Ipar Korea: berrikuspenen arteko aldeak
t esteka gaurkotzea, Buruxkak |
|||
37. lerroa: | 37. lerroa: | ||
== Historia == |
== Historia == |
||
=== Ipar Korearen eraketa === |
=== Ipar Korearen eraketa === |
||
[[Fitxategi:1950-1953_Koreako_Gerra.jpg|thumb|ezkerrera|1950-1953 Koreako Gerra.<ref>{{Erreferentzia|izena=Fernando|abizena=Martínez Rueda||izena2=Mikel|abizena2=Aizpuru Murua|izenburua=Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009|argitaletxea=Udako Euskal Unibertsitatea|data=2011|url= |
[[Fitxategi:1950-1953_Koreako_Gerra.jpg|thumb|ezkerrera|1950-1953 Koreako Gerra.<ref>{{Erreferentzia|izena=Fernando|abizena=Martínez Rueda||izena2=Mikel|abizena2=Aizpuru Murua|izenburua=Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009|argitaletxea=Udako Euskal Unibertsitatea|data=2011|url=https://www.ueu.eus/argitaletxea/liburuak/gaur-egungo-munduaren-historia-1945-2009|isbn=9788484383345}}</ref>]] |
||
[[XX. mende]]an [[Japonia]]ren mende egon zen [[Koreako penintsula]], baina [[Bigarren Mundu Gerra]]n Japonia galtzaile atera zenean, Korea bi partetan banatu zen, 38° paraleloak bereizita: [[Sobietar Batasuna]]k okupatu zuen Koreako iparraldea, eta [[Estatu Batu]]ek, berriz, hegoaldea. [[1948]]ko irailaren 3an Koreako Herri Errepublika Demokratikoa (Ipar Korea) sortu zen. [[1950]]ean Ipar Koreako gudarostea [[Hego Korea]]n sartu zen lurraldearen batasuna lortu nahian, eta bi auzo herrien arteko gerra zibila hasi zen: [[Koreako Gerra]]. Estatu Batuetako gudarosteak esku hartu zuen hegoaldean, eta txinatar gudarosteak Ipar Koreakoari eman zion laguntza. [[1953]]an su-etena izenpetu zuten. |
[[XX. mende]]an [[Japonia]]ren mende egon zen [[Koreako penintsula]], baina [[Bigarren Mundu Gerra]]n Japonia galtzaile atera zenean, Korea bi partetan banatu zen, 38° paraleloak bereizita: [[Sobietar Batasuna]]k okupatu zuen Koreako iparraldea, eta [[Estatu Batu]]ek, berriz, hegoaldea. [[1948]]ko irailaren 3an Koreako Herri Errepublika Demokratikoa (Ipar Korea) sortu zen. [[1950]]ean Ipar Koreako gudarostea [[Hego Korea]]n sartu zen lurraldearen batasuna lortu nahian, eta bi auzo herrien arteko gerra zibila hasi zen: [[Koreako Gerra]]. Estatu Batuetako gudarosteak esku hartu zuen hegoaldean, eta txinatar gudarosteak Ipar Koreakoari eman zion laguntza. [[1953]]an su-etena izenpetu zuten. |
||
00:35, 3 urria 2024ko berrikusketa
Ipar Korea, izen ofizialez Koreako Herri Errepublika Demokratikoa (koreeraz hangul alfabetoan: 조선 민주주의 인민 공화국, hanja alfabetoan: 朝鮮民主主義人民共和國, Chosŏn Minchuchu-ŭi Inmin Konghwaguk), ekialdeko Asiako estatu burujabe bat da, Koreako penintsularen iparraldea hartzen duena. Hegoaldean Hego Korea du, harekin 1945. urtera arte Korea herrialde batu bakarra osatu zuena. Horrez gain, mugakide ditu Txina iparraldean eta Errusia ipar-ekialdean. 120.540 kilometro koadroko eremua du, eta 25,4 milioi biztanle zituen 2016an.[1] Hiriburua Piongiang da.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Estatu Batuek eta Sobietar Batasunak izenpeturiko itunaren arabera, Estatu Batuen osteek onartuko zuten japoniarren errenditzea 38. paralelotik hegoaldera, eta Sobietar Batasunak gauza bera egingo zuen paraleloaren iparraldean. 1948ko abuztuan, hegoaldean hauteskundeak egin eta Koreako Errepublika ezarri zen. Hurrengo hilean, Koreako Herri Errepublika Demokratikoa sortu zen iparraldean. 1950-1953 urteetako Hego Korearen eta Ipar Korearen arteko gerra gogorraren ondoren, eta armistizioa izenpetuta, lerro militar bat ezarri zen 38. paralelotik gertu, bi Koreak banatzen dituena. Ipar Koreak inbertsio izugarriak egin ditu indar militarretan, eta milioi bat soldaduko armada bat osatu du, sendo hornitua. Ekonomia egoera latza den arren, bere baliabide urrien parte handi bat armadarentzat erabiltzen du.
