Halime Sultan
Halime Sultan | |||||
---|---|---|---|---|---|
1622ko maiatzaren 19a - 1623ko irailaren 10a
1617ko azaroaren 22a - 1618ko otsailaren 26a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Abkhazia, 1576 (egutegi gregorianoa) | ||||
Herrialdea | Otomandar Inperioa | ||||
Heriotza | Istanbul, 1623 (46/47 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Istanbul | ||||
Familia | |||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | ezkontidea eta esklaboa | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | islama |
Valide Halime Altunşah Sultan (otomandar turkieraz: حلیمه سلطان, "atsegina"; Abkhazia, c.1576 – Istanbul, Otomandar Inperioa, c.1623)[1][2] Mehmed III.a sultanaren ezkontidea izan zen. Otomandar Inperioko Mustafa I.aren ama izan zen etaerregeordea bi alditan. Otomandar historian, sultan baten Valide sultan gisa bi aldiz aritu zen sultan bakarra izan zen. Halime Sultan Otomandar Inperioko erregeordea izan zen modu ez ofizialean.[3][4][5][6][7]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Teoria baten arabera, Halime 1571 inguruan jaio zen, Abkhazian, ziurrenik Lakerba familiako Sholokh Bey-ren alaba zen. Bere benetako izena Altunăah zen ("Urrezko Erregina" esan nahi du). Halime 1583 inguruan sartu zen Mehmed III.aren haremean, eta Halime izatera pasatu zen, baina teoria hori zalantzazkoa da, historialari batzuek babestu eta beste batzuek ukatu egiten baitute, baina, ziurrenik, Halimeren jaiotza izena eta jaioturtea galdu egin ziren historian.
Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere jatorria eta izena ezezaguna bada ere, bada Abkhaziakoa zela dioen teoria bat; Halime Sultan Mehmeden faborito bihurtu zen, artean Manisako printze eta gobernadore zela. 1595ean Murad III. sultana hil ostean, bera Istanbulera joan zen Mehmedekin batera. Istanbulen, bere seme Mahmud oso ezaguna zen jenizaroen artean. Halimeri, ordea, ez zion mesederik egin Safiye Sultan amaginarrebak; Handan Sultan alde egin zuen, bere faboritoa zen.
Mezu bat bidali zion igarle erlijioso bati, siniskeriatan sinisten zuelako eta bere semea hurrengo sultana izango ote zen eta bere senarra zenbat denbora gehiagoz egongo zen agintaldian jakiteko irrikaz zegoelako. Igarleak erantzun egin zuen, baina mezua Abdurrezzak Aghak atzeman zuen, harem inperialeko eunuko beltz nagusiak. Eunuko horrek mezua Halimeri eman beharrean, Mehmed eta Safiyeri eman zien. Mezuak zioen Mehmed sei hilabeteren buruan hilko zela, heriotza edo agintetik kendua izango zen esan barik, eta semea hurrengo sultana izango zen ziurtatu barik. Safiye haserretu egin zen Mehmedekin, eta Mahmud aztertzeko agindu zion, zeinak ez zekien ezer amaren ekintzaz.
Ustez auzian nahasita zeuden Mahmuden jarraitzaileak itsasora bota zituzten, eta printzea ito. Halime ere hil egin zuten zurrumurrua zabaldu zen. Hala ere, Beyazit Plazan zegoen Jauregi Zaharrera bidali zuten ekainaren bukaeran. Mahmud exekutatu eta sei hilabetera hil zen Mehmed. Urtarrilaren 9an, ostiralean, Halime Sultan, Şah eta Hatice alabekin eta Şehzade Mustafa semearekin batera, Jauregi Zaharrera erbesteratu zituzten.1603an Mehmed hil eta 1617an Mustafa tronuan jarri bitartean, eguneko 3000 aspers jaso zituen.
