Edukira joan

Lankide:AroaElortza/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Genetikoki eraldatutako organismoa (GEO) edo Jitez Aldatu(tako) Organismoa (JAO) ingeniaritza genetikoko teknikak erabiliz bere material genetikoa eraldaturik duen izaki biziduna da. Definizio estatubatuarrak, modu berean, hautespen artifizial bidez egindako eraldaketak onartzen ditu. Ingenieritza genetikoak transgenesiaren edo cisgenesiaren bidez organismoak eraldatzea baimentzen du, genoman gene baten edo gehiagoren intsertzioaren bidez. GEOetan mikroorganismoak, landareak, intsektuak, arrainak eta beste animalia batzuk koka ditzakegu. Organismo hauek janari transgenikoen iturri dira, eta elikagaiez gain, ikerketa zientifiko ugaritan erabil daitezke beste ondasun asko ekoizteko. GEO sigla estuki lotuta dago «organismo bizi eraldatu» termino tekniko legalarekin. Definizioa Cartagenako Protokoloan sortu zen, eta tresna horrek GEO bizien salerosketa internazionalki erregulatzen du (bereziki "bioteknologia modernoen bidez lortu den eta material genetikoen konbinazioa daukan edozein izaki bizidun").

Teknikak

Eraldaketa genetikoetan mutazioa, insertzioa eta geneen delezioa erabil daitezke, besteak beste. Txertatzen den material genetikoak beste espezie batean du jatorria, naturan geneen transferentzia horizontalean gertatzen den moduan, eta transferentzia hori artifizialki egiteko hainbat teknika erabil daitezke. Adibidez, geneak birusen bidez txertatu daitezke, edo orratz ultrameheak edo gene-kanoiak erabil daitezke zelularen nukleoan gene horiek sartzeko. Gainerako tekniken artean, material genetikoa animalia eta landareei transferitzeko gaitasuna duten organismoak ditugu, hala nola lentibirusak eta Agrobacterium tumefaciens bakterioa.


Transgenesiaren aplikazioak, elkarrengandik gutxi gorabehera bananduta dauden espezieen artean heredatu daitezkeen geneak transferitzea ahalbidetzen du (adibidez, ipurtargietan dagoen gene bat zezen batera transferitu daiteke), baina geneen transferentzia ere erabili daiteje gertu dauden espezieen arteko gurutzaketak egiteko gurutzaketa teknika klasikoek huts egiten dutenean. Teknika berri horien alderdi berritzailea izan daitezkeen aplikazioak dira, berehalako onura ekonomikoak, batez ere medikuntza- eta elikagai-sektoreentzat. GEOek eztabaidak eragin dituzte, bai eta hausnarketa etikoa ere, EBn genetikoki eraldatutako organismoak merkaturatzeari eta Europan horren araudiari buruz. Bioteknologien barruan, GEOak 1990eko hamarkadatik aurrera egindako ikerketa-arlo batekoak dira, finantziazio publiko nahiz pribatutik ikerketa eta garapenean inbertsio ugari egiteko.

Material genetikoaren manipulazioa egitean, material hori heredagarria edo ez izan daiteke, erabilitako prozesuaren eta inplikatutako geneen arabera.

Historia

GEOen erabilerak

Produktu terapeutikoen fabrikazioa

Genetikoki eraldatutako organismoak gizakientzako erabilera terapeutikorako produktuak fabrikatzeko orduan erabil daitezke; farmazia-industriara bideratutako sendagaiak ekoizteko edota xenotransplanteetan ezartzen diren ehunak sortzeko, hala nola.[1]

Iraganean, oso arraroak eta garestiak ziren zenbait gaixotasun eta asaldura larriak tratatzeko erabiltzen ziren giza proteinak, intsulina, hazkuntza-hormona (somatotropina) eta gatzapen-faktorea, besteak beste. Egun, ordea, bakterio eta legami transgenikoak erabiltzen dira; horretarako, giza proteinak kodetzen dituzten geneekin eraldatzen dira eta hartara, konposatu horiek ekoizten dituzte oso modu ekonomikoan eta kopuru ugarian. Esate baterako, diabetes mellitus intsulina-mendeko (I. motako diabetes mellitusa) gaitza jasaten duten gaixoak bakterioetan txertatutako giza geneak erabiliz ekoitzitako giza intsulina puruarekin tratatzen dira.[2]

Bestalde, ebakuntza kirurgikoetan odolbildu arriskua gutxitzeko ATryn antikoagulatzailea erabiltzen da eta genetikoki eraldatutako ahuntzen esnetik erauzten da.[3]

Era berean, B hepatitisaren aurkako txertoa eraldatutako legamiekin lortzen da. Legami horiei gene bat txertatzen zaie, eta ondorioz, B hepatitis birusaren bilgarrian dagoen HBsAg antigenoa ekoizten da.[4]

Eztabaida

Legedia

Ikus, gainera

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak

  1. Miller, Kenneth R. (Kenneth Raymond), 1948-. (2004). Prentice Hall biology. (Texas ed. argitaraldia) Pearson/Prentice Hall ISBN 0-13-115291-2. PMC 57169506. (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  2. Miller, Kenneth R. (Kenneth Raymond), 1948-. (2004). Prentice Hall biology. (Texas ed. argitaraldia) Pearson/Prentice Hall ISBN 0-13-115291-2. PMC 57169506. (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  3. «FDA Approves Drug From Transgenic Goat Milk | Latest News | Chemical …» archive.is 2013-01-12 (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  4. (Ingelesez) «Recombivax (Hepatitis B Vaccine (Recombinant)): Uses, Dosage, Side Effects, Interactions, Warning» RxList (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).