Erresuma Batua
Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua edota Erresuma Batua (ingelesez United Kingdom of Great Britain and Northern Ireland edota United Kingdom, laburdura UK) Europa kontinentalaren ipar-mendebaldean dago.
Geografikoki Britainia Handiko irlak, Irlandako irlaren iparekialdeak (Ipar Irlanda) eta inguruko irla txikiek osatzen dute. Ipar Irlanda da lurreko muga duen herrialdeko lurralde bakarra, Irlandako Errepublikarengandik banantzen duena. Britainia Handiak Atlantiar Ozeanoa du mugatzat ipar eta mendebaldean, Ipar itsasoa ekialdean, Mantxako kanalarekin hegoaldean eta Irlandako itsasoarekin mendebaldean.
Erresuma Batua lau naziok osatua da: Ingalaterra, Gales, Eskozia eta Ipar Irlanda. Londres hiriburutik gobernatua, baina hiru administrazio deszentralizatu nazionalekin, Edimburgon, Cardiffen eta Belfasten, Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako hiriburuetan. Monarkia parlamnetarioa da, Isabel II erregin eta estatu burua izanik.
Erresuma Batuak 14 itsasoz bestaldeko lurralde ditu, guztiak Britaniar inperioaren aztarnak, bere momentu gorenean munduaren bostena konkistatu zuena. Mankomunitateko erreinuen estatu burua Isabel II da. Koroak dependentziak ditu Anglo-normandiar uharte—Jersey y Guernsey— eta Man irlan, baina ez dira Erresuma Batuaren parte, nahiz eta Gorbernu britaniarra haien nazioarteko harreman eta defentsaz arduratzen den.
Herrialde garatu hau, munduko bostgarren ekonomia delarik bere Barne Produktu Gordinaren (BPG) bolumena dela eta. Lehen herrialde industralializatua eta XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran (1815-1945) munduko potentzia nagusia izan zen, baina bi mundu gerren kostuak eta inperioaren beherakadak nazioarteko harremanetan zuen pisua jaitsiarazi zuten. Hala ere, bere eragin ekonomiko kultural, militar eta politiko handia mantentzen du, potentzia nuklearra izateaz gain.
Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Segurtasun Batzordeko betodun bost herrialdeetako bat da. Horrez gain, G8 eta G20, NATO, ELGA, UKUSA, Commonwealth eta Common Travel Area (pasaporte behar gabeko gunea) da. Estatua Europar Batasunaren kide ohia da.
Etimologia
1707ko Batasun Agiriak zioen Ingalaterra eta Eskoziako erresumak "Batuko direla Britainia Handiko deituriko erresuma bakarrean ", erresuma berri hau "Britainia Handiko Erreinua", "Britainia Handiko Erresuma Batua" edo "Erresuma bat" ere deitua. "Erresuma Batua" agirian deskribapen moduan erabiltzen zen, ez izen moduan, XVIII. mendean zehar, 1707tik 1800era izen ofiziala "Britainia Handia" zen.
1800eko Batasun Agiriak Britainia Handiko Erresuma eta Irlandako Erresuma elkartu zituen, Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua eratuz. Irlandaren banaketa eta 1922ko Irlandako Estatu Askearen independentziaren ostean, Ipar Irlanda geratu zen erreinu ingelesaren parte bezala, Britainia Handia eta Ipar Irlandako Erresuma Batua izena hartuz.
Geografia
Britainia Handia bi zatitan banatzen da, bata menditsua eta bestea behe-lurra. Zatien artean bi muga daude: Exe ibaiaren ahoa hego-mendebaldean eta Tees ibaiarena ipar-ekialdean.
Mugak
- Guztira: 360 kilometro
- Herrialdeak: Irlanda 360 kilometro.
Itsasertza: 12.429 kilometro.
Agindupeko itsas eremua:
- Kontinente plataforma: nazioarteko akordioetan jasotakoa.
- Arrantza egiteko area baztertzailea: 200 milia.
- Lurraldeko Itsasoa: 12 mila.
