Edukira joan

Tareka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tareka
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Teresa Guerra Bastos Gonçalves
JaiotzaLisboa1927ko azaroaren 22a
Herrialdea Portugal
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaLisboa2018ko urtarrilaren 2a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm2074235 Edit the value on Wikidata

Maria Teresa Guerra Bastos Gonçalves de Morais Sarmento Ramalho, telebistan Tareka eta literaturan Ângela Sarmento izengoitiz ezaguna, (Lisboa, 1927ko azaroaren 22aibidem, 2018ko urtarrilaren 2a) portugaldar aktore eta idazlea izan zen.

Guilherme Frederico Bastos Gonçalves (1898-1985) medikuaren eta Maria Helena Guerra Gonçalvesen (1897-1968) alaba zen[1][2]. Bi ahizpa eta neba bat zituen: Maria Isabel Guerra Bastos Gonçalves (Isabel da Nóbrega idazlea), João Pedro Bastos Gonçalves eta Maria Leonor Bastos Gonçalves Martin[3].

Gaztetatik erakutsi zuen arte eta hizkuntzetarako talentua, eta 1957an bigarren mailako paper bat lortu zuen Der schräge Otto film alemaniarrean. Dantza eta marrazketa ikasi zituen Raquel Roque Gameiro irakaslearekin[4][5][6].

Haren lehen senarra António Caetano de Oliveira Martinho (1915-1957) medikua zen, Coimbrako Unibertsitateko medikuntza fakultatean ikasi zuena. Harekin hiru seme-alaba izan zituen: Tozé Martinho aktore eta gidoilaria, Ana Maria Magalhães idazlea eta Manuel Maria Bastos de Oliveira Martinho zirujau eta enologoa, Quinta da Silveira etxaldea kudeatzen duena[7].

1961eko abuztuaren 30ean bigarren aldiz ezkondu zen João José Morais Sarmento Ramalho abeltzainarekin. Bi alaba izan zituen harekin: Thereza Margarida Bastos de Morais Sarmento Ramalho (Thereza Ameal idazlea) eta Helena Rita Bastos de Morais Sarmento Ramalho. 1961etik aurrera, Quinta das Gatinheirasen bizi izan zen, Salvaterra de Magosen[8].

1977an, Tareka izen artistikoa erabili zuen lehen aldiz, Tozé Martinho semearekin batera A Visita da Cornélia telebista lehiaketan parte hartu zuenean, non biek abestu, dantzatu eta antzeztu zuten[9].

Estado Novoren garaian, Emakumeen Mugimendu Nazionalaren aldeko zezenketak antolatu zituen, eta zezenketen aurkako manifestazioak kritikatu zituen[10].

2018ko urtarrilaren 2an hil zen CUF ospitalean, Lisboan[11].

2019ko maiatzean, zezenketa bat egin zen haren omenez Salvaterra de Magosen[12].

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak[4]
1957 Der schräge Otto Lilian Amado Maria Martino bezala
Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak[4]
1983-1984 Origens erizaina
1987 Palavras Cruzadas Sofia Rebelo 120 ataletan
1988 Homens da Segurança Maria de Lurdes 2 ataletan
1989 Ricardina e Marta ahizpa Isabel 9 ataletan
1992 A Árvore Roxanne 3 ataletan
Catavento erregina Atal batean
1993 Telhados de Vidro Marta 150 ataletan
1994-1995 Trapos e Companhia
1999-2000 Todo o Tempo do Mundo Helena Vieira Faria 41 ataletan
2000-2007 Uma Aventura Carlota 7 ataletan
izeba Sunsa
irakaslea
2001 Olhos de Água Clarisse Leal 180 ataletan
2002-2003 Amanhecer Helena Pedroso Ramos 168 ataletan
2005-2006 Dei-te Quase Tudo Teresa 195 ataletan
2008 A Outra Ângela Carvalho 73 ataletan
2009-2010 Sentimentos Graça 136 ataletan
  • A Árvore (1963)
  • Os Dias Longos (1968)
  • À Beira da Estrada (1974)
  • A Hora da Verdade (2002)
  • Olha para mim (2014)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Portugesez) «Rebellos, da freguesia de São Pedro do termo de Óbidos» Estudos Franciscanos 2007-09-08 (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
  2. (Portugesez) «Livro de registo de batismos da paróquia de Santa Isabel, Lisboa (1898)» Arquivo Nacional da Torre do Tombo: 145..
  3. (Portugesez) «Rua Dr. Bastos Gonçalves» Toponimia de Lisboa.
  4. a b c (Ingelesez) «Tareka (1927-2018)» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
  5. (Portugesez) «Tareka e Tozé Martinho» A Visita da Cornélia 2012-09-17 (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
  6. (Portugesez) «Faleceu a actriz, escritora e aficionada Maria Teresa Ramalho» Tauronews 2019-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
  7. (Portugesez) «A Nossa História» Quinta da Silveira (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
  8. (Portugesez) «“Uma mulher gosta de um homem que se acha o máximo”» O Mirante 2016-12-08 (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
  9. (Portugesez) «Morreu atriz e escritora Maria Teresa Ramalho, conhecida por "Tareka"» Sapo 2018-01-02 (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
  10. (Portugesez) «Teresa Ramalho "Tareka": morreu uma grande aficionada» Farpas Blogue 2018-01-02 (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
  11. (Portugesez) «Morreu a atriz Teresa "Tareka", mãe de Tozé Martinho» JN 2018-01-02 (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
  12. (Portugesez) «Salvaterra de Magos: corrida é em homenagem à actriz Tareka» Tauronews 2019-04-12 (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]