Edukira joan

2023-2024ko Israel-Palestina gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
2023-2024ko Israel-Palestina gerra
Arabiar-israeldar gatazka
Legenda:
   Gazako Zerrenda    Israelek okupatutako Gazako Zerrendako eremuak.
(ikusi ere gatazkaren mapa detaileduna)

Data2023ko urriak 7egun (1 urte, 2 hilabete eta 6 egun)Ger
LekuaIsrael eta Gazako Zerrenda, Palestina
EgoeraMartxan
  • Israelgo militarrek Gazako Zerrendari erabateko setioa jarri, bonbardatu eta inbaditu.
  • Zisjordanian, Israelgo armadak eta kolonoek palestinarren kontrako askotariko eraso eta hilketak egin.
  • Libano hegoaldean, Israel eta Hezbollah-ren arteko erasoak eta tentsio militarra handitu.
Gudulariak
Palestinako Estatua Gazako Zerrenda

Hezbola[2]


Izz ad-Din al-Qassam Brigadak
Al-Quds Brigadak
Abu Ali Mustafa Brigadak
Erresistentzia Nazionalerako Brigadak[3]

 Israel

Buruzagiak
Ismail Haniyeh
Mohammed Deif
Abu Obaida
Hassan Nasrallah
Israel Benjamin Netanyahu
Israel Isaac Herzog
Israel Yoav Gallant
Israel Herzi Halevi
Israel Kobi Shabtai
Indarra
Hamasen miliziak[4]
  • 15.000-40.000 miliziano[4]
  • 30.000 kohete? [4]
  • Erasoko errifleak[4]
  • Metrailadore astunak[4]
  • Kohete bidezko granadak[4]
  • Tanke kontrako armak[4]

Israelgo armada

  • 350.000 gerlari aktibo[5]
  • 2.200+ tanke[6]
  • 530 artilleria elementu[6]
  • 339 gerra hegazkin;
    142 helikoptero[6]
  • Burdinazko Ganga defentsa sistema[6]
  • 49 gerra itsasontzi;[6]
  • 5 urpekontzi[6]
Galerak
Palestinako Estatua Gazako palestinarretan:
  • 40,861+ hildako (16,500 haur inguru, 10.000+ desagertu)[7] eta 64 kazetari, abenduaren 16 arte)[8]
  • 94,398+ zauriturik[7]
  • 10.000+ desagerturik[7]
  • Bizilekuen % 60 kalteturik/suntsiturik[7]
  • Saltokien % 80 kalteturik/suntsiturik[7]
  • 267 otoizleku kalteturik/suntsiturik[7]
  • Errepide azpiegituraren % 65 kalteturik[7]
  • Soro lursailen % 65 kalteturik[7]
  • 17 ospitale 36tik partzialki funtzionatzen[7]
  • Lurpeko putzuen % 83 ez erabilgarri[7]
  • Ikastetxeen % 85 kalteturik/suntsiturik[7]

Palestinako Estatua Zisjordaniako palestinarretan:

  • 685+ hildako (157+ haur)[7]
  • 5.700+ zauritu[7]

Nazio Batuen Erakundea NBEren arabera:

  • 2.300.000+ desplazatu[9]

Israel Israeldarretan:

  • 1.139+ hildako[7]
    8,730+ zauritu[7]
  • 242 bahitu inguru[10] (120 baino gehiago jada aske)[11]

17 nepaldar Hamasek bahiturik, beste 7 zauritu[12]
2 thailandiar hildako, 11 bahitu eta 8 zauritu[13][14]
mediku indonesiar bat, Israelek hildakoa[15]

2023-2024ko Israel-Palestina gerra, 2023-2024ko Israel-Gaza gerra eta 2023-2024ko Israel-Hamas gerra ere deitua, Ekialde Hurbileko krisi eta gerra bat da, urriaren 7an hasia eta, artean ere, amaitu gabea. Egun horretan, Gazako Zerrendatik, Hamasek eta Gazako erakunde politiko-militarrek Israeli eraso egin zioten eskualde mugakideetan. Israelek, kontraerasoan, komando palestinarrak kanporatu zituen. Gainera, luze gabe, gaurdaino heltzen den eraso iraunkor eta gogor bati ekin zion Hamasen eta, oro har, Gazako palestinarren kontra, lurraldearen setio orokor eta lehorreko inbasio batez. Ofentsiba militar horrek hondamendi orokorra ekarri dio Gazari, hala bertako biztanleei nola bizi azpiegiturei.

Lehendabiziko erasoan, Hamasek 250 gatibu inguru eraman zituen atzera Gazara, eta Israelgo 1.200 pertsona inguru hil ziren, ordu arteko Gaza-Israel krisietan ikusi gabea. Heriotza kopuru horretan, Israelgo Defentsa Indarrek berek hildakoak zenbatu behar dira. Israelgo armadako 635 soldadu hil dira urriaren 7tik, palestinarrekin borroketan edo armakideek hilda (2024ko maiatzaren 27ko datua).[16][17]

Israelek Gazako pertsonak eta eraikinak bereizi gabe bonbardatu ditu, era guztietako hornidura moztu, eta milioi bat pertsonaz gorako Gazako hainbat eremu herritarrez husteko agindu. Gerra hau hasi eta lau hilabetera, milioi bat palestinarrek Gazaren hegoaldean bilatu dute aterpe, eta gosetea zabaldu da. Israelen erasoek 40.000 palestinarretik gora hil dituztela egiaztatu da, eta hamar milaka zauritu eragin. Hala ere, zenbaketa positibotik at, kalkulatu da 200.000 palestinar inguru hil direla.[18]

Biztanleria zibilaren kontrako Israelen eraso errepikakor, masibo eta latzek gerra krimenen eta gerrari buruzko nazioarteko hitzarmenak urratzearen akusazioak erakarri dizkio estatu sionistari. NBEk bertako inoizko giza hondamendi handiena deitu dio, eta bere Gazako mandatariak eta bertako zein munduko eragile politiko zein humanitario ugarik «genozidiotzat» jo dute palestinarren kontrako Israelen operazioa. Israeldar oldarra Zisjordaniara eta beste eskualde mugakide batzuetara hedatu zen, AEBren babes militarraz. Nazioarteko krisi politiko handiena da Ukrainako inbasioa hasiz geroztik, eta nazioartea bi polo nagusitan banatu du.

Aurrekariak

Gazako lurralde biziki jendeztatua «aire zabaleko espetxe» gisa deskribatu dute palestinarrek eta hainbat GKEk. 2006an Gazako hauteskundeak irabazi zituenetik, Hamasen kontrolpean dago lurraldea. 2007an Israelek lurreko, aireko eta itsasoko itxiera inposatu zion Gazari, eta urteak dira zerrendako herritarren egoera humanitarioa larria dela. Blokeo hori okupazio mota bat da, nazioarteko zuzenbidearen arabera.[19]

Egungo eskaladak haustura batzuk izan ditu aurrekari: 2017ko urrian, AEBk eta Israelek iragarri zuten NBEko UNESCO utzi egingo zutela, «Israelen aurka» lanean ari zelakoan.[20] 2017ko abenduan, Donald Trump orduko AEBko presidenteak Jerusalem Israelgo hiriburutzat aitortu zuen, eta bertan enbaxada jarri, Tel Aviveko egoitzaren ordez. AEB hori egin zuen munduko lehendabiziko herrialdea izan zen.[21] Palestinan, suminez hartu zen erabakia. Mahmoud Abbas Palestinako presidenteak erantzun zuenez, «AEBko presidenteak nazioarteko ebazpen eta hitzarmen guztiak urratu ditu» eta «Jerusalem Palestinako Estatuaren hiriburua da, betiko».[21]

2023ko urrian hasitako gatazka militarra israeldarren eta palestinarren arteko gatazka historikoaren agerpen larri bat da, aurrekari hurbilenak 2023. urtearen udaberriko eta udako istilu eta erasoetan dituena. Maiatzean, Israelgo espetxeetan, Khader Adnan preso gose-grebalaria hil egin zen, «gizalegearen kontrako» palestinarren atxiloketa «masiboak» salatzeko, NBEk ere egin zuen bezala.[22]

Gazatik at ere, jada uztailean, airetik zein lehorretik, Israelek operazio militar odoltsu bat egin zuen Jeninen, Zisjordanian, bederatzi palestinar hildako utziz, tartean bi haur, gerra bat pizteko arriskua ekarri zuena.[23] Istilu guztien artean, Hamasek israeldar judu ultraortodoxoak Al-Aksa meskitako zelaira sartzea aipatu zuen urriaren 7ko erasoaren sorburu nagusitzat, «profanaziotzat» joaz.[24]

Israelgo Hamasen erasoa

Erasoaren nondik norakoak eta nahasmena

Urriaren 7ko ordu txikietan, Hamasek ezusteko eraso bat abiatu zuen Gazatik, ordu arte inoiz ez bezalakoa: airekoa, itsasokoa eta lurrekoa. Besteak beste, 5.000 suziritik gora jaurti zituzten Gazatik, eta dozenaka milizianok une hori baliatu zuten muga pasatu eta zenbait herriren kontrola bereganatzeko.[25] Hango hedabideen arabera, militarrak bahitu eta hil zituzten —tartean, komandanteak, Hamas erakunde politiko islamistak adierazi zuenez—, eta, denera, behin-behineko datu ofizialen arabera, gutxienez 700 israeldar hil zituzten, eta 2.200 baino gehiago zauritu. Ivan Illarramendi euskal herritarra ere hil bide zuten, Israelgo iturrien arabera.[26]

Erasoaren unean, 4.000 pertsona inguru Tribe of Nova musika jaialdia ari ziren ospatzen, Hamasek hori ez bazekien ere, Kibbutz Ra'im herria omen baitzuten begiz jota. Pentsatzen da jaialdian, Hamasko kideak ez ezik, 364 pertsona hil zirela, haietako «ehunka batzuk» bertaratutako DFIren helikopterotik bereizi gabe jendartera tirokatu ondoren.[27]

Bestalde, aldameneko Be'eri kibbutzean, Yasmin Portat-ek, kibbutzetako erasoetatik bizirik ateratako kolonoak, urriaren 15ean adierazi zuen bertaratutako israeldar indar militarrek zibil ugari hil zituztela, «dudarik gabe». Denen kontra bereizketarik gabe jo omen zuten, Hamasko kideek zibil horiek gatibu hartu eta gero, eta gaineratu zuen ere bahitzaileek gizalegez tratatu zituztela.[28][29] Israelgo estatu irratiak biktimaren lekukotza zentsuratu zuen.[30] Beste testigu israeldar batek ere adierazi zuenez, kibbutz horretako gatibuak bizirik zeuden urriaren 9an, harik eta DFIk bahitzaileak eta gatibuak denak hil zituen arte, tokia kontrolpean hartzearen ordainetan: 112 pertsona, orotara.[30]

Israeldar bahituak

Sakontzeko, irakurri: «Israelgo bahituen krisia (2023-2024)»

Hamasen urri erdialdeko adierazpen baten arabera, erakundeak ia 250 pertsona hartu zituen gatibu.[31] Jihad Islamikoa ere oldarraldira batu zen —baieztatu zuen 30 lagun zituela bahituta—, «batailaren» parte dela ziurtatuta. Hori ikusirik, Israelgo armadak gerra egoera deklaratu zuen.[25] Hamaseko Khaleed Meshalek eta beste erakunde palestinar batzuek Israelen preso dauden 6.000 preso askatzea ezarri zuen gatibuak askatzeko baldintzatzat.[32]

Israelgo Ramat Gan-en jarritako argazkiak eta kartelak, Hamasen eskuetan zirauten gatibuak askatu eta oroitzeko erreklamatuz

