Elrond
Elrond | |
---|---|
Legendarium | |
Argitalpena | |
Sortzailea | J. R. R. Tolkien |
Ageri den obrak | |
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Sexua | gizonezkoa |
Egoitza | Rivendel |
Familia | |
Aita | Eärendil |
Ama | Elwing |
Ezkontidea(k) | Celebrian |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Bestelakoak | |
Etsaiak | Sauron |
Elrond J. R. R. Tolkienen Erdialdeko Lurraldean bizi den fikziozko pertsonaia da, bere Legendariumean jasoa. Bere bi gurasoak, Eärendil eta Elwing erdi-elfoak ziren, biek baitzituzten arbaso elfo zein gizakiak. Vilya elfoen eraztuna eramaten duena da, eta Rivendeleko nagusia da, bertan bizi izan baita milaka urtez, Erdialdeko Lurraldeko Bigarren zein Hirugarren Aroan. Gil-galad elfoen erregearen ondokoa zen Bigarren Aroa, ikusi zuen nola Gil-Galadek eta Elendilek Sauronen aurka borrokatu zuten Eraztun Bakarra lortzeko eta nola Elendilen seme Isildurrek berarentzat hartu zuen suntsitu beharrean.
Hobbita eleberrian agertzen da lehenengoz, bigarren mailako pertsonaia gisa. Ondoren, paper berdina du Eraztunen Jaunan eta Silmarillion eleberrietan. Elrondek hitz egiteko modu arkaiko bat du, gramatika zaharrarekin, eta ez soilik hitz zaharkituekin. Bere hitz egiteko moduarengatik berezia da, bere adina eta estatusa markatzen du, argi hitz egiten badu ere[1][2]. Bere papera gidariarena da, pertsonaia jakintsua, protagonistei gomendio onak emateko gai dena[3]. Ikerlari batzuek ikusi dute nola Elrondek ez duen baimentzen Arwen alaba ezkontzea egoera aldekoa izan arte, Tolkienen zaindaria zen Francis Xavier Morganek adinez nagusi izan arte utzi ez zion bezala[4].
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Kullmann, Thomas. (2009-07-01). Intertextual Patterns in J.R.R.Tolkien’s The Hobbit and The Lord of the Rings. , 37 or. doi: . (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
- ↑ (Ingelesez) Shippey, T. A.. (2001). J. R. R. Tolkien: Author of the Century. HarperCollins ISBN 978-0-261-10401-3. (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
- ↑ Nelson, Charles W.. (2002). «From Gollum to Gandalf: The Guide Figures in J. R. R. Tolkien's "Lord of the Rings"» Journal of the Fantastic in the Arts 13 (1 (49)): 47–61. ISSN 0897-0521. (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
- ↑ Rosebury, Brian. (2004). Tolkien: a cultural phenomenon. (Nachdr.. argitaraldia) Palgrave Macmillan ISBN 978-1-4039-1263-3. (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
Kanpo estekak
J. R. R. Tolkienen Eraztunen Jauna | |
Filmak: | Eraztunaren Elkartea | Bi dorreak | Erregearen Itzulera |
---|---|
Pertsonaia nagusiak | |
Hobbitak: | Frodo | Sam | Merry | Pippin | Bilbo |
Gizonak: | Aragorn | Boromir | Faramir | Denethor | Theoden | Eowyn | Eomer |
Besteak: | Gandalf | Legolas | Gimli | Arwen | Elrond | Galadriel | Bizarbola |
Etsaiak: | Sauron | Saruman | Suge Mihi | Gollum | Errege Aztia |