Edukira joan

Edda prosaikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
XVIII. mendeko islandiar eskuizkribu batean agertzen den Edda prosaikoaren azal koloretsu honek, Odin, Heimdal, Sleipnir eta eskandinaviar mitologiako beste pertsonaia batzuk erakusten ditu.

Edda prosaikoa, Edda txikia edo Snorriren Edda bezala ere ezaguna, istorio mitologiko asko ere badituen islandiar olerkaritza gidaliburu bat da. Bere asmoa, islandiar irakurle eta olerkariei, hitz neurtu aliteratiboaren sotiltasuna ulertzea ahalbidetzea zen, eta olerkaritza eskaldikoan erabiltzen ziren kenningar ugarien esanahia ulertzea.

Edukia

Snorri Sturluson aditu eta historialari islandiarrak idatzi zuen 1220. urte inguruan. Zazpi eskuizkribu nagusitan mantendu zen, 1300 eta 1600 bitartean idatziak izan zirenak.

Edda prosaikoak, hiru zati ezberdin ditu: Gylfagginning, 20.000 hitzekin, Skaldskaparmal, 50.000kin eta Hattatal, beste 20.000kin. Gainera, Bragarœdur izeneko sarrera bat ere badu.

« Lehena, (Bragarœdur), sarrera evemerista bat da, bigarrenak, (Gylfaginning), mitologia tratatu bat adierazten du, Gylfi izeneko fikziozko errege baten ikuspegitik, hirugarrena, (Skaldskaparmal), lanaren erdia osatzen duena, eta laugarrena, (Hattatal), metro eskaldikoen eta espresio baliabideen bilketak dira. Snorri Sturlusonek, Edda poetikoa ezezik, ezezagunak zaizkigun iturri batzuk ere erabili zituen, eta nahiko argi dirudi, elezahar baten bertsio ezberdinak ezagutzen zituela. »
Francisco Diez de Velasco Europa erdialde, ekialde eta iparraldeko herrien erlijioak

Egile berak, Diez de Velascok, hitz lauan idatzitako Eddaren bidez, Sturlusonek, gortetar olerkaritza eskaldikoa, olerkari garaikideen ezagutza falta edo balio ezagatik ez galtzea nahi zuela adierazten du. Olerkaritza eskaldikoaren zurruntasunaren ondorioz, mitologia sakonki ezagutu beharra zegoen, baina baliabide metrikoak eta espresiozkoak erabiltzen ere jakin behar zen.

Gylfaginningek zein Völuspak Edda poetikoan, eskandinaviar mitologiaren prozesu kosmogonikoari buruzko ikuspegi orokor bat ematen dute.

Kanpo estekak