Gaza aldameneko Israelgo hamabi herritako milaka pertsona ebakuatu zituzten, eta militar israeldarrek alimaleko mobilizazioa agindu zuten, 300.000 erreserbista armadarekin bat egitera deituz. Urriaren 25erako, Hamasek gatibu banaka batzuk askatu zituen. Haietako bat, 85 urteko Yocheved Lifshitz, kritiko agertu zen Israelgo Gobernuarekin, eta bahitzaileen tratu ona nabarmendu.[33] Haatik, abendu hondarrean, Tel Aviveko Ichilov psikiatria zentroko buruak adierazi zuen azaroan aske geratu Hamasen gatibu asko tratamendu intentsiboan zirela jasandako traumak zirela medio, batzuk "drogatuak" izan eta sexu abusuak jasan omen baitzituzten.[34] Martxoaren 4an, prentsaurrekoan, Pramila Patten NBEren ordezkariak berretsi zuen aske geratu gatibu batzuek gutxienez sexu erasoak eta tortura sexualizatuak pairatu zituztela.[35]

Askapen horretatik bi egunetara, Hamasek jakinarazi zuen bere 50 gatibu israeldar hilik zirela, israeldar bonbardaketen ondorioz, adierazi zutenez.[36] Azaro amaierako pausa humanitarioan, 105 gatibu israeldar aske geratu ziren eta, trukean, Tel Avivek 240 palestinar preso askatu zituen. Hilabete erdi geroago, polemika bizia sortu zen Israelen, estatu horretako armadaren bozeramaileek onartu ondoren abenduaren 17an, ustez erraturik, hiru gatibu israeldar hil zituztela, armarik gabe eta gerritik gora biluzik egon eta bandera zuriak eraman arren, «terroristen amarru bat» zelakoan.[37]

2024ko urtarrilaren 20an, 136 pertsona geratzen ziren Hamasen gatibu.[38] Hamasen gatibuak eta beren senideen mobilizazioak buruhauste iturri bilakatu ziren hasieratik Netanyahuren gobernuarentzat.[39] Urtarrilaren 22an, gatibuen 20 senide Israelgo Parlamentuko batzorde baten saiora sartu ziren, gatibuak berehala askatzeko erreklamatuz eta haserrea agertuz lehen ministroak Hamasekin hitzarmenik josteari uko egitearren.[40] Otsailaren 8an, aske geratu bahituek ezohiko prentsaurreko bat eman zuten, adieraziz ordu arteko Hamas suntsitzeko Israelen dinamika militarraren bidez, ez zela geratuko «bahitu bakar bat ere bizirik».[41]

Ekainaren 3an, Israelek iragarri zuen urriaren 7ko lau israeldar gatibu eta mediku ibiltari bat hil egin zirela, eta adierazi ere hasierako Israelgo gatibuetatik heren bat hilik zirela.[42] Hurrengo egunetan, bi eraso handitan, Israelgo armadak gutxienez bi sarraski eragin zituen Nuseirateko errefuxiatu kanpalekuan, 274 pertsona erailez eta ia 700 zauritu eraginez. Horietako bigarrenean, askatu egin zituen Nova musika jaialdian urriaren 7an bahitu lau gatibu, eta era mediatikoan aurkeztu Israelen. Une horretan, urriaren 7ko Hamasen 116 gatibu gelditzen ziren Gazan, baina horietatik 40 hilik bide zeuden. Hamasek adierazi zuenez, israeldarrek beste hiru bahitu hil zituzten operazio berean.[43][44] Itxura batean, askatutako gatibuak ongi zeuden osasunez.[45]

Erasoen kudeaketari buruzko israeldarren iritzia

Behatzaile batzuek gertaera horiek hirugarren intifada palestinar baten hasiera direla aipatu zuten.[oh 1] Urriaren 20an argitaratu inkesta baten arabera, israeldarren % 80k uste zuten Netanyahu presidenteak bere gain hartu behar zuela erantzukizun publikoa urriaren 7ko defentsa akatsengatik.[47] Izan ere, The New York Times egunkariaren arabera, Israelgo inteligentziak hilabeteak lehenago ezagutzen zuen Hamas erasoak prestatzen ari zela, baina ezikusia egin zion aukera horri, errealista ez zela iritzita.[48]

2024ko urtarrilean, Israelgo beste inkesta batek adierazi zuen israeldarren % 15ek soilik onartuko lukeela gerra amaitutakoan Netanyahuk herrialdeko agintari jarraitzea.[49] Ekain hasierako operazio militarrak arrakastatsuak suertatu ziren Israelentzat, Hamasen eskuetan zeuden zenbait gatibu askatuz. Haatik, Israelgo 12 Katea telebistaren inkesta baten arabera, israeldarren % 62k une horretan uko egiten zion Netanyahuri babesa emango liokeen alderdi bati bozkatzeari.[44]

Israelen kontrako koheteak

Urriaren 7an eskalada militarra hasi zenetik, Israelek hainbat eraso militar jaso ditu, gehienak suziri edo koheteen edo droneen bitartez. Gehienak bere defentsa sistema sofistikatuen bidez geldiarazi ditu. Hiru sorburu izan dituzte aire erasook: Gaza, huthiak eta, azkenik, Hezbola, Libanotik jaurtiak bi herrialdeen arteko fronte desegonkorraren bestaldetik.

Hamasen aire erasoak

Hasierako Gazako erakunde armatuen erasoen ondoren, Israelen kontrako kohete erasoak ez ziren erabat eten. Israelgo askotariko eskualdeetan, hainbat palestinar kohete erori ziren, batzuk Libano hegoaldetik jaurtiak. Azaroaren 6an, Hamasen Qassam Brigadek hamasei kohete jaurti zituzten eskualde horietatik Israel iparraldeko Nahariya hirira eta Haifa ingurura, «Gazako gure herriaren kontrako erasoei eta sarraskiei erantzunez».[50] Azaroaren 10ean, Tel Aviven sirena hotsak entzun ziren, eta bi emakume zauriturik suertatu ziren koheteek jota.

Israeldar militarren arabera, 9.500 kohete eta drone jaurti ziren, une horretan, Israelen kontra urriaren 7tik, baina horietako 2.000 aire defentsek geldiarazi zituzten, iturri militar berdinen arabera. Kohete gehienak tokian bertan eginak ziren.[51] Abendu hasieran, Hamasek koheteak jaurti zituen Tel Avivera.[52] 2024. urte berria heltzearekin batera, Hamasek gutxienez 27 kohete jaurti zituen Israel hegoalde eta erdialdera, Israelgo The Times of Israel egunkariaren arabera, horietatik 18 airean geldiarazi zituzten arren.[53]

Maiatzaren 27an, sei hilabetean lehen aldiz, Hamasek suziriak bota zituen Tel Avivera eta Israelgo beste hiri batzuetara. Sionisten aire defentsarako sistemak jaurtigai gehienak geldiarazi zituen, baina zauritu bat izan zen gutxienez, Israelgo iturrien arabera. Israelgo armadak Rafah bonbardatzen jarraitu zuen.[54]

Huthien aire erasoak

Uztailaren 19an, huthiek dronez Tel Aviv kolpatzea lortu zuten, hildako bat eta zenbat zauritu utziz. Distantzia luzeko drone batek egin zuen, eta «giza errore» bati egotzi zitzaion Israelen defentsa sistemek geldiarazi ez izana. Israelgo Defentsa ministro Ioav Gallantek mendekua agindu zuen.[55] Bada, Israelek Yemengo Hodeida portu hiriari eraso egin zion hainbat energia azpiegitura kiskaliz, baita hiru hildako eragin, eta 87 pertsona zauritu ere, bozeramaile huthien arabera.

Uztailaren 21ean, berriz, Israelgo defentsa indarrek adierazi zuten Yemengo huthiek jaurti misil balistiko bat geldiarazi zutela, herrialde horren hegoaldeko Eilat portu hirira zuzendua. Bitartean, baso suteek Israel iparraldeko zenbait eskualde kiskali zituzten Libanotik jaurti kohete sorta baten ondorioz.[56] Irailaren 15ean, hainbat misil ustez hipersoniko bat Israel erdialdera heldu zen, Yemendik huthiek jaurtiak, eta sua eragin zuen eremu batean, baina ez zauritu edo hildakorik. Netanyahuk adierazi zuen «larrutik ordainduko» zutela erasoa. Israel erdialdera iritsitako huthien lehen aire erasoa izan zen.[57]

Gazaren aurkako Israelen kontraerasoa

Suak urriaren 7an Gazako Zerrendan eta inguruan espaziotik ikusita; irudiak 48 km-ko zabalera du.
Suak urriaren 7an Gazako Zerrendan eta inguruan espaziotik ikusita; irudiak 48 km-ko zabalera du.
IDFko soldaduak Gaza iparraldeko palestinar koheteen aldamenean
Hamasko milizianoak Israel hegoaldeko kibbutz bati eraso egiten urriaren 7an

Gazaren aurkako hasierako erreakzioa

Israeli eraso egin eta berehala, Benjamin Netanyahu Israelgo presidenteak «mendeku latza» agindu zuen Hamasen kontra.[58] «Hamas munduko lurrazaletik desagerrarazteko», israeldar segurtasun iturriek segurtatu zuten «lurrazala berdindu» behar zutela.[59] Israelek munduko armada ahaltsuenetako bat du, 2.200 tanke baino gehiagoz osatua eta 169.500 militar aktiborekin, eta urteko 3.800 milioi dolarreko AEBren babesaz.[6] Hamasek indar militar nabarmen txikiagoa du, ekipamenduz zein pertsona kopuruz.[4]

Indar militar israeldarrek kontraeraso militar zabal bati ekin zion Hamasen erasoen ondoren, airez Gazako eraikinen kontra joz eta batzuk erabat suntsituz, tartean zirela osasun zentroak, OMEk jakinarazi zuenez. Gazako hamar milaka herritarrek beren etxeetatik ihes egin zuten.[60] Israeldar agintariek 2006tik kazetariak Gazan sartzeko debekua ezarri zuten, urriaren 7tik guztiz eraginkorra izan zen kazetarientzat Zerrenda horretan sartzeko baimena. Palestinar kazetariak geratu ziren berri-emaile bakar;[61] are, Israelek kazetariak jarri zituen jo-puntuan, Israel barnean zentsura estu bat ezartzeaz gain.[62]

Gazaren setioa eta bonbardaketa

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Gazari setio gogor bat iragarri zuen, erabateko blokeoa, lurraldeari eta bertako herritarrei janari, ur, elektrizitate eta gas hornidura moztuz.[63] Urriaren 12an, Israelgo Gobernuko Energia ministro Israel Katzek adierazi zuen Gazaren setioari eutsiko ziola Hamasek bahitutako israeldarrak askatu arte.[64] Urriaren hondarreko Tel Aviveko Unibertsitatearen iritzi inkesta batek azaleratu zuenez, israeldar juduen % 57k uste zuten Gaza gaineko lehen asteetako israeldar bonbardaketak ez zirela nahikoak izan; beste % 36,6k, berriz, egokitzat jo zituen egindako bonbardaketak.[65] Urriaren 7tik, Gazaren gainean, 150 eta 1.000 kilo arteko 12.000 bonba jaurti ziren bi hilabetetan Israelen errepresalia operazioan.[66]


Gazako suntsipenaren urriko irudiak


Israelgo agintariek, gainera, agindu bat helarazi zieten Gazako palestinarrei: 24 ordu Gazako Zerrendaren iparraldea husteko, israeldar lur inbasio militar handi bat hasi baino lehen. Israelgo armadak terrorismoaren konplizetzat hartu zuen bertan geratutako edonor.[67] Eremu horretan, 1,1 milioi pertsona bizi dira.[68] Urriaren 11rako, 300.000 soldadu inguru prestatu ziren Gazaren atarian.[6]

Gazaren kontrako Israelen erasoaren unetik, urriaren 13rako, 338.000 pertsonatik gora lekualdatu ziren lurralde zerrenda horretan,[69] baina egun batzuk geroago, jada 1.000.000tik gora ziren.[70] Gatazka zehatz hau hasi aurretik, dena den, 3.000 palestinarrek baino gehiagok utzi bide zituzten beren bizilekuak.[71] Palestinar hildakoak 680tik gora ziren Hamasen erasoa hasi eta bi egunera, Gazako osasun ministroaren arabera;[60] urriaren 17rako, berriz, Israelek Gazako 3.000 pertsonatik gora hil zituen gatazka hasi zenetik, eta 12.500 pertsonatik gora zauritu, Gazako Osasun Ministerioaren arabera.

Palestinarrak kalean elkarturik eraikin hondakinen artean
Eraikinen suntsipena Gazako kaleetan

Gazan hildakoen herenak adingabeak ziren, Save the Children erakundearen arabera,[72] urriaren 20 arte 1.500 haur inguru Israelen bonbardaketetan, Al-Jazeeraren arabera.[73] Urriaren 14an, Israelek Gaza iparraldeko ospitaleak jo-puntuan jarri zituen, 2.000 pazientetik gorako 22 ospitale husteko agindua emanez, Osasunaren Munduko Erakundeak gogor gaitzetsi zuenez.[74] Al-Ahli Arabi ospitaleak hustua izateko Israelen hainbat ohartarazpen jaso zituen.[75] Israelen bonbardaketen artean, urriaren 17an, leherketa batek Zerrendako iparraldeko Al-Ahli Arabi ospitala partzialki suntsitu zuen, barruan ehunka pertsona zituela. 500 pertsonatik gora hil ziren haren ondorioz, eta ehunka zauritu. Israeli egotzi izan zitzaion bonbardaketa, Israelek hori ukatu egin zuen arren, eta Jihad Islamikoari leporatu.[76]

Israelen zela, Biden AEBko presidenteak, berriz, sinesgarritasuna eta babesa eman zizkion Israeli.[77] Urriaren 19rako, Israelek 250 ospitale bonbardatu zituen. Une horretan Rafahko pasabidea, Egiptoren eta Gazaren arteko mugan, nazioarteko giza laguntza iristeko bide bakarra zen. Gainera, milaka palestinar bertan pilatu ziren ihesi hura noiz gurutzatuko, baina Israelek eta Hamasek ez zuten hori irekitzeko su eten bat adosteko asmorik agertu.[76]

Gazako Israelen lehorreko inbasioa

Sakontzeko, irakurri: «Israelen Gazako inbasioa (2023-2024)»
Israeldar soldaduak eta tankeak, 2023ko urriaren hondarreko inbasiorako prestatzen

Lehorreko israeldar eraso militarraren hasiera

Urriaren 14an, Netanyahuk agindu zuen Israelek Gaza airez, lehorrez eta itsasoz inbadituko zuela.[78] Esperotako lehorreko interbentzio militarra, ordea, atzeratzen joan zen. Urriaren 26rako, Israelen tankeak Gaza iparraldeari erasotzen hasi ziren, bertan sartu-irtenak eginez,[78] lehorreko inbasio militar handia prestatzera bideratua.[79]

Urriaren hondarrean, Israelek areagotu zituen lehorren interbentzio militarrak, eta Gazako komunikazio guztiak eten, telekomunikaziokoak barne, laguntza humanitarioko erakundeei ere eragin ziena.[79] Hartara, israeldar agintariek bigarren fasea deitu zutenari ekin zioten, «Hamasen gobernu egiturak eta gaitasun militarrak desegiteko eta bahituak askatzeko»[80]. Urriaren 29ean, Gazako lehorreko inbasio handiaren ondoren, Israelek bertan Hamasik gabeko ordena erabat berria ezarriko zuela adierazi zuen. «Gaza ez da inoiz itzuliko izan dena izatera», Israelgo Defentsa ministro Yoav Gallanten esanetan.[81]

Gazako Zerrenda iparraldearen setioa eta inbasioa

Netanyahuk eta Yoav Gallant Israelgo defentsa ministroak adierazi zuten azaroaren 6an Israelen tropek Gaza Hiria estu inguratu zutela, eta haren barnean sartu zirela. Hartara, Gazako Zerrenda bitan zatiturik geratu zen: batetik, iparraldea edo Gaza Hiria eta, bestetik, Zerrendako gainerako hegoaldeko lurraldea.[82] Gainera, agintari militar israeldarrek lau orduko epea eman zieten inguratutako eremu horretan zeuden zibilei, bertatik atera zitezen.[83] Israelek, era horretan, hiria hustu nahi zuen.[84]

Armadaren esanetan, 450 «helbururi» egin zieten eraso, eta horien artean ziren Hamasen milizianoak, azpiegiturak, behaketa postua, lur azpiko tunelak eta tankeen kontrako misilak jaurtitzeko postuak, besteak beste.[85] Israelgo Defentsa Indarrak pozik agertu ziren, adieraziz israeldar aire erasoek Hamasko dozenaka buruzagi hil zituztela,[86] horien artean Hamasko bigarren buruzagi gorena.[87]

Lehorreko israeldar indar militarrak Gaza Hirira sartu ahala, kale borrokak areagotu egin ziren. Azaroaren 14rako, ospitale bakarra geratzen zen funtzionamenduan Gaza osoan, eta Israeldarrek jo-mugan jarri zuten.[88] Une horretan, Al-Xifa Ospitalea bihurtu zen borroken erdigune, eta israeldar aire misilek inguruetan eztanda egin zuten. Ekipamendu eta horniduraren faltaz, 40 paziente hil ziren bertan.[88] IDFk adierazi zuenez, Hamasen parlamentua, gobernu egoitza eta poliziaren kuartel nagusia hartu zituen mendean, Israelgo The Times of Israel egunkariak azaldu zuenez.[89] Hala ere, 2024ko otsailaren 4an, Al-Xifa Ospitala setiaturik jarraitzen zuen Gaza Hirian. Bertan aterpetzen ziren osasun langileak, pazienteak eta bertan babesa hartu palestinarrak; israeldarrek frankotiratzaileak baliatu zituzten ospitalearen ingurumarian, eta gutxienez zazpi palestinar hil.[90]

Azaro amaierako pausa humanitarioa

Azaroaren 24an, 96 orduko pausa humanitario bat hasi zen Gazan, Egipto, Qatar eta Estatu Batuen bitartekaritzaz.[91] Pausa horretan, adostu zen palestinar-israeldar gatibuen elkartrukea egitea: Hamasek bahituta Gazara eramandakoak eta Israelek bere espetxeetan preso dituenak. Aldi horretan, hornigai eta elikagai gehiago hasi ziren sartzen Gazara Rafah-ko pasabidetik.[92] Azaroaren 27an, menia hori beste bi egunez luzatu zen. Horretarako, palestinarrek beste 50 gatibu askatzea jarri zuten baldintzatzat.

Horien trukean egunean 30 preso palestinar espetxetik irteteko eskatu zuen Hamasek. Hargatik, Netanyahuk adierazi zuen pausaren ostean berriz gogor joko zutela: «Gerran jarraituko dugu gure helburu guztiak bete arte: bahitutako guztiak etxera itzultzea, Hamas erabat desagertzea eta Gaza Israelentzat inoiz gehiago mehatxu bat ez izatea».[93] Astebeteko pausaren ondoren, borrokak abenduaren 1ean [Euskal Herriko] goizeko 6etan hasi ziren berriz: israeldarrek kohete bat geldiarazi zuten; gainera, israeldarrek bonbardaketa gogorrei berrekin zieten.[94]

Gazako Zerrenda hegoaldearen setioa eta inbasioa

Eremukako israeldar erasoa eta errefuxiatuen noraeza

Israelgo armadak zabaldutako Gazako Zerrendaren mapa, bonbardatuko zituen eta ez zituen eremuak zehaztuko zituena

Abenduaren 1ean, Israelgo armadak Gazako Zerrendaren mapa 600 eremu zenbakitutan banatu zuen, eta zibilei horiek identifikatzeko eskatu, gero bloke barruti horiek ebakuatu zitzaten horretarako agindua ematen zenean eta bonbardatu baino lehen. Hala ere, hustuketa metodo hori ez zen fidagarria suertatzen.[95] Abenduaren hasieran, Gaza hegoaldea milioi bat palestinar iheslariren aterpe bilakatu zen urriaren 13tik israeldarrek Gaza iparraldea husteko agindu zuenetik. UNRWAko instalazioetan, 250.000 errefuxiatu aterpetu ziren.

Israelgo armadak Khan Yunisi eraso

Israelek Khan Yunisi egin zion eraso, Gazako bigarren hiri handienari, eta Israelek «gerra eremu arriskutsu» izendatu zuen. Abenduaren 4an, lehorreko tropa israeldarren buruak adierazi zuen «ia-ia» amaitua zutela Gaza iparraldeko operazio militarra eta,[96] presoen elkartrukea bertan behera geratu ondoren, Israelek areagotu egin zituen Gaza hegoaldean bonbardaketak, bereziki Khan Yunisen. Urtarrilaren 6an, Israelgo armadak segurtatu zuen «osoki desegin» zuela Gazako Zerrenda iparraldeko Hamasen egitura militarra, eta orain soilik erdialdean eta hegoaldean jarriko zuela indarra.[97]

Urtarrilaren 22an, Ilargi Gorria erakundeak salatu zuen Israel bere egoitza bonbardatzen ari zela Khan Yunisen, dronak ere baliatuz; Israelgo armadak adierazi zuen «Hamasen brigada baten gotorlekua» zela.[98] Abendu hasieran, Avichai Adree Israelgo Armadaren bozeramaileak Gaza hegoaldeko hainbat herritako biztanleei beren etxeetatik alde egiteko adierazi zien, «ekintza gogorrak» egingo zituztelako herriotan.[52] Bi egunetan, Israelen aire erasoek 800 pertsona hil zituzten Gaza osoan.[96] Abendu amaieran, Herzi Halevi Israelgo armadako buruak, The Wall Street Journal egunkarian argitaratu oharrean, iragarri zuen gerrak hilabeteak iraungo zuela, helburutzat hartuz «Hamas suntsitzea», «Gaza erabat desmilitarizatzea» eta «Palestinako gizartea deserradikalizatzea».[99] 2024ko urtarrilaren 1ean, Israelgo Defentsa Indarrek adierazi zuten aire eraso batean Adil Mismah, Hamasen eliteko indarren buruzagia, hil zutela.[100]

Urtarril erdialdera, telekomunikazioen erabateko blokea ezartzearekin batera, gogortu egin ziren Gaza erdialde eta hegoaldeko israeldar erasoak; urtarrilaren 18an, militar israeldarrek adierazi zuten «dozenaka terrorista akabatu» zituztela etxez etxeko borroketan.[101] Urtarrilaren 22a, berriz, egun beltzena izan zen israeldar armadarentzat, 24 soldadu hil ondoren, haietako gehienak jarritako minak lehertzean eraitsitako eraikinen pean hilik.[98] Urtarrilaren 22tik, Israelek gogor eraso zion Khan Yunisi eta Israelgo iturriek adierazi zuten inguraturik zutela hiria. Tanke eraso batek NBEren babespeko eraikin bati eraso egin zion, 800 pertsonaz beterik zegoenari, bederatzi hildako eta 75 zauritu utziz. Israeldar armadak hilabeteetako azken borroka handitzat jo zuen; milaka pertsona geratu ziren harrapaturik bertako ospitaletan.[102]

Rafah errefuxiatuen azken aterpe eta israeldarren jopuntuan

Abendu hasiera arte, Israelgo agintariek Gazako hegoaldea eta Rafah leku segurutzat jotzen zuten beren bonba erasoetatik babesteko.[103] Abenduaren 3an, Israelgo agintariek Khan Yuniseko zibilei hiriaren % 20 husteko agindu zieten, bertako aterpetxeak eta aterpetuak barne. Askok hegoalderago jo zuten, Rafahra.[104] Abenduaren 12 baino lehen, areagotu egin ziren Rafahren kontrako israeldar aire eta lur erasoak, palestinar iheslariak aterpe bila hegoaldera hurbildu ahala. Zibilen kontrako bonbardaketak gauez ere izan ziren, herritarren artean gosetea zabaldu ahala.[103]