Klima
Epela; hego-mendebaldeko haizeek Ipar Atlantikoko korrontea gailentzen dute. Golkoko itsaslasterraren eraginak epeltasuna dakar. Egun gehienetan hodeitsu, britainiar eguraldia aldakorra da oso, azkar aldatu dezake egun eguzkitsu batetik hotza eta euria aritzera.
Erliebea
Batez ere muino eta mendixkez osatua; lautadak ekialde eta hego-ekialdean.
Muturrak:
- Beherena: Fenland, -4 metro itsas mailatik.
- Altuena: Ben Nevis, 1.343 metro itsas mailatik.
Natur baliabideak
Ikatza, petrolioa, gas naturala, eztainua, kareharria, burdina, gatza, buztina, beruna, oloa, garagarra, lupulua, patatak, erremolatxa, azukrea, tomateak eta garia.
Abeltzaintza eta deribatuak: erbi, behi eta txerri-azienda, haragia, artilea, esnea eta gurina.
Industriak: burdingintza eta metalurgia, kimikoa, tresneria eta transformaziokoa, ehungintza eta elikagaigintza.
- Labore iraunkorrak: %0
- Larre iraunkorrak: %58,8886
- Arboladia: %20
- Besteak: %19 (1993ko datuak)
Lur ureztatua: 1.080 kilometro karratua (1993ko datuak).
Historia
Eskozia eta Ingalaterra X. mendetik berezko erakundeak izan dira. Gales, 1284ko Rhuddlan Estatututik ingelesen kontrolpean, Ingalaterra erresumaren zati bat bihurtu zen 1536ko Batasun Aktari esker. 1707ko Batasun Akta eta gero, Ingalaterra eta Eskozia erresuma banatuak, 1603tik errege berbera izan ondoren, Britainia Handiko Erresuma Batuan behin betiko batasuna adostu zuten.
1800ko Act of Unionek (Batasun Aktaren ingeles izena) Britainia Handiko Erresuma Batua eta Irlandako Erresuma batu zituen. Azken hau 1169 eta 1691 urteen artean apurka-apurka britainiar kontrolpean erori zen, Britainia Handiko eta Irlandako Erresuma Batua osatzeko. Erabakia ez zen denon gustukoa izan, 1798ko Irlandar Batuen Matxinadaren porrota oraindik gogoan zutela. Batasuna finkatzeko aukera seguritate arazoen ondorioa izan zen, Napoleonen Armadaren inbasioaren beldur.
1922an, Anglo-irlandar Gerraren ostean, Anglo-irlandar Itunak Irlanda bitan zatitu zuen: Irlandako Estatu Askea eta Ipar Irlanda, azken hau Erresuma Batuko behin betiko zati bihurtua. Akordioa adostu zenean, Ipar Irlandak, Ulsterko irlandar herrialdearen bederatzi konderritik seik, berehala Estatu Askea utzi eta Erresuma Batuan geratzea erabaki zuen. Horrexegatik, 1927an Erresuma Batua izena aldatu zuten eta geroztik Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua izena hartu zuen.
1952ko otsailaren 6an Elizabeth II.ak erregetza hartu zuen.
Gobernua eta administrazioa
Politika
Erresuma Batua 'common law'-en oinarritutako monarkia parlamentarioa den arren, ez dauka konstituzio bat idatzirik. Bere funtsezko printzipioak Magna Carta-n eta gobernuko instituzioenetan oinarrituta daude, hau da, Koroa bera, Ministroen kabinetea, Kontseilu Pribatua eta Parlamentua.
Britainiar erregea Estatuburua eta Ingalaterrako Elizaren burua da. Gainera, formalki, Lehen Ministroa eta Gobernua hautatzen ditu, hauteskunde demokratikoak direla medio. Botere betearazlea ministroek osatzen dute, Lehen Ministroak (Prime Minister) zuzenduta. Gobernatzeko Komunen Gela (House of Commons) -ren gehiengo euskarria behar du.Horrela, gehiengoa duen partiduak gobernua osatzen du eta Lehen Ministroa gehiengoa duen alderdien liderra da.Gero, Lehen Ministroak, erregeren hautaketa dela medio, bere ministroak aukeratzen ditu. Britainiar sistema, nahiz eta alderdianitza izan, de facto, alderdibitasun bihurtu da: Alderdi Kontserbadorea edo Tory eta Alderdi Laborista edo Labour Lehen Mundu Gerratik bizitza politikoan nagusiak izan dira eta. 2010eko auteskundeetan joera aldatu egin da Liberal Demokraten koalizioa behar izan baitute Kontserbadoreek boterea berreskuratzeko. Gaur egun, britainiar bizitza politikoan bi auzi nagusiak daude. Lehenengoa, Britainia Handiaren papera Europar Batasunaren barruan. Britainiar euroeszeptizismoa oso hedatua da eta gehiengoak ez du begiko nazioz gaindiko erakundeei subiranotasuna ematea, hau nabaritzen da Schengen espazioan eta moneta-batasunean. Bigarrena, gobernuen politika ekonomiko-soziala da. Bigarren Mundu Gerraz geroztik, alderdi politikoek Welfare State edo Ongizate Estatua adostu zuten, heroiek (gudan borrokatu zuten soldaduek) merezi zuten herriaren ideiapean. Baina, esku-hartze eta nazionalizatzaile programak apurka-apurka maila ekonomiko eta geopolitiko itzelen galera baino ez zuen lortu. Prozesu honek bere horretan jarraitu zuen Margaret Thatcher gobernura heldu zen arte. Honek herriarentzat oso latzak ziren politika neoliberalak hartu zituen. Tony Blairren gobernu laboristak ezkerretik politika liberal eta atlantista jarraitu zuen.
Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuko (United Kingdom of Great Britain and Northern Ireland, ingelesez) hiriburua Londres (14.945.000 hab.) da. Herrialdea lau zati edo herritan banatuta dago: Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Ipar Irlanda. Estatuaren hiriburua Ingalaterrarena da. Beste herrien hiriburuak Edinburgh, Cardiff eta Belfast dira hurrenez hurren. Herrialde bakoitzak zenbait autonomia ere badauka.
Banaketa adminsitratiboa
Erresuma Batuaren banaketa administratiboa konplexua, anitza eta nahasgarria izan daiteke. Erresuma Batua, Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako lurraldeek osatzen dute, munduak zehar dituen hainbat dependentziekin batera.
Lurralde bakoitzak bere banaketa administratibo propioa du, beraz, ez dago administrazio-unitate amankomunik.
Demografia
Biztanleria
2011eko erroldaren arabera Erresuma Batuak 63.181.775 biztanletako opulazioa dauka eta honek Europar Batasuneko hirugarren herrialde populatuena egiten du. Hauetatik 53 milioi Ingalaterran bizi dira eta ondorioz Ingalaterra da munduan dentsitate handiena duen herrialdea, 420 biztanle kilometro koadroko.
Banaketa etnikoa
Britainiarren gehiengoa XI mendearen aurretik jadanik bazeuden herrietatik dator, hala nola, zeltiarrak, erromatarrak, anglo-saxoiak, norvegiarrak eta normandiarrak. 2006an egindako ikerketa batek erakutsi zuen populazioaren erdiak germaniarren Y kromosomak dituztela. Bestetik gaur egungo britainiarren %75aren jatorri genetikoa duela 6.200 urte iritsi ziren herrietatik datozela eta euskaldunekin arbaso komunak dituzten ikerketak ere badira.