Geografia
Mugak
Ipar Koreak Koreako penintsularen iparraldea hartzen du, 38. paralelotik gora; Hego Koreak hartzen du penintsularen hegoaldea. Japoniako itsasoa dauka ekialdean eta Itsaso Horia mendebaldean. Iparraldean 1.352 kilometroko muga du Txinarekin, eta 18 kilometrokoa Errusiarekin.[2]
Erliebea
Mendiek eta goi-ordokiek hartzen dute Ipar Koreako lurraldearen gehiena. Errepublikako ipar-ekialdeko Kaemako goi-ordokian (1.000 metro inguru eta 10.360 kilometro koadroko eremua) dago Paektu mendia, penintsulako gailurra (2.744 metro). Rangrim mendiek iparraldetik hegoaldera gurutzatzen dute herrialdea; Hamgiong mendiak, aldiz, ekialdeko itsasertzaren norabidean hedatzen dira. Behe ordokiek eta haranek, berriz, lurraldearen bostena hartzen dute. Ipar Koreako hego-mendebaldeko Piongiang eta Chaeriongeko ordokiak dira errepublikako nekazaritzagunerik oparo eta emankorrenak. Ekialdeko lur lauak askoz ere meharragoak dira, mendiak ia itsasoraino heltzen baitira.
-
Kostaldea Hamhungetik gertu
-
Alorrak, Hamhungetik gertu
Hidrografia
Yalu (806 kilometro luze) eta Tumen (520 kilometro) dira Ipar Koreako ibai nagusiak, Mantxuriako eta Errusiako muga eratzen dutenak; ontziz ibil daiteke ibai horien behe ibilguetan.
Klima
Klima kontinentala da, neguak hotzak eta luzeak, eta udak hezeak dituena. 6 °C egiten du urtean, batez beste, iparraldean; 8 °C erdialdean, eta 11 °C hegoaldean. Montzoiek euria dakarte udan, eta tifoiak izaten dira udazkenean; 1.000 mm euri egiten ditu urtean zehar.
Landaredia
Basoek lurraldearen hiru laurdenak hartzen zituzten: koniferak eta hosto erorkorreko zuhaitzak. Baina nekazaritzaren presioa dela-eta, basoen %40 galdu dira 1985etik aurrera.[3]
Historia
Ipar Korearen eraketa
XX. mendean Japoniaren mende egon zen Koreako penintsula, baina Bigarren Mundu Gerran Japonia galtzaile atera zenean, Korea bi partetan banatu zen, 38° paraleloak bereizita: Sobietar Batasunak okupatu zuen Koreako iparraldea, eta Estatu Batuek, berriz, hegoaldea. 1948ko irailaren 3an Koreako Herri Errepublika Demokratikoa (Ipar Korea) sortu zen. 1950ean Ipar Koreako gudarostea Hego Korean sartu zen lurraldearen batasuna lortu nahian, eta bi auzo herrien arteko gerra zibila hasi zen: Koreako Gerra. Estatu Batuetako gudarosteak esku hartu zuen hegoaldean, eta txinatar gudarosteak Ipar Koreakoari eman zion laguntza. 1953an su-etena izenpetu zuten.