2024ko otsailaren 2an, Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak adierazi zuen Hamas garaitua izan zela Khan Yunisen, eta berehala Rafahra oldartuko zirela. Rafah Egiptorekin muga duen hiria da, eta horixe zen palestinarren eskuetan geratzen zen azken posizioa.[105] Israelek ia egunero egiten zituen aire erasoak Rafahren kontra. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, otsailaren 9an, adierazi zuen aginduak eman zizkiela IDFko buruzagiei planak egiteko luze gabe Rafahra sartzeko eta «zibilak ebakuatzeko», hiri horretan kanpin denda inprobisatuetan pilatzen ziren palestinarren artean panikoa piztu zuena.[106]

Otsailaren 10ean, Israelen aire erasoek dozenaka pertsona hil zituzten Rafahn Une horretan, milioi bat pertsonatik gora pilatzen ziren Rafahn, berez 280.000 pertsonaren bizileku. Egiptokorekin tentsioa areagotu zen. Herrialde horretako kanpo ministroak ohartarazi zuen Rafahren gaineko eraso batek hondamendi bat ekarriko zuela, eta ministro horrek adierazi zuen ere Israelek palestinarrak «beren lurraldetik kanporatzea» zuela helburu, Sinaira, hain zuzen ere.[106] Hamasek Israelen «genozidio xedea salatu zuen».[41] Otsailaren erdialderako, Rafahn babesa hartu zuten palestinarrak bertatik ihes egiten hasi ziren.[107] Israelen erasoaldia, ordea, atzeratuz joan zen: otsailaren 19an, Israelek iragarri zuen martxoaren 10ean sartuko zela Rafahra lehenago israeldar gatibuak aske ez utziz gero.[108] Martxoaren 4an, hala ere, Israelen aire eraso batek hamalau palestinar hil zituen gutxienez, asko haurrak, eta etxebizitza eraikin bat eraitsi.[109]

Hamasko buruzagien Beiruteko hilketa

2024. urtea hasi berritan, urtarrilaren 2an, drone batek Beiruten hegoaldea bonbardatu zuen arratsaldean, eta eraso horretan, besteak beste, Saleh al-Aruri hil zuten, Hamasen adar politikoko buruzagiordea eta Al-Qassam Brigaden —adar militarraren— sortzaileetako bat,[110] baita erakunde islamistako beste sei goi kargudun ere.[111] Libanoko hedabideen arabera, Israelgo armadak egin zuen bonbardaketa. Hamaseko bozeramaileek eta PANeko gobernuburuak Israeli egotzi zioten errua. Kolpe gogorra eman zitzaion Hamasi. Izan ere, Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak astebete lehenago adierazi zuen Israelgo armada zazpi frontetan ari zela borrokan: «Fronte asko dituen gerra batean gaude: Gaza, Libano, Siria, Judea eta Samaria [Zisjordania], Irak, Yemen eta Iran».[110]

Zisjordanian greba orokorrerako deia egin zuten, eta, Al-Jazeera Qatarko telebistak jaso zuenez, mendekua eskatzen ari ziren hango herritarrak. Hezbola milizia xiitak, berriz, jakinarazi zuen hilketa hori ez zela «zigorrik gabe» gabe geratuko.[111] Erasotako erakundeak ere, Hamasek, mendekua agindu zuen.[112] Atentatuaren ondorioz, gerra inguruko herrialdeetara hedatu zitekeelako kezka piztu zen nazioarteko eragile nagusien artean.[111] Izan ere, ia aldi berean, atentatu batek ia 100 pertsona eta 284 zauritu hil zituen Teheranen eta, dolu eta protestarako bildutako irandar jendetzek Israelen eta AEBren kontrako aldarriak bota arren, Estatu Islamikoak bere egin zuen Teherango erasoa.[113]

Gazako biztanleriaren ataka larria eta ihesa

Argia aldizkariaren azaroaren 29ko estimazioaren arabera, Israelen erasoetan ordu arte hildako palestinarren % 95 zibilak izan ziren, kontuan hartuz gero ordurako 20.000 palestinar hil bide zituztela.[114] Urriaren 7az geroztik, milioi erdi adingabek utzi behar izan dituzte euren bizitokiak, Unicef Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtseko Ekialde Hurbilerako zuzendari Adele Khoderrek emandako datuen arabera. Haur horiek «ia edateko urik gabe, jendez betetako eremu txikietan eta babesik gabe» daudela gehitu zuen.[115] Abenduaren 27an, Gazako biztanleen % 85 lekualdatu behar izan ziren, beren bizilekuak atzean utzita.[116]

Israelen erasoetatik harago, nabarmendu zuen adingabeek «arrisku handiak» dituztela gaixotasunak garatzeko. «Haur izateko lekurik arriskutsuena da Gaza». Gazako zibilen hilketa masiboaz gain, Israelek Zerrendako palestinarren artean gosete eta gaitza zabaltzen joatea erabaki zuen.[117] Urriaren 12an, NBEk adierazi zuen une horretan 650.000 palestinarrek ur eskasia jasaten zutela.[64] Ataka horretan, egun berean, milaka herritarrek, horien artean asko desplazatuak, NBEren UNRWA agentziako eraikinetan indarrez sartu, eta irina zein bestelako elikagaiak eraman zituzten. Elikagai horiek Rafahtik kamioietan sartutako laguntza humanitarioa zen.[118][119] Urtarrilaren 20an, 650.000 palestinarrek gosete handia jasaten zuten, UNRWAk hala salaturik.[98]

Azaro hasieran, Israelen bonbardaketek sarraskia eragin zuten Jabaliako errefuxiatu esparruaren kontrako erasoan, gutxienez 400 pertsona inguru.[120] Hilabete berean, Gaza-Egiptoren arteko Rafahko muga ireki zitzaien zauritu eta herritar batzuei, eta hiritartasun bikoitzeko palestinarrei.[121] Gazaren kontrako erasoan, Israelek jo-mugan jarri zituen hala ospitaleak eta nola bizilekuak.[122] Azaroaren 3an, Israelgo indar armatuek al-Xifa Ospitaletik Rafah-ko mugara zauritu larriak zeramatzan anbulantzia konboi bat bonbardatu zuten; aldi berean, ikastetxeak, meskitak eta ospitaleak bonbardatu zituen, ihesi zihoazen herritarren aterpe aizun bilakatuak, hala nola al-Fakhoora ikastetxea, Jabaliako errefuxiatu esparruan.[123]

Abenduaren 17an, israeldarrek berriz bonbardatu zuten errefuxiatu esparru hori, eta gutxienez 90 hildako eta 100 zauritutik gora eragin.[124] Israelek segurtatu ohi du bere erasoen ituan Hamasen instalazio militarrak eta ezkutalekuak daudela, eta erakunde horrek ezkutu gisa baliatzen dituela leku horiek, zehazki al-Xifa Ospitalearen azpian, «baita NBEren egoitzak ere».[125][126] Al-Xifa Ospitaleko langileek aditzera eman zutenez, azaroaren 15erako israeldarrak ospitalera sartu ziren tiroka, kaosa eta etsipena zabalduz bertako 650 paziente eta aterpetutako 5.000-7.000 zibilen artean.[88][127] Israeldarrek ur eta oxigeno hoditeria leherrarazi ondoren, ospitaletik bertan aterpetuak «egarriz hiltzen» ari zirela ohartarazi zuten.[127]

Irinaren sarraskia iruditan, Israelgo Armadak eragina, jaki bila kamioietara hurbiltzen ziren herritarren gainean tiro egitean (IDFren irudiak)

Israeldar indarrek abeletxeak suntsitu zituzten, eta gosetea Gazako herritarren kezka nagusi bilakatu zen,[128] prezioak hirukoiztuz.[129] Azaroaren 17an, gosete arriskua berehalakoa zen, NBEk adierazi zuenez.[130] Indar israeldarrek babesleku izendatutako eraikinak eta eremuak bonbardatzen jarraitu zuten; azaroaren 18an, NBEren ikastetxe bati eraso egin zioten, hamarnaka hildako eraginez, asko haurrak eta emakumeak.[128] NBEk abenduaren 12an adierazi zuenez, Gazako herritarren erdiak goseteak jota zeuden.[103]

2024ko otsailaren 29an, sarraski bat gertatu zen Gaza Hirian, Israelek laguntza humanitarioaren bila bildutako 100 pertsonatik gora hil eta gutxienez 760 pertsona zauritu zituenean.[131] 2024ko martxoaren 4rako, NBEk azaldu zuen hamasei haur hil zirela malnutrizioaren eta osasun arreta gabeziaren ondorioz.[132] Apirilean zabaldu zenez, Gazako Zerrendako 576.000 pertsona, biztanleriaren laurden bat, gosetea jasateko zorian ziren, NBEren arabera.[133]

Giza baldintzen eta garbitasun estandarren gainbeherak gaitza zabaldu zuen pertsonen artean. Polio gaitzaren agerraldiak izan ziren haurren artean. Irailaren 1ean, jada, 72.611 haur polioaren kontra txertatu zituzten Gazan.[134]

Israelen Zisjordaniako eraso kanpaina

Hamasen urriaren 7ko erasoen ondoren, arreta guztia Gazara bideratzen zen bezala, aldi berean israeldar indarrek 31 palestinar hil zituzten Zisjordanian bakarrik astebetean.[135] NBEk 2024ko martxo hasieran azaldu zuenez, Zisjordaniako israeldarrek palestinarrei tratu iraingarria eta giza legearen kontrakoa, sexu jazarpena eta bortxaketa mehatxuak egin zizkieten beren operazioetan.[136]

PAN Palestinako Aginte Nazionalak Nazio Batuen Erakundeari eta giza eskubideen aldeko nazioarteko erakundeei eskatu zien «berehala» esku hartzeko Palestinan, «okupazio indarrak herritarren aurka misilekin eta droneekin egiten ari diren erasoak geldiarazteko».[137] Hala 2023ko azaroan nola 2024ko otsailean, Amnistia Internazionalak israeldar indarrek eragindako giza eskubideen urraketa larriak salatu zituzten, tortura kasu oso ohikoak eta indarkeria hilgarriaren erabilera neurrigabea eta legez kanpokoa.[138][139] 2024ko otsailaren 27an, Zisjordanian oinarritutako Palestinako Gobernu osoak dimisioa eman zuen, Palestinak bizi zuen ataka jasanezina zelakoan.[140]

Gatazkaren zabalpena

Gerra luzatu ahala, Israel eta Palestinako lurralde mugakideetara zabaldu zen tentsioa, lehenik eta behin Israel eta Zisjordaniara bertara eta, berehala, Libanoko hegoaldeko mugara, Hezbola mugimendu islamistarekin dagoen gatazka puntuetara. Berehala, nazioarteko potentzien arteko jokaleku bero bihurtu zen, atzean zirela nagusiki AEB eta Iran, baita Europar Batasuneko herrialdeak eta Errusia ere.

Israel

Israelgo palestinarrek askotariko zigor eta ondorioak jasan dituzte, hala nola lan kaleratzeak, jazarpenak eta atxiloketak. Palestinarren kontrako oldarra Nakba errepikatzeko arriskua benetako bihurtu du, krisi hau hasi baino lehenagotik zetozen neurriak gauzatuz edo areagotuz.[141] Zisjordania, berriz, PAN Palestinako Aginte Nazionalak kudeatzen du, eta lur palestinarra da, berez.[93]

Libano

Libanoko frontean, tentsioa hasieratik handitu zen, eta bi aldeek, Hezbola talde indartsua ere tartean, tiroketak eta su erasoak trukatu zituzten hilabete batez.[50] Urriaren 30ean, Israelek hegazkinez eraso egin zion Libanori eta Siriako Hezbolari, bertako kohete-jaurtigailuak neutralizatzeko, adierazi zuenez. Astetan, Israelek zein AEBk hainbat aire eraso egin zituzten Siria gainean.[142] Abenduaren 8tik 9ra, Israelek areagotu egin zituen Hezbola talde miliziaren aurkako aire erasoak, nahiz eta une horretan ez zen inor hil. Israelgo armadako bozeramaile Avichay Adraeeren arabera, miliziaren egoitza nagusiari egin zioten eraso.[143] 2024ko ekainaren 19an, Libano hegoaldeko Hezbola mugimendu xiitarekin hainbat erasoen eta kontraerasoen eskalada batera lerratu ondoren, Israel Katz Israelgo kanpo gaietako ministroak Libanoren kontrako «gerra osoa» planteatu zuen.[144] Irailaren 18-19an, Hezbolako kideen gailu eletroniko ugari urrunetik eztandarazi eta aire erasoz haren buruzagi gorenak erail ondoren, Israelek ofentsiba oso bati ekin zion Libano hegoalde eta ekialdean.

Itsaso Gorria

AEBk Itsaso Gorrian gerraontziak zabaltzeari erantzunez,[145] Yemengo matxino huthiek mehatxu hau egin zuten abendu erdialdean: Itsaso Gorria zeharkatzen zutela eta Israel helmuga duten ontzi guztiei eraso egingo zietela, baldin eta Israelek «berehala» laguntza humanitarioa, hala nola elikagaiak eta osasun baliabideak, Gazara sartzen uzten ez bazuen.[143] Huthiek Iranen babesa dute, eta Itsaso Gorrikoa munduko itsas ibilbide komertzial aktiboenetako bat da.[145] Abenduaren erdialderako, huthiek zortzi itsasontziri egin zieten eraso Yemengo Bab el-Mandeb itsasartean. Ondorioz, petrolioaren prezioek goranzko joera hartu zuten.[146][147]

Siria

Siriako Gerra Zibilak iraun bitartean, Israelek ehunka eraso egin zizkion Siriari, baina urriaren 7tik areagotu egin zituen, batez ere Iranen babespeko indarren eta Siriako armadaren kontra. Abenduan, Israelen aire eraso batek Irango Zaindari Iraultzaileen jeneral goren bat hil zuen. Ekialde Hurbilean tentsioak gora egin ahala, 2024ko urtarrilean, Israelek aire eraso bat jo zuen Damaskon, eta 5 pertsona hil eraikin batean bilduta zeudela. Israelek adierazi zuenez, Iranekin lerrokatu buruzagiak ziren.[148] 2024ko otsailaren 2an, Estatu Batuek Siriako eta Irakeko dozenaka punturi egin zioten eraso, Jordanian egun batzuk lehenago soldadu batzuk hiltzearen ordainetan.[149]

Irak

Hezbolak, abenduaren 7an, gutxienez bost misil jaurti zituzten AEBk Bagdaden zuen enbaxadaren aurka. Erasoaren harira, Irakeko lehen ministro Xia al-Sudanik bere gobernuaren baimenik gabe «ez erantzuteko» eskatu zion AEBri. Hasieran, ez zuen inork erasoa bere gain hartu.[143] 2024ko otsailaren 2an, AEBren eraso militarrak jazo ziren Irak eta Siria arteko mugan.[149] Irakeko agintariek adierazi zuten AEB buru duen koalizioa gatazka eta «desegonkortasun faktore» bat bihurtzen ari zela Ekialde Hurbilean, eta koalizio horren Irakeko misioa etetera bultzatzen ari zela Irakeko gobernua.[150]

Nazioarteko diplomazia eta interbentzioa

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea eta Roberta Metsola Europar Kontseiluko burua Israeleko biktimekiko elkartasun ekitaldi batean

2023-2024ko Israel-Palestina gerrari buruzko nazioarteko erreakzioak urriaren 7tik hasi ziren Hamasek eta Gazako erakunde politiko-militarrek mugak hautsi eta Israelgo eskualde mugakideetara oldartu zirenean. Luze gabe, bi bloke sortzen joan ziren, elkarren kontrako posizioaz. Hasierako palestinar oldarraldiari Israelek ofentsiba suntsigarri luze batez erantzun zion, hainbat eragile politikok eta humanitariok «genozidiotzat» jo izan dutena. Estatuen artean, Iranek eta Hego Afrikako Errepublikak hartu dute gogorren Israelen kanpaina militarra, bigarrenak Israeli Nazioarteko Justizia Auzitegian genozidio salaketa bat jarriz. Kontrako aldean, AEBk, Europar Batasunak, Erresuma Batuak eta Australiak, besteak beste, Israelek bere burua defendatzeko eskubidea eta «terrorismoaren kontrako borroka» argudiatu dute.

Nazio Batuek pausa humanitario eta menia baten aldeko posizioa agertzetik gero eta gehiago laguntza humanitario bermatzearen alde eta Israelen jokabidea arbuiagarritzat jotzera pasa da. NBEko UNRWA erakundeak ezinbesteko lana egin du gutxienezko baldintza humanitarioak eta osasun zerbitzuak eskaintzen. Aldiz, Israelek Hamasi laguntzea leporatu zion, eta Mendebaldeko zenbait herrialdek diru laguntza kendu zioten. Bitartean, nazioarteko erakundeek palestinar biztanleria zigortuari laguntza humanitarioa eskaintzen jarri zuten indar osoa, Israelek sarritan eragotzia. Elikagaiak banatzeko GKE ezagun baten kontra ere jo zuen, zazpi aktibista erailez, AEBko Joe Biden presidentearen haserrea piztu zuena. Horrek, ordea, ez zuen aldatu haren funtsezko posizioa, Israel armaz eta politikoki babesteko.

Gerrak aurrera egin ahala, Mendebaldean, arrakala batzuk sortu ziren, Israelen kontrako gerra krimen salaketak areagotu ahala. Horien artean, Espainiak bi estatuen soluzioaren aldeko jarrera berretsi eta sustatu zuen, baita UNRWAren aldekoa ere. Errusiak eta Txinak jarrera erdibideko jarrerak agertu zituzten, gerra amaitzeko konpromiso baten aldekoak. Ekialde Hurbileko eta nazioarteko aliantza sistemak jarrerak polarizatu eta lurralde eta herrialde mugakide guztietara hedatu zuen krisia.

Munduko estatuen banaketa, 2023ko urriko Israelen kontrako erasoa "terrorista" izan zela uste dutenen eta ez dutenen artean
Munduko estatuen banaketa, 2023ko urriko Israelen kontrako erasoa "terrorista" izan zela uste dutenen eta ez dutenen artean

Gerra krimenak

Sakontzeko, irakurri: «Gerra krimenak Israel-Palestina gerran»

Gerrak iraun bitartean, hainbat gerra krimen erregistratu dira, nazioarteko zuzenbidearen arabera tipifikatuak. Zibilen hilketa indiskriminatua da horietako bat, baita ikastetxeei eta ospitaleei eraso egitea ere. Palestinako Defentsa Zibileko bozeramaile Mahmoud Basalek nabarmendu zuenez, «Honelako sarraskirik ez da izan gure historian. Aurreko gerretan triskantzak izan ditugu, baina hau genozidio baten parekoa da».[151][152] Urri erdialdean, NBEk adierazi zuen Gazakoa «inoiz ez bezalako giza hondamendia» zela.[153] Abendu hasieran, Michael Fakhri NBEren Gazako Erreportari Bereziak, herritarren janaria eskuratzeko ezintasunari loturik, «genozidio» deitu zion gertatzen ari zenari, gogora ekarriz Gazako palestinar guztiak gosetea jasaten ari direla.[104] 2024ko apirilaren 1ean, Israelen dronen eraso batek gosetea arintzen laguntzen zuten zazpi boluntario hil zituzten, World Central Kitchen (WCK) delako erakunde humanitariokoak, tartean zirela Erresuma Batuko, AEBko eta Australiako kideak. Israelek «dolumina zintzoa» agertu zuen hilketagatik, eta adierazi ikerketa bat abiatu zuela.[154]

Jan Egeland diplomazialariak eta Osloko bake akordioen eragiletako batek, gerra Gazako herritarrez ari zela, estu hartu zuen Israel, eta gerra krimentzat jo zuen populazio jakin bat mugiaraztea, Genevako konbentzioen arabera.[155] L. Moreno Ocampo Nazioarteko Gorte Penaleko fiskal ohiak genozidiotzat jo du biztanleria zibilaren gaineko bonbardaketa, genozidioa prebenitzeko obligazioa nabarmendu du, baita gerra honen zentzugabekeria ere.[156] Abenduaren 9an, Human Rights Watchek Gazako «sarraskia eta krimenak» babestea leporatu zion AEBri, NBEn su eten bat eskatzeko proposamen bati betoa jarri ondoren.[157]

Abendu hondarrean, Hego Afrikak genozidio salaketa aurkeztu zuen Israelen kontra NBEren Justizia Auzitegian, eta erreklamatu NBEk berehalako menia agindu zezala.[158] Israelgo Netanyahuk, berriz, desafioz hartu zuen berria, Hagako Auzitegiari zilegitasuna kenduz eta «gaizkiaren ardatzarekin» parekatuz.[159] Izan ere, Gazako erakunde politiko armatuen urriaren 7ko erasoan, giza eskubideen urraketak identifikatu dira, eta gerra krimen gisa ikertu.[160] Gainera, NBEk irmo sinetsi zuen arrazoiak zituela eraso horretan sexu erasoak gertatu zirela;[161] Hamasek goitik behera ukatu zuen horrelakorik gertatu zenik.[162] 2024ko martxoaren 28an, Nazioarteko Justizia Auzitegiak Israeli exijitu zion genozidioa saihestu behar zuela eta ezinbestekoa zuela Gazara laguntza humanitarioa sartzen uztea, Gazan «gosetea ezartzen» aritzea leporatu zion.[163]

Palestinako bilakaera politikoa

Israelen Gazako eta Zisjordaniako eskalada militarraren helburu adierazia Hamas suntsitzea izan da, «terroristatzat» identifikatua. Hainbat alderdi politiko palestinarrek bat egin zuten hasieratik israeldar erasoaren kontra, baina Al-Fatah aparte mantendu zen. 2024ko uztailaren hondarrerako, ordea, palestinar hamalau fakziok hitzarmen bat sinatu zuten elkarrekin, Txinan negoziaziotan ibili ondoren: Hamas eta Fatah talde nagusiek sinatu zuten, eta beste hamabi taldek ere bai, haien artean Palestinako Jihad Islamikoa edo Palestina Askatzeko Herri Frontea. Hauteskunde libreak egiteko asmoa azaldu zuten, Palestinako Batzorde Nazionala berriz hautatzeko. Horrez gain, “elkarlanaren bidez” Israelen erasoei modu bateratuan aurre egitea adostu zuten, eta lankidetzan aritzea Gazara laguntza humanitarioa sartzeko.[164]

Israelek Ismail Haniyeh hil ondoren, Hamasek Yahya Sinwar hautatu zuen erakundeko lider berritzat abuztuaren 6an, ustez Gazako nonbait ezkutatua. Israeli desafio gordina egiteko erabakitzat jo zen, Israelek etsaietan etsaientzat jotzen baitzuen buruzagi palestinar hori.[165]

Israelen erantzuna eta bilakaera politikoa

Gerra kabinetearen eraketa eta Netanyahuri kritika

Urriaren 7an hasi eskalada militarrean, Benjamin Netanyahu zebilen Israelgo lehen ministro, eskuin eta eskuin muturreko gobernu baten buru. Lehen ministroa bera auziperatua izateko arriskuan zen, eta Israel krisi instituzional batean murgildurik zebilen. Gazako palestinar erasoarekin batera, Netanyahuk urgentziazko gerra kabinete bat eratu zuen ofentsiba horri aurre egiteko. Krisiaren kudeaketa eta bahituen krisia zela eta, Israelen bertan Netanyahuren kontrako adierazpenak eta mobilizazioak areagotzen joan ziren hilabeteak igaro ahala.