XVIII mendetik aurrera inmigrazio handia izan du Erresuma Batuak, hala esklabu trafikoaren ondorioz, nola Britainiar Inperiotik metropolira etorri zirenen ondorioz. 1948tik aurrera Afrika, Karibe tea Asia hegoaldetik jende andana iritsi zen uharteetara. Hauek dira etnia ugarienak:
- Britainiarrak: 54.153.898
- Indiarrak: 1.053.411
- Karibear beltzak: 1.148.738
- Pakistandarrak: 747.285
- Bangla Deshtarrak: 283.063
- Txinatarrak: 247.403
Hizkuntzak
Munduko hizkuntzarik hedatuena eta garrantzitsuena den ingelesarekin elkarbizi behar dute beste hizkuntza britainiar batzuk, gutxituak direnak: galesa (Galesen), eskoziera eta Eskoziako gaelera (Eskozian), irlandera eta Ulsterko eskoziera (Ipar Irlandan), manxera (Man uhartean) eta kornubiera (Kornuallesen). Eskoziera eta Ulsterko eskoziera izan ezik, guztiak zelta hizkuntzak dira.
Aurrez aipaturiko inmigrazioaren eraginez mundu zabaleko hainbat hizkuntza ere hitzegiten dira. Biztanleen %2.7ak Asia hegoaldeko hizkuntzak erabiltzen ditu. Poloniera ere oso zabalduta dago, 546.000 hiztunekin Ingalaterrako bigarren hizkuntza erabiliena da.
Erlijioa
Biztanleriaren gehiengoa kristaua da, baina beste erlijio asko ere badira. Hona hemen ehunekoak:
- Kristautasuna (%71,6)
- Islama (%2,8)
- Hinduismoa (%1,0)
- Sikhismoa (%0,6)
- Judaismoa (%0,5)
- Budismoa (%0,3)
Hiri nagusiak
# | Hiria | Populazioa | Herrialdea |
---|---|---|---|
1 | Londres | 8.538.689 | Ingalaterra |
2 | Birmingham | 1.092.330 | Ingalaterra |
3 | Leeds | 751.485 | Ingalaterra |
4 | Glasgow | 589.900 | Eskozia |
5 | Sheffield | 552.698 | Ingalaterra |
6 | Bradford | 522.452 | Ingalaterra |
7 | Manchester | 503.127 | Ingalaterra |
8 | Edinburgh | 468.720 | Eskozia |
9 | Liverpool | 466.415 | Ingalaterra |
10 | Bristol | 428.234 | Ingalaterra |
11 | Cardiff | 346.090 | Gales |
12 | Belfast | 333.871 | Ipar Irlanda |
Ekonomia
Erresuma Batua munduko herrialde nagusietariko bat da merkataritzan eta industrian. Haren barne produktu gordina (BPG) munduko bosgarrena zen 2006an (aurretik zituen Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania eta Txina). 2006an Erresuma Batuko BPGa 2,37 bilioi dolar izan zen, hau da, 41.777 dolar per capita.
Bigarren Mundu Gerra bukatutakoan eta apurka-apurka koloniak galtzen ari zela, herrialdeak behin indartsu izandako bere ekonomiaren sustapenari ekin zion bi harreman sendotuaz: alde batetik, Europar Batasunean parte hartzen, eta bestetik Estatu Batuekin zeuzkaten harreman komertzialak sendotuz. Elkartasun hauei esker, XX. mendearen bigarren zatian zehar eta XXI. mendearen hasieran garapena iraunkor eta sendo mantendu du.
Herrialde garatu guztiak bezala, Erresuma Batuko arazo nagusiak soldata altuak eta manufaktura eta industria astunean berriak diren herrialdeen lehia, batez ere Txina, Taiwan, India eta Hego Korea, dira.
Nekazaritza BPGaren %1a baino ez da eta nahikoa mekanizatuta dago. Industria arloan, aktibitate nagusiak makineria, garraio-materiala (ibilgailuak, trenbideak, aeronautika) eta produktu kimikoak dira. Meatzaritzan antzinako Yorkshire, Gales, Eskozia eta Lancashireko ikatz meategiek zentral termikoei behar duten energia eman diote. 1970an Ipar Itsasoan aurkitutako petrolioari esker Europako bigarren ekoizlea bihurtu zen Norvegiaren atzetik, nahiz eta gaur egun petrolio hori agortzen ari den. Hirugarren sektorea da herrialdeko BPGaren zati handiena, batez ere Londresko City-an dauden Burtsa, finantza-zerbitzuak eta Aseguru-etxeak.