Handik aurrera, Ipar Koreako politika eta ekonomia Kim Il-sung lehendakariaren mendean egon zen; Kim Il-sungek Sobietar Batasunaren ereduko erregimen sozialista ezarri zuen, gizarte zerbitzuak hobera egin zuten, baina politika askatasuna eta giza eskubideak murriztu ziren. Ipar Koreak adiskidetasun hitzarmenak izenpetu zituen Txinarekin eta Sobietar Basunarekin 1961ean, baina pixkanaka sobietarren eraginetik urrundu zen. Bestetik, Korearen batasuna lortzen eta Estatu Batuetako gudarostea Hego Koreatik egozten ahalegindu zen.
Kim Il-sung presidenteak ez zuen Sobietar Batasunaren eta Txinaren bidea jarraitu nahi izan, eta korear bideak, itxuraz, arrakasta izan zuen aldi batez. Izan ere, alderdiaren arabera, denean ziren onenak korearrak: “Kultura Iraultza” lehenago gertatu omen zen Korean Txinan baino, eta ordenaren errespetua galdu gabe gainera. Kim Il-sung benetako despota izan zen, hitzaren zentzurik hertsienean: bere aintza eta pentsamendua ospatzeko, 240.000 metro koadroko jauregi erraldoi bat eraiki zuen; bere buruarekiko gurtza familia osora zabaldu zuen, eta heroien biografia bat asmatu zuen harentzat.
Songbun sistemaren bitartez, mendean edukitzeko moduan antolatu zen gizartea. Sistema politikoa, berriz, jutxe ideiaren printzipioetan oinarriturik dago, 1972ko konstituzioak dioenez.[5] Mundu komunistan salbuespenezkoa den familia despotismo hori bururatzeko, Kim Il-sungek Kim Jong-il semea izendatu zuten ondorengo 1980an. Bestalde, gerra deklaraturik ez izan arren, 1990 arte gogorkeria izan zen bi Koreen harremanen arteko ezaugarria. 1970 eta 1989 artean, 412.000 gizon izatetik 980.000 izatera igaro zen Ipar Koreako armada, eta urtero hartzen zuen nazio aurrekontuaren %30.
Gerra Hotzaren ondorena
1994an, Kim Il-sung hil zenean, Kim Jong-ilek hartu zuen agintea; ordurako egoera oso larria zen, eta barne krisia gogorra; horren adierazgarri izan zen Batzar Goreneko Atzerri Arazoetako batzordearen ihesa Hego Koreara, 1997an gertatua. Ahultasunak eta goseak hartu zuten herrialdea urte horietan; ezin esan daiteke zenbateraino ordea, estatistikak ez baitira fidagarriak. Hondamena estimatzen zaila den arren, guztiz segurua da 1997an korear agintariek berek eskatu baitzuten nazioarteko laguntza. Agintarien arabera, biztanleriak 7.800.000 tona labore behar zuen urtean, eta 1996an, uholde izugarriak izan baitziren, 2.500.000 baino ez zuen izan. Nazio Batuen Erakundeko erakunde espezializatuek, 1997 eta 1998 artean, elikagai asko eraman zuten Ipar Koreara. Baina nazioarteko laguntzaren erabilera ere oso eztabaidagarria da: Mugarik Gabeko Medikuek beren lankideak erretiratu zituzten 1998an, haien ustez agintariek erregimenarekiko leial zirenentzat gordetzen zituztelako laguntzak, eta goseak hiltzen uzten zituelako “politikoki dudazko” zirenak.
Gerraren amaiera ekarri zuen armistizioaren azken helburua bakea lortzea eta bi Koreak berriz bateratzea zen. Gerra ordea, Ipar Korearen politika erasokorrak akuilatua, ez zen benetan bukatu. Alabaina, 1991. urtean, lortu zen bi Koreetan aldi berean sartzea Nazio Batuen Erakundean. 1991ko abenduan, itun bat izenpetu zen bi errepubliken adiskidetzea eta penintsularen desnuklerizazioa xede zituena. Zenbait eragile izan ziren bakearen bidea zabaldu zutenak: Sobietar Batasunaren desagertzea, Ipar Korearen bakartasuna areagotu zuena, Txinaren bilakaera, eta Japoniak Ipar Korean egindako inbertsioak.
Batasunaren bidea zailtasunez betea zegoen ordea. Ipar Koreak probokazio asko egin zuen, Estatu Batuekin zuzeneko harremanak lortu nahi zituen eta, horretarako, xantaia nuklearra baliatu zuen. 1993an utzi egin zuen Arma Nuklearrak ez Ugaltzeko Ituna, bere instalazioen kontrolari uko egin ondoren, eta misil ertain bat eraiki zuen, 1998ko abuztuan Japonia gainetik igaroarazi zuena. Bestalde, 1996an, Ipar Koreako itsaspeko espioi bat agertu zen Hego Korean, eta berriz ere okerrera egin zuten bi Koreen arteko harremanek. Ipar Koreak bere alde du Hego Korea Estatu Batuen mendeko dela alderdi militar eta diplomatikoan: 50.000 soldadu amerikar daude Hego Korean, eta lurpeko artilleria atomikoa. Bestalde, Hego Koreak, 1997ko Asiako finantza krisiak jota utzi zuelarik, ez zuen oso begi onez ikusten 500.000 milioi dolarreko balioa izango zukeen bateratze baten zama.
XXI. mendea
2000. urtean, Hego Koreako presidentea Ipar Koreara bisitaldi ofizialean joan zen aurrenekoz; bi herrialdeen adiskidetzearen lehen seinale garrantzitsua izan zen. Egoera ona George W. Bushek zapuztu zuen, Ipar Korea Gaizkiaren ardatzean sartu zuelako, haiekiko jarrera gogortuz. 2006ko urrian, Ipar Koreak bere lehen bonba atomikoa leherrarazi zuen, Estatu Batuek eta beste herrialde batzuek mehatxu handiak egin zizkioten arren. 2007an, negoziazio luzeen ondoren, herrialdea desnuklearizatzeko hitzarmena sinatu zuen Hego Korea, Errusia, Japonia, Txina eta Estatu Batuekin, laguntza energetikoaren eta ekonomikoaren truke.
2011ko abenduaren 17an, Kim Jong-il hil zen, eta Kim Jong-un semea izendatu zuten ondorengo.[6]
Gobernua eta administrazioa
Politika
Estatu iraultzaile eta sozialista da 2009ko konstituzioaren arabera, eta bi dira bertako politikaren ardatzak: Jutxe eta Songun ideiak, alegia autarkismoa eta armadaren lehentasuna. Koreako Langileen Alderdia da alderdi politiko nagusia. Beste bi erakunde politiko daude, oso txikiak: Koreako Alderdi Sozial Demokratikoa eta Alderdi Chondoista Chongu; hiruek batera osatzen dute Aberria Berriz Batzeko Fronte Demokratikoa. Praktikan, alderdi bakarreko sistema dago.
Errepublikako betiereko presidente izendaturik dago Kim Il-sung, Ipar Koreako estatua sortu zuena.[7] Herri Batzar Gorena da estatuko organo nagusia; 687 kide ditu, bost urteko agintaldirako hautatzen direnak.[8] 2011tik, Kim Jong-un, Kim Il-sungen iloba, da herrialdeko gorengo burua; bera da Koreako Langileen Alderdiko idazkari nagusia, Defentsa Batzordeko zuzendaria eta Armadako komandante gorena.[9]
Banaketa administratiboa
Ipar Korearen banaketa administratiboan hiru maila daude. Maila gorenean bederatzi probintzia, zuzenki gobernatutako bi hiri eta hiru eskualde administratibo berezi daude. Bigarren mailan, hiriak, eskualdeak, barrutiak eta hautes-barrutiak daude. Azkenik, hirugarren mailak herriak, auzoak eta langile-barrutiak hartzen ditu.
