Fonologia
Fonologia gramatikaren azpiatal bat da, eta horregatik, baita hizkuntzalaritzarena ere. Fonetikak ez bezala, fonologiak hotsak nola funtzionatzen dituen aztertzen du, (hizkuntza jakin batean edo hizkuntzan, orokorrean), fonemak aztertuz.
Zenbait hizkuntzalarik fonetika (hizketaren hotsen ahoskatzea eta deskribapena) fonologiaren barruan sartzen dute. Fonetikan hotsen artikulazioa eta akustika aztertzen da, eta fonologian, berriz, esanahi aldaketak sortzen dituzten hotsen sistemak eta sistemaren barruko arauak. Adibidez, fonetikak [r] hotsaren ezaugarri fisikoak aztertzen ditu hari hitzean, eta fonologiak, berriz, hari eta harri hitzen arteko esanahi aldaketa eta /r/ eta /R/ fonemen arteko oposizioa. Bestalde, azterketa diakronikoak eta sinkronikoak egiten ditu fonologiak. Azterketa diakronikoetan hotsen sistemak historian zehar izan dituen aldaketak ikerketzen ditu (adibidez, /h/ fonemaren erabilera euskara zaharrean) eta sinkronikoetan hizkuntzaren une jakin bateko hotsen gertaerak; tz edo /c/ fonemaren banaketa adibidez, euskaraz hitzaren erdian eta bukaeran ahoskatzen dena, baina ez hitzaren hasieran.
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.