Fermin Kalbeton kalea
Fermin Kalbeton kalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
Koordenatuak: | 43°19′23.60″N 1°59′04.86″W / 43.3232222°N 1.9846833°W |
Fermin Kalbeton kalea Donostiako Parte Zaharreko kale bat da. Hiriko kale zaharrenetakoa da eta Parte Zaharra zeharkatzen du San Juan kaletik Kanpandegi kaleraino. Bertan jaio zen Fermin Kalbeton (Donostia, 1853 - Madril, 1919), abokatu eta politikari liberala, eta haren omenez jarri zitzaion kaleari izena 1919. urtean. Aurretik, ia bost mendez, Puyuelo kalea deitu zen.[1]
Kale honetan Pio Baroja idazlea bizi izan zen haurtzaroko urteetan, baita Raimundo Sarriegi, Gabriel Zelaia, Elbira Zipitria eta Haur Danborradaren sortzailea izan zen Maurizio Etxaniz ere.
Taberna eta jatetxe ugari dituen kalea da, horretaz gain kale honetan ireki zituen bere ateak Bilintx liburudendak 1976an, gaur egun Elkar Megadenda izena duena. 1993an Donostiako Udal Liburutegiko Haur Saila kokatu zen eta gaur egun bertan daude Haur Liburutegia eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea.
Puyuelo izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fermin Kalbeton baino izen zaharragoa da, Erdi Arokoa. "Puyuelo" izenak jatorri gaskoia du. Jakina denez, Donostiak gaskoi populazio garrantzitsua izan zuen eta bertako toponimian aztarna ugari utzi zuten. Gaskoieraz "puyuelo"k muino txikia esan nahi du; kale hau, Kanpandegi kalean, muino txiki batean bukatzen da (Migel Muñoa plazaren parean, hain zuzen), eta hortik datorkio izena.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Félix Maraña: Donostia calle a calle. Donostia kalez kale. 2011
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Berria.eus. «Donostiako kale izendegia gora eta izendegia behera» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).