Israelgo goi agintarien kohesioa eta desadostasunak

Gobernua eta armada, ordea, bat eginik iraun zuten 2024ko ekain arte. 2024ko ekainean, arrakalak hasi ziren irekitzen Israelgo agintarien artean. Rafahko inbasioa burutu zelarik, borrokak ez ziren eten. Netanyahuk harrera epela egin zion Joe Bidenen su-eten planari; Benny Gantz ministroa, berriz, aldeko izan zuen. Desadotasun horiek areagotu egin ziren gerraosteko Gazarako Netanyahuk planik ez aurkeztean. Gatibu batzuen askapenak atzeratu bazuen ere, ministro horrek, Benny Gantzek, eta Gadi Eisenkotek, dimisioa eman zuten.[166][167]

Netanyahuren gobernua gehiengorik gabe gelditu zen, koalizioko kide erradikalenen baitan. Ekainaren 16an, Rafah hegoaldean, Israelgo armadako estatu gorenak "pausa taktikoak" egiten bide zituen, Rafahra hamaika orduz laguntza humanitarioko konboiak sar zitezen. Proposamen horrek Netanyahuren arbuioa hartu zuen ("onartezintzat" jo zuen), gerraren erdian era horretako pausak egin ezin zirelakoan. Ondorioz, lehen ministro israeldarrak armadaren agintariekin konfiantza galdu eta kargugabetu egin zituen.[168]

Trukean, bere hurbilagoko talde txikiago bat izendatu zuen armadan manatzeko, tartean zirela Netanyahu, Yoav Gallant Defentsa ministroa eta Tzachi Hanegbi Segurtasun Nazionalerako aholkularia.[168] Ekainaren 21ean, Daniel Hagari IDFen bozeramaileak adierazi zuen Hamas garaitu ezin den ideia bat zela, «herritarren bihotzetan txertatua», eta oker zebilela Hamas suntsi zitekeela pentsatzen zuen oro; Netanyahuk arbuiatu egin zituen adierazpenok.[169]

Israelgo kale protestak

Gatibuen krisia hasi zenetik, kale protestak egiten hasi ziren Israelgo hiri nagusietan, Israelen 2023ko urriaren 7an hartutako gatibuak askatzea erreklamatzeko. Pixkanaka, ordea, manifestazio eta elkarretaratzeak areagotu eta gatibuei buruzko Netanyahuren estrategiaren aurka bihurtu ziren. 2024ko apirilaren 1ean, hamar milaka protestari atera ziren kalera Tel Aviv, Jerusalem, Haifa, Be’er Sheva, Caesarea, gatibuen senitartekoekin bat eginez Netanyahu gobernutik kanporatzeko, lehen ministro hori "hitzarmen baterako oztopotzat" joaz.[170]

Ekainaren 20an, milaka atera ziren manifestazioetan Jerusalen, Tel-Aviven eta Caesareako Netanyahuren etxe aurrean, hauteskundeak erreklamatuz eta «gatibuak askatzeko porrotaren» kontra. Bost eguneko protesten eta istiluen buruan egin ziren protesta horiek, The Times of Israel egunkariaren arabera.[171]

Uztailaren 7an, eskalada militarraren bederatzigarren hilabetean, milaka pertsona bildu ziren manifestazioetan, Tel Aviven nabarmenen, Israelgo gatibuak askatzeari begira su-eten bat eta Netanyahuren dimisioa erreklamatzeko. Gainera, Israelgo hainbat errepide blokeatu zituzten.[172] Uztailaren 14an, milaka pertsonaren manifestazioak eta istiluak errepikatu ziren Tel Aviven; senitartekoek deitoratu eta gogor kritikatu zuten Netanyahuren gatazkako posizioa, gatibuak askatzean zapuzten ari zelakoan, Deifen hilketa ahaleginaren ondoren.[173]

Irailaren 1ean, Hamasen eskuetan ziren Israelgo sei gatibu Rafahn hilik agertu zirela jakin zen. Hori zela eta, Netanyahuren kontrako kaleko giroa gaiztotu egin zen. Gauean bertan, manifestazio jendetsuak egin ziren herrialdeko hainbat hiritan —antolatzaileen arabera, milioi erdi lagun atera ziren kalera— eta, biharamunean, harago joan dira Netanyahu gobernuburuaren kontrakoak, greba orokorrera deituta. Ben Gurion Nazioarteko Aireportuan bertan behera gelditu ziren hegaldiak.

Une horretan, bahituen senideek Israelgo Gobernuari leporatzen zioten nahikoa ez egitea horiek askatzeko, eta sentsazio hori areagotu da Israelgo armadak atzo beste seiren gorpuak aurkitu zituelako. Komunikatu baten bitartez, Bahituen eta Desagertuen Familien Foroak orduan adierazi zuen Israelgo lehen ministroak huts egin zuela borrokak gelditzeko akordio bat lortzen, eta horren «zuzeneko ondorioa» zirela sei bahituen heriotzak.

Kanpo ekintza

Gertakarien bere kontakizuna errazago zabaldu ahal izateko, Israelek zentsurara jotzen izan du zuzenean. Electronic Frontier Foundation (EFF) erakundearen arabera, sionistek sistematikoki egin dizkiete eskaerak sare sozialen plataformei, milaka profil eta eduki zentsura zitzaten. Horretarako, aski ezagunak den arrazoibidea erabili izan dute: seinalatutako edukiek "biolentzia" edota "terrorismoa" sustatzen zituztela.[174]

Urriaren 7tik azaroaren 4ra bitartean, egun horietako gertakarien kontakizuna markatzeko saiakera masibo bat egin zuten Israelgo agintariek: zehazki, 9.500 profil edo eduki ezabatzeko eskaera egin zieten hainbat plataformari. Meta taldeari egin zizkioten eskaera horien % 60, eta men egin zien enpresak: sionistek adierazitako profilen eta edukien % 90 ezabatu zituen. Facebook, Instagram, Whatsapp eta abarren enpresa nagusia da Meta. Metak berak, zuzenean, aitortu du zentsuratu egin dituela hainbat iruzkin, besteak beste, Palestinako bandera zeramatelako; eta debeku zuzena jarri dio arabierazko shaheed hitzari, "martir" adierazteko erabiltzen dena.[174]

2024ko irailean, Jewish Chronicle agerkariko lau zutabe-idazlek dimisioa eman zuten Gazari buruzko albisteetan «asmakizun hutsak» argitaratzen omen zituztelako. Adierazi zutenez, gainera, era horretako informazio faltsuak azkenekoak baizik ez ziren, eta albiste horiek Erresuma Batuko iritzi publikoan eragitea omen zuten helburu.[175]

Protestak eta elkartasuna

Palestinarekin elkartasuna Donostian, 2023ko urriaren 18an
Palestinarekin elkartasuna Berlinen (Kreuzberg), 2023ko urriaren 21ean
Kuala Lumpurreko manifestazioa Palestinarekin elkartasunez

Urriaren 7an Hamasek eta beste zenbait erakunde politiko-militar palestinarrek Israeli eraso egin ziotenetik, askotariko protestak eta elkartasun ekitaldiak antolatu dira munduan eta Euskal Herrian. Protestak Israelen zein Palestinaren aldekoak izan dira, baina gerrak aurrera egin ahala eta Al-Ahli Arabi ospitala leherrarazi ondoren, areagotu dira munduan Israelen bonbardaketak salatzeko protestak, batez ere Ekialde Hurbilean, baina baita Europan eta Estatu Batuetan, bertako buruzagi politikoen kontra, Israel babestearren. Hainbat ahotsek garbiketa etnikoa salatu dute.[176]

Euskal Herrian, manifestazio ugari egin dira, besteak beste Iruñean, Donostian, Bilbon edo Baionan. Ipar Euskal Herrian, bereziki, protestek agintarien eragozpenak, debekuak eta, oro har, zapalketa kausitu dute. Urriaren 19an, Baionan 120 pertsona elkarretaratu ziren, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistaren deiari erantzunez. Herriko etxe aitzinean antolatua zuten bilkura debekatu zuen suprefeturak, eta poliziak plaza hartu zuen.[177]

2023ko abenduaren 8an, 3.000 pertsona elkartu ziren Gernikan, Gernika-Palestina herri ekimenari erantzunez. Elkarretaratze horretan, bildutakoek Palestinako bandera bat eta Picassoren Guernica koadroaren zati bat osatu zuten.[178] 2024ko urtarrilaren 28an, berriz, milaka manifestarik martxa bat egin zuten Ordiziatik Beasainera, Israelekin harremanak dituzten euskal enpresen eta erakundeen «konplizitatea» salatzeko, CAF enpresarena «bereziki».[179]

2024ko otsailaren 29an, Euskal Herriko hainbat sortzailek eta artistak bat egin zuten Palestinako «genozidioa» eteteko eskatzeko, tartean zirela Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jon Maia eta Igor Otxoa, besteak beste.[180] 2024ko martxoaren 17an, milaka lagunek egin zuten bat kulturgileen deiarekin. Donostian egindako manifestazio horretan, Palestinari elkartasuna adierazi zioten, eta «genozidioa» eteteko eskatu. Haizearen Orrazian, protestariek performance bat antzeztu zuten, lurrean hilotz plantan sarraski bat irudikatuz.[181][182]

