Edukira joan

Maryse Gargour

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maryse Gargour

(2017)
Bizitza
JaiotzaJaffa, XX. mendea
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria

IMDB: nm11830923 Allocine: 223942 Edit the value on Wikidata

Maryse Gargour (Jaffa, XX, mendea) zinemagile eta kazetari palestinarra da.[1]

Institut français de presse izenekoan graduatu zen Maryse. Geroago, Paris II Unibertsitatean, informazioaren zientzietako doktoretza lortu zuen. Irrati eta telebistako kazetari izan da Beiruten, eta Unescok Parisen duen Nazioarteko Zinema eta Telebista Kontseiluarekin lan egin du. Zinema dokumentalaren munduan aktibo dago.

1988an estreinatu zuen lehen filma, Une Palestinienne face à la Palestine. Ordutik aurrera, Palestinako egoera politiko eta sozialean oinarritutako sei dokumental inguru zuzendu ditu.[1][2]

  • 1988: Une Palestinienne face à la Palestine
  • 1998: Jaffa la mienne
  • 1999: Loin de Falastine
  • 2001: Le pays de Blanche
  • 2007: La Terre parle arabe[3][4]
  • 2013: A la rencontre d'un pays perdu

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Maryse Gargour» Boston Palestine Film Fest.
  2. «Maryse Gargour» Center for Palestine Studies.
  3. «« La Terre parle arabe », un film de Maryse Gargour» Association France Palestine Solidarité.
  4. Murphy, Maureen. (12 de marzo de 2009). «Film review: A Zionist state where "The Land Speaks Arabic"» The Electronic Intifada.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]