Botswanar pula
Itxura
Botswanar pula | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Herrialdea | Botswana |
Jaulkitzailea | Bank of Botswana (en) |
Ikurra | P |
Honen izena darama | Euri |
Historia | |
Hasiera | 1976 |
- Artikulu hau Botswanako dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pula».
Pula Botswanako dibisa da. BWP ISO 4217 kodea dauka eta 100 thebe-tan banatzen da. Hitzez hitz "euria" esan nahi du tswaneraz, euria oso urria delako Botswanan - Kalahari basamortuak okupatzen du lurraldearen zati handi bat- baina oso baliotsua. Pulak ere "bedeinkazio" esan nahi du, euria bedeinkaziotzat hartzen baita. Thebe-k aldiz "ezkutua" (Shield ingelesez) esan nahi du.
Historia
Pula 1976ean sortu zen, hegoafrikar randa ordezkatuz. 2005eko maiatzean %12ko debaluazioa jasan arren, pula-k Afrikako moneta indartsuenetariko bat izaten jarraitzen du.
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |