Dogville
Dogville (euskaraz: «Txakur-Hiria») 2003ko Lars von Trier daniar zinema zuzendariaren drama film dramatikoa da. Filma AEBei buruzko trilogia osatzen duten hiru filmetako bat da, gainontzekoak Manderlay (2005) eta Wasington (estreinatzeke) direlarik.
Filma honetako ezaugarri nagusia berez herri batean girotua egonagatik eszenatoki erraldoi batean filmatua izana dela da, bertan etxebizitzak horma, egitura eta aterik gabe eta lurzoruan marren bidez adieraziak daudelarik, horrela ikuslearen arreta osoa aktoreen antzezpenean jarriz.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]AEB, Grace (Nicole Kidman) izeneko emakume gazte bat mafiarengandik ihesi Dogville herrira ailegatu da. Herritarren mesedea irabazi eta mafiari deitu ez diezaioten pertsona langilea dela erakusteko herritar bakoitzaren etxean zintzoki lan egingo du. Honela herritar bakoitzaren izaera nolakoa den jakingo du, baina haien bizioak eta zarpailkeriak itxura zintzoko gazte babesgabe hau jomugatzat hartuko dute. Bera kriminal bat dela adierazten duten poliziaren bilaketa-kartel faltsuak agertzean, emakume gaztearenganako herritarren eskakizunak gero eta latzagoak izango dira, hura bortxatu eta izaera ozpintzeko adinakoak. Itxuraz bere babesle bakarra den herritarra ere (Paul Bettany) hura bortxatzen eta bere jazartzaileei eskaintzen saiatuko da, azkenean mafiako jazartzaileak emakume gaztearen senideak direla jakingo delarik, haien buruzagia bere aita baita. Azkenean, herritarren aurkako mendekua gauzatu asmoz emakume gazteak bere aitak mafian eskainitako postua onartuko du, mafiako gizonek herri osoa suntsitu eta herritarrak erailez.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nicole Kidman: Grace Mulligan
- Lauren Bacall: Ma Ginger
- James Caan: The Big Man (mafiako buruzagia)
- John Hurt: narratzailea
- Paul Bettany: Tom Edison Jr.
- Stellan Skarsgård: Chuck
- Patricia Clarkson: Vera
- Jeremy Davies: Bill
- Philip Baker Hall: Tom Edison Sr.
- Ben Gazzara: Jack McCay
- Blair Brown: Henson andrea
- Harriet Anderson: Gloria
- Siobhan Fallon Hogan: Martha
- Chloë Sevigny: Liz Henson
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dogville filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2003ko filmak
- Lars von Trierrek zuzendutako filmak
- Lars von Trierrek idatzitako filmak
- Nicole Kidmanek antzeztutako filmak
- Paul Bettanyk antzeztutako filmak
- Stellan Skarsgårdek antzeztutako filmak
- Chloë Sevignyk antzeztutako filmak
- Siobhan Fallon Hoganek antzeztutako filmak
- John Hurtek antzeztutako filmak
- James Caanek antzeztutako filmak
- Philip Baker Hallek antzeztutako filmak
- Lauren Bacallek antzeztutako filmak
- Patricia Clarksonek antzeztutako filmak
- Jeremy Daviesek antzeztutako filmak
- Ben Gazzarak antzeztutako filmak
- Blair Brownek antzeztutako filmak
- Željko Ivanekek antzeztutako filmak
- Harriet Anderssonek antzeztutako filmak
- Udo Kierrek antzeztutako filmak
- Jean-Marc Barrrek antzeztutako filmak
- Shauna Shimek antzeztutako filmak
- Cleo Kingek antzeztutako filmak
- Bill Raymondek antzeztutako filmak
- Canal+ek ekoitzitako filmak
- France 3ek ekoitzitako filmak
- Danimarkako film dramatikoak
- Suediako film dramatikoak
- Erresuma Batuko film dramatikoak
- Frantziako film dramatikoak
- Alemaniako film dramatikoak
- Herbehereetako film dramatikoak
- Finlandiako filmak
- Italiako film dramatikoak
- Adulterioari buruzko filmak
- Kultuzko filmak
- Film esperimentalak
- Gangster filmak
- Coloradon girotutako filmak