Izena | Hangulean | Hanjan | Hiriburua | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Zuzenki gobernatutako hiriak | ||||||||||||||||||
1 | Piongiang | 평양직할시 | 平壤直轄市 | Chung-guyok | ||||||||||||||
2 | Rason | 라선특별시 | 羅先特別市 | Rasŏn | ||||||||||||||
Eskualde bereziak | ||||||||||||||||||
3 | Sinuiju | 신의주특별행정구 | 新義州特別行政區 | |||||||||||||||
4 | Kaesong | 개성공업지구 | 開城工業地區 | |||||||||||||||
5 | Kumgangsan | 금강산관광지구 | 金剛山觀光地區 | |||||||||||||||
Probintziak | ||||||||||||||||||
6 | Hego Pyongan | 평안남도 | 平安南道 | Piongsong | ||||||||||||||
7 | Ipar Pyongan | 평안북도 | 平安北道 | Sinuiju | ||||||||||||||
8 | Chagang | 자강도 | 慈江道 | Kanggye | ||||||||||||||
9 | Hego Hwanghae | 황해남도 | 黃海南道 | Haeju | ||||||||||||||
10 | Ipar Hwanghae | 황해북도 | 黃海北道 | Sariwon | ||||||||||||||
11 | Kangwon | 강원도 | 江原道 | Wonsan | ||||||||||||||
12 | Hego Hamgyong | 함경남도 | 咸鏡南道 | Hamhung | ||||||||||||||
13 | Ipar Hamgyong | 함경북도 | 咸鏡北道 | Chongjin | ||||||||||||||
14 | Ryanggang | 량강도 | 兩江道 | Hiesan |
Demografia
Biztanleria
25.368.620 biztanle zituen 2016an.[1] Dentsitatea handia da, 198,3 biztanle kilometro koadroko, baina ez Hego Korean bezainbestekoa. Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %20,8 dira, 15-24 urte bitartekoak %15,6, 25-54 urte bitartekoak %44,3, 55-64 urte bitartekoak %9,8 eta 65 urtetik gorakoak %9,6. Bizi itxaropena 70,7 urtekoa da; 66,9 urtekoa gizonezkoena eta 74,8 urtekoa emakumezkoena. Hirietan bizi da biztanleriaren %61,2 (2017ko zenbatespenak).[2]
Banaketa etnikoa
Biztanleria oso homogeneoa da, bai etniaz, bai hizkuntzaz. Nolanahi ere, txinatar, japoniar, vietnamdar eta europar gutxiengo batzuk daude.
Hizkuntzak
Ipar eta Hego Koreako hizkuntza nagusia koreera da. Dialekto desberdinak daude bietan, baina bi herrialdeen arteko mugak ez du zerikusirik hizkuntzarekin. Iparraldean atzerriko hizkuntzetatik hartutako maileguak mugatuak izan dira; Hego Korean, berriz, ohikoak dira. Bi herrialdeetan hangul sistema erabiltzen dute idazteko, baina chosongul esaten zaio Ipar Korean. Hanja karaktere txinatarrak ez dira erabiltzen Ipar Korean. Erromanizazio ofiziala desberdina dute: Ipar Korean McCune-Reischauer sistema darabilte, pixka bat moldatua, eta koreeraren erromanizazio berritua Hego Korean.[10]
Erlijioa
Sineste nagusiak budismoa eta konfuzianismoa dira; badira kristatu batzuk eta, Hego Korean bezala, cheondoismoaren jarraitzaileak ere. Beti ere, iparkorear gehienak ez dira erlijiozaleak. Konstituzioak erlijio askatasuna babesten badu ere, azpimarratu behar da erlijio jarduerak, berez, ez direla ia existitzen; gobernuak antolatutako taldeak dira, erlijio askatasuna badelako itxurak egiteko. Amnistia Internazionalak kezka agertu du Ipar Koreako erlijio jazarpena dela-eta.[11]
Koreako Guda aurretik Piongiang zen kristautasunaren gune nagusia Ipar Korean. Gaur egun, estatuak tenpluak eraikitzeaz gain, gerra aurreko elizak mantendu eta berreraiki ditu, Chilgoleko eliza adibidez. Gobernuak aurkezturiko estatistika ofizialen arabera, 10.000 protestante eta 4.000 katoliko daude. Open doors erakundeak eginiko sailkapenaren arabera, ordea, Ipar Korea da munduan kristauek esetsaldi gogorrena jasaten duten herrialdea.[12]
Hiri nagusiak
