Edukira joan

Lim Si-hyeon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaletrosa~eswiki (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:59, 28 abuztua 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Lim Si-hyeon
Bizitza
JaiotzaGangneung (en) Itzuli2003ko ekainaren 13a (21 urte)
Herrialdea Hego Korea
Jarduerak
Jarduerakarkularia

Instagram: s1hyeon._z Edit the value on Wikidata

Lim Si-hyeon (Gangneung, 2003ko ekainaren 13a) Hego Koreako kirolaria da, arku tiroan lehiatzen dena, arku errekurbo modalitatean.[1] 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, eta urrezko domina lortu zuen taldekako proban (Jeon Hun-young eta Nam Su-hyeonekin batera).[2]

Kirolari ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

'Lim Si-hyeon' lehen hezkuntzako hirugarren urtean hasi zen arku-tiroa praktikatzen. Koreako Kirol Unibertsitate Nazionaleko ikaslea da. [3]

Berlinen jokatu zen 2023ko munduko txapelketan parte hartu zuen lehen aldiz, final-laurdenetan banakako probatik kanporatu zuten, eta zortzirenetan emakumezko talde gisa[4]. baina urrezko domina irabazi zuen talde mistoetan Kim Woo-jin-ekin. [3][5] Aste batzuk geroago, Asiako 2022ko Jokoetan urrezko hiru domina irabazi zituen (2023ra arte atzeratuak)[6] , horrela, 1986tik Asiako Jokoetan urrezko hiru domina irabazi zituen Hego Koreako lehen arkularia izan zen.[7] Banakako lehian, An San herrikideari irabazi zion finalean, 6-0, hain zuzen, azken horrekin taldekako urrezko domina irabazi eta egun gutxira.[5]

2024ko uztailaren 25ean, Parisko Olinpiar Jokoetarako sailkatze probetan, emakumezkoen munduko errekorra hautsi zuen, 720 puntuetatik 694 lortuta banakako sailkatze txandan.[8] Bere errekorra lortu zuen proban zehar, bere 72 gezietatik 48 dianaren erdira bidaltzea lortu zuen, Kang Chae-young herrikideak 2019tik zuen marka zena bi puntuz gaindituz, An Sanek 2021etik zuen 680ko olinpiar errekorra ere gaindituz.[8] Uztailaren 28an, taldekako urrezko domina irabazi zuen Jeon Hun-young eta Nam Su-hyeon taldekideekin. Olinpiar Joko horietan, Lim Si-hyeonek urrezko domina ere irabazi zuen emakumezkoen banakako proban eta talde mistoetako proban.[9]

Nazioarteko palmaresa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arku errekurboa
Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Frantzia Paris 1. postua, urrezko domina Banaka
2024 Frantzia Paris 1. postua, urrezko domina Emakumezkoak taldeka
2024 Frantzia Paris 1. postua, urrezko domina Talde mistoa
Munduko Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2023 Alemania Munich 1. postua, urrezko domina Banaka

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lim Si-hyeon. .
  2. (Ingelesez) «Lim Sihyeon | World Archery» www.worldarchery.sport (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).
  3. a b (Koreeraz) «뉴스 : 네이버스포츠 (Hurrengo 20 urteko neska beldurgarria Koreako emakumezko jainkosen leinuan agertu da.)» m.sports.naver.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).
  4. (Koreeraz) «뉴스 : 네이버스포츠 (Asiako jokoak: Domina itxaropentsua. Arku-tiroa Im Si-hyun)» m.sports.naver.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).
  5. a b (Ingelesez) «Lim Si-hyeon wins recurve gold as Korea ends archery on top» koreajoongangdaily.joins.com 2023-10-07 (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).
  6. (Ingelesez) «Lim Sihyeon | World Archery» www.worldarchery.sport (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).
  7. (Ingelesez) Yonhap. (2023-10-07). «S. Korean Lim Si-hyeon wins women's recurve archery gold over teammate An San» The Korea Herald (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).
  8. a b (Frantsesez) «Les JO n’ont pas véritablement commencé qu’un record du monde est déjà tombé» Le HuffPost 2024-07-25 (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).
  9. (Frantsesez) «Si-hyeon Lim - Tir à l'arc» L'Équipe (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]