Edukira joan

Mazinger Z

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskaldunaa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 07:32, 30 urria 2016
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Mazinger Z
Deskribapena
Atalak92 atal
Produkzioa
KateaFuji Television

Mazinger Z (japonieraz マジンガーZ , Majingā Zetto) Japoniako manga robot marrazki bizidun telesail bat da. 1972ko abenduaren 3tik 1974ko irailaren 1era arte Fuji Television telebista katean aireratu zen eta 92 atal izan zituen.

Sekulako arrakasta izan eta Meka deritzon robot erraldoiei buruzko generoaren antzindaria bilakatu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bi arkeologoek robotar eraikitzeko gai ziren antzinako zibilizazio baten aztarnak topatu berri dituzte. Haietako batek, Hell (Inpernu doktorea) antzeko robotak berreraikiz gero munduaren nagusi bilakatuko dela uste du. Beste arkeologoak,Kabuto doktoreak, bere lankidearen egitasmo maltzurra jarraitzeari uko egin eta une hartatik aurrera biak etsaitu egingo dira.

Hellek Kabuto hil dezaten aginduko du, baina Kabutok hil aurretik bere biloba den Koji Kabutori Helli aurre egiteko robot bat eraiki duela azalduko dio, Z aleazio bikainaz eraikitako Mazinger. Behin Kabuto hilik suertatzean, Kojik bere beste aitona Yomi doktorearen laguntzari esker Mazinger pilotatzen ikasiko du. Gainera, Yomik ere Afrodita A izeneko robota ere eraiki du, azken hau Yomiren alaba den Sayaka Yomik pilotatzen du. Mazinger Z eta Afrodita Hellen robotei aurre egin eta mundua salbatzen saiatuko dira.

Kanpo loturak