Edukira joan

Txikipedia:Kolonbo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kolonbo Sri Lankako hiririk handiena eta antzinako hiriburua da. Uharteko mendebaldeko kostaldean dago, Sri Jayawardenapura Kotte egungo hiriburuaren ondoan.

Portugaldarrek sortu zuten Kolonboko hiria 1507. urtean eta gotorleku bat eraiki zuten bertan, kolombo izenarekin. Herbeheretarrek konkistatu zuten hiria 1656. urtean eta bertan izan ziren, 1796. urtean britainiarrak heldu ziren arte. 1815. urtean bihurtu zen Sri Lankako hiriburu.

Kolonbon urteko bataz besteko tenperatura 27ºC-koa da (Urtean zehar tenperaturak nahiko konstanteak dira).

Biztanleria: 600.000 baino gehiago

Azarera: 37,31km2

Hiri senidetuak: Biratnagar, San Petersburgo, Shanghai, Leeds, Ulan Bator eta Male.