Neartikoa
Itxura
Neartikoa Lurrazaleko zortzi ekozona edo erreinu biogeografikoetatik bat da. Hitz hau ekologia, botanika, zoologia eta biogeografian asko erabiltzen da.
Neartikoak ia Ipar Amerika osoa hartzen du, tartean Groenlandia eta Mexikoko goi-ordokiak. Ekozona honek klima hotzeko eta epeleko eskualdeak hartzen ditu, baina ez klima tropikalekoak, Hegoaldeko Floridak, Ertamerikak eta Karibeko uharteek Hego Amerikarekin batera Neotropikoa osatzen baitute.
Bai fauna eta bai floraren aldetik, paleartikoak eta neartikoak antzekotasun handiak dauzkate, Beringeko itsasarteak lotuta daudelako. Bi ekozona hauek batera izendatzeko Holartikoa hitza erabiltzen da.
Munduko Natura Funtsak lau ekoeskualdetan banatzen ditu Neartikoa:
- Ezkutu Kanadarra
- Ekialdeko Ipar Amerika
- Mendebaldeko Ipar Amerika
- Iparraldeko Mexiko eta hego-mendebaldeko Ipar Amerika