Angkor
Angkor1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Angkor Wat eta naga zubia | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, iii, iv |
Erreferentzia | 668 |
Kokalekua | Kanputxea |
Eskualdea2 | Asia eta Ozeania |
Izen ematea | 1992 (XVI. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Angkor (khemereraz អង្គរ) Khemer Inperioaren antzinako hiri garrantzitsu bat izan zen, IX eta XV. mendeen artean. Bere hondakinak, gaur egungo Siem Reap hiritik gertu daude, Siem Riep probintzian, Kanputxean. UNESCOk, Gizateriaren Ondare izendatu zituen 1992an.
Soilik berriki berreskuratu da gune hau oihanetik, Angkor Wat tenplua izan ezik, Vishnu jainko hinduistari eskainia, duela mende askotik hona, monje budistek mantendutakoa.
Angkor, sanskritozko antzinako hitz bat da, hiriari erreferentzia egiteko; thom eta wat gaur egungo khemererazko hitzak dira "handia" eta "tenplua"rentzat. Honela, beraz, Angkor Thom, Hiri Handia bezala uler daiteke, eta, Angkor Wat, Tenpluaren Hiria bezala. Tenpluen antolaketa eta eraikuntza ulertzeko, komeni da Meru Mendiaren jatorri sinbolikoa begiratzea, jainkoen egoitza eta unibertso hinduaren erdigunetzat hartzen dena.
Gunea, garrantzi handiko zenbait toki arkeologikoz osatua dago:
- Angkor Thom
- Angkor Wat
- Baksei Chamkrong
- Banteay Kdei
- Banteay Samré
- Banteay Srei
- Baphuon
- Bayona
- Chau Say Tevoda
- Ekialdeko Baray
- Ekialdeko Mebon
- Elefanteen Terraza
- Kbal Spean
- Khleangak
- Krol Ko
- Legenardun Erregearen Terraza
- Lolei
- Mendebaldeko Baray
- Mendebaldeko Mebon
- Neak Pean
- Phimeanakas
- Phnom Bakheng
- Phnom Krom
- Prasat Ak Yum
- Prasat Kravan
- Preah Khan
- Preah Ko
- Preah Palilay
- Preah Pithu
- Pre Rup
- Spean Thma
- Srah Srang
- Ta Nei
- Ta Prohm
- Ta Som
- Ta Keo
- Thommanon
Munduko Zazpi Mirari Berriak
Angkorrek, Munduko Zazpi Mirari Berrien lehiaketan parte hartu zuen, baina ez zen aukeratua izan.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Angkor |
Gizateriaren Ondarea Kanbodian | ||
---|---|---|