Sarri, Sarri
Sarri, Sarri | ||||
---|---|---|---|---|
Kortatu(r)en abestia Kortatu albumetik | ||||
Argitalpena | 1985 | |||
Grabazioa | Tsunami estudioa, Donostia, 1985 | |||
Musika mota | Ska | |||
Iraupena | 4:07 | |||
Diskoetxea | Soñua | |||
Idazlea | Frederick "Toots" Hibbert | |||
Ekoizlea | Joseán López | |||
Kortatu abesti zerrenda | ||||
|
Sarri, Sarri Kortatu taldearen euskarazko abesti ezagunenetakoa da. Hitzak Fermin Muguruzak eta Josu Landak idatziak dira, Frederick "Toots" Hibbertek Toots and the Maytals bere taldearentzat moldaturiko "Chatty Chatty" musikaren gainean. Abestiak Ruper Ordorikaren laguntza izan zuen.
Hitzak 1985. urtean idatzi zituzten, urte horretako San Fermin egunean etakide izateagatik kondenatutako bi preso Martuteneko espetxe barruan Imanol Larzabal kantariak emandako kontzertu baten aukera baliatuz, bozgorailu batean ostenduta ihes egin ondoren. Iheslariak Iñaki Pikabea, Piti, eta Joseba Sarrionandia, Sarri, ziren. Gertaera haren omenez Kortatu taldeak Sarri, Sarri kanta egin zuen.[1][2]
Hogei urte geroago AVT erakundeak Fermin Muguruza, Kortaturen abeslaria izan zena, boikotatzeko erabili zuen. AVT-ek Muguruza salatu zuen bere emanaldi batzuetan abestia interpretatu zuelako.[3] 2025. urtean, Fermin Muguruzak kontzertua eman zuen Martutenen Des-Kontrol taldearekin batera, eta kantua abestu zuen. Kontzertuko zati hori airetik grabatu ahal izan zen. Bada, COVITE elkarteak «lotsagarritzat» jo zuen emanaldia, eta biktimentzako «iraina» zela esan zuen. Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak barkamena eskatu zuen kontzertuagatik.[4]
Erreferentziak
- ↑ Andrés, Juan G.. (2010/07/07). «El ska de Martutene» Noticias de Gipuzkoa.
- ↑ Andrés, Juan G.. (2010/07/07). «Una fuga a ritmo de ska» Deia.
- ↑ El Mundo: La AVT logra suspender el concierto de Chao y Muguruza en Málaga
- ↑ «Espetxeetan kultur ekitaldiak egiteko baldintzak zorroztuko dituela iragarri du Jaurlaritzak» Berria 2024-11-19 (Noiz kontsultatua: 2024-11-19).