Bergerac
Itxura
Txantiloi:Frantziako udalerri infotaula Bergerac frantsesez edo Brageirac okzitanieraz Frantziako barrualdeko hiria da, Dordoinako departamenduan eta Akitaniako eskualdean kokatutakoa. Dordoina ibaiak udalerria zeharkatzen du. 27.601 biztanle zituen 2007an.
Ondarea
- Saint-Jacques eliza;
- XVI. eta XVII. mendeetako eraikuntzak.
Historia
Kalbinisten gotorlekua izan zen XVI. mendean (Bergerac-eko Bakea, 1577). Nantes-ko ediktua eman ondoren (1598), Bergerac Frantziako kalbinisten babesleku garrantzitsuenetakoa bihurtu zen. 1621ean eraitsi egin behar izan zituzten harresiak, Luis XIII.aren aginduz.
Ekonomia
Nekazaritza merkatua, mahastiak, janari industria eta bolbora produkzioa nabarmentzen dira.
Kanpo loturak
- (Frantsesez) (Ingelesez) Hiriko udal webgunea
Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.