Erresuma Batuko dirua libera esterlina da.
Azpiegiturak
Aireportuak
Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
Kultura
Literatura
Historia luzea dauka Erresuma Batuko literaturak eta mundu mailan erreferentziazko idazle bihurtu diren idazle eta antzerkigile askoren jaioterria izan da. Ezagunenak honako hauek dira:
|
|
Musika
Musika klasikoaren konposatzaile asko izan bazituen ere Erresuma Batua musika modernoarekin oso loturik dago eta estilo ugari sortu izan dira bertan, gerora mundu osoan zabaldu direnak, hala popa, rocka, punka edo heavya. Azken 50 urtetan oso ezagunak izan diren musikari eta taldeen zerrenda da honako hau:
Zinema
Zuzendari eta aktore bikainak eman ditu Erresuma batuak.
- Zuzendariak:
- Aktoreak:
Kirolak
Kirol gehienen jatorria Erresuma Batuan dago edo bertan izan dute garapena, hala nola, futbola, rugbya, golfa, cricketa, tenisa. Gehienen kasuan XIX mendean ezarri ziren arauak eta orduan sortu ziren lehenengo txapelketak.
Futbola
Futbolari dagokionez munduko liga indartsuenetakoa da Premier Leaguea, eta Erresuma Batuen jarraitzaile gehien dituen kirola da. 1992an eratu zen arren, Ingalaterrako liga 1889an abiatu zen, baina Kopa 1872tik aurrera jokatzen da. Ondoren etorri ziren Eskoziako Liga (1891) eta Kopa (1873), Galesko Kopa (1878) eta Irlandako Liga (1890) eta Kopa (1881), gaur egun Ipar Irlandako taldeek jokatzen dutena. Talde ezagunenak Manchester United, Liverpool, Arsenal eta Eskozian Celtic Glasgow eta Glasgow Rangers dira.
Errugbia
Errugbiak ere zaletu asko ditu, Erresuma Batuen jarraitzaile gehien dituen bigarrena da, batez ere urtero jokatzen den Sei Nazioen Txapelketak. 1883an hasi zen jokatzen eta Ingalaterra (27) eta Gales (26) dira garaipen gehien dituzten selekzioak. Aipatzekoa da Irlandako errugbi selekzioak Irlanda eta Ipar Irlandako jokalariak dituela.
Tenisa
Tenis modernoa 1860 hamarkadan sortu zen Birminghamen eta Wimbledongo txapelketa da munduko zaharrena, 1877an abiatu baitzen.
Golfa
Eskozian asmatu zen golfa eta bertako zelaiek prestigio handia dute. Denetan aipagarriena St Andrewsko Old Course da.
Iruditegia
-
Erraldoien Galtzada (Ipar Irlandan).
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Britainiar Monarkiaren web ofiziala (Ingelesez)
- Erresuma Batuko Gobernuaren web ofiziala (Ingelesez)
- Erresuma batuko Gida Turistikoa (Ingelesez)
- Erresuma Batuko estatistikak (Ingelesez)
Commonwealtheko estatu kideak | ||
---|---|---|
Antigua eta Barbuda • Australia • Bahamak • Bangladesh • Barbados • Belize • Botswana • Brunei • Dominika • Erresuma Batua • Fiji (baliogabetua) • Ghana • Grenada • Guyana • India • Jamaika • Kamerun • Kanada • Kenya • Kiribati • Lesotho • Malawi • Malaysia • Malta • Maurizio • Mozambike • Namibia • Nauru • Nigeria • Pakistan • Papua Ginea Berria • Ruanda • Saint Kitts eta Nevis • Santa Luzia • Saint Vincent eta Grenadinak • Samoa • Seychelleak • Sierra Leona • Singapur • Salomon Uharteak • Hegoafrika • Sri Lanka • Swazilandia • Tanzania • Tonga • Trinidad eta Tobago • Tuvalu • Uganda • Vanuatu • Zambia • Zeelanda Berria • Zipre |