1604an, bere bi alabak, Şah eta Hatice, Damat Kara Davud Paşarekin (gero bisir handia) eta Damat Mirahur Mustafa Paşarekin ezkondu ziren, hurrenez hurren. Aldi berean ospatu ziren ezkontza hauek, Handan Sultanek, Ahmeden Valideak, antolatu zituen, eta ziurrenik Halimeri leporatutako zigorraren eragilea ere izan zen (sorginkeria). Topkapi jauregi inperialetik urrun zeuden jauregiak hartu zituzten bi neskatoek.
Valide Sultan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen agintaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1617an Mustafa tronura igo zenean, Valide Sultan bihurtu zen, eta botere handia izan zuen. Inork ez zuen espero Mustafa, buruko arazo larriak zituena, sultan bilakatuko zenik, eta, beraz, ez zuen estatus handiko posiziorik izan harem inperialaren barruan. 3000 aspers jaso zituen, artean, Safiye Sultan amaginarreba bizirik bazegoen ere.
Bera izan zen Naib-i Saltanat ez ofiziala otomandar inperioan. Bere aliatu potentziala bere suhia zen, Damat Kara Davud Paşa, baina Mustafaren lehen agintealdian, hiru hilabete baino ez zuen iraun, ezin izan zuen bere harremana ustiatu Davud Paşa visir izendatzean. Egin ahal izan zuen aliantza politiko bakanetako bat bere seme Mustafa Agharen banderazainarekin izan zen, barruko jauregiko goi mailako ofizial bat, Egiptoko gobernadore postu ospetsua eta estrategikoki ezinbestekoa eman ziotenean jauregitik atera zutena, sultanaren inudearekin ezkontzeko baldintzarekin. Hilabete gutxi batzuen buruan, bisir handi lanak egiteko ekarri zuten Istanbulera.
Osman II.aren entronizazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geroago, Mustafa tronutik kendu zuten eta bere iloba Osman II.a tronura igo zen, Mustafaren egoera mentala zela eta. Mustafa Altin Kafera bidali zuten eta Halime Jauregi Zaharrera, bizirik zegoen Şah alabarekin batera.
Hala ere, 2000 aspers baino ez zituen jaso semearen bi erregealdien artean Jauregi Zaharrera erretiratu zenean; erretiroaren lehen hilabeteetan, Safiye artean bizirik zegoen, beharbada, Jauregi Zaharreko bizilaguna eguneko 3000 aspers jasotzen ari zen. Jauregi Zaharrean kokatu zenetik, funtsezko figura izan zen Osman II.aren agintetik kentzen eta hiltzen, eta Damateko arte politikoaren parte zen. Osman II.ak pairatu zuen oinarrizko ahultasuna eta salbuespenezkoa haremean emakumeen botere baserik ez egotea zen. 1620tik Osman hil arte, Valide ordezko izendatu zuten irakasle lanak egiten zituen andereñoa (Osmanen ama, Mahfiruz Hatice Hatun, urteak hila zena), eta ezin izan zuen Halime Sultanen trikimailua indargabetu Jauregi Zaharrean.
Bigarren agintaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geroago, 1622ko maiatzaren 18an, Osman tronutik kendu zuten eta matxinoak, bitartean, jauregi inperialean sartu ziren eta Mustafa konfinamendutik askatu eta sultan jarri zuten. Berriro itzuli zen Jauregi Zaharretik eta Valide Sultan bihurtu zen. Jenizaroetako batzuek berarekin kontsultatu zuten egin beharreko izendapenei buruz eta, hain zuzen ere, bere suhia, Kara Davud Paša, bihurtu zen bisir nagusi. Horren aldekoak, Mustafaren kausarekin konprometitu ziren, eta ezin ziren seguru sentitu Osman II.a bizirik zegoen bitartean. Euren ezinegona ondo oinarritua zegoen, errebeldeetako batzuek Osman salbatu nahi baitzuten, etorkizunean bere helburuetarako erabiliko zutelakoan, zalantzarik gabe. Kara Davud Paşak, hortaz, muturreko azken neurriahartu zuen eta 1622ko maiatzaren 20an, Osman II.a Istanbulgo Yedikule espetxean ito zuten.
Murad IV.aren entronizazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Osmanen heriotzaren ostean, Abaza Mehmed Paša Erzurumeko gobernadore orokorrak Istanbulera joatea erabaki zuen, Osman II.aren hiltzaileekin akordio batera iristeko. Kara Davud Paša erruki-laguntzaile hautatu eta exekutatua izan zen, lendearen atsekabea aldatu nahian eta inperioan pilatzen ari ziren matxinadei aurrea hartzeko ahaleginean, baina alferrik izan zen: Mehmed Pašak, hiriburuko mezulariek egindako eskaintzak gorabehera, aurrera egiten jarraitu zuen. Gero eta krisi sakonago bati aurre eginez, apaizek eskatu zioten onar zezala bere semearen abdikazioa Ahmed I.aren zaharrenaren seme zen Şehzade Muraden alde. Halime ados egon zen, bakarrik erregutu zuen bere semearen bizia salba zedila. Ondorioz, Mustafa tronutik kendu eta Bayezid jauregira bidali zuten amarekin batera.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte askoan uste izan zen 1623ko abenduan hil zutela, Kösem Sultan erregeorde inperialaren aginduz, bere arerio politiko eta Mustafa I.aren aldekoei ohartarazpen argi bat bidaltzeko asmoz, Estatu Kolpe saiakera ororako desanimatuz.
Baina, egia esan, hori ez zen inoiz horrela izan. Halimek, Jauregi Zaharrera erretiratu zenean, bizimodu lasaia izan zuen. Haremen izan zuen azken erregistroa 1643ra arte bizi izan zela izan zen, eta bertan hil zen, ziurrenik, zahartzaroak jota. Semearen mausoleoan dago lurperatuta, Istanbuleko Santa Sofia meskitan.
Ondorengotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Semeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Üehzade Mahmud (1587 – 1603ko ekainaren 7a), bere aitaren aginduz exekutatua. Meskitan lurperatu zuten, Mahmudeko mausoleoan;
- Mustafa I.a (1600eko urriaren 17a - 1639ko urtarrilaren 20a) Otomandar Inperioko sultana izan zen bi alditan;
Alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Şah Sultan (1588 — 1623), 1604an ezkondu zena (1605eko abenduan burutua) Damat Kara Davud Paşarekin, gero Visir Handia izan zena. Seme-alabak izan zituen; (Oharra: "Muhteşem Yüzyl: Kösem" telesailean, Šah Sultanek Dilruba Sultan izena hartu zuen. Izan ere, telesaila eman zenean, ez ziren ezagutzen Halimeren alaben izenak);
- Hatice Sultan (1590 — 1613), izen ezezaguneko alaba, ziurrenik Hatice deitu ahal izan zen, 1604an lehenik Damat Mirahur Mustafa Paşarekin ezkondua, 1612an bigarren aldiz Damat Mahmud Paşarekin ezkondua, Cigalazade Sinan Paşaren semea.
Fikzioan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015eko Muhtešem Yüzyiminl: Kösem telesailean, Aslinen Gürbüz turkiar aktoreak antzeztu zuen Halime Sultan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Halime Sultan Biography | Pantheon» pantheon.world (Noiz kontsultatua: 2024-11-09).
- ↑ (Ingelesez) «Halime Sultan» Magnificent Century: Kosem Wikia (Noiz kontsultatua: 2024-11-09).
- ↑ (Ingelesez) Halime Sultan: The Gentle and Patient Consort of Sultan Mehmed III. (Noiz kontsultatua: 2024-11-09).
- ↑ Magnificent Century: Kosem. (2023-02-16). Halime Sultan Gives the Execution Order of the Princes | Magnificent Century: Kosem. (Noiz kontsultatua: 2024-11-09).
- ↑ «- YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-09).
- ↑ (Ingelesez) «Halime Sultan» Magnificent Century: Kosem Wikia (Noiz kontsultatua: 2024-11-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sultana Halime» Canal 13 (Noiz kontsultatua: 2024-11-09).