Edukira joan

Sviatlana Bahinskaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Treuiller (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:50, 7 maiatza 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Sviatlana Bahinskaia

Bizitza
JaiotzaMinsk1973ko otsailaren 9a (51 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Altuera157 zentimetro
Jasotako sariak

Olympic.org: svetlana-boginskaya Edit the value on Wikidata

Sviatlana Leanidauna Bahinskaia edo Svetlana Leonidovna Boginskaia (bielorrusieraz: Сьвятлана Леанідаўна Багінская; errusieraz: Светлана Леонидовна Богинская) (Minsk, Bielorrusia, 1973ko otsailaren 9a -) bielorrusiar gimnasta ohia da. Gainerako gimnastak baino garaiagoa eta estilizatuagoa zenez Bielorrusiako beltxarga ezizena jaso zuen[1].

Sobietar Batasunarekin (1988) eta Estatu Independenteen Erkidegoarekin (1992) Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazitakoa da. Bielorrusiarekin ere hartu zuen parte (1996). Hiru Olinpiar Jokotan parte hartu duen lau emakumezko gimnasten artean dago eta 2005ean Nazioarteko Gimnasiaren Fama Aretoan egoteko izendatua izan zen[2].

Txikitan izotz-patinajearekin hasi bazen ere, zortzi urterekin gimnasiari ekin zion. Hamar urte zituela, Moskuko Krugloya Uzera teknifikazio zentrura joan zen eta 14 urterekin hasi zen Sobietar Batasuneko selekzioarekin nazioarteko txapelketetan parte hartzen.

1987ko Munduko txapelketan brontzezko domina lortu zuen oreka-barran eta berehala bihurtu zen selekzioko partaide onena. 1988an Seulgo Olinpiar Jokoetan lau domina eskuratu zituen; urrezkoa taldekakoan eta jauzien proban, zilarra lurreko proban eta brontzea bakarkako sailkapenean[1]. Sobietar Batasuneko taldearentzat porrota izan zen ordea eta Lyobov Miromanova entrenatzaileak bere buruaz beste egin zuen handik hiru egunera.

1990eko Europako txapelketan, Boginskayak urrezko domina guztiak eskuratu zituen: ordu arte horrelako balentria lortu duen gimnasta bakarra da. 1991ko Munduko txapelketan taldekako eta oreka-barrako lehiaketan urrea eskuratu zuen[3] baina sailkapen orokorrean bigarrena izan zen, Kim Zmeskal estatubatuarraren atzetik[4].

1992an Bartzelonako Olinpiar Jokoetan taldeka urrezko domina eskuratu zuen baina bakarkako sailkapenean bosgarren egin zuen. 19 urte baino ez zituen arren, erretiratzea erabaki zuen. 1996an Atlantako Olinpiar Jokoetan Bielorrusiako selekzio sortu berriarekin aritzeko itzuli zen eta Europako txapelketa irabaztear egon zen, baina txapelketa bietan Lilia Podkopayeva ukrainarra nagusitu zen.

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Hego Korea Seul 1988 1. postua, urrezko domina Taldekoa
1. postua, urrezko domina Jauziak
2. lekua, zilarrezko domina Zoruan
3. postua, brontzezko domina Bakarkakoa (guztira)
Katalunia Bartzelona 1992 1. postua, urrezko domina Taldekoa
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Herbehereak Rotterdam 1987 2. lekua, zilarrezko domina Taldekoa
3. postua, brontzezko domina Oreka-barra
Alemania Stuttgart 1989 1. postua, urrezko domina Taldekoa
1. postua, urrezko domina Bakarkakoa (guztira)
1. postua, urrezko domina Zorua
Ameriketako Estatu Batuak Indianapolis 1991 1. postua, urrezko domina Taldekoa
1. postua, urrezko domina Oreka-barra
2. lekua, zilarrezko domina Bakarkakoa (guztira)
Frantzia Paris 1992 2. lekua, zilarrezko domina Jauzia
Munduko Kopako Finala
Txapelketa Domina Kategoria
Belgika Brusela 1990 1. postua, urrezko domina Zoruan
2. lekua, zilarrezko domina Bakarkakoa (guztira)
3. postua, brontzezko domina Jauzia
Europako txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Belgika Brusela 1989 1. postua, urrezko domina Bakarkakoa (guztira)
1. postua, urrezko domina Jauzia
1. postua, urrezko domina Zorua
Grezia Atenas 1990 1. postua, urrezko domina Bakarkakoa (guztira)
1. postua, urrezko domina Jauzia
1. postua, urrezko domina Oreka-barra
1. postua, urrezko domina Barra asimetrikoak
1. postua, urrezko domina Zorua
Frantzia Nantes 1992 1. postua, urrezko domina Oreka-barra
Erresuma Batua Birmingham 1996 2. lekua, zilarrezko domina Bakarkakoa (guztira)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Svetlana BOGINSKAYA» Olympics.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).
  2. «Svetlana Boguinskaia | The International Gymnastics Hall of Fame» www.ighof.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  3. (Ingelesez) Janofsky, Michael. (1991-09-12). «GYMNASTICS; Soviet and U.S. Teams Go 1-2 in World Meet (Published 1991)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  4. (Ingelesez) Janofsky, Michael. (1991-09-15). «GYMNASTICS; Zmeskal Driven to Overall Success (Published 1991)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]