Salbuespen-egoera
Salbuespen egoera edo larrialdi egoera estatu bateko agintaritzak, arrazoi desberdinak direla medio, ezartzen duen egoera politiko berezia da. Salbuespen egoerak ofizialki ezartzen dira, dekretu edo bestelako ebazpen baten bidez. Neurri hori hartzeko arrazoiak edo aitzakiak desberdinak izan daitezke: natur hondamendiak, ordena mantentzeko ezintasuna, gerra zibila, inbasioa edota horietako bat gertatzeko arriskua, besteak beste.
Salbuespen egoera batean, estatuak bere legedian jasotzen diren hainbat eskubide (adierazpen askatasuna, manifestazio eskubidea, etab.) bertan behera uzten ditu. Halaber, estatuaren lurraldearen barne kontrola armadak hartzen du bere gain.
Motak
Salbuespen egoeraren barnean, zuzenbidearen ikuspegitik mota desberdiak bereiz daitezke:
- Sitio egoera
- Larrialdi egoera
- Lege martziala edo gerra egoera
- Alarma egoera