Edukira joan

Amazonas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorka alustiza (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:10, 22 otsaila 2006
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Amazonas ibaiaren ibilbidea, (1600-1667)ko argazkia

Amazonas ibaia munduko handiena eta emaritsuena da eta bigarren luzeena 7.020 kilometrorekin. Peruko Andeetan jaiotzen da, 5.000 metroko garaierako Arekipako eskualdean. Amazonasek Peru eta Kolonbiaren harteko muga guztia zeharkatzen du eta gero Brasilekin muga hirukoitza osatzen. Brasilen zeharreko ibilbide luze baten ondoren, Atlantiar ozeanoan itsasoratzen da.

Izena espainiar konkistatzaileek jarri zioten, bertako ibaiertzean amazonen mitoa gogorazai zieten emakume gerlariak aurkitu bait zituzten.

Fauna oso era askotako dago, intsekturik txikienetik jaguarra edota puma bezalako ugaztun handienetaraino. Dortokak, sugeak eta kaimanak bezalako narrastiak ere badaude, eta baina era eta lumaje guztietako txoriak ere. Landare eta arraien espezien ugaritasuna hain handi da, ezen ezinezkoa da denak kontatzea. 3.666 bat arrai espezie desberdin omem daude. Gainera, Amazonia inguruan indigena tribu kontaezinak bizi dira.

Ohian amazonikoa lurreko basoen hamarrena da. Arnasten dugun airea Amazonian garbitzen da gehienbat. Arazketa hau ohianeko landareek egiten dute fotosintesiren bidez eta karbono monoxidoa eta aziko karbonikoa xurgatuz beharrezko dituzten karbohidratoak sortzeko.