Edukira joan

Hamlet

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Hamlet
Juan Garzia itzultzailea Shakespeareren "Hamlet" obrako pasartea irakurtzen.
Jatorria
Egilea(k)William Shakespeare
Sorrera-urteaezezaguna
Argitaratze-data1602
IzenburuaThe Tragedy of Hamlet, Prince of Denmark eta Hamlet
Jatorrizko herrialdeaIngalaterra
Ezaugarriak
Genero artistikoatragedia
Hizkuntzaingeles moderno goiztiarra eta ingelesa
Zatiak5 ekitaldi
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaHamlet (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaDanimarka
Erabiltzen duistorio bat istorio baten barruan
Euskaraz
IzenburuaHamlet[1]
ItzultzaileaJuan Garzia Garmendia
Argitaratze-data2012
ISBN978-84-9027-006-6

IBDB: 4172 Edit the value on Wikidata

Hamlet: Danimarkako Printzea (ingelesez: Hamlet, Prince of Denmark) William Shakespeare idazle ingelesaren antzerki obra da, bost ekitalditan banaturiko tragedia, hain zuzen. 1602an idatzi zuen, eta urtebete geroago argitaratu zuten. Haren lanen ezagunena da, eta harekin lotu izan ohi den bakarrizketarik ezagunena bertan dago:

To be or not to be: that is the question:
Whether 'tis nobler in the mind to suffer
The slings and arrows of outrageous fortune
Or to take arms against a sea of troubles,
And by opposing end them
«Izan ala ez izan, hor dago koska.
Zer da nobleago, sufritu indar gabe
patuaren gezi mingarriak,
edo arazo-itsasora armaturik abiatu,
haren aurka saiatuz».
Hamlet, III. ekitaldia, 1. agerraldia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Saxo Grammaticus historialariak idatzitako kontakizun batean oinarrituta dago. Hamlet Danimarkako printzeari aita errege hilaren errainua edo arima agertu zaio Elsinor gazteluan. Hark adierazi dio Claudius-ek, Hamlet erregearen anaiak —Hamlet printzearen osabak— hilarazi zuela, emaztetzat hartu zuen Gertrude erreginarekin elkar hartuta. Mendekua hobeki prestatzearren, Hamletek ero itxurak egiten ditu. Ezbaiak harturik, alabaina, duda-mudak eta ekintza ausartak nahasten dira haren jokamoldean. Emaztegai Ofelia (Polonioren alaba) gaitzetsi egin du. Modu zakarrez galdeketa gogorra egin dio ama erreginari, eta Polonio, kortina atzean zelatari zegoela, hil. Ofeliak, bere onetik aterata, bere buruaz beste egin du errekan itota, eta Ofeliaren anaia Laertesek aitaren eta arrebaren heriotzaren mendeku hartuko duela zin egin du. Claudiusek Laertes eta Hamlet odolik gabeko ezpata borroka egitera gonbidatu ditu. Egiatan, ordea, Laertesen ezpata eta Hamletentzako ardoa pozoiturik daude. Hamlet zaurituta dago baina, hil aurretik, Laertes eta Claudius hil ditu; erregina ere hil egin da, oharkabean Hamleten kopatik edan ondoren. Heriotzako orduan, Hamletek Horazio lagun leial bakarrari bere historia kontatzeko ardura eskaini dio. Fortinbras Norvegiago erregea agertu da, erresuma bere gain hartzeko.

1676 baino lehen ez da pertsonaia-zerrendarik sartu obraren lehen edizioetan.

  • Fortinbras, Norvegiako printzea.
  • Claudius, Danimarkako errege, Hamlet printzearen osaba eta aitaginarreba, Hamlet erregearen (aita) alarguna den Gertruderekin ezkondu zenetik.
  • Hamlet, Danimarkako printzea, Hamlet erregearen (aita) semea eta Claudius erregearen iloba.
  • Polonius, txanbelan nagusia.
  • Laertes, Polonioren semea, Ofeliaren anaia.
  • Horatio, Hamlet printzearen laguna.
  • Guildenstern, gortesaua, Hamleten ikasle ohia.
  • Rosencrantz, gortesaua, Hamleten ikasle ohia.
  • Cornelius, Norvegiako enbaxadorea.
  • Voltemand, Norvegiako enbaxadorea.
  • Osric, gortesaua.
  • Zaldun bat.
  • Bernardo, guardiako ofiziala.
  • Marcellus, guardiako ofiziala.
  • Francisco, guardiako soldadua.
  • Reynaldo, Polonioren morroia.
  • Marinel bat.
  • Bi baldar, ehorzleak.
  • Apaiz bat.
  • Fortinbrasko armadako kapitaina.
  • Enbaxadore ingelesak.
  • Komedianteak (lauzpabost).
  • Gertrude, Danimarkako erregina, Hamleten ama, Hamleten alarguna (aita), erregearen emaztea.
  • Ophelia, Poloniusen alaba, Laertesen arreba.
  • Hamleten espektroa (aita).
  • Figuranteak: jaunak, gorteko andreak, ofizialak, soldaduak, marinelak, mezulariak eta morroiak.

Eszena Helsingørren kokatuta dago.

Obrak itzulpen eta egokitze ugari izan ditu hizkuntza gehienetan. Euskarara Bingen Ametzagak itzuli zuen 1952an. Margolari askok ere gai bera erabili dute beren lanetan, hala nola Delacroixek, Millaisek, Rossettik, Beardsleyk. Musikari dagokionez, Scarlattiren eta Ambroise Thomasen Hamlet operak dira aipagarriak; besteak beste Berlioz, Txaikovski, eta Gabriel Piernéren musika lanak ere ezagunak dira. Zineman ere behin baino gehiagotan moldatu da.

1952an Bingen Ametzagak , 1976an Bedita Larrakoetxeak eta 2002an Juan Garziak euskaraz argitaratu zuten[2]. Juan Garziaren itzulpenak bigarren edizioa izan zuen 2012an Urrezko Urrezko Biblioteka bilduman[3].

Bestalde, Ximun Fuchsek zuzendutako Hamlet antzezlana estreinatu zen, euskarazko bertsio libre bat. Aipatutako itzulpen horiek sarean osorik emanak daude: Juan Garziaren Hamlet eta Bingen Amatzegaren Hamlet.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. William SHAKESPEARE: Hamlet Itzultzailea: Juan Garzia. Ibaizabal (Literatura Unibertsala), Armiarma.eus
  2. William Shakespeare: Hamlet: Danimarkako Printzea. Ibaizabal, 2002
  3. William Shakespeare: Hamlet. Jatorrizko izenburua: Hamlet Prince of Denmark. Itzultzailea: Juan Garzia Garmendia. Elkar, Urrezko Biblioteka, 2012
  4. Hamlet euskaraz. Armiarma.com

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]