Edukira joan

Gaztela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Gaztela herrialde historikoari buruzkoa da, esanahi ezberdinentzako ikus Gaztela
Gaztelaren bandera tradizionala.

Gaztela (gaztelaniaz Castilla) Iberiar Penintsulako herrialde historikoa da.

Jatorria Leongo Erresumaren menpe zegoen Gaztelako konderrian du, gerora Gaztelako Erresuma eta, ondoren, Koroa osatuko zuena.

Etimologia

Castilla (antzinako gaztelaniazko testuetan Castella edo Castiella gisa izendaturik) hitzak, bere etimologiaren arabera, «gazteluen lurra» esan nahi du. Arabiar historiagileek Qashtāla​ قشتالة esaten zioten, eta izen hori gazteluez jositako lurraren azalpenaren pean zihoan. Izena latineko castellum hitzetik letor, alegia, castrum (castro Iberia aurre-erromatarreko fortifikazio) hitzaren txikitzailetik. «Castilla» hitza lehendabizikoz 800eko irailaren 15ean agertu zen, egun existitzen ez den eta Burgoseko probintzian kokaturiko San Emeterio de Taranco de Mena monastegiko dokumentu sakratu batean. Vitulo abadeak lur batzuk ematerakoan Castilla hitza darabil. Dokumentuan hala dio «Bardulia quae nunc vocatur Castella» (Bardulia, orain, Gaztela deitzen dela).

Geografia

Gaztelatzat hartzen diren probintzia eta lurralde desberdinak.

Gaur egun, Gaztelak ez du erkidego edota bestelako egitura instituzionalik osatzen. Gaztelako lurraldeak, hortaz, ondoko erkidego edo probintzietan banatzen dira:

Halaber, ondoko bi lurraldeak historikoki Gaztelaren parte izan dira, nahiz eta gaur egun bertan gaztelar sentimendua gehiengoa ez dela dirudien:

Lurralde hauetaz gain, ikuspegiaren arabera ondoko probintziak ere Gaztelaren barnean sartu ohi dira: Leon, Salamanca eta Zamora. Batzuentzat hiru probintzia hauek Gaztelako parte dira, baina beste batzuentzat (Leonen ugaria den sentimendua), hiru lurraldeok Leongo eskualdearen parte dira, ez Gaztelakoak.

Albaceteko probintziarekin ere eztabaida dago. Historikoki lurralde hau ez da Gaztelakoa izan, Murtziakoa baizik. Hala ere, sektore batzuek azkenaldian Albacete ere Gaztelan sartzen dute, gaur egun probintzia hau Gaztela-Mantxan egotearen ondorioz.

Azkenik, sektore gaztelazale edo gaztelanista horiek Valentziako Requena eta Utiel eskualdeak ere aldarrikatzen dituzte, historikoki Cuencako probintziakoak izan baitira. Halaber, oso gutxitan bada ere, batzuek Extremadurako Plasencia ingurua ere Gaztelakotzat jotzen dute.

Gaztelanismoa

Sakontzeko, irakurri: «Gaztelanismo»
Agerraldi gaztelanista Villalar de los Comunerosen.

Gaztelaren aldarrikapen politikoa egiten duen mugimenduari gaztelanista edo deritzo. Berau ez da gehiegoa Gaztelatzat aldarrikatutako inongo lurraldetan. Halaber, hainbat alderdi eta taldetan banaturik dago.

Gaztelanismoaren gaur egungo aldarrikapen nagusiena Gaztelatzat hartzen dituzten lurraldeak barne bilduko duen egitura instituzional bat sortzea da. Hala ere, bere arazo nagusienetako bat Gaztelako lurraldeak era argian definitzea da.

Alderdi nazionalista gaztelar edo gaztelanista nagusiak Tierra Comunera eta Izquierda Castellana (IzCa) dira. Lehenak 70 bat zinegotzi ditu Gaztelako udalerri desberdinetan, eta indarrik handiena Burgosen du.

Ikurrak

Ereserkia: Canto de Esperanza (Itxaropen Abestia)

Gaztelania Euskara
Mil quinientos veintiuno

Y en abril para mas señas,

En Villalar ajustician

quienes justicia pidieran.

¡Malditos sean aquellos

Que firmaron la sentencia!

¡Malditos todos aquellos

los que ajusticiar quisieran

Al que luchó por el pueblo

y perdió tan justa guerra!

Desde entonces ya Castilla

No se ha vuelto a levantar

En manos de rey bastardo

O de regente falaz,

Siempre añorando una Junta,

O esperando un capitán.

Quién sabe si las cigüeñas

Han de volver por San Blas,

Si las heladas de Marzo

Los brotes se han de llevvar,

Si las llamas comuneras

Otra vez crepitarán.

Cuanto mas vieja la yesca

Más fácil se prenderá

Cuanto mas vieja la yesca

Y más duro el pedernal.

Si los pinares ardieron

Aún nos queda el encinar.


Mila bostehun eta hogeita bat, Apirilean zehazki,

Villalarren justizia eskatzen duen

orori ematen diote justizia.

Madarikatuak izan bitez

epaia sinatu zuten horiek!

Madarikatuak izan bitez

epaia sinatu zuten horiek!

Herriarengatik borrokatu zena

eta hain guda justua galdu zuena!

Geroztik, Gaztela ez da berriz matxinatu

ez sasiko erregeren baten

edota edozein agintari iruzurtiren eskutan,

beti junta* bat faltan botatzen,

edo kapitain baten esperoan.

Batek daki zikoinak San Blaserako itzuli

beharko ote diren,

edo martxoko izozteek uztak eraman

beharko ote dituzten,

edo gar komuneroak berriz ere

txinpartatuko ote diren.

Zenbat eta zaharrago ardagaia,

errazago erreko da.

Zenbat eta zaharrago ardagaia

eta gogorrago harri-mugerra.

Pinudiak erre baziren,

oraindik ere, artedia geratzen zaigu.


*Junta: komuneroek bere garaian

ezarritako baratzak izan ziren,

ondoren, Espainiako Erregeak ezereztutakoak.

Kultura

Musika

Ikus, gainera

Kanpo estekak