Edukira joan

Kattalin Agirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Kattalin Agirre

Bizitza
JaiotzaSara1897ko abuztuaren 28a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaZiburu1992ko uztailaren 22a (94 urte)
Jarduerak
Jarduerakmugalaria
Jasotako sariak
KidetzaComète sarea
Frantziako Erresistentzia

Kattalin Agirre (Sara, Lapurdi, 1897ko abuztuaren 28a - Ziburu, Lapurdi, 1992ko uztailaren 22a) mugalaria eta Frantziako Erresistentziako kide izan zen, Bigarren Mundu Gerran.[1]

Comète Sareko pasabideak
Kattalin Agirre Karrika

Bizitza

Kattalinen berezko abizena Lamothe zen, baina Pierre Agirrerekin ezkondu ostean Kattalin Agirre izen-deiturez egin zen ezagun.[2] 13 urte zituela hasi zen lanean, Ziburuko Euskalduna hotelean, haren tantaren jabetzakoa. Gero, Parisera joan zen neskame.[3]

30 urte zituela, Pierre Agirre arrantzale ziburutarrarekin ezkondu zen. Alta, goiz hil zen Gerra Handiko zaurien ondorioen kausaz.[3] 33 urterekin alarguna eta ume baten ama zen ordurako. Ziburura joan zen bizitzera, eta Euskaldunan lan egin; bertan, Espainiako estatu kolpe eta frankismoaren errepresiotik ihes egindakoei eman zien aterpe.[3]

Bigarren Mundu Gerra

Bigarren Mundu Gerra hasita, ustekabean Marguerite Corysande de Grammontek aterpea eskatu zion alemaniarrengandik ihesi zebiltzan hiru pertsonari aterpe emateko. Baiezkoa eman zuen, eta erresistentzia sarean hasi zen.[3] Ameriketako Estatu Batuetako zerbitzu sekretuek antolatutako Margot eta Nana erresistentzia sareetan parte hartu zuen bere bizitza arriskuan jarriz.

1941an Belgikako nazien aurkako erresistentziak Comète sarea sortu zuen. Euskal Herrian laguntzaile ugari atzeman zituen, haien artean Kattalin. Sare honen egitekoa naziek okupatutako Europan lurrera botatako hegazkinlari aliatuei Erresuma Batura ihes egiteko laguntza ematea zen. Kattalin Pauera joaten zen alemaniarren okupazioko mugako posizioen berri eman eta agiriak Ziburura ekartzera. Gero, Florentino Goikoetxea hernaniar errefuxiatuak mugalari lanak egiten zituen: eroritako 200 pilotu aliatu gidatu zituen mugaz bestaldera.

Kattalinek ekintzaile aliatuak aterpetu eta elikatzen zituen, baita bidean lagundu ere muga igarotzeko.[3] Hegazkinlariak erortzen ziren tokian jaso, ezkutatu, zaindu, osatu, Alemaniak okupatutako Frantziar Estatua goitik behera ezkutuan zeharkatu, Euskal Herrira iritsi, Bidasoa ibaia gauez igaro eta Gibraltar barrena pilotuak Britainia Handira heltzea ahalbidetzea.

Sareak, beraz, Pirinioak zeharkatu behar zituen, muga babesten zuten soldadu alemaniar zein espainiarrak saihestuz. Ingurune hartan, Kattalin Comète sarearen[4] zutabe bilakatu zen.[5] Kattalinek eta bere alaba Josephine Fifinek Ziburuko etxean hartzen zituzten Bidasoa zeharkatu bezperan aterpea behar zuten hegazkinlari aliatuak. [6] Florentino Goikoetxea izan zuten ama-alabek ezinbesteko bidaide abentura arriskutsu horretan.[7][8] Kattalinek ezin besteko rola izan zuen erreskate sare horretan.[3]

Sariak eta ohoreak

Dominak

  • Bigarren Mundu Gerraren ondoren nazien kontrako erresistentzia taldeetan izan zuen parte hartze aktibo eta ezinbestekoa eskertuz, domina ugari jaso zituen gobernu aliatuen eskutik.[9] Besteak beste, 1985eko uztailaren 14an Frantziako Ohorezko Legioko domina jaso zuen.

Kattalin Aguirre kalea

  • Kattalin Aguirre izeneko kalea edo karrika dago Ziburun, ekintzailearen omenez.[10]

Askatasunaren bidea

  • Askatasunaren Bidea izeneko ibilbidea antolatzen du 1999 urtea geroztik Comète sareak erresistentzian jardun zuen ekintzaileen omenez.[11][12][13] [14][15][16] [17][18]

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Imaz, Joseba. (2011-11-21). «Emakumeek ere» Nabarralde (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
  2. https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2015-03-07-06-00/pages/14.pdf
  3. a b c d e f (Frantsesez) LARRE, Ximun. (2020-08-06). «Kattalin Aguirre, au service de l’Armée des ombres» lhebdo.mediabask.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-11).
  4. https://web.archive.org/web/20160325040358/http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/literatura/14/14121131.pdf
  5. Ahaztuak1936-1977. (lunes, septiembre 14, 2009). «AHAZTUAK 1936-1977 / OLVIDAD@S 1936-1977: LOS AMIGOS DE LA "RED COMÉTE" HOMENAJEAN A LA FAMILIA IRIARTE EN EL CASERIO SAROBE» AHAZTUAK 1936-1977 / OLVIDAD@S 1936-1977 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  6. https://www.elmundo.es/yodona/2015/05/18/55538c04e2704ee4758b4585.html
  7. (Gaztelaniaz) JIMÉNEZ DE ABERÁSTURI CORTA, Juan Carlos. (2006-07-28). «De Bruselas a Londres pasando por Oiartzun y Rentería: El itinerario de la red Comète» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  8. SLU, Herritar Berri. (2015-03-05). «Historia ofizialaren bidezidorretan ahaztutako protagonistak» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  9. (Gaztelaniaz) «Kattalin Agirre y la Resistencia» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  10. (Frantsesez) Trémaudant, Valérie. (2015-04-15). «AGUIRRE Kattalin» BPSGM (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  11. «V travesía de la red "Comète" en el País Vasco - Foro por la Memoria» www.foroporlamemoria.info (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  12. http://www.euskalkultura.com/espanol/noticias/antiguos-mugalaris-y-pilotos-aliados-participaran-en-septiembre-en-la-vi-travesia-de-la-red-comete
  13. http://www.euskonews.eus/0358zbk/gaia35801.html
  14. (Gaztelaniaz) «De Ciboure a Errenteria, como los 'mugalaris' de la red Comète» El Diario Vasco 2007-09-07 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  15. info.kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  16. «Travesía de la red "Comète" en el País Vasco el 12, 13 y 14 de septiembre | Angula Berria» www.angulaberria.info (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  17. «gipuzkoan.eus» www.gipuzkoan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  18. (Gaztelaniaz) XVIII travesía conmemorativa de la red “Comète” en el País Vasco | Herribizia. (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).

Kanpo loturak