Ipar Korea: biztanle gehien duten udalerriak 2008ko errolda[13] | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Post. | Izena | Lurralde-entitatea | Biztanleak | ||||||
Piongiang Hamhung |
1 | Piongiang | Piongiang Hiriburua | 3.255.288 | Chongjin Nampo | ||||
2 | Hamhung | Hego Hamgyong | 768.551 | ||||||
3 | Chongjin | Ipar Hamgyong | 667.929 | ||||||
4 | Nampo | Hego Pyongan | 366.815 | ||||||
5 | Wonsan | Kangwon | 363.127 | ||||||
6 | Sinuiju | Ipar Pyongan | 359.341 | ||||||
7 | Tanchon | Hego Hamgyong | 345.875 | ||||||
8 | Kaechon | Hego Pyongan | 319.554 | ||||||
9 | Kaesong | Ipar Hwanghae | 308.440 | ||||||
10 | Sariwon | Ipar Hwanghae | 307.764 |
Ekonomia
Ipar Koreak ekonomia sozialista zentralizatu eta planifikatua dauka. Estatuak dauka lurraren, garraioen eta produkzio-bideen jabetza, eta etxebizitza, elikadura, osasuna, lana eta hezkuntza doan bermatzen ditu. Ekonomiaren oinarria industria da, barne produktu gordinaren %41 hartzen baitu (2017ko zenbatespena). Nekazaritzak %25 hartzen du, eta zerbitzu sektoreak %33.[2]
Bi Koreak banandu baino lehen, hegoaldeak hornitzen zuen iparraldea laborez, baina banaketaz geroztik, Ipar Koreak eginahal handiak egin behar izan ditu laborantzan, bertako klima eta lurrak ez baitira horretarako egokienak. Nekazaritza osorik kolektibizatu zen 1953-1958 urteetan. 3.843 kooperatiba antolatu ziren, 500 hektareakoak, administrazio barrutiekin bat egiten zutenak. Horiez gainera, estatuak bere landetxeak zituen (nekazaritza ekoizpenaren %20). Nekazaritzaren antolamendua militarra zen, eta nekazariak fabriketako langileak bezalakoxeak, urteko 345 egun lan egin beharrekoak. 1973an, herrialdea beregaina izatera heldu zen laboreetan. 1987an, zertxobait liberalizatu zen. Laboreak (arroza, artoa, garia eta garagarra), patata, batata, soja, barazkiak eta fruituak dira ekoizpen nagusiak. Arrantza aski aberatsa da, iparraldeko kostaldean arrain mota ugari harrapa daitezkeelako: sardinak, berdelak, sardinzarrak, Cololabis saira eta itsaskiak.[14]
Baliabide mineral eta energetiko ugari ditu, batez ere ikatza. Meategi nagusiak Piongiang, Kaesang, Saiweon, Honerrieong eta Giljun daude. Mineral hau ezinbestekoa da, batez ere energi eta siderurgi sektoreetan. Ikatzaz aparte, beste mineral batzuetan ere aberatsa da, adibidez, burdin, zink, fluorita eta berunean. Hain ugariak ez diren arren, urre, wolfram eta kobrea ere daude.
1970eko hamarkadan, industria astunak garrantzi handia zuen, helburu militarrekoa maiz. Teknologia erosi beharra zuen ordea, bereziki petrokimika, elektronika eta informatikaren alorretan, mendebaldeko herriei eta Japoniari. Teknologia erosteko gero eta mailegu handiagoak behar zirelarik, eta dibisetan ordaindu beharrekoak gainera, kanpoko zorra ikaragarri hazi zen, hainbesteraino non 1987ko abuztuan ordainketa etendura deklaratu behar izan baitzuen. Egun sektore horrek errenta nazionalaren %41 sortzen du, eta industria gune gehienak mendebaldean daude. Jarduera nagusiek siderurgia eta kimikarekin zerikusia dute. Zati handi bat makinen produkzioan zentraturik dago, eta industria kimikoa, berriz, ongarri, porlan eta beste zenbait produktutan oinarrituta dago.
