Mastodon (sare soziala)
Mastodon | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2016 |
Argitaratze-data | 2016 |
Azken bertsioa | 4.3.2 |
Honen izena darama | Mastodonte eta Mastodon |
Behar ditu | React, Node.js, PostgreSQL, Redis, Ruby on Rails, Sidekiq (en) eta Puma (en) |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | eleaniztuna, ingelesa, alemana, ukrainera, frantsesa, gaztelania, portugesa, esperantoa, japoniera, errusiera, nederlandera, Txinera sinplifikatua, hungariera, finlandiera, katalana, korsikera, galiziera, greziera, poloniera, islandiera, persiera, galesa, txinera tradizionala eta arabiera |
Programazio-lengoaia | Ruby on Rails, React eta Node.js |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU Affero General Public License, version 3.0 (en) |
Deskribapena | |
Honen parte da | Fedibertso |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Eugen Rochko (en) eta Mastodon gGmbH (en) |
Fikzioa | |
Erabiltzen du | ActivityPub |
Maskota | Masto Don (en) |
Euskaraz | |
Euskaraz | bai |
Historia | |
Jasotako sariak | |
https://joinmastodon.org/ | |
Iturri-kodea | https://github.com/mastodon/mastodon |
Mastodon gizarte-sare eta mikroblogintza zerbitzua da, 2016ean sortua, egitura dezentralizatuan eta software librean oinarritzen dena. "Toot" izeneko mezuak argitaratzean datza.
Deskribapena
Sarea 2016ko urrian sortu zuen Eugen Rochko alemaniarrak, artean 24 urte zituela.
Sare sozial itxiak ez bezala, Mastodon ez dago sistema monopolistiko baten menpe; "instantzia" deritzen egitura independienteek osatzen dute, elkarren artean komunikatzen direnak.[1]. Erabiltzaileen kontuak haiek aukeratzen duen instantziara lotua daude, e-mail helbideen antzera (@erabiltzaile@instantzia).
Sarearen ezaugarriak Twitterrenarenekin alderatuz, hauek nabarmen daitezke[2]: mezu luzeagoak argitara daitezke (500 karaktere, eta batzuetan gehiago instantziaren ezarpenen arabera); publizitaterik ez dago; eta bakoitzak bere instantzia sortzeko aukera du (norbere datuen kontrola gordetzeko, adibidez) gero sare orokorrera konektatuz[3][4].
Mastodonek denbora-lerro bi aurkezten ditu: bata lokala, norbere instantziako erabiltzaileen mezuak aurkezten dituena; bestea federatutako denbora-lerroa, non instantzia federatu guztien mezuak ikusten diren. Erabiltzaileek instantzien artean komunika daitezke, erabiltzaile izen osoa ezarriz (adibidez @urlia@sendia.eus erabiltzaileak "urlia" izen lokala du, eta "sendia.eus" instantzian kokatua dago).
Sare honetan erabiltzaile partikularrek parte hartzen dute, baita erakundeek edo elkarteek ere.
Komunitatea
Sarea oso bizkor handitzen ari da, informazioa herrialde desberdinetan zabaldu ahala: 2017ko apiril hasieran (sareak 31.000 erabiltzaile inguru zituela) erabiltzaile frantsesdunen sartze handia egon zen, Numerama eta Framasoft aldizkarietan Mastodoni buruzko artikuluak argitaratu eta gero[5]. Hain da ezen, mastodon.social zerbitzari historikoaren (Rochko sortzailearena) ahalmen teknikoak gainditu ziren, eta beste batzuk sortu behar izan ziren.
2017ko apirilaren erdi aldean (sareak 150.000 harpidedun inguru zituela) instantzia japoniarrak sortu ziren, eta honek herrialde honetako erabiltzaileen sarrera masiboa ekarri zuen, egun gutxitan 300.000tik gora pasatuz.
2017ko apirilaren amaieran, Mastodonek 551.707 harpidedun zituen, 1.379 instantziatan banatuak[6]. Ekainaren 11n 700.000 harpidedun, eta 1.481 instantzia[7].
2018ko azaroan mastodon.eus komunitatea[8] martxan jarri zen. Euskal komunitatearen fedibertsoko txokoa bezala definitu zuten sustatzaileek[9]. Euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia gehiago ere sortu ziren[10][11]. Euskal komunitateak sare sozial libre eta deszentralizatu honetan bere espazioa izateko sortu zutela adierazi zuten eta PuntuEUS Fundazioa, Azkue Fundazioa, Iametza, Laborategia 2.0, Talaios Kooperatiba eta Dinahosting erakunde edo taldeek sustatu zuten[12].
Teknologia
Zerbitzari-zatiak Ruby on Rails frameworka erabiltzen du, web interfazea JavaScript-en idatzia dago (React.js eta Redux)[13]; konjuntoa eskuragarri dago AGPL 3-0 lizentziapean.[14].
Mastodon instantziak ActivityPub erabiltzen duten beste instantzia-sarearekin komunika daitezke, hala nola GNU Social, Diaspora eta PeerTube, honi fedibertsoa esaten zaiolarik.
Hirugarren bezeroak
Defektuzko web interfazeaz gain, Mastodonen API-arekin elkarreragiten duten hirugarren bezeroak ere badaude:
- Android (Oharraː azpian zerrendatzen diren aplikazioak ez dabiltza Android bertsio zaharrekin):
- iOS:
- Amaroq[19]
- Sailfish OS:
- Tooter[20]
Erreferentziak
- ↑ (Frantsesez) GAROSCIO, Paolo. (2017-04-06). «Mastodon : le nouveau réseau social, libre et sans pub» Clubic.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ (Frantsesez) Le réseau social Mastodon, un « Twitter plus proche de l’esprit originel ». 2017-04-04 (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ (Frantsesez) «Mastodon, alternative open source à Twitter en 500 signes» Challenges (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ (Frantsesez) Cadot, Julien. (2017-04-06). «Pourquoi nous avons créé notre instance Mastodon» Numerama (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ (Ingelesez) Framasoft, Association. (2017-04-07). «Les CHATONS s'attaquent à l'oiseau Twitter grâce à Mastodon» Framablog (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ (Ingelesez) «Mastodon Users (@mastodonusercount@lou.lt)» Loultstodon (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ (Ingelesez) «Mastodon Users (@mastodonusercount@lou.lt)» Loultstodon (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ Mastodon.eus. .
- ↑ «Mastodon.eus» Mastodon mastodon.eus domeinuan ostatatua (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ Mastodon.Jalgi.eus. .
- ↑ «Mastodon.eus» kaixo.mastodon.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ «Mastodon.eus» Mastodon mastodon.eus domeinuan ostatatua (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ .
- ↑ kode iturburuak Github horretan ikus daitezke.
- ↑ (Ingelesez) Thomas. «Fedilab» Fedilab (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ . (code source et APK de Tusky)
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ . (ez dago sorburu kodea eskuragarri).
- ↑ Tooter
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- https://mastodon.jalgi.eus
- https://mastodon.eus/
- https://kaixo.mastodon.eus/
- (Ingelesez) https://communitywiki.org/trunk (Gustuko gaietako harietan sartzeko bideak).