Edukira joan

Garaizarko Mahatsorriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garaizarko Mahatsorriak abesbatza
Fitxategi:Garazarko mahatsorriak ikono.png

Datuak
JatorriaGaraizarko Lagunak abesbatza (1987)
EgoitzaBegoña
ZuzendariaMiren Zubieta Egia
AhotsakGizonen abesbatza
Taldekideak40
Urteak1992 - ...
FundatzaileaJosé Luis Etxebarria Goiri "Txelu"
Webguneawww.corogaraizarkomatsorriak.com

Garaizarko Mahatsorriak 40 gizonez osatutako Begoñako abesbatza da Bilbon.

José Luis Etxebarria Goiri-k ("Txelu") 1987ko martxoan sortu zuen Garaizarko Lagunak abesbatza. Gaur egungo Jesus Galindez kaleko 10-12 zenbakietako etxabean entseatzen zuten. Gerora frontoiko gela huts batean jarraituko zuten. 1989an neska adiskide eta ezagunekin izen bereko emakume abesbatza bat eratzen zuen.

1992an koru biek izena aldatzen dute eta Garaizarko Mahatsorriak hasten da. Izen horrekin federatu egin zen B.A.E.n (Bizkaiko Abesbatzen Elkartea).

1998 urteko Begoñan antolatzen den Bizkaiko Abesbatzen Astean zuzendu zuen azkenekoz Txeluk gizonen abesbatza. Ikusmen arazoengatik utzi zuen bere ardura eta lekukoa Jose Antonio Kalzada “Surti”-ri pasa zion, hamar urtez bera izango zen zuzendaria.

2010eko Santa Zezilia eguna ospatzeko eta Jose Luis Etxebarria Goiri “Txelu” omentzeko Garaizarko Mahatsorriak eta Begoñako Sustraiak abesbatzek kontzertu bat eman zuten elkarrekin.

Betidanik landu dituzte euskal folkloreko abestiak eta Bilboko kantu klasikoak, baina azken urteetan 25. urteurreneko kontzerturako Giuseppe Verdi eta beste musikagile klasikoak ere eskaini dituzte.

Kanpo loturak