Elgin (Eskozia)
Elgin Eilginn Ailgin | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Moray |
Posta kodea | IV30 |
Geografia | |
Koordenatuak | 57°38′47″N 3°18′55″W / 57.6464°N 3.3153°W |
Demografia | |
Biztanleria | 23.128 (2011) 24.760 (2016) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011) |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01343 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Hiri senidetuak | Landshut |
elginscotland.com |
Elgin, Eskoziako gaeleraz: Eilginn eta eskozieraz: Ailgin, Eskoziako Moray eskualdeko hiriburua da. Inverness eta Nairn udalerrietatik ekialdera kokatua dago. 2011ko erroldaren arabera 23.128 biztanle ditu.
Geografia
Lossie ibaiaren ertzetan kokaturik dago, Elgin berria hegoaldean eta Bishopmill suburbioak iparraldean.
Historia
Elginen lehen aipamena Dabid I.a Eskoziakoaren 1151ko agiri batean agertzen da. 1130an Dabid berak errege burgo bihurtu zuen. Elgin Eskoziako hasierako monarken gustoko lekua bihurtu zen, Dabid I.a, Gilen I.a, Alexandro II.a and Alexandro III.aren gortea han izaten baitzen sarritan eta ehizarako leku aproposak ere bai baitzituen. Alexandro II.a izan zen bultzatzaile handiena eta bi erlijio komunitate eratu zituen, dominikarra mendebaldean (Blackfriars) eta frantziskotarrak ekialdean (Greyfriars).
1224 eta 1242 artean Elgingo katedrala eraiki zen baina suak erabat suntsitu zuen 1270ean. XV mendean katedrala berreraiki zuten baina 1506an dorre nagusia erori egin zen eta 1568an teilatuko berunezko elementuak kendu egin zituzten Morayko erregentearen soldaduei saltzeko eta babes hori gabe eraikina azkar hondatu zen. 1637an koroko bigak lehertarazi zituzten eta 1650 eta 1660 artean Oliver Cromwellen soldaduek gelditzen ziren elementu asko suntsitu zituzten. XVIII mendean bertako harriak inguruko eraikinak egiteko erabili ziren.
XIX mendean Elgineko alde zaharra erabat berritu zen. Udaletxe berria, Dr Gray-ren ospitalea eta St Giles eliza eraiki ziren besteak beste. Trena ere 1852ko abuztuan iritsi zen. Mendearen bukaera aldera herri garatua zen eta postetxea, hainbat banketxe, aseguru etxe, hotel eta egunkaria zituen.
Gaur egun bere ekonomia Royal Air Force (Erresuma Batuko Aire Armada) erakundearen inguruan oinarriturik dago, populazioaren %21ak bertan egiten baitu lan.
Ondasun nabarmenak
- Elgingo katedralaren hondarrak
- Dr Gray-ren ospitalea
Iruditegia
-
Elgingo katedralaren hondarrak.
-
St Giles eliza.
-
South Guildry Street kalea.
-
Selgin udalerria Ladyhill muinotik ikusita.
-
Ladyhill muinoa.
-
South Kirk eliza.
Hiri senidetuak
Kanpo estekak
- Elgin udalerriari buruzko webgunea (Ingelesez)
- Moray konderriko kontseiluaren webgunea (Ingelesez)