Ipar Koreak zenbait produktu inportatu behar ditu, besteak beste, laboreak, hornidura ondasunak, makineria eta petrolioa Esportazioak balio txikiagokoak dira, zeta, produktu kimikoak eta mineralak, adibidez. Merkataritza harreman gehienak Txinarekin ditu (inportazioen %90 eta esportazioen %85 2016an).[2] Truke horien ondorioz, kanpo zorra handituz joan da eta merkataritza balantzan defizita sortu da. BPGa 28 mila milioi dolarrekoa zen 2013an. Aipagarria da arlo militarrean egiten duen gastua, BPGaren %23; Israelen ondoren, proportzio handiena erabiltzen duen herrialdea da.
Kultura
Ipar Koreako kultura komunismoaren hatsapenei oso lotua dago. Idazle eta artistak Ipar Korearen kulturaren nagusitasuna eta idependentzia goraipatzen ahalegintzen dira; gobernuak, bestalde, sozialismoaren izpirituarekin bat datozen tradizioko ohiturak (dantza taldeak, adibidez) hedatzeko laguntza ematen du. Koreako arte lan askok Kim Il Sung lehendakaria goresten dute.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/4/17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b World Population Prospects: The 2017 Revision, esa.un.org
- ↑ a b c d North Korea. cia.gov (Noiz kontsultatua: 2018-4-24).
- ↑ H. Raven, Peter. Engaging North Korea through Biodiversity Protection. sciencediplomacy.org (Noiz kontsultatua: 2018-4-24).
- ↑ Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..
- ↑ Komunismoa, nazionalismoa eta jutxe ideia. argia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-4-18).
- ↑ Kim Jong-il Ipar Koreako presidentea hil da, eta semeak hartuko du agintea. Berria egunkaria, berria.eus, CC BY-SA 4.0 lizentzia (Noiz kontsultatua: 2018-4-18).
- ↑ Rodriguez, Mikel. Sortzaile, eta presidente betiko. Berria egunkaria, berria.eus, CC BY-SA 4.0 lizentzia (Noiz kontsultatua: 2018-3-25).
- ↑ DPRK Holds Election of Local and National Assemblies. korea-np.co.jp (Noiz kontsultatua: 2018-4-24).
- ↑ Kim Jong-un Ipar Koreako Langileen Alderdiko idazkari nagusi hautatu dute. Berria egunkaria, berria.eus, CC BY-SA 4.0 lizentzia (Noiz kontsultatua: 2018-4-24).
- ↑ Asiako toponimia. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-4-24).
- ↑ North Korea: Freedom of Movement, Opinion and Expression. amnesty.org (Noiz kontsultatua: 2018-4-24).
- ↑ Nordkorea. Stand des Länderprofils: Januar 2017. opendoors.de (Noiz kontsultatua: 2018-4-24).
- ↑ United Nations Statistics Division; 2008 Census of Population of the Democratic People’s Republic of Korea conducted on 1–15 October 2008, unstats.un.org
- ↑ Engaging North Korea through Biodiversity Protection. britannica.com (Noiz kontsultatua: 2018-4-26).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.
- (Ingelesez) Ipar Korea mapa
- (Ingelesez) Ipar Korearen webgune ofiziala
- Ipar Koreak nazioartean jokatzen duen rolari buruzko erreportajea Argia aldizkarian.
Asiako herrialde eta lurraldeak (Nazio Batuen azpi-eskualdeka) | |||
Afganistan • Errusia • Kazakhstan • Kirgizistan • Uzbekistan • Tadjikistan • Turkmenistan |
Hego Korea • Ipar Korea • Japonia • Mongolia • Txina | ||
Arabiar Emirerri Batuak • Armenia • Azerbaijan • Bahrain • Egipto • Georgia • Iran • Irak • Israel • Jordania • Kuwait • Libano • Oman • Qatar • Saudi Arabia • Siria • Turkia • Yemen |
Brunei • Ekialdeko Timor • Filipinak • Indonesia • Kanbodia • Laos • Malaysia • Myanmar • Singapur • Thailandia • Vietnam | ||
Bangladesh • Bhutan • India • Maldivak • Nepal • Pakistan • Sri Lanka |
Beste entitate |