Kanal (komunikazioa)
Kanal edo bidea esaten zaio, komunikazioaren teorian, giza-komunikazioak behar duen bide materialari. Mezuak igorlearen eta hartzailearen artean dagoen tartea igarotzeko, bide bat, kanal bat behar izaten du. Aurrez aurreko komunikazioa kanala airea izaten da, non soinu-uhinek igorlearen mezua eramaten duten, igorlearen ahots-kordetatik entzulearen belarrietaraino. Irratia, telebista, edo mezuak transmititzeko beste edozein bide izan daitezke komunikazio-kanal.
Norabide bakarreko komunikazioa kanalak daude (irratia eta telebista, esaterako) eta bi norabideetako kanalak (telefonoa, esate baterako).
Datuak transmititzeko erabiltzen den bidea, kanala, mezuari oztopo handiagoak edo txikiagoak jar diezazkioke. Kanal batzuean, osagai hauek txertatu daitezke: kodetzaile eta deskodetzaileak, tarteko memoriak, multiplexadore eta demultiplexadoreak, modulagailu eta demodulagailuak, eta abar.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Restrepo Ángulo, Jairo (2007). Análisis de los procesos básicos de un sistema de comunicaciones. Universidad de Medellín. (10. or.) ISBN 9589801064.
- (Gaztelaniaz) Arroyo Cantón, Carlos; Berlato Rodríguez, Perla (2012). «La comunicación». In Averbuj, Deborah. Lengua castellana y Literatura. Oxford University Press. (407. or.) ISBN 9788467367966.