastodoni buruzko artikuluak argitaratu eta gero[7]. Hain da ezen, mastodon.social zerbitzari historikoaren (Rochko sortzailearena) ahalmen teknikoak gainditu ziren, eta beste batzuk sortu behar izan ziren.
2017ko apirilaren erdi aldean (sareak 150.000 harpidedun inguru zituela) instantzia japoniarrak sortu ziren, eta honek herrialde honetako erabiltzaileen sarrera masiboa ekarri zuen, egun gutxitan 300.000tik gora pasatuz.
2017ko apirilaren amaieran, Mastodonek 551.707 harpidedun zituen, 1.379 instantziatan banatuak[8]. Ekainaren 11n 700.000 harpidedun, eta 1.481 instantzia[9].
2018ko azaroan mastodon.eus komunitatea[10] martxan jarri zen. Euskal komunitatearen fedibertsoko txokoa bezala definitu zuten sustatzaileek[11]. Euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia gehiago ere sortu ziren[12][13]. Euskal komunitateak sare sozial libre eta deszentralizatu honetan bere espazioa izateko sortu zutela adierazi zuten eta PuntuEUS Fundazioa, Azkue Fundazioa, Iametza, Laborategia 2.0, Talaios Kooperatiba eta Dinahosting erakunde edo taldeek sustatu zuten[14].
Teknologia
Zerbitzari-zatiak Ruby on Rails frameworka erabiltzen du, web interfazea JavaScript-en idatzia dago (React.js eta Redux)[15]; konjuntoa eskuragarri dago AGPL 3-0 lizentziapean.[16].
Mastodon instantziak ActivityPub erabiltzen duten beste instantzia-sarearekin komunika daitezke, hala nola GNU Social, Diaspora eta PeerTube, honi fedibertsoa esaten zaiolarik.
Hirugarren bezeroak
Defektuzko web interfazeaz gain, Mastodonen API-arekin elkarreragiten duten hirugarren bezeroak ere badaude:
- Android (Oharraː azpian zerrendatzen diren aplikazioak ez dabiltza Android bertsio zaharrekin):
- iOS:
- Amaroq[21]
- Sailfish OS:
- Tooter[22]
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «After Musk's Twitter takeover, an open-source alternative is 'exploding'» Engadget (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
- ↑ (Ingelesez) «EDPS launches pilot phase of two social media platforms | European Data Protection Supervisor» edps.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
- ↑ (Frantsesez) GAROSCIO, Paolo. (2017-04-06). «Mastodon : le nouveau réseau social, libre et sans pub» Clubic.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ (Frantsesez) Le réseau social Mastodon, un « Twitter plus proche de l’esprit originel ». 2017-04-04 (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ (Frantsesez) «Mastodon, alternative open source à Twitter en 500 signes» Challenges (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ (Frantsesez) Cadot, Julien. (2017-04-06). «Pourquoi nous avons créé notre instance Mastodon» Numerama (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ (Ingelesez) Framasoft, Association. (2017-04-07). «Les CHATONS s'attaquent à l'oiseau Twitter grâce à Mastodon» Framablog (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ (Ingelesez) «Mastodon Users (@mastodonusercount@lou.lt)» Loultstodon (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ (Ingelesez) «Mastodon Users (@mastodonusercount@lou.lt)» Loultstodon (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ Mastodon.eus. .
- ↑ «Mastodon.eus» Mastodon mastodon.eus domeinuan ostatatua (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ Mastodon.Jalgi.eus. .
- ↑ «Mastodon.eus» kaixo.mastodon.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ «Mastodon.eus» Mastodon mastodon.eus domeinuan ostatatua (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ .
- ↑ kode iturburuak Github horretan ikus daitezke.
- ↑ (Ingelesez) Thomas. «Fedilab» Fedilab (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ . (code source et APK de Tusky)
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ . (ez dago sorburu kodea eskuragarri).
- ↑ Tooter
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- https://mastodon.jalgi.eus
- https://mastodon.eus/
- https://kaixo.mastodon.eus/
- (Ingelesez) https://communitywiki.org/trunk (Gustuko gaietako harietan sartzeko bideak).