Hispano-hegoamerikar Gerra
Hispano-hegoamerikar Gerra | |||
---|---|---|---|
Callaoko guduari buruzko margolana | |||
Data | Gerra-operazioak: 1865 - 1866 Gerra-egoera: 1865 - 1871 | ||
Lekua | Hego Amerikako Ozeano Bareko kostaldea eta Madeira | ||
Emaitza | Peru (1879), Bolivia (1879), Txile (1883) eta Ekuador (1885) | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Hispano-hegoamerikar Gerra (gaztelaniaz: Guerra hispano-sudamericana) 1865 eta 1866 artean Txile, Peru, Ekuador eta Boliviak osaturiko aliantzak Espainiaren kontra egindako itsas-gatazka izan zen. Ekuadorrek eta Boliviak, baliabide militarrik ez zituztenez, ez zuten borrokatu baina babes politiko emateaz gain, espainiar itsas-armadari horniketa uko ere egin zioten.
Europar potentziek hegoamerikar errepublika berrietan etengabeko esku-hartzeek, arazo diplomatikoek, ordaindu gabeko zorrek eta ohore-gatazkek gerra piztu zuten. Gauzak horrela, hegoamerikarrek, Espainiako Itsas Armadak azalduriko jarrera ausartegia ikusita, galdutakoa birkonkistatu nahi zuenaren susmoa zuten. Julio F. Guillénen esanetan, "alde bien etengabeko akatsek Ozeano Bareko kanpaina (1863-66) gerra tonto bat bilakatu zuten, (...) helbururik eta xederik gabe eta inork ez daki argi nola hasi zen".[3]
Perutar agintariek ez zuten ondo konpondu bertoko eta euskaldunen arteko tokiko istilu bat (Talamboko gatazka) eta laster honek nazioarteko maila hartu zuen. Juan Antonio Pezeten gobernuak ez zituen espainiar baldintzak onartu eta, honek erantzun moduan 1864ko apirilaren 14an bere zergen iturri nagusia okupatu zuen: Chincha uharteak. Peruk, espainiarrak handik botatzeko itsasontzirik ez zuenez, Vivanco-Pareja Ituna onartu zuen. Honek gobernua kenduarazi zuen eta Mariano Ignacio Pradoren diktadura ezarri zen. Txilek gatazkan sartu zen: hasieran espainiar itsasontziei hornigaiak ukatuz eta 1865eko irailaren 25ean, espainiar ultimatum bat jaso ondoren, gerra deklaratuz. Peruk 1866ko urtarrilaren 14an gauza bera egin zuen eta urte berean Ekuadorrek eta Boliviak.
Gerra-operazioak Txile eta Peruko kostaldeetan gertatu ziren, 1865. urtearen amaieratik eta 1866. urtearen erdialderaino. Itsas-gudu nagusiak Papudo eta Abtaoko guduak, Valparaísoko bonbardaketa eta Callaoko gudua izan ziren.
Borroka 1866ko erdialdean amaitu zen. Hala ere, 1871ra arte ez zuten armistiziorik sinatu. Ondorengo bake-itunak aldebikoak izan ziren: 1879an (Peru eta Bolivia), 1883 (Txile) eta 1885 (Ekuador).
Erreferentziak
- ↑ a b Frías Valenzuela, Francisco. (1978). Manual de Historia de Chile. (16. argitaraldia) Santiago: Editorial Nascimineto, 335 or..
- ↑ a b c (Ingelesez) White, Matthew. (2011ko martxoa). (HTM) Nineteenth Century Death Tolls: Statistics of Wars, Oppressions, and Atrocities of the Nineteenth Century (the 1800s) - Under 10,000 - 29. Spanish-Chilean War (1866). necrometrics.com.
- ↑ (Gaztelaniaz) Archivo Álvaro de Bazán. (1966). Documentos relativos a la Campaña del Pacífico (1863-1867) I. Madril: Madrilgo Itsas Museoa.
Kanpo estekak
Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |