Lankide eztabaida:RUDRÓN
Ongi etorri, RUDRÓN, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Hauteskunde emaitzen taulak
Kaixo RUDRÓN. Euskal Herriko udalerrietako politika atalean sartzen ari zaren taulak uste dut ez direla oso egokiak. Hasteko, eskuz eginda daude eta hobe litzateke txantiloi baten bidez egitea. Beste alde batetik, alderdi politikoetarako erabiltzen ari zaren koloreak ez dira euskal wikipedian erabiltzen ari garenak. Baina taula horien aurkako arrazoirik nagusiena beste hau da: formatu horrekin, artikulu osoa deskonfiguratzen dute zabalera txikiko pantailetan ikustean (smartphonetan, tabletetan), eta oso inefizienteak dira, taulako gelaxka asko hutsik geratzen baitira.
Azkenik, uste dut egokiago litzatekeela informazio hori aparteko artikulu batean joango balitz, Hauteskundeak Bilbon kasuan bezala; horrela, udalerriaren artikulu nagusia garbiago geratuko litzateke.
Mesedez, eskertuko nizuke, lan horrekin jarraitu baino lehen, informazioa aurkezteko beste modu egokiago bat pentsatuko bazenu. Eskerrik asko.--Assar; (erantzun hemen) 15:19, 16 otsaila 2016 (UTC)
- Mesedez RUDRÓN, irakurri goian egin dizkizudan iradokizunak eta ez jarraitu hauteskundeen taula sartzen adostasunera iristen ez garen bitartean.--Assar; (erantzun hemen) 15:46, 16 otsaila 2016 (UTC)