Edukira joan

Rafa Díez

Wikipedia, Entziklopedia askea
InternetArchiveBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:19, 4 apirila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Rafa Díez


Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1998ko azaroaren 25a - 2001eko martxoaren 20a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1993ko ekainaren 28a - 1996ko urtarrilaren 9a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 1993ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1990eko urriaren 8a - 1993ko apirilaren 13a
Iñaki Esnaola
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko irailaren 3a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1984ko martxoaren 22a - 1986ko urriaren 1a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia
Bizitza
JaiotzaLasarte-Oria1956ko abuztuaren 21a (68 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta sindikalista
KidetzaLangile Abertzaleen Batzordeak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna
Euskal Herritarrok
Batasuna

Rafa Díez Usabiaga (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1956ko abuztuaren 21a) euskal politikari eta sindikalista da, Ezker Abertzaleko kide esanguratsua. LAB sindikatuko idazkari nagusia izan zen 1992ko III. biltzarretik 2008ko VII. biltzarrera arte ("idazkari nagusi" izena 1996ko biltzarrean eman zioten).

2009ko urriaren 13an Espainiako Poliziak, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aginduz, Diez atxilotu zuen Ezker Abertzaleko beste hainbat kide ezagunekin batera, LABen Donostiako egoitzan bilera bat egiten ari zirela.[1] Hiru egun geroago sartu zuten kartzelan.[2] 2010eko apirilaren 26an, 30.000 euroko fidantza ordainduta, Diez espetxetik irten zen.[3] Baina 2011ko irailaren 19an berriro ere sartu zuten kartzelara, 10 urteko espetxe zigorra betetzeko. Azkenean 2017ko abuztuaren 17an atera zen Santoñako El Dueso espetxetik[4], Auzitegi Gorenak sei urte eta erdira jaitsi baitzion zigorra.

Rafa Diez, 2017ko azaroaren 18an Iruñean emandako hitzaldi batean. Kartzelatik atera ondoren Diezek eginiko lehenbiziko ekitaldi publikoa izan zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.