Oharrak

Erreferentziak

  1. Qassam Brigades announces control of 'Erez Crossing'. 7 October 2023 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 7 October 2023) (Noiz kontsultatua: 7 October 2023).
  2. (Ingelesez) Israel Army Fires Artillery at Lebanon as Hezbollah Claims Attack. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 8 October 2023) (Noiz kontsultatua: 8 October 2023).
  3. «Al-Qassam fighters engage IOF on seven fronts outside Gaza: Statement» Al Mayadeen English 8 October 2023 (Noiz kontsultatua: 8 October 2023).
  4. a b c d e f g h «En 5 minutos - ¿Qué armamento tienen Israel y Hamás?» France 24 2023-10-23 (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  5. Kusovac, Zoran. (25 October 2023). «Analysis: Why hasn’t Israel launched a ground invasion of Gaza yet?» Al-Jazeera (Noiz kontsultatua: 28 October 2023).>
  6. a b c d e f g h (Ingelesez) AJLabs. «How big is Israel’s military and how much funding does it get from the US?» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  7. a b c d e f g h i j k l m n o «Israel-Gaza war in maps and charts: Live Tracker» Al-Jazeera (Noiz kontsultatua: 11 November 2023).
  8. (Gaztelaniaz) Israel reconoce que los tres rehenes que mató en Gaza iban sin camiseta y con una bandera blanca. artxibatua (artxibatze data: 19 December 2023). Errorea: «|artxibo-data=» zehazten baduzu «|artxibo-url=» ere zehaztu beharko duzu (Noiz kontsultatua: 18 December 2023).
  9. (Ingelesez) https://www.aljazeera.com/news/2023/12/29/tens-of-thousands-forced-to-flee-again-as-israel-expands-gaza-offensive. artxibatua (artxibatze data: 29 December 2023). Errorea: «|artxibo-data=» zehazten baduzu «|artxibo-url=» ere zehaztu beharko duzu (Noiz kontsultatua: 01 January 2024).
  10. Kopuru nagusiak, Gazan hildakoak 9.200 baino gehiago jada. artxibatua (artxibatze data: 11 November 2023). Errorea: «|artxibo-data=» zehazten baduzu «|artxibo-url=» ere zehaztu beharko duzu (Noiz kontsultatua: 01 January 2024).
  11. Txantiloi:En-UK Many hostages released by Hamas still being treated for trauma. artxibatua (artxibatze data: 28 December 2023). Errorea: «|artxibo-data=» zehazten baduzu «|artxibo-url=» ere zehaztu beharko duzu (Noiz kontsultatua: 01 January 2024).
  12. At least 7 Nepali injured, 17 held captive by Hamas in Israel. 7 October 2023 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 7 October 2023) (Noiz kontsultatua: 7 October 2023).
  13. (Ingelesez) 2 Thais killed, 8 injured, 11 kidnapped in Hamas attack on Israel. (Noiz kontsultatua: 8 October 2023).
  14. Two Thais killed in Israel-Gaza violence, says Thailand PM. 8 October 2023.
  15. https://en.antaranews.com/news/295563/indonesias-mer-c-condemns-israeli-strikes-killing-its-staff-in-gaza
  16. «Hamasek suziriak bota ditu Tel Aviven aurka, sei hilabetetan lehen aldiz» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  17. (Ingelesez) Erlanger, Steven. (7 October 2023). «An Attack From Gaza and an Israeli Declaration of War. Now What?» The New York Times ISSN 0362-4331..
  18. «‘The Lancet’ aldizkariak Gazan Israelek hildakoak zenbat izan daitezkeen kalkulatu du: ia 200.000 pertsona» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  19. Zala, Ander Perez. (2023-10-15). «Gaza: gerrak eta pobreziak hartua» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-15).
  20. «AEBek eta Israelek UNESCO utzi dute» EITB 2017-10-12 (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  21. a b «Jerusalem Israelgo hiriburu gisa onartu du Trumpek, eta hara eramango du enbaxada» EITB 2017-12-06 (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  22. (Frantsesez) «Israël : des experts de l'ONU demandent des comptes sur la mort d'un gréviste de la faim palestinien | ONU Info» news.un.org 2023-05-04 (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  23. (Ingelesez) Ibrahim, Arwa. «‘A real massacre’: Israel’s attack on Palestinians in Jenin» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  24. (Ingelesez) Beauchamp, Zack. (2023-10-07). «Why did Hamas invade Israel?» Vox (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  25. a b Ostolaza, Ander Perez Zala-Julen Otaegi Leonet- Paulo. (2023-10-08). «Israelgo Armadak Hamasek atzo hartutako eremu gehienak berreskuratu ditu» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).
  26. Berria. (2023-11-08). «Urriaren 7tik Israelen desagertuta zegoen euskal herritarraren gorpua aurkitu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  27. (Gaztelaniaz) «Detrás del ataque de Hamás al festival Tribe Of Nova: Israel admite que mató a civiles» El Financiero 2023-11-22 (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  28. (Gaztelaniaz) «Yasmin Porat, superviviente israelí del derramamiento de sangre en el kibutz Beri: "eliminaron a todos, incluidos los rehenes" en el fuego cruzado» Tercera Información (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  29. (Ingelesez) «Israel settler: ‘Israel forces killed hostages, not Hamas’» The Middle East Monitor.
  30. a b (Gaztelaniaz) La entrevista censurada por la radio estatal israelí a Yasmín Porat, sobreviviente del ataque del 7 de octubre al Kibbutz Be’eri. 2023-10-26 (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  31. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Izenik_gabekoa_2-20231105093837 izeneko erreferentziarako
  32. (Ingelesez) «Hamas seeks Palestinian prisoners' release, calls non-Israeli captives 'guests'» Reuters 2023-10-17 (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  33. Berria. (2023-10-25). «Israelgo Gobernuaren kontra mintzatu da Hamasek askaturiko bahituriko bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
  34. (Ingelesez) Borger, Julian. (2023-12-28). «Many hostages released by Hamas still being treated for trauma» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  35. (Ingelesez) «UN says Gaza sexual violence does not ‘legitimise’ more violence» Al-Jazeera 2024-03-04.
  36. (Gaztelaniaz) «Hamás asegura que unos 50 rehenes han muerto por los bombardeos israelíes» RTVE.es 2023-10-26 (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  37. «Israelek «nahi gabe» hildako hiru bahituek bandera zuri bat zeramaten» Berria 2023-12-16 (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).
  38. (Gaztelaniaz) Efe, Deia eus |. (2024-01-21). «Israelek dio dozenaka miliziano hil eta armak aurkitu zituela azken operazioetan Gazan» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  39. (Ingelesez) John, Tara. (2023-11-18). «Israel’s Benjamin Netanyahu battles on all fronts, amid growing pressure to free hostages» CNN (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  40. (Ingelesez) «Families of hostages storm Israeli parliament meeting» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  41. a b «1,3 milioi palestinar metaturik dituen Rafah hiria bonbardatzeko mehatxu kaotikoa» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
  42. (Ingelesez) «Four more hostages have died in Hamas custody; Israel says more than a third are dead» NBC News 2024-06-04 (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  43. «283 hildako eta 814 zauritu azken orduetan Gazan, Israelen erasoen ondorioz» EITB 2024-06-09 (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).
  44. a b «Hamasek bahitutako lau pertsona erreskatatu ditu Israelek eta 210 palestinar hil» Berria 2024-06-08 (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
  45. (Gaztelaniaz) Pereda, Andrea García Baroja, Cristina F.. (2024-06-08). «Israel libera a cuatro rehenes mientras sus bombardeos en Gaza dejan más de 200 muertos» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).
  46. https://indianexpress.com/article/explained/explained-global/third-intifada-hamas-israel-escalation-8972498/
  47. (Ingelesez) Bachner, Michael. «Poll: 80% of Israelis say Netanyahu must take public responsibility for Oct. 7 failures» www.timesofisrael.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
  48. (Frantsesez) «Le « New York Times » affirme que le renseignement israélien savait que le Hamas préparait une attaque inédite» Le Monde.fr 2023-12-01 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  49. (Ingelesez) «Only 15% of Israelis want Netanyahu to keep job after Gaza war, poll finds» The Times of Israel.
  50. a b (Ingelesez) «Hamas armed wing says it fired 16 rockets at Israel from southern Lebanon» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  51. (Ingelesez) «Hamas fires rockets deep into Israel, setting off sirens in Tel Aviv» Reuters.
  52. a b «Israelek 700 palestinar baino gehiago hil ditu 24 orduan Gazako Zerrendan» EITB 2023-12-03 (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  53. (Ingelesez) «At stroke of midnight, Hamas attacks Israel with heavy New Year rocket barrage» The Times of Israel.
  54. «Hamasek suziriak bota ditu Tel Aviven aurka, sei hilabetetan lehen aldiz» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  55. (Frantsesez) «Israël promet des représailles après une attaque de drone à Tel Aviv revendiquée par les Houthis» France 24 2024-07-19 (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).
  56. (Ingelesez) Michaelson, Ruth. (2024-07-21). «Israel says it intercepted missile fired by Houthis at port city of Eilat» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
  57. (Ingelesez) «Houthi 'hypersonic' missile attack on Israel: What we know so far» Middle East Eye (Noiz kontsultatua: 2024-09-17).
  58. (Ingelesez) «Israel's Netanyahu vows 'mighty vengeance' against Hamas» Reuters 2023-10-07 (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  59. (Ingelesez) Fernández, Belén. «Israel is taking scorched earth policy to a new level» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  60. a b (Ingelesez) Sullivan, Helen; Chao-Fong, Léonie; Bayer, Lili; Belam, Martin; Doherty, Ben; Chao-Fong, Helen Sullivan (now); Léonie; Doherty (earlier), Ben. (2023-10-10). «Netanyahu says Israel’s siege ‘just getting started’ – as it happened» the Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  61. (Ingelesez) Sherwood, Harriet. (2023-12-12). «‘Hugely frustrating’: international media seek to overcome Gaza ban» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  62. (Ingelesez) Narea, Nicole. (2023-12-08). «Israel’s wartime assault on the free press» Vox (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  63. (Ingelesez) «Israel announces ‘total’ blockade on Gaza» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  64. a b Beloki, Mikel Elkoroberezibar. (2023-10-12). «Israelek esan du Gazaren setioari eutsiko diola, Hamasek bahituak askatzen ez dituen bitartean» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).[Betiko hautsitako esteka]
  65. (Ingelesez) Pita, Antonio. (2023-12-11). «In Israel, support for the war soars» EL PAÍS English (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  66. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-12-11). «La ofensiva israelí arrasa Gaza: 12.000 bombas en dos meses» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  67. (Gaztelaniaz) Azcoiti, Javier Biosca. (2023-10-22). «Israel intensifica los bombardeos y advierte: "Quien no se vaya al sur puede ser identificado como cómplice de terrorismo"» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
  68. (Ingelesez) «Netanyahu says Israeli bombardment of Gaza 'only the beginning'» France 24 2023-10-13 (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  69. «Israelek dio blokeoak jarraituko duela Hamasek bahituak askatu arte» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
  70. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Izenik_gabekoa-20231105093837 izeneko erreferentziarako
  71. (Ingelesez) Sullivan, Helen; Chao-Fong, Léonie; Belam, Martin; Holmes, Oliver; Chao-Fong, Helen Sullivan (now); Léonie; Holmes (earlier), Oliver. (2023-10-11). «Biden says Israel ‘has a duty to respond’ to attacks – as it happened» the Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-10-11).
  72. Ostolaza, Igor Susaeta-Maddi Iztueta Olano- Paulo. (2023-10-19). «Ehunka biktima, Israelek Gazako ospitale bati egindako erasoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  73. (Ingelesez) «Palestinian child in shock after surviving Israeli attack in Gaza» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-20).
  74. Press, Europa. (2023-10-14). «La OMS condena la orden de evacuación israelí de 22 hospitales y 2.000 pacientes del norte de Gaza» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).
  75. «Bidenek iragarri du Gazara laguntza humanitarioa sartzea onartu duela Israelek» EITB 2023-10-18 (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).
  76. a b Ostolaza, Igor Susaeta-Maddi Iztueta Olano- Paulo. (2023-10-19). «Ehunka biktima, Israelek Gazako ospitale bati egindako erasoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  77. Ostolaza, Maddi Iztueta Olano-Paulo. (2023-10-19). «Bidenek Israelen bertsioa hobetsi du: «Badirudi ospitaleko erasoa beste bandoak egin duela»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  78. a b Garmendia, Ander Perez Zala-Jon Ordoñez. (2023-10-30). «Israelgo armadak sartu-irten bat egin du Gazan, lurrez, inbasioa «prestatzeko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  79. a b «Israelek erasoak areagotu ditu Gazan, lurrez eta airez, eta bertako komunikazio guztiak eten» EITB 2023-10-28 (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  80. (Ingelesez) Mackenzie, James; Lubell, Maayan. (2023-10-28). «Israel launches Gaza war's second phase with ground operation, Netanyahu says» Reuters (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
  81. Otamendi, Gorka Berasategi. (2023-10-30). «EZTANDAREN AURREKO KALE ITSUAN» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  82. Otamendi, Gorka Berasategi. (2023-11-10). «Israelgo armadak bitan zatitu du Gaza, eta inguratuta dauka hiriburua» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  83. (Ingelesez) «Israel-Hamas war: what we know on day 33» The Guardian 2023-11-08 ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  84. «Israelek jendez hustu nahi du Gazako iparraldea eta, bereziki, Gaza hiria» EITB 2023-11-10 (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  85. «Israelgo armadak bitan zatitu du Gaza, eta inguratuta dauka hiriburua» Berria 2023-11-06 (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  86. (Ingelesez) Burke, Jason. (2023-11-08). «Israeli airstrikes on Gaza have killed dozens of Hamas commanders, says IDF» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  87. (Ingelesez) Al-Mughrabi, Nidal; Williams, Dan; Al-Mughrabi, Nidal. (2023-11-01). «Israel says new strike on Gaza refugee camp kills second Hamas leader, first evacuees reach Egypt» Reuters (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  88. a b c «NBEko Segurtasun Kontseiluak adostasuna lortu eta 'pausa humanitarioak' eskatu ditu» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  89. (Ingelesez) «IDF says it has captured Hamas parliament, government seat and police HQ» The Times of Israel.
  90. (Ingelesez) Adler, Alastair McCready,Umut Uras,Nils. «Search for survivors as Israeli strikes level homes, mosque in central Gaza» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  91. (Ingelesez) «Gaza: Start of truce feeds hopes for respite, access to people in need | UN News» news.un.org 2023-11-24 (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  92. (Ingelesez) «UN delivers more aid into Gaza on first day of humanitarian pause | UN News» news.un.org 2023-11-24 (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  93. a b «Israel eta Hamas Gazako menia luzatzeko prest daude» Berria 2023-11-27 (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  94. (Gaztelaniaz) Vega, Antonio Pita, Trinidad Deiros Bronte, Luis de. (2023-12-01). «Israel retoma los bombardeos en Gaza y mata al menos a 178 personas tras el fin de la tregua» El País (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  95. (Ingelesez) AJLabs. «Israel-Gaza war in maps and charts: Live tracker» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  96. a b «Israelgo armadak Gaza hegoaldera zabalduko du lehorreko ofentsiba» Berria 2023-12-04 (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
  97. «Israel dice haber "completado el desmantelamiento" militar de Hamás en el norte de Gaza» France 24 2024-01-06 (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  98. a b c «Israelgo armadako 24 soldadu hil dituzte Hamasen bi erasotan, Gazan» Berria 2024-01-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  99. «Gazaren aurkako erasoak "areagotu" ditu Israelgo armadak» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
  100. (Ingelesez) «Hamas regional commander killed in Israeli air strike, says IDF» France 24 2024-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  101. (Ingelesez) Osgood, Ali Harb,Brian. «‘So what?’: Israeli PM Netanyahu reiterates rejection of Palestinian state» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
  102. (Ingelesez) McKernan, Bethan. (2024-01-24). «Thousands trapped in Gaza hospitals as Israeli troops encircle Khan Younis» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-01-25).
  103. a b c (Ingelesez) «Photos: Israel is bombing starving Palestinians in southern Gaza» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  104. a b (Ingelesez) «Photos: Israel is bombing starving Palestinians in southern Gaza» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  105. (Ingelesez) «Israel says it defeated Hamas in a key city, now aims for Gaza's southern border» npr.
  106. a b (Ingelesez) McKernan, Bethan. (2024-02-10). «Dozens killed in Rafah airstrikes as full-scale Israeli ground offensive looms» The Observer ISSN 0029-7712. (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
  107. «Noraezean, Rafahtik ihes egiten hasi dira bertan babesa hartu zutenak» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  108. «Israel martxoaren 10ean sartuko da Rafahn, Hamasek bahituak aske utzi ezean» Berria 2024-02-19 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  109. (Ingelesez) Staff, Al Jazeera. «Israeli air raid on Rafah kills 14 Palestinians, many of them children» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  110. a b «Hamasen adar politikoko buruzagiordea hil dute, Libanon» Berria 2024-01-02 (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  111. a b c «Gatazka ez hedatzeko eskatu diete Israeli eta Hezbollahri» Berria 2024-01-03 (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  112. (Gaztelaniaz) «Hizbulá y Hamás juran venganza tras el asesinato de su 'número dos' en Beirut: "No quedará sin castigo"» www.lasexta.com 2024-01-03 (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  113. (Ingelesez) «Islamic State claims responsibility for deadly Iran attack, Tehran vows revenge» Reuters.
  114. «Su etenaren ondoren, 100 palestinarretik gora hil ditu jada Israelek» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  115. «HRWek Gazako sarraskiaren konplize izatea egotzi die AEBei» Berria 2023-12-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  116. (Ingelesez) McKernan, Bethan. (2023-12-27). «‘Miserable in every sense’: displaced families in Gaza face daily ordeal» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  117. (Ingelesez) «Amid mass killing of Gaza civilians, Israel wages a war of starvation and disease - occupied Palestinian territory | ReliefWeb» reliefweb.int 2023-10-28 (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  118. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-10-29). «Miles de personas asaltan los almacenes de UNRWA en Gaza para conseguir alimentos» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  119. (Ingelesez) Tétrault-Farber, Gabrielle. (2023-10-29). «Gazans break into aid centres, taking flour and supplies, UN says» Reuters (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  120. «Gazatik ateratzeko aukera ireki dute atzerritarrentzako eta herritartasun bikoitza dutenentzako» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  121. Rada, Iñaut Matauko. (2023-11-01). «Gazako zauritu eta atzerritar batzuk Rafahko pasabidetik ateratzen hasi dira» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
  122. (Ingelesez) «‘Bloodbath’: Israel continues to target Gaza hospitals and civilians» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
  123. (Ingelesez) «Israel ramps up attacks in Gaza, striking schools, hospitals and mosques» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  124. (Ingelesez) «At least 90 killed in latest Israeli attacks on Gaza’s Jabalia refugee camp» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-12-25).
  125. (Ingelesez) «Israel says these photos show how Hamas places weapons in and near U.N. facilities in Gaza, including schools - CBS News» www.cbsnews.com 2023-11-08 (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  126. (Gaztelaniaz) elDiario.es. (2023-11-10). «Varios hospitales de Gaza sufren nuevos ataques israelíes, según las autoridades locales» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  127. a b (Ingelesez) «Patients at Gaza’s largest hospital ‘screaming from thirst’ as water runs out» The Independent 2023-11-17 (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  128. a b (Gaztelaniaz) «Israel-Palestina: Un nuevo ataque a una escuela refugio de la ONU causa decenas de muertos, entre ellos muchos niños | Noticias ONU» news.un.org 2023-11-18 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  129. (Ingelesez) Amer, Ruwaida. «Gaza’s food is running out amid Israel’s ‘war of starvation’» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  130. (Ingelesez) Fulton, Adam; Chao-Fong, Léonie; Luscombe, Richard; Mackay, Hamish; Ambrose, Tom; Banfield-Nwachi, Mabel; Sullivan, Helen; Chao-Fong, Adam Fulton (now); Léonie et al.. (2023-11-18). «Israeli forces ‘determined to advance’, says military – as it happened» the Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
  131. «Nueva masacre de Israel en Gaza: más de 100 palestinos mueren mientras hacían cola para recibir ayuda humanitaria» www.publico.es 2024-02-29 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  132. (Ingelesez) Motamedi, Usaid Siddiqui,Maziar. «UN report finds credible reports of sexual violence on Oct. 7, in West Bank» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  133. (Ingelesez) McKernan, Bethan; Doherty, Ben. (2024-04-02). «Seven Gaza aid workers including UK, US and Australian citizens killed in Israeli strike, charity says» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  134. «Israelgo greba orokorrak Netanyahuren kontrako presioa handitu du» Berria 2024-09-02 (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  135. (Gaztelaniaz) Pita, Antonio. (2023-10-13). «La violencia se extiende a Cisjordania» El País (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  136. «UN report finds sexual violence on October 7 and in West Bank» Al-Jazeera 2024-03-04.
  137. «Israelgo Armadak beste hiru palestinar hil eta 22 zauritu ditu Zisjordanian» Berria 2022-10-25 (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  138. (Ingelesez) «Spike in Israeli lethal force against Palestinians in Occupied West Bank» Amnesty International 2024-02-05 (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  139. (Ingelesez) «Israel/OPT: Horrifying cases of torture and degrading treatment of Palestinian detainees amid spike in arbitrary arrests» Amnesty International 2023-11-08 (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  140. «Zisjordaniako gobernu osoak dimisioa aurkeztu du, Palestinaren egoera jasangaitzagatik» Argia 2024-02-27.
  141. (Ingelesez) Kadan, Mohamad. «Palestinians in Israel also face a Nakba» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  142. (Ingelesez) «Israel strikes Syria, Lebanon following rocket attacks, military says» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  143. a b c «HRWek Gazako sarraskiaren konplize izatea egotzi die AEBei» Berria 2023-12-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  144. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2024-06-18). «Israel plantea la «guerra total» en Líbano tras el dron espía de Hizbulah» GARA (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  145. a b (Ingelesez) Motamedi, Maziar. «Houthis target Israel-linked ships in Red Sea. Here’s what you need to know» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  146. (Ingelesez) Cafiero, Giorgio. «Will oil prices rise after Red Sea shipping curbs amid Houthi attacks?» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
  147. «Zamaontzien erdiek Itsaso Gorritik igarotzeari utzi diote, huthien erasoengati» Berria 2024-01-02 (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  148. (Ingelesez) «5 dead in Israel strike on Syria targeting 'Iran-aligned leaders': monitor» France 24 2024-01-20 (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
  149. a b «AEBk Irak eta Siria bonbardatu ditu Jordanian jasotako erasoari erantzunez» EITB 2024-02-03 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  150. (Ingelesez) «Iraq condemns ‘clear-cut assassination’ operation after US strike» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
  151. Ostolaza, Igor Susaeta-Maddi Iztueta Olano- Paulo. (2023-10-18). «Ehunka biktima, Israelek Gazako ospitale bati egindako erasoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  152. (Ingelesez) «World leaders attend Cairo peace summit to ‘de-escalate’ Israel-Hamas war» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
  153. «"Inoiz ez bezalako giza hondamendia" Gazan, Nazio Batuen arabera» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
  154. (Ingelesez) McKernan, Bethan; Doherty, Ben. (2024-04-02). «Seven Gaza aid workers including UK, US and Australian citizens killed in Israeli strike, charity says» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  155. Lartzanguren, Edu. (2023-10-14). «Milioi bat gazatar mugitzeko agindua betetzea «guztiz ezinezkoa» dela esan du Bruselak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).[Betiko hautsitako esteka]
  156. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2023-10-18). «Guerra de Israel y Hamás en Gaza, en directo: última hora del conflicto y balance de muertos tras el ataque a un hospital» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  157. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :13 izeneko erreferentziarako
  158. (Ingelesez) Borger, Julian. (2023-12-29). «South Africa launches case at UN court accusing Israel of genocide» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  159. «Netanyahu says ‘nobody’ will stop Israel including Hague court» www.ft.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
  160. (Gaztelaniaz) Israel/Palestina: Verificados los vídeos de ataques liderados por Hamás | Human Rights Watch. 2023-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  161. (Gaztelaniaz) Pita, Antonio. (2024-03-05). «La ONU obtiene “información clara y convincente” de violencia sexual contra los rehenes en Gaza» El País (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  162. Press, Europa. (2024-03-05). «Hamás rechaza "firmemente" el informe de relatores de la ONU sobre violencia sexual en los ataques del 7 de octubre» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  163. «Nazioarteko Justizia Gorteak genozidioa saihesteko eta Gazara laguntza sartzen uzteko exijitu dio Israeli» EITB 2024-03-28 (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
  164. «Palestinako alderdi nagusiek batasun gobernurako akordioa lortu dute» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
  165. (Ingelesez) Staff, Al Jazeera. «Who is Yahya Sinwar, Ismail Haniyeh’s successor as Hamas chief?» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  166. (Ingelesez) «Benny Gantz resigns as Israeli war cabinet member» npr 2024-06-09.
  167. (Ingelesez) Staff, Al Jazeera. «How has Benny Gantz’s resignation affected the Israeli government?» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-06-20).
  168. a b «Netanyahuk armada kritikatu du, Gazako «geldialdi taktikoengatik»» Berria 2024-06-17 (Noiz kontsultatua: 2024-06-20).
  169. (Ingelesez) «Israeli army spokesman says Hamas ‘can’t be defeated’» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
  170. (Ingelesez) Tondo, Lorenzo; Kierszenbaum, Quique. (2024-03-31). «Tens of thousands of Israeli protesters call for Netanyahu’s removal» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-06-25).
  171. «Thousands rally against government outside Netanyahu’s Caesarea home» The Times of Israel 2024-06-20.
  172. (Ingelesez) Lidman, Melanie; Magdy, Samy. (2024-07-07). «Israeli protesters block highways, call for cease-fire to return hostages from Gaza» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2024-07-07).
  173. «‘Stop sabotaging’: Hostage families slam Netanyahu in rallies in Tel Aviv, Jerusalem» Times of Israel.
  174. a b «Sare sozialetan, 9.500 profil eta eduki zentsuratzeko eskaera egin zuten agintari sionistek hilabetean» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).
  175. (Ingelesez) «Four columnists quit Jewish Chronicle over Gaza coverage based on ‘wild fabrications’» Middle East Eye (Noiz kontsultatua: 2024-09-17).
  176. (Ingelesez) «‘This is genocide, not war’: Gaza destruction sparks protests across world» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
  177. Beloki, Ekhi Erremundegi. (2023-10-22). «Debekuaren gainetik, Palestinari elkartasuna erakutsi diote Baionan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
  178. «Giza mosaiko erraldoia egin dute Gernikan Palestinako herriaren alde» EITB 2023-12-08 (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  179. «CAFek Israelekin duen «konplizitatea» salatu dute Goierrin» Berria 2024-01-27 (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  180. «Euskal Herriko kultur egileek bat egin dute Palestinako «genozidioa» eteteko eskatzeko» Berria 2024-02-29 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  181. «Kulturgileek Palestinako «genozidioa» eteteko eskatu dute, milaka lagunen babesarekin» Berria 2024-03-17 (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
  182. (Ingelesez) «Spanish protesters’ tribute to Gaza war victims» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-03-21).

Kanpo estekak