Lubuszeko voivoderria
Itxura
Lubuszeko voivoderria | |||
---|---|---|---|
Polonia | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Polonia | ||
Izen ofiziala | Województwo lubuskie | ||
ISO 3166-2 | PL-LB | ||
Hiriburua | Gorzów Wielkopolski | ||
Zatiketa | |||
Geografia | |||
Koordenatuak | 52°11′N 15°20′E / 52.18°N 15.33°E | ||
Azalera | 13.987,88 km² | ||
Mugakideak | Mendebaldeko Pomeraniako voivoderria, Polonia Handiko voivoderria, Silesia Behereko voivoderria, Brandenburgo eta Saxonia | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.020.767 (2014) | ||
Dentsitatea | 72,26 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Hiriburua | Zielona Góra | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
Matrikula | F | ||
www.lubuskie.uw.gov.pl/main/index.html |
Lubuszeko voivoderria[1] (polonieraz: Województwo lubuskie) Polonia osatzen duten 16 voivoderrietako bat da. Herrialdearen mendebaldean dago eta zati bat Silesia eskualde historikoaren parte da.
Iparraldean Mendebaldeko Pomeraniako voivoderriarekin du muga, ekialdean Polonia Handiko voivoderriarekin, hegoaldean Silesia Behereko voivoderriarekin eta mendebaldean Alemaniako (Brandenburgo eta Saxonia estauekin. 13.987,88 km²ko azalera du eta 2010ean 1.011.024 biztanle zituen[2].
Bi hiriburu ditu: Gorzów Wielkopolski gobernariaren egoitza da eta Zielona Góra eskualdeko legebiltzarrarena (sejmik).
Banaketa administratiboa
Lubuszeko voivoderria 14 powiat edo konderritan banaturik dago, :
- Gorzów Wielkopolski hiri konterria
- Zielona Góra hiri konterria
- Powiat gorzowski
- Powiat krośnieński
- Powiat międzyrzecki
- Powiat nowosolski
- Powiat słubicki
- Powiat strzelecko-drezdenecki
- Powiat sulęciński
- Powiat świebodziński
- Powiat wschowski
- Powiat zielonogórski
- Powiat żagański
- Powiat żarski
Erreferentziak
- ↑ Poloniako eskualdeak Bizkaia.Net
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
GUS
izeneko erreferentziarako