Ereñozar
Itxura
Ereñozar | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 448 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°21′02″N 2°38′12″W / 43.3504739°N 2.6366254°W |
Mendikatea | Leiako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Ereñotik |
Ereñozar mendia Urdaibain (Busturialdea) dago. 448 metroko garaiera du. Tontorrean San Migeli eskainitako baseliza dago. Baseliza hau garai batean Ereño herriaren eliza zen, 1660. urtean berria egin arte. Kondairak dio baseliza honetan altxorra ezkutatuta dagoela.
Ereñozar mendiaren ezaugarri handiena da bere magalean dauden Santimamiñeko kobazuloak.
Abiapuntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ereñozar mendiaren gailurreko ikuspegiak San Migel baselizatik ikusita.
-
Santimamiñe leizearen sarbidea.
Igoera Santimamiñetik (30-45 minutu, baina igoera oso pikoa) edo Ereñotik egin daiteke (ordu 1).
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santimamiñe: Goi Paleolito garaiko margoak dauden leizea, Magdaleniar aldikoak, orain dela 13.000 urtetakoak.
- San Migel baseliza: Mendiaren gailurrean dagoen baseliza.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |