Akisgrango jauregia
Akisgrango jauregia Aachengo jauregia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Ipar Renania-Westfalia |
Eskualdea | Kolonia |
Special municipality association of Germany | Aachen cities region |
Hiria | Akisgran |
Koordenatuak | 50°46′32″N 6°05′02″E / 50.775556°N 6.083889°E |
Arkitektura | |
Akisgrango jauregia edo Aachengo jauregia Karlomagno enperadoreak Karolingiar leinuaren bizileku eta egoitza politiko nahiz erliosoa izateko eraiki zuen eraikin multzo bat zen. Jauregi hau, zehazki, gaur egun Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatuan dagoen Akisgran edo Aachen hirian kokatzen zen.
Jauregiaren zati garrantzitsuenak VIII. mendeko azken hamarkadetan eraikiak izan ziren, baina eraikitze lanak Karlomagno bera hil zen 814. urterarte luzatu ziren. Jauregiaren diseinatzailea Eudes Metzekoa izan zen. Jauregi hau Karlomagnok aurreikusi eta eratzea nahi izan zuen erresumaren politika berriztapenaren barnean zegoen.
Jauregiaren zatirik handiena mendez-mende suntsituz joan zen, baina Palatinar kaperak oraindik zutik dirau, hau Karolingiar arkitekturaren altxorrik handienen artean kokatu ohi da, bai eta Karolingiar Pizkundea zeritzonaren adibide nabarmenetakoa ere. UNESCO erakundeak, kapera hau, Akisgrango katedralarekin batera, Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Iruditegia
-
Karlomagnoren tronua Palatinar kaperan.
-
Akisgrango udaletxea.
Ikus gainera
Kanpo estekak
- Palatinar kaperako hainbat irudi (Frantsesez)